SlideShare a Scribd company logo
1 of 20
Download to read offline
LABURPEN EXEKUTIBOA
Euskal Autonomia
Erkidegoko Berotegi
Efektuko Gasen
Isurketen
Inbentarioa
2018
Euskal Autonomia
Erkidegoko Berotegi
Efektuko Gasen
Isurketen
Inbentarioa
2018
ARGITARALDIA
2020ko maiatza
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
ARGITARATZAILEA
IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Eusko Jaurlaritza
Urkixo zumarkalea, 36 - 6. solairua ı 48011 Bilbao
info@ihobe.eus
www.ihobe.eus
www.ingurumena.eus
Tel.: 900 15 08 64
EDUKIA
Dokumentu hau Ihobek prestatu du, Tecnalia-RESEARCH&INNOVATIONen laguntzarekin
Energiaren transformazioaLiburu honen edukiak, edizio honetan, ondoko lizentziaren
babespean argitaratu dira: Errekonozimendua - Ez komertziala - Eratorritako obrarik gabe 3.0
Unported, Creative Commons (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-
nc-nd/3.0/deed.es_ES)
AURREKARIAK
Klima-aldaketa XXI. mendeko ingurumen-
erronka nagusietako bat da, Nazio Batuen
Erakundeak behin eta berriz adierazi duen
bezala. Planetako batez besteko tenperatura
0,85ºC igo da azken mendean, IPCCren 5.
ebaluazio-txostenaren arabera (AR5; 2014),
eta 3,7ºC eta 4,8ºC bitarte igo daiteke XXI.
mendearen amaierarako.
Kyotoko protokoloak Berotegi-efektuko
Gasen (BEG) isurketen murrizketa arautu zuen
herrialde sinatzaileentzat, 2008-2012 garaian;
horren ostean, 175 alderdik –hau da, 174
herrialdek eta Europar Batasunak- sinatutako
Parisko akordioan erabaki zen “Munduko batez
besteko tenperaturaren igoera 2ºC-tik baino
askoz ere beheragotik mantentzea, garai
industrialaren aurreko mailak erreferentziatzat
hartuta, eta ahaleginak egiten jarraitzea
tenperatuaren igoera gehienez 1,5ºC izan
dadin, garai industrialaren aurreko mailak
erreferentziatzat hartuta.
Europar Batasunak hartutako konpromisoa da
bere isurketak % 20 murriztea 2020rako eta
% 40 murriztea 2030rako, 1990eko isurketak
erreferentziatzat hartuta, “klima eta energiari
buruzko 2020rako neurrien paketearekin”
eta “klima eta energiari buruzko 2030rako
esparruarekin” bat etorriz. Epe luzera, bai
“2050erako epe luzerako estrategiak”1
, bai
Europako Itun Berde deritzanak (European
Green Deal2
) eta bai klima-neutraltasuna
lortzera zuzendutako erregelamendu-
proposamenak (European Climate Law) klima-
neutraltasuna 2050ean edo -ahal izanez
gero- lehenago lortzeko beharra ezartzen
dute, hau da, isurketak murriztea xurgapenek
konpentsatzen dituzten punturaino.
1	 28/11/2018-COM (2018) 773
2	 https://ec.europa.eu/info/strategy/priorities-2019-2024/european-green-deal_es
Bere helburuak herrialdeen artean banatzeko,
EBko honako mekanismo hau ezarri du:
•• Isurketa-eskubideen salerosketari buruzko
europar araudiak (EU-ETS) araututako
sektoreak. Normalean, instalazio industrial
edo energetiko handiak izaten dira,
isurketa maila handikoak. Haien isurketak
EBk arautzen ditu isurketa-eskubideak
asignatzearen bidez. Eskubideen eta
–hortaz- isurketen murrizketa honako
hau izango da: % 21 2020rako eta % 43
2030erako, 2005. urtea erreferentziatzat
hartuta.
•• Sektore lausoak, (etxebizitza, nekazaritza,
hondakinak, garraioa, eta abar),
isurketak murrizteko helburu nazional
lotesleak dituztenak; kasu honetan, EBko
murrizketaren batez besteko helburua da
isurketak % 10 murriztea 2020rako eta
% 30 murriztea 2030rako, 2005. urtea
erreferentziatzat hartuta.
Euskadin, 2050erako Klima-aldaketaren
Euskadiko Estrategiak -Klima 2050- honako
helburu hauek ezartzen ditu BEGen isurketen
murrizketarako: gutxienez % 40 2030erako
eta gutxienez % 80 2050erako, 2005. urtea
erreferentziatzat hartuta; horrekin batera,
euskal lurraldearen erresilientzia segurtatu
nahi du klima-aldaketaren aurrean. Gainera,
beste helburu bat da energia berriztagarrien
kontsumoa azken kontsumoaren % 40 izatea
2050. urtean. Hasierako plangintza-zikloaren
ostean (2015-2020), Klima 2050 estrategia
berrikusteko prozesua hasi da, oraingo
testuingurua kontuan hartuta, alegia, kontuan
hartuta Europa konpromiso handinahiagoak
ezartzen ari dela klimaren alorrean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi
Efektuko Gasen Isurketen 2018ko Inbentarioa
LABURPEN EXEKUTIBOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018	 1
2
METODOLOGIA
Euskadiko Berotegi-efektuko gasen inbentarioa
090205. zenbakiko eragiketa estatistiko gisa
eratu da, 2019-2022rako Euskal Estatistika
Planari buruzko ekainaren 27ko 8/2019
Legearekin bat etorriz. Erabilitako metodologia
bat dator Nazio Batuen Erakundearen Klima-
aldaketari buruzko Esparru Konbentzioak
(NBEKAEK) inbentarioez informatzeko ezartzen
dituen jarraibideekin3
, informatzeko formatu
komunaren taulekin (CRF) eta Klima-aldaketari
buruzko Gobernu arteko Taldeak inbentarioen
estimazioetarako eta konpilaziorako ezarritako
jarraibide metodologikoekin4
(IPCC 2006
Jarraibideak).
Hobekuntza etengabeko prozesuaren baitan,
kalitate-kontrola UNFCCCri jakinarazitako
inbentario nazionalen kalitate-kontrolaren
parekoa dela bermatzeko, inbentarioa
egiaztatzeko prozesu bat gauzatu da.
Egiaztapen hori kasuan kasuko alderdietan
(irizpide orokorrak, energia, prozesu
industrialak, basogintza eta lurraren beste
erabilera batzuk, nekazaritza eta hondakinak)
adituak diren pertsonez osatutako kanpo-talde
batek egin du, Nazio Batuen Erakundearen
Klima-aldaketari buruzko Esparru Konbentzioak
inbentarioez informatzeko ezarrita dituen
jarraibideen arabera.
3	 8. artikuluaren berrikuspenerako jarraibideak (22 / CMP.1 ebazpenaren bidez onartuak eta 4 / CMP.11 ebazpenaren bidez berrikusiak),
NBEKAEKen berrikuspen-jarraibideak , batez ere haien III. atalean, alegia, “NBEKAEKren Jarraibideak Alderdien berotegi-efektuko gasen
inbentarioen berrikuspen teknikorako, Hitzarmenaren I. eranskinean sartuta” (13 / CP.20 ebazpena). https://unfccc.int/resource/docs/2013/
cop19/eng/10a03.pdf
4	 I. Eranskineko herrialdeek nahitaez erabili behar dituzten gida metodologikoak, eta, hortaz, EAEk erabili behar dituenak, honako hauek
dira: “IPCCren 2006ko Jarraibideak berotegi-efektuko gasen inbentario nazionaletarako”: https://www.ipcc-nggip.iges.or.jp/public/2006gl/
spanish/index.html
2019an egindako berrikuspen horretan
ondorioztatu da Euskal Autonomia Erkidegoko
inbentarioak “berotegi-efektuko gasen
isurketak eta ezabapenak estimatzen dituela
orokorrean egokiak diren metodoekin eta
exhaustibotasun maila handiarekin”. Halaber,
talde horrek “modu positiboan baloratu zuen
EAEk bere inbentarioa konpilatzen duela
erregulartasunez eta publikoki jakinarazten
duela 2000. urteaz geroztik, nahiz eta araudi
nazionalek edo nazioarteko hitzarmenek ez
dituzten behartzen autonomia erkidegoak
inbentario horiek prestatzera eta horien berri
ematera”. Berrikuspenaren ostean zenbait
hobekuntza proposatu dira, horietako asko
prozedurazkoak, batez ere alderdi hauei
buruzkoak: dokumentazioa; trazabilitatea;
exhaustibotasunaren justifikazioa kategoria
jakin batzuetan; eta kalitatearen kontrola/
kaliatearen kudeaketa. Hobekuntza horietako
asko jadanik inplementatu dira inbentarioaren
bertsio honetan; gainerako hobekuntzak,
berriz, hurrengo edizioan inplementatzeko
garatzen ari dira.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
EMAITZAK
2018ko isurketak eta xurgapenak
BEGen isurketak, CO2
-baliokide gisa neurtuta,
% 4 murriztu dira 2018. urtean, 2017. urteko
isurketekin alderatuta. Balio absolutuetan,
isurketak 18,9 milioi tona izan dira. Azken urteko
isurketak baldintzatuta daude isurketek sektore
guztietan izan duten jaitsiera orokorragatik,
etxebizitza eta zerbitzuen sektoreetan
gertatutako igoeraren salbuespenarekin.
Lurraren Erabileraren, Lurraren Erabilera-
aldaketaren eta Basogintzaren sektorean
(LELEAB) 1,9 milioi tona finkatuen xurgapena
egon da 2018an.
5	 Oinarri-urtea, bai Klima 2050 estrategiarako eta bai europar herrialdeentzat, isurketa lausoen ahaleginak banatzeko 406/2009/EE ebazpenaren
baitan.
6	 1990 hartzen da oinarri-urtetzat.
7	 Espainiako 2018ko isurketak, https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/sistema-espanol-de-inventario-sei-/
Inventario-GEI.aspx. webgunean argitaratutako datuetatik hartuak. Europarentzat, berriz, argitalpen hau hartu da iturritzat: “Annual European
Union approximated greenhouse gas inventory for the year 2018” EEA Report No 16/2019.
Isurketa eta xurgapenen bilakaera
2005. urtearekin alderatuta5
, isurketak % 26
jaitsi dira. Isurketak Klima 2050 Estrategiaren
helburuak lortzeko ezarritako bidearenak
baino txikiagoak dira. Hala, 1990. urtekoekin6
alderatuta, isurketak % 9 murriztu dira.7
Berotegi-efektuko gasen isurketen bilakaera-indizea Euskal Autonomia Erkidegoan,
Europar Batasuna-28an eta Espainian (2018) (2005. urtea = 100)7
1. Irudia:
Iturria:	 Gek geuk egina, Eurostaten datuetan oinarrituta: All sectors and indirect CO2
(excluding LULUCF and memo items, including
international aviation)
105
100
95
90
85
80
75
70
%
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
82
78
74
Espainiako BEG indizea Euskadiko guztizko BEG indizea EBko BEG indizea
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018	 3
4
2030
-% 40
Isurketen bilakaera, Klima-aldaketaren 2050erako Estrategiaren helburua
erreferentziatzat hartuta
2. Irudia:
Iturria: 	 Gek geuk egina.
Indirect CO2
(excluding LULUCF and memo items, including international aviation)
2005 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026 2027 2028 2029
Guztizko isurien indizea KAEE 2050 helburua
% 74
%
120
100
80
60
40
20
0
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
Isurketa lausoak, hau da, isurketen
salerosketaren arauditik kanpo dauden
sektoreenak, % 11 murriztu dira 2005. urteaz
geroztik. Isurketa horien eragileak honako
sektore hauek dira, besteak beste: hondakinak,
etxebizitza, zerbitzuak, garraioa edo arautu
gabeko industria. EBk murrizketa-helburu
lotesleak ezartzen ditu herrialde bakoitzerako,
eta beraren batez besteko helburua da
isurketak % 10 murriztea 2005ekoen aldean.
Berotegi-efektuko gasen isurketen bilakaera-indizea Euskal Autonomia Erkidegoan,
Europar Batasuna-28an eta Espainian (2018) (1990 = 100)
3. Irudia:
Iturria:	 Gek geuk egina , Eurostaten datuetan oinarrituta: All sectors and indirect CO2 (excluding LULUCF and memo items, including
international aviation)
Espainiako BEG indizea EAEko guztizko BEG indizea EBko BEG indizea EU helburua
%
170
160
150
140
130
120
110
100
90
80
70
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
120
91
77
80
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018	 5
6
Iturria: 	 Guk geun egina, Eurostaten datuetan oinarrituta:	 -Sektore lausoen isurketak (EUROSTAT)
		 -Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen Isurketa Eskubideen Salerosketa 8
8	 406/2009/EE Ebazpena: Asignazioen lerro zuzena bi puntu batzearen emaitza da: 2013an, 2008-2010eko batez besteko isurketak; 2020an,
murrizketaren helburua, 2005. urtea erreferentziatzat hartuta.
Araututako sektoreen isurketak, hau
da, “EU-ETS” isurketa eskubideen europar
salerosketaren araudian sartuta dauden
sektoreen isurketak (sektore energetikoa eta
batez ere kontsumo energetikoan intentsiboak
diren sektore industrialak) apur bat jaitsi dira
azken urtean, batez ere sorkuntza elektrikoaren
isurketetan gertatutako jaitsieragatik.
Araututako industriaren isurketak apur bat
jaitsi dira, jokabide heterogeneo batez; izan
ere, sektore batzuen isurketak jaitsi egin dira
(adibidez: “zementua eta karea”), baina beste
batzuek (hala nola siderurgia edo beirak)
areagotu egin dituzte euren isurketak.
2005. urtearekin alderatuta -erregimen horren
funtzionamenduaren lehenengo urtea-,
isurketak % 46 jaitsi dira.
LELEAB sektorean, orokorrean CO2
-aren
xurgapen garbia egon da aztertutako urte
guztietan. Hala, urtean finkatutako tonak 2,3
milioi tona CO2
-baliokide izan dira, batez
beste, 1,7 eta 2,9 tona CO2
-baliokideren artean
mugituz.
%
110
100
90
80
70
60
50
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
% 89
Espainia EB-28 EAE Kalkulatutako EAE esleipena
Isurketa lausoen bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan8
, EB (28)an
eta Espainian. 2005=100
4. Irudia:
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
Isurketen adierazleak
Isurketen intentsitatea, hau da, BPG unitate
bat ekoizteko sortutako isurketak % 36 jatsi
dira 2005etik eta % 52 1990etik; horrek garbi
adierazten du noraino desakoplatzen ari den
euskal ekonomia berton sortutako isurketetatik.
Iturria:	 Guk geuk egina, Eustaten datuetan oinarrituta, Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT)	
BEGen guztizko isurketen bilakaera-indizea, Euskal Autonomia Erkidegoko
BPGa erreferentziatzat hartuta, 2005az geroztik
5. Irudia:
%
130
120
110
100
90
80
70
60
+17
-26
-36
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
BPGren bilakaeraren indizea Guztizko BEG isurien bilakaeraren indizea Guztizko isurien bilakaeraren indizea barne
produktu gordinaren arabera
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018	 7
8
Horrenbestez, gure isurketen intentsitatea Europako batez bestekoaren azpitik mantentzen da,
erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera neurtuta.
9 10
Iturria:	 Guk geuk egina, Eurostaten datuetan oinarrituta:
	 - Eurostat. All sectors and indirect CO2 (excluding LULUCF and memo items, including international aviation)
	 - Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT)
	 - Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoa (EUROSTAT)
9	 BPG EAP: barne-produktu gordina, Erosketa Ahalmen Parekotasunean (EAP) adierazita.
10	 Espainiako 2018ko isurketak, https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/sistema-espanol-de-inventario-sei-/
Inventario-GEI.aspx. webgunean argitaratutako datuetatik hartuak. Europarentzat, berriz, argitalpen hau hartu da iturritzat: “Annual European
Union approximated greenhouse gas inventory for the year 2018” EEA Report No 16/2019.
CO2
indizea, BPG-EAParen9
arabera neurtuta (erosteko ahalmenaren
parekotasuna), EAErentzat eta EB-28ko herrialdeentzat (2018). EB-28 = 10010
6. Irudia:
%
350
300
250
200
150
100
50
0
Bulgaria
Polonia
Estonia
TxekiarErrepublika
Errumania
Grezia
Eslovakia
Kroazia
Hungaria
Zipre
Lituania
Letonia
Eslovenia
Portugal
Espainia
EB-28
Alemania
Herbehereak
Belgika
Finlandia
Italia
EAE
Austria
Malta
Irlanda
ErresumaBatua
Luxenburgo
Frantzia
Danimarka
Suedia
100
80
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
Per capita isurketak % 28 jaitsi dira 2005az
geroztik eta % 12 1990az geroztik. Hala eta
guztiz ere, gure per capita isurketek EB-28ko
batez bestekoa baino apur bat handiagoak
izaten jarraitzen dute. Europar Batasunean
desberdintasun handiak ikusten dira per capita
isurketetan, askotariko faktoreen eraginez:
11	 Espainiako 2018ko isurketak, https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/sistema-espanol-de-inventario-sei-/
Inventario-GEI.aspx webgunean argitaratutako datuetatik hartuak. Europarentzat, berriz, argitalpen hau hartu da iturritzat: “Annual European
Union approximated greenhouse gas inventory for the year 2018” EEA Report No 16/2019.
ekoizpen-sistemaren egitura, per capita
errenta maila, kontsumitutako energia mota,
urteko batez besteko tenperatura, eta abar.
Pentsatzekoa da industriak Euskadin duen
pisuak eta BEG isurketen aldetik intentsiboak
diren sektoreen garrantziak eragina izan
dezaketela per capita isurketen tasa horretan. 11
CO2
isurketen ratioa Euskadin eta EB-28ko herrialdeetan (2018)117. Irudia:
20
18
16
14
12
10
8
6
4
2
0
tCO2
/biztanle
Luxenburgo
Estonia
Irlanda
TxekiarErrepublika
Herbehereak
Zipre
Polonia
Alemania
Finlandia
Belgika
Austria
Grezia
EAE
EB-28
Eslovenia
Danimarka
Eslovakia
Espainia
Lituania
Bulgaria
Italia
ErresumaBatua
Frantzia
Portugal
Hungaria
Letonia
Kroazia
Errumania
Suedia
Malta
8,7 8,6
Iturria: 	 Guk geuk egina, erakunde hauen datuetan oinarrituta:
	 - Eurostat: All sectors and indirect CO2 (excluding LULUCF and memo items, including international aviation)
	 - Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT)
	 - Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoa (EUROSTAT)
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018	 9
10
Iturria:	 Guk geuk egina, erakunde hauen datuetan oinarrituta: 11
	
- Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT)
	 - Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoa (EUROSTAT) 12
,
12	 Biztanleriaren datuak aztertutako urteko urtarrilaren 1ekoak dira.
Isurketa lausoen isurtze-ratioa biztanle bakoitzeko12
, EAEn eta EB-28an8. Irudia:
16,0
14,0
12,0
10,0
8,0
6,0
4,0
2,0
0,0
Luxenburgo
Irlanda
Belgika
TxekiarErrepublika
Herbehereak
Polonia
Austria
Danimarka
Finlandia
Alemania
Eslovenia
Frantzia
Lituania
EB-28
ErresumaBatua
EAE
Estonia
Zipre
Letonia
Italia
Hungaria
Espainia
Kroazia
Grezia
Eslovakia
Portugal
Errumania
Bulgaria
Suedia
Malta
5,0 4,7
Isurketen aldetik intentsiboagoak diren sektoreak (EU-ETS) alde batera utziz gero, gure per capita
isurketa lausoak EB-28ko batez bestekoaren azpitik daude.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
EAEko 2108ko BEG isurketak, sektorez sektore139. Irudia:
Iturria:	 Guk geuk egina
13
13	 *Energia sektoreak barne hartzen ditu barneko eta kanpoko ekoizpen elektrikoak eragindako isurketak (ekoizpen horren helburua barneko
eskaria eta finketa asetzea da, eta barne hartzen ditu zentral elektrikoetako barne-kontsumoak eta garraioan galdutakoa).
Sektore sozioekonomikoen isurketak
BEGen isurketen inbentarioari ekarpena
handiena egiten dioten sektoreak energia
sektorea, garraioa eta industria dira. Hiru
sektore horiek, guztira, isurketen % 85 sortzen
dute, gutxi gorabehera. Hala eta guztiz ere,
energia sektorearen isurketak gainerako
sektoreak energiaz hornitzearen ondorioz
sortzen direnez, banaketa hori aztertu da
sektore bakoitzari bere kontsumo elektrikoari
dagozkion isurketak gehituz.
Hondakinak %4 (0,8 Mt)
Nekazaritza % 3 (0,6 Mt)
Zerbitzuak % 2 (0,5 Mt)
Bizitegia % 5 (0,9 Mt)
Industria % 18 (3,4 Mt)
Garraioa % 34 (6,4 Mt)
Energia sektorea % 34 (6,4 Mt)
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018	 11
12
Ikuspegi horretatik begiratuta, industria eta
garraio sektoreen isurketak % 30 inguru dira
bakoitzeko; energiaren transformazioaren
sektoreak (finketa, barne-kontsumoak,
galerak…) % 10 baino apur bat gutxiago
ekarriko luke, eta etxebizitzen eta zerbitzuen
sektoreek –batuta- % 16 ekarriko lukete.
Nekazaritza eta hondakinen sektoreek isurketa
txikiagoak izango lituzkete bi ikuspuntuetatik.
Iturria:	 Guk geuk egina
Isurketen bilakaera historikoari dagokionez,
gehien murriztu dituztenak industria eta
energia sektoreak dira. Halaber, nekazaritza
eta hondakinen sektoreek ere euren isurketak
murriztu dituzte, baina, lehen esan den bezala,
haien ekarpena txikia da. Etxebizitzen eta
zerbitzuen sektoreek euren isurketak handitu
dituzte 1990az geroztik, ehunekotan neurtuta
(ia % 50 etxebizitzen sektoreak eta bikoitza
baino apur bat gehiago zerbitzuen sektoreak);
nolanahi ere, 2005az geroztik haien isurketek
ez dute aldaketa esanguratsurik izan.
14
14	 Energiaren transformazio-sektoreak barne hartzen ditu finketa-jarduerak eta zentral elektrikoetako barne-kontsumoak eta garraioan
galdutakoa.
Bere isurketak gehien handitu dituen sektorea
garraioa da, bai termino erlatiboetan (bikoiztu
egin dira 1990az geroztik) eta bai termino
absolutuetan (3 milioi tona baino gehiago).
Igoera horiek gertatu dira bai merkantzien
garraioen eta bai pertsonen garraioan. 2005az
geroztik izandako bilakaera azpimarratzeko
modukoa da, zeren bere isurketak handitu
dituen sektore bakarra baita (% 15). Bilakaera
aldakorra izan da; izan ere, 2008ko krisiaren
ostean beraren isurketek behera egin zuten,
baina azken urteotako joera goranzkoa izan
da, azken urtean (2018) gertatutako jaitsieraren
salbuespenarekin.
EAEko 2018ko BEG isurketak sektorez sektore, sektore bakoitzari elektrizitate-
kontsumotik etorritako isurketa esleituta
10. Irudia:
Garraioa % 34
Hondakinak % 4
Nekazaritza % 3Zerbitzuak % 7
Bizitegia % 9
Industria % 29
Energiaren transformazioa % 13
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
Isurketen bilakaeraren indizea sektorez sektore (2005 = 100)11. Irudia:
Iturria: Guk geuk egina 15
EAEko isurketen bilakaera sektorez sektore, termino absolutuetan12. Irudia:
Iturria: 	 Guk geuk egina
Isurketak sortzen dituzten sektore nagusien egoera eta bilakaera jarraian laburbiltzen da.
15	 *Energia sektoreak barne hartzen ditu barneko eta kanpoko ekoizpen elektrikoak eragindako isurketak (ekoizpen horren helburua barneko
eskaria, kokea eta finketa asetzea da, eta barne hartzen ditu zentral elektrikoetako barne-kontsumoak eta garraioan galdutakoa).
Industria Garraioa Bizitegia Zerbitzuak Nekazaritza HondakinakEnergia sektorea*
%
120
110
100
90
80
70
60
50
40
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
115
100
96
63
62
60
50
14.000.000
12.000.000
10.000.000
8.000.000
6.000.000
4.000.000
2.000.000
tCO2
eq.
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
Industria Garraioa Bizitegia Zerbitzuak Nekazaritza Hondakinak Energiaren sektorea +
Energia elektriko inportatua*
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018	 13
SEKTOREZ SEKTORE
Energia sektorea
Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko
isurketen % 34 sortzen du.
Azken urtean, isurketak % 5 jaitsi dira, batez
ere sektore elektrikoak gutxiago isuri duelako.
Elektrizitatearen azken kontsumoa % 2 hazi
da, batez ere industriaren eraginez. Estatu
mailan, elektrizitatearen ekoizpenak hobera
egin du; izan ere, 2017. urtea anomaloa izan
zen, beraren hiraulizitate txikiagatik eta ikatz
eta ziklo konbinatuko ekoizpen handiagatik.
2018an, aldiz, lehengo parametroetara itzuli
da. Euskal Autonomia Erkidegoan, ekoizpen
elektrikoak antzeko bilakaera izan du: ekoizpen
hidrauliko handiagoa, ziklo konbinatuko
ekoizpen txikiagoa, eta, hortaz, elektrizitate
inportazio handiagoa.
2005. urtearekin alderatuta, sektore honen
isurketak % 40 jaitsi dira, eta 1990. urtearekin
alderatuta % 18. Ikus daiteke, halaber,
ekoiztutako kWh bakoitzeko isuritako CO2
%
23 jaitsi dela 2005ko mailarekin alderatuta eta
% 56 1990eko mailarekin alderatuta.
Garraio Sektorea
Sektore honek isurketen % 34 sortzen du, eta
isurketen bigarren iturri nagusia da Euskal
Autonomia Erkidegoan. Sektore honetako
isurketen % 96 inguru errepide-garraioarekin
dago lotuta.
2018an, sektore honen isurketak % 1 jaitsi dira.
Garraioaren sektoreko isuriak % 1 murriztu dira
2018an. Hala ere, 2005. urtearekin alderatuta,
% 15 igo dira, eta batez ere turismoek eragin
dute igoera hori.
1990. urtearekin alderatuta, bai salgaien
garraioari lotutako emisioek, bai pertsonen
garraioari lotutakoek ia bikoiztu egin dituzte
emisioak.
Industria Sektorea
Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko
isurketen % 18 sortzen du (zuzeneko isurketak);
dena dela, kontsumitzen duen elektrizitateari
lotutako isurketak kontuan hartuko bagenitu
(zeharkako isurketak), ehuneko hori % 31raino
igoko litzateke.
2018ko zuzeneko isurketak % 9 jaitsi dira
aurreko urtekoen aldean, industriaren PBGak
gora egin badu ere. Murrizketa gertatu da
bai araututako sektoreetan eta bai sektore
lausoetan, eta beraren arrazoia da orokorrean
Gas Natural gutxiago kontsumitu dela eta
zementu-sektorearen isurketak murriztu direla.
2005. urteaz geroztik, isurketak % 38 jaitsi
dira, eta 1990. urteaz geroztik % 53. Horrek
agerian uzten du sektore horretan gertatu den
eraldaketa.
Industria sektorearen efizientziak hobera egin
du BPG/BEGen isurketen ikuspuntutik: % 52
hobetu da 2005az geroztik, eta % 73 1990az
geroztik.
Etxebizitza eta zerbitzuen sektorea
Etxebizitza eta zerbitzuen sektoreak
Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-
efektuko gasen % 7 isurtzen du (zuzeneko
isurketak). Sektoreak kontsumitzen duen
elektrizitatearekin lotutako isurketak ere
kontuan hartuz gero (zeharkako isurketak),
ehuneko hori % 17raino igoko litzateke.
Zuzeneko isurketak % 5 igo dira 2017koen
aldean, etxebizitzen sektorean gas natural
gehiago kontsumitu delako eta bi sektoreetan
petrolioaren deribatu gehiago kontsumitu
direlako.
Etxebizitzen sektorearen isurketak % 4 jaitsi
dira 2005. urteaz geroztik, baina % 44 hazi
dira 1990ekoen aldean. Zerbitzuen sektoreak,
berriz, % 0,3 soilik jaitsi ditu bere isurketak
2005ekoen aldean, eta % 101 igo ditu
1990ekoen aldean.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018	 15
16
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
sektorea
Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko
isurketen % 3 sortzen du.
Azken urtean, sektore horren isurketak % 6
jaitsi dira.
2005 eta 1990ekoekin alderatuta, haren
isurketak % 50 eta % 48 jaitsi dira, hurrenez
hurren. Sektore honen jaitsiera faktore
batzuen eraginez gertatu da; horien artean,
azpimarratzekoa da abere-zentsuaren jaitsiera,
ongarri mineralaren dosien murrizketa
eta arrantza-jardueran eta nekazaritzako
errekuntzan gertatutako jaitsiera.
Hondakinen Sektorea
Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko
isurketa guztien % 4 sortzen du. 2018an,
sektore horren isurketak % 1 jaitsi dira. 2005 eta
1990ekoekin alderatuta, isurketa horiek % 37
eta % 24 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Isurketen jaitsiera hori faktore batzuen eraginez
gertatu da, hala nola: isurtze-tasaren jaitsiera
(etxeko hondakinen sorreraren jaitsiera,
birziklapen-ehunekoaren igoera, zabortegietan
egiten diren aurre-tratamenduak, errausketa,
konpostaren ekoizpena, eta abar) eta isurketa
lausoaren jaitsiera, zabortegiko gasaren atzitze
eta errekuntzan lortutako hobekuntzengatik.
BEGen guztizko isurketak sektorez sektore (mila tona CO2
baliokide)Tabla 1:
SEKTOREA 1990 2005 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Energia
sektorea
7.791 10.628 7.836 7.734 7.985 6.735 6.597 7.061 6.354 6.710 6.382
Industria 7.231 5.451 5.508 4.370 3.993 3.605 3.653 3.612 3.562 3.701 3.397
Garraioa 2.799 5.624 5.221 5.139 5.421 5.487 5.673 5.870 6.139 6.533 6.440
Etxebizitzak 632 946 890 776 814 788 715 764 694 859 911
Zerbitzuak 224 453 505 487 502 478 459 487 421 443 452
Nekazaritza 1.071 1.114 763 751 742 714 686 668 636 594 560
Hondakinak 1.049 1.263 1.055 1.014 1.031 979 939 890 852 804 796
Guztira 20.798 25.478 21.777 20.271 20.487 18.786 18.722 19.352 18.657 19.645 18.938
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
info@ihobe.eus ı www.ihobe.eus ı www.ingurumena.eus

More Related Content

Similar to Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen IIurketen 2018ko Inbentarioa

EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...Irekia - EJGV
 
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...Irekia - EJGV
 
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030Irekia - EJGV
 
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...EcoEuskadi 2020
 
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia ErkidegoanMugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia ErkidegoanIrekia - EJGV
 
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakTokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakinguru
 
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 AgendaIrekia - EJGV
 
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2Irekia - EJGV
 
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategiaIrekia - EJGV
 
Ingurumen ikuskapeneko jardueren memoria 2019
Ingurumen ikuskapeneko jardueren memoria 2019Ingurumen ikuskapeneko jardueren memoria 2019
Ingurumen ikuskapeneko jardueren memoria 2019Irekia - EJGV
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duOrkestra
 
Ingurumeneko Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Enpresentzako deialdia 2018
Ingurumeneko Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Enpresentzako deialdia 2018Ingurumeneko Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Enpresentzako deialdia 2018
Ingurumeneko Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Enpresentzako deialdia 2018inguru
 
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Irekia - EJGV
 
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...EcoEuskadi 2020
 
Europar Batasuna (2020).
Europar Batasuna (2020).Europar Batasuna (2020).
Europar Batasuna (2020).Ana Espinosa
 

Similar to Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen IIurketen 2018ko Inbentarioa (20)

Gasen surpenak.pdf
Gasen surpenak.pdfGasen surpenak.pdf
Gasen surpenak.pdf
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
 
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
 
Euskal herrirako-energia-eredu-iraunkor-baterantz
Euskal herrirako-energia-eredu-iraunkor-baterantzEuskal herrirako-energia-eredu-iraunkor-baterantz
Euskal herrirako-energia-eredu-iraunkor-baterantz
 
Energiak etorkizunean maketa
Energiak etorkizunean maketaEnergiak etorkizunean maketa
Energiak etorkizunean maketa
 
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030
 
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
 
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia ErkidegoanMugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
 
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakTokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
 
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
 
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
Hidrogenoaren Euskal Estrategia H2
 
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
 
Ingurumen ikuskapeneko jardueren memoria 2019
Ingurumen ikuskapeneko jardueren memoria 2019Ingurumen ikuskapeneko jardueren memoria 2019
Ingurumen ikuskapeneko jardueren memoria 2019
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar du
 
III_IEP_120711.pdf
III_IEP_120711.pdfIII_IEP_120711.pdf
III_IEP_120711.pdf
 
Ingurumeneko Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Enpresentzako deialdia 2018
Ingurumeneko Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Enpresentzako deialdia 2018Ingurumeneko Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Enpresentzako deialdia 2018
Ingurumeneko Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Enpresentzako deialdia 2018
 
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
 
Zubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroa
Zubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroaZubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroa
Zubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroa
 
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
 
Europar Batasuna (2020).
Europar Batasuna (2020).Europar Batasuna (2020).
Europar Batasuna (2020).
 

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen IIurketen 2018ko Inbentarioa

  • 1. LABURPEN EXEKUTIBOA Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2018 Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2018
  • 2. ARGITARALDIA 2020ko maiatza Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa ARGITARATZAILEA IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Eusko Jaurlaritza Urkixo zumarkalea, 36 - 6. solairua ı 48011 Bilbao info@ihobe.eus www.ihobe.eus www.ingurumena.eus Tel.: 900 15 08 64 EDUKIA Dokumentu hau Ihobek prestatu du, Tecnalia-RESEARCH&INNOVATIONen laguntzarekin Energiaren transformazioaLiburu honen edukiak, edizio honetan, ondoko lizentziaren babespean argitaratu dira: Errekonozimendua - Ez komertziala - Eratorritako obrarik gabe 3.0 Unported, Creative Commons (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by- nc-nd/3.0/deed.es_ES)
  • 3. AURREKARIAK Klima-aldaketa XXI. mendeko ingurumen- erronka nagusietako bat da, Nazio Batuen Erakundeak behin eta berriz adierazi duen bezala. Planetako batez besteko tenperatura 0,85ºC igo da azken mendean, IPCCren 5. ebaluazio-txostenaren arabera (AR5; 2014), eta 3,7ºC eta 4,8ºC bitarte igo daiteke XXI. mendearen amaierarako. Kyotoko protokoloak Berotegi-efektuko Gasen (BEG) isurketen murrizketa arautu zuen herrialde sinatzaileentzat, 2008-2012 garaian; horren ostean, 175 alderdik –hau da, 174 herrialdek eta Europar Batasunak- sinatutako Parisko akordioan erabaki zen “Munduko batez besteko tenperaturaren igoera 2ºC-tik baino askoz ere beheragotik mantentzea, garai industrialaren aurreko mailak erreferentziatzat hartuta, eta ahaleginak egiten jarraitzea tenperatuaren igoera gehienez 1,5ºC izan dadin, garai industrialaren aurreko mailak erreferentziatzat hartuta. Europar Batasunak hartutako konpromisoa da bere isurketak % 20 murriztea 2020rako eta % 40 murriztea 2030rako, 1990eko isurketak erreferentziatzat hartuta, “klima eta energiari buruzko 2020rako neurrien paketearekin” eta “klima eta energiari buruzko 2030rako esparruarekin” bat etorriz. Epe luzera, bai “2050erako epe luzerako estrategiak”1 , bai Europako Itun Berde deritzanak (European Green Deal2 ) eta bai klima-neutraltasuna lortzera zuzendutako erregelamendu- proposamenak (European Climate Law) klima- neutraltasuna 2050ean edo -ahal izanez gero- lehenago lortzeko beharra ezartzen dute, hau da, isurketak murriztea xurgapenek konpentsatzen dituzten punturaino. 1 28/11/2018-COM (2018) 773 2 https://ec.europa.eu/info/strategy/priorities-2019-2024/european-green-deal_es Bere helburuak herrialdeen artean banatzeko, EBko honako mekanismo hau ezarri du: •• Isurketa-eskubideen salerosketari buruzko europar araudiak (EU-ETS) araututako sektoreak. Normalean, instalazio industrial edo energetiko handiak izaten dira, isurketa maila handikoak. Haien isurketak EBk arautzen ditu isurketa-eskubideak asignatzearen bidez. Eskubideen eta –hortaz- isurketen murrizketa honako hau izango da: % 21 2020rako eta % 43 2030erako, 2005. urtea erreferentziatzat hartuta. •• Sektore lausoak, (etxebizitza, nekazaritza, hondakinak, garraioa, eta abar), isurketak murrizteko helburu nazional lotesleak dituztenak; kasu honetan, EBko murrizketaren batez besteko helburua da isurketak % 10 murriztea 2020rako eta % 30 murriztea 2030rako, 2005. urtea erreferentziatzat hartuta. Euskadin, 2050erako Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiak -Klima 2050- honako helburu hauek ezartzen ditu BEGen isurketen murrizketarako: gutxienez % 40 2030erako eta gutxienez % 80 2050erako, 2005. urtea erreferentziatzat hartuta; horrekin batera, euskal lurraldearen erresilientzia segurtatu nahi du klima-aldaketaren aurrean. Gainera, beste helburu bat da energia berriztagarrien kontsumoa azken kontsumoaren % 40 izatea 2050. urtean. Hasierako plangintza-zikloaren ostean (2015-2020), Klima 2050 estrategia berrikusteko prozesua hasi da, oraingo testuingurua kontuan hartuta, alegia, kontuan hartuta Europa konpromiso handinahiagoak ezartzen ari dela klimaren alorrean. Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen 2018ko Inbentarioa LABURPEN EXEKUTIBOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018 1
  • 4. 2 METODOLOGIA Euskadiko Berotegi-efektuko gasen inbentarioa 090205. zenbakiko eragiketa estatistiko gisa eratu da, 2019-2022rako Euskal Estatistika Planari buruzko ekainaren 27ko 8/2019 Legearekin bat etorriz. Erabilitako metodologia bat dator Nazio Batuen Erakundearen Klima- aldaketari buruzko Esparru Konbentzioak (NBEKAEK) inbentarioez informatzeko ezartzen dituen jarraibideekin3 , informatzeko formatu komunaren taulekin (CRF) eta Klima-aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldeak inbentarioen estimazioetarako eta konpilaziorako ezarritako jarraibide metodologikoekin4 (IPCC 2006 Jarraibideak). Hobekuntza etengabeko prozesuaren baitan, kalitate-kontrola UNFCCCri jakinarazitako inbentario nazionalen kalitate-kontrolaren parekoa dela bermatzeko, inbentarioa egiaztatzeko prozesu bat gauzatu da. Egiaztapen hori kasuan kasuko alderdietan (irizpide orokorrak, energia, prozesu industrialak, basogintza eta lurraren beste erabilera batzuk, nekazaritza eta hondakinak) adituak diren pertsonez osatutako kanpo-talde batek egin du, Nazio Batuen Erakundearen Klima-aldaketari buruzko Esparru Konbentzioak inbentarioez informatzeko ezarrita dituen jarraibideen arabera. 3 8. artikuluaren berrikuspenerako jarraibideak (22 / CMP.1 ebazpenaren bidez onartuak eta 4 / CMP.11 ebazpenaren bidez berrikusiak), NBEKAEKen berrikuspen-jarraibideak , batez ere haien III. atalean, alegia, “NBEKAEKren Jarraibideak Alderdien berotegi-efektuko gasen inbentarioen berrikuspen teknikorako, Hitzarmenaren I. eranskinean sartuta” (13 / CP.20 ebazpena). https://unfccc.int/resource/docs/2013/ cop19/eng/10a03.pdf 4 I. Eranskineko herrialdeek nahitaez erabili behar dituzten gida metodologikoak, eta, hortaz, EAEk erabili behar dituenak, honako hauek dira: “IPCCren 2006ko Jarraibideak berotegi-efektuko gasen inbentario nazionaletarako”: https://www.ipcc-nggip.iges.or.jp/public/2006gl/ spanish/index.html 2019an egindako berrikuspen horretan ondorioztatu da Euskal Autonomia Erkidegoko inbentarioak “berotegi-efektuko gasen isurketak eta ezabapenak estimatzen dituela orokorrean egokiak diren metodoekin eta exhaustibotasun maila handiarekin”. Halaber, talde horrek “modu positiboan baloratu zuen EAEk bere inbentarioa konpilatzen duela erregulartasunez eta publikoki jakinarazten duela 2000. urteaz geroztik, nahiz eta araudi nazionalek edo nazioarteko hitzarmenek ez dituzten behartzen autonomia erkidegoak inbentario horiek prestatzera eta horien berri ematera”. Berrikuspenaren ostean zenbait hobekuntza proposatu dira, horietako asko prozedurazkoak, batez ere alderdi hauei buruzkoak: dokumentazioa; trazabilitatea; exhaustibotasunaren justifikazioa kategoria jakin batzuetan; eta kalitatearen kontrola/ kaliatearen kudeaketa. Hobekuntza horietako asko jadanik inplementatu dira inbentarioaren bertsio honetan; gainerako hobekuntzak, berriz, hurrengo edizioan inplementatzeko garatzen ari dira. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
  • 5. EMAITZAK 2018ko isurketak eta xurgapenak BEGen isurketak, CO2 -baliokide gisa neurtuta, % 4 murriztu dira 2018. urtean, 2017. urteko isurketekin alderatuta. Balio absolutuetan, isurketak 18,9 milioi tona izan dira. Azken urteko isurketak baldintzatuta daude isurketek sektore guztietan izan duten jaitsiera orokorragatik, etxebizitza eta zerbitzuen sektoreetan gertatutako igoeraren salbuespenarekin. Lurraren Erabileraren, Lurraren Erabilera- aldaketaren eta Basogintzaren sektorean (LELEAB) 1,9 milioi tona finkatuen xurgapena egon da 2018an. 5 Oinarri-urtea, bai Klima 2050 estrategiarako eta bai europar herrialdeentzat, isurketa lausoen ahaleginak banatzeko 406/2009/EE ebazpenaren baitan. 6 1990 hartzen da oinarri-urtetzat. 7 Espainiako 2018ko isurketak, https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/sistema-espanol-de-inventario-sei-/ Inventario-GEI.aspx. webgunean argitaratutako datuetatik hartuak. Europarentzat, berriz, argitalpen hau hartu da iturritzat: “Annual European Union approximated greenhouse gas inventory for the year 2018” EEA Report No 16/2019. Isurketa eta xurgapenen bilakaera 2005. urtearekin alderatuta5 , isurketak % 26 jaitsi dira. Isurketak Klima 2050 Estrategiaren helburuak lortzeko ezarritako bidearenak baino txikiagoak dira. Hala, 1990. urtekoekin6 alderatuta, isurketak % 9 murriztu dira.7 Berotegi-efektuko gasen isurketen bilakaera-indizea Euskal Autonomia Erkidegoan, Europar Batasuna-28an eta Espainian (2018) (2005. urtea = 100)7 1. Irudia: Iturria: Gek geuk egina, Eurostaten datuetan oinarrituta: All sectors and indirect CO2 (excluding LULUCF and memo items, including international aviation) 105 100 95 90 85 80 75 70 % 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 82 78 74 Espainiako BEG indizea Euskadiko guztizko BEG indizea EBko BEG indizea EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018 3
  • 6. 4 2030 -% 40 Isurketen bilakaera, Klima-aldaketaren 2050erako Estrategiaren helburua erreferentziatzat hartuta 2. Irudia: Iturria: Gek geuk egina. Indirect CO2 (excluding LULUCF and memo items, including international aviation) 2005 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026 2027 2028 2029 Guztizko isurien indizea KAEE 2050 helburua % 74 % 120 100 80 60 40 20 0 EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
  • 7. Isurketa lausoak, hau da, isurketen salerosketaren arauditik kanpo dauden sektoreenak, % 11 murriztu dira 2005. urteaz geroztik. Isurketa horien eragileak honako sektore hauek dira, besteak beste: hondakinak, etxebizitza, zerbitzuak, garraioa edo arautu gabeko industria. EBk murrizketa-helburu lotesleak ezartzen ditu herrialde bakoitzerako, eta beraren batez besteko helburua da isurketak % 10 murriztea 2005ekoen aldean. Berotegi-efektuko gasen isurketen bilakaera-indizea Euskal Autonomia Erkidegoan, Europar Batasuna-28an eta Espainian (2018) (1990 = 100) 3. Irudia: Iturria: Gek geuk egina , Eurostaten datuetan oinarrituta: All sectors and indirect CO2 (excluding LULUCF and memo items, including international aviation) Espainiako BEG indizea EAEko guztizko BEG indizea EBko BEG indizea EU helburua % 170 160 150 140 130 120 110 100 90 80 70 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 120 91 77 80 EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018 5
  • 8. 6 Iturria: Guk geun egina, Eurostaten datuetan oinarrituta: -Sektore lausoen isurketak (EUROSTAT) -Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen Isurketa Eskubideen Salerosketa 8 8 406/2009/EE Ebazpena: Asignazioen lerro zuzena bi puntu batzearen emaitza da: 2013an, 2008-2010eko batez besteko isurketak; 2020an, murrizketaren helburua, 2005. urtea erreferentziatzat hartuta. Araututako sektoreen isurketak, hau da, “EU-ETS” isurketa eskubideen europar salerosketaren araudian sartuta dauden sektoreen isurketak (sektore energetikoa eta batez ere kontsumo energetikoan intentsiboak diren sektore industrialak) apur bat jaitsi dira azken urtean, batez ere sorkuntza elektrikoaren isurketetan gertatutako jaitsieragatik. Araututako industriaren isurketak apur bat jaitsi dira, jokabide heterogeneo batez; izan ere, sektore batzuen isurketak jaitsi egin dira (adibidez: “zementua eta karea”), baina beste batzuek (hala nola siderurgia edo beirak) areagotu egin dituzte euren isurketak. 2005. urtearekin alderatuta -erregimen horren funtzionamenduaren lehenengo urtea-, isurketak % 46 jaitsi dira. LELEAB sektorean, orokorrean CO2 -aren xurgapen garbia egon da aztertutako urte guztietan. Hala, urtean finkatutako tonak 2,3 milioi tona CO2 -baliokide izan dira, batez beste, 1,7 eta 2,9 tona CO2 -baliokideren artean mugituz. % 110 100 90 80 70 60 50 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 % 89 Espainia EB-28 EAE Kalkulatutako EAE esleipena Isurketa lausoen bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan8 , EB (28)an eta Espainian. 2005=100 4. Irudia: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
  • 9. Isurketen adierazleak Isurketen intentsitatea, hau da, BPG unitate bat ekoizteko sortutako isurketak % 36 jatsi dira 2005etik eta % 52 1990etik; horrek garbi adierazten du noraino desakoplatzen ari den euskal ekonomia berton sortutako isurketetatik. Iturria: Guk geuk egina, Eustaten datuetan oinarrituta, Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) BEGen guztizko isurketen bilakaera-indizea, Euskal Autonomia Erkidegoko BPGa erreferentziatzat hartuta, 2005az geroztik 5. Irudia: % 130 120 110 100 90 80 70 60 +17 -26 -36 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 BPGren bilakaeraren indizea Guztizko BEG isurien bilakaeraren indizea Guztizko isurien bilakaeraren indizea barne produktu gordinaren arabera EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018 7
  • 10. 8 Horrenbestez, gure isurketen intentsitatea Europako batez bestekoaren azpitik mantentzen da, erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera neurtuta. 9 10 Iturria: Guk geuk egina, Eurostaten datuetan oinarrituta: - Eurostat. All sectors and indirect CO2 (excluding LULUCF and memo items, including international aviation) - Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) - Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoa (EUROSTAT) 9 BPG EAP: barne-produktu gordina, Erosketa Ahalmen Parekotasunean (EAP) adierazita. 10 Espainiako 2018ko isurketak, https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/sistema-espanol-de-inventario-sei-/ Inventario-GEI.aspx. webgunean argitaratutako datuetatik hartuak. Europarentzat, berriz, argitalpen hau hartu da iturritzat: “Annual European Union approximated greenhouse gas inventory for the year 2018” EEA Report No 16/2019. CO2 indizea, BPG-EAParen9 arabera neurtuta (erosteko ahalmenaren parekotasuna), EAErentzat eta EB-28ko herrialdeentzat (2018). EB-28 = 10010 6. Irudia: % 350 300 250 200 150 100 50 0 Bulgaria Polonia Estonia TxekiarErrepublika Errumania Grezia Eslovakia Kroazia Hungaria Zipre Lituania Letonia Eslovenia Portugal Espainia EB-28 Alemania Herbehereak Belgika Finlandia Italia EAE Austria Malta Irlanda ErresumaBatua Luxenburgo Frantzia Danimarka Suedia 100 80 EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
  • 11. Per capita isurketak % 28 jaitsi dira 2005az geroztik eta % 12 1990az geroztik. Hala eta guztiz ere, gure per capita isurketek EB-28ko batez bestekoa baino apur bat handiagoak izaten jarraitzen dute. Europar Batasunean desberdintasun handiak ikusten dira per capita isurketetan, askotariko faktoreen eraginez: 11 Espainiako 2018ko isurketak, https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/sistema-espanol-de-inventario-sei-/ Inventario-GEI.aspx webgunean argitaratutako datuetatik hartuak. Europarentzat, berriz, argitalpen hau hartu da iturritzat: “Annual European Union approximated greenhouse gas inventory for the year 2018” EEA Report No 16/2019. ekoizpen-sistemaren egitura, per capita errenta maila, kontsumitutako energia mota, urteko batez besteko tenperatura, eta abar. Pentsatzekoa da industriak Euskadin duen pisuak eta BEG isurketen aldetik intentsiboak diren sektoreen garrantziak eragina izan dezaketela per capita isurketen tasa horretan. 11 CO2 isurketen ratioa Euskadin eta EB-28ko herrialdeetan (2018)117. Irudia: 20 18 16 14 12 10 8 6 4 2 0 tCO2 /biztanle Luxenburgo Estonia Irlanda TxekiarErrepublika Herbehereak Zipre Polonia Alemania Finlandia Belgika Austria Grezia EAE EB-28 Eslovenia Danimarka Eslovakia Espainia Lituania Bulgaria Italia ErresumaBatua Frantzia Portugal Hungaria Letonia Kroazia Errumania Suedia Malta 8,7 8,6 Iturria: Guk geuk egina, erakunde hauen datuetan oinarrituta: - Eurostat: All sectors and indirect CO2 (excluding LULUCF and memo items, including international aviation) - Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) - Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoa (EUROSTAT) EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018 9
  • 12. 10 Iturria: Guk geuk egina, erakunde hauen datuetan oinarrituta: 11 - Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) - Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoa (EUROSTAT) 12 , 12 Biztanleriaren datuak aztertutako urteko urtarrilaren 1ekoak dira. Isurketa lausoen isurtze-ratioa biztanle bakoitzeko12 , EAEn eta EB-28an8. Irudia: 16,0 14,0 12,0 10,0 8,0 6,0 4,0 2,0 0,0 Luxenburgo Irlanda Belgika TxekiarErrepublika Herbehereak Polonia Austria Danimarka Finlandia Alemania Eslovenia Frantzia Lituania EB-28 ErresumaBatua EAE Estonia Zipre Letonia Italia Hungaria Espainia Kroazia Grezia Eslovakia Portugal Errumania Bulgaria Suedia Malta 5,0 4,7 Isurketen aldetik intentsiboagoak diren sektoreak (EU-ETS) alde batera utziz gero, gure per capita isurketa lausoak EB-28ko batez bestekoaren azpitik daude. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
  • 13. EAEko 2108ko BEG isurketak, sektorez sektore139. Irudia: Iturria: Guk geuk egina 13 13 *Energia sektoreak barne hartzen ditu barneko eta kanpoko ekoizpen elektrikoak eragindako isurketak (ekoizpen horren helburua barneko eskaria eta finketa asetzea da, eta barne hartzen ditu zentral elektrikoetako barne-kontsumoak eta garraioan galdutakoa). Sektore sozioekonomikoen isurketak BEGen isurketen inbentarioari ekarpena handiena egiten dioten sektoreak energia sektorea, garraioa eta industria dira. Hiru sektore horiek, guztira, isurketen % 85 sortzen dute, gutxi gorabehera. Hala eta guztiz ere, energia sektorearen isurketak gainerako sektoreak energiaz hornitzearen ondorioz sortzen direnez, banaketa hori aztertu da sektore bakoitzari bere kontsumo elektrikoari dagozkion isurketak gehituz. Hondakinak %4 (0,8 Mt) Nekazaritza % 3 (0,6 Mt) Zerbitzuak % 2 (0,5 Mt) Bizitegia % 5 (0,9 Mt) Industria % 18 (3,4 Mt) Garraioa % 34 (6,4 Mt) Energia sektorea % 34 (6,4 Mt) EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018 11
  • 14. 12 Ikuspegi horretatik begiratuta, industria eta garraio sektoreen isurketak % 30 inguru dira bakoitzeko; energiaren transformazioaren sektoreak (finketa, barne-kontsumoak, galerak…) % 10 baino apur bat gutxiago ekarriko luke, eta etxebizitzen eta zerbitzuen sektoreek –batuta- % 16 ekarriko lukete. Nekazaritza eta hondakinen sektoreek isurketa txikiagoak izango lituzkete bi ikuspuntuetatik. Iturria: Guk geuk egina Isurketen bilakaera historikoari dagokionez, gehien murriztu dituztenak industria eta energia sektoreak dira. Halaber, nekazaritza eta hondakinen sektoreek ere euren isurketak murriztu dituzte, baina, lehen esan den bezala, haien ekarpena txikia da. Etxebizitzen eta zerbitzuen sektoreek euren isurketak handitu dituzte 1990az geroztik, ehunekotan neurtuta (ia % 50 etxebizitzen sektoreak eta bikoitza baino apur bat gehiago zerbitzuen sektoreak); nolanahi ere, 2005az geroztik haien isurketek ez dute aldaketa esanguratsurik izan. 14 14 Energiaren transformazio-sektoreak barne hartzen ditu finketa-jarduerak eta zentral elektrikoetako barne-kontsumoak eta garraioan galdutakoa. Bere isurketak gehien handitu dituen sektorea garraioa da, bai termino erlatiboetan (bikoiztu egin dira 1990az geroztik) eta bai termino absolutuetan (3 milioi tona baino gehiago). Igoera horiek gertatu dira bai merkantzien garraioen eta bai pertsonen garraioan. 2005az geroztik izandako bilakaera azpimarratzeko modukoa da, zeren bere isurketak handitu dituen sektore bakarra baita (% 15). Bilakaera aldakorra izan da; izan ere, 2008ko krisiaren ostean beraren isurketek behera egin zuten, baina azken urteotako joera goranzkoa izan da, azken urtean (2018) gertatutako jaitsieraren salbuespenarekin. EAEko 2018ko BEG isurketak sektorez sektore, sektore bakoitzari elektrizitate- kontsumotik etorritako isurketa esleituta 10. Irudia: Garraioa % 34 Hondakinak % 4 Nekazaritza % 3Zerbitzuak % 7 Bizitegia % 9 Industria % 29 Energiaren transformazioa % 13 EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
  • 15. Isurketen bilakaeraren indizea sektorez sektore (2005 = 100)11. Irudia: Iturria: Guk geuk egina 15 EAEko isurketen bilakaera sektorez sektore, termino absolutuetan12. Irudia: Iturria: Guk geuk egina Isurketak sortzen dituzten sektore nagusien egoera eta bilakaera jarraian laburbiltzen da. 15 *Energia sektoreak barne hartzen ditu barneko eta kanpoko ekoizpen elektrikoak eragindako isurketak (ekoizpen horren helburua barneko eskaria, kokea eta finketa asetzea da, eta barne hartzen ditu zentral elektrikoetako barne-kontsumoak eta garraioan galdutakoa). Industria Garraioa Bizitegia Zerbitzuak Nekazaritza HondakinakEnergia sektorea* % 120 110 100 90 80 70 60 50 40 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 115 100 96 63 62 60 50 14.000.000 12.000.000 10.000.000 8.000.000 6.000.000 4.000.000 2.000.000 tCO2 eq. 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 Industria Garraioa Bizitegia Zerbitzuak Nekazaritza Hondakinak Energiaren sektorea + Energia elektriko inportatua* EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018 13
  • 17. Energia sektorea Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko isurketen % 34 sortzen du. Azken urtean, isurketak % 5 jaitsi dira, batez ere sektore elektrikoak gutxiago isuri duelako. Elektrizitatearen azken kontsumoa % 2 hazi da, batez ere industriaren eraginez. Estatu mailan, elektrizitatearen ekoizpenak hobera egin du; izan ere, 2017. urtea anomaloa izan zen, beraren hiraulizitate txikiagatik eta ikatz eta ziklo konbinatuko ekoizpen handiagatik. 2018an, aldiz, lehengo parametroetara itzuli da. Euskal Autonomia Erkidegoan, ekoizpen elektrikoak antzeko bilakaera izan du: ekoizpen hidrauliko handiagoa, ziklo konbinatuko ekoizpen txikiagoa, eta, hortaz, elektrizitate inportazio handiagoa. 2005. urtearekin alderatuta, sektore honen isurketak % 40 jaitsi dira, eta 1990. urtearekin alderatuta % 18. Ikus daiteke, halaber, ekoiztutako kWh bakoitzeko isuritako CO2 % 23 jaitsi dela 2005ko mailarekin alderatuta eta % 56 1990eko mailarekin alderatuta. Garraio Sektorea Sektore honek isurketen % 34 sortzen du, eta isurketen bigarren iturri nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoan. Sektore honetako isurketen % 96 inguru errepide-garraioarekin dago lotuta. 2018an, sektore honen isurketak % 1 jaitsi dira. Garraioaren sektoreko isuriak % 1 murriztu dira 2018an. Hala ere, 2005. urtearekin alderatuta, % 15 igo dira, eta batez ere turismoek eragin dute igoera hori. 1990. urtearekin alderatuta, bai salgaien garraioari lotutako emisioek, bai pertsonen garraioari lotutakoek ia bikoiztu egin dituzte emisioak. Industria Sektorea Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko isurketen % 18 sortzen du (zuzeneko isurketak); dena dela, kontsumitzen duen elektrizitateari lotutako isurketak kontuan hartuko bagenitu (zeharkako isurketak), ehuneko hori % 31raino igoko litzateke. 2018ko zuzeneko isurketak % 9 jaitsi dira aurreko urtekoen aldean, industriaren PBGak gora egin badu ere. Murrizketa gertatu da bai araututako sektoreetan eta bai sektore lausoetan, eta beraren arrazoia da orokorrean Gas Natural gutxiago kontsumitu dela eta zementu-sektorearen isurketak murriztu direla. 2005. urteaz geroztik, isurketak % 38 jaitsi dira, eta 1990. urteaz geroztik % 53. Horrek agerian uzten du sektore horretan gertatu den eraldaketa. Industria sektorearen efizientziak hobera egin du BPG/BEGen isurketen ikuspuntutik: % 52 hobetu da 2005az geroztik, eta % 73 1990az geroztik. Etxebizitza eta zerbitzuen sektorea Etxebizitza eta zerbitzuen sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi- efektuko gasen % 7 isurtzen du (zuzeneko isurketak). Sektoreak kontsumitzen duen elektrizitatearekin lotutako isurketak ere kontuan hartuz gero (zeharkako isurketak), ehuneko hori % 17raino igoko litzateke. Zuzeneko isurketak % 5 igo dira 2017koen aldean, etxebizitzen sektorean gas natural gehiago kontsumitu delako eta bi sektoreetan petrolioaren deribatu gehiago kontsumitu direlako. Etxebizitzen sektorearen isurketak % 4 jaitsi dira 2005. urteaz geroztik, baina % 44 hazi dira 1990ekoen aldean. Zerbitzuen sektoreak, berriz, % 0,3 soilik jaitsi ditu bere isurketak 2005ekoen aldean, eta % 101 igo ditu 1990ekoen aldean. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018 15
  • 18. 16 Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sektorea Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko isurketen % 3 sortzen du. Azken urtean, sektore horren isurketak % 6 jaitsi dira. 2005 eta 1990ekoekin alderatuta, haren isurketak % 50 eta % 48 jaitsi dira, hurrenez hurren. Sektore honen jaitsiera faktore batzuen eraginez gertatu da; horien artean, azpimarratzekoa da abere-zentsuaren jaitsiera, ongarri mineralaren dosien murrizketa eta arrantza-jardueran eta nekazaritzako errekuntzan gertatutako jaitsiera. Hondakinen Sektorea Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko isurketa guztien % 4 sortzen du. 2018an, sektore horren isurketak % 1 jaitsi dira. 2005 eta 1990ekoekin alderatuta, isurketa horiek % 37 eta % 24 jaitsi dira, hurrenez hurren. Isurketen jaitsiera hori faktore batzuen eraginez gertatu da, hala nola: isurtze-tasaren jaitsiera (etxeko hondakinen sorreraren jaitsiera, birziklapen-ehunekoaren igoera, zabortegietan egiten diren aurre-tratamenduak, errausketa, konpostaren ekoizpena, eta abar) eta isurketa lausoaren jaitsiera, zabortegiko gasaren atzitze eta errekuntzan lortutako hobekuntzengatik. BEGen guztizko isurketak sektorez sektore (mila tona CO2 baliokide)Tabla 1: SEKTOREA 1990 2005 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 Energia sektorea 7.791 10.628 7.836 7.734 7.985 6.735 6.597 7.061 6.354 6.710 6.382 Industria 7.231 5.451 5.508 4.370 3.993 3.605 3.653 3.612 3.562 3.701 3.397 Garraioa 2.799 5.624 5.221 5.139 5.421 5.487 5.673 5.870 6.139 6.533 6.440 Etxebizitzak 632 946 890 776 814 788 715 764 694 859 911 Zerbitzuak 224 453 505 487 502 478 459 487 421 443 452 Nekazaritza 1.071 1.114 763 751 742 714 686 668 636 594 560 Hondakinak 1.049 1.263 1.055 1.014 1.031 979 939 890 852 804 796 Guztira 20.798 25.478 21.777 20.271 20.487 18.786 18.722 19.352 18.657 19.645 18.938 EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN INBENTARIOA - 2018
  • 19.
  • 20. info@ihobe.eus ı www.ihobe.eus ı www.ingurumena.eus