SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
LEUZEMIA
Leuzemia hezur-muinaren gaixotasun larria da, leukozito kopuruaren gehiegizko igoera
eragiten duena. "Odoleko minbizia"-ren izenarekin ere ezagutzen da.
Haurtzaroan agertzen den minbizirik ohikoena da: minbizia duten haurren artean %30 baino
gehiagok leuzemia dauka.
Leuzemia-motak:
Aurreratze-erritmoaren arabera bi leuzemia mota daude: akutuak eta kronikoak. Akutuek
progresio azkarra dute (tratatu ezean, 3 hilabeteetan heriotza eragiten dute), eta kronikoek
motela.
Aurrekoa kontuan hartuta, lau dira leuzemia-mota ohikoenak:
● leuzemia linfoide akutua: linfoblastoei eragiten diena. Haurrengan agertu ohi da.
● leuzemia mieloide akutua: mieloblastoei eragiten diena. Helduengan agertu ohi da.
● leuzemia linfoide kronikoa: linfozitoei eragiten die. Heldutako linfozitoen kopurua
handitu egiten da. Pertsona zaharrek pairatu ohi dute.
● leuzemia mieloide kronikoa: mielozitoei eragiten die. Helduengan agertu ohi da.
Sintomak:
Leuzemia gehienek sintoma hauek eragiten dituzte:
● sukarra
● nekea
● anemia
● odoljarioak eta hematomak
● zurbiltasuna
● gongoil linfatikoen hantura
● hezur-mina (haurrengan, batez ere)
● infekzioak harrapatzeko joera
Diagnostikoa:
Bi dira diagnostikorako gehien erabiltzen diren probak:
● hemograma: odoleko zelulen aldakuntzak ikertzen dira.
● mielograma: hezur-muinaren lagin baten azterketan datza. Anestesia erabiliz,
puntzioaren bidez gaixoaren hezur baten hezur-muinaren odola ateratzen da.
Tratamendua:
Leuzemia akutuak kimioterapiaren bitartez tratatzen dira, linfoblasto eta mieloblasto gaiztoak
akabatzeko. Odol-transfusioak ere ezartzen dira, batez ere gaitzaren lehenengo fasetan.
Leuzemia kronikoetan, kimioterapiaz gain, erradioterapia ere erabiltzen da.
Hezur-muinaren transplantea zenbait leuzemia sendatzeko baliagarria da. Hala ere, azken
urteotan gaixoen bizi-iraupena nabarmen hobetu da. Leuzemia linfoide akutua duten umeen
%80a, esaterako, sendatu egiten da.
Kausak:
Ezezagunak dira. Osagai genetiko bat gaitzaren atzean dagoela susmatzen da, zeharkako
probak baitaude. Minbizi guztiekin gertatzen den moduan, immunitate-sistemaren akatsek ere
gaitzaren agerpena erraz lezakete.

leuzemia

  • 1. LEUZEMIA Leuzemia hezur-muinaren gaixotasun larria da, leukozito kopuruaren gehiegizko igoera eragiten duena. "Odoleko minbizia"-ren izenarekin ere ezagutzen da. Haurtzaroan agertzen den minbizirik ohikoena da: minbizia duten haurren artean %30 baino gehiagok leuzemia dauka. Leuzemia-motak: Aurreratze-erritmoaren arabera bi leuzemia mota daude: akutuak eta kronikoak. Akutuek progresio azkarra dute (tratatu ezean, 3 hilabeteetan heriotza eragiten dute), eta kronikoek motela. Aurrekoa kontuan hartuta, lau dira leuzemia-mota ohikoenak: ● leuzemia linfoide akutua: linfoblastoei eragiten diena. Haurrengan agertu ohi da. ● leuzemia mieloide akutua: mieloblastoei eragiten diena. Helduengan agertu ohi da. ● leuzemia linfoide kronikoa: linfozitoei eragiten die. Heldutako linfozitoen kopurua handitu egiten da. Pertsona zaharrek pairatu ohi dute. ● leuzemia mieloide kronikoa: mielozitoei eragiten die. Helduengan agertu ohi da. Sintomak: Leuzemia gehienek sintoma hauek eragiten dituzte: ● sukarra ● nekea ● anemia ● odoljarioak eta hematomak ● zurbiltasuna ● gongoil linfatikoen hantura ● hezur-mina (haurrengan, batez ere) ● infekzioak harrapatzeko joera Diagnostikoa:
  • 2. Bi dira diagnostikorako gehien erabiltzen diren probak: ● hemograma: odoleko zelulen aldakuntzak ikertzen dira. ● mielograma: hezur-muinaren lagin baten azterketan datza. Anestesia erabiliz, puntzioaren bidez gaixoaren hezur baten hezur-muinaren odola ateratzen da. Tratamendua: Leuzemia akutuak kimioterapiaren bitartez tratatzen dira, linfoblasto eta mieloblasto gaiztoak akabatzeko. Odol-transfusioak ere ezartzen dira, batez ere gaitzaren lehenengo fasetan. Leuzemia kronikoetan, kimioterapiaz gain, erradioterapia ere erabiltzen da. Hezur-muinaren transplantea zenbait leuzemia sendatzeko baliagarria da. Hala ere, azken urteotan gaixoen bizi-iraupena nabarmen hobetu da. Leuzemia linfoide akutua duten umeen %80a, esaterako, sendatu egiten da. Kausak: Ezezagunak dira. Osagai genetiko bat gaitzaren atzean dagoela susmatzen da, zeharkako probak baitaude. Minbizi guztiekin gertatzen den moduan, immunitate-sistemaren akatsek ere gaitzaren agerpena erraz lezakete.