Gure Margolan Kuttunak 781

816 views

Published on

  • Margolanei buruz

    Gehiago gustatzen zaizkidan margolanak dira: “Bizkarrezurra hautsita”, “Ibilaldia itsas bazterretik”, “Izen gabea” eta “Unibertsoaren maitasun besarkada”, batez ere besteak beste, alde batetik ikusmen handia edukitzeagatik erakartzen zaizkit, eta beste alde batetik, zirrara eta sentimendu ugari transmititzen didatelako. Haien artean gehien gustatu zaidana “Unibertsoaren maitasun besarkada” da, orduan nire ustez onena izango litzateke.

    Gutxiago gogoko ditudan margalonak dira: “Musua”, “Oihua”, eta “Adele”. Bateko, simpleagoak iruditzen zaizkidalako, eta besteko, ez baitut zentzu handirik aurkitzen. Haien artean gutxien gustatu zaidana “Oihua” da.

    Egia esan, margolan hauek guztiak onak dira; dena den, nahiz eta ondo eginda izan, haien artean desberdintasun batzuk daudela kontuan harturik sailkapen hau egin dut.

    Sinpleagoak: “Musua”, “Oihua” eta “Adele”.

    Konplikatuagoak: “Bizkarrezurra”, “Ibilaldia”, “Hiru bateko”, “Gautxoriak” eta Vicente Ameztoyarena.

    Errealistagoak: “Ibilialdia” eta “Gautxoriak”.

    Abstraktuagoak: “Musua”, “Oihua”, “Adele” eta Vicente Ameztoyarena.

    Modernoagoak: “Musua”, “Bizkarrezurra” eta Vicente Ameztoyarena.

    Abangoardistagoak: “Oihua” eta “Hiru bateko”.

    Klasikoagoak: “Ibilaldia”, “Adele” eta “Gautxoriak”.

    Landuagok: “Ibilaldia”, “Unibertsoaren maitasun besarkada” eta Vicente
    Ameztoyarena.

    Mugimendu gehiago dutenak: “Oihua”, “Ibilaldia”.

    Hartu dudan ezaugarriaren arabera margolan bat aukeratu dut:

    Eginda ondoen dagoena eta onena dena: “Unibertsoaren maitasun besarkada”.

    Apurtzaileena: “Oihua”.

    Estetikoena: “Ibilaldia”









    Bakartasuna gehien islatzen duena: “Gautxoriak”

    Irudimen gehien daukana: “Hiru bateko”

    Glamour gehien duena: “Adele”

    Ikusgarriena: Vicente Ameztoyarena.

    Pertsonalena: “Bizkarrezurra hautsita”

    Erromantikoena: “Musua”.

    Hau guztia aztertu ondoren, bi margolan aukeratu ditut. Bata emandako adierazpenengatik, eta bestea margolanagatik.

    Adierazpenengatik, Mirenek aukeratu duen margolana, alegia, Vicente Ameztoyarena. Margolanagatik, Idoiak hautatu duena, hots, Frida Kahlorena, “Unibertsoarena eta Lurrarena, Maitasunaren besarkada”.

    Bata, lehena, kontuan hartuta Mirenek nola adierazi digun koadroa. Batez ere bere adierazpenak eta kontaketa oso erakargarriak egin zaizkidalako. Bistan da Arterekiko bere maitasuna eta hori eskertzekoa da. Hitz larrietan Arte gozatzen lagundu digu.

    Bestea, bigarrena, margolana, “Maitasunaren besarkada” inondik ere apartekoa da. Interesgarria ez ezik, iradokitzaile eta izugarri ederra ere da. Sentimendu oso bidaltzen du eta kemen handia du.


    Alfredo
       Reply 
    Are you sure you want to  Yes  No
    Your message goes here

Gure Margolan Kuttunak 781

  1. 1. Gure margolan kuttunak 781 taldea
  2. 2. Musua – Gustav Klimt
  3. 3. Bizkarrezurra hautsita- Frida Kahlo
  4. 4. Oihua – Edvar Munch
  5. 5. Ibilaldia itsas bazterretik – Joaquin Sorolla
  6. 6. Azken afaria- Leonardo da Vinci
  7. 7. Hiru bateko – Casius Marcelus Colidge
  8. 8. Adele – Gustav Klimt
  9. 9. Gautxoriak-Edward Hopper
  10. 10. Izen gabea- Vicente Ameztoy
  11. 11. Unibertsoaren maitasun besarkada- Frida Kahlo

×