2. Bazen behin, errege bat, luxuzko
koroiak janztea gustoko zuena.
Jarduera bakoitzerako koroi berezi
bat zuen: enbaxadoreei harrera
egiteko, zaldian ibiltzeko, antzerkira
joateko, paseatzeko...
3. Egun batean, 2 eskale agertu ziren
erregearen jauregian, koroiak egiten
trebeak zirela esaten zutenak.
4. Beren koroiak kolore eta diztira
argitsuz apainduta zeuden. Erregeak
inoiz ikusi gabeak ziren, eta gainera
ezaugarri berezi bat zuten:
ergelek eta beren lana ongi egiten ez
zutenek, ezin zituzten ikusi.
5. “Izugarria!”- pentsatu zuen erregeak.
Munduko koroi luxuzkoenak edukitzeaz
gain, gai izango naiz jakiteko ergelak
nortzuk diren eta beren betebeharrak
nortzuk betetzen ez dituzten.
6. Erregeak eskaleei izugarrizko dirutza
eman zien lehenbaitlehen lanean has
zitezen. Baina eskale haiek ez zuten
ezer erosi. Koroia egiteko makina
martxan jarri eta koroi ikusezin bat
egiteko itxurak egin zituzten... Jende
guztiak zuen koroi haren ezaugarri
bereziaren berri.
7. Denek jakin nahi zuten haiek ikusteko
gai izango ote ziren edo ez.
– “Nire koroia nola doan jakiteko
garaia da,” esan zuen behin erregeak,
“baina ...urrea ikusten ez badut?”
8. Orduan, Lehen ministroa bidali zuen,
oso azkarra baitzen hura. Ministroa
tailerrera iritsi zenean, ez zuen urrerik
ikusi. Baina ez zuen ezer esan,
ergeltzat edo ez gaitzat har ez zezaten.
9. - Bai koroi ederra! Zein dizdira
zoragarria!!! Goi mailako koroia da,
dudarik gabe!- esan zuen Lehen
ministroak.
Eskaleek diru gehiago eskatu zioten
erregeari, koroi gehiago eta urrezko
harriak behar zituztela esanez. Baina
koroi makinak hutsik jarraitzen zuen.
10. - Ikusi al duzu inoiz, Maiestate,
horrelako marrazki eta kolorerik?-
galdetu zion aholkulari zaharrenak.
Baina erregeak saiatuta ere, ez zuen
ezer ikusten. Ergela ote zen?
Beharbada ez zen errege ona izango?
11. - Liluratuta nago horrenbesteko
edertasunaz. Ohorezko Domina
emango dizuet, benetan zoriontsu
bait nago zuen lanarekin- esan zuen
azkenik.
Hala, desfilearen bezperan, koroiak
egiten zituzten eskaleek koroiari
azken ukituak emateko itxurak
egin zituzten.
12. Eta desfilea hasi baino ordu bete
lehenago, erregea, oso pozik, koroi
berria janztera joan zen.
- Errege, guk aurrean. Oso erosoa da
eta ez duzu nabaritu ere egingo - esan
zioten eskaleek.
13. Koroi faltsua janzteko itxurak egin
zituzten.
- Zein koroi ederra! Ezin hobeto
gelditzen zaizu! – zioten eskaleek.
Eta desfileari hasiera eman zitzaion.
15. Balkoiak eta espaloiak jendez beteta
zeuden eta denek zioten:
“ Zein dotore dagoen erregea! Zein
koroi ederra! “. Baina bat batean:
- Erregeak buruan ez dauka ezer!-
esan zuen haur batek.
- Egia da! Ez darama ezer buruan!-
hasi zen jendea xuxurlatzen.
16. Erregea berehala ohartu zen
gertatutakoaz. Baina ez zuen
jendearen aurrean tontolapikoa zela
onartu nahi eta desfilearekin jarraitu
zuen. Bien bitartean, eskaleek hiritik
ihes egin zuten poltsikoak diruz beteta
zituztelarik.
17. Eta hala bazan edo ez bazan, sar
dadila erregearen jauregian eta atera
dadila hiriko bestaldean.