SlideShare a Scribd company logo
1 of 21
Download to read offline
Argitalpen Programa




Microsoft Publisher
       2000

  (Apunteak eta Ariketak)




                Egilea: Mikel Huerta
                  Web: www.inforbh.com
                 Posta: mikelhuerta@irakasle.net
                        mikelhuerta@euskalerria.org
Dokumentu honek Publisher 2000 argitalpen
      programa erabiltzen irakasten du.

   Horretarako tutoretza-sistema erabiltzen da.
 Ikasleak egin behar duena zera da: dokumentua
    arretaz joan irakurtzen eta, irakurritakoa
ordenagailuan gauzatu. Gainera, hainbat ariketa
 agertzen dira ikasleak egiteko. Ariketa bakoitza
  bukatzen denean irakasleari erakutsi beronek
           ondo dagoen ala ez ikusteko.

 Dokumentu honetan agertzen diren azalpenak
      Publisher 2000 programarako dira,
   gaztelaniazko bertsioetarako (euskarazko
bertsioa ez dago eta). Kontuan hartu daukagun
    sistema eragilea Windows XP dela, hau
  euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan.
Aurkibidea:
00.-   Publisher programaren helburua
01.-   Publisher programa martxan jarri
02.-   Argitalpen berri bat sortu
03.-   Argitalpen-mota aukeratu
04.-   Argitalpena konfiguratu
05.-   Argitalpenaren edukia aldatu
06.-   Argitalpena gorde
07.-   Publisher programatik irten
08.-   Daukagun argitalpen bat ireki
09.-   Osagaien formatua aldatu
10.-   Osagaiak kendu
11.-   Osagai berriak txertatu
12.-   Osagaien kokalekua edota tamaina aldatu
13.-   Orrialde bat baino gehiagoko argitalpenak
14.-   Zooma erabili
15.-   Ortografia-hutsegiteak zuzendu
16.-   Argitalpena inprimatu
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)



00.- Publisher programaren helburua
       Publisher programaren helburua argitalpenak egitea da. Baina, zer esan nahi du
argitalpena hitzak? Ikus ditzagun adibide batzuk:

        -   Eman dezagun informatika denda batean egiten dugula lan eta argitaratu nahi
            dugula katalogoren bat gure dendan saltzen diren produktuak ezagutzera emateko.
            Bada, katologo hori egiteko Argitalpen Programak erabiltzen dira (adibidez
            Publisher programa).

        -   Eman dezagun kartelen bat egin nahi dugula zerbait adierazteko. Bada, Argitalpen
            Programa baten bidez egin dezakegu.




        -   Eman dezagun CD baten karatula egin nahi dugula. Argitalpen Programa erabiliz
            erraz egin dezakegu.




01.- Publisher programa martxan jarri
      Publisher programa martxan jartzeko hasi [Inicio] botoia sakatu, Programa guztiak
[Todos los programas] aukeraren gainean sagua jarri eta Microsoft Publisher aukeran klik
egin.



Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)        4
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)




02.- Argitalpen berri bat sortu
       Behin programa martxan jarrita ondoko leihoa agertuko da Catálogo de Microsoft
Publisher izenburua daukana:




        Argitalpen berri bat sortzeko 3 aukera dauzkagu:

                - Publicaciones por asistente.
                - Publicaciones por diseño.
                - Publicaciones en blanco.

       Lehenengo biak, Publicaciones por asistente eta Publicaciones por diseño,
laguntzaileak dira argitalpena egiteko. Azkena, Publicaciones en blanco, argitalpena hutsetik
hasteko erabiltzen da.


Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)        5
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)


       Guk Publicaciones por asistente erabiliko dugu. Izan ere, hau erabiliz beste biak oso
errazak dira erabiltzen.




03.- Argitalpen-mota aukeratu
        Publicaciones por asistente aukeraren barruan, ezkerraldean, zerrenda bat daukagu
argitalpen-mota aukeratzeko. Hauen artean liburuxkak (Folletos), katalogoak (Catálogos),
idazkunak (Letreros), zorion-txartelak (Tarjetas de felicitación), pankartak (Pancartas),
egutegiak (Calendarios), iragarkiak (Anuncios), etiketak (Etiquetas), menuak (Menús), eta
abar dauzkagu.




       Guk idazkunak (Letreros) aukera hautatuto dugu. Behin Letreros hautatuta
eskuinaldean hainbat idazkun-mota agertuko zaizkigu.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)        6
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)


        Guk Letrero - Prohibido fumar izeneko idazkuna aukeratuko dugu (desplazamendu-
-barra erabili behealdean dago eta). Behin hautatuta Iniciar el asistente izeneko botoia sakatu
laguntzailea irekitzeko eta, horrela, gure argitalpena konfiguratzeko.

       Programa hau lehenengo aldiz erabiltzen ari bagara gerta liteke ondoko mezua
agertzea:




        Aceptar botoia sakatu eta ondoko leihotxoa agertuko da:




       Aurreko leihoaren bidez gure hainbat datu zehaztu ditzakegu argitalpen batzuetan datu
horiek behar dira eta. Guk, aldiz, ez dugu daturik zehaztuko eta Actualizar botoia sakatuko
dugu.




04.- Argitalpena konfiguratu
       Behin argitalpen-mota aukeratuta, emaitza pantailan ikusiko dugu ezkerraldean
laguntzailea agertzen dela, kasu honetan Asistente para letreros izenekoa. Laguntzailean,
behealdean, Finalizar botoia sakatuko dugu. Laguntzaile honen bidez gure argitalpenaren
hainbat gauza konfiguratuko ditugu.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)        7
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)




       Kasu honetan, laguntzailearen barruan hiru aukera daude: Introducción, Diseño eta
Combinación de colores. Orain, banan-banan, hiru gauza horiek hautatu behar ditugu eta
konfiguratzeko dauden gauzak konfiguratu, hurrengo urratsetan azaltzen den moduan.

                                                                 Introducción aukera hautatzen
                                                                 bada, behealdean ez da ezer
                                                                 agertzen konfiguratzeko.


                                                                 Diseño aukera hautatuz gero,
                                                                 aukera daukagu idazkun-mota
                                                                 aldatzeko.


                                                                 Combinación de colores
                                                                 hautatzen badugu,
                                                                 argitalpenean agertzen diren
                                                                 koloreak aldatu ditzakegu (guk
                                                                 Rojo hautatuko dugu).




05.- Argitalpenaren edukia aldatu
       Orain argitalpenaren edukia egokitu behar dugu, hau da, agertzen diren testuak,
irudiak, eta abar aldatu guk nahi duguna agertzeko.

       Testua aldatzeko egin klik testua dagoen laukian eta hasi idazten. Guk Prohibido
fumar agertzen den laukian klik egingo dugu eta Erretzea debekatuta dago jarriko dugu.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)        8
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)


      Agertzen den irudi bat aldatzeko klik egin irudiaren gainean eta Insertar menuko
Imagen erabili nondik txertatu nahi dugun irudi berria zehaztuz: Imágenes prediseñadas,
Desde archivo, Desde escáner o cámara,...




06.- Argitalpena gorde
       Orain gorde egingo dugu orain arte egindakoa. Horretarako, egin Archivo / Guardar
edo sakatu tresna barrako Guardar ( ) ikonoa.




        Orduan, ondokoa agertuko zaigu. Leiho horretan aukeratu zuen karpeta pertsonala
Guardar en laukian, jarri Erretzea debekatuta Nombre de archivo laukian eta Guardar
botoia sakatu:




       Luzaroan egon bagara gorde barik liteke ondoko mezua agertzea aukera emanez
gordetzeko.




07.- Publisher programatik irten
       Orain Publisher programatik irtengo gara. Hori egiteko Archivo menuko Salir
aukeratu edo Cerrar botoia sakatu.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)        9
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)




Ariketa01
    •   Beste irakasgai batean egin behar duzuen lan bat aukeratu eta egin azal bat
        Publicaciones rápidas erabiliz.

    •   Gorde egindakoa Ariketa01 izena erabiliz.




Ariketa02
    •   “Zorionak eta Urte Berri On” dioen pankarta bat egin Pancartas erabiliz.

    •   Asistente para pancartas aukeraren barrukoak erabili eskumako irudia eta ertza
        kentzeko.

    •   Gorde egindakoa Ariketa02 izena erabiliz.




08.- Daukagun argitalpen bat ireki
      Daukagun argitalpen bat irekitzeko (aldaketak egiteko edo), Publisher programa
martxan jarri eta ondoko leihoan Salir del catálogo botoia sakatu. Hori egin ostean Archivo
menuko Abrir edo tresna-barrako      botoia sakatu eta zehaztu ireki nahi dugun fitxategia.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       10
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)




        Beste aukera bat, zuzenagoa, Archivos existentes botoia sakatzea da.




Ariketa03
    •   Ireki Ariketa02 izeneko argitalpena.

    •   Aldatu argitalpena ertza jarriz.

    •   Gorde egindakoa Ariketa03 izena erabiliz (Archivo menuko Guardar como erabili;
        izan ere, Archivo menuko Guardar eginez gero, Ariketa02 izenarekin gordeko da).




09.- Osagaien formatua aldatu
       Argitalpen batean osagai asko egoten dira: testuak, irudiak,... Osagai hauen formatua
aldatzeko aukera ematen digu Publisher programak.

       Hori egiteko osagaia hautatu eta eskumako botoiaz klik egin eta menu bat agertuko
zaigu gehien erabiltzen diren aukerak dauzkala (osagaiaren arabera, ez baita berdina testua
edo irudia aukeratzea).

       Adibidez, testua daukan osagaia hautatuz gero, letra-mota, tamaina, eta abar aldatu
ditzakegu Formato menua erabiliz. Gainera, Formato menuak aukera ezberdinak eduki
ditzake zein osagai-mota aukeratu dugunaren arabera.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       11
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)




        Eskumako botoiaz erabiliz gero, Cambiar texto eta Cambiar marco aukeren bidez
aldatu dezakegu formatua.




        Beste era bat gauza bera egiteko baina azkarrago tresna barra erabiltzea da. Gertatzen
da tresna barran ez daudela aukera guztiak, baizik eta gehien erabiltzen direnak.



        Aurreko barran badaude bi botoi (            ) osagaiak biratzeko.




Ariketa04
    •   Egin eguneko menu bat Menús erabiliz eta horren barruan Menú del día - Festón.

    •   Aldatu osagaien formatuak (letra-motak, marren koloreak, atzeko planoko koloreak,
        eta abar).

    •   Gorde egindakoa Ariketa04 izena erabiliz.

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       12
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)



10.- Osagaiak kendu
       Argitalpen batean osagai asko egoten dira: testuak, irudiak,... Batzuetan, osagai batzuk
kendu nahi izaten ditugu.

       Hori egiteko klik egin eskumako botoiaz osagaiaren gainean eta Eliminar objeto
hautatu.




Ariketa05
    •   Ireki Ariketa04 izeneko argitalpena.

    •   Behealdean agertzen den irudia kendu.

    •   Gorde egindakoa Ariketa05 izena erabiliz.




11.- Osagai berriak txertatu
        Batzuetan osagai berriak txertatu nahi ditugu (testuak, irudiak,..).

        Horretarako ezkerraldean dagoen barra daukagu. Jakiteko zer den botoi bakoitza sagua
jarri botoiaren gainean eta apur bat itxaron azalpentxoa agertu arte.




       Behin hautatu txertatu nahi dugun osagaia, klik egin osagaia agertzea nahi dugun
lekuan eta sagua askatu barik arrastatu zabaltzeko eremu bat.


Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       13
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)



Ariketa06
    •   Ireki Ariketa05 izeneko argitalpena.

    •   Plater bakoitzeko irudi bat txertatu.

    •   Gorde egindakoa Ariketa06 izena erabiliz.




12- Osagaien kokalekua edota tamaina aldatu
        Batzuetan osagaien kokalekuak edota tamainak aldatu nahi ditugu.

        Kokalekua aldatzeko osagaia hautatu eta ertz baten gainean sagua jarriz klik egin eta
arrastatu nahi dugun kokaleku berriraino.

      Tamaina aldatzeko osagaia hautatu eta ertzen inguruko laukitxo beltzen bidez egin
dezakegu.




Ariketa07
    •   Ireki Ariketa06 izeneko argitalpena.

    •   Aldatu osagai batzuen tamaina eta kokalekua.

    •   Gorde egindakoa Ariketa07 izena erabiliz.




13- Orrialde bat baino gehiagoko argitalpenak
       Argitalpen-mota askok orrialde bakarra daukate; hala ere, beste argitalpen-mota
batzuek orrialde bat baino gehiago dauzkate. Orrialde bakarrekoen artean Publicaciones
ráidas, Letreros, Tarjetas de saludo dauzkagu. Orrialde bat baino gehiagokoen artean
Boletines, Folletos, Postales, Catálogos, Tarjetas de invitación dauzkagu.

       Dena den, Publisher programak aukera ematen digu orrialde gehiago txertatzeko edo
ezabatzeko.

       Jakiteko argitalpen batek orrialde bakarra daukan ala ez behealdean begiratu behar
dugu. Adibidez, ondoko irudian lau orrialdeko argitalpena ikusi dezakegu.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       14
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)




       Igarotzeko orrialde batetik bestera behealde horretan hautatu behar dugu klik eginez
nahi dugun orrialdea.

       Orrialde gehiago txertatzeko Insertar menuko Página erabili. Orrialde bat
ezabatzeko, lehenengo hautatu behar dugu nahi dugun orrialdea (batzuetan bi orrialde batera
hautatzen dira elkarrekin doaz eta) eta Edición menuko Eliminar Página erabili.




Ariketa08
    •   Egin argitalpen berri bat Boletines erabiliz eta horren barruan Boletín - Verano, baina
        ezabatu bigarren eta hirugarren orrialdea.

    •   Gorde egindakoa Ariketa08 izena erabiliz.




14.- Zooma erabili
       Askotan, argitalpenaren edukia aldatzen ari garenean, ezin dugu ondo ikusi aipatutako
edukia. Horren konponbidea zooma erabiltzea da.

        Zooma erabiltzeko erarik errazena tresna-barraren bidez da.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       15
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)



15.- Ortografia-hutsegiteak zuzendu
        Behin argitalpena bukatuta, eta inprimatu baino lehen, komeni da ortografia-
-hutsegiteak zuzentzea; izan ere, ez da ondo geratzen jendaurrean akatsak beteriko lana
argitaratzea.

       Lehenengo aukeratu behar dugu zein hizkuntzatan egingo dugun zuzenketa.
Horretarako testua daukan osagai bat hautatu eta Herramientas menuko Idioma... aukeratu
eta ondoko leihotxoa agertuko da:




       Aurreko leihotxoan nahi dugun hizkuntza (adibidez, Vasco) aukeratu eta Todo el
texto botoia sakatu hizkuntza horri eutsi nahi badiogu argitalpenaren testu osoan.

       Orain dena dago prest zuzenketa egiteko. Herramientas menuko Ortografia egin eta
Publisher programa hasiko da gure argitalpena zuzentzen barruko hiztegi bat erabiliz. Akats
bat aurkitzen duenean ondoko leihotxoa agertuko da:




       Aurreko leihotxoan okerreko hitza agertuko da eta aukera ezberdinak guk zehazteko
zer egin nahi dugun aurkitutako akatsarekin. Gainera, Comprobar todos los articulos aukera
aktibatuta baldin badago osagai guzti-guztiak zuzenduko dira. Bestela osagai baten testua
bukatu ondoren ondoko leihoa agertuko da zuzentzen jarraitzeko ala ez:




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       16
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)



16.- Argitalpena inprimatu
       Argitalpena bukatu ondoren inprimatzea da geratzen den gauza bakarra. Batzuetan ale
bakarra inprimatu nahi dugu, baina beste batzuetan ale asko behar ditugu eta gainera
inprimakia era profesionalean nahi dugu. Azken kasu honetan egindako argitalpena diskete,
CD, DVD edo memoria eramagangarri batean gorde eta inprimategi batera eraman behar
dugu.

       Gure inprimagailuan inprimatzeko Archivo menuko Imprimir hautatu behar dugu,
baina komeni da lehenago Archivo menuko Configuar página erabiltzea.




       Aurreko leihoan hainbat aukera dauzkagu orrialdea konfiguratzeko eta gero
inprimatzeko. Adibidez, gutunazala edo etiketa egin badugu beraien neurriak zehaztu
ditzakegu.




Ariketa09
    •   Egin argitalpen bat Folletos erabiliz eta Ariketa08 izeneko argitalpenetik atera edukia
        Copiar eta Pegar erabiliz.

    •   Zuzendu ortografia-hutsegitak.

    •   Gorde Ariketa09 izena erabiliz.

    •   Inprimatu argitalpena.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       17
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)



Ariketa10
    •   Informatika denda baten katalogoa egin Catálogos erabiliz, baina ezabatu orrialde
        batzuk.

    •   Gorde Ariketa10 izena erabiliz.




Ariketa11
    •   Egin postal bat Postales erabiliz.

    •   Gorde Ariketa11 izena erabiliz.




Ariketa12
    •   Egin gonbite-txartel bat Tarjetas de invitación erabiliz.

    •   Gorde Ariketa12 izena erabiliz.




Ariketa13
    •   Egin gabonak zoriontzeko txartel bat Tarjetas de felicitación erabiliz.

    •   Gorde Ariketa13 izena erabiliz.




Ariketa14
    •   Egin txartel bat gure datu pertsonalak dauzkala Tarjetas de presentación erabiliz.

    •   Gorde Ariketa14 izena erabiliz.




Ariketa15
    •   Bete gutunazal baten datuak Sobres erabiliz.

    •   Gorde Ariketa15 izena erabiliz.


Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       18
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)



Ariketa16
    •   Egin egutegi bat Calendarios erabiliz.

    •   Gorde Ariketa16 izena erabiliz.




Ariketa17
    •   Egin musika-kontzertu baten iragarkia Anuncios erabiliz.

    •   Gorde Ariketa17 izena erabiliz.




Ariketa18
    •   Egin diploma bat Diplomas erabiliz.

    •   Gorde Ariketa18 izena erabiliz.




Ariketa19
    •   Egin opari-txartel bat Vales de regalos erabiliz.

    •   Gorde Ariketa19 izena erabiliz.




Ariketa20
    •   Egin CD baten azala Etiquetas erabiliz.

    •   Gorde Ariketa20 izena erabiliz.




Ariketa21
    •   Egin agurtzeko txartel bat Tarjetas de saludo erabiliz.

    •   Gorde Ariketa21 izena erabiliz.



Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       19
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)



Ariketa22
    •   Egin musika-kontzertu baten iragarkia Programas erabiliz.

    •   Gorde Ariketa22 izena erabiliz.




Ariketa23
    •   Egin hegazkin bat Aviones erabiliz.

    •   Gorde Ariketa23 izena erabiliz.

    •   Inprimatu egindakoa eta saiatu hegazkina eraikitzen.




Ariketa24
    •   Egin faktura bat Formularios comerciales erabiliz.

    •   Gorde Ariketa24 izena erabiliz.




Ariketa25
    •   Egin orri bat gimnasio batean matrikula egiteko Prospectos erabiliz eta horren
        barruko Prospecto informativo - Barras.

    •   Aldatu diseinua Áreas recortables eta Formulario de inscripción erabiliz.

    •   Gorde Ariketa25 izena erabiliz.




Ariketa26
    •   Egin orri bat etxe bat saltzeko Prospectos erabiliz eta horren barruko Se vende.

    •   Gorde Ariketa26 izena erabiliz.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       20
Argitalpen Programa (Publisher2000)              2007/2008 ikasturtea             (Apunteak eta Ariketak)



Ariketa27
    •   Egin argitalpen berri bat zuen zaletasunei buruz Sitios Web erabiliz. Honen bidez,
        web orrialde arrunt bat egingo dugu argitaratuko ez dugun arren (hori beste une batean
        ikusiko dugu zelan egin, Web diseinua ikustean).

    •   Web orrialdeak karpeta batean, eta ez fitxategia batean, gordetzen dira. Horregatik,
        lehenago karpeta berri bat sortu Zaletasunak izenekoa (hori egiteko Ordenagailua
        [Mi PC] erabili).

    •   Gorde argitalpena, baina Archivo menuko Guardar como página Web erabiliz.

    •   Itxi Publisher programa eta ea gorde nahi dugun galdetuko digu. Baietz esango dugu
        eta Ariketa27 izena erabiliko dugu. Izan ere, Sitios Web erabiltzen dugunean
        argitalpenaren bi bertsio gordetzen dira:

            o Ariketa27 izenekoa:
                Hemen argitalpenaren jatorrizko bertsioa gordetzen da argitalpen arrunta
                izango balitz bezala. Argitalpenaren edukia aldatu nahi izanez gero bertsio
                honen bidez egingo da eta gero berriro Archivo menuko Guardar como
                página Web aukera erabiliko da.

            o Zaletasunak izenekoa:
                Hemen web bertsioa gordetzen da. Irekitzen badugu karpeta hori, web
                orrialdeko osagaiak agertzen dira, bakoitza bere fitxategian.




Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org)       21

More Related Content

Viewers also liked

CSS Layouting #1 : Display
CSS Layouting #1 : DisplayCSS Layouting #1 : Display
CSS Layouting #1 : DisplaySandhika Galih
 
CSS Dasar #10 : Specificity
CSS Dasar #10 : SpecificityCSS Dasar #10 : Specificity
CSS Dasar #10 : SpecificitySandhika Galih
 
CSS Dasar #6 : Background
CSS Dasar #6 : BackgroundCSS Dasar #6 : Background
CSS Dasar #6 : BackgroundSandhika Galih
 
CSS Dasar #4 : Font Styling
CSS Dasar #4 : Font StylingCSS Dasar #4 : Font Styling
CSS Dasar #4 : Font StylingSandhika Galih
 
John coltrane
John coltraneJohn coltrane
John coltranetmend21
 
Sample Prep Solutions for Microbiome Research
Sample Prep Solutions for Microbiome ResearchSample Prep Solutions for Microbiome Research
Sample Prep Solutions for Microbiome ResearchQIAGEN
 
Oxidative Stress in Aging and Human Diseases - Exploring the Mechanisms
Oxidative Stress in Aging and Human Diseases - Exploring the MechanismsOxidative Stress in Aging and Human Diseases - Exploring the Mechanisms
Oxidative Stress in Aging and Human Diseases - Exploring the MechanismsQIAGEN
 
CSS Layouting #4 : Float
CSS Layouting #4 : FloatCSS Layouting #4 : Float
CSS Layouting #4 : FloatSandhika Galih
 

Viewers also liked (9)

CSS Layouting #1 : Display
CSS Layouting #1 : DisplayCSS Layouting #1 : Display
CSS Layouting #1 : Display
 
CSS Dasar #10 : Specificity
CSS Dasar #10 : SpecificityCSS Dasar #10 : Specificity
CSS Dasar #10 : Specificity
 
CSS Dasar #1 : Intro
CSS Dasar #1 : IntroCSS Dasar #1 : Intro
CSS Dasar #1 : Intro
 
CSS Dasar #6 : Background
CSS Dasar #6 : BackgroundCSS Dasar #6 : Background
CSS Dasar #6 : Background
 
CSS Dasar #4 : Font Styling
CSS Dasar #4 : Font StylingCSS Dasar #4 : Font Styling
CSS Dasar #4 : Font Styling
 
John coltrane
John coltraneJohn coltrane
John coltrane
 
Sample Prep Solutions for Microbiome Research
Sample Prep Solutions for Microbiome ResearchSample Prep Solutions for Microbiome Research
Sample Prep Solutions for Microbiome Research
 
Oxidative Stress in Aging and Human Diseases - Exploring the Mechanisms
Oxidative Stress in Aging and Human Diseases - Exploring the MechanismsOxidative Stress in Aging and Human Diseases - Exploring the Mechanisms
Oxidative Stress in Aging and Human Diseases - Exploring the Mechanisms
 
CSS Layouting #4 : Float
CSS Layouting #4 : FloatCSS Layouting #4 : Float
CSS Layouting #4 : Float
 

Similar to Apunteak eta ariketak

Similar to Apunteak eta ariketak (7)

Gimp_Apunteak.pdf
Gimp_Apunteak.pdfGimp_Apunteak.pdf
Gimp_Apunteak.pdf
 
POWER POINT TUTORIALA
POWER POINT TUTORIALAPOWER POINT TUTORIALA
POWER POINT TUTORIALA
 
8 impress
8 impress8 impress
8 impress
 
Gimp
GimpGimp
Gimp
 
Gim peus
Gim peusGim peus
Gim peus
 
Google Docs: aurkezpenak
Google Docs: aurkezpenakGoogle Docs: aurkezpenak
Google Docs: aurkezpenak
 
Blogger Tutoriala
Blogger TutorialaBlogger Tutoriala
Blogger Tutoriala
 

Apunteak eta ariketak

  • 1. Argitalpen Programa Microsoft Publisher 2000 (Apunteak eta Ariketak) Egilea: Mikel Huerta Web: www.inforbh.com Posta: mikelhuerta@irakasle.net mikelhuerta@euskalerria.org
  • 2. Dokumentu honek Publisher 2000 argitalpen programa erabiltzen irakasten du. Horretarako tutoretza-sistema erabiltzen da. Ikasleak egin behar duena zera da: dokumentua arretaz joan irakurtzen eta, irakurritakoa ordenagailuan gauzatu. Gainera, hainbat ariketa agertzen dira ikasleak egiteko. Ariketa bakoitza bukatzen denean irakasleari erakutsi beronek ondo dagoen ala ez ikusteko. Dokumentu honetan agertzen diren azalpenak Publisher 2000 programarako dira, gaztelaniazko bertsioetarako (euskarazko bertsioa ez dago eta). Kontuan hartu daukagun sistema eragilea Windows XP dela, hau euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan.
  • 3. Aurkibidea: 00.- Publisher programaren helburua 01.- Publisher programa martxan jarri 02.- Argitalpen berri bat sortu 03.- Argitalpen-mota aukeratu 04.- Argitalpena konfiguratu 05.- Argitalpenaren edukia aldatu 06.- Argitalpena gorde 07.- Publisher programatik irten 08.- Daukagun argitalpen bat ireki 09.- Osagaien formatua aldatu 10.- Osagaiak kendu 11.- Osagai berriak txertatu 12.- Osagaien kokalekua edota tamaina aldatu 13.- Orrialde bat baino gehiagoko argitalpenak 14.- Zooma erabili 15.- Ortografia-hutsegiteak zuzendu 16.- Argitalpena inprimatu
  • 4. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) 00.- Publisher programaren helburua Publisher programaren helburua argitalpenak egitea da. Baina, zer esan nahi du argitalpena hitzak? Ikus ditzagun adibide batzuk: - Eman dezagun informatika denda batean egiten dugula lan eta argitaratu nahi dugula katalogoren bat gure dendan saltzen diren produktuak ezagutzera emateko. Bada, katologo hori egiteko Argitalpen Programak erabiltzen dira (adibidez Publisher programa). - Eman dezagun kartelen bat egin nahi dugula zerbait adierazteko. Bada, Argitalpen Programa baten bidez egin dezakegu. - Eman dezagun CD baten karatula egin nahi dugula. Argitalpen Programa erabiliz erraz egin dezakegu. 01.- Publisher programa martxan jarri Publisher programa martxan jartzeko hasi [Inicio] botoia sakatu, Programa guztiak [Todos los programas] aukeraren gainean sagua jarri eta Microsoft Publisher aukeran klik egin. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 4
  • 5. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) 02.- Argitalpen berri bat sortu Behin programa martxan jarrita ondoko leihoa agertuko da Catálogo de Microsoft Publisher izenburua daukana: Argitalpen berri bat sortzeko 3 aukera dauzkagu: - Publicaciones por asistente. - Publicaciones por diseño. - Publicaciones en blanco. Lehenengo biak, Publicaciones por asistente eta Publicaciones por diseño, laguntzaileak dira argitalpena egiteko. Azkena, Publicaciones en blanco, argitalpena hutsetik hasteko erabiltzen da. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 5
  • 6. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Guk Publicaciones por asistente erabiliko dugu. Izan ere, hau erabiliz beste biak oso errazak dira erabiltzen. 03.- Argitalpen-mota aukeratu Publicaciones por asistente aukeraren barruan, ezkerraldean, zerrenda bat daukagu argitalpen-mota aukeratzeko. Hauen artean liburuxkak (Folletos), katalogoak (Catálogos), idazkunak (Letreros), zorion-txartelak (Tarjetas de felicitación), pankartak (Pancartas), egutegiak (Calendarios), iragarkiak (Anuncios), etiketak (Etiquetas), menuak (Menús), eta abar dauzkagu. Guk idazkunak (Letreros) aukera hautatuto dugu. Behin Letreros hautatuta eskuinaldean hainbat idazkun-mota agertuko zaizkigu. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 6
  • 7. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Guk Letrero - Prohibido fumar izeneko idazkuna aukeratuko dugu (desplazamendu- -barra erabili behealdean dago eta). Behin hautatuta Iniciar el asistente izeneko botoia sakatu laguntzailea irekitzeko eta, horrela, gure argitalpena konfiguratzeko. Programa hau lehenengo aldiz erabiltzen ari bagara gerta liteke ondoko mezua agertzea: Aceptar botoia sakatu eta ondoko leihotxoa agertuko da: Aurreko leihoaren bidez gure hainbat datu zehaztu ditzakegu argitalpen batzuetan datu horiek behar dira eta. Guk, aldiz, ez dugu daturik zehaztuko eta Actualizar botoia sakatuko dugu. 04.- Argitalpena konfiguratu Behin argitalpen-mota aukeratuta, emaitza pantailan ikusiko dugu ezkerraldean laguntzailea agertzen dela, kasu honetan Asistente para letreros izenekoa. Laguntzailean, behealdean, Finalizar botoia sakatuko dugu. Laguntzaile honen bidez gure argitalpenaren hainbat gauza konfiguratuko ditugu. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 7
  • 8. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Kasu honetan, laguntzailearen barruan hiru aukera daude: Introducción, Diseño eta Combinación de colores. Orain, banan-banan, hiru gauza horiek hautatu behar ditugu eta konfiguratzeko dauden gauzak konfiguratu, hurrengo urratsetan azaltzen den moduan. Introducción aukera hautatzen bada, behealdean ez da ezer agertzen konfiguratzeko. Diseño aukera hautatuz gero, aukera daukagu idazkun-mota aldatzeko. Combinación de colores hautatzen badugu, argitalpenean agertzen diren koloreak aldatu ditzakegu (guk Rojo hautatuko dugu). 05.- Argitalpenaren edukia aldatu Orain argitalpenaren edukia egokitu behar dugu, hau da, agertzen diren testuak, irudiak, eta abar aldatu guk nahi duguna agertzeko. Testua aldatzeko egin klik testua dagoen laukian eta hasi idazten. Guk Prohibido fumar agertzen den laukian klik egingo dugu eta Erretzea debekatuta dago jarriko dugu. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 8
  • 9. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Agertzen den irudi bat aldatzeko klik egin irudiaren gainean eta Insertar menuko Imagen erabili nondik txertatu nahi dugun irudi berria zehaztuz: Imágenes prediseñadas, Desde archivo, Desde escáner o cámara,... 06.- Argitalpena gorde Orain gorde egingo dugu orain arte egindakoa. Horretarako, egin Archivo / Guardar edo sakatu tresna barrako Guardar ( ) ikonoa. Orduan, ondokoa agertuko zaigu. Leiho horretan aukeratu zuen karpeta pertsonala Guardar en laukian, jarri Erretzea debekatuta Nombre de archivo laukian eta Guardar botoia sakatu: Luzaroan egon bagara gorde barik liteke ondoko mezua agertzea aukera emanez gordetzeko. 07.- Publisher programatik irten Orain Publisher programatik irtengo gara. Hori egiteko Archivo menuko Salir aukeratu edo Cerrar botoia sakatu. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 9
  • 10. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Ariketa01 • Beste irakasgai batean egin behar duzuen lan bat aukeratu eta egin azal bat Publicaciones rápidas erabiliz. • Gorde egindakoa Ariketa01 izena erabiliz. Ariketa02 • “Zorionak eta Urte Berri On” dioen pankarta bat egin Pancartas erabiliz. • Asistente para pancartas aukeraren barrukoak erabili eskumako irudia eta ertza kentzeko. • Gorde egindakoa Ariketa02 izena erabiliz. 08.- Daukagun argitalpen bat ireki Daukagun argitalpen bat irekitzeko (aldaketak egiteko edo), Publisher programa martxan jarri eta ondoko leihoan Salir del catálogo botoia sakatu. Hori egin ostean Archivo menuko Abrir edo tresna-barrako botoia sakatu eta zehaztu ireki nahi dugun fitxategia. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 10
  • 11. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Beste aukera bat, zuzenagoa, Archivos existentes botoia sakatzea da. Ariketa03 • Ireki Ariketa02 izeneko argitalpena. • Aldatu argitalpena ertza jarriz. • Gorde egindakoa Ariketa03 izena erabiliz (Archivo menuko Guardar como erabili; izan ere, Archivo menuko Guardar eginez gero, Ariketa02 izenarekin gordeko da). 09.- Osagaien formatua aldatu Argitalpen batean osagai asko egoten dira: testuak, irudiak,... Osagai hauen formatua aldatzeko aukera ematen digu Publisher programak. Hori egiteko osagaia hautatu eta eskumako botoiaz klik egin eta menu bat agertuko zaigu gehien erabiltzen diren aukerak dauzkala (osagaiaren arabera, ez baita berdina testua edo irudia aukeratzea). Adibidez, testua daukan osagaia hautatuz gero, letra-mota, tamaina, eta abar aldatu ditzakegu Formato menua erabiliz. Gainera, Formato menuak aukera ezberdinak eduki ditzake zein osagai-mota aukeratu dugunaren arabera. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 11
  • 12. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Eskumako botoiaz erabiliz gero, Cambiar texto eta Cambiar marco aukeren bidez aldatu dezakegu formatua. Beste era bat gauza bera egiteko baina azkarrago tresna barra erabiltzea da. Gertatzen da tresna barran ez daudela aukera guztiak, baizik eta gehien erabiltzen direnak. Aurreko barran badaude bi botoi ( ) osagaiak biratzeko. Ariketa04 • Egin eguneko menu bat Menús erabiliz eta horren barruan Menú del día - Festón. • Aldatu osagaien formatuak (letra-motak, marren koloreak, atzeko planoko koloreak, eta abar). • Gorde egindakoa Ariketa04 izena erabiliz. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 12
  • 13. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) 10.- Osagaiak kendu Argitalpen batean osagai asko egoten dira: testuak, irudiak,... Batzuetan, osagai batzuk kendu nahi izaten ditugu. Hori egiteko klik egin eskumako botoiaz osagaiaren gainean eta Eliminar objeto hautatu. Ariketa05 • Ireki Ariketa04 izeneko argitalpena. • Behealdean agertzen den irudia kendu. • Gorde egindakoa Ariketa05 izena erabiliz. 11.- Osagai berriak txertatu Batzuetan osagai berriak txertatu nahi ditugu (testuak, irudiak,..). Horretarako ezkerraldean dagoen barra daukagu. Jakiteko zer den botoi bakoitza sagua jarri botoiaren gainean eta apur bat itxaron azalpentxoa agertu arte. Behin hautatu txertatu nahi dugun osagaia, klik egin osagaia agertzea nahi dugun lekuan eta sagua askatu barik arrastatu zabaltzeko eremu bat. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 13
  • 14. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Ariketa06 • Ireki Ariketa05 izeneko argitalpena. • Plater bakoitzeko irudi bat txertatu. • Gorde egindakoa Ariketa06 izena erabiliz. 12- Osagaien kokalekua edota tamaina aldatu Batzuetan osagaien kokalekuak edota tamainak aldatu nahi ditugu. Kokalekua aldatzeko osagaia hautatu eta ertz baten gainean sagua jarriz klik egin eta arrastatu nahi dugun kokaleku berriraino. Tamaina aldatzeko osagaia hautatu eta ertzen inguruko laukitxo beltzen bidez egin dezakegu. Ariketa07 • Ireki Ariketa06 izeneko argitalpena. • Aldatu osagai batzuen tamaina eta kokalekua. • Gorde egindakoa Ariketa07 izena erabiliz. 13- Orrialde bat baino gehiagoko argitalpenak Argitalpen-mota askok orrialde bakarra daukate; hala ere, beste argitalpen-mota batzuek orrialde bat baino gehiago dauzkate. Orrialde bakarrekoen artean Publicaciones ráidas, Letreros, Tarjetas de saludo dauzkagu. Orrialde bat baino gehiagokoen artean Boletines, Folletos, Postales, Catálogos, Tarjetas de invitación dauzkagu. Dena den, Publisher programak aukera ematen digu orrialde gehiago txertatzeko edo ezabatzeko. Jakiteko argitalpen batek orrialde bakarra daukan ala ez behealdean begiratu behar dugu. Adibidez, ondoko irudian lau orrialdeko argitalpena ikusi dezakegu. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 14
  • 15. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Igarotzeko orrialde batetik bestera behealde horretan hautatu behar dugu klik eginez nahi dugun orrialdea. Orrialde gehiago txertatzeko Insertar menuko Página erabili. Orrialde bat ezabatzeko, lehenengo hautatu behar dugu nahi dugun orrialdea (batzuetan bi orrialde batera hautatzen dira elkarrekin doaz eta) eta Edición menuko Eliminar Página erabili. Ariketa08 • Egin argitalpen berri bat Boletines erabiliz eta horren barruan Boletín - Verano, baina ezabatu bigarren eta hirugarren orrialdea. • Gorde egindakoa Ariketa08 izena erabiliz. 14.- Zooma erabili Askotan, argitalpenaren edukia aldatzen ari garenean, ezin dugu ondo ikusi aipatutako edukia. Horren konponbidea zooma erabiltzea da. Zooma erabiltzeko erarik errazena tresna-barraren bidez da. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 15
  • 16. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) 15.- Ortografia-hutsegiteak zuzendu Behin argitalpena bukatuta, eta inprimatu baino lehen, komeni da ortografia- -hutsegiteak zuzentzea; izan ere, ez da ondo geratzen jendaurrean akatsak beteriko lana argitaratzea. Lehenengo aukeratu behar dugu zein hizkuntzatan egingo dugun zuzenketa. Horretarako testua daukan osagai bat hautatu eta Herramientas menuko Idioma... aukeratu eta ondoko leihotxoa agertuko da: Aurreko leihotxoan nahi dugun hizkuntza (adibidez, Vasco) aukeratu eta Todo el texto botoia sakatu hizkuntza horri eutsi nahi badiogu argitalpenaren testu osoan. Orain dena dago prest zuzenketa egiteko. Herramientas menuko Ortografia egin eta Publisher programa hasiko da gure argitalpena zuzentzen barruko hiztegi bat erabiliz. Akats bat aurkitzen duenean ondoko leihotxoa agertuko da: Aurreko leihotxoan okerreko hitza agertuko da eta aukera ezberdinak guk zehazteko zer egin nahi dugun aurkitutako akatsarekin. Gainera, Comprobar todos los articulos aukera aktibatuta baldin badago osagai guzti-guztiak zuzenduko dira. Bestela osagai baten testua bukatu ondoren ondoko leihoa agertuko da zuzentzen jarraitzeko ala ez: Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 16
  • 17. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) 16.- Argitalpena inprimatu Argitalpena bukatu ondoren inprimatzea da geratzen den gauza bakarra. Batzuetan ale bakarra inprimatu nahi dugu, baina beste batzuetan ale asko behar ditugu eta gainera inprimakia era profesionalean nahi dugu. Azken kasu honetan egindako argitalpena diskete, CD, DVD edo memoria eramagangarri batean gorde eta inprimategi batera eraman behar dugu. Gure inprimagailuan inprimatzeko Archivo menuko Imprimir hautatu behar dugu, baina komeni da lehenago Archivo menuko Configuar página erabiltzea. Aurreko leihoan hainbat aukera dauzkagu orrialdea konfiguratzeko eta gero inprimatzeko. Adibidez, gutunazala edo etiketa egin badugu beraien neurriak zehaztu ditzakegu. Ariketa09 • Egin argitalpen bat Folletos erabiliz eta Ariketa08 izeneko argitalpenetik atera edukia Copiar eta Pegar erabiliz. • Zuzendu ortografia-hutsegitak. • Gorde Ariketa09 izena erabiliz. • Inprimatu argitalpena. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 17
  • 18. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Ariketa10 • Informatika denda baten katalogoa egin Catálogos erabiliz, baina ezabatu orrialde batzuk. • Gorde Ariketa10 izena erabiliz. Ariketa11 • Egin postal bat Postales erabiliz. • Gorde Ariketa11 izena erabiliz. Ariketa12 • Egin gonbite-txartel bat Tarjetas de invitación erabiliz. • Gorde Ariketa12 izena erabiliz. Ariketa13 • Egin gabonak zoriontzeko txartel bat Tarjetas de felicitación erabiliz. • Gorde Ariketa13 izena erabiliz. Ariketa14 • Egin txartel bat gure datu pertsonalak dauzkala Tarjetas de presentación erabiliz. • Gorde Ariketa14 izena erabiliz. Ariketa15 • Bete gutunazal baten datuak Sobres erabiliz. • Gorde Ariketa15 izena erabiliz. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 18
  • 19. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Ariketa16 • Egin egutegi bat Calendarios erabiliz. • Gorde Ariketa16 izena erabiliz. Ariketa17 • Egin musika-kontzertu baten iragarkia Anuncios erabiliz. • Gorde Ariketa17 izena erabiliz. Ariketa18 • Egin diploma bat Diplomas erabiliz. • Gorde Ariketa18 izena erabiliz. Ariketa19 • Egin opari-txartel bat Vales de regalos erabiliz. • Gorde Ariketa19 izena erabiliz. Ariketa20 • Egin CD baten azala Etiquetas erabiliz. • Gorde Ariketa20 izena erabiliz. Ariketa21 • Egin agurtzeko txartel bat Tarjetas de saludo erabiliz. • Gorde Ariketa21 izena erabiliz. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 19
  • 20. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Ariketa22 • Egin musika-kontzertu baten iragarkia Programas erabiliz. • Gorde Ariketa22 izena erabiliz. Ariketa23 • Egin hegazkin bat Aviones erabiliz. • Gorde Ariketa23 izena erabiliz. • Inprimatu egindakoa eta saiatu hegazkina eraikitzen. Ariketa24 • Egin faktura bat Formularios comerciales erabiliz. • Gorde Ariketa24 izena erabiliz. Ariketa25 • Egin orri bat gimnasio batean matrikula egiteko Prospectos erabiliz eta horren barruko Prospecto informativo - Barras. • Aldatu diseinua Áreas recortables eta Formulario de inscripción erabiliz. • Gorde Ariketa25 izena erabiliz. Ariketa26 • Egin orri bat etxe bat saltzeko Prospectos erabiliz eta horren barruko Se vende. • Gorde Ariketa26 izena erabiliz. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 20
  • 21. Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak) Ariketa27 • Egin argitalpen berri bat zuen zaletasunei buruz Sitios Web erabiliz. Honen bidez, web orrialde arrunt bat egingo dugu argitaratuko ez dugun arren (hori beste une batean ikusiko dugu zelan egin, Web diseinua ikustean). • Web orrialdeak karpeta batean, eta ez fitxategia batean, gordetzen dira. Horregatik, lehenago karpeta berri bat sortu Zaletasunak izenekoa (hori egiteko Ordenagailua [Mi PC] erabili). • Gorde argitalpena, baina Archivo menuko Guardar como página Web erabiliz. • Itxi Publisher programa eta ea gorde nahi dugun galdetuko digu. Baietz esango dugu eta Ariketa27 izena erabiliko dugu. Izan ere, Sitios Web erabiltzen dugunean argitalpenaren bi bertsio gordetzen dira: o Ariketa27 izenekoa: Hemen argitalpenaren jatorrizko bertsioa gordetzen da argitalpen arrunta izango balitz bezala. Argitalpenaren edukia aldatu nahi izanez gero bertsio honen bidez egingo da eta gero berriro Archivo menuko Guardar como página Web aukera erabiliko da. o Zaletasunak izenekoa: Hemen web bertsioa gordetzen da. Irekitzen badugu karpeta hori, web orrialdeko osagaiak agertzen dira, bakoitza bere fitxategian. Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) (mikelhuerta@irakasle.net) (mikelhuerta@euskalerria.org) 21