Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Artikulua
1. ZIBERBULLING-A ESKOLETAN
Cyberbullyinga orain dela urte gutxi, teknologia berrien agerpenarekin batera,
agertutako fenomenoa da. Teknologia berriak eta interaktiboak erabiliz
egindako mehatxu, irain… bezala definitzen da eta azken aldian, batez ere
gazteen artean, oso erabilia da.
Ciberbullying-ari aurre egiterako unean, eragile asko hartu behar ditugu
kontuan. Hau ez da kaleko, eskolako edota etxekoek bakarrik burutu beharreko
lana. Lan hau denoi dagokigu, gizarteko eta haurrak inguratzen dituen pertsona
orori.
Egungo gazteak dira puntako teknologiak erabiltzen hobekien konpontzen
direnak, eta ondorioz, hauetaz baliatuz bullying “teknika” berriak azaldu dira.
Baliabideak anitzak dira: mobila, posta elektronikoa, sare sozialak...
Ondorioak bai psikologikoak, fisikoak edo sexualak izan, erasotuak izan diren
erabiltzaile gehienak estresa, antsietatea, amorrua, inpotentzia eta fatiga
jasaten dituzte. Honetaz gain, beraien buruarekiko konfiantza ere galtzen dute.
Hau guztia esanda, argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak
agertu direla, eta kontua ez bada bideratzen egoerak okerrera egingo duela.
Gainera teknologiak etengabe aldatzen eta berritzen dira, eta ondorioz bullying
bide berriak agertuko dira. Argi dago, era batean edo bestean hau moztu behar
da.
Formakuntzarako eta prebentziorako materiala,
- Prebentziorako Stop ciberbulling.
- e-Legales. Internet-en pertsona legalen zerrenda
- Internet arrisku gutxikin
- Ciberbullying. Irakasle eta gurasoentzat gida
- Hezkuntzarako pack-a.
- Pack Multimedia: 10 gai ongi eta seguru erabiltzeko
- www.ciberbullying.net
- www.riesgos-internet.blogspot.com
- www.ordenadores-y-portatiles.com/ciberbullying.html
- Hik-hasi ladizkaria
AINTZANE MORILLAS
ANE ZULAIKA
MAIALEN ESOAIN
AMAIA SAN JOSE