SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
HITZEKIN
Zorigaiztoko pandemiak gure bizitzaren atal gehienak jipoitu eta etetera behartu gintuen;
horien guztien artean, esaterako, bertan behera geratu zen AEK-k euskararen alde antolatzen duen
KORRIKA ekitaldia.
Aurten, ordea, egiterik bazegoela jakin bezain laster, gehienok poz handiz jaso genuen
albistea. Gainera, gogoz gainezka geundelako euskaltegietako irakasleek euren engaiamendu irmoa
erakutsiz, Korrika ekitaldia girotzeko lanetan parte hatzera animatu gintuzten. Horrela, ikastaroko
hilabete hori bizi-bizia izan genuen. Esaterako, Korrika batzordeak hedatutako aholkuekin eta
irakasleek sustatutako hainbat egitekorekin Korrika hauspotzen hasi ginen.
Herriak egitasmoaren berri izan bezain laster, Udalak, ikastetxeek, dendek, elkarteek...
murgilduta atxikimendua erakutsi zuten. Horiekin guztiekin batera, Oroitzenen AEK euskaltegiak
egindako ekimenen laburpena agertuko dut.
Hasteko, martxoaren 31n Amurrion Korrikari ekin zitzaionean, Lezoko AEKkoek Juli del
Solek eskuz brodatutako oihal dotorea zintzilikatu genuen udaletxeko balkoian, Korrikari zegokion
pankarta handiarekin batera. Eta girotu genuen ekitaldia suziriekin. Aipatzekoa da emakume horren
kemena eta gogoa, izugarria baita. Halaber, Xabier Tubillasek prestaturiko pankarta ederra ipini
genuen, kiroldegia eta Altamira auzoa uztartzen duen zubi garaian.
Jarraian, aipu egin nahi diot irakasleen engaiamendu txalogarriari. Euren burutazioekin
gertakariaren aurrean nola animatu gintuzten ikusi besterik ez dago. Esate baterako, euskaltegiko
korridoreko paretetan hainbat urtetako elastikoak zirauten eskegita. Bakoitza bere leloarekin eta guk
asmatu behar genuen zein urtetan erabili ziren. Pasillo berean, mahai luze batean kamiseta, zorro,
txapa, bixeradun txanoak... Bulegoan diruz laguntzeko txartelak ere bazeuden. Oarsoaldeko mikro-
ipuin lehiaketa bultzatu zen. Era berean, herriko elkarte gastronomikoekin batera, pintxo-lehiaketa
antolatu zen. Azkenik, -gogoan dudana, behintzat- beste hainbatek oso agerikoa den horma bat
zuritu eta aurtengo Korrikaren leloarekin margolan bikaina osatu zuten.
Ikastetxeek ere euren atarietan Korrika-festa ospatu eta ondoren herriko kaleetara irten ziren.
Hura festa herrian!!!
Hurrena lekukoa eramaterena nola izan zen aipatuko dut. Ikastordua bukatu ostean eta
euskaltegiko bulego aurretik pasatzerakoan irakasle batek deitu eta horrela galdetu zidan: Korrikari
dagokion lekukoa eramango al zenuke? Horretarako nik baino meritu gehiago dutenak asko daudela
erantzun nion. Bada, gu zutaz oroitu gara erantzun zidan. Hautagai hoberena, nire ustez, Juli Del
Sol zela adierazi nionean, horrelaxe erantzun zidan: bai, Juli eta biok eraman ezazuen aldeko hautua
egin dugu. Hori guztia erantzun nuenean, zirrara goxoa sortu zen nire baitan eta baiezkoa eman
nuen. Hurrengo batean, HITZA aldizkarian, Juli eta bioi egindako elkarrizketa agertu zen. Egunak
aurrera zihoazen heinean, sentipen atsegina bizi izan genuen lekukoa eramateko hautatutakook.
Korrika gure herrira igande goizeko laurak eta minutu batzuetara ailegatuko zela jakin
genuen. Larunbata gauean, euskaltegiak ordu txikietara hurbiltzea errazagoa izan zedin, Saldise
enparantzan afaria atondu zuen. Lezoko herriari zegokion hainbat eragile, euskaltegiak eta Xabier
Tubillas gure ikaskidearen familiaren artean elkarbanatuko genuen lekukoa.
Oroitzene Euskaltegiari egokitu zitzaion hirurehun metroak, egun biribilgunetzarretik
beheraxeago Jauregialde auzo aldera jaisten den aldaparen erdialdean zuen hasiera eta egoitzaren
atarian bukaera. Ordua baino lehen elkartu ginen artean urduritasuna eta poza nahasten ziren.
Ikaskide, irakasle, senide eta jende ugarik inguratzen gintuzten. Julik ondoan zuen irribarretsu eta
alai ama laguntzera etorritako semea. Nik, berriz, emaztearen eta alabaren beroa; ibilbidean
argazkiak egin zizkigun ilobaren gertutasuna ere bai. Hori guztia argituz, mendebaldetik ezkutatzen
zihoan ilargi zoragarria.
Halako batean, badator, badator... Korrika entzun genuen eta ustekabe batean gainean
genituen lekukoa zekarkitenak, furgoneta eta jende aldra galanta. Lekukoa jaso esku banaz heldu eta
gora altxatuz, geldi ezin den Korrikaldiari ekin genion. Hirurehun metro horietan, Juliren
poztasunak eta nireak gure barruak gainezka jarri zituen. Begietatik malkoak zerizkigun, ez baita
gutxiagorako.
Euskaltegi aurrealdean eman genien lekukoa hurrengoei, bere ibilbidea jarrai zezan. A zer
gaua huraxe!! Ahantzi ezina. Dena izan genuen alde, aspaldiko gaupasarik beteena, ederrena,
zoragarriena eta hori guztia biribiltzeko dizdizka ilargia.
Gora Euskara!!
Gora Korrika!!
Gora AEK!!!
Xabier Dorronsoro Zabaleta
Oroitzene AEK-ko ikaslea

More Related Content

Similar to Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia (20)

LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak
 
Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Oaxaca
OaxacaOaxaca
Oaxaca
 
Oaxaca
OaxacaOaxaca
Oaxaca
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
 
Prentsaurrekoa
PrentsaurrekoaPrentsaurrekoa
Prentsaurrekoa
 
19. Korrika: euskahaldun
19. Korrika: euskahaldun19. Korrika: euskahaldun
19. Korrika: euskahaldun
 
Bibliografía Egizu
Bibliografía EgizuBibliografía Egizu
Bibliografía Egizu
 
Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016
 
Aek txotx urtarrilaren 26 an
Aek txotx urtarrilaren 26 anAek txotx urtarrilaren 26 an
Aek txotx urtarrilaren 26 an
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 
Lh3 inauteriak [modo de compatibilidad]
Lh3 inauteriak [modo de compatibilidad]Lh3 inauteriak [modo de compatibilidad]
Lh3 inauteriak [modo de compatibilidad]
 

More from OarsoaldekoAEK

AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)OarsoaldekoAEK
 
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfOarsoaldekoAEK
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiakOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdfOarsoaldekoAEK
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziOarsoaldekoAEK
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritikaOarsoaldekoAEK
 

More from OarsoaldekoAEK (20)

AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
 
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
 
Mikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdfMikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
 
Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5
 

Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia

  • 1. HITZEKIN Zorigaiztoko pandemiak gure bizitzaren atal gehienak jipoitu eta etetera behartu gintuen; horien guztien artean, esaterako, bertan behera geratu zen AEK-k euskararen alde antolatzen duen KORRIKA ekitaldia. Aurten, ordea, egiterik bazegoela jakin bezain laster, gehienok poz handiz jaso genuen albistea. Gainera, gogoz gainezka geundelako euskaltegietako irakasleek euren engaiamendu irmoa erakutsiz, Korrika ekitaldia girotzeko lanetan parte hatzera animatu gintuzten. Horrela, ikastaroko hilabete hori bizi-bizia izan genuen. Esaterako, Korrika batzordeak hedatutako aholkuekin eta irakasleek sustatutako hainbat egitekorekin Korrika hauspotzen hasi ginen. Herriak egitasmoaren berri izan bezain laster, Udalak, ikastetxeek, dendek, elkarteek... murgilduta atxikimendua erakutsi zuten. Horiekin guztiekin batera, Oroitzenen AEK euskaltegiak egindako ekimenen laburpena agertuko dut. Hasteko, martxoaren 31n Amurrion Korrikari ekin zitzaionean, Lezoko AEKkoek Juli del Solek eskuz brodatutako oihal dotorea zintzilikatu genuen udaletxeko balkoian, Korrikari zegokion pankarta handiarekin batera. Eta girotu genuen ekitaldia suziriekin. Aipatzekoa da emakume horren kemena eta gogoa, izugarria baita. Halaber, Xabier Tubillasek prestaturiko pankarta ederra ipini genuen, kiroldegia eta Altamira auzoa uztartzen duen zubi garaian. Jarraian, aipu egin nahi diot irakasleen engaiamendu txalogarriari. Euren burutazioekin gertakariaren aurrean nola animatu gintuzten ikusi besterik ez dago. Esate baterako, euskaltegiko korridoreko paretetan hainbat urtetako elastikoak zirauten eskegita. Bakoitza bere leloarekin eta guk asmatu behar genuen zein urtetan erabili ziren. Pasillo berean, mahai luze batean kamiseta, zorro, txapa, bixeradun txanoak... Bulegoan diruz laguntzeko txartelak ere bazeuden. Oarsoaldeko mikro- ipuin lehiaketa bultzatu zen. Era berean, herriko elkarte gastronomikoekin batera, pintxo-lehiaketa antolatu zen. Azkenik, -gogoan dudana, behintzat- beste hainbatek oso agerikoa den horma bat zuritu eta aurtengo Korrikaren leloarekin margolan bikaina osatu zuten. Ikastetxeek ere euren atarietan Korrika-festa ospatu eta ondoren herriko kaleetara irten ziren. Hura festa herrian!!! Hurrena lekukoa eramaterena nola izan zen aipatuko dut. Ikastordua bukatu ostean eta euskaltegiko bulego aurretik pasatzerakoan irakasle batek deitu eta horrela galdetu zidan: Korrikari dagokion lekukoa eramango al zenuke? Horretarako nik baino meritu gehiago dutenak asko daudela erantzun nion. Bada, gu zutaz oroitu gara erantzun zidan. Hautagai hoberena, nire ustez, Juli Del Sol zela adierazi nionean, horrelaxe erantzun zidan: bai, Juli eta biok eraman ezazuen aldeko hautua egin dugu. Hori guztia erantzun nuenean, zirrara goxoa sortu zen nire baitan eta baiezkoa eman nuen. Hurrengo batean, HITZA aldizkarian, Juli eta bioi egindako elkarrizketa agertu zen. Egunak aurrera zihoazen heinean, sentipen atsegina bizi izan genuen lekukoa eramateko hautatutakook. Korrika gure herrira igande goizeko laurak eta minutu batzuetara ailegatuko zela jakin genuen. Larunbata gauean, euskaltegiak ordu txikietara hurbiltzea errazagoa izan zedin, Saldise enparantzan afaria atondu zuen. Lezoko herriari zegokion hainbat eragile, euskaltegiak eta Xabier Tubillas gure ikaskidearen familiaren artean elkarbanatuko genuen lekukoa. Oroitzene Euskaltegiari egokitu zitzaion hirurehun metroak, egun biribilgunetzarretik beheraxeago Jauregialde auzo aldera jaisten den aldaparen erdialdean zuen hasiera eta egoitzaren atarian bukaera. Ordua baino lehen elkartu ginen artean urduritasuna eta poza nahasten ziren. Ikaskide, irakasle, senide eta jende ugarik inguratzen gintuzten. Julik ondoan zuen irribarretsu eta alai ama laguntzera etorritako semea. Nik, berriz, emaztearen eta alabaren beroa; ibilbidean
  • 2. argazkiak egin zizkigun ilobaren gertutasuna ere bai. Hori guztia argituz, mendebaldetik ezkutatzen zihoan ilargi zoragarria. Halako batean, badator, badator... Korrika entzun genuen eta ustekabe batean gainean genituen lekukoa zekarkitenak, furgoneta eta jende aldra galanta. Lekukoa jaso esku banaz heldu eta gora altxatuz, geldi ezin den Korrikaldiari ekin genion. Hirurehun metro horietan, Juliren poztasunak eta nireak gure barruak gainezka jarri zituen. Begietatik malkoak zerizkigun, ez baita gutxiagorako. Euskaltegi aurrealdean eman genien lekukoa hurrengoei, bere ibilbidea jarrai zezan. A zer gaua huraxe!! Ahantzi ezina. Dena izan genuen alde, aspaldiko gaupasarik beteena, ederrena, zoragarriena eta hori guztia biribiltzeko dizdizka ilargia. Gora Euskara!! Gora Korrika!! Gora AEK!!! Xabier Dorronsoro Zabaleta Oroitzene AEK-ko ikaslea