SlideShare a Scribd company logo
1 of 11
ASTO, IDI ETA NEKAZARIAREN IPUINA
Nekazari aberats batek basetxe batzuk zeuzkan: aetan, mota guzietako
abereak hezitzen zituen. Batean, andre eta semearekin bizi zen eta Salomonen
antzera abereen mintzaera aditzeko ahalmen biziduna zen. Ordea, ezin inori
adierazi, bere bizitza galdu nahi ez bazuen. Ukuilu batean idi bat eta asto bat
zeuzkan eta behin batean bere semeen jolasak ikusten zegoela aditu du idia
astoari ari zaiola: — Ire bizibidea gozoa dek mutil, atseden asko eta lan gutxi:
atik bekaizti natxegok. Gizon bat i zaintzeko, garagar ederra jaten emateko, ur
garbia edateko... ibilaldi motz oetan nagusia eramango ez baukek alferkeria
hutsean biziko itzake... Ni ordea... ah! bizitza txarra nirea, bestelakoa dek.
Gabeko amabietan gurdi bati lotu, indarrak pot egin arte lan egin, eta ala ere
nekazaria akulluagaz zirika gaba datorreneanbaba txar legor batzuk jateko ta
kito. Ikusten dek, hire zoriarenbekaizti izateko badetela arrazoia. Astoak laga
zion idiari bere berriketan. Amaitu ondoren ordea...
Hara — esan zion — motel izena dezute ik eta hiretarrak eta ondo ezarria.
Gizonen onerako bizia eman eta halako almenak, eta bizibiderik ez atera...
Goldeari uztartzean...ze arraio! zergatik ez dituk adarkada ederrak ematen?
zergatik ez mu eginaz gizonak ikaratu, lurrean etzan eta kolperik ez egin? Ala
egingo baukek, bigunago erabiliko ituzteke, ikusiko ukek. Nere aholkue tan
kerizpetu adi eta aldaketa ederra begiztatuko dek eta eskerrak emango
dizkidak.
Idiak baietz... eta nagusiak berriketa aren itz bat ere etzuan galdu.
Hurrengo egunean,goizeangoiz, morroia ukuluratu da idiaren bila. Baita
abereak astoaren esanak zehatz gorde ere. Aren mu-egin-bearra! aren jan
gurarik eza! morroiak gaixo zegoelakoan, nagusiari ohartzen dio. Bai
antzemanere nekazariak asto maltzurrarenarrastoak. Bere merezia gozarazi
behar zion horratiño asto kertenari.
Idiaren ordez, eraman zak astoa lanera, eta astindu ondo.
Esan da egin. Egun osoan ara ibilli zan astoa golde ta gurdiari tira ta tira:
astinaldiak ere berebizikoak hartu,eta jakina, gero ukuiluan ezin tente egon.
Idia ordea... aren poza.
Ondo jan, ondo lo egin egun osoan... astoa... etxeratu orduko asi zaio
bedeinkatzen, eskerrak ematen.
Asto gaixoa ixilik bere artean
Nik diat gertatzen danaren erru guzia... Nik. Zoro haundi bat nauk. Ain
zoragarri, eta ederki bizi... ta; ba, egoera txarri hontatik irteteko nere
maltzurkeriaz biderik aurkitzen ez ba-diat... nereak egin dik.
Bisir-a kontu kontari isildu zan orduan bere jardunean eta bere alabari
esan zion:
Astoaren astinaldiak merezi dituzu zuk ere, sendaezina dan gaitza
sendatu nahi dezulako. Egin-ezin hortan zergatik kemenak galdu? Kemenak
ez eze, biziak pot egingo luke.
Bere asmoetan bigunezina baizan, ema gazte biotzdunak darantzuio
biziki. — Etzegola, bere asmoetan galeraziko zion arrizkorik.
Ala bada —aitak— zurekin ere, nekazariak bere emazteri egina, beharko.
Zer izan zan ba?
Arretaz entzun, ez det ipuina amaitu-ta.
HIRU SAGARRAK
Bazen behin kalifa oso jakintsu bat. Kalifa honek bere erreinua nolakoa zen ikusi
nahi zuen eta horretarako eskalez mozorrotu zen. Arrantzale bat ikusi zuen eta esan
zion ehuntxanpon emango zizkiola uretatik aterakozuenaren truke.Arrantzalesare
bat bota zuen uretara eta kutxa bat atera zuen. Kalifa ehun txanponak eman
zizkion, gero kutxa ireki zuen eta emakume bat hainbat zatitan banatuta zegoela
ikusi zuen.
Kalifa bere jauregira joan zen eta bere bisir-arengana joan zen. Bisir-ari esan zion ez
bazuela emakumearen hiltzailea aurkitzen exekutatu egingo zuela. Ez zuen aurkitu
hiltzailea, orduan bere senideak agurtu zituen eta exekutatu behar zuten lekura
eraman zuten. Hil egin behar zutenean, gazte bat esan zuen bera zela hiltzailea.
Gazte horrek kontatu zuen emakume hori bere maitalea zela. Emakumea hiru
sagarren bila joateko agindua eman zion.
Hainbat egunen ondoren gatibu beltz bat ikusi zuen bere maitaleren etxetik
ateratzen eta sagar bat eramanez. Bera bazekien sagarra maitalearena zela, orduan
emakumerengana joaten da, hiltzen du hainbat zatitan banatuz eta errekara bota
zuen. Mutila etxera itzultzean, bere semea negarrez ikusi zuen, mutila galdetu zion
bere semeari ea zer gertatzen zitzaion, eta umea esan zion gizon beltz batek bi
sagar lapurtu egin
Kalifa, hori jakitean erabaki zuen gizon beltz hura exekutatzea. Bisir-ari eman zion
hiru egun gizon hori aurkitzeko. Bisir-aren alaba esan zion gatibu beltz batek sagar
bat eman ziola. Bisir-a, hori jakitean, gatibua kalifarenera bidali zuen. Gatibua gauza
bat proposatu zion kalifari: Berak istorio bat kontatuko zion, eta gustatzen
bazitzaion bizirik utziko zuen. Kalifari istorioa gustatu zitzaion eta aske utzi zuen.
Emakumea hil zuen mutila kalifaren Haren-eko neska hoberena eman zion.
ALI BABA ETA 40 LAPURRAK
Ali Baba bere emaztearekin bizi zen egurgin xume bat zen, han oso lan gogorra
egiten zuen zuhaitzak mozten eta merkatuan saltzen.
Egun batean, Ali Baba baso batean sartu zen; zaldien irrintzia entzun zuenean,
beldurrez beste herri bateko egurgileak zirela pentsatuz egurra moztera
zetozela,korrika hasi zen zuhaitzak zeharkatu zituen munio batera iritsi arte.
Han, Ali Babak zaldiak entzuteari utzi zionean konturatu zen zuhaitzak moztu
behar zituela egurra eramateko herrira. Orduan zuhaitz handi bat hasi zen mozten
eta zuhaitza mugitzen hasi zenean alde batera baztertu zen, baina ez zen konturatu
amildegi baten ertzean zegoela eta bat batean amildegitik bera erori zen arroka
batzuen kontra jo arte, non konorte gabe geratu zen.
Esnatu zenean egunsentia zen jada, Ali Baba zorabiatuta zegoen eta ez zekien non
aurkitzen zen,ahal zuen bezala jaiki zen eta zuhaitz eroria aurkitu zuen suntsituta,
bere saskia hartu zuen eta egur zatiak jasotzen hasi zen.
Saskia ia beteta zegoenean, zaldiak entzun zituen beregana joaten eta egurgileak
zirela pentsatu zuen eta arroken tartean ezkutatu zen.
Minutu batzuk ondoren, zaldi gainean berrogei gizon agertu ziren eta Ali Babaren
aurretik arrapaladan pasa ziren, hauek ez zuten ikusi, oso ondo ezkutatuta
zegoelako. Arroka eta enbor aztarna artean ezkutatuta, ikusi ahal izan zuen
soldadu batek "Sesamo, ireki!" oihukatzen zuela eta bat batean amildegia dardarka
hasi zen eta ate baten moduko arroka bat mugitzen hasi zen. Orduan gizonak
barrura sartu ziren, denbora pasatu ondoren, Ali Baba hurbiltzen hasi zen baina
bat batean ahotsak entzun zituen eta berriz ezkutatu zen. Berrogei gizonak
ateratzen hasi ziren eta zaldian zituzten zakuak ustutzen hasi zituzten.
Azken gizona guztietan altuena zen eta zaku erraldoi bat eramaten zuen
sorbaldetatik zintzilik soka batekin lotuta, arroka batekin estropezu egin zuen eta
zakua lurrera erori zitzaion zulo bat eginez eta ondorioz barruan zegoena ateraz.
Ali Baba konturatu zen zer zen urrezko txanponak, bitxiak eta beste gauza asko
zeuden. Berrogei gizon horiek lapurra zirela konturatu zen.
Gizonak lurrera eroritako guztia bildu zuen eta presaka sartu zen kobara. Handik
gutxira berriro atera ziren gizonak eta haietako batek "Sesamo, itxi!" oihukatu
zuen.
Ali Babak ez zuen bi aldiz pentsatu, ate aurrean jarri zen eta "Sesamo, ireki!" esan
zuen arrokak ireki arte. Urrea ukitzen ikusi zuen bere burua. Behin barruan, Ali
Baba haitzuloaren barruan ahal zuen bezala ibili zen geroz eta argi gutxiago
baitzegoen.
Ilunpetan oinez ibili ondoren, kobaren amaierara iritsi zen konturatu zen galdu
egin zela et ez zekiela handik ateratzen.
Arroka batean eseri zen eta lapurrei itxarotea erabaki zuen itzultzeko bidea
jakiteko, etsita ez zuelako inolako urrerik topatu eroso jarri eta lo hartu zuen.
Bitartean, lapur bat koban sartu zen umore txarrez, konturatu zelako zakua
bertan utzi zuela eta bere bila etorri zen. Oso errax iritsi zen amaierara bidea
ezagutzen zuelako eta antortxa bat zeramalako.
Ali Baba zegoen tokira iritsi zenean zaku bat bilatzen hasi zen urrearen artean eta
zaratak Ali Baba esnatu zuen. Izan bere begiak hainbat aldiz igurtzi behar izan
zituen ez zuelako sinesten ikusten ari zena. Lapurraren atzetik joan zen hortik
ateratzeko.
Irteerara hurbiltzen ari zenean, lapurra gelditu egin zen kanpoko iskanbila entzun
zuenean, urduri antortxa itzali zuen. Orduan Ali Baba geldirik geratu zen zer egin
jakin gabe, bere etxera joan nahi zuen saski gehiagoren bila urrea hartzeko, baina
ez zen handik ateratzen ausartzen. Beraz ezkutatu egin zen.
Denbora gutxi barru erreinuko guardia agertu zen lapurrak atxilotzen ari ziren.
Baina Ali Baba ez zegoen ziur beste lapurra berarekin zegoenik edo ez eraz
lasaitasunez hitz magikoa esan eta handik alde egin zuen.
Etxera irisi zenean emaztea oso kezkaturik zegoen, Ali Baba bi egunetan ez zen
etxean agertu eta herri guztian entzun zuten lapur arriskutsuak zebiltzala. Bere
emaztea beldurrez Ali Babaren anaiarengana joan zen, oso gizon aberatsa zen.
Anaia Ali Babaren emazteaz maiteminduta zegoen, Semea deitzen zen.Ali Baba
agertu zenean, anaiak bere emaztearekin ezkontzeko aukera galdu zuen. Ali Babak
anaiari gertatutako guztia kontatu zion eta anaiak aberatsagoa izan nahi zuenez
amildegira joatea erabaki zuen. Baina ez zekien guardia oraindik hor zebilela lapur
bat falta zitzaielako harrapatzeko.
Gelditu gabe haitzuloko aurrean duten hitz magikoa oihukatu zuen eta bat batean
itzaletatik guardiak bere gainera salto egin zuen eta harrapatu egin zuten. Semea
azaltzen saiatu zen baina ez zioten sinetsi eta eraman egin zuten besteekin batera.
Ali Baba hurrengo egunean emaztearengana joan zen eta dena azaldu zion beraz
kobara joan ziren urrearen bila dena lortu zutenean lapurra bilatzera joan ziren,
eta basoan aurkitu zuten eta harrapatu zutenean erreinura bidali zuten zaldi baten
gainean. Honen truke Semea aska zezaten.
Ali Babak lapurrek bere dirua inoiz aurkitu ez zezaten zaku txikitan sartu zuen eta
herriko biztanleei oparitu zien, hauek asko eskertu zioten.
Horrela lapurtu zien Ali Babak berrogei lapurrei dirua, eta ez zuen inoiz gehiago
lanik egin egurgile bezala.
Esaten ohi da honek atea itxi zuenean ezin izan zela berriz ireki.
HIRUGARREN AGUREA
¡Oh sultán, efritsen buruzagia!Hemen ikusten duzun mandoa nire emaztea zen.
Behin batean, bidai batera joan nintzen eta urte betez absente egon nintzen.
Negozioak bukatuta, gauez bueltatu nintzen, eta nire emaztearen logelan sartzean,
ohe gainean etzanda ikusi nuen morroi beltz batekin. Hizketan ari ziren eta
musukatzen baita ere. Ni ikustean, azkar altxatu eta ur ontzi batekin nire gainean
bota zen; zenbait hitz murmuratu zituen, eta ura gainean botatzen zijoan bitartean
hau esan zuen: “ Atera zure itxuratik eta txakur batena hartu!” Berehala txakur
bihurtu nintzen, eta nire emazteak etxetik bota ninduen. Noraezean ibili nintzen
harategi batera iritsi arte, non hezurrak hortzikatzen ibili nintzen. Harakinak ni
ikustean, hartu eta berarekin eraman ninduen.
Bere alabaren logelan sartu orduko, aurpegia estali eta hau esan zion bere aitari:
“Ondo iruditzen al zaizu egin duzuna? Gizon bat ekartzen duzu eta nire logelan
sartzen duzu”. Aitak hauxe esan zion: “Baino non dago gizona?” Bera eranztun
zuen: “Txakur hori gizon bat da. Bere emazteak sorgindu du; baina nik badakit
sorginkeria bertan behera uzten.” Eta bere aitak esan zion: “Mesedez bueltatuiozu
bere itxurara!”. Bera ur ontzi bat hartu, eta zenbait hitz murmuratu ondoren,
hainbat ur tanta bota eta hau esan zuen: “Itxura honetatik atera eta lehen zenuena
hartu!”.Orduan,giza itxurarabueltatu nintzen, eskua musukatu nion, eta esan nion:
“Nire emaztea sorgintzea nahiko nuke, berak egin zidan bezala”. Orduan, ura zuen
pote bat eman zion eta zera esan zion: “Zure emaztea lotan aurkitzen baduzu, ur
hau gainetik bota eta nahi duzuneanbihurtukoda”. Uste nuenbezala, lotan zegoen,
ura bota nion, eta esan nuen: “Atera itxura honetatik eta hartu mando batena!”. Eta
berehala mando batean bihurtu zen, eta bertan ikusten duzuna da”.
Efrita mandoari begira gelditu zen eta hau esan zion: “Egia da esan duen guztia?”
Eta mandoak burua mugitu zuen baietz bezela esaten.
Istorio hau efrita asetu zuen, zein emozioz eta plazerrez beteta, grazia eman zion
hirugarren agureari. Momentu hartan Schehrazada goiza ikusi zuen, eta hitz egiteari
utzi zion.
Erregearen alaba eta tximinoa
Bazen behin Sultan baten alaba, esklabo beltz batekin maiteminduta zegoena.
Esklaboak erabat txolindu zuen eta neskak sekulako grina hartu zion larru-
jotzeari. Ezin zuen ordu bakar bat ere igaro horri ekin gabe eta hala esan zion
bere neskameetako bati. Honek adierazi zionez, ez dago ezer babuinoa baino
grinatsuagorik larrua jotzeko orduan.
Orduan, egun batean, suertatu zen bada tximino-zain bat igaro zela, tximino
handi batekin, erregearen alabaren leiho saredunaren azpitik. Aurpegiko beloa
altxatu zuen neskak eta tximinoari begira, keinu bat egin zion begiekin.
Tximinoak sokak eta katea hautsi zituen eta printzesarengana igo zen.
Ezkutatuta izan zuen honek, txoko batean, eta han bizi izan zen gau eta egun,
jaten, edaten eta larrua jotzen. Printzesaren aitak izan zuen horren berri eta
alaba hiltzea erabaki zuen. Orduan Sherezadek egunsentia somatu zuen eta
istorioa kontatzeari utzi zion. Hirurehun eta berrogeita hamaseigarren gaua
zenean… Sherezadek esan zuen: kontatu didatenez, oi zorioneko errege!,
Sultanak entzun zuenean printzesa eta tximinoarena, alaba hiltzea erabaki
zuen, baina emakumeak izkin egin zion. Mamelukoz jantzita, zaldi gainera igo
zen, mando bat zamatu ondoren urrezko barrekin eta bestelako hamaika gauza
preziaturekin. Tximinoa aldamenean hartu eta Kairora egin zuen ihes.
Hiriaren kanpoaldeko, Suezko basamortuaren ertzeko, etxeetako batean jarri
zen bizitzen. Egunero haragia erosten zion gizon gazte bati,harakina bera. Baina
ez zen harengana heltzen eguerdira arte eta horren aurpegi zurbil eta nahasia
zuen, non harakinak bere buruari esan zion, “misterioren bat dago esklabo
honen inguruan”. Harakinak honela kontatu zuen ondoren gertaturikoa:
“Niregana ohi bezala etorri zen batean, ezkutuan atera nintzen haren atzetik,
eta lekutik lekura jarraitu nintzaion, gelditu gabe, ez baininduen ikusi.
Azkenean, bere etxera heldu zen, basamortuaren ertzean, eta sartu egin zen.
Zirrikitu batetik begiratu nuen, eta ikusi nuen, etxean sartu orduko, sua piztu
eta
haragia prestatu zuela. Zati bat jan zuen berak eta gainekoa aldamenean zuen
babuino bati eman zion.
Orduan, esklabo jantziak alde batera utzi eta emakumeen apaingarririk
aberatsenak jantzi zituen. Horrela jakin nuen dama bat zela. Ondoren, ardoa
atera zuen eta tximinoari eman zion edateko. Gau erdiz larrua jo zion honek,
hamaika aldiz, gelditu gabe, emakumeak konortea galdu arte. Orduan,
tximinoak zilar harizko estalki bat bota zion gainetik eta bere txokora itzuli zen.
Orduan, babuinoak ikusi egin ninduen eta txikituko ninduen, labana azkar asko
atera izan ez banu. Sabela ireki nion eta hesteak kanpora erori zitzaizkion.
Zaratak dama gaztea iratzarri zuen eta izuturik eta
dardarez altxatu zen. Tximinoa egoera horretan ikusi zuenean, garrasi egin
zuen. Arima gorputzetik atera izan balitzaio bezalako garrasia bota zuen.
Orduan, erori egin zen zorabiaturik eta bere onera itzuli zenean zera esan
zidan: “Zergatik egin duzu hori? Alaren izenean, bidali nazazu haren atzetik!”.
Baina zintzo egin nion hitz eta larrua jotzeko orduan tximinoaren lekua hartuko
nuela agindu nion, haren ezinegona uxatu nuen arte. Emaztetzat hartu nuen,
baina agindutakoa betetzeko orduan huts egin nuen, motz geratu nintzen eta ez
nintzen
gauza izan halako langintza gogorrari aurre egiteko. Nire egoeraren berri eman
nion atso bati, arazoa konponduko zuela esan baitzidan, eta emaztearen
demaseko eskaera aipatu nion. “Lapiko bat ekarri behar dizazu, ozpin birjinez
beterikoa eta piretro deritzon belarren kilo-erdia”, esan zidan atsoak. Behar
zuena eraman nion eta belarra lapikoan jarri zuen ozpinarekin eta dena sutan
jarri zuen, ondo egosi arte. Orduan neskari larrua jotzeko eskatu zidan, eta
larrua jo nion konortea galdu zuen arte. Atsoak altxatu egin zuen printzesa eta
haren hankatartea lapikoaren ahoan jarri zuen.
Lapikoaren lurrina aluan sartu zen eta handik zer edo zer erori zen: bi zizare
ziren, bat beltza eta bestea horia. Atsoak esan zidan: “Iluna esklabo beltzaren
larru-jotzearen ondorioa da, horia babuinoarena”. Bere onera itzuli zenean,
nirekin bizi izan zen pozik eta alai eta ez zuen lehen bezala larrua jotzeko
eskatu, Alak demaseko grina hura kendu baitzion”. Eta Sherezadek egunsentia
somatu zuen eta istorioa kontatzeari utzi zion. Hirurehun eta berrogeita
hamazazpigarren gaua zenean… Sherezadek esan zuen: kontatu didatenez, oi
zorioneko errege!, honela jarraitu zuen harakin gazteak: “Benetan kendu zion
Alak demaseko grina eta hori mirestuta, gertatu zenaren berri eman nion
printzesari.
Ondoren, harekin bizi izan nintzen eta hark atsoa amatzat hartu zuen”. Eta
istorioa kontatu zidanak esan zidanez, atsoa, gizon gaztea eta emaztea pozez
eta alai bizi izan ziren, plazer ororen suntsitzailea eta gizarte guztien
deuseztatzailea haiengana heldu zen arte. Aintza Betirako-bizi Denari,
hilezkorrari, mundu ikusgarria zein ikusezina menpean dituenari! Eta horrela
amaitu da beste istorio bat.
ORKATILEKO PULTSERA / ESKUMUTURREKOA
(882-883. egunak?)
Esaten da, hiri batean hiru ahizpa zeudela. Hirurak aita bera zuten, baina ez
ama bera. Elkarrekin bizitzen ziren lihoa iruten dirua irabazteko. Hirurak ilargiak
bezalakoak ziren, baina gazteena zen ederrena, gozoena (la más dulce),
xarmagarriena eta hoberen ematen zitzaiona irutea. Berak bakarrik bere bi ahizpak
baino azkarrago eta hobeto iruten zuen. Bere trebetasun horrek beste bi ahizpei
jeloskortasuna sorrarazten zien.
Egun batean, ahizpa gazteena azokara (zoco) joan, eta lihoa saltzen aurreztu
zuen diruarekin alabastrozko loreontzi txiki bat erosi zuen, oso gustuko zuena. Bere
nahia zen irun bitartean aurrez aurre loreontzi hortan lore txiki bat jartzea. Etxera
itzuli zenean, ordea, beste bi ahizpek gaizki begiratu zioten eta zarrastel
(derrochadora) bat zela aurpegiratu zioten. Berak, ez zuen kasurik egin eta larrosa bat
loreontzian jarri ondoren, iruten hasi zen.
Alabastrozko loreontzia, ahizparen harridurarako, magikoa zen. Bere jabeak
edozer eskatzen bazuen ere, loreontziak eman egingo zion. Hala nola janaria, arropak,
bitxiak… Irulea beldur zen bere ahizpek inbidia gehiago izango zutelako. Beraz,
aberastasun guztiak ezkutuan erabiltzea erabaki zuen. Haien aurrean emakume pobre
bat bezala bizi zen, baina joaten zirenean, bere logelan giltzaperatzen zen eta
loreontziari milaka gauza eskatzen zizkion. Zetazko arropak eta gozokiak eskatzen
zizkion, gehienbat. Banketearen ondoren, loreontziak den-dena desagerrarazten zuen.
Horrela bizi izan zen denbora luzean: pobrea publikoki, baina aberatsa bakardadean.
Behin, hiriko erregeak, bere urtebetetze eguna ospatzeko, festa handi bat
ospatu zuen eta hiritar guztiak gonbidatuak izan ziren. Irule familiako bi ahizpa
zaharrenak ahal izan zuten ederren jantzi ziren eta gazteenari etxea zaintzen utzi
zioten. Txikiena, ordea, handienak joatean bere logelara joan zen eta loreontziari
zetazko soineko berde bat eskatu zion, eta baita bitxi ugari. Haien artean orkatilarako
diamantezko pultsera bat aurkitzen zen. Prestatu zenean, erregearen jauregira joan
zen eta bere edertasunagatik gailendu zen emakume guztien artean.
Festa amaitzera zihoanean, bere ahizpak baino lehen irten zen, hauek ez
harrapatzeko. Korrika irten zen, baina presarekin orkatilako diamantezko pultsera
erori egin zitzaion aska batean.
Hurrengo egunean…
(Xerezadek goiza ikusi zuen eta isildu egin zen).
Zaldiak ura edatera hurbildu zituzten zaldizainek, baina hauek ez zuten edan
nahi izan, uretan dirdira egiten zuen zerbaitek beldurtu egiten zituelako. Orduan,
zaldizainak hurbildu ziren eta diamantezko pultsera ikusi zuten. Hain zen txikia eta
estua, non ez zekiten zeinena izan ote zitekeen.
Erregearen semeak pultsera aztertu ostean, bere jabearekin ezkondu nahi zuela
erabaki zuen, haren diamante bakar batek bere aitaren koroa guztiaren balioa baino
gehiago zuelako. Ezkondu aurretik, amari galdetu behar zion ea egokia izango
litzatekeen ezkontzea. Amaren baiezkoa entzun orduko emakumearen bila hasi zen.
Lan zaila izan zen, bi astetan ez zutelako benetako jabea aurkitu, baina, iruleen etxera
iristean gazteenaren orkatilean egokitzen zela ikusi zuen eta neskak ezkontza onartu
orduko jaregira abiatu ziren zeremoniarako. Ezkondu aurreko zeremonia horrek 40
egun eta 40 gau iraun beharko zuen.
Ezkontzera zihoanean, emakumearen bi ahizpek janzten eta orrazten lagundu
zioten, eta ilean diamantezko orratzak jarri zizkioten, baina orratz bakar bat besterik
ez zen ilean geratu, hauek magikoak baitziren eta irule gaztearen ahizpak usapal
(tórtola) batean bihurtzea eta hegan joatea eskatu ziotelako loreontziari.
Ahizpak printzeari bere emaztegaia paseotxo bat ematera joan zela eta ez zela
itzuli esan zioten eta bere bila abiatu zen. Ez zuen aurkitu. Usapala, ordea, egunero
joaten zen printzearen leihora hitz egin nahian. Horietako egun batean, printzeak
usapala harrapatu eta buruan zituen orratz itxurako makil batzuk ikusi zituen eta
kendu egin zizkion. Kendu bezain pronto berriro emakume bihurtu zen.
Orduan, biok pozik bizi izan ziren, bi ahizpak inbidiaz hil ziren eta Alahk ume
anitz edukitzeko ahalmena eman zien.
PRINTZEA ETA BANPIROA
Egun batean errege batek bere semea visir batekin bidali zuen, honek visirra
esaten zuena bete egin behar zuen eta ehizatzera atera ziren biek. Ehizatzen
zeudela, animali beldurgarri bat ikusi zuten, visirra basapiztia jarraitzeko esan
zion mutikoari. Aginduari jarraitu zion eta basamortuan galtzen bukatu zen.
Denbora bat egon ondoren negar egiten zegoen gatibu emakume bat ikusi zuen
eta berarekin eraman zuen jakin gabe neskatoa banpiroa zela.
Ordu batzuk pasatu ondoren, neska honek pixa egin behar zuela esan zion
printzeari eta honek baso txiki batean utzi zion. Baina gehiegi zeraman han eta
honek zer gertatzen zen ikustera gerturatu zen; hurrengo entzunez: - ”Nire
seme-alabak! gazte oso gozo bat dakarkizuet”. Eta hauek esan zuten: ”ekar
ezazu hona eta jan egingo dugu ba!”. Printzea ikaratu egin zen bere patua jada
bazekielako. Neskatoa berarengana bueltatu zenean ea zergatik zegon
dardaraka galdetu zion. Honek beldurra ematen zion etsai bat zuela aitortu
zion eta neskatila, berataz hitz egiten ari zela ez zekiena, esan zion Alari
laguntza eskatzeko. Bere esanei kasu egiten, Alari erregutu egin zion bere etsaia
harengatik urrun joatea eta neska desagertu egin zen.
Printzea bere aitarengana itzuli zen eta istorio guztia kontatu zion; baita ere
visirra animali horren atzetik joatea esan ziola ere eta zigor bezala Bisirra akatu
zuen.

More Related Content

Similar to Ipuin bilduma

Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bkarmengoamaeskola
 
Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1jabando
 
Ipuin leiaketa
Ipuin leiaketaIpuin leiaketa
Ipuin leiaketaizaro19
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatanetxu8
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzataneotxoa4444
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakelisaetalarraitz
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakelisaetalarraitz
 
Barraskilo alferra 5.d 5.e
Barraskilo alferra   5.d 5.eBarraskilo alferra   5.d 5.e
Barraskilo alferra 5.d 5.ekuetoeskola
 
Barraskilo alferra 5.d 5.e
Barraskilo alferra           5.d 5.eBarraskilo alferra           5.d 5.e
Barraskilo alferra 5.d 5.ekuetoeskola
 
Cristina eta Nerea euskarako ipuina
Cristina eta Nerea euskarako ipuinaCristina eta Nerea euskarako ipuina
Cristina eta Nerea euskarako ipuinaLeire Bujanda
 
Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010Ibarrekolandakohnb
 
Resumen del libro "Miñan" de Amets Arzallus
Resumen del libro "Miñan" de Amets ArzallusResumen del libro "Miñan" de Amets Arzallus
Resumen del libro "Miñan" de Amets Arzallusnereamartinez34
 

Similar to Ipuin bilduma (20)

Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
 
Sinbad
SinbadSinbad
Sinbad
 
Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1
 
Ipuin leiaketa
Ipuin leiaketaIpuin leiaketa
Ipuin leiaketa
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Barraskilo alferra 5.d 5.e
Barraskilo alferra   5.d 5.eBarraskilo alferra   5.d 5.e
Barraskilo alferra 5.d 5.e
 
Barraskilo alferra 5.d 5.e
Barraskilo alferra           5.d 5.eBarraskilo alferra           5.d 5.e
Barraskilo alferra 5.d 5.e
 
Euskal herria
Euskal herriaEuskal herria
Euskal herria
 
Basoko animaliak
Basoko animaliakBasoko animaliak
Basoko animaliak
 
Cristina eta Nerea euskarako ipuina
Cristina eta Nerea euskarako ipuinaCristina eta Nerea euskarako ipuina
Cristina eta Nerea euskarako ipuina
 
Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010
 
Ipuina diapositibetan
Ipuina diapositibetanIpuina diapositibetan
Ipuina diapositibetan
 
7 Antxumeak
7 Antxumeak7 Antxumeak
7 Antxumeak
 
Basoko animaliak
Basoko animaliakBasoko animaliak
Basoko animaliak
 
Artolapurra
ArtolapurraArtolapurra
Artolapurra
 
Resumen del libro "Miñan" de Amets Arzallus
Resumen del libro "Miñan" de Amets ArzallusResumen del libro "Miñan" de Amets Arzallus
Resumen del libro "Miñan" de Amets Arzallus
 

Ipuin bilduma

  • 1. ASTO, IDI ETA NEKAZARIAREN IPUINA Nekazari aberats batek basetxe batzuk zeuzkan: aetan, mota guzietako abereak hezitzen zituen. Batean, andre eta semearekin bizi zen eta Salomonen antzera abereen mintzaera aditzeko ahalmen biziduna zen. Ordea, ezin inori adierazi, bere bizitza galdu nahi ez bazuen. Ukuilu batean idi bat eta asto bat zeuzkan eta behin batean bere semeen jolasak ikusten zegoela aditu du idia astoari ari zaiola: — Ire bizibidea gozoa dek mutil, atseden asko eta lan gutxi: atik bekaizti natxegok. Gizon bat i zaintzeko, garagar ederra jaten emateko, ur garbia edateko... ibilaldi motz oetan nagusia eramango ez baukek alferkeria hutsean biziko itzake... Ni ordea... ah! bizitza txarra nirea, bestelakoa dek. Gabeko amabietan gurdi bati lotu, indarrak pot egin arte lan egin, eta ala ere nekazaria akulluagaz zirika gaba datorreneanbaba txar legor batzuk jateko ta kito. Ikusten dek, hire zoriarenbekaizti izateko badetela arrazoia. Astoak laga zion idiari bere berriketan. Amaitu ondoren ordea... Hara — esan zion — motel izena dezute ik eta hiretarrak eta ondo ezarria. Gizonen onerako bizia eman eta halako almenak, eta bizibiderik ez atera... Goldeari uztartzean...ze arraio! zergatik ez dituk adarkada ederrak ematen? zergatik ez mu eginaz gizonak ikaratu, lurrean etzan eta kolperik ez egin? Ala egingo baukek, bigunago erabiliko ituzteke, ikusiko ukek. Nere aholkue tan kerizpetu adi eta aldaketa ederra begiztatuko dek eta eskerrak emango dizkidak. Idiak baietz... eta nagusiak berriketa aren itz bat ere etzuan galdu. Hurrengo egunean,goizeangoiz, morroia ukuluratu da idiaren bila. Baita abereak astoaren esanak zehatz gorde ere. Aren mu-egin-bearra! aren jan gurarik eza! morroiak gaixo zegoelakoan, nagusiari ohartzen dio. Bai antzemanere nekazariak asto maltzurrarenarrastoak. Bere merezia gozarazi behar zion horratiño asto kertenari. Idiaren ordez, eraman zak astoa lanera, eta astindu ondo. Esan da egin. Egun osoan ara ibilli zan astoa golde ta gurdiari tira ta tira: astinaldiak ere berebizikoak hartu,eta jakina, gero ukuiluan ezin tente egon. Idia ordea... aren poza. Ondo jan, ondo lo egin egun osoan... astoa... etxeratu orduko asi zaio bedeinkatzen, eskerrak ematen. Asto gaixoa ixilik bere artean Nik diat gertatzen danaren erru guzia... Nik. Zoro haundi bat nauk. Ain zoragarri, eta ederki bizi... ta; ba, egoera txarri hontatik irteteko nere maltzurkeriaz biderik aurkitzen ez ba-diat... nereak egin dik. Bisir-a kontu kontari isildu zan orduan bere jardunean eta bere alabari esan zion: Astoaren astinaldiak merezi dituzu zuk ere, sendaezina dan gaitza sendatu nahi dezulako. Egin-ezin hortan zergatik kemenak galdu? Kemenak ez eze, biziak pot egingo luke. Bere asmoetan bigunezina baizan, ema gazte biotzdunak darantzuio biziki. — Etzegola, bere asmoetan galeraziko zion arrizkorik. Ala bada —aitak— zurekin ere, nekazariak bere emazteri egina, beharko. Zer izan zan ba? Arretaz entzun, ez det ipuina amaitu-ta.
  • 2. HIRU SAGARRAK Bazen behin kalifa oso jakintsu bat. Kalifa honek bere erreinua nolakoa zen ikusi nahi zuen eta horretarako eskalez mozorrotu zen. Arrantzale bat ikusi zuen eta esan zion ehuntxanpon emango zizkiola uretatik aterakozuenaren truke.Arrantzalesare bat bota zuen uretara eta kutxa bat atera zuen. Kalifa ehun txanponak eman zizkion, gero kutxa ireki zuen eta emakume bat hainbat zatitan banatuta zegoela ikusi zuen. Kalifa bere jauregira joan zen eta bere bisir-arengana joan zen. Bisir-ari esan zion ez bazuela emakumearen hiltzailea aurkitzen exekutatu egingo zuela. Ez zuen aurkitu hiltzailea, orduan bere senideak agurtu zituen eta exekutatu behar zuten lekura eraman zuten. Hil egin behar zutenean, gazte bat esan zuen bera zela hiltzailea. Gazte horrek kontatu zuen emakume hori bere maitalea zela. Emakumea hiru sagarren bila joateko agindua eman zion. Hainbat egunen ondoren gatibu beltz bat ikusi zuen bere maitaleren etxetik ateratzen eta sagar bat eramanez. Bera bazekien sagarra maitalearena zela, orduan emakumerengana joaten da, hiltzen du hainbat zatitan banatuz eta errekara bota zuen. Mutila etxera itzultzean, bere semea negarrez ikusi zuen, mutila galdetu zion bere semeari ea zer gertatzen zitzaion, eta umea esan zion gizon beltz batek bi sagar lapurtu egin Kalifa, hori jakitean erabaki zuen gizon beltz hura exekutatzea. Bisir-ari eman zion hiru egun gizon hori aurkitzeko. Bisir-aren alaba esan zion gatibu beltz batek sagar bat eman ziola. Bisir-a, hori jakitean, gatibua kalifarenera bidali zuen. Gatibua gauza bat proposatu zion kalifari: Berak istorio bat kontatuko zion, eta gustatzen bazitzaion bizirik utziko zuen. Kalifari istorioa gustatu zitzaion eta aske utzi zuen. Emakumea hil zuen mutila kalifaren Haren-eko neska hoberena eman zion. ALI BABA ETA 40 LAPURRAK
  • 3. Ali Baba bere emaztearekin bizi zen egurgin xume bat zen, han oso lan gogorra egiten zuen zuhaitzak mozten eta merkatuan saltzen. Egun batean, Ali Baba baso batean sartu zen; zaldien irrintzia entzun zuenean, beldurrez beste herri bateko egurgileak zirela pentsatuz egurra moztera zetozela,korrika hasi zen zuhaitzak zeharkatu zituen munio batera iritsi arte. Han, Ali Babak zaldiak entzuteari utzi zionean konturatu zen zuhaitzak moztu behar zituela egurra eramateko herrira. Orduan zuhaitz handi bat hasi zen mozten eta zuhaitza mugitzen hasi zenean alde batera baztertu zen, baina ez zen konturatu amildegi baten ertzean zegoela eta bat batean amildegitik bera erori zen arroka batzuen kontra jo arte, non konorte gabe geratu zen. Esnatu zenean egunsentia zen jada, Ali Baba zorabiatuta zegoen eta ez zekien non aurkitzen zen,ahal zuen bezala jaiki zen eta zuhaitz eroria aurkitu zuen suntsituta, bere saskia hartu zuen eta egur zatiak jasotzen hasi zen. Saskia ia beteta zegoenean, zaldiak entzun zituen beregana joaten eta egurgileak zirela pentsatu zuen eta arroken tartean ezkutatu zen. Minutu batzuk ondoren, zaldi gainean berrogei gizon agertu ziren eta Ali Babaren aurretik arrapaladan pasa ziren, hauek ez zuten ikusi, oso ondo ezkutatuta zegoelako. Arroka eta enbor aztarna artean ezkutatuta, ikusi ahal izan zuen soldadu batek "Sesamo, ireki!" oihukatzen zuela eta bat batean amildegia dardarka hasi zen eta ate baten moduko arroka bat mugitzen hasi zen. Orduan gizonak barrura sartu ziren, denbora pasatu ondoren, Ali Baba hurbiltzen hasi zen baina bat batean ahotsak entzun zituen eta berriz ezkutatu zen. Berrogei gizonak ateratzen hasi ziren eta zaldian zituzten zakuak ustutzen hasi zituzten. Azken gizona guztietan altuena zen eta zaku erraldoi bat eramaten zuen sorbaldetatik zintzilik soka batekin lotuta, arroka batekin estropezu egin zuen eta zakua lurrera erori zitzaion zulo bat eginez eta ondorioz barruan zegoena ateraz. Ali Baba konturatu zen zer zen urrezko txanponak, bitxiak eta beste gauza asko zeuden. Berrogei gizon horiek lapurra zirela konturatu zen. Gizonak lurrera eroritako guztia bildu zuen eta presaka sartu zen kobara. Handik gutxira berriro atera ziren gizonak eta haietako batek "Sesamo, itxi!" oihukatu zuen. Ali Babak ez zuen bi aldiz pentsatu, ate aurrean jarri zen eta "Sesamo, ireki!" esan zuen arrokak ireki arte. Urrea ukitzen ikusi zuen bere burua. Behin barruan, Ali Baba haitzuloaren barruan ahal zuen bezala ibili zen geroz eta argi gutxiago baitzegoen. Ilunpetan oinez ibili ondoren, kobaren amaierara iritsi zen konturatu zen galdu egin zela et ez zekiela handik ateratzen. Arroka batean eseri zen eta lapurrei itxarotea erabaki zuen itzultzeko bidea jakiteko, etsita ez zuelako inolako urrerik topatu eroso jarri eta lo hartu zuen. Bitartean, lapur bat koban sartu zen umore txarrez, konturatu zelako zakua bertan utzi zuela eta bere bila etorri zen. Oso errax iritsi zen amaierara bidea ezagutzen zuelako eta antortxa bat zeramalako. Ali Baba zegoen tokira iritsi zenean zaku bat bilatzen hasi zen urrearen artean eta zaratak Ali Baba esnatu zuen. Izan bere begiak hainbat aldiz igurtzi behar izan
  • 4. zituen ez zuelako sinesten ikusten ari zena. Lapurraren atzetik joan zen hortik ateratzeko. Irteerara hurbiltzen ari zenean, lapurra gelditu egin zen kanpoko iskanbila entzun zuenean, urduri antortxa itzali zuen. Orduan Ali Baba geldirik geratu zen zer egin jakin gabe, bere etxera joan nahi zuen saski gehiagoren bila urrea hartzeko, baina ez zen handik ateratzen ausartzen. Beraz ezkutatu egin zen. Denbora gutxi barru erreinuko guardia agertu zen lapurrak atxilotzen ari ziren. Baina Ali Baba ez zegoen ziur beste lapurra berarekin zegoenik edo ez eraz lasaitasunez hitz magikoa esan eta handik alde egin zuen. Etxera irisi zenean emaztea oso kezkaturik zegoen, Ali Baba bi egunetan ez zen etxean agertu eta herri guztian entzun zuten lapur arriskutsuak zebiltzala. Bere emaztea beldurrez Ali Babaren anaiarengana joan zen, oso gizon aberatsa zen. Anaia Ali Babaren emazteaz maiteminduta zegoen, Semea deitzen zen.Ali Baba agertu zenean, anaiak bere emaztearekin ezkontzeko aukera galdu zuen. Ali Babak anaiari gertatutako guztia kontatu zion eta anaiak aberatsagoa izan nahi zuenez amildegira joatea erabaki zuen. Baina ez zekien guardia oraindik hor zebilela lapur bat falta zitzaielako harrapatzeko. Gelditu gabe haitzuloko aurrean duten hitz magikoa oihukatu zuen eta bat batean itzaletatik guardiak bere gainera salto egin zuen eta harrapatu egin zuten. Semea azaltzen saiatu zen baina ez zioten sinetsi eta eraman egin zuten besteekin batera. Ali Baba hurrengo egunean emaztearengana joan zen eta dena azaldu zion beraz kobara joan ziren urrearen bila dena lortu zutenean lapurra bilatzera joan ziren, eta basoan aurkitu zuten eta harrapatu zutenean erreinura bidali zuten zaldi baten gainean. Honen truke Semea aska zezaten. Ali Babak lapurrek bere dirua inoiz aurkitu ez zezaten zaku txikitan sartu zuen eta herriko biztanleei oparitu zien, hauek asko eskertu zioten. Horrela lapurtu zien Ali Babak berrogei lapurrei dirua, eta ez zuen inoiz gehiago lanik egin egurgile bezala. Esaten ohi da honek atea itxi zuenean ezin izan zela berriz ireki.
  • 5. HIRUGARREN AGUREA ¡Oh sultán, efritsen buruzagia!Hemen ikusten duzun mandoa nire emaztea zen. Behin batean, bidai batera joan nintzen eta urte betez absente egon nintzen. Negozioak bukatuta, gauez bueltatu nintzen, eta nire emaztearen logelan sartzean, ohe gainean etzanda ikusi nuen morroi beltz batekin. Hizketan ari ziren eta musukatzen baita ere. Ni ikustean, azkar altxatu eta ur ontzi batekin nire gainean bota zen; zenbait hitz murmuratu zituen, eta ura gainean botatzen zijoan bitartean hau esan zuen: “ Atera zure itxuratik eta txakur batena hartu!” Berehala txakur bihurtu nintzen, eta nire emazteak etxetik bota ninduen. Noraezean ibili nintzen harategi batera iritsi arte, non hezurrak hortzikatzen ibili nintzen. Harakinak ni ikustean, hartu eta berarekin eraman ninduen. Bere alabaren logelan sartu orduko, aurpegia estali eta hau esan zion bere aitari: “Ondo iruditzen al zaizu egin duzuna? Gizon bat ekartzen duzu eta nire logelan sartzen duzu”. Aitak hauxe esan zion: “Baino non dago gizona?” Bera eranztun zuen: “Txakur hori gizon bat da. Bere emazteak sorgindu du; baina nik badakit sorginkeria bertan behera uzten.” Eta bere aitak esan zion: “Mesedez bueltatuiozu bere itxurara!”. Bera ur ontzi bat hartu, eta zenbait hitz murmuratu ondoren, hainbat ur tanta bota eta hau esan zuen: “Itxura honetatik atera eta lehen zenuena hartu!”.Orduan,giza itxurarabueltatu nintzen, eskua musukatu nion, eta esan nion: “Nire emaztea sorgintzea nahiko nuke, berak egin zidan bezala”. Orduan, ura zuen pote bat eman zion eta zera esan zion: “Zure emaztea lotan aurkitzen baduzu, ur hau gainetik bota eta nahi duzuneanbihurtukoda”. Uste nuenbezala, lotan zegoen, ura bota nion, eta esan nuen: “Atera itxura honetatik eta hartu mando batena!”. Eta berehala mando batean bihurtu zen, eta bertan ikusten duzuna da”. Efrita mandoari begira gelditu zen eta hau esan zion: “Egia da esan duen guztia?” Eta mandoak burua mugitu zuen baietz bezela esaten. Istorio hau efrita asetu zuen, zein emozioz eta plazerrez beteta, grazia eman zion hirugarren agureari. Momentu hartan Schehrazada goiza ikusi zuen, eta hitz egiteari utzi zion.
  • 6. Erregearen alaba eta tximinoa Bazen behin Sultan baten alaba, esklabo beltz batekin maiteminduta zegoena. Esklaboak erabat txolindu zuen eta neskak sekulako grina hartu zion larru- jotzeari. Ezin zuen ordu bakar bat ere igaro horri ekin gabe eta hala esan zion bere neskameetako bati. Honek adierazi zionez, ez dago ezer babuinoa baino grinatsuagorik larrua jotzeko orduan. Orduan, egun batean, suertatu zen bada tximino-zain bat igaro zela, tximino handi batekin, erregearen alabaren leiho saredunaren azpitik. Aurpegiko beloa altxatu zuen neskak eta tximinoari begira, keinu bat egin zion begiekin. Tximinoak sokak eta katea hautsi zituen eta printzesarengana igo zen. Ezkutatuta izan zuen honek, txoko batean, eta han bizi izan zen gau eta egun, jaten, edaten eta larrua jotzen. Printzesaren aitak izan zuen horren berri eta alaba hiltzea erabaki zuen. Orduan Sherezadek egunsentia somatu zuen eta istorioa kontatzeari utzi zion. Hirurehun eta berrogeita hamaseigarren gaua zenean… Sherezadek esan zuen: kontatu didatenez, oi zorioneko errege!, Sultanak entzun zuenean printzesa eta tximinoarena, alaba hiltzea erabaki zuen, baina emakumeak izkin egin zion. Mamelukoz jantzita, zaldi gainera igo zen, mando bat zamatu ondoren urrezko barrekin eta bestelako hamaika gauza preziaturekin. Tximinoa aldamenean hartu eta Kairora egin zuen ihes. Hiriaren kanpoaldeko, Suezko basamortuaren ertzeko, etxeetako batean jarri zen bizitzen. Egunero haragia erosten zion gizon gazte bati,harakina bera. Baina ez zen harengana heltzen eguerdira arte eta horren aurpegi zurbil eta nahasia zuen, non harakinak bere buruari esan zion, “misterioren bat dago esklabo honen inguruan”. Harakinak honela kontatu zuen ondoren gertaturikoa: “Niregana ohi bezala etorri zen batean, ezkutuan atera nintzen haren atzetik, eta lekutik lekura jarraitu nintzaion, gelditu gabe, ez baininduen ikusi. Azkenean, bere etxera heldu zen, basamortuaren ertzean, eta sartu egin zen. Zirrikitu batetik begiratu nuen, eta ikusi nuen, etxean sartu orduko, sua piztu eta haragia prestatu zuela. Zati bat jan zuen berak eta gainekoa aldamenean zuen babuino bati eman zion. Orduan, esklabo jantziak alde batera utzi eta emakumeen apaingarririk aberatsenak jantzi zituen. Horrela jakin nuen dama bat zela. Ondoren, ardoa atera zuen eta tximinoari eman zion edateko. Gau erdiz larrua jo zion honek, hamaika aldiz, gelditu gabe, emakumeak konortea galdu arte. Orduan, tximinoak zilar harizko estalki bat bota zion gainetik eta bere txokora itzuli zen. Orduan, babuinoak ikusi egin ninduen eta txikituko ninduen, labana azkar asko atera izan ez banu. Sabela ireki nion eta hesteak kanpora erori zitzaizkion. Zaratak dama gaztea iratzarri zuen eta izuturik eta dardarez altxatu zen. Tximinoa egoera horretan ikusi zuenean, garrasi egin zuen. Arima gorputzetik atera izan balitzaio bezalako garrasia bota zuen. Orduan, erori egin zen zorabiaturik eta bere onera itzuli zenean zera esan zidan: “Zergatik egin duzu hori? Alaren izenean, bidali nazazu haren atzetik!”.
  • 7. Baina zintzo egin nion hitz eta larrua jotzeko orduan tximinoaren lekua hartuko nuela agindu nion, haren ezinegona uxatu nuen arte. Emaztetzat hartu nuen, baina agindutakoa betetzeko orduan huts egin nuen, motz geratu nintzen eta ez nintzen gauza izan halako langintza gogorrari aurre egiteko. Nire egoeraren berri eman nion atso bati, arazoa konponduko zuela esan baitzidan, eta emaztearen demaseko eskaera aipatu nion. “Lapiko bat ekarri behar dizazu, ozpin birjinez beterikoa eta piretro deritzon belarren kilo-erdia”, esan zidan atsoak. Behar zuena eraman nion eta belarra lapikoan jarri zuen ozpinarekin eta dena sutan jarri zuen, ondo egosi arte. Orduan neskari larrua jotzeko eskatu zidan, eta larrua jo nion konortea galdu zuen arte. Atsoak altxatu egin zuen printzesa eta haren hankatartea lapikoaren ahoan jarri zuen. Lapikoaren lurrina aluan sartu zen eta handik zer edo zer erori zen: bi zizare ziren, bat beltza eta bestea horia. Atsoak esan zidan: “Iluna esklabo beltzaren larru-jotzearen ondorioa da, horia babuinoarena”. Bere onera itzuli zenean, nirekin bizi izan zen pozik eta alai eta ez zuen lehen bezala larrua jotzeko eskatu, Alak demaseko grina hura kendu baitzion”. Eta Sherezadek egunsentia somatu zuen eta istorioa kontatzeari utzi zion. Hirurehun eta berrogeita hamazazpigarren gaua zenean… Sherezadek esan zuen: kontatu didatenez, oi zorioneko errege!, honela jarraitu zuen harakin gazteak: “Benetan kendu zion Alak demaseko grina eta hori mirestuta, gertatu zenaren berri eman nion printzesari. Ondoren, harekin bizi izan nintzen eta hark atsoa amatzat hartu zuen”. Eta istorioa kontatu zidanak esan zidanez, atsoa, gizon gaztea eta emaztea pozez eta alai bizi izan ziren, plazer ororen suntsitzailea eta gizarte guztien deuseztatzailea haiengana heldu zen arte. Aintza Betirako-bizi Denari, hilezkorrari, mundu ikusgarria zein ikusezina menpean dituenari! Eta horrela amaitu da beste istorio bat.
  • 8. ORKATILEKO PULTSERA / ESKUMUTURREKOA (882-883. egunak?) Esaten da, hiri batean hiru ahizpa zeudela. Hirurak aita bera zuten, baina ez ama bera. Elkarrekin bizitzen ziren lihoa iruten dirua irabazteko. Hirurak ilargiak bezalakoak ziren, baina gazteena zen ederrena, gozoena (la más dulce), xarmagarriena eta hoberen ematen zitzaiona irutea. Berak bakarrik bere bi ahizpak baino azkarrago eta hobeto iruten zuen. Bere trebetasun horrek beste bi ahizpei jeloskortasuna sorrarazten zien. Egun batean, ahizpa gazteena azokara (zoco) joan, eta lihoa saltzen aurreztu zuen diruarekin alabastrozko loreontzi txiki bat erosi zuen, oso gustuko zuena. Bere nahia zen irun bitartean aurrez aurre loreontzi hortan lore txiki bat jartzea. Etxera itzuli zenean, ordea, beste bi ahizpek gaizki begiratu zioten eta zarrastel (derrochadora) bat zela aurpegiratu zioten. Berak, ez zuen kasurik egin eta larrosa bat loreontzian jarri ondoren, iruten hasi zen. Alabastrozko loreontzia, ahizparen harridurarako, magikoa zen. Bere jabeak edozer eskatzen bazuen ere, loreontziak eman egingo zion. Hala nola janaria, arropak,
  • 9. bitxiak… Irulea beldur zen bere ahizpek inbidia gehiago izango zutelako. Beraz, aberastasun guztiak ezkutuan erabiltzea erabaki zuen. Haien aurrean emakume pobre bat bezala bizi zen, baina joaten zirenean, bere logelan giltzaperatzen zen eta loreontziari milaka gauza eskatzen zizkion. Zetazko arropak eta gozokiak eskatzen zizkion, gehienbat. Banketearen ondoren, loreontziak den-dena desagerrarazten zuen. Horrela bizi izan zen denbora luzean: pobrea publikoki, baina aberatsa bakardadean. Behin, hiriko erregeak, bere urtebetetze eguna ospatzeko, festa handi bat ospatu zuen eta hiritar guztiak gonbidatuak izan ziren. Irule familiako bi ahizpa zaharrenak ahal izan zuten ederren jantzi ziren eta gazteenari etxea zaintzen utzi zioten. Txikiena, ordea, handienak joatean bere logelara joan zen eta loreontziari zetazko soineko berde bat eskatu zion, eta baita bitxi ugari. Haien artean orkatilarako diamantezko pultsera bat aurkitzen zen. Prestatu zenean, erregearen jauregira joan zen eta bere edertasunagatik gailendu zen emakume guztien artean. Festa amaitzera zihoanean, bere ahizpak baino lehen irten zen, hauek ez harrapatzeko. Korrika irten zen, baina presarekin orkatilako diamantezko pultsera erori egin zitzaion aska batean. Hurrengo egunean… (Xerezadek goiza ikusi zuen eta isildu egin zen). Zaldiak ura edatera hurbildu zituzten zaldizainek, baina hauek ez zuten edan nahi izan, uretan dirdira egiten zuen zerbaitek beldurtu egiten zituelako. Orduan, zaldizainak hurbildu ziren eta diamantezko pultsera ikusi zuten. Hain zen txikia eta estua, non ez zekiten zeinena izan ote zitekeen. Erregearen semeak pultsera aztertu ostean, bere jabearekin ezkondu nahi zuela erabaki zuen, haren diamante bakar batek bere aitaren koroa guztiaren balioa baino gehiago zuelako. Ezkondu aurretik, amari galdetu behar zion ea egokia izango litzatekeen ezkontzea. Amaren baiezkoa entzun orduko emakumearen bila hasi zen. Lan zaila izan zen, bi astetan ez zutelako benetako jabea aurkitu, baina, iruleen etxera iristean gazteenaren orkatilean egokitzen zela ikusi zuen eta neskak ezkontza onartu orduko jaregira abiatu ziren zeremoniarako. Ezkondu aurreko zeremonia horrek 40 egun eta 40 gau iraun beharko zuen.
  • 10. Ezkontzera zihoanean, emakumearen bi ahizpek janzten eta orrazten lagundu zioten, eta ilean diamantezko orratzak jarri zizkioten, baina orratz bakar bat besterik ez zen ilean geratu, hauek magikoak baitziren eta irule gaztearen ahizpak usapal (tórtola) batean bihurtzea eta hegan joatea eskatu ziotelako loreontziari. Ahizpak printzeari bere emaztegaia paseotxo bat ematera joan zela eta ez zela itzuli esan zioten eta bere bila abiatu zen. Ez zuen aurkitu. Usapala, ordea, egunero joaten zen printzearen leihora hitz egin nahian. Horietako egun batean, printzeak usapala harrapatu eta buruan zituen orratz itxurako makil batzuk ikusi zituen eta kendu egin zizkion. Kendu bezain pronto berriro emakume bihurtu zen. Orduan, biok pozik bizi izan ziren, bi ahizpak inbidiaz hil ziren eta Alahk ume anitz edukitzeko ahalmena eman zien. PRINTZEA ETA BANPIROA Egun batean errege batek bere semea visir batekin bidali zuen, honek visirra esaten zuena bete egin behar zuen eta ehizatzera atera ziren biek. Ehizatzen zeudela, animali beldurgarri bat ikusi zuten, visirra basapiztia jarraitzeko esan zion mutikoari. Aginduari jarraitu zion eta basamortuan galtzen bukatu zen. Denbora bat egon ondoren negar egiten zegoen gatibu emakume bat ikusi zuen eta berarekin eraman zuen jakin gabe neskatoa banpiroa zela. Ordu batzuk pasatu ondoren, neska honek pixa egin behar zuela esan zion printzeari eta honek baso txiki batean utzi zion. Baina gehiegi zeraman han eta honek zer gertatzen zen ikustera gerturatu zen; hurrengo entzunez: - ”Nire seme-alabak! gazte oso gozo bat dakarkizuet”. Eta hauek esan zuten: ”ekar ezazu hona eta jan egingo dugu ba!”. Printzea ikaratu egin zen bere patua jada bazekielako. Neskatoa berarengana bueltatu zenean ea zergatik zegon dardaraka galdetu zion. Honek beldurra ematen zion etsai bat zuela aitortu zion eta neskatila, berataz hitz egiten ari zela ez zekiena, esan zion Alari laguntza eskatzeko. Bere esanei kasu egiten, Alari erregutu egin zion bere etsaia harengatik urrun joatea eta neska desagertu egin zen.
  • 11. Printzea bere aitarengana itzuli zen eta istorio guztia kontatu zion; baita ere visirra animali horren atzetik joatea esan ziola ere eta zigor bezala Bisirra akatu zuen.