SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
Begirada hau lan-eremuari buruzko datuetan ardazten da,
bertako biztanleen eta atzerritar jatorriko biztanleen arteko
aldeak kontuan hartuta, eta, atzerritar jatorriko pertsonen
multzoaren barruan, baita emakumeen eta gizonen arteko
aldeak ere.
Horretarako, Eustaten Biztanleria Jardueraren Arabera
(BJA) sailkatzeko Inkestak ematen dituen emaitzak erabili
ditugu, Lanbidek erregistratutako datu batzuk barne.
ATZERRITAR
JATORRIKO
BIZTANLERIA ETA
LAN-EREMUA EAEN
maiatza
2023
begirada
88
Photo by Josh Olalde / Cropped and desaturated from original Lege-gordailua BI-1163-05
88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 2
L
an-munduan txertatzearekin hasita (1. taula), Eustaten Biztanleria
Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkestako datuek agerian uzten dute
landunen ehunekoa % 70 ingurukoa dela, eta ehuneko hori handiagoa
dela bertakoen artean (% 71,6) atzerritar jatorriko biztanleen artean
baino (% 59,5). Gainera, atzerritar jatorriko biztanleria osoaren barruan,
emakumezkoen lan-munduan txertatzea (% 52,7) gizonezkoena (% 68) baino
txikiagoa da, hamabost puntu pasatxoko aldearekin. Ildo horretan, nabarmendu
behar da atzerritar jatorriko emakumeen heren bat inguru ez-aktibo gisa
agertzen direla (1. taula).
Azken urteetan (2019-2022) gertatu den bilakaerari erreparatzen badiogu,
1. grafikoan ikus daitekeenez, (lan-eremuaren egoera orokorrarekin bat
etorriz, pandemia-egoerak markatuta) atzerritar jatorriko landunen ehunekoa
nabarmen jaisten da 2019tik 2020ra (% 61etik % 54,9ra), baina goranzko joera
berreskuratzen du 2021etik aurrera, eta, 2022an, 2019an zegoen landunen
ehunekoaren antzekoa izatera iristen da (% 59,5), baita langabeen ehunekoa
zertxobait txikiagoa ere (% 14,7).
16-64 urteko pertsonak, jatorriaren, sexuaren eta jarduerarekiko harremanaren
arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa
1. taula
Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin.
Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin.
Atzerritar jatorriko biztanleria
Guztira Bertako biztanleria Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak
Landunen % 69,8 71,6 59,5 52,7 68,0
Langabeen % 6,5 5,0 14,7 16,1 12,9
Ez-aktiboen % 23,7 23,3 25,8 31,2 19,1
Guztira 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0
16-64 urteko atzerritar jatorriko biztanleak, jarduerarekiko harremanaren arabera (%), 2019-2022
1. grafikoa
61,0
54,9 57,5 59,5
16,0
20,2
15,9 14,7
23,0 25,0 26,5 25,8
2019. 4.H 2020. 4.H 2021. 4.H 2022. 4.H
Landunen % Langabeen % Ez-aktiboen %
88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 3
Sektore ekonomikoaren araberako aldeak aztertuz
gero (2. grafikoa), atzerritar jatorriko pertsona
gehienek zerbitzuen sektorean egiten dutela lan
ikus daiteke (% 75,5), ondoren industrian (% 11,7)
eta, azkenik, eraikuntzan (% 10,6). Azkenik,
nekazaritzaren sektorean landunen % 2,2 daude.
Emakumezkoak dira nagusi zerbitzuen sektorean
(% 95,4; gizonezkoen kasuan, berriz, % 56,5).
Gizonezkoek, ordea, presentzia handiagoa dute
industria-sektorean (% 19,5; emakumezkoen
kasuan, berriz, % 3,6) eta % 20,2 eraikuntzan
(emakumezkoen kasuan, aldiz, % 0,7).
Lanbide motari dagokionez, zenbait alde daude
bertako eta atzerriko biztanleen artean. Lehenik
eta behin, biztanleria autoktonoaren proportzio
handiagoa dago teknikari gisa enplegatuta (% 34,4
vs % 29,4 atzerritar jatorriko biztanleen artean),
baita administrari gisa ere (% 11,4 vs % 7,9
atzerritar jatorriko biztanleen artean); era berean,
gehiago dira oinarrizko lanbideak dituzten atzerritar
jatorriko pertsonak (% 13,6 vs % 8,8 bertako
biztanleen artean).
Bestalde, atzerritar jatorriko pertsonen
multzoaren barruan, oinarrizko lanbideak dituzten
emakumezkoen ehunekoa nabarmentzen da,
gizonezkoen tasa ia hirukoizten baitu (% 19,9
eta % 6,5, hurrenez hurren), baita jatetxeetan,
salmentan, zerbitzu pertsonaletan edo babes-
zerbitzuetan lan egiten dutenen ehunekoa ere
(% 28,1 emakumezkoen kasuan eta % 17,6
gizonezkoen kasuan). Bestalde, gizon gehiagok
egiten dute lan industrian eta eraikuntzan (% 20,
emakumeen % 3,8ren aldean), instalazioetako
operadore gisa eta makineriaren eta muntaiaren
esparruan (% 13,4, emakumezkoen % 2,2ren
aldean) (2. taula).
Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin.
16 eta 64 urte bitarteko atzerritar jatorriko biztanleak, sektore ekonomikoaren
eta sexuaren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa
2. grafikoa
3,8
0,4
2,2
19,5
3,6
11,7
20,2
0,7
10,6
56,5
95,4
75,5
Gizonezkoak
Emakumezkoak
Guztira
Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak
16 eta 64 urte bitarteko pertsonak, jatorriaren, sexuaren eta lanbide nagusiaren
arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa
2. taula
Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin.
Bertako
biztanleria
Jatorri atzerritarrekoak
Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak
Zuzendariak eta kudeatzaileak 5,4 6,0 5,6 6,4
Teknikariak 34,4 29,4 30,1 28,7
Administrariak 11,4 7,9 10,0 5,4
Jatetxeetako, salmentako, zerbitzu pertsonaletako
edo babeseko langileak
20,1 23,2 28,1 17,6
Nekazaritza-, abeltzaintza-, basogintza- edo
arrantza-sektorean kualifikatutako pertsonak
0,8 1,1 0,3 1,9
Industrian eta eraikuntzan kualifikatutako pertsonak 10,9 11,4 3,8 20,0
Instalazioetako operadoreak, makineria eta
muntatzaileak
8,3 7,5 2,2 13,4
Oinarrizko okupazioak 8,8 13,6 19,9 6,5
88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 4
Atzerritar jatorriko landunen banaketa
erakusten du 3. grafikoak, beren
lanbide-egoeraren arabera. Landun
gehienak soldatapekoak dira; % 10ek
baino zertxobait gehiagok erregimen
autonomoan egiten du lan, eta % 0,8
baino ez dira kooperatibistak.
Enplegua edo lanbidea duten atzerritar
jatorriko pertsonen % 69,7k kontratu
mugagabea du, % 26,4k aldi baterako
kontratua eta % 3,9k kontraturik gabe
egiten du lan.
Emakumeen eta gizonen arteko
konparazioak erakusten du atzerritar
jatorriko emakumezkoek aldi baterako
enplegu gehiago dituztela (% 27,7
emakumezkoak eta % 25 gizonezkoak)
eta kontraturik gabe gizonek baino
proportzio handiagoan egiten dutela
lan (% 5,7 emakumezkoak eta % 1,9
gizonezkoak) (4. grafikoa).
Lanaldi motari dagokionez
(5. grafikoa), atzerritar jatorriko
emakumezkoen eta gizonezkoen
arteko alderaketak desberdintasun
handia erakusten du; lanaldi osoa
duten emakumeen ehunekoa (% 56,2)
nabarmen txikiagoa da gizonena baino
(% 89,5).
Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin.
Atzerritar jatorriko 16 eta 64 urte bitarteko landunak,
lanbide-egoeraren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa
3. grafikoa
Soldatapekoak; 83,7 Autonomoak; 12,9
Ugazabak; 1,9 Kooperatibetako
kideak; 0,8
Familia-laguntzak eta
beste egoera batzuk; 0,7
Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin.
Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin.
Atzerritar jatorriko 16 eta 64 urte bitarteko landunak, kontratu motaren eta
sexuaren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa
Atzerritar jatorriko 16 eta 64 urte bitarteko landunak, lanaldiaren eta
sexuaren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa
4. grafikoa
5. grafikoa
69,7
26,4
3,9
66,6
27,7
5,7
73,1
25,0
1,9
Mugagabea Aldi baterako Kontraturik gabe
Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak
73,1
26,9
56,2
43,8
89,5
10,5
Lanaldi osoa Lanaldi partziala
Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak
88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 5
Lan bilaketari dagokionez (6. grafikoa), biztanleria aktibo orokorraren esparruan,
bi talde handi nabarmentzen dira ehunekotan: bi urte baino gehiago lan bila
daramatenak (% 30 inguru) eta egoera horretan sei hilabete baino gutxiago
daramatenak (% 40 inguru). Bi kasuetan, atzerritar jatorriko biztanleen eta
bertakoen arteko aldeak lau puntu baino gutxiagokoak dira.
Azkenik, interesgarria da kontuan hartzea azken urteetan (2018-2023ko otsaila)
kontratatutako atzerritar jatorriko pertsonen guztizko kopuruaren bilakaera,
Lanbidek eskaintzen dituen datuen arabera (7. grafikoa). 2018tik 2019ra artean
goranzko joera hauteman zen, eta 2020an eten egin zen COVID-19aren osasun-
krisiagatik, kontratatutako pertsonen kopuruak nabarmen egin baitzuen behera.
Hala ere, kontratatutako pertsonen kopuruak gora egin du berriro 2021ean eta
2022an, eta 2022an guztira 2019an baino atzerritar jatorriko pertsona gehiago
kontratatu dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aldeei dagokienez,
kontratatutako emakumeen kopuru osoa beti txikiagoa izanik, 2020aren
ondoren kontratatutako pertsonen kopuruak gora egiteko joera zertxobait
nabarmenagoa da emakumeen artean gizonen artean baino.
Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin.
16 eta 64 urte bitarteko atzerritar jatorriko biztanleak, lan bilaketa-denboraren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa
6. grafikoa
1,1
3,4
23,9
26,9
13,3
10,5
17,5
13,8
13,5
16,3
30,6
29,2
Atzerritar
jatorrikoa
Bertako
biztanleria
≤ hilabete 1 > 1-3 hilabete > 3-6 hilabete > 6-12 hilabete > 12-24 hilabete > 24 hilabete
Iturria: geuk egina, Lanbideren datuak oinarri hartuta.
Kontratatutako atzerritar jatorriko pertsonak (kopuru absolutuak),
2018 - 2023ko otsaila
7. grafikoa
18.587 20.376 17.686 20.732 25.236
3.352
27.124
29.207
24.324
27.403
31.377
3.867
2018 2019 2020 2021 2022 2023-ots.
Emakumezkoak Gizonezkoak
88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 6
• 2022an, atzerritar jatorriko landunen ehunekoa
% 60 ingurukoa da. Emakumezkoen lan-
munduan txertatzea (% 52,7) gizonezkoena
(% 68) baino txikiagoa da, hamabost puntu
pasatxoko aldearekin.
• Azken urteetan (2019-2022) izandako bilakaera
kontuan hartuta, atzerritar jatorriko landunen
ehunekoa nabarmen jaitsi da 2019tik 2020ra
(6,1 puntu gutxiago), baina goranzko joera
berreskuratu du 2021etik aurrera, eta 2022an,
berriz, 2019an zegoen landunen ehunekoaren
antzekoa izatera iritsi da.
• 2022ko datuen arabera, atzerritar jatorriko
pertsona gehienek zerbitzuen sektorean egiten
dute lan (% 75,5), eta sektore hori da nagusi
emakumezkoen artean (% 95,4).
• Enplegua edo lanbidea duten atzerritar jatorriko
pertsonen % 69,7k kontratu mugagabea du,
% 26,4k aldi baterako kontratua eta % 3,9k
kontraturik gabe egiten du lan.
• Atzerritar jatorriko pertsonen % 73,1ek lanaldi
osoa du. Hala ere, desberdintasun handia dago
emakumezkoen (% 56,2) eta gizonezkoen
(% 89,5) artean; lanaldi osoa duten emakumeen
ehunekoa gizonena baino txikiagoa da, 30
puntutik gorako aldearekin.
Laburbilduz...
www.ikuspegi.eus
info@ikuspegi.eus
EAE
2022
Atzerritar jatorriko pertsonak
% 59,5ek
lana du
% 15,7
langabezian
Zerbitzuen
sektorea
Lan-sektore nagusia
% 75,5
Atzerritar jatorriko biztanleak
% 95,4
Atzerritar jatorriko emakumeak
Lanaldi
osoa
% 73,1
Emakumezkoak
% 56,2
30 puntu
baino
gehiagoko
aldea
Gizonezkoak
% 89,5

More Related Content

More from Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Irekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
 
Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAE-n

  • 1. Begirada hau lan-eremuari buruzko datuetan ardazten da, bertako biztanleen eta atzerritar jatorriko biztanleen arteko aldeak kontuan hartuta, eta, atzerritar jatorriko pertsonen multzoaren barruan, baita emakumeen eta gizonen arteko aldeak ere. Horretarako, Eustaten Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestak ematen dituen emaitzak erabili ditugu, Lanbidek erregistratutako datu batzuk barne. ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLERIA ETA LAN-EREMUA EAEN maiatza 2023 begirada 88 Photo by Josh Olalde / Cropped and desaturated from original Lege-gordailua BI-1163-05
  • 2. 88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 2 L an-munduan txertatzearekin hasita (1. taula), Eustaten Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkestako datuek agerian uzten dute landunen ehunekoa % 70 ingurukoa dela, eta ehuneko hori handiagoa dela bertakoen artean (% 71,6) atzerritar jatorriko biztanleen artean baino (% 59,5). Gainera, atzerritar jatorriko biztanleria osoaren barruan, emakumezkoen lan-munduan txertatzea (% 52,7) gizonezkoena (% 68) baino txikiagoa da, hamabost puntu pasatxoko aldearekin. Ildo horretan, nabarmendu behar da atzerritar jatorriko emakumeen heren bat inguru ez-aktibo gisa agertzen direla (1. taula). Azken urteetan (2019-2022) gertatu den bilakaerari erreparatzen badiogu, 1. grafikoan ikus daitekeenez, (lan-eremuaren egoera orokorrarekin bat etorriz, pandemia-egoerak markatuta) atzerritar jatorriko landunen ehunekoa nabarmen jaisten da 2019tik 2020ra (% 61etik % 54,9ra), baina goranzko joera berreskuratzen du 2021etik aurrera, eta, 2022an, 2019an zegoen landunen ehunekoaren antzekoa izatera iristen da (% 59,5), baita langabeen ehunekoa zertxobait txikiagoa ere (% 14,7). 16-64 urteko pertsonak, jatorriaren, sexuaren eta jarduerarekiko harremanaren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa 1. taula Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin. Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin. Atzerritar jatorriko biztanleria Guztira Bertako biztanleria Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak Landunen % 69,8 71,6 59,5 52,7 68,0 Langabeen % 6,5 5,0 14,7 16,1 12,9 Ez-aktiboen % 23,7 23,3 25,8 31,2 19,1 Guztira 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 16-64 urteko atzerritar jatorriko biztanleak, jarduerarekiko harremanaren arabera (%), 2019-2022 1. grafikoa 61,0 54,9 57,5 59,5 16,0 20,2 15,9 14,7 23,0 25,0 26,5 25,8 2019. 4.H 2020. 4.H 2021. 4.H 2022. 4.H Landunen % Langabeen % Ez-aktiboen %
  • 3. 88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 3 Sektore ekonomikoaren araberako aldeak aztertuz gero (2. grafikoa), atzerritar jatorriko pertsona gehienek zerbitzuen sektorean egiten dutela lan ikus daiteke (% 75,5), ondoren industrian (% 11,7) eta, azkenik, eraikuntzan (% 10,6). Azkenik, nekazaritzaren sektorean landunen % 2,2 daude. Emakumezkoak dira nagusi zerbitzuen sektorean (% 95,4; gizonezkoen kasuan, berriz, % 56,5). Gizonezkoek, ordea, presentzia handiagoa dute industria-sektorean (% 19,5; emakumezkoen kasuan, berriz, % 3,6) eta % 20,2 eraikuntzan (emakumezkoen kasuan, aldiz, % 0,7). Lanbide motari dagokionez, zenbait alde daude bertako eta atzerriko biztanleen artean. Lehenik eta behin, biztanleria autoktonoaren proportzio handiagoa dago teknikari gisa enplegatuta (% 34,4 vs % 29,4 atzerritar jatorriko biztanleen artean), baita administrari gisa ere (% 11,4 vs % 7,9 atzerritar jatorriko biztanleen artean); era berean, gehiago dira oinarrizko lanbideak dituzten atzerritar jatorriko pertsonak (% 13,6 vs % 8,8 bertako biztanleen artean). Bestalde, atzerritar jatorriko pertsonen multzoaren barruan, oinarrizko lanbideak dituzten emakumezkoen ehunekoa nabarmentzen da, gizonezkoen tasa ia hirukoizten baitu (% 19,9 eta % 6,5, hurrenez hurren), baita jatetxeetan, salmentan, zerbitzu pertsonaletan edo babes- zerbitzuetan lan egiten dutenen ehunekoa ere (% 28,1 emakumezkoen kasuan eta % 17,6 gizonezkoen kasuan). Bestalde, gizon gehiagok egiten dute lan industrian eta eraikuntzan (% 20, emakumeen % 3,8ren aldean), instalazioetako operadore gisa eta makineriaren eta muntaiaren esparruan (% 13,4, emakumezkoen % 2,2ren aldean) (2. taula). Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin. 16 eta 64 urte bitarteko atzerritar jatorriko biztanleak, sektore ekonomikoaren eta sexuaren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa 2. grafikoa 3,8 0,4 2,2 19,5 3,6 11,7 20,2 0,7 10,6 56,5 95,4 75,5 Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak 16 eta 64 urte bitarteko pertsonak, jatorriaren, sexuaren eta lanbide nagusiaren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa 2. taula Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin. Bertako biztanleria Jatorri atzerritarrekoak Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak Zuzendariak eta kudeatzaileak 5,4 6,0 5,6 6,4 Teknikariak 34,4 29,4 30,1 28,7 Administrariak 11,4 7,9 10,0 5,4 Jatetxeetako, salmentako, zerbitzu pertsonaletako edo babeseko langileak 20,1 23,2 28,1 17,6 Nekazaritza-, abeltzaintza-, basogintza- edo arrantza-sektorean kualifikatutako pertsonak 0,8 1,1 0,3 1,9 Industrian eta eraikuntzan kualifikatutako pertsonak 10,9 11,4 3,8 20,0 Instalazioetako operadoreak, makineria eta muntatzaileak 8,3 7,5 2,2 13,4 Oinarrizko okupazioak 8,8 13,6 19,9 6,5
  • 4. 88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 4 Atzerritar jatorriko landunen banaketa erakusten du 3. grafikoak, beren lanbide-egoeraren arabera. Landun gehienak soldatapekoak dira; % 10ek baino zertxobait gehiagok erregimen autonomoan egiten du lan, eta % 0,8 baino ez dira kooperatibistak. Enplegua edo lanbidea duten atzerritar jatorriko pertsonen % 69,7k kontratu mugagabea du, % 26,4k aldi baterako kontratua eta % 3,9k kontraturik gabe egiten du lan. Emakumeen eta gizonen arteko konparazioak erakusten du atzerritar jatorriko emakumezkoek aldi baterako enplegu gehiago dituztela (% 27,7 emakumezkoak eta % 25 gizonezkoak) eta kontraturik gabe gizonek baino proportzio handiagoan egiten dutela lan (% 5,7 emakumezkoak eta % 1,9 gizonezkoak) (4. grafikoa). Lanaldi motari dagokionez (5. grafikoa), atzerritar jatorriko emakumezkoen eta gizonezkoen arteko alderaketak desberdintasun handia erakusten du; lanaldi osoa duten emakumeen ehunekoa (% 56,2) nabarmen txikiagoa da gizonena baino (% 89,5). Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin. Atzerritar jatorriko 16 eta 64 urte bitarteko landunak, lanbide-egoeraren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa 3. grafikoa Soldatapekoak; 83,7 Autonomoak; 12,9 Ugazabak; 1,9 Kooperatibetako kideak; 0,8 Familia-laguntzak eta beste egoera batzuk; 0,7 Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin. Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin. Atzerritar jatorriko 16 eta 64 urte bitarteko landunak, kontratu motaren eta sexuaren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa Atzerritar jatorriko 16 eta 64 urte bitarteko landunak, lanaldiaren eta sexuaren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa 4. grafikoa 5. grafikoa 69,7 26,4 3,9 66,6 27,7 5,7 73,1 25,0 1,9 Mugagabea Aldi baterako Kontraturik gabe Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak 73,1 26,9 56,2 43,8 89,5 10,5 Lanaldi osoa Lanaldi partziala Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak
  • 5. 88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 5 Lan bilaketari dagokionez (6. grafikoa), biztanleria aktibo orokorraren esparruan, bi talde handi nabarmentzen dira ehunekotan: bi urte baino gehiago lan bila daramatenak (% 30 inguru) eta egoera horretan sei hilabete baino gutxiago daramatenak (% 40 inguru). Bi kasuetan, atzerritar jatorriko biztanleen eta bertakoen arteko aldeak lau puntu baino gutxiagokoak dira. Azkenik, interesgarria da kontuan hartzea azken urteetan (2018-2023ko otsaila) kontratatutako atzerritar jatorriko pertsonen guztizko kopuruaren bilakaera, Lanbidek eskaintzen dituen datuen arabera (7. grafikoa). 2018tik 2019ra artean goranzko joera hauteman zen, eta 2020an eten egin zen COVID-19aren osasun- krisiagatik, kontratatutako pertsonen kopuruak nabarmen egin baitzuen behera. Hala ere, kontratatutako pertsonen kopuruak gora egin du berriro 2021ean eta 2022an, eta 2022an guztira 2019an baino atzerritar jatorriko pertsona gehiago kontratatu dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aldeei dagokienez, kontratatutako emakumeen kopuru osoa beti txikiagoa izanik, 2020aren ondoren kontratatutako pertsonen kopuruak gora egiteko joera zertxobait nabarmenagoa da emakumeen artean gizonen artean baino. Iturria: geuk egina, Eustaten datuekin. 16 eta 64 urte bitarteko atzerritar jatorriko biztanleak, lan bilaketa-denboraren arabera (%), 2022ko 4. hiruhilekoa 6. grafikoa 1,1 3,4 23,9 26,9 13,3 10,5 17,5 13,8 13,5 16,3 30,6 29,2 Atzerritar jatorrikoa Bertako biztanleria ≤ hilabete 1 > 1-3 hilabete > 3-6 hilabete > 6-12 hilabete > 12-24 hilabete > 24 hilabete Iturria: geuk egina, Lanbideren datuak oinarri hartuta. Kontratatutako atzerritar jatorriko pertsonak (kopuru absolutuak), 2018 - 2023ko otsaila 7. grafikoa 18.587 20.376 17.686 20.732 25.236 3.352 27.124 29.207 24.324 27.403 31.377 3.867 2018 2019 2020 2021 2022 2023-ots. Emakumezkoak Gizonezkoak
  • 6. 88. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleria eta lan-eremua EAEn 6 • 2022an, atzerritar jatorriko landunen ehunekoa % 60 ingurukoa da. Emakumezkoen lan- munduan txertatzea (% 52,7) gizonezkoena (% 68) baino txikiagoa da, hamabost puntu pasatxoko aldearekin. • Azken urteetan (2019-2022) izandako bilakaera kontuan hartuta, atzerritar jatorriko landunen ehunekoa nabarmen jaitsi da 2019tik 2020ra (6,1 puntu gutxiago), baina goranzko joera berreskuratu du 2021etik aurrera, eta 2022an, berriz, 2019an zegoen landunen ehunekoaren antzekoa izatera iritsi da. • 2022ko datuen arabera, atzerritar jatorriko pertsona gehienek zerbitzuen sektorean egiten dute lan (% 75,5), eta sektore hori da nagusi emakumezkoen artean (% 95,4). • Enplegua edo lanbidea duten atzerritar jatorriko pertsonen % 69,7k kontratu mugagabea du, % 26,4k aldi baterako kontratua eta % 3,9k kontraturik gabe egiten du lan. • Atzerritar jatorriko pertsonen % 73,1ek lanaldi osoa du. Hala ere, desberdintasun handia dago emakumezkoen (% 56,2) eta gizonezkoen (% 89,5) artean; lanaldi osoa duten emakumeen ehunekoa gizonena baino txikiagoa da, 30 puntutik gorako aldearekin. Laburbilduz... www.ikuspegi.eus info@ikuspegi.eus EAE 2022 Atzerritar jatorriko pertsonak % 59,5ek lana du % 15,7 langabezian Zerbitzuen sektorea Lan-sektore nagusia % 75,5 Atzerritar jatorriko biztanleak % 95,4 Atzerritar jatorriko emakumeak Lanaldi osoa % 73,1 Emakumezkoak % 56,2 30 puntu baino gehiagoko aldea Gizonezkoak % 89,5