2. ARNASKETA.
1.
2.
3.
4.
5.
6.
Bular eran arnasketa egitea zeregin erraza da, burua
erabat aidean dagoenean egiten bait da. Arnasketa
besakada gustietan gertatzen da.
Estilo geheienetan bezala, ahotik arnas hartu eta ahotik,
sudurretik edo bietatik kanporatzen dugu aidea.
Inspirazioa besoen propulsioaren azken fasean egiten da,
hau da, besoak atzean eta bularraren behekaldean
dauzkagunean. Une honetan, sorbaldak naturalki
aideratzen dira, aurpegia uretatik irten eta arnasteko
aprobetxatuz.
Aidearen kanporatzea, ostera, aurpegia uretan dugun
bitartean egiten da, hanken luzatze-fasearekin batera.
Igerilari arrunt batek ez du aurpegia uretan sartzen, baina
txapelketetan aritzen direnek une labur batez bakarrik
egiten dute, gehienetan ur azpian daukatelako,
hidrodinamika hobetzeko.
Burua eta sorbaldak arnasketa errazteko baino ez dira
uretatik altxatu behar, berehala sartu behar direlako uretan
aurrerantzako mugimendua ez gelditzeko.
3. BESOEN MUGIMENDUA.
1.
Besoen mugimendua simetrikoa da eta
etengabe gertatzen da.
2.
Besoen mugimendua hiru faseetan banatzen
da:
2.1. Heltze-fasea: besoak zuzen, batera;
eskuak itxita, behera begira eta gorputzetik
urrun. Hortik aurrera besoak alboetarantz
zabaltzen dira, sorbalden altueraraino.
2.2. Tiraldia: ukondoak tolesten hasten
dira 90º arte eta eskuak atzerantz bultzatzen
dute gogor. Fase honen bukaeran eskuak batzen
dira.
2.3. Berreskurapena: besagainak bateratu
ondoren aurrerantza doaz urari bat ere
erresistentziarik eskaini gabe. Horretarako,
atzamarrak itxita eta eskuak batu behar dira.
Hankak tolestuta daude eta aurpegia uretan
sartuta dago.
3. Eskuak ez dira inoiz 20-25 zm. baino gehiago
hondoratu behar ez eta borobil haundietan
atzerantz mugitu behar.
4. HANKEN MUGIMENDUA.
1. Oinak kanporantz eta beherantz mugitzen dira, igel-ostikoa eginez. Hankek luzatuta eta 45º
zabalik bukatzen dute.
2. Bi fase ezberdinetan banatzen da hanken mugimendua:
2.1. Ostikoa: oinak atzerantz eta zabalerantz doaz, indar haundia eginez eta guzutiz
luzatuta egon arte .
2.2. Berreskurapena: orpoak berehala eraman behar dira ipurdirantza, belaunak tolestuz
eta batera eramanez. Berreskurapen-fasearen azken unean oinak zenbat eta hurbilago egon
ipurditik hobe, propulsioa (ostiko-fasea) luzeagoa izango bait da.
3. Hanken mugimenduaren akats nagusienak:
3.1. Hankak batera ez berreskuratzea.
3.2. Belaunak bularrerantz eramatea, aurrerantzako mugimendua geldituz.
3.3. Oin bat barrurantz eta bestea kanporantz biratuta eramatea.
3.4. Belaunak asko hondoratzea.
4. Ostiko bat egin behar da besoen ziklo bakoitzeko.
5. GORPUTZAREN MUGIMENDUA.
1. Gorputza ahalik eta zuzenen eraman behar da, aldaka ur-azaletik
gertu dagoelarik. Besoen tiraldia bukatzen denean, gorputzak
horizontalarekiko inklinaziorik haundiena dauka.
2. Burua, gorputza eta hankak ahalik eta zuzenen desplaztuko dira.
Gorputza hankekiko zenbat eta gehiago tolestu orduan eta aurrerantzako
oztopo gehiago egongo da.
3. Une labur batez, besoak, gorputza eta hankak zuzen eta mugitu gabe
daude, uretan aurrerantz deslizatuz.
4. Estilo honetan hasiberriak direnek askotan gorputzari gehiegi
hondoratzen uzten diete.
6. GORPUTZAREN MUGIMENDUA.
1. Gorputza ahalik eta zuzenen eraman behar da, aldaka ur-azaletik
gertu dagoelarik. Besoen tiraldia bukatzen denean, gorputzak
horizontalarekiko inklinaziorik haundiena dauka.
2. Burua, gorputza eta hankak ahalik eta zuzenen desplaztuko dira.
Gorputza hankekiko zenbat eta gehiago tolestu orduan eta aurrerantzako
oztopo gehiago egongo da.
3. Une labur batez, besoak, gorputza eta hankak zuzen eta mugitu gabe
daude, uretan aurrerantz deslizatuz.
4. Estilo honetan hasiberriak direnek askotan gorputzari gehiegi
hondoratzen uzten diete.