SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
PRENTSA TXOSTENA
               Kirol eta Gazteria Zuzendaritzaren ikerketa
                 “GAZTEEN LONJAK ETA LOKALAK EAE-N”
Bilbo, Gazteen Euskal Behatokia, 2013ko otsailaren 22a

Gaur aurkezten dugun ikerlana Gazteen Euskal Behatokiak egin du, eta lehenengo aldiz
aztertzen du erkidego mailan gazteen lonja edo lokalen fenomenoa. Gaur arte baziren
herri mailako azterketa batzuk, hala nola Portugaleten edo Gasteizen egindakoak edo
oraindik orain Bilboko udalak plazaratu duena, lagundu dutenak ezagutzen zer arrazoi
eta ezaugarri dituen Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan
bakarrik gertatzen den fenomeno honek. Ikerketa honen bitartez, ikuspegi bateratua
eman nahi dugu, EAEn duen zabalkundeari buruzko datuak eskainiz eta dituen alderdi
ezberdinak sakonago arakatuz.

Aurkezpen honek lau atal ditu, gazteen lonja edo lokalen inguruko dimentsio
esanguratsuenak biltzen dituztenak: haien zabalkundea, funtzionatzeko modua, euskal
gazteek lonjez duten irudi soziala eta, azkenik, gazteen iritziz gai honetan udalek jokatu
behar duten papera.

Ikerketaren bidez planteatzen genituen helburuak, ondoan adierazten direnak alegia,
loturik daude lau atal horiekin:
    - Lehenengo aldiz neurtzea EAEko gazteen lonja edo lokalen fenomenoa: zenbat
        gaztek duten lonja bat gaur egun, zenbatek eduki duten baina orain ez duten, eta,
        lonjarik ez duten gazteen artean, zenbatek eduki nahiko lukeen.
    - Lonjen funtzionamendua ezagutzea. Horretarako, gaur egun lonja edo lokal bat
        dutenek ondorengoak bezalako galderei emandako erantzunak aztertu dira:
        “Zenbaten artean duzue lonja?” “Mistoa da, mutilena soilik, ala neskena soilik?”
        “Nola hartzen dituzue erabakiak?” “Nork ordaintzen du alokairua?” “Bizikidetza
        arazorik egon al da?”
    - Lonja edo lokalen irudi soziala aztertzea. Horretarako, iritzia eskatu zaie gazteei
        lonjei buruz zabalduta dauden uste batzuei buruz, bai positiboak bai negatiboak:
        “lonja edo lokal batean egotea tabernaz taberna ibiltzea baino merkeagoa da”,
        “batez ere edatera joaten da bertara”, “erantzukizunak hartzen irakasten dizu” eta
        abar. Irudi sozial hori hiru ikuspegitatik aztertu da: lonja edo lokala dutenen
        ikuspegia, orain ez baina lehenago eduki dutenena, eta inoiz ere eduki ez
        dutenena.
    - Eta, azkenik, definitzea gazteen iritziz zer paper jokatu behar duten udalek
        gazteen lonja eta lokaletan.

Gazteen Euskal Behatokiak diseinatu eta landu duen ikerketa honen oinarrian EAEko 15
eta 29 urte bitarteko 1500 gazteren artean egindako telefono-inkesta bat dago, 2012ko
azaroaren 23tik abenduaren 4ra arte egin zena.

                                 Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
                        Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es   1
1. FENOMENOAREN DIMENTSIOA
Ikerketa honi begira hauxe hartu dugu gazteen lonja edo lokaltzat: bere aisialdian gazte-
talde batek erabiltzen eta partekatzen duen erabilera pribatuko espazio bat. Lokal hauek
azken urteotan gure herri eta hirietan izan duten ugaltzeak oso ondorio sozial
interesgarriak ditu, baina orain arte ez genekien zenbaterainoko hedapena eta banaketa
duten EAEren lurralde-eremuan.

Gaur egun, euskal gazteen % 20ak du lonja edo lokal bat. Bizkaian % 21ek,
Gipuzkoan % 18k eta Araban % 16k.

Fenomenoa zabalduago dago hiriburuetan eta 10.000 biztanletik gorako herrietan
(gazteen % 22); 10.000 biztanletik beherako herrietan, gazteen % 15eko dauka lonja
edo lokal bat.

Gaur egun lonja bat duten euskal gazteen % 20 horren ondoan, beste % 25 batek
eduki izan du aurrez, nahiz eta une honetan ez duten; hortaz, lehen edo orain
lonjaren bat izan duten gazteek % 45 egiten dute.

Gainerako % 55ek ez dute inoiz lonjarik izan, baina, hala eta guztiz ere, ez zaie guztiz
arrotza egiten, horietatik heren bat baino gehiago egon delako inoiz edo behin lagunen
lokalen batean.

Gaur egun lonja edo lokala duten gazteak aztertuz gero, ikusten da gehiago direla
mutilak, neskak baino; gehienak 25 urte baino gazteagoak dira eta batez besteko
adina 21 urte da; ikasleak dira, eta ia guztiak beren jatorrizko familiarekin bizi
dira.

Lonjak edo lokalak tarteko bizigune bat dira gazteentzat, hots, zubi moduko bat
gurasoen etxeko gelatik geroko norberaren etxeraino, espazio propioa baina konpartitua.
Esan liteke lonjak eta lokalak lagunartearentzat “etxeak” direla, lagunartea gazteen
gizarteratzeko gunetzat hartzen badugu.

Hauxe da lonja edo lokal bat izateko arrazoi aipatuena: “kalean ez egoteko, euria edo
hotza dago eta”, eta % 75ek ekartzen du hizpidera. Eguraldiaren ondotik, badirudi toki
propio bat izatea –arauak norberak jartzen dituen toki bat– (% 47ek aipatzen duen
arrazoia) eta inork kontrolatu gabe lagunekin egoteko leku bat edukitzea (% 46k)
direla arrazoi mamitsuagoak batzuetan aipatzen den ostalaritzaren garestitzea baino,
zeren eta azken arrazoi hori erantzunen % 19an baino ez baita agertzen.

Lonja edo lokalik ez duten gazteen heren batek dio eduki nahi lukeela. Aurretik lonjaren
bat eduki dutenek interes handiagoa erakusten dute berriz ere izateko, sekula eduki ez
dutenek baino. Lokalik ez izateko arrazoi sendoenak prezioa eta eskuragarritasun eza
dira.

Horrenbestez, gazteen lonja eta lokalen fenomenoak garrantzi handia du hedapen aldetik
euskal gazteen artean. Izan ere, dagoeneko lokala dutenek (62.000 gazte) gehi eduki
nahi luketenek (85.000) gazteria osoaren % 47 egiten dute.

                                 Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
                        Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es   2
2. ERABILERA ETA FUNTZIONAMENDUA
Lonja edo lokal bat duten gazteek eman dituzten erantzunak aztertuta, lokalon
ezaugarriak eta funtzionatzeko era ezagutuko ditugu.

Lokal gehienak mistoak dira, baina nabarmentzekoa da % 23k dioela beren lonjakide
guztiak mutilak direla. % 58k dio koadrila bakar batek hartu duela lonja; beste % 42k,
aldiz, beste koadrilaren batekin partekatzen duela. 15 urtetik 19 urte arteko
gazteen artean, partekaturiko lonjak % 53 dira; 25 eta 29 urte artekoen artean, berriz,
% 29 bakarrik. Partekatzearen arrazoia prezioa merkatzea da, horrek azaltzen baitu
zergatik handitzen den joera hori 20 urtetik beherakoen artean (erosteko ahalmen
apalagoa dutenak).

Lonja bakoitzeko lagun-kopurua altua da, 15etik gorakoa: % 46ren esanetan 16 eta
25 artekoa da kideen kopurua, eta % 28k dio 25etik gorakoa dela. Adinari dagokionez,
% 43k dio bere lonjakideak 15 eta 20 urte bitartekoak direla, eta % 38ren esanetan 21
eta 25 urte bitartekoak. Hamarretik seik dio urte bat daramatela funtzionatzen, eta,
bestalde, nahiko ohikoa da lokalez aldatzea: % 53k aitortzen du oraingo lonja ez dela
bere lehenengo lonja.

Ia denek adostuak dituzte funtzionamendu-arau zenbait: % 94k dio gutxieneko
arau batzuk dituztela, eta % 92k arau horiek adostasunez ezarriak direla.

Lonja eta lokalen beste ezaugarri bat irekiak izatea da, hau da, gehienetan kidea ez den
jendeak libre du bertara sartzea.

Lonja edo lokala koadrilaren toki erreferentziala da, elkargunea: kideen erdiak baino
gehiago aurrez adostu gabe bertaratzen dira lokalera, bai baitakite beti dagoela norbait;
hamar kidetik zazpik diote kide guztiek dutela lokaleko giltza.

Batik bat asteburuetan joaten dira gazteak lonja eta lokaletara: % 85 ia astebururo
eta, neurri txikiago batean, astegunetan; % 40k dio ez dela inoiz edo ia inoiz joaten. 20
urtetik 24 urtera bitarteko gazteak dira lokala gehien erabiltzen dutenak, bai astegunetan
bai asteburuetan.

Gehienek (% 73) ez dute arazorik izan lonja alokatzeko. Arazoren bat izan duten
gainerako % 27en artean, honela azaltzen dira horren arrazoiak: % 7k ez zuen lokalik
aurkitzen; beste % 7 baten ustez garestiak ziren; % 1ek dio ez zuela gurasoen baimenik,
eta % 9k soilik izan zituen arazoak jabeak ez zielako lokala alokatu nahi. Badirudi
jabeen mesfidantza ez dela eragozgarri garrantzitsua.

Gazteen % 63k dio alokairu-kontratua kide baten edo gehiagoren izenean
dagoela, eta % 26ren esanetan kideren baten amaren edo aitaren izenean dago. 20
urtez beherako gazteen artean, gehienek amaren edo aitaren izenean dute sinatua
kontratua (% 55); horien proportzioa % 2raino jaisten da 25 eta 29 urte bitartekoentzat.

Gazteen % 72k dio bere diruarekin ordaintzen duela dagokion alokairuaren zatia,
eta % 20k, aldiz, amak edo aitak ordaintzen diola. Adinez aurrerago, eta gehiago dira
gurasoen laguntza baliatzen dutenak alokairua ordaintzeko.

                                 Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
                        Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es   3
Gazteen lonja edo lokalak hizpide hartuta, ezin saihestuzkoa da bizikidetza arazoez
hitz egitea. Hamarretik hiruk aitortzen du arazoak izan dituela inguruko auzoekin.
Auzoekiko liskar horiek ugariagoak dira 20 eta 24 urte bitarteko gazteen artean, baina
hori bat dator adin-tarte horretakoek duten erabilera handiagoarekin.

Horien ondotik, kideen arteko gatazkak dira garrantzitsuenak (% 14), eta ia arazorik
ez dago udalarekin edo lokalen jabeekin.

Lurraldearen arabera, arazo gehiago daude Bizkaiko udaletan (% 8), Araban (% 3) edo
Gipuzkoan (% 4) baino.

Auzunean sor ditzaketen segurtasun-arazoak edo enbarazuak direla-eta, horien gaineko
erantzukizuna nork hartu behar duen oso argi dute gazteek: lonja duten ia guztiek uste
dute erabiltzaileen erantzukizuna dela zaratari eta trabei muga jartzea eta lokala
garbitasun-baldintza egokietan edukitzea; halaber uste dute jabearen erantzukizuna dela
lonja behar bezala egokituta alokatzea.

3. IRUDI SOZIALA
Atal honetan inkesta erantzun duten gazte guztien iritzia jaso dugu, alde batera utzita
gaur egun lokal edo lonjarik duten ala ez. Gai honen inguruan hedatuta dauden ideia
sozialei buruzko baieztapen batzuk planteatu dira, eta inkestatuei galdetu zaie esan
dezaten ea oso ados dauden, nahikoa ados, ez oso ados edo batere ados ez. Analisia
egiteko, multzoka banatuko ditugu erantzunak: adostasuna islatzen dutenak alde batetik,
eta desadostasuna islatzen dutenak bestetik.

“Lonjan egoteak leku pribatua izateko aukera ematen dizu”. Hau da atxikimendu
gehien jaso duen baieztapena (% 78); gainera, gaur egun lonja edo lokala dutenen
artean portzentajea % 92raino igotzen da. Adostasuna erabatekoa da gazteentzako
espazio pribatu gisa ulertuta.

Hamar gaztetik zazpik uste du “lonjan egotea denbora-librea pasatzeko beste
modu batzuk baino askoz merkeagoa” dela. Adostasuna % 90eraino igotzen da lonja
dutenen artean. Adinean aurrera, eta gehiago dira uste dutenak lonjan egotea denbora-
librea pasatzeko beste modu batzuk baino askoz merkeagoa dela: % 63 dira 15 eta 19
urtekoen artean, eta % 82 adintsuagoen artean. Gainerako aldagaiek ez dute diferentzia
esanguratsurik erakusten.

Hamar gaztetik zazpik, halaber, uste dute “lonjan egoteak erantzukizunak hartzen
eta besteekin antolatzen irakasten dizula”. Adostasuna handiagoa da lonja dutenen
artean (% 86) eta gazteenen artean (% 83).

“Lonjetako alokairuak garestiak dira” baieztapenaren alde gazte gehiago daude,
kontra baino. Dena den, informazio falta dela-eta “ez daki/ez du erantzuten” aukeraren
alde gehiago agertzen dira, beste galderetan baino. Oro har, gazteen % 67 ados dago;
baina lonja dutenen artean gehiago dira (% 79), bai eta gazteenen artean ere (% 80),
bistan denez, baliabide ekonomiko urriagoak dituztelako.

Lonjan egoteak beste pertsona batzuekin antolatzea eskatzen duelakoan, gazteen % 43k
uste du “lonjan bizikidetza zaila dela”. Bizikidetza-arazoak gehiago aitortzen dituzte
orain lonjarik ez duten baina lehenago izan dutenek (% 47), uneon lonja bat dutenek
baino (% 39).

                                Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
                       Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es   4
“Lonjan egoteak beste pertsonekin harreman gutxi izatea dakar” baieztapenak
atxikimendu apalena jaso duen ideietariko bat da. % 62 ez dago ados. Desadostasuna
handiagoa da lonja dutenen artean, eta txikiagoa lehenago bai baina orain lonjarik ez
dutenen artean. Ezberdintasun handienak, ordea, adinak markatzen ditu. Horrela,
desadostasuna zabalduago dago 15 eta 19 urtekoen artean (% 79), 25 eta 29 urtekoen
artean baino (% 51).

Euskal gazteek ez dute uste “lonjetara batez ere edatera joaten dela”. Gehienek
desadostasuna erakutsi dute estereotipo horrekin (% 65); are gehiago gaur egun lonja
bat dutenen artean (% 83) edo aurretik izan dutenen artean (% 74).

4. UDALEN PAPERA
Asko dira gazteen lonja eta lokalen arlo honetan paper aktibo bat erakutsi duten EAEko
udalak. Fenomenoa kezkagarria da eta, jakina, gazteen iritziaz gainera kontuan hartu
behar da baita ere gizarteko beste sektore batzuen iritzia. Edonola ere, interesgarria
iruditzen zaigu gazteen beraien iritzia jasotzea, batez ere lonjaren bat duten gazteen
iritzia, orientabide batzuk eskainiko dizkigulako udal-proposamenen aurrean hartuko
duten jarrerari buruz.

Abiapuntuan, euskal udaletan ohikoenak diren bi aukerak planteatu ditugu: ordenantza
espezifikoak ezartzea edo erregistro bat sortzea eta gomendioak ematea; bi horietaz
aparte, hirugarren aukera bat da uko egitea udalaren inolako interbentzio motari.

Gure lehenengo ondorioa da gazte gehienek onartzen dutela udalaren eginkizuna:
soil-soilik % 17k uste du udalak ez duela zertan sartu lonjen alorrean. Udalaren esku-
hartzea planteatzen dituzten bi aukeren artean, atxikimendu handiagoa sortu duena
bigarrena da: lonja/lokalen erregistro bat sortzea eta gomendio batzuk ematea,
erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko eta auzunean bizikidetza zaintzeko; horretxen
alde egiten du gazteen % 45ek. Ordenantza espezifikoak sortzearen alde, aldiz, % 36
agertzen da.

Lonja dutenen arteko iritzirik hedatuena da erregistroa sortu eta gomendioak
ematearena, erdiek baino gehixeagok sostengatzen dutena (% 54); udalak ordenantza
espezifiko bat sortzea aldezten du % 21ek, eta udalak ez lukeela inola ere zertan esku
hartu gazteen lokal edo lonjen arloan uste du % 23k.

Lurralde historikoen artean ez dago diferentziarik, ezta udalerrien tamainaren arabera
ere.

Bestalde, planteatzen denean udalek lonjak/lokalak prezio merkean eskaini
beharko lituzketela gazteek alokatu ahal izateko, horren alde agertzen dira hamar
gaztetik zortzi, batez ere lonjakideak (% 94) eta 15 eta 19 urte bitartekoak (% 91).

Lonja eta lokalei aholkularitza eta laguntza emanez egin daitekeen udal interbentzio
baten haritik, gazteen % 78k uste du udalek bitartekaritza-lanak egin beharko
lituzketela bizikidetza arazorik sortuz gero. Uste hori hedatuago dago gazteen
artean (% 84).

Azkenik, udalek lonja hauetan sexualitatearen eta drogen alorreko arriskuen
prebentzioan kanpainak antolatzeari buruz, alde agertzen da hamar gaztetik sei,
baina lonja dutenak dira atxikimendu gutxien erakusten dutenak (% 44).
                                Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
                       Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es   5
EMAITZA ESANGURATSUENAK

  -   Gazteen lonjak eta lokalak oso zabalduta daude EAEn: gazteen % 20k du gaur
      egun lonjaren bat eta, gainera, beste % 27k eduki nahiko lukete.

  -   Mutilak neskak baino gehiago dira; ikasleak dira; gurasoen etxean bizi dira, eta
      batez besteko adina 21 urte dute.

  -   Nahiz eta nagusiki mistoak izan, % 23an mutilak bakarrik daude.

  -   Oro har, 15 kidetik gora dituzte, eta ia erdietan koadrila bat baino gehiago biltzen
      da, gastuak merkatzeko.

  -   Alokairua eta kostua kideek hartzen dute beren gain, batez ere. Dena den, kideak
      gazteagoak eta gurasoen diru-ekarpena handiagoa da.

  -   Hamar gaztetik bederatzik uste du lonjak edo lokalak espazio pribatu bat
      edukitzeko aukera ematen diela eta, gainera, partekatu beharreko espazioa
      izanik, erantzukizunak hartzeko bidean eta beste pertsona batzuekin antolatzeko
      bidean irakasbidea ere badela.

  -   Denon artean adostutako arauak erabiltzen dituzte funtzionamenduari begira, eta
      beren gain hartzen dute lokala mantentzeko eta auzokoekin bizikidetza
      bermatzeko erantzukizuna.

  -   Bizikidetza arazoak bakanak dira, eta, gertatzen direnean, auzoak edo lonjakideak
      berak dira inplikaturik daudenak. Hamarretik hiruk dio arazoren bat izan dutela
      auzokoekin, eta % 14k lonjakideen artean.

  -   Udalek gai honetan jokatu behar duten papera dela eta, ia erdiek pentsatzen dute
      aski dela erregistro bat sortzea eta gomendio batzuk ematearekin, eta gehienen
      ustez udalak esku hartu beharko luke bizikidetza arazorik sortzen denean.

                                Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
                       Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es   6

More Related Content

Viewers also liked

Assessment Report of the Basque Plan for Peace and Coexistence
Assessment Report of the Basque Plan for Peace and CoexistenceAssessment Report of the Basque Plan for Peace and Coexistence
Assessment Report of the Basque Plan for Peace and CoexistenceIrekia - EJGV
 
Herrialde eredua 2012ko martxoa.ppt
Herrialde eredua 2012ko martxoa.pptHerrialde eredua 2012ko martxoa.ppt
Herrialde eredua 2012ko martxoa.pptIrekia - EJGV
 
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2106
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2106Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2106
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2106Irekia - EJGV
 
2011ko Hauteskunde Orokorren hauteskunde ondoko azterketa.pdf
2011ko Hauteskunde Orokorren hauteskunde ondoko azterketa.pdf2011ko Hauteskunde Orokorren hauteskunde ondoko azterketa.pdf
2011ko Hauteskunde Orokorren hauteskunde ondoko azterketa.pdfIrekia - EJGV
 
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdfErakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdfIrekia - EJGV
 
Programa jornadas gas no convencial Alava.pdf
Programa jornadas gas no convencial Alava.pdfPrograma jornadas gas no convencial Alava.pdf
Programa jornadas gas no convencial Alava.pdfIrekia - EJGV
 
12tef4_familia_EAH.pdf
12tef4_familia_EAH.pdf12tef4_familia_EAH.pdf
12tef4_familia_EAH.pdfIrekia - EJGV
 
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.pptMendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.pptIrekia - EJGV
 
Haurren hiria - Mugikortasun seguru eta jasangarriaren unitate didaktikoa
Haurren hiria - Mugikortasun seguru eta jasangarriaren unitate didaktikoaHaurren hiria - Mugikortasun seguru eta jasangarriaren unitate didaktikoa
Haurren hiria - Mugikortasun seguru eta jasangarriaren unitate didaktikoaIrekia - EJGV
 
Viewers also liked (11)

Assessment Report of the Basque Plan for Peace and Coexistence
Assessment Report of the Basque Plan for Peace and CoexistenceAssessment Report of the Basque Plan for Peace and Coexistence
Assessment Report of the Basque Plan for Peace and Coexistence
 
Herrialde eredua 2012ko martxoa.ppt
Herrialde eredua 2012ko martxoa.pptHerrialde eredua 2012ko martxoa.ppt
Herrialde eredua 2012ko martxoa.ppt
 
komikia1.pdf
komikia1.pdfkomikia1.pdf
komikia1.pdf
 
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2106
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2106Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2106
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2106
 
2011ko Hauteskunde Orokorren hauteskunde ondoko azterketa.pdf
2011ko Hauteskunde Orokorren hauteskunde ondoko azterketa.pdf2011ko Hauteskunde Orokorren hauteskunde ondoko azterketa.pdf
2011ko Hauteskunde Orokorren hauteskunde ondoko azterketa.pdf
 
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdfErakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
 
Programa jornadas gas no convencial Alava.pdf
Programa jornadas gas no convencial Alava.pdfPrograma jornadas gas no convencial Alava.pdf
Programa jornadas gas no convencial Alava.pdf
 
12tef4_familia_EAH.pdf
12tef4_familia_EAH.pdf12tef4_familia_EAH.pdf
12tef4_familia_EAH.pdf
 
REVERSE-EU.pdf
REVERSE-EU.pdfREVERSE-EU.pdf
REVERSE-EU.pdf
 
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.pptMendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
 
Haurren hiria - Mugikortasun seguru eta jasangarriaren unitate didaktikoa
Haurren hiria - Mugikortasun seguru eta jasangarriaren unitate didaktikoaHaurren hiria - Mugikortasun seguru eta jasangarriaren unitate didaktikoa
Haurren hiria - Mugikortasun seguru eta jasangarriaren unitate didaktikoa
 
Similar to Gazteen lonjak eta lokalak EAE-n

Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mroman
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mromanGipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mroman
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mromanpatxigalarraga
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakMundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakmundu_mira
 
Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin
Gazteak eta parte-hartze soziala EuskadinGazteak eta parte-hartze soziala Euskadin
Gazteak eta parte-hartze soziala EuskadinIrekia - EJGV
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboaGazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboaIrekia - EJGV
 
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...Irekia - EJGV
 
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019Irekia - EJGV
 
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...Irekia - EJGV
 
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta sozialaMuga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta sozialaIrekia - EJGV
 
Similar to Gazteen lonjak eta lokalak EAE-n (14)

Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mroman
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mromanGipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mroman
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mroman
 
4 eta 5 orrialdeak-2.B
4 eta 5 orrialdeak-2.B4 eta 5 orrialdeak-2.B
4 eta 5 orrialdeak-2.B
 
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begiraMundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakMundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 
Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin
Gazteak eta parte-hartze soziala EuskadinGazteak eta parte-hartze soziala Euskadin
Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboaGazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
 
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...
EAEko bizitegi-baterketa larriaren fenomenoa generoikuspegitik. Laburpen exek...
 
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
 
Gizarte sareak2
Gizarte sareak2Gizarte sareak2
Gizarte sareak2
 
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
Laburpen exekutiboa. Berdintasunaren balioak duen eragina euskadiko batxilerg...
 
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta sozialaMuga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
Muga ixteak duen eragin ekonomiko eta soziala
 
Rol jokoa senegal gurea
Rol jokoa senegal gureaRol jokoa senegal gurea
Rol jokoa senegal gurea
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Gazteen lonjak eta lokalak EAE-n

  • 1. PRENTSA TXOSTENA Kirol eta Gazteria Zuzendaritzaren ikerketa “GAZTEEN LONJAK ETA LOKALAK EAE-N” Bilbo, Gazteen Euskal Behatokia, 2013ko otsailaren 22a Gaur aurkezten dugun ikerlana Gazteen Euskal Behatokiak egin du, eta lehenengo aldiz aztertzen du erkidego mailan gazteen lonja edo lokalen fenomenoa. Gaur arte baziren herri mailako azterketa batzuk, hala nola Portugaleten edo Gasteizen egindakoak edo oraindik orain Bilboko udalak plazaratu duena, lagundu dutenak ezagutzen zer arrazoi eta ezaugarri dituen Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan bakarrik gertatzen den fenomeno honek. Ikerketa honen bitartez, ikuspegi bateratua eman nahi dugu, EAEn duen zabalkundeari buruzko datuak eskainiz eta dituen alderdi ezberdinak sakonago arakatuz. Aurkezpen honek lau atal ditu, gazteen lonja edo lokalen inguruko dimentsio esanguratsuenak biltzen dituztenak: haien zabalkundea, funtzionatzeko modua, euskal gazteek lonjez duten irudi soziala eta, azkenik, gazteen iritziz gai honetan udalek jokatu behar duten papera. Ikerketaren bidez planteatzen genituen helburuak, ondoan adierazten direnak alegia, loturik daude lau atal horiekin: - Lehenengo aldiz neurtzea EAEko gazteen lonja edo lokalen fenomenoa: zenbat gaztek duten lonja bat gaur egun, zenbatek eduki duten baina orain ez duten, eta, lonjarik ez duten gazteen artean, zenbatek eduki nahiko lukeen. - Lonjen funtzionamendua ezagutzea. Horretarako, gaur egun lonja edo lokal bat dutenek ondorengoak bezalako galderei emandako erantzunak aztertu dira: “Zenbaten artean duzue lonja?” “Mistoa da, mutilena soilik, ala neskena soilik?” “Nola hartzen dituzue erabakiak?” “Nork ordaintzen du alokairua?” “Bizikidetza arazorik egon al da?” - Lonja edo lokalen irudi soziala aztertzea. Horretarako, iritzia eskatu zaie gazteei lonjei buruz zabalduta dauden uste batzuei buruz, bai positiboak bai negatiboak: “lonja edo lokal batean egotea tabernaz taberna ibiltzea baino merkeagoa da”, “batez ere edatera joaten da bertara”, “erantzukizunak hartzen irakasten dizu” eta abar. Irudi sozial hori hiru ikuspegitatik aztertu da: lonja edo lokala dutenen ikuspegia, orain ez baina lehenago eduki dutenena, eta inoiz ere eduki ez dutenena. - Eta, azkenik, definitzea gazteen iritziz zer paper jokatu behar duten udalek gazteen lonja eta lokaletan. Gazteen Euskal Behatokiak diseinatu eta landu duen ikerketa honen oinarrian EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteren artean egindako telefono-inkesta bat dago, 2012ko azaroaren 23tik abenduaren 4ra arte egin zena. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es 1
  • 2. 1. FENOMENOAREN DIMENTSIOA Ikerketa honi begira hauxe hartu dugu gazteen lonja edo lokaltzat: bere aisialdian gazte- talde batek erabiltzen eta partekatzen duen erabilera pribatuko espazio bat. Lokal hauek azken urteotan gure herri eta hirietan izan duten ugaltzeak oso ondorio sozial interesgarriak ditu, baina orain arte ez genekien zenbaterainoko hedapena eta banaketa duten EAEren lurralde-eremuan. Gaur egun, euskal gazteen % 20ak du lonja edo lokal bat. Bizkaian % 21ek, Gipuzkoan % 18k eta Araban % 16k. Fenomenoa zabalduago dago hiriburuetan eta 10.000 biztanletik gorako herrietan (gazteen % 22); 10.000 biztanletik beherako herrietan, gazteen % 15eko dauka lonja edo lokal bat. Gaur egun lonja bat duten euskal gazteen % 20 horren ondoan, beste % 25 batek eduki izan du aurrez, nahiz eta une honetan ez duten; hortaz, lehen edo orain lonjaren bat izan duten gazteek % 45 egiten dute. Gainerako % 55ek ez dute inoiz lonjarik izan, baina, hala eta guztiz ere, ez zaie guztiz arrotza egiten, horietatik heren bat baino gehiago egon delako inoiz edo behin lagunen lokalen batean. Gaur egun lonja edo lokala duten gazteak aztertuz gero, ikusten da gehiago direla mutilak, neskak baino; gehienak 25 urte baino gazteagoak dira eta batez besteko adina 21 urte da; ikasleak dira, eta ia guztiak beren jatorrizko familiarekin bizi dira. Lonjak edo lokalak tarteko bizigune bat dira gazteentzat, hots, zubi moduko bat gurasoen etxeko gelatik geroko norberaren etxeraino, espazio propioa baina konpartitua. Esan liteke lonjak eta lokalak lagunartearentzat “etxeak” direla, lagunartea gazteen gizarteratzeko gunetzat hartzen badugu. Hauxe da lonja edo lokal bat izateko arrazoi aipatuena: “kalean ez egoteko, euria edo hotza dago eta”, eta % 75ek ekartzen du hizpidera. Eguraldiaren ondotik, badirudi toki propio bat izatea –arauak norberak jartzen dituen toki bat– (% 47ek aipatzen duen arrazoia) eta inork kontrolatu gabe lagunekin egoteko leku bat edukitzea (% 46k) direla arrazoi mamitsuagoak batzuetan aipatzen den ostalaritzaren garestitzea baino, zeren eta azken arrazoi hori erantzunen % 19an baino ez baita agertzen. Lonja edo lokalik ez duten gazteen heren batek dio eduki nahi lukeela. Aurretik lonjaren bat eduki dutenek interes handiagoa erakusten dute berriz ere izateko, sekula eduki ez dutenek baino. Lokalik ez izateko arrazoi sendoenak prezioa eta eskuragarritasun eza dira. Horrenbestez, gazteen lonja eta lokalen fenomenoak garrantzi handia du hedapen aldetik euskal gazteen artean. Izan ere, dagoeneko lokala dutenek (62.000 gazte) gehi eduki nahi luketenek (85.000) gazteria osoaren % 47 egiten dute. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es 2
  • 3. 2. ERABILERA ETA FUNTZIONAMENDUA Lonja edo lokal bat duten gazteek eman dituzten erantzunak aztertuta, lokalon ezaugarriak eta funtzionatzeko era ezagutuko ditugu. Lokal gehienak mistoak dira, baina nabarmentzekoa da % 23k dioela beren lonjakide guztiak mutilak direla. % 58k dio koadrila bakar batek hartu duela lonja; beste % 42k, aldiz, beste koadrilaren batekin partekatzen duela. 15 urtetik 19 urte arteko gazteen artean, partekaturiko lonjak % 53 dira; 25 eta 29 urte artekoen artean, berriz, % 29 bakarrik. Partekatzearen arrazoia prezioa merkatzea da, horrek azaltzen baitu zergatik handitzen den joera hori 20 urtetik beherakoen artean (erosteko ahalmen apalagoa dutenak). Lonja bakoitzeko lagun-kopurua altua da, 15etik gorakoa: % 46ren esanetan 16 eta 25 artekoa da kideen kopurua, eta % 28k dio 25etik gorakoa dela. Adinari dagokionez, % 43k dio bere lonjakideak 15 eta 20 urte bitartekoak direla, eta % 38ren esanetan 21 eta 25 urte bitartekoak. Hamarretik seik dio urte bat daramatela funtzionatzen, eta, bestalde, nahiko ohikoa da lokalez aldatzea: % 53k aitortzen du oraingo lonja ez dela bere lehenengo lonja. Ia denek adostuak dituzte funtzionamendu-arau zenbait: % 94k dio gutxieneko arau batzuk dituztela, eta % 92k arau horiek adostasunez ezarriak direla. Lonja eta lokalen beste ezaugarri bat irekiak izatea da, hau da, gehienetan kidea ez den jendeak libre du bertara sartzea. Lonja edo lokala koadrilaren toki erreferentziala da, elkargunea: kideen erdiak baino gehiago aurrez adostu gabe bertaratzen dira lokalera, bai baitakite beti dagoela norbait; hamar kidetik zazpik diote kide guztiek dutela lokaleko giltza. Batik bat asteburuetan joaten dira gazteak lonja eta lokaletara: % 85 ia astebururo eta, neurri txikiago batean, astegunetan; % 40k dio ez dela inoiz edo ia inoiz joaten. 20 urtetik 24 urtera bitarteko gazteak dira lokala gehien erabiltzen dutenak, bai astegunetan bai asteburuetan. Gehienek (% 73) ez dute arazorik izan lonja alokatzeko. Arazoren bat izan duten gainerako % 27en artean, honela azaltzen dira horren arrazoiak: % 7k ez zuen lokalik aurkitzen; beste % 7 baten ustez garestiak ziren; % 1ek dio ez zuela gurasoen baimenik, eta % 9k soilik izan zituen arazoak jabeak ez zielako lokala alokatu nahi. Badirudi jabeen mesfidantza ez dela eragozgarri garrantzitsua. Gazteen % 63k dio alokairu-kontratua kide baten edo gehiagoren izenean dagoela, eta % 26ren esanetan kideren baten amaren edo aitaren izenean dago. 20 urtez beherako gazteen artean, gehienek amaren edo aitaren izenean dute sinatua kontratua (% 55); horien proportzioa % 2raino jaisten da 25 eta 29 urte bitartekoentzat. Gazteen % 72k dio bere diruarekin ordaintzen duela dagokion alokairuaren zatia, eta % 20k, aldiz, amak edo aitak ordaintzen diola. Adinez aurrerago, eta gehiago dira gurasoen laguntza baliatzen dutenak alokairua ordaintzeko. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es 3
  • 4. Gazteen lonja edo lokalak hizpide hartuta, ezin saihestuzkoa da bizikidetza arazoez hitz egitea. Hamarretik hiruk aitortzen du arazoak izan dituela inguruko auzoekin. Auzoekiko liskar horiek ugariagoak dira 20 eta 24 urte bitarteko gazteen artean, baina hori bat dator adin-tarte horretakoek duten erabilera handiagoarekin. Horien ondotik, kideen arteko gatazkak dira garrantzitsuenak (% 14), eta ia arazorik ez dago udalarekin edo lokalen jabeekin. Lurraldearen arabera, arazo gehiago daude Bizkaiko udaletan (% 8), Araban (% 3) edo Gipuzkoan (% 4) baino. Auzunean sor ditzaketen segurtasun-arazoak edo enbarazuak direla-eta, horien gaineko erantzukizuna nork hartu behar duen oso argi dute gazteek: lonja duten ia guztiek uste dute erabiltzaileen erantzukizuna dela zaratari eta trabei muga jartzea eta lokala garbitasun-baldintza egokietan edukitzea; halaber uste dute jabearen erantzukizuna dela lonja behar bezala egokituta alokatzea. 3. IRUDI SOZIALA Atal honetan inkesta erantzun duten gazte guztien iritzia jaso dugu, alde batera utzita gaur egun lokal edo lonjarik duten ala ez. Gai honen inguruan hedatuta dauden ideia sozialei buruzko baieztapen batzuk planteatu dira, eta inkestatuei galdetu zaie esan dezaten ea oso ados dauden, nahikoa ados, ez oso ados edo batere ados ez. Analisia egiteko, multzoka banatuko ditugu erantzunak: adostasuna islatzen dutenak alde batetik, eta desadostasuna islatzen dutenak bestetik. “Lonjan egoteak leku pribatua izateko aukera ematen dizu”. Hau da atxikimendu gehien jaso duen baieztapena (% 78); gainera, gaur egun lonja edo lokala dutenen artean portzentajea % 92raino igotzen da. Adostasuna erabatekoa da gazteentzako espazio pribatu gisa ulertuta. Hamar gaztetik zazpik uste du “lonjan egotea denbora-librea pasatzeko beste modu batzuk baino askoz merkeagoa” dela. Adostasuna % 90eraino igotzen da lonja dutenen artean. Adinean aurrera, eta gehiago dira uste dutenak lonjan egotea denbora- librea pasatzeko beste modu batzuk baino askoz merkeagoa dela: % 63 dira 15 eta 19 urtekoen artean, eta % 82 adintsuagoen artean. Gainerako aldagaiek ez dute diferentzia esanguratsurik erakusten. Hamar gaztetik zazpik, halaber, uste dute “lonjan egoteak erantzukizunak hartzen eta besteekin antolatzen irakasten dizula”. Adostasuna handiagoa da lonja dutenen artean (% 86) eta gazteenen artean (% 83). “Lonjetako alokairuak garestiak dira” baieztapenaren alde gazte gehiago daude, kontra baino. Dena den, informazio falta dela-eta “ez daki/ez du erantzuten” aukeraren alde gehiago agertzen dira, beste galderetan baino. Oro har, gazteen % 67 ados dago; baina lonja dutenen artean gehiago dira (% 79), bai eta gazteenen artean ere (% 80), bistan denez, baliabide ekonomiko urriagoak dituztelako. Lonjan egoteak beste pertsona batzuekin antolatzea eskatzen duelakoan, gazteen % 43k uste du “lonjan bizikidetza zaila dela”. Bizikidetza-arazoak gehiago aitortzen dituzte orain lonjarik ez duten baina lehenago izan dutenek (% 47), uneon lonja bat dutenek baino (% 39). Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es 4
  • 5. “Lonjan egoteak beste pertsonekin harreman gutxi izatea dakar” baieztapenak atxikimendu apalena jaso duen ideietariko bat da. % 62 ez dago ados. Desadostasuna handiagoa da lonja dutenen artean, eta txikiagoa lehenago bai baina orain lonjarik ez dutenen artean. Ezberdintasun handienak, ordea, adinak markatzen ditu. Horrela, desadostasuna zabalduago dago 15 eta 19 urtekoen artean (% 79), 25 eta 29 urtekoen artean baino (% 51). Euskal gazteek ez dute uste “lonjetara batez ere edatera joaten dela”. Gehienek desadostasuna erakutsi dute estereotipo horrekin (% 65); are gehiago gaur egun lonja bat dutenen artean (% 83) edo aurretik izan dutenen artean (% 74). 4. UDALEN PAPERA Asko dira gazteen lonja eta lokalen arlo honetan paper aktibo bat erakutsi duten EAEko udalak. Fenomenoa kezkagarria da eta, jakina, gazteen iritziaz gainera kontuan hartu behar da baita ere gizarteko beste sektore batzuen iritzia. Edonola ere, interesgarria iruditzen zaigu gazteen beraien iritzia jasotzea, batez ere lonjaren bat duten gazteen iritzia, orientabide batzuk eskainiko dizkigulako udal-proposamenen aurrean hartuko duten jarrerari buruz. Abiapuntuan, euskal udaletan ohikoenak diren bi aukerak planteatu ditugu: ordenantza espezifikoak ezartzea edo erregistro bat sortzea eta gomendioak ematea; bi horietaz aparte, hirugarren aukera bat da uko egitea udalaren inolako interbentzio motari. Gure lehenengo ondorioa da gazte gehienek onartzen dutela udalaren eginkizuna: soil-soilik % 17k uste du udalak ez duela zertan sartu lonjen alorrean. Udalaren esku- hartzea planteatzen dituzten bi aukeren artean, atxikimendu handiagoa sortu duena bigarrena da: lonja/lokalen erregistro bat sortzea eta gomendio batzuk ematea, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko eta auzunean bizikidetza zaintzeko; horretxen alde egiten du gazteen % 45ek. Ordenantza espezifikoak sortzearen alde, aldiz, % 36 agertzen da. Lonja dutenen arteko iritzirik hedatuena da erregistroa sortu eta gomendioak ematearena, erdiek baino gehixeagok sostengatzen dutena (% 54); udalak ordenantza espezifiko bat sortzea aldezten du % 21ek, eta udalak ez lukeela inola ere zertan esku hartu gazteen lokal edo lonjen arloan uste du % 23k. Lurralde historikoen artean ez dago diferentziarik, ezta udalerrien tamainaren arabera ere. Bestalde, planteatzen denean udalek lonjak/lokalak prezio merkean eskaini beharko lituzketela gazteek alokatu ahal izateko, horren alde agertzen dira hamar gaztetik zortzi, batez ere lonjakideak (% 94) eta 15 eta 19 urte bitartekoak (% 91). Lonja eta lokalei aholkularitza eta laguntza emanez egin daitekeen udal interbentzio baten haritik, gazteen % 78k uste du udalek bitartekaritza-lanak egin beharko lituzketela bizikidetza arazorik sortuz gero. Uste hori hedatuago dago gazteen artean (% 84). Azkenik, udalek lonja hauetan sexualitatearen eta drogen alorreko arriskuen prebentzioan kanpainak antolatzeari buruz, alde agertzen da hamar gaztetik sei, baina lonja dutenak dira atxikimendu gutxien erakusten dutenak (% 44). Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es 5
  • 6. EMAITZA ESANGURATSUENAK - Gazteen lonjak eta lokalak oso zabalduta daude EAEn: gazteen % 20k du gaur egun lonjaren bat eta, gainera, beste % 27k eduki nahiko lukete. - Mutilak neskak baino gehiago dira; ikasleak dira; gurasoen etxean bizi dira, eta batez besteko adina 21 urte dute. - Nahiz eta nagusiki mistoak izan, % 23an mutilak bakarrik daude. - Oro har, 15 kidetik gora dituzte, eta ia erdietan koadrila bat baino gehiago biltzen da, gastuak merkatzeko. - Alokairua eta kostua kideek hartzen dute beren gain, batez ere. Dena den, kideak gazteagoak eta gurasoen diru-ekarpena handiagoa da. - Hamar gaztetik bederatzik uste du lonjak edo lokalak espazio pribatu bat edukitzeko aukera ematen diela eta, gainera, partekatu beharreko espazioa izanik, erantzukizunak hartzeko bidean eta beste pertsona batzuekin antolatzeko bidean irakasbidea ere badela. - Denon artean adostutako arauak erabiltzen dituzte funtzionamenduari begira, eta beren gain hartzen dute lokala mantentzeko eta auzokoekin bizikidetza bermatzeko erantzukizuna. - Bizikidetza arazoak bakanak dira, eta, gertatzen direnean, auzoak edo lonjakideak berak dira inplikaturik daudenak. Hamarretik hiruk dio arazoren bat izan dutela auzokoekin, eta % 14k lonjakideen artean. - Udalek gai honetan jokatu behar duten papera dela eta, ia erdiek pentsatzen dute aski dela erregistro bat sortzea eta gomendio batzuk ematearekin, eta gehienen ustez udalak esku hartu beharko luke bizikidetza arazorik sortzen denean. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prensaeducacion@ej-gv.es 6