3. NON DAGO KOKATUA?
Balmaseda Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdeko
hiriburua.
Balmasedak Artzentales, Sopuerta eta Zallarekin egiten du muga ekialdean;
hegoaldean, berriz, Burgos probintziako Mena Haranarekin.
Udalerria lurralde menditsu batean dago kokatuta, Ordunteko Mendien
luzapenean. Kolitza, Canto, Terreros eta Garbea gailurrak azpimarra daitezke.
Handik ibarra Kadagua ibairaino hedatzen da, Sabugal mendia, Tueros zelaia eta
Arbalitza mendia sortaldean utzita. Kadagua ibaiak ibar estua sortzen du, eta
Acebo, Kolitza, Tueros eta Angostura erreketako urak hartzen ditu.