SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
Giza eskubideen
deklarazioaren sorrera
1945ean, Nazio Batuen Erakundeko Kontseilu
Ekonomiko eta Sozialak Giza Eskubideen
Batzordea NBEko kide ziren 18
herrialdeetako ordezkariak biltzen ziren, eta
giza eskubideak babesteko baliabideak
sortzeko ardura egokitu zitzaien.
1848ko abenduaren 10ean,
Parisen, NBEko Batzar
Orokorrak Giza Eskubideen
Deklarazioaren egitasmoa
bozkatu zuen, eta 48 aldeko,
zortzi abstentzio eta
kontrako bozik gabe aurrera
atera zen.
Giza Eskubideen Deklarazioa
hitzaurre batez eta 30
artikuluz osatuta dago.
Artikulu horietan biltzen dira
izaera zibil, politiko, sozial,
ekonomiko eta kulturala
duten eskubideak.
Ehun urte beranduago, Bigarren Mundu
Guda amaitu zela hiru urte igarota eta
Lehen Mundu Gudaren ondorioak oraindik
ahaztu gabe zeudela sortu zen Giza
Eskubideen Deklarazio Unibertsala.
Gerraosteko testuingurua
zen nagusi. “Bigarren
Mundu Gudaren ondorio
lazgarriek horrelako
deklarazio bat sortzeko
espiritu politikoak
prestatu zituen eta bere
beharra agerian utzi
zuen”, azaldu digu
Francisco Javier
Caballero EHUko
Zuzenbide fakultateko
katedradun eta
zuzenbidearen filosofia
irakasleak.
Gerraosteko testuingurua zen nagusi. “Bigarren
Mundu Gudaren ondorio lazgarriek horrelako
deklarazio bat sortzeko espiritu politikoak
prestatu zituen eta bere beharra agerian utzi
zuen”, azaldu digu Francisco Javier Caballero
EHUko Zuzenbide fakultateko katedradun eta
zuzenbidearen filosofia irakasleak.
Caballerok, alabaina, argi utzi nahi izan du
giza eskubideak gizakia bera bezain zaharrak
direla: “Giza eskubideak gizakiari berari
dagozkio”.
Alegia, gizakia
izateagatik ditu
eskubide
horiek.
Nolanahi, ezin uka
daiteke Giza Eskubideen
Deklarazio Unibertsala
sortzeak berebiziko
garrantzia izan zuela.
Alde batetik, eskubideen
alorrean garai
horretan zegoen
hutsunea bete zuen, eta
bestetik, unibertsal
izateko jaio zen.
Gainera, deklarazio horri
esker, gizakiak gizaki
izateagatik eskubide
batzuk zituela
azpimarratu zen.
Ondorengo
legislazioetako –
bereziki, konstituzio
demokratikoetako–
euskarri axiologiko
bilakatu zen
deklarazioa eta,
hortaz, eskubide
horiek oinarrizko
eskubide moduan
konstituzioetan
barneratzen joan
ziren.
Caballeroren ustez, horrek esangura
berezia du, hortik aurrera deklarazioko
eskubideak betetzea exiji daitekeelako.
Alta, eskubideak konstituzioan
barneratzeko prozesua geldoa da eta
oraindik orain, herrialde demokratikoak
pixkanaka doaz beren konstituzioetan
eskubideak barneratzen.
Dena den, eskubideak konstituzioetan
idatziak izatea gauza bat da, eta beste
bat, eskubide horiek egunerokoan
betetzea. Ezaguna denez, herrialde
askotan giza eskubideak automatikoki
bortxatzen dituzte eta horren aurrean,
salaketa asko egin izan dituzte hainbat
elkartek.

More Related Content

Viewers also liked

Giza eskubideak
Giza eskubideakGiza eskubideak
Giza eskubideakAURKITU .
 
ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978)
ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978)ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978)
ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978)Ana Espinosa
 
Giza eskubideak askatasuna
Giza eskubideak askatasunaGiza eskubideak askatasuna
Giza eskubideak askatasunaAURKITU .
 
2008ko maiatza 3 mailako azterketa idatzia 080930 1213
2008ko maiatza 3 mailako azterketa idatzia 080930 12132008ko maiatza 3 mailako azterketa idatzia 080930 1213
2008ko maiatza 3 mailako azterketa idatzia 080930 1213Andoni Tolosa
 
Derechos humanos
Derechos humanos Derechos humanos
Derechos humanos LILI
 
Power Point sobre Derechos Humanos
Power Point sobre Derechos HumanosPower Point sobre Derechos Humanos
Power Point sobre Derechos HumanosVeronicaNDabini
 
Derechos humanos
Derechos  humanosDerechos  humanos
Derechos humanosLILI
 
Derechos humanos diapositivas
Derechos humanos diapositivasDerechos humanos diapositivas
Derechos humanos diapositivaskevinhugo
 

Viewers also liked (12)

GIZA ESKUBIDEAK
GIZA ESKUBIDEAKGIZA ESKUBIDEAK
GIZA ESKUBIDEAK
 
Giza eskubideak
Giza eskubideakGiza eskubideak
Giza eskubideak
 
ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978)
ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978)ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978)
ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978)
 
Giza eskubideak askatasuna
Giza eskubideak askatasunaGiza eskubideak askatasuna
Giza eskubideak askatasuna
 
Giza eskubideak.
Giza eskubideak.Giza eskubideak.
Giza eskubideak.
 
2008ko maiatza 3 mailako azterketa idatzia 080930 1213
2008ko maiatza 3 mailako azterketa idatzia 080930 12132008ko maiatza 3 mailako azterketa idatzia 080930 1213
2008ko maiatza 3 mailako azterketa idatzia 080930 1213
 
MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)
MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)
MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)
 
Derechos humanos
Derechos humanos Derechos humanos
Derechos humanos
 
Derechos Humanos
Derechos HumanosDerechos Humanos
Derechos Humanos
 
Power Point sobre Derechos Humanos
Power Point sobre Derechos HumanosPower Point sobre Derechos Humanos
Power Point sobre Derechos Humanos
 
Derechos humanos
Derechos  humanosDerechos  humanos
Derechos humanos
 
Derechos humanos diapositivas
Derechos humanos diapositivasDerechos humanos diapositivas
Derechos humanos diapositivas
 

Giza eskubideen deklarazioa

  • 2. 1945ean, Nazio Batuen Erakundeko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak Giza Eskubideen Batzordea NBEko kide ziren 18 herrialdeetako ordezkariak biltzen ziren, eta giza eskubideak babesteko baliabideak sortzeko ardura egokitu zitzaien.
  • 3. 1848ko abenduaren 10ean, Parisen, NBEko Batzar Orokorrak Giza Eskubideen Deklarazioaren egitasmoa bozkatu zuen, eta 48 aldeko, zortzi abstentzio eta kontrako bozik gabe aurrera atera zen. Giza Eskubideen Deklarazioa hitzaurre batez eta 30 artikuluz osatuta dago. Artikulu horietan biltzen dira izaera zibil, politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala duten eskubideak.
  • 4. Ehun urte beranduago, Bigarren Mundu Guda amaitu zela hiru urte igarota eta Lehen Mundu Gudaren ondorioak oraindik ahaztu gabe zeudela sortu zen Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala.
  • 5. Gerraosteko testuingurua zen nagusi. “Bigarren Mundu Gudaren ondorio lazgarriek horrelako deklarazio bat sortzeko espiritu politikoak prestatu zituen eta bere beharra agerian utzi zuen”, azaldu digu Francisco Javier Caballero EHUko Zuzenbide fakultateko katedradun eta zuzenbidearen filosofia irakasleak.
  • 6. Gerraosteko testuingurua zen nagusi. “Bigarren Mundu Gudaren ondorio lazgarriek horrelako deklarazio bat sortzeko espiritu politikoak prestatu zituen eta bere beharra agerian utzi zuen”, azaldu digu Francisco Javier Caballero EHUko Zuzenbide fakultateko katedradun eta zuzenbidearen filosofia irakasleak.
  • 7. Caballerok, alabaina, argi utzi nahi izan du giza eskubideak gizakia bera bezain zaharrak direla: “Giza eskubideak gizakiari berari dagozkio”. Alegia, gizakia izateagatik ditu eskubide horiek.
  • 8. Nolanahi, ezin uka daiteke Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala sortzeak berebiziko garrantzia izan zuela. Alde batetik, eskubideen alorrean garai horretan zegoen hutsunea bete zuen, eta bestetik, unibertsal izateko jaio zen. Gainera, deklarazio horri esker, gizakiak gizaki izateagatik eskubide batzuk zituela azpimarratu zen.
  • 9. Ondorengo legislazioetako – bereziki, konstituzio demokratikoetako– euskarri axiologiko bilakatu zen deklarazioa eta, hortaz, eskubide horiek oinarrizko eskubide moduan konstituzioetan barneratzen joan ziren.
  • 10. Caballeroren ustez, horrek esangura berezia du, hortik aurrera deklarazioko eskubideak betetzea exiji daitekeelako.
  • 11. Alta, eskubideak konstituzioan barneratzeko prozesua geldoa da eta oraindik orain, herrialde demokratikoak pixkanaka doaz beren konstituzioetan eskubideak barneratzen.
  • 12. Dena den, eskubideak konstituzioetan idatziak izatea gauza bat da, eta beste bat, eskubide horiek egunerokoan betetzea. Ezaguna denez, herrialde askotan giza eskubideak automatikoki bortxatzen dituzte eta horren aurrean, salaketa asko egin izan dituzte hainbat elkartek.