2
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN…………...… 2-3
COVIDETA GU……………………......4
KIROLEN BERRI…………..………… 5
LURRA BEROTZEN ARI DA............6-7
ELKARRIZKETA:
PRAKTIKETAKO IKASLEAK…….………….8
BITXIKERIAK…………………............9
ZIENTZIAREN BITXIKERIAK.….10-11
ZABORRA ARAZO DENEAN………..12
ZINEA…………………………..……….13
TXISTEAK / ASMAKIZUNAK…..… 14
DENBORAPASAK……………..……15-16
DBHkoen BISITA
6. mailara DBHkoak etorri ziren urtarrilaren 13an. Lehe-
nengo Nekane izeneko irakasle bat, Nerea ikasle bat,
Eñaut ikasle bat eta Egapeko Azkorte ikastolan ematen
diren eta egiten diren ikasgaiak eta gauza berriak esan
zizkieten.
Gero arratsaldean 6. mailakoak Azkortera joan ziren eta hor ikastola erakutsi zieten.
Adibidez: laborategia, tailerra, hizkuntza gelak, … gimnasioa ez, irakaslea lesionatuta
zegoelako, etab… .
Ikasgai batzuetan joku batzuk egin zituzten. Oso bisita interesgarria izan zen.
ATZEGIKOEN HITZALDIA 6. MAILAKOEI
ATZEGI (adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko
Gipuzkoako Elkartea) 1960an sortu zuen eskubide batzu-
en alde borrokatzeko elkartu zen senide talde batek.
6. mailako geletara emakume bat etorri zen eta erakutsi
zien ume asko daudela adimen urritasuna dutenak eta horien inguruan azalpenak eman
zizkieten…
ESKOLARTEKO BERTSO PAPER
LEHIAKETAN IRABAZLEAK:
Ikastolako Alena Cortés, Nahia Iñurrita,
Markel Azkarate eta Leire Revuelta, bertso
eskolako ikasleek parte hartu zuten Esko-
larteko txapelketan. Aurten, berezia izan
da, ikastolatik egin baitute.
Lehenengo bertsoak agendan apuntatu zi-
tuzten eta errepasatu ondoren, e-postaz bi-
dali zituzten eta egun batzuk pasata irabaz-
leak zirela jakin zuten.. Baina, oraingoz sa-
ria ez dute jaso covid-19 arengatik.
BERRIAK MOTZEAN….
3.
3
STEAM HITZALDIA 6.MAILAN
Lehenengo bi neska etorri ziren biak
Alaitz deitzen zien. Batek kimika ikasten
zuen eta besteak ingenieritza eleKtronika
eta energia injeniaritza ere. Gero power
point bat erakutsi ziguten. Azkenik guk
galdera batzuk egin genizkien. Oso interesgarria izan zen guretzat.
EUREKA MUSEORA 5. MAILA
Lehenik ikastolatik atera ginen eta Urnietako futbol zelaiko parkingera joan ginen
eta autobus bat hartu genuen. Iritsi ginenean gu uraren makinan egon ginen jolas-
ten eta oso ondo pasa genuen. Hori pasata Amaia izeneko neska bat etorri zen eta
planetariuma erakutsi zigun. Planetak, eklipseak, izarrak etab… ikusi genituen .
Gero, berriz atera ginen hamaiketakoa jate-
ra eta berriz urako makinan jolastu genu-
en. Gero berriz barrura sartu ginen eta pis-
kat dena ikusi genuen, intxektuak, arrainak,
plasmako gauzak etab….
Azkenik tailer bat egin genuen urtaroak nola sortzen zirenekoak eta hori bukatu-
takoan ikastolara joan ginen. Oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen
AMETS eta ANDONI
4.
4
COVID19a ETA GU
COVIDaez zait asko gustatu baina klase-
ak ordenagailuz zirelako, asko ikasi dut teknologiari
buruz. Berrogeialdian egunero gauza berdina egiten
nuen, beste gauza asko ezin zirelako egin kalera ate-
ra gabe. Berrogeialdia bukatzean izugarrizko poza
eman zidan. Musukoa eramatera ohitu naiz. Orain
ez gaude berrogeialdian baina bi metrotara egon be-
har gara!!!
HARITZ
Konfinamendu hasieran
oso gaizki pasa nuen,
ezin genuelako kalera
atera baina gero oso
ondo egon nintzen. Kon-
finamendua bukatu zenean
egunero kalera ateratzen
nintzen ; eta oporretan
ahal zenean Urnietatik
atera oporretara joan
nintzen. Ikastolara bu-
letatu nintzenean oso
ondo pasa nuen baina mu-
sukoarekin larri-
tzen nintzen
IRATXE
Testu txiki honetan COVID19 eta neri
buruz idatziko dut, etxeratua egon nintzene-
an… Ez zitzaidan asko inporta. Hasieran
bai, etxetik atera nahi nuen, baina gero ohitu
nintzen konfinamendura, superondo pasa
nuen!!
Konfinamendua bukatzean gogo pila bat
nuen kalera ateratzeko, baina gero atera nin-
tzen eta aspergarria egin ziztzaidan kalera
ateratzea.
Oso ondo etorri zitzaidan konfinamendua.
Ia ez naiz ikastolara joan, opor luzeak egon
dira eta dibertigarria izan da egunerokoa
aldatzea.
ASIER H.
2020-03-15a zen etxean geunden konfinatuta. Lehenengo eguna zen, oso
txarra izan zen; baina hortik aurrera egunak pasa eta pasa ziren. Minutuek
orduak ematen zituzten eta orduak egunak!! Oso aspertuta nengoen, etxe-
ko lanak oso luzeak ziren. Bi hilabete eta gero atera ginen. Oso ondo sen-
titu nintzen!!
Atera nintzen egunetik, hiru hilabete eta gero, jendea oso arduragabea
izan zen eta musukoa derrigorrezkoa bihurtu zen. Hortik aurrera dena
okerrera joan zen!!!
AITANA
Konfinamenduan bi hilabete pasa genituen
etxean sartuta. Ondo, bueno, bai, ondo pasa
nuen: amak eta nik jokuak begiratzen genitu-
en eta batzuk erosi genituen!
Hurrengo egunetan jolasten genuen eta oso
ondo zeuden, jolasak dibertigarriak eta entre-
tenigarriak ziren. Partxisean ere ibili ginen!!!
Parre asko egin genuen!!!
OIHANE V
Esan zigutenean etxean
gersatu behar genuela ez zitzaigun hain-
beste inporta, zeren ez naiz hainbeste
egoten kanpoan, eta gainera terraza ge-
nuen. Gainera pila bat bat gustatu zitzai-
dan astean behin bideodeia egiten genu-
ela eta ez nuen prestatu behar ezer, ba-
karrik piztu ordenagailua eta lixto!!
Hilabeteak eta gero ahal izan dugu etxe-
tik atera eta ikastolara itzuli!!
Ah!! Nire familia guztiak, nik ezik, CO-
VID izan du!!!!
IBAN
Nire COVID esperientzia ez da
oso ona izan. Baina ez eduki
dudalako, ez, ez zaidalako bat
ere gustatu muxukoa eramatea.
Eta gainera, jaten dugunean metro
batera jarri behar gara, eta hori ere
ez zait gustatzen. Horrez gain, pan-
demia gustatu zait eta aldi berean ez
zait gustatu. Gustatu zait ikasi duda-
lako denbora aprobetxatzen eta gau-
za oso sortzaileak egin ditudalako.
Eta ez zait gustatu, egon garelako
denbora asko etxean, eta ezin izan
garelako kalera atera..
SOFIA
5.
5
KIROL BERRIAK...
2020ko UdakoOlinpiar Jokoak, ofizialki 32
Olinpiadako Jokoak bezala ezagutuak,
2021ean Tokio hirian ospatuko diren Olinpi-
ar Jokoak izango dira, Nazioarteko Olinpiar
Batzordeak (ingelesez IOC) usadioa jarraituz
antolatuko dituen nazioarteko kirol ospakizu-
na.
Era berean Paralinpiar Jokoak ere hiri eta batzorde berdinek antolatuko
dituzte. Bigarren aldia izango da jokoak Tokion ospatzen direla 1964ko
ekitaldien ondoren.
Jatorriz, 2020ko uztailaren 24tik abuztuaren 9ra izan behar ziren joko-
ak. 2020ko martxoaren 24an, COVID-19 pandemiaren eraginez, jokoak
urtebetez 2021eko udara atzeratzea erabaki zuten Japoniako Gobernuak
eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeak. Hala ere, Tokio 2020 izena man-
tenduko dute ofizialki. Jokoak 2021eko uztailaren 23tik abuztuaren 8ra
izateko programatu dira.
324 domina-diziplina burutuko dira 33 kiroletan.
Beisbol/sofbola olinpiar kirol bezala berreskuratuko da, eta beste lau
kirol berri gehituko zaizkio olinpiar programa-
ri: kirol eskalada, karatea, skateboardinga, eta
surfa. Dagoeneko programan zeuden kiroletan
ere 15 diziplina berri sartuko dira, besteak bes-
te, 3x3 saskibaloia.
33 egoitzetatik 28 villa olinpikotik 8 kilometro
barruan kokatuko dira. Ondare gunea delakoa, hiriaren ipar-ekialdean,
1964ko jokoen gune nagusia izan zen.
Bertan euskal kirolariak ere izango dira, Oraingoz, Maialen Chourraut, An-
der Elosegi eta Higinio Rivero piraguistek lortu dute Joko Olinpikoetara joateko
txartel nominala, eta Virginia Díaz arraunlariak eta Iñigo Peña piraguistak oso
ongi dute bideratuta parte hartzeko aukera, beren ontziak sailkatuta baitituzte. Gur-
pil-aulkiko basketeko Asier García, Txema Avendaño, Agurtzane Eguiluz eta
Beatriz Zudaire jokalariek dagoeneko sailkatuta dauden selekzioen deialdian sar-
tzea espero dute, belar-hockeyko Diego Arana jokalariak bezalaxe. Bestalde,
Iraitz Arrospide atleta gipuzkoarrak dagoeneko lortu du gutxieneko marka,
IOAR ETAAIARA
Hemendik atera dugu informazio guztia: https://eu.wikipedia.org/
wiki/2020ko_Udako_Olinpiar_Jokoak http://basqueteam.eus/eu/deporte/todos-nuestros-
deportistas/
6.
6
LURRA BEROTZEN ARIDA
Zer da klima aldaketa?
Klima aldaketa Lurrean edota eskualde jakin batean denboran zehar gertatzen den kli-
ma aldaketa da. Aldaketa hori-
ek Lurraren barruko nahiz
kanpoko prozesuek eraginda-
koak izan daitezke, baina baita
gizakiak eragindakoak ere.
Dena den, gaur egun, klima
aldaketa nagusiki gizakiaren
jarduerari leporatzen zaio, oxi-
dazio bat fosilen erabileraren
ondorioz sortutako berotegi
efektuari. Egoera larria bihurtu
denez, klima larrialdia deitzen
hasi zaizkio fenomenoari.
Zergatik ari da berotzen planeta?
Enpresetan, nekazaritzan eta industrian erabiltzen diren oxidazio bat fosilek gasa, pe-
trolioa eta ikatzak, nagusiki gasak isurtzen dituzte atmosferara; ondorioz, lurraren aza-
la berotu,eta kalte egiten zaio ozono geruzari. Eguneroko ekintzek ere gas erori asko
sortzen dituzte: industria jarduerek, nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboek, autoan
bidaiatzeak, hondakinak gaizki kudeatzeak, objektuak etengabe erosi eta botatzeak,
egunero energia gaizki erabiltzeak…
7.
7
Zer gertatuko daplaneta berotuz gero?
5.500 milioi herritar egongo dira kalteak pairatzeko arriskuan 2050erako. Adi-
tuek uste dute 9.700 milioi biztanle izango direla munduan; beraz, erdiak baino
gehiago egongo lirateke arriskuan.
Zer gertatuko da Euskal Herrian?
Munduan gertatzen ari den klima aldaketak ere eragina dauka Euskal Herrian.
Kostaldeko herrietan nabarituko da gehien, baina espezie batzuk ere arriskuan
egon litezke.
Zer egin daiteke klima larrialdiaren kontra?
Jantziak. 2000. urtean, 50.000 milioi jantzi ekoitzi ziren; 2015. urtean, berriz,
hori halako bi. Asko material toxikoz eginda daudenez, ura kutsatzen dute.
Gainera, munduaren beste muturrean dendetako produktuak Euskal Herrira
ekartzean, kutsadura areagotu egiten da, hegazkinen eta itsasontzien bidezko
garraioek asko kutsatzen dutelako. Material toxikorik gabe egindako jantziak
eros daitezke, eta jantziak birziklatu.
Hemendik hartu dugu informazioa: Mantangorri 875.zenbakia
SOFIA-ANDER
8.
8
Praktikako Irakasleak EGAPEN...
Kaixogu 5.a mailako Elisa eta Aitana gara.
Orain praktikako irakasleei buruz hitz egingo dizuegu. Gurera etorri dira ikastera,
eta Martxel, gure gelan ari da...
1. Zenbat urte dituzu? 23 urte ditut(aurten 24 egingo
ditut).
2. Zergaitik erabaki duzu irakaslea izatea? Txikitatik
gustatu zait besteei laguntzea.
3. Non bizi zara? Hernanin bizi naiz.
4. Beste eskola batean egon al zara praktikak egiten?
Non? Bai. Langile eskolan, Zurriola ikastolan eta Orioko
ikastolan.
5. Zenbat denbora geratuko zara Egapen? Gutxigora-
behera, 3-4 hilabete. Maiatzak 7 arte.
6. Zenbatgarren mailan ari zara praktika egiten? 5.mailan ari naiz praktikak egi-
ten .
7. Zein da zure lana gelan zaudenean? Laguntzea eta Madditaz ikastea , nire irakas-
le tutorea izango da eta.
8. Kirola egiten al duzu? Bai errugbia egiten dut eta futbola gustatzen zait
9. Zein da zure musikari gustukoena? Ez dut musikari gustukorik denak gustatzen
zaizkit.
10. Zerbait gehiago kontatu nahi al diguzu? Lagun asko ditut .nere lagun kuttunena
Gorka deitzen da eta Egapen lan egitea gustuko du.
ESKERRIK ASKO GURE GALDERAK ERANTZUTEAGATIK. ZORTE ON!!!!
AITANA ETA ELISA
9.
9
BITXIKERIAK!!!
Egia al dadinosaurio bat
dagoela Nees aintziran?
Ia ehun urte dira Nees aintziran, Esko-
ziako iparraldean, itsas suge erraldoi
bat, dragoi bat, edo, gehienek diotenen
moduan, munstro bat bizi dela. Nees
aintzinako munstroa, jendeak Nessie deitua
Zer da izpi berdea?
Naturako ikuskizunik ederrenetako bat, baina baita ikusten zailenetako
bat ere, “izpi berdea” esaten diotena da. Eguzkia sartu berritan edo ir-
ten aurretik eguzki-
argiak atmosfera zehar-
katzean gertatzen den fe-
nomeno optiko bat da iz-
pi berdea, segundo bat
edo bi besterik irauten ez
duena. Izpi berdea ikus-
teko modurik errazena
itsaso aurrean hodeiertzera begira egotea da. Fenomenoa oso ezaguna
da, bestalde, Julio Verne idazle sonatuaren eleberri baten titulua delako.
Vernek “izpi berdea” deitu zion fenomenoari, baina, egia esan, izpi bat
baino gehiago puntu bat, eta berdea ez ezik urdina, horia… ere izan dai-
teke.
http://bitxikeriak.eus/pertsonak/
IRATXE -ASIER
10.
10
ZIENTZIAREN BITXIKERIAK!!!
BADAKIZU ZENBATPIXATZEN DUEN LURRAK
Ikusi dutenez
6.000.000.000.000.000.000.000.000 kg-ko pisua
du Lurrak (6 x 1.024); baina galdera horrek ba-
du truko bat. Lurrak ez du pisurik, gorputzek
grabitate indarraren araberako pisua.Lurrak be-
rak gorputz bakoitzari eragiten dion grabitazio
eremuaren intentsitatearen araberakoa: hortaz,
Lurrak berak ez luke pisurik. Hala ere, Lurrak hurbileko objektuengan eragiten duen grabita-
te erakarpen indarra finkatuta, gure planetan pisua horixe litzatekeela kalkulatu da estima
zioz, formula matematiko konplexuak erabiliz.
MARMOKEK EZ DUTE GARUNIK, BAINA BEGIAK DAUZKATE
Marmokek ez dute, oro har, ez garunik, ezta
gainerako animalienen antzeko nerbio siste-
marik ere. itsas liztor deritzon marmokak 24
begi garatu zituen gorputzaren inguruan;
horietako bi, giza begiak bezain aurreratuak
ia …
Guk askotariko erabileretarako begi pare
bat dugu, eta horien bidez antzematen die-
gu koloreari, formari, neurriari eta argi intentsitateari; eta cubomarmokek, aldiz, lau
begi mota dituzte, xedearen arabera bereiziak. Begi primitiboenek argitasunari/
iluntasunari antzemateko baliatzen dituzte, funtsean, beren bidea gidatzeko, gaine-
rako marmokek bezalaxe. Bi aurreratuenek, berriz, forma hautematen dute, eta
itsaspeko landarediak eskaintzen dien babespeko eremuan irauteko balio diete.
Burua litzatekeenaren muturrean daukate begi horietako bat, eta behealdean, bes-
tea, halako eran non ia osorik ikus baitezakete itsaspeko mundua. Begien bidez lor-
tutako informazioa duten misterioa da.
11.
11
BANANA ERRADIAKTIBOAK
Fruitu askodaude berez erradioaktiboak direnak,
Potasio-40 (40K) elementua dutelako, potasioaren
erradiosotopo bat. Baina banana da fruitu guztietan
erradioaktiboena; hainbeste, non arma nuklearrei
antzemateko erabiltzen diren erradiazio sentsoree-
tan gezurrezko alarma sortu izan baitute behin bai-
no gehiagotan. Hain zuzen ere, neurri nuklearraren
unitate bat dago, Dosis izenekoa, bananaren baliokidea, eta unitate horren bidez neur-
tzen dira planta nuklearretako ihesak. Edonola ere, ez da oso fruitu arriskutsua: 60 mi-
la koatrilioi kilo banana beharko lirateke Hiroshimako bonbaren erradiazioa berdintze-
ko.
TXIMISTA FOSILIZATUAK
Tximista bat hondarretan jausten denean, zenbait metro sar dai-
teke harean barrenera, sakonera. Haren beroak (~4.000 °C)
hondar aleak urtzen ditu, eta tximistaren formako kristalezko ho-
di solido bat sortzen du. “Fulgurita” deritzo hodi horri. Harri bihur-
tutako elektrizitateak askotariko koloreak har ditzake, harea osa-
tzen duen materialaren arabera: beltzetik zuri zeharrargirainoko
kolore guztiak. Orain dela 250 milioi urte inguru jausitako tximis-
ten fosilak aurkitu dira.
Hemen aurkitu dugu informazio guztia: https://www.esperimentuak.eus/bitxikeriak/
MIKEL– OIHANE
12.
12
ZABORRA ARAZOA DENEAN…
ZEREGIN ZABORRIK EZ SORTZEKO?
Zaborrik ez sortzeko modurik onena zaborrik ez sortzea da.
Baina hondakinak sortuz gero, birziklatu egin daitezke, hau da,
tratamendu baten ondoren beste zerbaitetarako erabili daiteke.
Edo zerbait erabili ondoren beste erabilera bat eman
dakioke. Zer jostailu egin daiteke zaborretara doazen elementuekin? Eragin buruari,
eta sortu jostailu propioak!
Itsasora iristen den plastiko kopuruaren ondorioz, Ozeano Pazifikoan plastiko uharte
bat sortu da. 710.000 km karratu inguru dituela kalkulatzen da; hau da, Turkiaren ta-
mainako plastiko uharte bat dago itsasoaren erdian. Pentsa.!!!!
Plastikoa itsasora
Plastiko asko arinak dira, eta horietako asko itsasora iristen dira jabetu ere egin gabe. Urte
bakar batean itsaso eta ozeanoetara iristen den plastiko kopurua zenbatekoa den irudika-
tzeko, Eiffel dorreak duen pisua 1.200 aldiz biderkatu behako zen. Eta horrek guztiak itsa-
soko izaki bizidunei eragiten die.
ZABORRA
EUSKAL HERRIAN
Mundu osoan bezala, Euskal Herrian ere zabor asko sortzen da, eta horiek tratatzeko modu
ezberdinak daude.
Hondakinak bereizteko modu ugari daude: kolore ezberdinetako edukiontziekin, edo atez
ateko sistemarekin.
Erraustegia.
Erraustegietara eramaten da birziklatu ez den zaborra, eta erre egiten da. Zaborraren bolu-
mena %80 txikitzen da, baina
erretze horren ondorioz gas toxi-
koak botatzen dira atmosferara.
Bizkaian erraustegi bat dago mar-
txan, eta Gipuzkoan beste bat
Zabortegia.
Birziklatzen ez den hondakinak
pilatzen diren guneak dira zabor-
tegiak. Mundu osoan bezala,
Euskal Herrian ere zabor asko
sortzen da, eta horiek tratatzeko
modu ezberdinak daude.
BERAZ, ONDO PENTSATU ZUK SORTZEN DUZUN ZABORRAREKIN ZER EGI-
TEN DUZUN!!!!
https://drive.google.com/file/d/1DbuNdBPJuX2YwzffaFrZ2PDB9xtqV7Te/view
NOA, OIHANE ETA MIGUEL
13.
13
IKUS DITZAGUN Filmakeuskaraz...
Alfombra Magikoa
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka ba-
teko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz
leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri han-
diko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela,
munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai ga-
raitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman
goseti eta gaizkile doilor bat…
Pelikula atsegina eta dibertigarria, benetan. Beste mundu
batzuk ezagutzeko aukera emango dizu!!!!
Informacio hau hemen aurkitu dugu: https://www.kulturklik.euskadi.eus/
sorkuntzak/2019040410130992/alfonbra-magikoa-/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/
Eutsi!
Anjel Alkainek eta Asier Hormazak, te-
lebistan egindako lanagatik ezagunak,
bizikleta zale gazte biren papera bete-
tzen dute, hogeita hamar urte baino
gehiago dituztenak, lan egoera gogorra
bizi baitute.
Parre egiteko pelikula, ondo pasatuko duzu hau ikusten,
ziur!!!
Informacioa:
https://www.filmaffinity.com/es/film464699.html
AXEL
Informazioa: https://zuzeu.eus/kultura/axel-heroi-txikia/
Leo Leek idatzitako eta zuzendutako filmak,
“Kakahuete Planeta jasaten ari den lehorte larria
du abiapuntu. Ur gabeziak Bonta kaktusari eragi-
ten dio, planetako biztanleak urtetan zehar elika-
tu dituen landareari. Hori horrela, Baraboo, de-
sertuan kokatuta dagoen hiria, aldaketa klimatikoaren ondorio laz-
garriak pairatzen ari da bereziki.
Gai inportante baten berri marrazki bizidunetan jarrita...pelikula
ikusi, ziur zerbait ikasiko duzula ongi pasatuz!!!
NAGORE-IBAN
14.
14
EZETZ ASMATU!!!
1. Baliodu jateko, balio du ukitzeko eta txalo egiteko eta, nola
ez!, orri hau pasatzeko.
2. Niri emandako ostikoei esker, egiten dituzte horiek jokaldi
ederrak. Zer da?
3. Gogorra eta eztia, gabonetako jakia.
4. Maindire bat, harizkoa ez
guztia estaltzen du eta ura ez.
5. Bi mendiren artean tiro zaratatsua, sudurra itxiarazten du-
en tiro usaintsua. Zer da?
6. Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek be-
zala jotzen dut, ez naiz eskopeta, baina esko-
peta batek bezala bi kanoi ditut. Zer naizen badakizu?
7. Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik; zutik baino jende
gehiago egoten da han etzanik.
Nola egiten du tomate batek doministiku? ( Ketxup )
Soldadu batek galdetu dio beste bati:
-zertan ari zara?
-hemen! emazteari idazten!
-eta zergatik idazten duzu hain poliki?
-nire emazteak ez dakielako azkar irakurtzen
Zer esaten dio zuhaitz batek beste zuhaitz bati ?
Kaixo!!
DASHA ETA OIHAN