Hau da 2020ko uztailaren 10ean UPV/EHUko Udako Ikastaroetan aurkeztuko dudan hitzaldiaren euskarri digitala. Gaian sakontzeko:
https://labur.eus/FfoY0
Gure ikerketa-taldearen gunea:
https://www.ehu.eus/ism
Didaktizaziotik konplexutasunera. Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoien ikuspegitik
1. DIDAKTIZISMOTIK KONPLEXUTASUNERA
Ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoien ikuspegitik
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN
DIDAKTIKA
Ainhoa Ezeiza
Ilusionismo Sozialaren Mintegia ISM-UPV/EHU
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
Euskal Herriko Unibertsitatea
Twitter: @ainhoaezeiza
Javier Encina
UNILCO-espacio nómada
Twitter: @ilusocial
2. Ahozkotasunaren kontzeptua
Ahozkotasuna ez da «ahotik irteten denaren» baliokide
Guk batez ere ikuspegi antropologikoari heldu diogu: Walter J. Ong, J. Peter Denny, Eric
Havelock, Antonio Mandly...
Letragabeko kulturetan egindako ikerketek erakusten dute ahozkotasunak dinamika
propioak dituela, gramatika propioa, eta ez dela "sinpleagoa", abstrakzio handia
erabiltzen delako idatzizkotasunik gabeko kulturetan ere.
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
3. Ahozkotasunaren kontzeptua
Ahozkotasunak
gramatika berezia du
Aldi berean eta modu
anitzean elkarlotzen ditu
adierazpen linguistikoa,
soinuzkoa, keinuzkoa...
Eraikitze kolektiboan
oinarritzen da
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
4. AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
AHOZKOTASUNA IDATZIZKOTASUNA
Enpatikoa eta partehartzailea Denborarekiko eta lekuarekiko distantzia
Metagarria Analitikoa
Perpaus gehigarriak Mendeko perpausak
Lekuan lekukoa, erreferentziala
Deslekutua, idatzitako testuinguruaren
araberakoa
Oroimen mekanismoak
Errepikapen sortzailea
Logikan oinarritutako lotura
5. • Inkontzientetik sortzen da
Konplexutasun handiko makinaria izugarria da, eta pentsatzen jarrita,
bizitasuna galtzen du eta idatzizkotasunera hurbiltzen da
• Jabetzarik ez
Hizkuntzen “jabe”kuntza “ez jabetzetik” edo jabetzeari uztetik abiatzen da
Bitxia da jabetze hitza, ahozkotasuna jaberik gabeko hizkuntza baita
• Idatzizkotasunak, aldiz, jabeak ditu
Akademiak, hiztegiak, araugileak, irakasleak eta hizkuntz poliziak
Ahozkotasunaren kontzeptua
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
6. • Saussure-ren teoria eta estrukturalismoa orokorrean baztertu egin behar dira
hizkuntza-egintzak deskribatzeko eraikin teoriko artifiziala, desegokia eta
arbitrarioa delakoan, giza-hizkuntza ezin delako modu ordenatuan, egituratuan
edo antolatuan deskribatu (Johannes Kabatek, 2002)
• Hezkuntzako kulturartekotasun programetan edo hizkuntza biziberritzeko
programetan, haur eta gazteei ahozko hizkuntz eredu «onak» eman nahian,
euren hizkuntza autoktonoa galtzen ari dira harmoniarik gabeko akulturazio
prozesuetan (Esteban Monsonyi, 1990)
• Gure proposamen didaktikoek eta batez ere gure ebaluazio-modu eta tresnek
kolonizazio berriak eragin dizakete (Claudine Garcia-Debanc & Isabelle
Delcambre, 2001)
Ahozkotasunaren kontzeptua
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
7. • Saussure-ren teoria eta estrukturalismoa orokorrean baztertu egin behar dira
hizkuntza-egintzak deskribatzeko eraikin teoriko artifiziala, desegokia eta
arbitrarioa delakoan, giza-hizkuntza ezin delako modu ordenatuan, egituratuan
edo antolatuan deskribatu (Johannes Kabatek, 2002)
• Hezkuntzako kulturartekotasun programetan edo hizkuntza biziberritzeko
programetan, haur eta gazteei ahozko hizkuntz eredu «onak» eman nahian,
euren hizkuntza autoktonoa galtzen ari dira harmoniarik gabeko akulturazio
prozesuetan (Esteban Monsonyi, 1990)
• Gure proposamen didaktikoek eta batez ere gure ebaluazio-modu eta tresnek
kolonizazio berriak eragin dizakete (Claudine Garcia-Debanc & Isabelle
Delcambre, 2001)
Ahozkotasunaren kontzeptua
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
8. Aniztasuna eta horizontaltasuna,
egokitzeko, erresistentziarako
eta eguneroko bizitzaz gozatzeko
gaitasunari lotuta, eraldatze
prozesu komunitarioen sortzaile
eta indartzaile dira
Ahozkotasuna kultura herrikoietan bizi(berritzen) da
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Globalizazioaren eta indibidualismoaren garaian, kultura herrikoiak dira
eraldatzeko gaitasuna dutenak
9. Bat-bateko trukeen bidez, gizarte-
kultiboetan, elkarren arteko
laguntza-moduak baliatuz, harreman
afektiboekin, desikasiz eta ikaste
berrietara irekiz... jakintza-iturri
agorrezinak dira
Ahozkotasuna kultura herrikoietan bizi(berritzen) da
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Kultura herrikoiek jakintza kolektiboak berreskuratzen eta berpizten dituzte
10. AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Kulturak Eragileak Logikak
Bitartekaritza
sozialak
KULTURA
INSTITUZIONALA
Sareak, alderdiak eta
aparatuak
Zilegitasuna metatzea
Inposatutako eta
onartutako bitartekaritzak
POSIBLE DENA
MASA-KULTURA Enpresa eta lobbieak Kapitala metatzea
Erositako eta onartutako
bitartekaritzak
POSIBLE DENA
KULTURA
ALTERNATIBOA(k)
Gizarte mugimenduak eta
enpresa sozialak
Zilegitasuna metatzea
mundu berri alternatibo
bat sortzeko
ahalduntzearen bitartez
Inposatutako, onartutako,
erositako edota
desiratutako
bitartekaritzak
EZINEZKO POSIBLEA
KULTURA
HERRIKOIAK
JENDEA
Gizarte-kultiboak, familia...
ALOGIKAK
Eguneroko bizitzaren
erreprodukzio handitua
Desiratutako
bitartekaritzak.
EZINEZKOAK
11.
12. AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Kulturak Edukomunikazioa
KULTURA
INSTITUZIONALA
TRANSMISIOA pentsatzeetatik abiatuz. Perfekzioa, amaitua/itxia, interpretazio bakartasuna,
idatzizkotasuna, ordena, normalkuntza. Akademia eta Diziplina desberdinen kontrola. Edukia
da inportanteena. Ziurtasuna.
MASA-KULTURA
MANIPULAZIOA desiraren bidez, sentitzeetatik. Despersonalizazioa, globalizazioa eta
indibidualizazioa. Amaigabea (Zoriontasunaren bila). NIa da garrantzitsuena. Normal (edo “ez
normal”) sentitzea kontsumoaren bitartez. Ziurtasunak.
KULTURA
ALTERNATIBOA(k)
TRANSMISIOA identitateetatik edo urruntze/gaitzespenetatik abiatuz. Egitea lantzen da,
aktibismoa. Perfekzioa, amaitua/itxia, interpretazio bakartasuna, ordena. Edukia da
inportanteena (eduki berri bat). Ziurtasuna.
KULTURA
HERRIKOIAK
ERAIKITZE KOLEKTIBOA, identifikazioa eta urruntasuna, pentsatu/sentitu/egin ez dira
banantzen. Erakitze horretan, kultura desberdinak elkarlotzen dira, baina harreman-
moduetatik abiatuz (ez edukietatik). Ahozkotasuna, inperfekzioa, amaigabetasuna,
mestizajea, pentsatu/sentitu/egin ez dira banantzen. Zalantza sortzen da, kontraesanak
daude.
13. Ahozkotasuna kultura herrikoietan bizi(berritzen) da
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Gentrifikazioa,
turistifikazioa...
jendea etengabe
sakabanarazten da
Ahozkotasuna kapitalismoaren
hedapenarekin alderantzizko erlazioa du.
Zenbat eta hedatuagoa egon kapitalismoa,
hainbat itoago ahozkotasuna
14. Horrek ahozkotasunaren garapena kontu
politiko bihurtzen du.
Hori aztertu dugu Euskal Herria, Andaluzia,
Mexiko eta Portugalen egindako hainbat
ikerketatan eta izandako askotariko bizipenetan
ere.
Ahozkotasuna kultura herrikoietan bizi(berritzen) da
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Hizkuntzaren idiomatizazioa: idatzizkotasunari lotuta, arauari eta estrukturalismoari, perfekzioari,
zuzentasunari, zuzen hitzaren askotariko adierak kontuan hartuta
15. Kultura herrikoietan bizi
da ahozkotasuna.
Instituzionalizatu,
fosilizatu edo masa-
kultura bihurtzen
dugunean, ahozkotasuna
bera suntsitzen dugu.
Ahozkotasuna kultura herrikoietan bizi(berritzen) da
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Hori guztia kontuan hartuta, posible
da ahozkotasuna dinamizatzea eta
garatzea eskola-erakundeetan?
16. • Ikuspegi kognitibotik aztertuta, badakigu dinamika batzuek
errazten dutela eta beste batzuek zaildu
• Ikuspegi soziokulturaletik begira, gizartean kapitalismoa bada
ahozkotasunaren hiltzaile, eskolan metodologiak eta kontrol-
sistemak izango dira, bertikaltasunak eta botere-harremanak.
AHOZKOTASUNA ESKOLAN: DIDAKTIZISMOTIK KONPLEXUTASUNERA
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
17. Ahozkotasuna sortzeko, bizikidetza dinamizatu behar da, Iván
Illichen "convivencialidad" edo "convivialidad" adieran (ez
"convivencia" adieran).
AHOZKOTASUNA ESKOLAN: DIDAKTIZISMOTIK KONPLEXUTASUNERA
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Eta hori oso zaila da egitura
hierarkiko instituzional batean
Hala ere, haur eta gazteek
arrakalak sortzen edo bilatzen
dituzte ahozkotasun horretarako,
kontrol-sistemetatik ihesi bada ere.
18. AHOZKOTASUNA ESKOLAN: DIDAKTIZISMOTIK KONPLEXUTASUNERA
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Ahozkoaren lanketa kultura instituzionala,
masa-kultura eta kultura alternatiboen
ikuspegitik
Ahozkotasunaren lanketa kultura
herrikoien ikuspegitik
• Ahozko aurkezpenak
• Debateak
• Bideo eta irratsaio egituratuak
• Rol banaketa duen talde-lana
• Elkarrizketa (erdi) egituratuak
• Errepikapen errepikatzailean
oinarritutako abesti eta sorkuntza
poetikoak
• Bat-batekotasuna
• Harremanak garrantzitsuagoak edukiak
baino
• Dimentsio anitzeko komunikazioa
• Hitz-jolasak, ironia, umorea, mestizajea
• Konplexutasunaren printzipioetan
oinarritua (inperfektua, osagabea, ziurgabea,
zehazgabea hierarkiarik gabea, elkarjosia, dimentsioanitza)
19. AHOZKOTASUNA ESKOLAN: DIDAKTIZISMOTIK KONPLEXUTASUNERA
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
• Ahozkotasuna ezin da landu ataza komunikatiboen edo sekuentzia
didaktikoen bidez (ezin da simulatu).
• Ahozkotasuna ezin da programatu. Probokatu bai.
• Ahozkotasuna ezin da bestelako giza-trebetasun eta gaitasunetatik
aldendu. Elkarri ehunduta daude.
• Ahozkotasuna bizikidetzari estuki lotua dago. Pertsonak subjektu gisa
aitortu behar dira, subjektu indibidual eta kolektibo gisa.
20. AHOZKOTASUNA ESKOLAN: DIDAKTIZISMOTIK KONPLEXUTASUNERA
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
ALDERAKETA AZKAR BAT
• Jolas antolatuak (hau da, jokoak) eta jolas
librea: baso-eskolaren esperientzia (Irati
Laskibar, Itsaso Manso & Josu Sanz, 2019)
• Mahai-jokoak eta botere-harremanak
(Ainhoa Ferro, 2019)
• Karta-jokoak eta tokaren bizipena
21. AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
Bizitza sortu behar dugu ikasgelan, bizitza eta bizikidetza
24. AHOZKOTASUNA ESKOLAN: DIDAKTIZISMOTIK KONPLEXUTASUNERA
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
LEKUAN LEKU... BAINA, ZENBAIT IDEIA:
• Jolas antolatu fisikoak eta euskararen dinamizazioa: zenbait ikasle, euskara dinamizatzaile
• Jabegabetzea eta hezkuntza zentrifugoak
26. AHOZKOTASUNA ESKOLAN: DIDAKTIZISMOTIK KONPLEXUTASUNERA
AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
LEKUAN LEKU... BAINA, ZENBAIT IDEIA:
• Errepikapen errepikatzailea eta errepikapen sortzailea
o que era popular
torna-se fino e erudito,
quando o letrado da cidade
pega em algo de muita idade
há muito tocado mas não escrito
27. GUREGURE HAINBAT ARGITALPEN
Ainhoa EZEIZA eta Javier ENCINA (koord.) (2017). Posible denaren segurtasunetik ezinezkoaren itxaropenera. Jakintzak, trebetasunak eta
sentipenak kolektiboki eraikitzen. ISM-UPV/EHU, UNILCO-espacio nómada, Volapük Eds. Donostia/Guadalajara. Hemen eskuragarri doan:
https://labur.eus/FfoY0
Ainhoa EZEIZA eta Javier ENCINA (koord.) (2019). Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica. Algunos apuntes sobre lengua y
complejidad. ISM-UPV/EHU, UNILCO-espacio nómada, Volapük Eds. Gasteiz/Guadalajara.
29. Bibliografia
J. P. DENNY (1995) El pensamiento racional en la cultura oral y la descontextualización escrita. D. Olson eta N. Torrance (argit.) Cultura escrita y
oralidad (95-126). Gedisa. Bartzelona.
Javier ENCINA eta Ainhoa EZEIZA (2018) Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna. A. Ezeiza eta J. Encina (koord.) Posible denaren segurtasunetik
ezinezkoaren itxaropenera (91-108). ISM-UPV/EHU, UNILCO-espacio nómada, Volapük Eds. Donostia/Guadalajara.
Agustín GARCÍA CALVO (2011) Otra vez hablando de lo que se habla. Marcoele, Revista de Didáctica Español como Lengua Extranjera, nº 12.
Eric HAVELOCK (1995) La ecuación oral-escrito: una fórmula para la mentalidad moderna. En D. Olson y N. Torrance (Eds.), Cultura escrita y oralidad
(pp. 25-46). Gedisa. Bartzelona.
Jesús IBÁÑEZ (1989) Cómo se realiza una investigación mediante grupos de discusión. Francisco ALVIRA, J. Ibañez eta M. García Ferrando, El análisis
de la realidad social. Métodos y técnicas de investigación. Alianza Editorial, Madril.
Ivan ILLICH (1995) Un alegato en favor de la investigación de la cultura escrita lega. En D. Olson y N. Torrance (Eds.), Cultura escrita y oralidad (pp. 47-
70). Gedisa. Barcelona
Johannes KABATEK (2002). Oralidad, proceso y estructura. Pandora: revue d'etudes hispaniques, 2, 37-54.
Irati LASKIBAR, Itsaso MANSO, Josu SANZ (2019). La escuela del bosque: un lugar para jugar, aprender y disfrutar en la naturaleza. La vivencia de dos
maestras de infantil. A. Ezeiza & J. Encina (koord.), Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica. Algunos apuntes sobre lengua y
complejidad (333-358). ISM-UPV/EHU, UNILCO-espacio nómada, Volapük Eds. Gasteiz/Guadalajara.
Antonio MANDLY (1996) «Echar un revezo». Cultura: Razón común en Andalucía. Centro de Ediciones de la Diputación de Málaga (CEDMA). Málaga.
Antonio MANDLY y Francisco Manuel LLORENTE (2013) Jugar con fuego. Flamenco, juegos de lenguaje y tecnologías de la comunicación. Gazeta de
Antropología, 29(1), artículo 07. http://hdl.handle.net/10481/25173
Esteban MONSONYI (1990) La oralidad. Revista Oralidad de la UNESCO, 2, 5-19.
Edgar MORIN (2001) Los siete saberes necesarios para la educación del futuro. Ed. Paidós. Bartzelona.
Rudy MOSTACERO (2004) Oralidad, escritura y escrituralidad. Sapiens. Revista Universitaria de Investigación, Año 5, No. 1, pp. 53-75.
Walter J. ONG (1987) Oralidad y escritura: tecnologías de la palabra. Fondo de Cultura Económica. Mexiko.
Yolanda SUESCÚN CÁRDENAS, Liliana TORRES GARCÍA (2008) La oralidad presente en todas las épocas y en todas partes. Cuadernos de Lingüística
Hispánica 12, 31-38.