2. Behin batean Justin izeneko mutiko bati
egurrezko hamar soldadutxo oparitu zioten.
Justin jolasten ari zela, bere soldadutxo
gustokoenari hanka bat apurtu zitzaion.
3. Gaztelu bat ere oparitu zioten eta barruan
plastikozko dantzari bat zegoen, soinean
soineko lila bat zeukana. Soldadutxoak
begiratu egin zion eta hau pentsatu zuen:
Zein ederra den!!!
4. Biharamunean, Justin soldadutxoarekin ari
zen jolasean eta leihoaren bazterrean jarri
zuen. Bat-batean, panpin gaizto batek bultza
egin zuen eta soldadutxoa kalera erori zen.
5. Justin soldadutxoaren bila joan zen kalera,
baina ez zuen aurkitu.Justinek egurrezko
soldadutxo bat ikusi zuen eta hartzen saiatu
zen baina euri uraz osatutako errekatxo
batean ondoratu egin zen.
6. Bat-batean, soldadutxoa estolda motz eta
ilun batean sartu zen.
-Nora iritsiko ote naiz? -esan zuen
soldadutxoak.
Baina laster argia ikusi zuen, eta erreka
batera erori zen.
7. Soldadutxoa hegaluze batek jan zuen eta
hegaluzearen sabelera iritsi zen. Aste pare
batzuk igaro ostean, soldadutxoa hegaluzetik
ateratzea lortu zuen Justinen aitak arrain
dendan hegaluzea erosi eta etxean erditik
moztu zuelako.
9. Orduan hegaluzearen tripan zegoen
soldadutxoa hartu eta Justinen logelara
eraman zuen gainerako jostailuekin. Denak
poztu ziren panpin gaiztoa ezik. Eta
soldadutxoa eta dantzaria dantzatzen hasi
ziren.
10. Gauerdian, panpin gaiztoak soldadutxoa
bolazko piszinara bota zuen amorrua zuelako
eta jeloskor jarri zelako, baina dantzaria
soldadutxoaren atzetik joan zen. Bolak
magikoak ziren eta urtu egiten ziren
berogailuaren beroarekin eta...
11. Hurrengo goizean soldadutxoaren txapela eta
dantzariaren diamantezko arrosa bakarrik
geratu ziren elkarrekin pegatuta bola urtuen
artean. Beraz, bi maiteak betirako
elkarrekin egotea lortu zuten.
12. Justin eskolatik etorri ostean, denataz
enteratu zen eta soldadutxoaren txapela eta
dantzariaren diamantezko arrosa hartu eta
kaxa sekretu batean sartu zituen betirako.