1. ...eta ura berde jarri zen! “ Bestelako komunikazioa: estrategia informatibo berriak.” Aiora Mujika San Sebastian
2. Independentistak Sareak Abenduaren 6an burututako ekimena Abenduak 6 Konstituzio Espainiarraren eguna da. Jai Eguna da Espainiar Estatu osoan, baina Euskal Herrian asko dira egun hori jai egun arrotza dela diotenak. Independentistak Sarea ere horietako bat da, noski. Salaketa egun hau urtez urte errepikatzen denez, eta eragile eta talde askok iritzi bera konpartitzen dutenez, zaila da zerbait ezberdina egitea honen inguruan. Aurtengoan hau izan da saiakera.
3. Abenduaren 6ean Independentista Sareak burututako ekintza Madrileko Zibeles iturria: ikusi bideoa Pariseko Loivre museoa: ikusi argazkiak
4. Berri-berria ez den ekintza... Ura berdez tintatzeko ideia ez zaie Independentistak Sarekoei bururatu. Orain dela hilabete batzuk AHTren aurkako ekintzaile batzuk erabili zuten hain deigarria den baliabide hau. Euskal Herriko hainbat ibai garrantzitsu berdez koloreztatu zituzten, AHTk eragingo lukeen kutsaduraren irudi. Baina nire ustez, kasu honetan, oraindik atentzioa deitzen duen ekimena da hau. Gainera, ez dituzte Euskal Herrian egin bi ekintzak, Madril eta Parisen baizik, eta bi leku horietara ez da iritsi AHTko protesta. Gainera, berdea da Independentistak Sarearen kolorea, oso aproposa beraz!
5. Ze hedabidetan agertu da hau? Oihartzun handia izan zuen ekimenak, hona hemen adibide batzuk: Euskal Herrian: Berria , Argia , Koska , UKberri , Zeresana , Kazeta.info Espainiar Estatuan: ElPais (idatzizkoan ere) , ElMundo , ABC Sarean: Sare sozial ezberdinei eta partehartze komunitarioko orrialdeei esker oso azkar hedatu zen berria. Twiterren ikusi nuen nik lehenengo aldiz; Zabaldu.com , Meneame , zuzeu.com ...