3. Leuzemia;zerda?
Leuzemia hezur-muineko kantzer mota arriskutsu bat da, leukozito edo globulo-zuri kopuruaren gehiegizko igoera eragiten duena.
Odoleko zelula guztiak hezur-muinean sortzen dira (eritrozitoak, leukozitoak eta plaketak). Zelula horiek ama zelulengandik sortzen dira,
blasto izeneko zelulengandik. Leukozito mota bakoitza blasto batetik dator. Leuzemia dagoenean blastoak etengabe ugaltzen dira hezur-
muinean, odolera pasatuz gero. Beraz, leuzemia leukozitoen gehiegizko ugalketan da.
Haurtzaroan agertzen den minbizirik ohikoena
da: minbizia duten haurren artean %30 baino
gehiagok leuzemia dauka.
4.
5. LEUZEMIA;MOTAK
Akutuek progresio azkarra dute (tratatu ezean, 3 hilabeteetan heriotza eragiten dute), eta kronikoek
motela.
Leuzemia linfoide akutua: linfoblastoei eragiten diena. Haurrengan agertu ohi da.
leuzemia mieloide akutua: mieloblastoei eragiten diena. Helduengan agertu ohi da.
leuzemia linfoide kronikoa: linfozitoei eragiten die. Heldutako linfozitoen kopurua handitu egiten da.
Pertsona zaharrek pairatu ohi dute.
leuzemia mieloide kronikoa: mielozitoei eragiten die. Helduengan agertu ohi da.
6. LEUZEMIA;SIMTOMAK
Leuzemia gehienek sintoma hauek eragiten dituzte:
sukarra
nekea
anemia
odoljarioak eta hematomak
zurbiltasuna
gongoil linfatikoen hantura
hezur-mina (haurrengan, batez ere)
infekzioak harrapatzeko joera
7. LEUZEMIA:TRATAMENDUA
Leuzemia akutuak kimioterapiaren* bitartez tratatzen dira eta odol-transfusioak ere ezartzen dira, batez
ere lehenengo fasetan.
Leuzemia kronikoetan, kimioterapiaz gain, erradioterapia* ere erabiltzen da.
*Kimioterapia: Zelula kantzerigenoak azkarrago ugaldu eta zatitzen direnez zelula osasuntsuak baino,
kimioterapiak azkarrago suntsitzen ditu. Baina berdin-berdin, zelula osasuntsu askori eragiten dio, eta
horrek arazo larriak ekarri ohi ditu.
*Erradioterapia: Tratamendu honek energia altuko ondak erabiltzen ditu, X izpiak, gamma izpiak, elektroi
edo protoi izpiak, zelula kantzerigenoak suntsitzeko.
8. Leuzemia;kausak
Osagai genetiko bat gaitzaren atzean dagoela susmatzen da
Erradiazio ionizatzaileek leuzemia eragiten dute. Hiroshimako leherketa atomikoaren ondoren, esaterako,
leuzemia kasu asko agertu ziren.
Sagu eta laborategiko beste animaliengan birus batzuek leuzemiak sortzen dituztela egiaztatu da