2. NORMALKUNTZAREN HELBURU BATZUK
1.- NORMALKUNTZAKO IKASLE BATZORDE GOGOTSUA SORTU.
2.- NORMALKUNTZAKO IRAKASLE BATZORDE HETEROGENEOA
ETA PARTE HARTZAILEA SORTU.
3.- ZUZENDARITZAREKIN, GURASO ELKARTEKOEKIN ETA
UDALETXEAREKIN BILDU ETA HELBURUAK FINKATU.
4.- GALDAKAOKO ONDARE KULTURALA, HISTORIKOA ETA
INGURUGIROKOA GELETAN TRANSMITITU ETA LANDU.
5.-INSTITUTUKO BAZTER GUZTIETAN GELETAN EGINDAKOA ERAKUTSI.
6.- EUSKAREN ASTEA, GABONETAKO JAIA ETA INAUTERIAK
ANTOLATU.
7.-”GURE BERBA “ALDIZKARI DIGITALA BERRIZTU.
8.- “IDAZLEAK IKASTXEAN” PROIEKTUAN PARTE HARTU.
9.-EUSKARA INDARTZEKO MOTIBAZIO SAIOTAN PARTE HARTU.
10.-AZKUE FUNDAZIOAK ANTOLATUTAKO LEHIAKETAN PARTE HARTU.
11.- MAITASUN GUTUNEN ETA SMS-EN LEHIAKETA ANTOLATU.
12.- BERTSOLARITZA SUSTATU.
3. 1.- NORMALKUNTZAKO IKASLE BATZORDE GOGOTSUA
SORTU.
Horretarako emandako urratsak:
- Gonbidapenaren idatzia egin.
- Normalkuntzako arduradunak gela guztietatik
pasatu normalkuntza zer den azaltzeko eta
gonbitearen idatzia irakurtzeko.
- Idatzia gelako kortxoetan itsatsi.
5. FUNTZIONAMENDUA
-Batzordekideekin biltzeko egunak hauexek dira:
- DBHko batzarkideekin osteguneko jolas -
orduetan.
- Batxilergoko batzarkideekin ostiraleko jolas-
orduetan.
Bilerak guztiz asanblearioak dira. Guztion artean
hainbat ekintza proposatu eta planifikatzen ditugu.
Ikasleak dira ekintza guztien antolatzaileak eta parte-
hartzaileak.Teknikarion lanik garrantzitsuena
koordinazioa da.
6. KOORDINAZIOA
Ekintzaren bat proposatzen denean ematen diren urratsak:
- Ekintzan eragile moduan nortzuek hartuko
duten parte erabaki(ikasle eta irakasle).
- Parte hartzaileei proposamena egin eta haien beharrak
gestionatu.
- Ekintza hori zenbat taldeentzat izango den
erabaki.
- Zein egunetan eta ordutan gauzatuko den erabaki.
Aurreko guztia erabakita dagoenean zuzendariarekin biltzen gara
proposamena aurkezteko. Onartua bada, zuzendariak mintegi buruekin duen
bileran aurkeztuko du. Mintegi buruak mintegiko irakasleei ekintzaren berri
ematen die.
Ekintza guztiak idatziz aurkezten dira.
Ekintzaren xehetasunak (egunak,orduak, parte-hartzaileak, tokia … ) egin
baino 3-4 egun arinago irakasle gelako iragarki-taulan adierazita egoten dira.
Gelaz gela pasatzen gara ekintza aurkeztuz.Idatzia geletako ateetan edo
kortxoetan itsatsita geratzen da.
7. 2.- NORMALKUNTZAKO IRAKASLE BATZORDE HETEROGENEOA
ETA PARTE HARTZAILEA SORTU.
Horretarako emandako urratsak:
- Gonbidapenaren idatzia egin.
- Mintegi bakoitzeko lagun bat gutxienez
nahi dugula adierazi.
- Idatzia irakasle guztien kutxatiletan
utzi.
9. FUNTZIONAMEDUA
Batzarkideekin biltzeko erak:
- Bilera orokorrak: asteazkenetan jolas-orduetan(beharrezkoak
direnean).Bilera hauek idatziz deitzen ditugu.
- Banakako bilerak. Irakasleen lan ordutegia kontuan harturik,
haiei eta guri ondo datorkigunean(askotan).
Normalkuntzako teknikariak, batzordeak proposatutako helburuak eta
iradokizunak aurrera eramaten saiatzen gara. Normalkuntzako ekintza
guztietan batzordeko hainbat kidek parte hartzen dute.
Ekintzak era desberdinetakoak izaten dira, baina ikasleen eta irakasleen
arteko elkar lana eta kolaborazioa beti agerian geratzen da.
Ekintza motak: - Gela barrukoak.
- Jolas tokikoak.
- Liburutegikoak.
- Areto nagusikoak.
- Ibilbideak eta irteerak.
Ekintza guztietan Normalkuntzako hainbat kidek parte hartzen dute.
Batzordetik kanpo dauden hainbat irakaslek ere gurekin askotan
kolaboratu eta ekintzak bultzatzen dituzte.
10. 3.- ZUZENDARITZAREKIN, GURASO ELKARTEKOEKIN ETA
UDALETXEAREKIN BILDU ETA HELBURUAK FINKATU.
Zuzendaritzarekin:- Ostiralero zuzendariarekin biltzen gara,
gure proiektuak adierazi eta antolatzeko.
Guraso elkartearekin: Hainbatetan bildu gara. Haien diru
laguntza beharrezkoa da gure proiektua aurrera eraman ahal
izateko: - Euskaren egunerako PIN lehiaketa.
- “Gure Berba” proiektua.
- Idazleak Ikastetxean.
- Normalkuntzako materiala.
Udaletxeko Euskara Teknikariarekin:
- Motibazio saioak eta bertsolaritza bultzatzeko
eta diruz hornitzeko.
- Altamira Ibilbidearen informazioa jasotzeko.
11. 4.- GALDAKAOKO ONDARE KULTURALA, HISTORIKOA ETA
INGURUGIROKOA GELETAN TRANSMITITU ETA LANDU.
GALDAKAOKO ONDARE KULTURALA
MUSIKA:
-1DBHko klaseetan galtzeko zorian dauden bertoko
abesti zaharrak landu dituzte.
- Gabonetarako koro bat antolatu dute.
PLASTIKA:
- 2DBHko klaseetan esaera zaharrak idatzi eta margotu
dituzte.
- Egindako lan hauek institutuko gela eta pasilloetan
kokatu dira.
“GURE BERBA” LIBURUXKA:
- Guraso elkartekoen laguntzari esker , aurreko abesti
eta esaera zaharrak liburuxka batean publikatu
ditugu.
12. Hemen dituzue aurreko lanen adibideak:
- Esaera zaharren marrazkia.
- Gabonetako abesbatza, “Gure berba” liburuxkarekin.
13. GALDAKAOKO ONDARE HISTORIKOA
HISTORIA KLASEETAN
Altamira ibilbide historikoa Elexalde inguruan dago. Ibilbide honetan
ondokoak ikus ditzakegu:
- Andra Mari eliza.
- Haize olak.
- Burdinazko gerrikoa.
- Galtzada erreala.
Historiako klaseetan ibilbide honen berri emango da eta gaia jorratu ondoren haiekin
ibilbidea egingo dugu.
14. 5.-INSTITUTUKO BAZTER GUZTIETAN GELETAN EGINDAKOA ERAKUTSI
Plastikako klaseetan egindako esaera zaharrak gela guztietan eta pasilloetan
kokatu.
Plastikako klaseetan margotutako inauterietako Euskal Herriko pertsonaiak
pasilloetatik kokatu.
Euskararen eguna ospatzeko PIN lehiaketarako egindako lan guztiak
Normalkuntzako pasilloan erakutsi.
Musikako klaseetan margotutako euskal tresnak, Normalkuntzako pasilloan
erakutsi.
Idatzitako SMS eta maitasun gutunak Normalkuntzako pasilloan erakutsi.
Eginkizun guztien argazkiak normalkuntzako pasilloan kokatu.
15. 6.- EUSKAREN ASTEA, GABONETAKO JAIA ETA INAUTERIAK ANTOLATU.
EUSKARAREN ASTEA
Hainbat ekintza antolatu ditugu:
-Gontzal Mendibilekin ekitaldia.
- Euskararen eguna ospatzeko egindako PINa ikasle,
irakasle eta ikastetxeko langile guztiei banatu.
- PINaren sari banaketa.
-Futbito txapelketari hasiera eman.
-Herri kirolak soinketako klaseetan.
-Euskal Mitologiako hitzaldia.
-Patioko jolasak.
-Musika ekitaldia.
16. GURE TRIKITILARIAK PIN LEHIAKETAKO IRABAZLEA
HERRI KIROLAK EUSKAL MITOLOGIAKO HITZALDIAK
17. GABONETAKO JAIA
Hainbat ekintza antolatu ditugu:
- Esperimentu kimikoak.
- Abesbatza gelarik gela .
- ” GURE BERBA” liburuxka banandu.
- Ikasle eta irakasleen arteko saski baloiko partida.
- GINKANA.
19. INAUTERIETAKO JAIA
Hainbat ekintza antolatu ditugu:
- 1 DBHko ikasleek ,alternatiba eta erlijioko klaseetan
Euskal Herriko inauteriak jorratu dituzte. Geletan
ikasle bakoitzak MIEL OTZINen kapela egin du.
- 2.DBHko Plastikako klaseetan Euskal Herriko
inauterietako pertsonaiak margotu eta Euskal Herriko
mapan kokatu dituzte.
- Soinketa eta Alternatibako klaseetan ZAZPI JAUZIAK
dantza erakutsi da.
- MOZORRO LEHIAKETA antolatu dugu.
22. 7.-”GURE BERBA “ALDIZKARI DIGITALA BERRIZTU
Institutuko web orrian “GURE BERBA” izeneko aldizkari digitala dugu. Hauexek
dira honen helburuak:
- Gurean egiten diren irteera guztien berri ematea.
- Ikasleak kazetari lanetan ibiltzea eta berri gehienak
haiek idaztea.
-Normalkuntza, Agenda 21 eta edozein mintegitik
antolatutako ekitaldien berri ematea.
-Gure institutuko nortasuna adieraztea.
23. 8.- “IDAZLEAK IKASTXEAN” PROIEKTUAN PARTE HARTU.
Hauexek dira aurten gure artean egon diren idazle batzuk:
J. M. ITURRALDE GOTZON BARANDIARAN
GOTZAL MENDIBIL AITOR ARANA
24. 9.-EUSKARA INDARTZEKO MOTIBAZIO SAIOTAN PARTE HARTU.
Azken bederatzi urteotan Elexalde institutuak euskaraz hitz egiteko motibazio saioetan
parte hartu du.
Saio hauetan , lagunen arteko hizkera ,bizitzako hainbat egoeratan erabiltzen diren
esamoldeak, euskararen bilakaera historikoa … aztertzen dituzte.
10.-AZKUE FUNDAZIOAK ANTOLATUTAKO LEHIAKETAN PARTE HARTU.
Aurten Natur Zientziako irakasleen eskutik, gure batxilergoko ikasle batzuek Azkue
Fundazioak antolatutako KLIKASI LEHIAKETAN parte hartu dute.
Ikasleek egindako hainbat bideo eta Power Point aurkeztu ditugu.
25. 11.- MAITASUN GUTUNEN ETA SMSEN LEHIAKETA ANTOLATU.
Antolatzeko ematen ditugun urratsak:
- Gela guztietan, tutoreen bidez,
lehiaketarako gonbitea idatziz luzatu.
- Idatziak euskara irakasleek jaso eta
zuzenketak egiten dituzte.
-Gutunak Normalkuntzako kideok
irakurtzen ditugu eta gogokoenak
bozkatzen ditugu.
- Bileran irabazleak erabakitzen dira.
- Idatzitako gutun eta SMS guztiak
Normalkuntzako pasilloan erakusten
ditugu.
- Gutunen irakurketa eta sari banaketa
antolatzen dugu.
27. BERTSOLARITZA SUSTATU
• Astean behin 1.DBHko ikasleek bertsolaritzako klaseak
jasotzen dituzte.
• Klase hauek institutuko klaustrotik kanpo dagoen irakasle
iaioak ematen ditu.
• Irakasle hau Galdakaoko udaletxeak ordaintzen du.
• Geletan erabiltzen den materiala institutuak ordaintzen
du.