SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Euskal erakundeen adierazpena, Euskadiren eta Estatuaren
arteko Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren alde
Lehendakariaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusien eta
Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) presidentearen adierazpena, Kontzertu
Ekonomikoaren eta Kupoaren alde egiteko.
Lehenbizikoa: Kontzertu Ekonomikoa defendatzen dugu, aldebiko akordio politiko eta
euskal autogobernuaren oinarrizko osagai gisa.
Euskal erakundeek eta Estatuko administrazioak zergen eta finantzen esparruan
dituzten harremanak arautzeko lege-tresna baino gehiago dira Kontzertu
Ekonomikoaren eta Kupoaren sistema.
Euskal erakunde guztiei eragiten die sistema honek, hau da, Batzar Nagusiak, Foru
Aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Udalak.
Euskadiren eta Espainiako Estatuaren arteko bizikidetzaren funtsezko elementu dira.
1.- Gaur egungo Espainiako Estatua eraikitzeko prozesua baino lehenagokoa den
errealitate historiko batetik dator Kontzertu Ekonomikoaren sistema.
Euskal Herriaren eskubide historikoetan du iturburua, eta 1878an, foruak ezeztatu
ondoren, Estatuarekin lortutako aldebiko akordioan du oinarria.
2.- Aldebiko akordio politiko horrek gure foru-araubidea eguneratzen du.
Eskubide historikoen gaur egungo aintzatespen dira, eta Konstituzioak eta Gernikako
Estatutuak osatzen duten konstituzionaltasun-blokean aurreikusi dira.
3.- Kontzertua indarrean badago, euskal gizartearen eta erakundeen autogobernu nahi
etengabea eta buruantolatzeko ahalmena daude oinarrian.
Itun-izaerak ezaugarritzen du.
Itundutako legeak, hitzartuak, dira Kontzertua arautzen duten legeak eta Euskadik
Estatuari ordaintzen dion Kupoari buruzko bost urtean behingo legeak.
4.- Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa aldebikotasun-printzipioan oinarritzen dira.
2002an berretsi zen, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Kontzertu
Ekonomikoaren izaera mugagabea adostu zuten urtean.
5.- Europako Batzordeak bermatzen du aldebiko itun politiko hori.
Luxenburgoko Justizia Auzitegiak 2008an eman zuen Kontzertu Ekonomikoaren zerga-
sistema Europako araudiarekin eta Batasunaren Itunarekin bat datorrela berresten
duen sententzia.
Bigarrena: sistema eraginkor eta solidario gisa aldezten dugu Kontzertua.
1.- Kontzertu Ekonomikoaren sistemaren ondorioz, beren gain hartutako
eskumenak finantzatzeko beharrezko zergak erregulatzeko eta biltzeko
gaitasuna dute euskal erakundeek.
Aldi berean, kontribuzio bat ematen diogu Estatuari, Kupo gisa, hartu gabeko
eskumenak finantzatzeko: hau da, Estatuak Euskadiri emandako zerbitzuak
finantzatzeko.
Euskal erakundeentzat, aldebakarreko arriskua dakarren sistema bat da
Kontzertu Ekonomikoa: izan ere, Euskadik beti eman behar dio Estatuari
adostutako Kupoa, zerga-bilketa nolakoa izan den aintzat hartu gabe.
Ondorioz, euskal erakundeen osotasunari dagozkie zergen eta aurrekontuen
kudeaketa onak edo txarrak emandako onurak edo galerak; eta euskal
gizartearengan eragingo dute soilik.
Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketak beti jarraitu ditu arduraren eta
egonkortasunaren printzipioak. Euskadik zerga-kontsolidazioko helburuak
betetzen ditu, hala defizitari nola zerga publikoari dagokienez.
Euskadik beti ordaindu dio Kupoa Estatuko Administrazioari.
Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa multzo zatiezin bat osatzen dute Euskadi eta
Estatuaren arteko zerga-harremanak eraentzen dituen sistema hitzartuaren
konfigurazioan. Ezin da bata bestea gabe ulertu.
2.- Euskal erakundeak Estatuarekin solidarioak dira.
Euskal herritarrek ez dute Estatuko Administrazioko diru-kutxatik jasotzen,
bertara ematen baizik.
Kupoaren bitartez, Euskadik Estatuko gastu orokorretan laguntzen du, bai eta
Lurraldearteko Konpentsazio Funtsean ere.
Estatuaren Administrazio Orokorrak superabita izan du Euskadiko jardun
ekonomiko-finantzarioari esker. Euskal ekarpena % 6,24an finkatuta dago,
biztanle-ratioaren gainetik (% 4,6) eta aberastasun-ratioaren gainetik (% 6,07).
Euskadi solidarioa da, dagokiona baino gehiago ematen du.
Hirugarrena: arduratsu jokatzeko eta Kontzertua babesteko deia.
Dei egiten diegu eragile instituzional, politiko, ekonomiko eta sozialei, arduratsu
jokatu dezaten eta Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren ereduaren inguruko
adostasunari eta itunari eutsi diezaioten.
Bereziki, eragile instituzional eta politikoei, kontu hau bidezko den alderdiarteko
eta hauteskundeen lehiatik bazter dezaten.
Autonomia Erkidegoen finantzazio-sistemaren gaineko eztabaidak ez du
Kontzertu Ekonomikoan bilatu behar balizko premiei buruzko azalpenik. Izan
ere, errejimen komuneko finantzazio-ereduaren bideragarritasuna ez da euskal
Kupoaren araberakoa.
Irmo eutsiko diogu Euskadiren eta Estatuaren arteko aldebiko itun politikoaren
babesari. Begirune handiena agertzen diegu Kontzertu Ekonomikoari eta
Kupoari, bizikidetza politikoko tresna gisa eta gizartearen ongizaterako berme
gisa.
Euskal autogobernua, orokorki, eta Kontzertu Ekonomikoa, zehazki, irmotasun
osoz babesteko konpromisoa berresten dugu.
Vitoria–Gasteiz, 2015eko urriak 14

More Related Content

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Euskal erakundeen adierazpena, Euskadiren eta Estatuaren arteko Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren alde

  • 1. Euskal erakundeen adierazpena, Euskadiren eta Estatuaren arteko Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren alde Lehendakariaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusien eta Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) presidentearen adierazpena, Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren alde egiteko. Lehenbizikoa: Kontzertu Ekonomikoa defendatzen dugu, aldebiko akordio politiko eta euskal autogobernuaren oinarrizko osagai gisa. Euskal erakundeek eta Estatuko administrazioak zergen eta finantzen esparruan dituzten harremanak arautzeko lege-tresna baino gehiago dira Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren sistema. Euskal erakunde guztiei eragiten die sistema honek, hau da, Batzar Nagusiak, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Udalak. Euskadiren eta Espainiako Estatuaren arteko bizikidetzaren funtsezko elementu dira. 1.- Gaur egungo Espainiako Estatua eraikitzeko prozesua baino lehenagokoa den errealitate historiko batetik dator Kontzertu Ekonomikoaren sistema. Euskal Herriaren eskubide historikoetan du iturburua, eta 1878an, foruak ezeztatu ondoren, Estatuarekin lortutako aldebiko akordioan du oinarria. 2.- Aldebiko akordio politiko horrek gure foru-araubidea eguneratzen du. Eskubide historikoen gaur egungo aintzatespen dira, eta Konstituzioak eta Gernikako Estatutuak osatzen duten konstituzionaltasun-blokean aurreikusi dira. 3.- Kontzertua indarrean badago, euskal gizartearen eta erakundeen autogobernu nahi etengabea eta buruantolatzeko ahalmena daude oinarrian. Itun-izaerak ezaugarritzen du. Itundutako legeak, hitzartuak, dira Kontzertua arautzen duten legeak eta Euskadik Estatuari ordaintzen dion Kupoari buruzko bost urtean behingo legeak. 4.- Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa aldebikotasun-printzipioan oinarritzen dira. 2002an berretsi zen, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Kontzertu Ekonomikoaren izaera mugagabea adostu zuten urtean. 5.- Europako Batzordeak bermatzen du aldebiko itun politiko hori. Luxenburgoko Justizia Auzitegiak 2008an eman zuen Kontzertu Ekonomikoaren zerga- sistema Europako araudiarekin eta Batasunaren Itunarekin bat datorrela berresten duen sententzia. Bigarrena: sistema eraginkor eta solidario gisa aldezten dugu Kontzertua. 1.- Kontzertu Ekonomikoaren sistemaren ondorioz, beren gain hartutako eskumenak finantzatzeko beharrezko zergak erregulatzeko eta biltzeko gaitasuna dute euskal erakundeek. Aldi berean, kontribuzio bat ematen diogu Estatuari, Kupo gisa, hartu gabeko eskumenak finantzatzeko: hau da, Estatuak Euskadiri emandako zerbitzuak finantzatzeko.
  • 2. Euskal erakundeentzat, aldebakarreko arriskua dakarren sistema bat da Kontzertu Ekonomikoa: izan ere, Euskadik beti eman behar dio Estatuari adostutako Kupoa, zerga-bilketa nolakoa izan den aintzat hartu gabe. Ondorioz, euskal erakundeen osotasunari dagozkie zergen eta aurrekontuen kudeaketa onak edo txarrak emandako onurak edo galerak; eta euskal gizartearengan eragingo dute soilik. Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketak beti jarraitu ditu arduraren eta egonkortasunaren printzipioak. Euskadik zerga-kontsolidazioko helburuak betetzen ditu, hala defizitari nola zerga publikoari dagokienez. Euskadik beti ordaindu dio Kupoa Estatuko Administrazioari. Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa multzo zatiezin bat osatzen dute Euskadi eta Estatuaren arteko zerga-harremanak eraentzen dituen sistema hitzartuaren konfigurazioan. Ezin da bata bestea gabe ulertu. 2.- Euskal erakundeak Estatuarekin solidarioak dira. Euskal herritarrek ez dute Estatuko Administrazioko diru-kutxatik jasotzen, bertara ematen baizik. Kupoaren bitartez, Euskadik Estatuko gastu orokorretan laguntzen du, bai eta Lurraldearteko Konpentsazio Funtsean ere. Estatuaren Administrazio Orokorrak superabita izan du Euskadiko jardun ekonomiko-finantzarioari esker. Euskal ekarpena % 6,24an finkatuta dago, biztanle-ratioaren gainetik (% 4,6) eta aberastasun-ratioaren gainetik (% 6,07). Euskadi solidarioa da, dagokiona baino gehiago ematen du. Hirugarrena: arduratsu jokatzeko eta Kontzertua babesteko deia. Dei egiten diegu eragile instituzional, politiko, ekonomiko eta sozialei, arduratsu jokatu dezaten eta Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren ereduaren inguruko adostasunari eta itunari eutsi diezaioten. Bereziki, eragile instituzional eta politikoei, kontu hau bidezko den alderdiarteko eta hauteskundeen lehiatik bazter dezaten. Autonomia Erkidegoen finantzazio-sistemaren gaineko eztabaidak ez du Kontzertu Ekonomikoan bilatu behar balizko premiei buruzko azalpenik. Izan ere, errejimen komuneko finantzazio-ereduaren bideragarritasuna ez da euskal Kupoaren araberakoa. Irmo eutsiko diogu Euskadiren eta Estatuaren arteko aldebiko itun politikoaren babesari. Begirune handiena agertzen diegu Kontzertu Ekonomikoari eta Kupoari, bizikidetza politikoko tresna gisa eta gizartearen ongizaterako berme gisa. Euskal autogobernua, orokorki, eta Kontzertu Ekonomikoa, zehazki, irmotasun osoz babesteko konpromisoa berresten dugu. Vitoria–Gasteiz, 2015eko urriak 14