Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta Lehen Hezkuntzan

1,206 views

Published on

Erandioko Altzaga Ikastolan egindako bi orduko formazio-saio magistrala (ordubeteko bi saiotan), ataza bidezko metodologia eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) metodologien berri emateko.
Bi metodologia hauen gakoak eman nahi izan dira aurkezpen honetan.

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,206
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
69
Actions
Shares
0
Downloads
18
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Ataza bidezko Ikaskuntza eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur eta Lehen Hezkuntzan

  1. 1. GARAPEN METODOLOGIKOA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN Komunikazio gaitasuna lantzen Altzaga Ikastola HLHIn eskainitako formazioa Ainhoa Ezeiza http://www.ehu.es/ehusfera/komunikatzen @ainhoaezeiza, ainhoa.ezeiza@ehu.es
  2. 2. Metodologia asko dira posible komunikazio gaitasuna garatzeko...
  3. 3. Metodologia asko dira posible komunikazio gaitasuna garatzeko... ... baina ezinbestekoa da komunikatzea komunikatzen ikasteko
  4. 4. Bi metodologia multzo nagusi: Fokua hizkuntzan jartzen dutenak (ataza komunikatiboak, hizkuntza proiektuak...)   Hizkuntza zehar-bidez lantzen dutenak (edukietan oinarritutako hizkuntzen ikaskuntza, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza...)
  5. 5. OINARRIZKO KONTZEPTUAK
  6. 6. Komunikazio gaitasuna ez da hizkuntza gaitasunaren baliokide
  7. 7. Komunikazio gaitasuna ez da hizkuntza gaitasunaren baliokide Komunikazio gaitasuna beti dago loturik gorputzaren adierazpenarekin eta adierazpen plastikoarekin.
  8. 8. http://youtu.be/tmNBYuasCw0 Hero – Kaligrafia eta Ezpata
  9. 9. Ahozkotasunak aurpegi, aho, esku, gorputz adierazpena du berarekin bat. Idazteak ere, gorputzaren posizioa, mugimendua, eskuak, lepoa... gorputzarekin sinkronizatzea eskatzen du.
  10. 10. Ahozkotasunak alderdi plastikoa du, musikala, erritmikoa, estetikoa. Idatzia hizkuntzaren estetika da, estetika abstraktua, askotan irudiz eta soinuz hornitzen dena.
  11. 11. Ahozkotasuna lantzen Lehen Hezkuntza Graduan: Bideoa: http://ehutb.ehu.es/es/video/index/uuid/52d809e591121.html Blog artikulua: https://www.ehu.es/ehusfera/komunikatzen/2014/01/17/ahozko-komunika
  12. 12. Komunikazio gaitasunaren osagaiak (Canale eta Swain, 1980 eta ondorengo lanak): Gaitasun soziolinguistikoa Gaitasun diskurtsiboa Gaitasun estrategikoa Gaitasun linguistikoa Canale, M. eta Swain, M. (1980). «Theoretical bases of communicative approaches to second language teaching and testing», Applied Linguistics, 1, 1-47. Gaztelaniaz: «Fundamentos teóricos de los enfoques comunicativos», Signos, 17 (56-61) eta 18 (78-91), 1996.
  13. 13. Komunikazioa lantzen ari garenean, hori guztia izan behar dugu kontuan, ez soilik hizkuntzaren elementuen lanketa.
  14. 14. “Deskribatu zure etxea” EZ DA jarduera komunikatiboa
  15. 15. “Deskribatu zure etxea” Ez da errealitatean inoiz ematen berez hutsean Ez dio ikasleari informaziorik ematen bere erregistroa, ideiak, informazioa hautatzeko Tankera honetako zereginetan, ikasleak kalkulatu behar du “zer nahi duen irakasleak berak egitea agindu horren aurrean”.
  16. 16. “Deskribatu zure etxea” Nola formula daiteke jarduera hau komunikatiboa izan dadin?
  17. 17. HELBURU DIDAKTIKOAK ETA HELBURU KOMUNIKATIBOAK Helburu didaktikoa da zer espero dugun ikasleek ikastea proposamen horren bitartez: Narrazio-testuak eraikitzea Denbora adierazteko egiturak erabiltzea Emozioak adierazten dituzten testuak idaztea…
  18. 18. HELBURU DIDAKTIKOAK ETA HELBURU KOMUNIKATIBOAK Helburu didaktikoak dokumentatzen errazak dira, helburu-zerrendak daude dekretuetan eta oinarrizko curriculum diseinuan, baita eskolako curriculum proiektuan ere.
  19. 19. HELBURU DIDAKTIKOAK ETA HELBURU KOMUNIKATIBOAK Helburu komunikatiboa da zer komunikatzea espero den. Ikasle(ar)engan jartzen da fokua. Zer komunikatu nahi du haurrak egin diozun proposamen horretan? Norekin komunikatu behar du? Zertarako komunikatu nahi du pertsona horrekin edo horiekin?
  20. 20. HELBURU DIDAKTIKOAK ETA HELBURU KOMUNIKATIBOAK Helburu komunikatiboak zehaztea dezente zailagoa da, gure komunikazio testuingurua oso mugatua izaten delako. Helburu komunikatiboak zehaztea ezinbestekoa da ikasleek komunikazio estrategiak aktibatzeko eta erabakiak hartzeko.
  21. 21. http://www.scribd.com/doc/3230144/Proba-eskutitza-LHko-4-mailaAeredua
  22. 22. Testu-generoek laguntzen digute testuen berdintasunak eta desberdintasunak antzematen. Baina ez obsesionatu egitura finkoak errepikaraztearekin; transferigarritasun txikia dute eta hizkuntzaren erabilera estandarizatura bultzatzen dute.
  23. 23. Ikaskuntza prozesu induktiboak eta inferitzaileak sustatu, ez deduktiboak.
  24. 24. Ohiko hurrenkera deduktibo bat... GUTUNA IDATZI:       Argibidea: gutunak idazten ikasi. Azalpena: gutunak nola idazten diren, egituraketa, ideien antolaketa. Ereduak: azpimarratu egitura elementuak. Gutunaren zatiak osatu Gutuna idatzi Gutuna ebaluatu
  25. 25. Hurrenkera induktiborantz... GUTUNA IDATZI:        Argibidea: proposatu zuzendaritza taldeari ikasgela hobetzeko ideiak. Testuingurua: gure ikasgela aztertu, argitu zer hobetu daitekeen, zer den erraz hobetzen eta zer zail edo garesti... Azterketa: nola helarazi proposamena? Bide desberdinak. Ahozkoaren eta idatziaren arteko aldeak. Gutun idatzia prestatu. Ideiak antolatu. Ereduak: azpimarratu egitura elementuak. Gutuna idatzi eta binaka birpasatu eta hobekuntzak proposatu Gutuna ebaluatu eta egituraketa elementuak erantsi.
  26. 26. Prozesu-mota hauek aukera ematen diete haurrei euren komunikazio proposamenak egiteko, erabakiak hartzeko eta hizkuntzaren kontzientzia garatzeko.
  27. 27. KOMUNIKAZIOA SUSTATZEN DUTEN METODOLOGIAK (I): ATAZA BIDEZKO IKASKUNTZA
  28. 28. Ataza komunikatiboak garatzea da hizkuntzaren garapena bermatzeko unitate minimoa. Hizkuntzan fokalizatzen da baina BETI ataza komunikatibo baten bitartez Irudiaren iturria: Clara Cardoso – Flickr - cc-by
  29. 29. ATAZA KOMUNIKATIBOEN HURRENKERA: Atazaurrea (kokatzea, girotzea) Prestakuntza (hau ez beti) Ataza: komunikazio jarduera(k) Ebaluazioa Hizkuntza fokua Ataza-ostea
  30. 30. Adibidez, ataza komunikatibo gisa, gutuna idazten diote eskolako zuzendaritza taldeari ikastetxean hainbat hobekuntza proposatzeko
  31. 31. Atazaurrea izan daiteke eskolan dauden hutsuneak aztertzea bilera kolektiboaren bitartez eta hutsune horiek argazkiz dokumentatzea (adinaren arabera, bigarren hau “prestakuntza” izan daiteke). Prestakuntzan, gutuna idazteko ideiak zehaztea eta antolatzea izan daiteke.
  32. 32. Atazan, gutuna idazten dute, erregistro egokia hautatuz, taldean lan eginez.
  33. 33. Ebaluazioan, gutuna denon artean birpasatzen da eta zalantzak argitzen dira erregistroaren inguruan. Elkarren arteko feedbacka. Hizkuntza-fokuan, gutunen egituraketa aztertzen da eta hizkuntza egituraren bat zuzendu edo lantzen da.
  34. 34. Atazaostea izango da gutunaren erantzuna jasotzea zuzendaritzaren aldetik eta akordio batera iristea eztabaida baten bidez ea zein hobekuntza diren egingarriak, zergatik, noizko…
  35. 35. Hurrenkera didaktikoa EZ DA 2D Hurrenkerako elementu guztiak EZ DIRA simetrikoak edo parekoak. Bai irakasleak eta bai ikasleek argi izan behar dute ataza bakoitzean zein elementu diren lehentasunezkoak.
  36. 36. Hurrenkerak bolumena du eta atazak finkatzen du prozesu osoaren lehentasuna. Ataza bakoitzean ikaskuntza elementu gakoa argia da (ez da DENA lantzen).
  37. 37. KONPROBA DEZAGUN... 1) 2) 3) 4) Proposatu hiru zeregin komunikatibo zuen ikasleentzat Zehaztu nola erlazionatzen diren helburu didaktikoekin Erabaki hizkuntza fokua Ataza komunikatiboa sortu
  38. 38. Atazak sortzea erraza da Ezinbestekoa da helburu komunikatiboetatik abiatzea Helburu didaktikoak zehaztea errazagoa da, fokua non jarri nahi dugun finkatzean datza kontua.
  39. 39. Eskolan, askotariko testuinguru komunikatiboak sortu behar ditugu, hizkuntza berezituetan trebatzeko: Zientifikoa, sortzailea, plastikoa, fisikoa... Iturria: Richmond College, California. Flickr, CC-by Adelphi Lab Center
  40. 40. Egiten ditugun jarduerak BETI testuinguratu behar dira, ariketak mekanikoki errepikatzeak oso ikaskuntza balio mugatua du Bai ikasleek eta bai irakasleok argi izan behar dugu jarduera bakoitzak hurrenkeran duen balio erlatiboa
  41. 41. Testuingururik gabe... Haurrek ezin dute euren portaera eta jarduna egokitzen ikasi ...eta irakasleok ezin dugu beren portaera eta jarduna ebaluatu.
  42. 42. Ebaluazioaren ajeak...
  43. 43. Denok berdin ebaluatuak izateko eskubidea dugu? ... Seguru gaude horretaz?
  44. 44. Denok berdin ebaluatuak izateko eskubidea dugu? ... Seguru gaude horretaz?
  45. 45. Elkarren arteko feedbacka ikaskuntzan eta hausnarketa metakognitiboaren garapenean gako da, adin guztietan. Iturria: Sharing school supplies, on Flickr CC-by Isafmedia
  46. 46. FEEDBACK MOTAK: Feedback zuzentzailea / Feedback iradokitzailea Berehalako feedbacka Feedbackaren gaineko feedbacka
  47. 47. FEEDBACK MOTAK: Emaitza hobeak ematen ditu feedback iradokitzaileak feedback zuzentzaileak baino: “Don´t accept me as I am” (Feuerstein et al, 1988) Berehalako feedbacka oso baliotsua da harridura eragiten duenean.
  48. 48. FEEDBACK MOTAK: LAU PRINTZIPIO 1) Elkarren arteko feedbacka argi definitu behar da. Ikasleak ez dira irakasle, euren hizkeran definitu behar dituzte ebaluazio-irizpideak. 2) Elkarren arteko feedbackak orientazio positiboa izan behar du. 3) Elkarren arteko feedbacka ebaluatu behar da. 4) Ezinbestekoa da elkarren arteko konfiantza giroa sortzea elkarren arteko feedbackari ekin aurretik.
  49. 49.  Atazetan oinarritutako ikaskuntzan sakontzeko zenbait esteka interesgarri... http://www.slideshare.net/marimarpego/langutuna-pre http://www.scribd.com/doc/3230144/Proba-eskutitza-L http://rincones.educarex.es/lyl/index.php/didactica-de-
  50. 50. Atazetan oinarritutako ikaskuntzaren helburua da ikaskuntza elementu zehatz batean fokalizatzea, puntu zehatz batean kontzentratzea.
  51. 51. Irudiaren iturria: Scargot/Snail, Flickr CC-by OliBac
  52. 52. Atazetan oinarritutako ikaskuntza mikroskopio edo lupa bat erabiltzearen parekoa da: oso interesgarria da baina ez du errealitate osoa islatzen.
  53. 53. ATAZETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAren metodologia zehatz eta mikrotik... PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA globalizatzailera (PBL – Project Based Learning)
  54. 54. Zergatik PBL?
  55. 55. http://www.youtube.com/watch?v=sUqmamlW9cc
  56. 56. Iturria: Aise Berrikustea oporretan, Lehen Hezkuntza 4. Zubia- Santillana
  57. 57. Celestia
  58. 58. Kstars
  59. 59. Simulaziotik errealitatera
  60. 60. Lengua Castellana 4, Primaria segundo ciclo. Otsoko – Elkarlanean
  61. 61. dbus
  62. 62. Lengua 3, Primaria segundo ciclo. Anaya
  63. 63. http://www.streamdays.com/camera/view/oxford-street-londo
  64. 64. Sortu, ekoitzi eta partekatu
  65. 65. http://www.youtube.com/watch?v=JpJyBhI9hAo
  66. 66. http://www.youtube.com/watch?v=OGjMVXAyN-E
  67. 67. Ikaskuntza zatitu egiten dugu eta azkenean, ez dago behia ikusteko modurik
  68. 68. Irudiaren iturria: http://www.unopublicidad.com/media/blog/29-07-10/despiece.jpg
  69. 69. Zer egin dezakegu “pieza” kopuru (ia) infinitoz osatuta dagoen jakintza eraikitzen laguntzeko?
  70. 70. Lego – CC by Phillie Casablanca http://www.flickr.com/photos/philliecasablanca/3354734116/sizes/l/in/photostream/
  71. 71. Nola lagun diezaiekegu haurrei eurak izan daitezen askotariko jakintza konplexuak eraikiko dituztenak?
  72. 72. http://fffff.at/free-universal-construction-kit/ via @josianito
  73. 73. Eskolak aireportuak dira? Ahalik eta denbora gutxien pasa nahi dugu bertan? Inpersonalak dira? Estandarrak dira?
  74. 74. Brazil Project: http://www.youtube.com/watch?v=sIb9_oK6LB8&feature=youtu.be&t=49s
  75. 75. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan helmuga produktu bat ekoiztea da
  76. 76. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza EZ DA “proiektuak egitea”
  77. 77. PBL: ZER DA... ETA ZER EZ DA PBL metodologia ez da “proiektuak egitea” PBL metodologia ez da dena landu ONDOREN egiten del proiektua. PBL proiektua IKASTEKO TESTUINGURUA da
  78. 78. NOLA PRESTATZEN DA PBL PROIEKTU BAT Nondik hasi: ERRONKA proposatzen da eta erronka hori AGERTOKI EDO ESZENARIO erreala edo errealistan kokatzen da.
  79. 79. NOLA PRESTATZEN DA PBL PROIEKTU BAT Nondik hasi: ERRONKA proposatzen da eta erronka hori AGERTOKI EDO ESZENARIO erreala edo errealistan kokatzen da. Erronka hori bizitza errealarekin lotura izango du (erreala edo irudimenezkoa) Erronka ez dute helburu didaktikoek markatzen
  80. 80. NOLA PRESTATZEN DA PBL PROIEKTU BAT Prozesuan zehar: MUGARRI batzuk finkatzen ditugu, hiru edo lau, proiektuaren aurrerabidea bermatzeko eta hobetzen laguntzeko.
  81. 81. NOLA PRESTATZEN DA PBL PROIEKTU BAT Prozesuan zehar: MUGARRI batzuk finkatzen ditugu, hiru edo lau, proiektuaren aurrerabidea bermatzeko eta hobetzen laguntzeko. KONTUZ! Proiektuak ez dira sekuentziatzen, proposamen irekiak dira.
  82. 82. NOLA PRESTATZEN DA PBL PROIEKTU BAT Prozesuan zehar: MUGARRI bakoitzean, ebaluazioan hausnarketa eta hobekuntza sustatzen da. Taldeka lan egitea komeni da. Talde bakoitzean, ikasleek aukera dute euren gaitasunak hedatzeko, euren estiloan.
  83. 83. NOLA PRESTATZEN DA PBL PROIEKTU BAT Amaieran: Egindako produktuak publikoki erakusten dira, eskolan, gurasoei, inguruko eragileei, beste talde bati... Erakusketa bidez, ahozko aurkezpena, posterra...
  84. 84. Printzipio orokor gisa... Proiektuan zehar, haurrei laguntzen diegu eurak pentsa dezaten, euren kasa ikas dezaten. Gu “aditu” gisa sartzen gara proiektuetan, “aholkulari” gisa.
  85. 85. Proiektuetan oinarrituta ikaskuntza ez da “postrea” “jaki nagusia” baizik Buck Institute for Education BIE http://www.bie.org
  86. 86. Proiektua prozedura naturalari segiz diseinatzen da. Ikaskuntza emaitzak bigarren mailan kokatzen ditugu (nahiz eta gure begietara, hori izan garrantzitsuena)
  87. 87. Metodologia honen gakoa da zehatzetik abiatzea abstrakturantz jotzeko, eta gero berriz abstraktutik zehatzera
  88. 88. Proiektuak proposatzeko, irudimenez jokatu behar dugu. Ikasleengandik sortzen diren proiektuak dira arrakastatsuenak, adi ibili!
  89. 89. ADIBIDE POLITAK LEHEN HEZKUNTZAN: Aboriginal Art http://www.slideshare.net/elealber/aboriginal-art-presen A London Guide for Kids http://www.slideshare.net/elealber/a-london-guide-for-k Legoland Park Zaragoza http://mrgarrido.wordpress.com/2013/07/04/legoland-p Alberto Garrido CEIP Rosales del Canal, Zaragoza
  90. 90. Alberto Garrido @agarridodiez CIP Rosales del Canal (Zaragoza)
  91. 91. Proiektu hauek prestatzen gabiltza... Irratigintza: http://irratigintza.org Bideojokogintza Sortaldeko kaligrafia artistikoa Zinemagintza IKTatuta: Emozioak eta IKTak
  92. 92. Nire proposamena: PBL irakaskuntzaren oinarria Ataza bidezko ikaskuntza, osagarri gisa
  93. 93. ESKERRIK ASKO ZUEN ARRETAGATIK ETA NAHI DUZUEN ARTE! Ainhoa Ezeiza Ainhoa.ezeiza@ehu.es @ainhoaezeiza @ainhoaeus http://www.ehu.es/ehusfera/komunikatzen/ http://ainhoaezeiza.net/ http://gaurmazedonia.blogspot.com.es

×