SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
Download to read offline
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO
BEROTEGI EFEKTUKO GASEN
ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
ARGITARALDIA
1.a 2018ko urtarrila
©
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
ARGITARATZAILEA
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Ingurumen, Lurralde Plangintza
eta Etxebizitza Saila
Eusko Jaurlaritza
Urkixo zumarkalea 36 - 6. solairua • 48011 Bilbo
info@ihobe.eus
www.ihobe.eus
www.ingurumena.eus
Tel.: 900 15 08 64
DISENUA ETA MAKETAZIOA
dualxj comunicación&diseño
EDUKIA
Ihobek egin du txosten hau, Tecnalia-RESEARCH&INNOVATIONen laguntzaz
Liburu honetako edukiak, edizio honetan, lizentzia honen bidez argitaratzen dira:
Aitortza – Ez-komertziala – Eratorritako obrarik gabe, 3.0 Unported, Creative Commons-ena
(informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES)
3EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Berotegi-efektuko gasen isurketak (BEG isurketak), CO2
baliokidearen
arabera neurtuta, aurreko urteen maila berean egon dira 2016an.
Datuak jasota % 4ko jaitsiera kalkulatu da 2015eko balioekin
alderatuta eta, balio absolutuetan, 18,9 milioi tona isuri dira.
Hala, 2005arekin alderatuta1
, isurketak % 26 murriztu dira, eta,
horrenbestez, 2050erako Klima-Aldaketaren Euskadiko Estrategian
ezarritako helburuak lortzeko bidean xedetik pixka bat urrutiago geratu
gara. Izan ere, 2030erako isurketak % 40 gutxitzeko helburua ezartzen
du egitasmo horrek. 1990eko2
datuekin alderatuta, berriz, % 12 murriztu dira
isurketak.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO
BEROTEGI EFEKTUKO
GAS-ISURKETEN 2016ko
INBENTARIOA
75
105
100
95
90
85
80
75
70
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 20162015
Espainiako BEG indizea EAEko BEG indizea guztira EBko BEG indizea
BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN EBOLUZIO-TASA EUSKADIN (2016),
EUROPAR BATASUNEAN (2015), ETA ESPAINIAN (2016) (%)
(2005 = 100)
74
83
ezartzen
datuekin alderatuta, berriz, % 12 murriztu dira
1
Euskadiko Klima 2050 estrategiaren zein Europako herrialdeen oinarri-urtea, isurketa lausoen alorreko esfortzuak banatzeari buruzko 406/2009/EE
erabakiaren arabera.
2
Kyotoko Protokoloaren arabera, oinarri-urtetzat hartuko dira 1990. urtea (CO2
, N2
O eta CH4
-ren isurketarako) eta 1995. urtea (SF6
, HFC, eta PFCen
isurketarako).
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Nekazaritza, Arrantza,
Elikadura eta Ingurumen Ministerioa (MAPAMA).
4
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Absortzioei dagokienez, kalkuluen arabera,
CO2
-aren finkapena % 1,1 (2010ean) eta % 1,6
(2008an) artekoa izan da. Datuak eskuragarri
ditugun azkeneko urtean (2014) % 1,3ko balioa
kalkulatu zen.
Azken urteko isurketak baldintzatu ditu sektore
guztietan izandako isurketen jaitsierak, garraioaren
sektorean izan ezik, bertan igoera bat egon baita.
Isurketen intentsitatea, hau da, BPGd-ren unitate
bat ekoizteko sortutako isurketak jaitsi egin dira,
% 34 2005ekin alderatuta eta % 51 1990ekin
alderatuta. Beraz, gure isurketen intentsitatea
Europako batez bestekoaren azpitik dago berriro
ere, erosteko ahalmenaren araberaa.
Biztanleko isurketak % 28 jaitsi dira 2005etik eta
% 12 1990etik. Hala eta guztiz ere, gure per capita
isurketak EB-28ko batez bestekoa baino zertxobait
handiagoak dira oraindik ere.
Araututako sektoreetako isurketak, hau da,
Europako isurketa-eskubideen salerosketako
«EU-ETS» araudian sartutako sektoreetan egin
direnak (energia-sektorea eta energiaren erabilera
intentsiboa egiten duten industria-sektoreak, oro
har) jaitsi egin dira azken urte honetan, gehienbat
isurketa gutxiago eragin direlako energia-
ekoizpenean eta altzairugintzan. Beste sektore
batzuetan (zementua, finketa eta beira, esaterako),
ordea, isurketek gora egin dute. Araudia 2005ean
martxan jarri zenetik isurketak % 45 murriztu dira.
Isurketa lausoak, hau da, aurreko araudiaren
barnean sartzen ez diren sektoreetakoak
(hondakinak, etxebizitzak, zerbitzuak, garraioa,
arautu gabeko industria...) igo egin dira azken
urtean, batik bat garraioaren sektoreko isurketen
igoera dela eta. 2005eko datuekin alderatuta,
isurketak % 14 gutxitu dira.
Biztanleko isurketa lausoak EB-28ko batez
bestekoa baino pixka bat txikiagoak dira.
Hona hemen isurketen zatirik handiena eragiten
duten sektoreen egoeraren eta bilakaeraren
laburpen bat3
:
3
Txosten honetan isurketak eragiten dituzten sektore nagusien ondorio nagusiak bakarrik laburbilduko ditugu. Herritarrek isurketen egoera eta bilakaera
erraz ulertzeko moduko ikuspegia eman nahi dugu. Horregatik, azterketa sinpiflikatu egin dugu, eta, osatu nahi izanez gero, jarraian adierazitako sektore
guztien datuak eta informazio xehatua ikusteko aukera dago txostenaren atal nagusian.
BPG bilakaera indizea BEG isurpenen bilakaera indizea guztira Isurpen guztien bilakaeraren indizea BPGren arabera
GUZTIZKO BEG ISURKETEN BILAKAERAREN INDIZEA, EUSKADIKO BPGD-ren
ARABERA, 2005ETIK (%)
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
+ 11
120
110
100
90
80
70
60
-34
-26
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT).
5EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Energiaren sektorea
Sektore honek eragiten ditu Euskadiko isurketen
% 33.
Azken urte honetan isurketak % 11 jaitsi dira, batik
bat sektore elektrikoaren isurketak murriztu
direlako. Elektrizitatearen kontsumoa % 5 jaitsi
da, gehienbat industriaren eta etxebizitzen
beherakadagatik. Elektrizitatearen ekoizpenari
dagokionez, behera egin du produkzioak Euskadiko
kogenerazio eta ziklo konbinatuko sistemetan,
eta inportazioak ere jaitsi egin dira. Gainera, hobetu
egin da Estatuan sortutako mix elektrikoa, ikatzezko
zentral termikoetako ekoizpena murriztu delako.
2005ekin alderatuta, sektore horretako isurketak
% 41 murriztu dira, eta ekoitzitako kWh bakoitzeko
isuritako CO2
txikitu egin da 1990 eta 2005eko
datuekiko (% 56 eta % 43, hurrenez hurren).
Garraioaren sektorea
Sektore honek eragiten ditu isurketen % 32, eta
Euskadiko bigarren isurketa-iturri handiena da. Arlo
honetan, isurketen % 96 errepideko garraioaren
ondoriozkoak dira. Autoek sortzen dituzte isurketa
horien % 60 inguru, eta gainerako ia % 40a salgaien
garraioak.
Isurketek azken urteotako goranzko joerari eutsi
diote, eta % 5 igo dira aurreko urtearekiko. Erregaien
kontsumoak Euskadin izandako gorakadan
(isurketak salmenten arabera kalkulatzen dira)
eragin handia izan dezake autonomia-erkidego
mugakideetan txikizkako salmenten gaineko zerga
igo izanak. Errepide eta autobideetako erabilera
datuek egiaztapen hori berresten dutela dirudi,
bideotan egindako kilometro kopurua murriztu edo
berdin mantendu baita azken urteotan, salmentek
gora egiten duten bitartean.
1990. urteko datuen aldean, bikoiztu egin da
salgaiak eta bidaiariak garraiatzearen ondorioz
aireratutako gasen kantitatea. Multzo horretan,
autoa erabiltzeagatiko eta dieselezko ibilgailu
arinetan salgaiak garraiatzeagatiko gas-isurketak
hazi dira gehien.
Industriaren sektorea
Sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoko
isurketen % 21 sortzen du (zuzeneko isurketak),
baina kontsumitzen duen elektrizitateari loturiko
isurketak hartzen baditugu aintzat (zeharkako
isurketak), ehuneko hori % 34raino igotzen da.
Zuzeneko isurketak ez dira apenas aldatu aurreko
urtearekin alderatuta (% 0,3 murriztu dira).
2005etik, zuzeneko isurketak % 31 jaitsi dira,
eta 1990etik % 49. Hori sektorean gertatu den
eraldaketaren eta aldaketa teknologikoaren
erakusle da.
Industria-sektorearen eraginkortasuna 63
puntutan hobetu da, BEG/BPGd isurketei
dagokienez, 2005. urtearekin alderatuta; izan
ere, elektrizitate-kontsumotik eta kogenerazioko
berotik eratorritako isurketak egozten bazaizkio,
sektore honek % 59 murriztu ditu isurketak eta,
aldiz, BPGd industrialaren sorkuntza % 94 hazi da.
1990eko datuekiko, ehuneko 59 puntukoa izan da
hobekuntza hori.
Etxebizitzen eta zerbitzuen
sektoreak
Etxebizitzen sektoreak eta zerbitzuenak Euskal
Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen %
6 eragiten dute (zuzeneko isurketak). Kontsumitzen
duten elektrizitateari loturiko isurketak aintzat
hartuz gero (zeharkako isurketak), % 16raino
igotzen da ehuneko hori.
Zuzeneko isurketak murriztu egin dira 2015ekin
alderatuta, gas naturala eta petroliotik eratorritako
produktuak gutxiago kontsumitzen baitira bi
sektore horietan.
Etxebizitzen sektorearen isurketak % 30 murriztu
dira 2005etik, baina 1990ean baino % 4 handiagoak
dira. Bestalde, zerbitzuen sektoreko isurketek
% 9 eta % 83 egin dute gora 2005 eta 1990etik,
hurrenez hurren.
6
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Nekazaritza, abeltzaintza
eta arrantza sektorea
Sektore honek Euskadiko isurketen % 4 eragiten du.
Isurketak % 39 murriztu dira 2005etik eta, % 39 ere
1990etik.
Sektore honen jaitsiera hainbat faktorek eragin
dute, horien artean, azienda-erroldak behera egin
izana, ongarri mineralen murrizketa, arrantza-
jardueren beherakada eta nekazaritzan erregai
gutxiago erabiltzea.
Hondakinen sektorea
Sektore honek Euskadiko isurketen % 5 eragiten
ditu. Isurketa horiek % 26 murriztu dira 2005etik
eta, % 17, berriz, 1990etik.
Isurketen murrizketaren atzean hainbat
faktore daude, horien artean, isurtze-tasa
txikiagoa (etxeetan hondakin gutxiago sortzea,
birziklatze-ehunekoak handitzea, zabortegietako
aurretratamenduak, errausketa...) eta isurketa
lausoen murrizketa, hobekuntzak izan direlako
zabortegietako estalduretan eta zabortegiko
gasaren errekuntzan.
BEG ISURKETAK GUZTIRA, SEKTOREAREN ARABERA (CO2
baliokidearen milaka tonatan)
Sektorea 1990 2005 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Energiaren sektorea4 7.778,0 10.468,3 7.642,8 7.557,9 7.887,4 6.552,3 6.468,6 7.000,5 6.203,8
Industria 7.819,3 5.804,7 5.842,4 4.914,4 4.614,6 4.233,8 4.263,4 4.033,0 4.020,6
Garraioa 2.718,7 5.486,1 5.104,7 5.033,6 5.290,1 5.366,5 5.539,9 5.719,9 5.983,0
Etxebizitzak 629,6 941,5 885,3 770,7 807,9 783,3 711,7 761,3 656,6
Zerbitzuak 223,5 451,1 501,8 484,6 498,5 474,9 457,4 481,4 410,1
Nekazaritza 1.107,5 1.115,7 763,2 747,0 738,9 707,4 681,1 681,7 675,1
Hondakinak 1.100,5 1.237,8 1.079,3 1.061,1 1.073,0 1.013,2 976,1 948,0 916,2
Guztira 21.377,1 25.505,2 21.819,4 20.569,2 20.910,4 19.131,4 19.098,3 19.625,9 18.865,4
4 
Energiaren sektoreak barne-eskaera asetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate-ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, kokeari, finketari, zentral
elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne.
KLIMA 2050 helburua
120
100
80
60
40
20
0
2007 2009 2011 2013 2015 2017 2019 2021 2023 2025 2027 2029 2030
Isurpenen indizea guztira
ISURKETEN BILAKAERA 2050erako KLIMA ALDAKETAREN ESTRATEGIAKO
HELBURUEN ARABERA (%)
% -40% 74
2005
Iturria: Guk geuk egina.
7EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Espainiako BEG indizea EBko BEG indizea EB helburuaEAEko BEG indizea guztira
BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN EBOLUZIO-TASA EUSKADIN (2016),
EUROPAR BATASUNEAN (2015), ETA ESPAINIAN (2016) (%)
(Kyotoko oinarri-urtea =100)
Kyotoko
oinarri-urtea
1991 1993 1995 1997 1999 2001 2003 2005 2007 2009 2011 2013 2015 2017 2019 2020
113
160
150
140
130
120
110
100
90
80
70
88
76
80
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Nekazaritza, Arrantza,
Elikadura eta Ingurumen Ministerioa (MAPAMA).
BPG bilakaera indizea BEG isurpenen bilakaera indizea guztira Isurpen guztien bilakaeraren indizea BPGren arabera
BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN GUZTIZKO ISURKETAREN BILAKAERAREN INDIZEA,
EUSKADIKO BPGd-ren ARABERA, 1990etik (%)
1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
+ 74
200
180
160
140
120
100
80
60
40
20
0
-51
-12
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT).
8
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
BPGd-EAP-ren6
ARABERAKO (EROSTEKO AHALMENAREN PAREKOTASUNEAN) CO2
INDIZEA, EAEn (2016) ETA EB-28ko HERRIALDEETAN (2015) (%). EB-28 = 100
250
200
150
100
50
0
ESPAINIA
ESTONIA
ESLOVAKIA
TXEKIARERREPUBLIKA
ALEMANIA
HERBEHEREAK
ITALIA
ZIPRE
POLONIA
GREZIA
ERRESUMABATUA
LETONIA
AUSTRIA
EAE2015
BULGARIA
MALTA
EAE2016
IRLANDA
DANIMARKA
ESLOVENIA
LITUANIA
FRANTZIA
SUEDIA
KROAZIA
LUXENBURGO
FINLANDIA
BELGIKA
100
ERRUMANIA
HUNGARIA
PORTUGAL
EB-28
83
89
tCO2
/biztanle
20
18
16
14
12
10
8
6
4
2
0
CO2
ISURKETEN RATIOA, EUSKADIKO BIZTANLE BAKOITZEKO (2015 ETA 2016)
ETA EB-28ko ESTATUETAKO BIZTANLE BAKOITZEKO (2015)5
ESPAINIA
ESTONIA
ESLOVAKIA
TXEKIARERREPUBLIKA
SUEDIA
HERBEHEREAK
ALEMANIA
ITALIA
ZIPRE
POLONIA
DANIMARKA
ERRESUMABATUA
LETONIA
AUSTRIA
EAE2015
BULGARIA
MALTA
EAE2016
IRLANDA
GREZIA
ESLOVENIA
LITUANIA
FRANTZIA
KROAZIA
LUXENBURGO
FINLANDIA
BELGIKA
9,0 8,7
ERRUMANIA
HUNGARIA
PORTUGAL
EB-28
8,5
5 
Aztertutako urteko urtarrilaren 1eko biztanleria-datuak. Europar Batasunaren baitan, asimetria handiak daude biztanleko isuritako berotegi-efektuko gas
mailei dagokionez. Hainbat faktorek eragiten dituzte ezberdintasun horiek: ekoizpen-sistemaren egiturak, per capita errentaren mailak, kontsumitutako
energia motak, urteko batez besteko tenperatura... Europako informazioa 2015ekoa denez, Euskadiko balio eguneratuenaz gain (2016), 2015ekoa ere eman
dugu, konparazio espazial egokia egin ahal izateko.
6
BPGd-EAP: barne produktu gordina (BPGd), erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera (EAP) adierazita.
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Euskal Estatistika
Erakundea (EUSTAT). Europako Estatistika Erakundea (EUROSTAT).
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Euskal Estatistika
Erakundea (EUSTAT). Europako Estatistika Erakundea (EUROSTAT).
9EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
EAEko 2016ko BEG ISURKETAK, EJSNeko (EKONOMIA JARDUEREN SAILKAPEN
NAZIONALA) SEKTOREEN ARABERA7
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
Bizitegia
% 3 (0,7 Mt)
Zerbitzuak
% 3 (0,7 Mt)
Garraioa
% 32 (6,0 Mt)
Hondakinak
% 5 (0,9 Mt)
Energiaren sektorea7
% 33 (6,2 Mt)
Industria
% 21 (4,0 Mt)
Nekazaritza
% 4 (0,7 Mt)
EJSNeko SEKTOREEN8
ARABERAKO BEGen 2016ko ISURKETAK EAEn,
ELEKTRIZITATE ETA BEROAREN KONTSUMOTIK ERATORRITAKO ISURKETAK
ERE DAGOZKION SEKTOREARI ESLEITUTA
Hondakinak
% 5
Energiaren transformazioa8
% 14
Garraioa
% 31
Nekazaritza
% 4
Zerbitzuak
% 8
Industria
% 34
Bizitegia
% 9
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren transformazioa Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
7
Energiaren sektoreak barne-eskaera asebetetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, finketari, zentral
elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne.
8
Energiaren eraldaketaren sektorean sartu dira finketa-jarduerak, bai eta zentral elektrikoen barne-kontsumoak eta garraioko galerak ere.
Iturria: Guk geuk egina.
Iturria: Guk geuk egina.
10
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
ISURKETEN BILAKAERAREN INDIZEA, SEKTOREAREN ARABERA (%)
(2005 = 100)
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 20162015
70
91
69
109
59
74
60
120
110
100
90
80
70
60
50
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea + inportatutako energia elektrikoa9
Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
EAEko ISURKETEN SEKTOREEN ARABERAKO BILAKAERA9
, ZIFRA ABSOLUTUETAN
1991Kyotoko
oinarri-urte
1993 1995 1997 1999 2001 2003 2005 20132009 20112007 2015
14.000.000
12.000.000
10.000.000
8.000.000
6.000.000
4.000.000
2.000.000
0
tCO2
eq.
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea9
Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
9 
Energiaren sektoreak barne-eskaera asebetetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, kokeari, finketari,
zentral elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne.
Iturria: Guk geuk egina.
Iturria: Guk geuk egina.
11EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Espainia 2030 helburuaEB 2020 helburuaEB-28 Espainia 2020 helburuaEAEEspainia
BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETA LAUSOEN BILAKAERAREN INDIZEA
EUSKADIN (2016), EB-28n (2015), ETA ESPAINIAN (2016) (%)
(2005 = 100)
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2014 2016 2018 2019 20202013 2015 2017 2030
90
105
100
95
90
85
80
75
70
65
86
79
78
70
74
Iturria: Guk geuk egina.
tCO2
/biztanle
16
14
12
10
8
6
4
2
0
BIZTANLEKO ISURKETA LAUSOEN ISURKETA-RATIOA, EAEn (2015 ETA 2016)
ETA EB-28n (2015)
ESPAINIA
ESTONIA
ESLOVAKIA
TXEKIARERREPUBLIKA
SUEDIA
HERBEHEREAK
ALEMANIA
ITALIA
ZIPRE
POLONIA
DANIMARKA
ERRESUMABATUA
LETONIA
AUSTRIA
EAE2015
BULGARIA
MALTA
EAE2016
IRLANDA
GREZIA
ESLOVENIA
LITUANIA
FRANTZIA
KROAZIA
LUXENBURGO
FINLANDIA
BELGIKA
4,93 4,86
ERRUMANIA
HUNGARIA
PORTUGAL
EB-28
4,77
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Euskadiko enpresen isurketa-eskubideen salerosketa. UE Emissions Trading System (ETS).
Europako Ingurumen Agentzia. Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT). Europako Estatistika Erakundea (EUROSTAT).
www.euskadi.eus
www.ingurumena.eus
www.ihobe.eus

More Related Content

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen 2016ko Inventarioa

  • 1. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
  • 2. ARGITARALDIA 1.a 2018ko urtarrila © Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa ARGITARATZAILEA Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Eusko Jaurlaritza Urkixo zumarkalea 36 - 6. solairua • 48011 Bilbo info@ihobe.eus www.ihobe.eus www.ingurumena.eus Tel.: 900 15 08 64 DISENUA ETA MAKETAZIOA dualxj comunicación&diseño EDUKIA Ihobek egin du txosten hau, Tecnalia-RESEARCH&INNOVATIONen laguntzaz Liburu honetako edukiak, edizio honetan, lizentzia honen bidez argitaratzen dira: Aitortza – Ez-komertziala – Eratorritako obrarik gabe, 3.0 Unported, Creative Commons-ena (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES)
  • 3. 3EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA Berotegi-efektuko gasen isurketak (BEG isurketak), CO2 baliokidearen arabera neurtuta, aurreko urteen maila berean egon dira 2016an. Datuak jasota % 4ko jaitsiera kalkulatu da 2015eko balioekin alderatuta eta, balio absolutuetan, 18,9 milioi tona isuri dira. Hala, 2005arekin alderatuta1 , isurketak % 26 murriztu dira, eta, horrenbestez, 2050erako Klima-Aldaketaren Euskadiko Estrategian ezarritako helburuak lortzeko bidean xedetik pixka bat urrutiago geratu gara. Izan ere, 2030erako isurketak % 40 gutxitzeko helburua ezartzen du egitasmo horrek. 1990eko2 datuekin alderatuta, berriz, % 12 murriztu dira isurketak. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GAS-ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA 75 105 100 95 90 85 80 75 70 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 20162015 Espainiako BEG indizea EAEko BEG indizea guztira EBko BEG indizea BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN EBOLUZIO-TASA EUSKADIN (2016), EUROPAR BATASUNEAN (2015), ETA ESPAINIAN (2016) (%) (2005 = 100) 74 83 ezartzen datuekin alderatuta, berriz, % 12 murriztu dira 1 Euskadiko Klima 2050 estrategiaren zein Europako herrialdeen oinarri-urtea, isurketa lausoen alorreko esfortzuak banatzeari buruzko 406/2009/EE erabakiaren arabera. 2 Kyotoko Protokoloaren arabera, oinarri-urtetzat hartuko dira 1990. urtea (CO2 , N2 O eta CH4 -ren isurketarako) eta 1995. urtea (SF6 , HFC, eta PFCen isurketarako). Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa (MAPAMA).
  • 4. 4 EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA Absortzioei dagokienez, kalkuluen arabera, CO2 -aren finkapena % 1,1 (2010ean) eta % 1,6 (2008an) artekoa izan da. Datuak eskuragarri ditugun azkeneko urtean (2014) % 1,3ko balioa kalkulatu zen. Azken urteko isurketak baldintzatu ditu sektore guztietan izandako isurketen jaitsierak, garraioaren sektorean izan ezik, bertan igoera bat egon baita. Isurketen intentsitatea, hau da, BPGd-ren unitate bat ekoizteko sortutako isurketak jaitsi egin dira, % 34 2005ekin alderatuta eta % 51 1990ekin alderatuta. Beraz, gure isurketen intentsitatea Europako batez bestekoaren azpitik dago berriro ere, erosteko ahalmenaren araberaa. Biztanleko isurketak % 28 jaitsi dira 2005etik eta % 12 1990etik. Hala eta guztiz ere, gure per capita isurketak EB-28ko batez bestekoa baino zertxobait handiagoak dira oraindik ere. Araututako sektoreetako isurketak, hau da, Europako isurketa-eskubideen salerosketako «EU-ETS» araudian sartutako sektoreetan egin direnak (energia-sektorea eta energiaren erabilera intentsiboa egiten duten industria-sektoreak, oro har) jaitsi egin dira azken urte honetan, gehienbat isurketa gutxiago eragin direlako energia- ekoizpenean eta altzairugintzan. Beste sektore batzuetan (zementua, finketa eta beira, esaterako), ordea, isurketek gora egin dute. Araudia 2005ean martxan jarri zenetik isurketak % 45 murriztu dira. Isurketa lausoak, hau da, aurreko araudiaren barnean sartzen ez diren sektoreetakoak (hondakinak, etxebizitzak, zerbitzuak, garraioa, arautu gabeko industria...) igo egin dira azken urtean, batik bat garraioaren sektoreko isurketen igoera dela eta. 2005eko datuekin alderatuta, isurketak % 14 gutxitu dira. Biztanleko isurketa lausoak EB-28ko batez bestekoa baino pixka bat txikiagoak dira. Hona hemen isurketen zatirik handiena eragiten duten sektoreen egoeraren eta bilakaeraren laburpen bat3 : 3 Txosten honetan isurketak eragiten dituzten sektore nagusien ondorio nagusiak bakarrik laburbilduko ditugu. Herritarrek isurketen egoera eta bilakaera erraz ulertzeko moduko ikuspegia eman nahi dugu. Horregatik, azterketa sinpiflikatu egin dugu, eta, osatu nahi izanez gero, jarraian adierazitako sektore guztien datuak eta informazio xehatua ikusteko aukera dago txostenaren atal nagusian. BPG bilakaera indizea BEG isurpenen bilakaera indizea guztira Isurpen guztien bilakaeraren indizea BPGren arabera GUZTIZKO BEG ISURKETEN BILAKAERAREN INDIZEA, EUSKADIKO BPGD-ren ARABERA, 2005ETIK (%) 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 + 11 120 110 100 90 80 70 60 -34 -26 Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT).
  • 5. 5EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA Energiaren sektorea Sektore honek eragiten ditu Euskadiko isurketen % 33. Azken urte honetan isurketak % 11 jaitsi dira, batik bat sektore elektrikoaren isurketak murriztu direlako. Elektrizitatearen kontsumoa % 5 jaitsi da, gehienbat industriaren eta etxebizitzen beherakadagatik. Elektrizitatearen ekoizpenari dagokionez, behera egin du produkzioak Euskadiko kogenerazio eta ziklo konbinatuko sistemetan, eta inportazioak ere jaitsi egin dira. Gainera, hobetu egin da Estatuan sortutako mix elektrikoa, ikatzezko zentral termikoetako ekoizpena murriztu delako. 2005ekin alderatuta, sektore horretako isurketak % 41 murriztu dira, eta ekoitzitako kWh bakoitzeko isuritako CO2 txikitu egin da 1990 eta 2005eko datuekiko (% 56 eta % 43, hurrenez hurren). Garraioaren sektorea Sektore honek eragiten ditu isurketen % 32, eta Euskadiko bigarren isurketa-iturri handiena da. Arlo honetan, isurketen % 96 errepideko garraioaren ondoriozkoak dira. Autoek sortzen dituzte isurketa horien % 60 inguru, eta gainerako ia % 40a salgaien garraioak. Isurketek azken urteotako goranzko joerari eutsi diote, eta % 5 igo dira aurreko urtearekiko. Erregaien kontsumoak Euskadin izandako gorakadan (isurketak salmenten arabera kalkulatzen dira) eragin handia izan dezake autonomia-erkidego mugakideetan txikizkako salmenten gaineko zerga igo izanak. Errepide eta autobideetako erabilera datuek egiaztapen hori berresten dutela dirudi, bideotan egindako kilometro kopurua murriztu edo berdin mantendu baita azken urteotan, salmentek gora egiten duten bitartean. 1990. urteko datuen aldean, bikoiztu egin da salgaiak eta bidaiariak garraiatzearen ondorioz aireratutako gasen kantitatea. Multzo horretan, autoa erabiltzeagatiko eta dieselezko ibilgailu arinetan salgaiak garraiatzeagatiko gas-isurketak hazi dira gehien. Industriaren sektorea Sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoko isurketen % 21 sortzen du (zuzeneko isurketak), baina kontsumitzen duen elektrizitateari loturiko isurketak hartzen baditugu aintzat (zeharkako isurketak), ehuneko hori % 34raino igotzen da. Zuzeneko isurketak ez dira apenas aldatu aurreko urtearekin alderatuta (% 0,3 murriztu dira). 2005etik, zuzeneko isurketak % 31 jaitsi dira, eta 1990etik % 49. Hori sektorean gertatu den eraldaketaren eta aldaketa teknologikoaren erakusle da. Industria-sektorearen eraginkortasuna 63 puntutan hobetu da, BEG/BPGd isurketei dagokienez, 2005. urtearekin alderatuta; izan ere, elektrizitate-kontsumotik eta kogenerazioko berotik eratorritako isurketak egozten bazaizkio, sektore honek % 59 murriztu ditu isurketak eta, aldiz, BPGd industrialaren sorkuntza % 94 hazi da. 1990eko datuekiko, ehuneko 59 puntukoa izan da hobekuntza hori. Etxebizitzen eta zerbitzuen sektoreak Etxebizitzen sektoreak eta zerbitzuenak Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen % 6 eragiten dute (zuzeneko isurketak). Kontsumitzen duten elektrizitateari loturiko isurketak aintzat hartuz gero (zeharkako isurketak), % 16raino igotzen da ehuneko hori. Zuzeneko isurketak murriztu egin dira 2015ekin alderatuta, gas naturala eta petroliotik eratorritako produktuak gutxiago kontsumitzen baitira bi sektore horietan. Etxebizitzen sektorearen isurketak % 30 murriztu dira 2005etik, baina 1990ean baino % 4 handiagoak dira. Bestalde, zerbitzuen sektoreko isurketek % 9 eta % 83 egin dute gora 2005 eta 1990etik, hurrenez hurren.
  • 6. 6 EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sektorea Sektore honek Euskadiko isurketen % 4 eragiten du. Isurketak % 39 murriztu dira 2005etik eta, % 39 ere 1990etik. Sektore honen jaitsiera hainbat faktorek eragin dute, horien artean, azienda-erroldak behera egin izana, ongarri mineralen murrizketa, arrantza- jardueren beherakada eta nekazaritzan erregai gutxiago erabiltzea. Hondakinen sektorea Sektore honek Euskadiko isurketen % 5 eragiten ditu. Isurketa horiek % 26 murriztu dira 2005etik eta, % 17, berriz, 1990etik. Isurketen murrizketaren atzean hainbat faktore daude, horien artean, isurtze-tasa txikiagoa (etxeetan hondakin gutxiago sortzea, birziklatze-ehunekoak handitzea, zabortegietako aurretratamenduak, errausketa...) eta isurketa lausoen murrizketa, hobekuntzak izan direlako zabortegietako estalduretan eta zabortegiko gasaren errekuntzan. BEG ISURKETAK GUZTIRA, SEKTOREAREN ARABERA (CO2 baliokidearen milaka tonatan) Sektorea 1990 2005 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 Energiaren sektorea4 7.778,0 10.468,3 7.642,8 7.557,9 7.887,4 6.552,3 6.468,6 7.000,5 6.203,8 Industria 7.819,3 5.804,7 5.842,4 4.914,4 4.614,6 4.233,8 4.263,4 4.033,0 4.020,6 Garraioa 2.718,7 5.486,1 5.104,7 5.033,6 5.290,1 5.366,5 5.539,9 5.719,9 5.983,0 Etxebizitzak 629,6 941,5 885,3 770,7 807,9 783,3 711,7 761,3 656,6 Zerbitzuak 223,5 451,1 501,8 484,6 498,5 474,9 457,4 481,4 410,1 Nekazaritza 1.107,5 1.115,7 763,2 747,0 738,9 707,4 681,1 681,7 675,1 Hondakinak 1.100,5 1.237,8 1.079,3 1.061,1 1.073,0 1.013,2 976,1 948,0 916,2 Guztira 21.377,1 25.505,2 21.819,4 20.569,2 20.910,4 19.131,4 19.098,3 19.625,9 18.865,4 4 Energiaren sektoreak barne-eskaera asetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate-ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, kokeari, finketari, zentral elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne. KLIMA 2050 helburua 120 100 80 60 40 20 0 2007 2009 2011 2013 2015 2017 2019 2021 2023 2025 2027 2029 2030 Isurpenen indizea guztira ISURKETEN BILAKAERA 2050erako KLIMA ALDAKETAREN ESTRATEGIAKO HELBURUEN ARABERA (%) % -40% 74 2005 Iturria: Guk geuk egina.
  • 7. 7EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA Espainiako BEG indizea EBko BEG indizea EB helburuaEAEko BEG indizea guztira BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN EBOLUZIO-TASA EUSKADIN (2016), EUROPAR BATASUNEAN (2015), ETA ESPAINIAN (2016) (%) (Kyotoko oinarri-urtea =100) Kyotoko oinarri-urtea 1991 1993 1995 1997 1999 2001 2003 2005 2007 2009 2011 2013 2015 2017 2019 2020 113 160 150 140 130 120 110 100 90 80 70 88 76 80 Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa (MAPAMA). BPG bilakaera indizea BEG isurpenen bilakaera indizea guztira Isurpen guztien bilakaeraren indizea BPGren arabera BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN GUZTIZKO ISURKETAREN BILAKAERAREN INDIZEA, EUSKADIKO BPGd-ren ARABERA, 1990etik (%) 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 + 74 200 180 160 140 120 100 80 60 40 20 0 -51 -12 Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT).
  • 8. 8 EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA BPGd-EAP-ren6 ARABERAKO (EROSTEKO AHALMENAREN PAREKOTASUNEAN) CO2 INDIZEA, EAEn (2016) ETA EB-28ko HERRIALDEETAN (2015) (%). EB-28 = 100 250 200 150 100 50 0 ESPAINIA ESTONIA ESLOVAKIA TXEKIARERREPUBLIKA ALEMANIA HERBEHEREAK ITALIA ZIPRE POLONIA GREZIA ERRESUMABATUA LETONIA AUSTRIA EAE2015 BULGARIA MALTA EAE2016 IRLANDA DANIMARKA ESLOVENIA LITUANIA FRANTZIA SUEDIA KROAZIA LUXENBURGO FINLANDIA BELGIKA 100 ERRUMANIA HUNGARIA PORTUGAL EB-28 83 89 tCO2 /biztanle 20 18 16 14 12 10 8 6 4 2 0 CO2 ISURKETEN RATIOA, EUSKADIKO BIZTANLE BAKOITZEKO (2015 ETA 2016) ETA EB-28ko ESTATUETAKO BIZTANLE BAKOITZEKO (2015)5 ESPAINIA ESTONIA ESLOVAKIA TXEKIARERREPUBLIKA SUEDIA HERBEHEREAK ALEMANIA ITALIA ZIPRE POLONIA DANIMARKA ERRESUMABATUA LETONIA AUSTRIA EAE2015 BULGARIA MALTA EAE2016 IRLANDA GREZIA ESLOVENIA LITUANIA FRANTZIA KROAZIA LUXENBURGO FINLANDIA BELGIKA 9,0 8,7 ERRUMANIA HUNGARIA PORTUGAL EB-28 8,5 5 Aztertutako urteko urtarrilaren 1eko biztanleria-datuak. Europar Batasunaren baitan, asimetria handiak daude biztanleko isuritako berotegi-efektuko gas mailei dagokionez. Hainbat faktorek eragiten dituzte ezberdintasun horiek: ekoizpen-sistemaren egiturak, per capita errentaren mailak, kontsumitutako energia motak, urteko batez besteko tenperatura... Europako informazioa 2015ekoa denez, Euskadiko balio eguneratuenaz gain (2016), 2015ekoa ere eman dugu, konparazio espazial egokia egin ahal izateko. 6 BPGd-EAP: barne produktu gordina (BPGd), erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera (EAP) adierazita. Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT). Europako Estatistika Erakundea (EUROSTAT). Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT). Europako Estatistika Erakundea (EUROSTAT).
  • 9. 9EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA EAEko 2016ko BEG ISURKETAK, EJSNeko (EKONOMIA JARDUEREN SAILKAPEN NAZIONALA) SEKTOREEN ARABERA7 Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea Garraioa Zerbitzuak Hondakinak Bizitegia % 3 (0,7 Mt) Zerbitzuak % 3 (0,7 Mt) Garraioa % 32 (6,0 Mt) Hondakinak % 5 (0,9 Mt) Energiaren sektorea7 % 33 (6,2 Mt) Industria % 21 (4,0 Mt) Nekazaritza % 4 (0,7 Mt) EJSNeko SEKTOREEN8 ARABERAKO BEGen 2016ko ISURKETAK EAEn, ELEKTRIZITATE ETA BEROAREN KONTSUMOTIK ERATORRITAKO ISURKETAK ERE DAGOZKION SEKTOREARI ESLEITUTA Hondakinak % 5 Energiaren transformazioa8 % 14 Garraioa % 31 Nekazaritza % 4 Zerbitzuak % 8 Industria % 34 Bizitegia % 9 Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren transformazioa Garraioa Zerbitzuak Hondakinak 7 Energiaren sektoreak barne-eskaera asebetetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, finketari, zentral elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne. 8 Energiaren eraldaketaren sektorean sartu dira finketa-jarduerak, bai eta zentral elektrikoen barne-kontsumoak eta garraioko galerak ere. Iturria: Guk geuk egina. Iturria: Guk geuk egina.
  • 10. 10 EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA ISURKETEN BILAKAERAREN INDIZEA, SEKTOREAREN ARABERA (%) (2005 = 100) 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 20162015 70 91 69 109 59 74 60 120 110 100 90 80 70 60 50 Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea + inportatutako energia elektrikoa9 Garraioa Zerbitzuak Hondakinak EAEko ISURKETEN SEKTOREEN ARABERAKO BILAKAERA9 , ZIFRA ABSOLUTUETAN 1991Kyotoko oinarri-urte 1993 1995 1997 1999 2001 2003 2005 20132009 20112007 2015 14.000.000 12.000.000 10.000.000 8.000.000 6.000.000 4.000.000 2.000.000 0 tCO2 eq. Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea9 Garraioa Zerbitzuak Hondakinak 9 Energiaren sektoreak barne-eskaera asebetetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, kokeari, finketari, zentral elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne. Iturria: Guk geuk egina. Iturria: Guk geuk egina.
  • 11. 11EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA Espainia 2030 helburuaEB 2020 helburuaEB-28 Espainia 2020 helburuaEAEEspainia BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETA LAUSOEN BILAKAERAREN INDIZEA EUSKADIN (2016), EB-28n (2015), ETA ESPAINIAN (2016) (%) (2005 = 100) 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2014 2016 2018 2019 20202013 2015 2017 2030 90 105 100 95 90 85 80 75 70 65 86 79 78 70 74 Iturria: Guk geuk egina. tCO2 /biztanle 16 14 12 10 8 6 4 2 0 BIZTANLEKO ISURKETA LAUSOEN ISURKETA-RATIOA, EAEn (2015 ETA 2016) ETA EB-28n (2015) ESPAINIA ESTONIA ESLOVAKIA TXEKIARERREPUBLIKA SUEDIA HERBEHEREAK ALEMANIA ITALIA ZIPRE POLONIA DANIMARKA ERRESUMABATUA LETONIA AUSTRIA EAE2015 BULGARIA MALTA EAE2016 IRLANDA GREZIA ESLOVENIA LITUANIA FRANTZIA KROAZIA LUXENBURGO FINLANDIA BELGIKA 4,93 4,86 ERRUMANIA HUNGARIA PORTUGAL EB-28 4,77 Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Euskadiko enpresen isurketa-eskubideen salerosketa. UE Emissions Trading System (ETS). Europako Ingurumen Agentzia. Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT). Europako Estatistika Erakundea (EUROSTAT).