SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Nola heldu C1eko ahozko probari?
Idatzizko proba egin eta gainditu ondoren, ahozkoa egiteko garaia da, baina nola
helduko diogu C1eko ahozko probari?
Nolakoa da azterketa?
HABEren C1eko azterketa binaka egiten da, eta bi zati ditu:
1. Testua azaldu eta iritzia eman.
2. Bat-bateko elkarrizketa.
1 Testua azaldu eta iritzia eman
Aztertzaileek testu bat emango dizute, eta 20 minutu izango dituzu testua irakurri
eta gai horren garapena prestatzeko. Ondoren, 5 minutu izango dituzu gaia ahoz
azaltzeko. Gainera, aztertzaileek eskatuko dizute zure bikotekidearen azalpenak
entzun ondoren haren gaineko iritzia emateko.
Testua arretaz irakurri, eta xedea zein den identifikatu. Ondoren, argudio eta ideia
nagusiak azpimarratu, eta zure eskema edo buru-mapa sortu. Eskema azterketa-
gelara eraman eta erabili ahalko duzu, baina ez hitzez hitz irakurri. Beraz, komeni da
argia izatea, eta ideia eta hitz klabeak nabarmentzea.
Zure testuaren azalpena egiteko gidoi honi jarraitzea proposatzen dizugu:
1. Testua aurkeztu: Lehenik eta behin, egokitu zaizun testua aurkeztu behar
duzu: zein testu-genero den, nork idatzi duen, non, zeri buruz hitz egiten duen,
zertarako...
2. Artikuluaren ahozko laburpena egin: hierarkizatu lehenengo eta bigarren
mailako ideiak. Kontatzeko orduan, ez errepikatu testuan dauden moduan,
zure hitzak erabili ideiak azaltzeko. Egin ahaleginak, testuko lexiko espezifikoa
erabiltzeko.
3. Irakurritakoaren gaineko iritzia eman: gaiaren inguruko iritzia emateko, saia
zaitez zurera ekartzen; ezagutzen duzun adibide bat jartzea egokia izan
daiteke, benetakoa edo asmatutakoa.
Gogoan izan, bikotekidearen jardunaren gaineko iritzia ere emateko eskatuko
dizutela. Horretarako, aztertzaileek baliteke zuzenean iritzia eskatzea ala galdera
zehatzen bat egitea. Dena den, zu adi egon beste azterketariaren hitzei, eta entzun
bitartean pentsatu eta prestatu zer esango duzun. Horretarako gaia zurera ekartzea
estrategia ona da hemen ere.
2 Bat-bateko elkarrizketa
Bat-bateko elkarrizketa egin beharko duzu beste azterketari batekin, argazki edo
beste elementu grafikoez baliatuz. Gai bat emanda, horren aldeko edo aurkako
iritzia defendatu beharko duzu eta egokitzen zaizun rolari heldu eta argudioak
eman. Proba honetan elkarrizketan parte hartzen duzuen ikasleen arteko
elkarreragina ebaluatzen denez, garrantzitsua da elkarri entzun eta modu egokian
erantzutea. Ariketa hau ez da bakarrizketa bat, eta garrantzitsua da diskurtsoa
elkarrekin eraikitzea, besteak esandakoa jasoz, galderak eginez eta galderei eta
argudioei erantzuna emanez.
Bat-bateko elkarrizketak hamar minutu inguru iraungo ditu guztira (azterketari
bakoitzak bost minutuz hitz egingo du).
AHOLKU OROKORRAK
• Azterketan bi aztertzaile daude: Zurekin hitz egiten duen bat eta oharrak jaso
eta azterketaren iraupena kontrolatzen ari den bigarren bat. Biak agurtu,
baina, azterketa egin bitartean, zurekin hitz egiten duen aztertzailearengan
jarri arreta.
• Azterketa garaian, lasai hitz egin! Mintzatzea ez da lasterketa bat. Hitz egin
aurretik, pentsatu arretaz zer esan, eta hitz egin normalean baino polikiago.
• Entzun zeure buruari hitz egiten duzun bitartean, eta akatsen bat egin duzula
antzematen baduzu, zuzendu. Hiztun guztiek egiten dituzte akatsak eta
etengabe zuzentzen dituzte.
• Gogoratu ikasle guztiak sentitzen direla urduri azterketetan. Orduan, sakon
hartu arnasa azterketa egin aurretik, eta saiatu lasaitzen.
C1 mailako ahozko azterketa-ereduak helbide honetan aurkituko dituzu.

More Related Content

Similar to Nola heldu C1 mailako probari

Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAna Basterra
 
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpenaAndoni Tolosa
 
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenHeziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenAna Basterra
 
3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpenaAndoni Tolosa
 
Ahozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakasteaAhozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakasteaMAITANE78
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakidoialariz
 
TALDEKO LANEN AURKEZPENETARAKO PAUTAK
TALDEKO LANEN AURKEZPENETARAKO PAUTAKTALDEKO LANEN AURKEZPENETARAKO PAUTAK
TALDEKO LANEN AURKEZPENETARAKO PAUTAKLauro Ikastola
 

Similar to Nola heldu C1 mailako probari (9)

Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
 
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena
 
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenHeziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
 
A-2 automailaketa
A-2 automailaketaA-2 automailaketa
A-2 automailaketa
 
3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena
 
Ahozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakasteaAhozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakastea
 
Ikasten ikasten
Ikasten ikastenIkasten ikasten
Ikasten ikasten
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
 
TALDEKO LANEN AURKEZPENETARAKO PAUTAK
TALDEKO LANEN AURKEZPENETARAKO PAUTAKTALDEKO LANEN AURKEZPENETARAKO PAUTAK
TALDEKO LANEN AURKEZPENETARAKO PAUTAK
 

More from OarsoaldekoAEK

KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfOarsoaldekoAEK
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiakOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdfOarsoaldekoAEK
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaOarsoaldekoAEK
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziOarsoaldekoAEK
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritikaOarsoaldekoAEK
 
2021 mintzagun sinopsiak
2021   mintzagun sinopsiak2021   mintzagun sinopsiak
2021 mintzagun sinopsiakOarsoaldekoAEK
 

More from OarsoaldekoAEK (20)

KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
 
Mikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdfMikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
 
Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5
 
2021 mintzagun sinopsiak
2021   mintzagun sinopsiak2021   mintzagun sinopsiak
2021 mintzagun sinopsiak
 

Nola heldu C1 mailako probari

  • 1. Nola heldu C1eko ahozko probari? Idatzizko proba egin eta gainditu ondoren, ahozkoa egiteko garaia da, baina nola helduko diogu C1eko ahozko probari? Nolakoa da azterketa? HABEren C1eko azterketa binaka egiten da, eta bi zati ditu: 1. Testua azaldu eta iritzia eman. 2. Bat-bateko elkarrizketa. 1 Testua azaldu eta iritzia eman Aztertzaileek testu bat emango dizute, eta 20 minutu izango dituzu testua irakurri eta gai horren garapena prestatzeko. Ondoren, 5 minutu izango dituzu gaia ahoz azaltzeko. Gainera, aztertzaileek eskatuko dizute zure bikotekidearen azalpenak entzun ondoren haren gaineko iritzia emateko. Testua arretaz irakurri, eta xedea zein den identifikatu. Ondoren, argudio eta ideia nagusiak azpimarratu, eta zure eskema edo buru-mapa sortu. Eskema azterketa- gelara eraman eta erabili ahalko duzu, baina ez hitzez hitz irakurri. Beraz, komeni da argia izatea, eta ideia eta hitz klabeak nabarmentzea. Zure testuaren azalpena egiteko gidoi honi jarraitzea proposatzen dizugu: 1. Testua aurkeztu: Lehenik eta behin, egokitu zaizun testua aurkeztu behar duzu: zein testu-genero den, nork idatzi duen, non, zeri buruz hitz egiten duen, zertarako... 2. Artikuluaren ahozko laburpena egin: hierarkizatu lehenengo eta bigarren mailako ideiak. Kontatzeko orduan, ez errepikatu testuan dauden moduan, zure hitzak erabili ideiak azaltzeko. Egin ahaleginak, testuko lexiko espezifikoa erabiltzeko. 3. Irakurritakoaren gaineko iritzia eman: gaiaren inguruko iritzia emateko, saia zaitez zurera ekartzen; ezagutzen duzun adibide bat jartzea egokia izan daiteke, benetakoa edo asmatutakoa. Gogoan izan, bikotekidearen jardunaren gaineko iritzia ere emateko eskatuko dizutela. Horretarako, aztertzaileek baliteke zuzenean iritzia eskatzea ala galdera zehatzen bat egitea. Dena den, zu adi egon beste azterketariaren hitzei, eta entzun bitartean pentsatu eta prestatu zer esango duzun. Horretarako gaia zurera ekartzea estrategia ona da hemen ere. 2 Bat-bateko elkarrizketa Bat-bateko elkarrizketa egin beharko duzu beste azterketari batekin, argazki edo beste elementu grafikoez baliatuz. Gai bat emanda, horren aldeko edo aurkako
  • 2. iritzia defendatu beharko duzu eta egokitzen zaizun rolari heldu eta argudioak eman. Proba honetan elkarrizketan parte hartzen duzuen ikasleen arteko elkarreragina ebaluatzen denez, garrantzitsua da elkarri entzun eta modu egokian erantzutea. Ariketa hau ez da bakarrizketa bat, eta garrantzitsua da diskurtsoa elkarrekin eraikitzea, besteak esandakoa jasoz, galderak eginez eta galderei eta argudioei erantzuna emanez. Bat-bateko elkarrizketak hamar minutu inguru iraungo ditu guztira (azterketari bakoitzak bost minutuz hitz egingo du). AHOLKU OROKORRAK • Azterketan bi aztertzaile daude: Zurekin hitz egiten duen bat eta oharrak jaso eta azterketaren iraupena kontrolatzen ari den bigarren bat. Biak agurtu, baina, azterketa egin bitartean, zurekin hitz egiten duen aztertzailearengan jarri arreta. • Azterketa garaian, lasai hitz egin! Mintzatzea ez da lasterketa bat. Hitz egin aurretik, pentsatu arretaz zer esan, eta hitz egin normalean baino polikiago. • Entzun zeure buruari hitz egiten duzun bitartean, eta akatsen bat egin duzula antzematen baduzu, zuzendu. Hiztun guztiek egiten dituzte akatsak eta etengabe zuzentzen dituzte. • Gogoratu ikasle guztiak sentitzen direla urduri azterketetan. Orduan, sakon hartu arnasa azterketa egin aurretik, eta saiatu lasaitzen. C1 mailako ahozko azterketa-ereduak helbide honetan aurkituko dituzu.