SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Download to read offline
18 Hitz bitan 
Egitura •2012ko irailaren 16a 
Bakarrizketan 
Bernanke, 
erdibidean 
Joanes Segurola 
1 Zer onartu du Bernankek? AEBe-tako 
ekonomia suspertzeko hiruga-rren 
plan bat onartu du.Oraingoan, 
interes tasei %0 eta %0,25 artean 
eustea,eta datozen hiru urtetan hi-giezin 
sektorearen aktibo toxikoak 
erosten hilabetero 30.900 milioi euro 
gastatzea erabaki du Fed Erreserba 
Federalak,Ben Bernanke buru duela. 
2 Zergatik hartu du erabaki hori? 
AEBetako hauteskundeen bezperan 
du hurrengo bilera.Har ditzakeen era-bakien 
bidez, sor litzakeen arazo poli-tikoak 
saihestu nahi izan ditu, baita 
merkatuen eskaerak asebete ere. 
3 Eta asebete al ditu? Bai. Interes 
tasak 2014ra arte bere horretan uztea 
nahi zuten ekonomialariek. Hori egi-teaz 
gain,2015eko lehen seihilabete-kora 
arte ez igotzea erabaki du.Ban-kuek 
ez dute dirurik egiten interes 
tasa hain txikiekin,baina gustu handiz 
hartuko dute aktibo toxikoak gainetik 
kentzeko aukera. 
4 Neurri horiekin nola suspertu 
nahi du ekonomia? Dirua merke jarri-ta, 
enpresak maileguak hartzera bul-tzatu 
nahi ditu, inbertsio berrien on-dorioz 
langileak kontrata ditzaten. 
Horrek kontsumoa suspertuko lukee-nez, 
ekonomia haziko litzateke. 
5 Eraginkorra izango da? Teoria oso 
polita den arren,praktikan ez du be-har 
besteko eraginkortasunik izango. 
Interes tasak baxuak izanik, dirua uz-teko 
orduan ez dute irabazirik lortzen 
bankuek.Irabazirik ez lortzeko, dirurik 
ez dute uzten.Gurpil zoro bat da. 
6 Beharrezkoak dira neurri horiek? 
Edozer saiatzeko prest dago Fed.Aur-tengo 
aurreikuspenak okertu ditu, 
baina hobeto egin ditu datorren urte-rako. 
Aurten BPGa %1,85 haziko dela 
uste du,eta datorren urtean,%2,75. 
Langabezia tasa,baina,%8tik gora 
dago azken 43 hilabetetan. 
7 Hori eginda,orain,zer? Enplegua 
sortzeko politikak onartzea nahi du 
Fedek,defizit publikoa murrizteko 
plan bat egiten den bitartean. 
Jeltzaleen zerga ziaboga 
Araba, Bizkai eta Gipuzko-ako 
herritarrek zerga 
gehiago ordainduko di-tuzte 
datorren urtean. 
Zerga erreforma batera-ko 
lehen urratsa egin du orain Bizkaiko 
Foru Aldundiak. Gipuzkoakoa bazegoen 
dagoeneko bide horretan, eta Arabakoari 
zaila izango zaio beste zerbait erabaki-tzea. 
Zerga bilketaren emaitza eskasak 
eta erakunde publikoen estualdi ekono-mikoak 
ikusita, ez da zaila asmatzea mol-daketaren 
helburua finantza baliabideak 
handitzea dela. Zergapekoek diru gehia-go 
jartzea administrazioen politikak be-har 
bezala finantzatzeko, azken finean. 
Nola gauzatuko den moldaketa beste kon-tu 
bat da, ordea. 
Jeltzaleek ziaboga ikusgarria egin dute 
auzi honetan. Ados, ez da izan egun bate-tik 
bestera Jose Luis Bilbaok izandako 
ateraldi bat, baina EAJ Ajuria Enera 
bueltatzeko eguna — bozak irabazten ba-dituzte, 
noski — hurbildu ahala zerga sis-tema 
berraztertzeari buruzko iritzia leun-du 
dute. Norabide aldaketaren lehen az-tarnak 
Eusko Legebiltzarrean zerga 
politikari buruz egindako saioan daude, 
baina benetako iritzi aldaketa joan den 
abuztuan aurreratu zuen Iñigo Urkulluk. 
Ziaboga hori gertatu ez dela frogatzen 
ahalegindu da Bilbao. Zaila da kontraesa-nik 
ez duela izan argudiatzea. Erreforma 
iragarri zuen hitzaldi berean bilketaren 
jaitsiera ekonomiaren erorketari zor zaio-la 
defendatu zuen, ohi duen bezala, behia-ren 
metafora ezaguna berriro erabilita. 
«Politika publikoak elikatzeko esnea 
ematen digun behia gaixorik dago, eta, 
egunean hiru aldiz jetzita ere, ez du esne 
gehiagorik emango». Arazoa da behi hori 
aurki sendatuko dela pentsatzeko arrazoi 
askorik ez dagoela orain ere. EAEko eko-nomia 
%1,3 eroriko da aurten, eta dato-rren 
urtea ere atzeraldian igarotzea lite-keena 
da. Baina, hala ere, esne gehiago 
lortzeko neurriak hartuko ditu Bilbaok. 
Ukaezina da aurten berriro ere bilketa-ren 
aurreikuspena egiterakoan Jaurlari-tza 
eta aldundiak ez zirela fin ibili. Biz-kaiak 
berak urte amaieran %6 eta %8 gu-txiago 
bilduko duela iragarri du. Eta hori 
ondare zerga berriro indarrean jartzea 
onartu zutela azkenean EAJk eta PPk, 
gogoz kontra izan bazen ere. Gipuzkoak 
egin zuen erreforma handiagoa mespre-txatu 
zuen Bilbaok, diru gehiago lortu ez 
duela argudiatuta. Bada, Helena Franco 
Ogasun ahaldunak iaz baino %0,5 gutxia-go 
bilduko dutela espero du. Ez da diru 
kopurua handitu, baina azkenean emai-tza 
hori lortzen badu, erorketa nabarmen 
mugatzea lortuko du. 
Nolako zerga erreforma izango den 
ikusteko urriaren 21eko hauteskundeak 
igaro arte itxaron beharko da. Herrialde 
guztietan ezarriko bada, akordio zabal 
bat nahitaezkoa izango da. Gutxienez, 
EAJ, PP eta Bilduren artekoa. Ez da kon-tu 
erraza izango. «Erakundeen arteko 
akordioa dagoen baldintzetarako egoki-tuta 
dago geure finantzaketa sistema, bai-na 
gai funtsezkoetan adostasunik ez ba-dago, 
ez du balio», kexatu zen Carlos Agi-rre 
Ekonomia eta Ogasun sailburua zerga 
sistemari buruzko eztabaida saioan, eta 
ez zaio arrazoirik falta. 
Iaztik errenta eta ondare zergak har-monizatu 
gabe dituzte hiru herrialdeek. 
Ez da mundua amildu, baina zergen egi-tura 
sakonean aldatu nahi bada, eta, ba-tez 
ere, pizgarri eta kenkari ezberdinak 
ezabatu edo aldatu nahi izanez gero, akor-dio 
bidez egitea komeni da. Bilduk eta 
PSEk dagoeneko erreforma baten aldeko 
jarrera dute. EAJk norabidea aldatu du. 
PPren eskuetan dago Arabako Foru Al-dundia, 
eta ikuspuntu ideologiko batetik 
zergak igotzea deitoratu duen arren, ez 
zaio aukera handirik geratu, Espainiako 
Gobernuak Madrildik zerga ia guztietan 
ezarri dituen igoera handien ondotik. 
Titulutik haratago 
Ivan Santamaria 
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS 
Naweco 
Indarrak batu, 
atzerrira begira 
Euskal Herritik eta Espainia-tik 
kanpo gehiago saltzeko 
asmoarekin sortu dute Na-weco 
partzuergoa (Navarra 
Wind Energy Consortia). 
Energia berriztagarrien arlo-ko 
Nafarroako sei enpresa 
daude tartean: Industrial 
Barranquesa, Jatorman, 
Frenos Iruña,Estampacio-nes 
Arsa,Laneko eta Flui-tecnik. 
Guztien artean,466 
langile dituzte,eta urtean 
96,6 milioi euroren salmen-tak. 
EADS-BAE 
Bat egiterako 
ateak zabalik 
Aeronautika eta defentsa 
arloan lan egiten duten 
EADS eta BAE Systems en-presen 
arteko bat egitea 
bide onetik doa.Aste hone-tan 
bi aldeek baieztatu dute 
fusioa gauzatzeko harrema-netan 
daudela.EADSek ka-pitalaren 
%60 izango luke, 
eta gainerako %40 BAE 
Systems Erresuma Batuko 
enpresak.Zuzendaritza egi-tura 
bateratua eta adminis-trazio 
kontseilu bakarra 
izango lituzke enpresak. 
Formica 
Azken 
geltokia: itxiera 
Galdakaoko (Bizkaia) For-mica 
enpresako langileek 
ezin izan dute eragotzi zu-zendaritzaren 
erabakia: lan-tegia 
ixtekoa. 205 langilee-tatik 
170 langile kaleratuko 
dituzte,eta bakarrik admi-nistrazioari 
dagozkion hain-bat 
lanetarako utziko dute 
irekita.Zuzendaritzak dio 
«merkatuaren eskaerei 
egokitu» behar izan duela, 
baina enpresa batzordeak 
ez du lantegia ixteko «inon-go 
» arrazoirik ikusten. 
Philips 
Kaleratzeen 
gurpila 
Philips Herbehereetako 
multinazionalak kaleratzee-kin 
jarraitzen du: 2014. urte-ra 
arte 2.200 langile kalera-tuko 
dituela iragarri du.Neu-rri 
horrekin, 300 milioi euro 
gutxiago gastatu nahi ditu. 
Konpainiak argudiatu du en-presaren 
egitura sinplifikatu 
nahi duela,baina oraindik ez 
du argitu kaleratze horiek 
zein lantegitan izango diren. 
Iaz ere 4.500 langile kalera-tzeko 
asmoa agertu zuen 
Philipsek. 
Asteko enpresak 
JIM LO SCALZO/ EFE

More Related Content

Viewers also liked (6)

Balazta altxa ezinik
Balazta altxa ezinikBalazta altxa ezinik
Balazta altxa ezinik
 
Santiago Carbo
Santiago CarboSantiago Carbo
Santiago Carbo
 
Urrezko laboreak
Urrezko laboreakUrrezko laboreak
Urrezko laboreak
 
Urrezko laboreak
Urrezko laboreakUrrezko laboreak
Urrezko laboreak
 
Balazta altxa ezinik
Balazta altxa ezinikBalazta altxa ezinik
Balazta altxa ezinik
 
Comparacion De Modelos De Calidad
Comparacion De Modelos De CalidadComparacion De Modelos De Calidad
Comparacion De Modelos De Calidad
 

Similar to Bernanke, erdibidean

Langabeziaren aurkako plana.pdf
Langabeziaren aurkako plana.pdfLangabeziaren aurkako plana.pdf
Langabeziaren aurkako plana.pdfIrekia - EJGV
 
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenakLABORAL Kutxa
 
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)Irekia - EJGV
 
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiak
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiakHerri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiak
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiakIrekia - EJGV
 

Similar to Bernanke, erdibidean (7)

20120110 zerga politika modu errazean
20120110 zerga politika modu errazean20120110 zerga politika modu errazean
20120110 zerga politika modu errazean
 
Bankua barkazio eske
Bankua barkazio eskeBankua barkazio eske
Bankua barkazio eske
 
Langabeziaren aurkako plana.pdf
Langabeziaren aurkako plana.pdfLangabeziaren aurkako plana.pdf
Langabeziaren aurkako plana.pdf
 
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
 
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
 
Kontuak garbi
Kontuak garbiKontuak garbi
Kontuak garbi
 
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiak
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiakHerri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiak
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiak
 

More from Joanes Errondosoro (20)

Aurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuakAurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuak
 
Aurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuakAurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuak
 
Aurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuakAurrezki gotortuak
Aurrezki gotortuak
 
Ametsetako negozioak
Ametsetako negozioakAmetsetako negozioak
Ametsetako negozioak
 
Ametsetako negozioak
Ametsetako negozioakAmetsetako negozioak
Ametsetako negozioak
 
Ametsetako negozioak
Ametsetako negozioakAmetsetako negozioak
Ametsetako negozioak
 
El pais
El paisEl pais
El pais
 
El Mundo
El MundoEl Mundo
El Mundo
 
Noticias de Gipuzkoa
Noticias de GipuzkoaNoticias de Gipuzkoa
Noticias de Gipuzkoa
 
La Razon
La RazonLa Razon
La Razon
 
Gara
GaraGara
Gara
 
El Pais azala
El Pais azalaEl Pais azala
El Pais azala
 
El Pais
El PaisEl Pais
El Pais
 
El correo
El correoEl correo
El correo
 
La razon
La razonLa razon
La razon
 
Gara
GaraGara
Gara
 
El pais portada
El pais portadaEl pais portada
El pais portada
 
El pais
El paisEl pais
El pais
 
El correo
El correoEl correo
El correo
 
Diario de noticias
Diario de noticiasDiario de noticias
Diario de noticias
 

Bernanke, erdibidean

  • 1. 18 Hitz bitan Egitura •2012ko irailaren 16a Bakarrizketan Bernanke, erdibidean Joanes Segurola 1 Zer onartu du Bernankek? AEBe-tako ekonomia suspertzeko hiruga-rren plan bat onartu du.Oraingoan, interes tasei %0 eta %0,25 artean eustea,eta datozen hiru urtetan hi-giezin sektorearen aktibo toxikoak erosten hilabetero 30.900 milioi euro gastatzea erabaki du Fed Erreserba Federalak,Ben Bernanke buru duela. 2 Zergatik hartu du erabaki hori? AEBetako hauteskundeen bezperan du hurrengo bilera.Har ditzakeen era-bakien bidez, sor litzakeen arazo poli-tikoak saihestu nahi izan ditu, baita merkatuen eskaerak asebete ere. 3 Eta asebete al ditu? Bai. Interes tasak 2014ra arte bere horretan uztea nahi zuten ekonomialariek. Hori egi-teaz gain,2015eko lehen seihilabete-kora arte ez igotzea erabaki du.Ban-kuek ez dute dirurik egiten interes tasa hain txikiekin,baina gustu handiz hartuko dute aktibo toxikoak gainetik kentzeko aukera. 4 Neurri horiekin nola suspertu nahi du ekonomia? Dirua merke jarri-ta, enpresak maileguak hartzera bul-tzatu nahi ditu, inbertsio berrien on-dorioz langileak kontrata ditzaten. Horrek kontsumoa suspertuko lukee-nez, ekonomia haziko litzateke. 5 Eraginkorra izango da? Teoria oso polita den arren,praktikan ez du be-har besteko eraginkortasunik izango. Interes tasak baxuak izanik, dirua uz-teko orduan ez dute irabazirik lortzen bankuek.Irabazirik ez lortzeko, dirurik ez dute uzten.Gurpil zoro bat da. 6 Beharrezkoak dira neurri horiek? Edozer saiatzeko prest dago Fed.Aur-tengo aurreikuspenak okertu ditu, baina hobeto egin ditu datorren urte-rako. Aurten BPGa %1,85 haziko dela uste du,eta datorren urtean,%2,75. Langabezia tasa,baina,%8tik gora dago azken 43 hilabetetan. 7 Hori eginda,orain,zer? Enplegua sortzeko politikak onartzea nahi du Fedek,defizit publikoa murrizteko plan bat egiten den bitartean. Jeltzaleen zerga ziaboga Araba, Bizkai eta Gipuzko-ako herritarrek zerga gehiago ordainduko di-tuzte datorren urtean. Zerga erreforma batera-ko lehen urratsa egin du orain Bizkaiko Foru Aldundiak. Gipuzkoakoa bazegoen dagoeneko bide horretan, eta Arabakoari zaila izango zaio beste zerbait erabaki-tzea. Zerga bilketaren emaitza eskasak eta erakunde publikoen estualdi ekono-mikoak ikusita, ez da zaila asmatzea mol-daketaren helburua finantza baliabideak handitzea dela. Zergapekoek diru gehia-go jartzea administrazioen politikak be-har bezala finantzatzeko, azken finean. Nola gauzatuko den moldaketa beste kon-tu bat da, ordea. Jeltzaleek ziaboga ikusgarria egin dute auzi honetan. Ados, ez da izan egun bate-tik bestera Jose Luis Bilbaok izandako ateraldi bat, baina EAJ Ajuria Enera bueltatzeko eguna — bozak irabazten ba-dituzte, noski — hurbildu ahala zerga sis-tema berraztertzeari buruzko iritzia leun-du dute. Norabide aldaketaren lehen az-tarnak Eusko Legebiltzarrean zerga politikari buruz egindako saioan daude, baina benetako iritzi aldaketa joan den abuztuan aurreratu zuen Iñigo Urkulluk. Ziaboga hori gertatu ez dela frogatzen ahalegindu da Bilbao. Zaila da kontraesa-nik ez duela izan argudiatzea. Erreforma iragarri zuen hitzaldi berean bilketaren jaitsiera ekonomiaren erorketari zor zaio-la defendatu zuen, ohi duen bezala, behia-ren metafora ezaguna berriro erabilita. «Politika publikoak elikatzeko esnea ematen digun behia gaixorik dago, eta, egunean hiru aldiz jetzita ere, ez du esne gehiagorik emango». Arazoa da behi hori aurki sendatuko dela pentsatzeko arrazoi askorik ez dagoela orain ere. EAEko eko-nomia %1,3 eroriko da aurten, eta dato-rren urtea ere atzeraldian igarotzea lite-keena da. Baina, hala ere, esne gehiago lortzeko neurriak hartuko ditu Bilbaok. Ukaezina da aurten berriro ere bilketa-ren aurreikuspena egiterakoan Jaurlari-tza eta aldundiak ez zirela fin ibili. Biz-kaiak berak urte amaieran %6 eta %8 gu-txiago bilduko duela iragarri du. Eta hori ondare zerga berriro indarrean jartzea onartu zutela azkenean EAJk eta PPk, gogoz kontra izan bazen ere. Gipuzkoak egin zuen erreforma handiagoa mespre-txatu zuen Bilbaok, diru gehiago lortu ez duela argudiatuta. Bada, Helena Franco Ogasun ahaldunak iaz baino %0,5 gutxia-go bilduko dutela espero du. Ez da diru kopurua handitu, baina azkenean emai-tza hori lortzen badu, erorketa nabarmen mugatzea lortuko du. Nolako zerga erreforma izango den ikusteko urriaren 21eko hauteskundeak igaro arte itxaron beharko da. Herrialde guztietan ezarriko bada, akordio zabal bat nahitaezkoa izango da. Gutxienez, EAJ, PP eta Bilduren artekoa. Ez da kon-tu erraza izango. «Erakundeen arteko akordioa dagoen baldintzetarako egoki-tuta dago geure finantzaketa sistema, bai-na gai funtsezkoetan adostasunik ez ba-dago, ez du balio», kexatu zen Carlos Agi-rre Ekonomia eta Ogasun sailburua zerga sistemari buruzko eztabaida saioan, eta ez zaio arrazoirik falta. Iaztik errenta eta ondare zergak har-monizatu gabe dituzte hiru herrialdeek. Ez da mundua amildu, baina zergen egi-tura sakonean aldatu nahi bada, eta, ba-tez ere, pizgarri eta kenkari ezberdinak ezabatu edo aldatu nahi izanez gero, akor-dio bidez egitea komeni da. Bilduk eta PSEk dagoeneko erreforma baten aldeko jarrera dute. EAJk norabidea aldatu du. PPren eskuetan dago Arabako Foru Al-dundia, eta ikuspuntu ideologiko batetik zergak igotzea deitoratu duen arren, ez zaio aukera handirik geratu, Espainiako Gobernuak Madrildik zerga ia guztietan ezarri dituen igoera handien ondotik. Titulutik haratago Ivan Santamaria Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS Naweco Indarrak batu, atzerrira begira Euskal Herritik eta Espainia-tik kanpo gehiago saltzeko asmoarekin sortu dute Na-weco partzuergoa (Navarra Wind Energy Consortia). Energia berriztagarrien arlo-ko Nafarroako sei enpresa daude tartean: Industrial Barranquesa, Jatorman, Frenos Iruña,Estampacio-nes Arsa,Laneko eta Flui-tecnik. Guztien artean,466 langile dituzte,eta urtean 96,6 milioi euroren salmen-tak. EADS-BAE Bat egiterako ateak zabalik Aeronautika eta defentsa arloan lan egiten duten EADS eta BAE Systems en-presen arteko bat egitea bide onetik doa.Aste hone-tan bi aldeek baieztatu dute fusioa gauzatzeko harrema-netan daudela.EADSek ka-pitalaren %60 izango luke, eta gainerako %40 BAE Systems Erresuma Batuko enpresak.Zuzendaritza egi-tura bateratua eta adminis-trazio kontseilu bakarra izango lituzke enpresak. Formica Azken geltokia: itxiera Galdakaoko (Bizkaia) For-mica enpresako langileek ezin izan dute eragotzi zu-zendaritzaren erabakia: lan-tegia ixtekoa. 205 langilee-tatik 170 langile kaleratuko dituzte,eta bakarrik admi-nistrazioari dagozkion hain-bat lanetarako utziko dute irekita.Zuzendaritzak dio «merkatuaren eskaerei egokitu» behar izan duela, baina enpresa batzordeak ez du lantegia ixteko «inon-go » arrazoirik ikusten. Philips Kaleratzeen gurpila Philips Herbehereetako multinazionalak kaleratzee-kin jarraitzen du: 2014. urte-ra arte 2.200 langile kalera-tuko dituela iragarri du.Neu-rri horrekin, 300 milioi euro gutxiago gastatu nahi ditu. Konpainiak argudiatu du en-presaren egitura sinplifikatu nahi duela,baina oraindik ez du argitu kaleratze horiek zein lantegitan izango diren. Iaz ere 4.500 langile kalera-tzeko asmoa agertu zuen Philipsek. Asteko enpresak JIM LO SCALZO/ EFE