SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
Inprimatzeko bertsioa
Inprimatu
2011-07-10
Erregistro aldaketa
Andres Krakenberger Jon M. Landa Sabino Ormazabal
Argituz
Aldaketak ez dira beti errazak, eta gizakia ohitura-izaki denez, nahiago izaten du jorratutako
bideei jarraitu, egoera beste bat izanda ere. Askotan, inertzia hutsagatik gertatzen da hori,
edo bestelako iritzia duelako, aldaketarekin ados ez egoteagatik; edo interes
maltzurrengatik; edo; kasu batzuetan, arduragabekeriagatik; edo, azkenik, jarraibide ezagatik
izan daiteke, besterik gabe: alegia, inor ez delako gogoratu aginduak betetzen zituenari
agindu horiek indarrean egoteari utzi diotela jakinarazten.
Horiek horrela, agertokia ere aldatzen da batzuetan; ingurua, arnasten den airea, baina
gizakiak berdin-berdin jarraitzen du, programazio berarekin, eta, hortaz, ez du bere jokaera
aldatzen; horrek errealitatetik kanpo uzten du, gainera. Beste herrialdeetako esperientziak ez
dira beti hemengo egoerarekin alderatzeko modukoak, noski, baina bete-betean saihestu
beharrekoaren adierazle garbiak eskain diezazkigukete: inertziak edo arduragabekeriak giza-
eskubideak errespetatzearen aldeko agertoki bat saboteatzea.
1989. urteko abuztuan, Ostiral Santuko akordioa sinatu ondoren, Benetako IRAk, behin-
behineko IRAren zatiketatik sortutakoak, bonba-auto bat leherrarazi zuen Omagh-en, eta 29
lagun hil ziren (bikiak espero zituen emakume bat barne), eta 220 zauritu. Hegoafrikan,
indarkeria politiko orokorrak tentsioa jarri zuen negoziaketetan. Afrikako Kongresu
Nazionalaren eta Inkhata Alderdi Nazionalaren arteko liskarrei eskuin zuriaren elementuen
indarkeria batu zitzaien. Afrikaner Weerstandsbewegung-ekin (AWB) lotutako europar zuri
batek Chris Hani hil zuen, garai hartan Nelson Mandelaren ondorengo zena, eta gertakari
hark kaos erabatekoan sartu zuen ia herrialdea. Amnistia Internacional-ek jasotako datuen
arabera, 1994. urtean 2.683 lagun hil ziren, gutxienez, indarkeria politikoaren ondorioz, eta
hildako horien guztien herenak apirilaren 27an izandako apartheidik gabeko lehenengo
hauteskundeen ondoren hil ziren. Arrazoi politiko eta delitu arruntengatik atxilotutakoei
egindako torturei buruzko txosten ugari ere izan ziren urte hartan, eta Gobernuko agenteak
zeuden batik bat salaketa horietan inplikatuta.
Página 1 de 3Berria.info | Inprimatzeko bertsioa
12/07/2011http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2011&hi...
Zorionez, bestelakoa da hemengo egoera. Besteak beste, indarkeria ez delako hain bortitza.
Aldaketak gertatu badira ere, erregistroa aldatzen ez dutenengandik kosta ahala kosta
babestu beharreko prozesu baten hasieran gaude, ordea. Batzuentzat, aldaketa ez da hasi
ere egin; beste batzuentzat, berriz, amaituta dago ia. Dena dela, begi bistakoa da giza-
eskubideak errespetatuko dituen agertokira iristeko bertarantz mugitu behar dugula, eta
egoera aldatzerik nahi ez dutenen ezustekoetatik blindatu behar dugula.
Fase berri honetan, giza eskubideen inguruko kontu asko dugu konpontzeko, oraindik. ETAk
behin betiko irten behar du agertoki honetatik, su-etena nazioartean egiaztatuta, etzi baino
hobe bihar bertan etorri behar duen behin betiko arma-uztea lortzeko lehen urrats gisa. Egia
agerian uzteko eta sozializatzeko prozesu baten zain gaude, oraindik. Estatu krimenak,
ETArenak, tortura, mehatxuak eta abar bildu beharko ditu; eta krimen horien egile zuzenak
ez ezik, baita krimen horiek agindu zituzten arduradun hierarkikoak ere. Herri honetan,
jendeak ez du bizkartzainekin joan behar talde sozial edo politiko jakin batekoa izateagatik,
eta Elorrioko zinegotzi edo gazte-mugimendukoa izan, ez du inork zertan beldurrik eduki
bere oinarrizko eskubideak urra diezazkioten.
Horrekin batera, legea betetzeaz arduratu ziren funtzionarioengana ere zabaldu behar da
gertaerak argitzeko ariketa hori. Historiaren bide bazterrean geratutako biktimei aurrez aurre
begiratzeko ordua da; une egokia omen ez zelako, komeni ez zelako edo haien kasuak
besteenak bezalakoak ez omen zirelako beren mina eta sufrimendua aitortu ez zaienei. Ezin
ditugu ahaztu, ezta ere, «nahasketa batengatik», zerbitzuz kanpo edukitako liskarrengatik
edo manifestazio eta mobilizazio askotarikoengatik errepideetako kontroletan hil edo
zauritutakoak. Eta argiketa horiek egiteko, Nazio Batuek onartutako nazioarteko zuzenbidea
erabili behar da, Legea Betearazi behar duten Funtzionarioentzako Jarraibideen Kodea edo
Legea Betearazi behar duten Funtzionarioen Indarkeriaren eta Armen Erabilerari buruzko
Oinarrizko Printzipioak, besteak beste.
Egia falta da, halaber, atentatuen, bahiketen, torturen, mehatxuen, sexu-erasoen eta talde
parapolizialek, ultrek, «kontrolik gabekoek» eta bestek manifestazioetan egindako esku-
sartzeen inguruan. Argitu egin behar dira gertakari horiek guztiak, bai eta egite edo ez-
egiteengatiko erantzukizunak ere. Martxoaren 30a, izendatu berri da egia jakiteko eskubidea
aitortzeko nazioarteko eguna, El Salvadorren hildako Romero monsinorearen erailketaren
urteurrenarena, eta behar-beharrezkoa da aitortza hori hemen ere egitea.
Espetxeen munduan ere egia falta da. Eta Nazio Batuen arauekin aztertu behar da gure
kartzeletako egoera: Edozein Atxiloketa edo Kartzelatzepean dauden Pertsonak Babesteko
Printzipioekin eta Atxilotuak Artatzeko Oinarrizko Printzipio eta Gutxieneko Arauekin. Gerra
Zibilean eta Frankismo garaian gertatutakoak ere ezin ditugu utzi egia osoa jakiteko ahalegin
orokor honetatik kanpo.
Gertaera horien inguruko egia jakinda bakarrik jarri ahal izango ditugu abian justizia eta
konponketa neurriak, eta, horretarako, biktimek ez ezik, gizarte osoak ere badu eskubidea,
oro har. Horixe da zauriak ixteko modu egoki eta eragingarri bakarra. Eta arduraz eta
ekimena hartuz bakarrik lortuko dugu, garbi utzita norberaren sinesmenak, jarraibide ofizialik
eza edo arduragabekeria ez direla inolaz ere aitzakia gizarteak zilegi duen nahi hori
ukatzeko: alegia, gizartea osatzen duten pertsona guztiek giza-eskubide guztiak edukitzea.
Página 2 de 3Berria.info | Inprimatzeko bertsioa
12/07/2011http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2011&hi...
Artikulu hau honako hauek ere sinatu dute: Xabier Urmenetak, Bertha Gaztelumendik,
Ella Clarkek, Pedro Larraiak, Fernando Armendarizek, Iñaki Lekuonak eta Benito
Morentinek; denek Giza Eskubideen Aldeko Argituz elkartearen izenean sinatu dute artikulu
hau.
© berria.info
Página 3 de 3Berria.info | Inprimatzeko bertsioa
12/07/2011http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2011&hi...

More Related Content

Viewers also liked

Cambiar de registro. Noticias Alava
Cambiar de registro. Noticias AlavaCambiar de registro. Noticias Alava
Cambiar de registro. Noticias AlavaKrakenbergerORG
 
Argituz pide gestos globales al Estado y a ETA para reconstruir el tejido social
Argituz pide gestos globales al Estado y a ETA para reconstruir el tejido socialArgituz pide gestos globales al Estado y a ETA para reconstruir el tejido social
Argituz pide gestos globales al Estado y a ETA para reconstruir el tejido socialKrakenbergerORG
 
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Gara
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. GaraPersonas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Gara
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. GaraKrakenbergerORG
 
Cambiar de registro. Noticias Gipuzkoa
Cambiar de registro. Noticias GipuzkoaCambiar de registro. Noticias Gipuzkoa
Cambiar de registro. Noticias GipuzkoaKrakenbergerORG
 
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Noticias Gipuzkoa
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Noticias GipuzkoaPersonas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Noticias Gipuzkoa
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Noticias GipuzkoaKrakenbergerORG
 
¿Diligencia debida o despreocupación indebida? Diario Noticias Alava
¿Diligencia debida o despreocupación indebida? Diario Noticias Alava¿Diligencia debida o despreocupación indebida? Diario Noticias Alava
¿Diligencia debida o despreocupación indebida? Diario Noticias AlavaKrakenbergerORG
 
¿Diligencia debida o despreocupacion indebida?
¿Diligencia debida o despreocupacion indebida?¿Diligencia debida o despreocupacion indebida?
¿Diligencia debida o despreocupacion indebida?KrakenbergerORG
 
Tortura: Ikerketa eta prebentzioa
Tortura: Ikerketa eta prebentzioaTortura: Ikerketa eta prebentzioa
Tortura: Ikerketa eta prebentzioaKrakenbergerORG
 
Presuncion de inocencia, en vias de extincion. Diario Vasco
Presuncion de inocencia, en vias de extincion. Diario VascoPresuncion de inocencia, en vias de extincion. Diario Vasco
Presuncion de inocencia, en vias de extincion. Diario VascoKrakenbergerORG
 
La tortura: investigacio i prevencio, no questio de fe
La tortura: investigacio i prevencio, no questio de feLa tortura: investigacio i prevencio, no questio de fe
La tortura: investigacio i prevencio, no questio de feKrakenbergerORG
 
La tortura ya no es cuestion de fe
La tortura ya no es cuestion de feLa tortura ya no es cuestion de fe
La tortura ya no es cuestion de feKrakenbergerORG
 
Ardura ala axolagabekeria?
Ardura ala axolagabekeria?Ardura ala axolagabekeria?
Ardura ala axolagabekeria?KrakenbergerORG
 

Viewers also liked (14)

Cambiar de registro. Noticias Alava
Cambiar de registro. Noticias AlavaCambiar de registro. Noticias Alava
Cambiar de registro. Noticias Alava
 
Argituz pide gestos globales al Estado y a ETA para reconstruir el tejido social
Argituz pide gestos globales al Estado y a ETA para reconstruir el tejido socialArgituz pide gestos globales al Estado y a ETA para reconstruir el tejido social
Argituz pide gestos globales al Estado y a ETA para reconstruir el tejido social
 
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Gara
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. GaraPersonas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Gara
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Gara
 
Cambiar de registro. Noticias Gipuzkoa
Cambiar de registro. Noticias GipuzkoaCambiar de registro. Noticias Gipuzkoa
Cambiar de registro. Noticias Gipuzkoa
 
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Noticias Gipuzkoa
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Noticias GipuzkoaPersonas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Noticias Gipuzkoa
Personas con discapacidad: las ultimas de las ultimas. Noticias Gipuzkoa
 
La tortura
La torturaLa tortura
La tortura
 
¿Diligencia debida o despreocupación indebida? Diario Noticias Alava
¿Diligencia debida o despreocupación indebida? Diario Noticias Alava¿Diligencia debida o despreocupación indebida? Diario Noticias Alava
¿Diligencia debida o despreocupación indebida? Diario Noticias Alava
 
¿Diligencia debida o despreocupacion indebida?
¿Diligencia debida o despreocupacion indebida?¿Diligencia debida o despreocupacion indebida?
¿Diligencia debida o despreocupacion indebida?
 
Tortura: Ikerketa eta prebentzioa
Tortura: Ikerketa eta prebentzioaTortura: Ikerketa eta prebentzioa
Tortura: Ikerketa eta prebentzioa
 
Presuncion de inocencia, en vias de extincion. Diario Vasco
Presuncion de inocencia, en vias de extincion. Diario VascoPresuncion de inocencia, en vias de extincion. Diario Vasco
Presuncion de inocencia, en vias de extincion. Diario Vasco
 
La tortura: investigacio i prevencio, no questio de fe
La tortura: investigacio i prevencio, no questio de feLa tortura: investigacio i prevencio, no questio de fe
La tortura: investigacio i prevencio, no questio de fe
 
La tortura ya no es cuestion de fe
La tortura ya no es cuestion de feLa tortura ya no es cuestion de fe
La tortura ya no es cuestion de fe
 
Schadenfreude. Berria
Schadenfreude. BerriaSchadenfreude. Berria
Schadenfreude. Berria
 
Ardura ala axolagabekeria?
Ardura ala axolagabekeria?Ardura ala axolagabekeria?
Ardura ala axolagabekeria?
 

Erregistro aldaketa. Berria.Info

  • 1. Inprimatzeko bertsioa Inprimatu 2011-07-10 Erregistro aldaketa Andres Krakenberger Jon M. Landa Sabino Ormazabal Argituz Aldaketak ez dira beti errazak, eta gizakia ohitura-izaki denez, nahiago izaten du jorratutako bideei jarraitu, egoera beste bat izanda ere. Askotan, inertzia hutsagatik gertatzen da hori, edo bestelako iritzia duelako, aldaketarekin ados ez egoteagatik; edo interes maltzurrengatik; edo; kasu batzuetan, arduragabekeriagatik; edo, azkenik, jarraibide ezagatik izan daiteke, besterik gabe: alegia, inor ez delako gogoratu aginduak betetzen zituenari agindu horiek indarrean egoteari utzi diotela jakinarazten. Horiek horrela, agertokia ere aldatzen da batzuetan; ingurua, arnasten den airea, baina gizakiak berdin-berdin jarraitzen du, programazio berarekin, eta, hortaz, ez du bere jokaera aldatzen; horrek errealitatetik kanpo uzten du, gainera. Beste herrialdeetako esperientziak ez dira beti hemengo egoerarekin alderatzeko modukoak, noski, baina bete-betean saihestu beharrekoaren adierazle garbiak eskain diezazkigukete: inertziak edo arduragabekeriak giza- eskubideak errespetatzearen aldeko agertoki bat saboteatzea. 1989. urteko abuztuan, Ostiral Santuko akordioa sinatu ondoren, Benetako IRAk, behin- behineko IRAren zatiketatik sortutakoak, bonba-auto bat leherrarazi zuen Omagh-en, eta 29 lagun hil ziren (bikiak espero zituen emakume bat barne), eta 220 zauritu. Hegoafrikan, indarkeria politiko orokorrak tentsioa jarri zuen negoziaketetan. Afrikako Kongresu Nazionalaren eta Inkhata Alderdi Nazionalaren arteko liskarrei eskuin zuriaren elementuen indarkeria batu zitzaien. Afrikaner Weerstandsbewegung-ekin (AWB) lotutako europar zuri batek Chris Hani hil zuen, garai hartan Nelson Mandelaren ondorengo zena, eta gertakari hark kaos erabatekoan sartu zuen ia herrialdea. Amnistia Internacional-ek jasotako datuen arabera, 1994. urtean 2.683 lagun hil ziren, gutxienez, indarkeria politikoaren ondorioz, eta hildako horien guztien herenak apirilaren 27an izandako apartheidik gabeko lehenengo hauteskundeen ondoren hil ziren. Arrazoi politiko eta delitu arruntengatik atxilotutakoei egindako torturei buruzko txosten ugari ere izan ziren urte hartan, eta Gobernuko agenteak zeuden batik bat salaketa horietan inplikatuta. Página 1 de 3Berria.info | Inprimatzeko bertsioa 12/07/2011http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2011&hi...
  • 2. Zorionez, bestelakoa da hemengo egoera. Besteak beste, indarkeria ez delako hain bortitza. Aldaketak gertatu badira ere, erregistroa aldatzen ez dutenengandik kosta ahala kosta babestu beharreko prozesu baten hasieran gaude, ordea. Batzuentzat, aldaketa ez da hasi ere egin; beste batzuentzat, berriz, amaituta dago ia. Dena dela, begi bistakoa da giza- eskubideak errespetatuko dituen agertokira iristeko bertarantz mugitu behar dugula, eta egoera aldatzerik nahi ez dutenen ezustekoetatik blindatu behar dugula. Fase berri honetan, giza eskubideen inguruko kontu asko dugu konpontzeko, oraindik. ETAk behin betiko irten behar du agertoki honetatik, su-etena nazioartean egiaztatuta, etzi baino hobe bihar bertan etorri behar duen behin betiko arma-uztea lortzeko lehen urrats gisa. Egia agerian uzteko eta sozializatzeko prozesu baten zain gaude, oraindik. Estatu krimenak, ETArenak, tortura, mehatxuak eta abar bildu beharko ditu; eta krimen horien egile zuzenak ez ezik, baita krimen horiek agindu zituzten arduradun hierarkikoak ere. Herri honetan, jendeak ez du bizkartzainekin joan behar talde sozial edo politiko jakin batekoa izateagatik, eta Elorrioko zinegotzi edo gazte-mugimendukoa izan, ez du inork zertan beldurrik eduki bere oinarrizko eskubideak urra diezazkioten. Horrekin batera, legea betetzeaz arduratu ziren funtzionarioengana ere zabaldu behar da gertaerak argitzeko ariketa hori. Historiaren bide bazterrean geratutako biktimei aurrez aurre begiratzeko ordua da; une egokia omen ez zelako, komeni ez zelako edo haien kasuak besteenak bezalakoak ez omen zirelako beren mina eta sufrimendua aitortu ez zaienei. Ezin ditugu ahaztu, ezta ere, «nahasketa batengatik», zerbitzuz kanpo edukitako liskarrengatik edo manifestazio eta mobilizazio askotarikoengatik errepideetako kontroletan hil edo zauritutakoak. Eta argiketa horiek egiteko, Nazio Batuek onartutako nazioarteko zuzenbidea erabili behar da, Legea Betearazi behar duten Funtzionarioentzako Jarraibideen Kodea edo Legea Betearazi behar duten Funtzionarioen Indarkeriaren eta Armen Erabilerari buruzko Oinarrizko Printzipioak, besteak beste. Egia falta da, halaber, atentatuen, bahiketen, torturen, mehatxuen, sexu-erasoen eta talde parapolizialek, ultrek, «kontrolik gabekoek» eta bestek manifestazioetan egindako esku- sartzeen inguruan. Argitu egin behar dira gertakari horiek guztiak, bai eta egite edo ez- egiteengatiko erantzukizunak ere. Martxoaren 30a, izendatu berri da egia jakiteko eskubidea aitortzeko nazioarteko eguna, El Salvadorren hildako Romero monsinorearen erailketaren urteurrenarena, eta behar-beharrezkoa da aitortza hori hemen ere egitea. Espetxeen munduan ere egia falta da. Eta Nazio Batuen arauekin aztertu behar da gure kartzeletako egoera: Edozein Atxiloketa edo Kartzelatzepean dauden Pertsonak Babesteko Printzipioekin eta Atxilotuak Artatzeko Oinarrizko Printzipio eta Gutxieneko Arauekin. Gerra Zibilean eta Frankismo garaian gertatutakoak ere ezin ditugu utzi egia osoa jakiteko ahalegin orokor honetatik kanpo. Gertaera horien inguruko egia jakinda bakarrik jarri ahal izango ditugu abian justizia eta konponketa neurriak, eta, horretarako, biktimek ez ezik, gizarte osoak ere badu eskubidea, oro har. Horixe da zauriak ixteko modu egoki eta eragingarri bakarra. Eta arduraz eta ekimena hartuz bakarrik lortuko dugu, garbi utzita norberaren sinesmenak, jarraibide ofizialik eza edo arduragabekeria ez direla inolaz ere aitzakia gizarteak zilegi duen nahi hori ukatzeko: alegia, gizartea osatzen duten pertsona guztiek giza-eskubide guztiak edukitzea. Página 2 de 3Berria.info | Inprimatzeko bertsioa 12/07/2011http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2011&hi...
  • 3. Artikulu hau honako hauek ere sinatu dute: Xabier Urmenetak, Bertha Gaztelumendik, Ella Clarkek, Pedro Larraiak, Fernando Armendarizek, Iñaki Lekuonak eta Benito Morentinek; denek Giza Eskubideen Aldeko Argituz elkartearen izenean sinatu dute artikulu hau. © berria.info Página 3 de 3Berria.info | Inprimatzeko bertsioa 12/07/2011http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2011&hi...