Inguru lehenengo proiektua

638 views
470 views

Published on

0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
638
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
13
Actions
Shares
0
Downloads
17
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Inguru lehenengo proiektua

  1. 1. ZER EGINGO DUGU ORAIN:BAZKALDU EDO AFALDU?...URTEBETETZEAK LANDU! Haur Hezkuntza 2.miala/31 MATXINSALTOAK Miren Gabiña Herrero Onitza Garitaonaindia Malcolm Iker Diaz de Gereñu Aroa Jimenez Perez Oihane Diez Gonzalez Leire Jimenez Litago
  2. 2. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 0. AURKIBIDEA 1. SARRERA…………………………………………………………………………………………………….. 2. orrialdea 2. ESKOLARA BISITA……………………………………………………………………………………….. 3. orrialdea 3. LANAREN JUSTIFIKAZIOA……………………………………………………………………………. 7.orrialdea 4. MATERIAL DIDAKTIKOA DISEINATZEA…………………………………………………………. 8.orrialdea • 1. JARDUERA: “Urtebetetzea” ipuina • 2. JARDUERA: “Urtenbetetze” ipuinaren denbora segida • 3. JARDUERA: Urtebetetzearen errutina • 4. JARDUERA: Urtebetetzeen ospakizuna • 5. JARDUERA: Urtebetetze kanta • 6. JARDUERA: Bizitza argazkien segida 5. HAUSNARKETA………………………………………………………………………………………… 21. orrialdea 6. ERANSKINAK……………………………………………………………………………………………. 23. orrialdea 1
  3. 3. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 1. SARERRA Lan honen bitartez, haurrekin denbora nola landu dezakegun aztertu dugu.Denboraren nozioa bereganatzea haurrek duten zailtasun orokor bat delako, eta hori kontuanizanik, denbora zer den ikas dezaten jarduera didaktiko eta ludiko batzuk proposatzea da gurehelburua. Horretarako, denboraren gaian murgildurik landu beharreko kontzeptuak zeintzukdiren zehaztu ditugu, bestalde, adituek denborari buruz zer dioten ere aztertu dugu, denborakronologikoa, historikoa, denboraren nozioa etab. Honekin lotuta, denbora lantzeko gureinguruan zer nolako materialak aurki genezake ere aztertu dugu, horietako material batzuenanalisia ere eginik. Aipatzekoa da oso material politak aurkitu ditugula, umeei ikasteko etajolasteko aukerak ematen dizkieten joku, jolas, ipuin, puzzle... Gainera, eskola batera bisita bategiteko aukera izan genuen. Irakaslearekin solasaldi aberatsa izan ondoren, ikasitakoarenhausnarketa bat egin dugu eta horren arabera, gure proiektua nondik bideratuko dugun etazer landu nahi dugun erabaki dugu. 2
  4. 4. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 2. ESKOLARA BISITA Atal honetan eskolara bisita egin ostean ateratako ondorioak azalduko ditugu. Eskolandenbora lantzearen dinamika zelan burutzen duten aztertu dugu, eta hainbat datu desberdinbildu ditugu: Ermuako Eskola Barri ikastola joan gara, eta bertan bost urteko gela bisitatu dugu. Gelahau, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hirugarren mailan kokatua dago eta denera 23 neska-mutil dira. Gela antolakuntzari begira, umeak modulu ezberdinetan banatzen dituztela aipatuzigun, normalean, modulu nagusienak 45 minutukoak izaten direlarik (adb: intentsiboa(errutinak) tapizan eta txokoak). Inguruaren ezaguerari begira, hurrengo gaiak jorratzen dituztela azaldu zigun:gorputza, urtaro ezberdinak, sentimenduak, kultura aniztasuna, gabonak, ihauteriak, ura,animaliak (proiektuka lan egiten dutenez, umeek dituzten interesen arabera antolatuko da),oporrak, auzoa. Guzti hau borobiltzeko, material eta jarduera desberdinak erabiltzen dituztelakomentatu zigun, baita irteerak egiten dituztela ere. 3
  5. 5. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. Gure asmoa, denbora zelan lantzen den aztertzea zela kontuan hartuta, klaseanlantzen zituzten hainbat jarduera azaltzea eskatu genion, izan ere, gelan egiten diren jardueraaskotan umeak denboraren kontzeptua ulertu eta barneratzeko aukera izaten dute.Ondorengo hauek dira aipagarrienak: 1. Errutinen bidez, eguneroko ekintzak panel batean jartzen dira. Asteko egunen panela da hau, eta egun bakoitzean eta momentu bakoitzean egin beharreko lanak kronologikoki jartzen dira bertan. Era berean, asteko egunak lantzen direlarik, goizeko jarduerak eta arratsaldeko jarduerak bereizten dira. Horrela umeak asteko egunen kontzientzia, arratsalde edo goizaren kontzientzia hartzen doaz, bisualki eta espazioan ordenaturik ikusteko aukera duelako. Ekintzen ordena ikusteko aukera dute, lehenago eta beranduago kontzeptuak landuz. 2. Honez gain, hizkuntzaren bitartez “egunon”, “arratsaldeon” hitzekin, denboraren gaia jorratzen da. 3. Psikomotrizitate gelan, saioa amaitu baino lehen, saioa bukatzeko 5 minutu falta direla esaten zaie. Beraz, denbora mugatua bizitzeko aukera eta pasatzen den denboraz konturatzeko aukera eskaintzen zaie. 4
  6. 6. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 4. Eguraldiaren panelekin hainbat kontzeptu lantzen dituzte: egutegia, zenbakiak, hilabeteak, urtaroak, zenbat egun falta dira urtebetetze edo jarduera berezietarako, zenbat egun daude astean, zenbat egunetan egin duen eguzkia,... Horrela, matematikak lantzeko (zenbakiak, denbora neurtzeko unitateak) aukera dutelarik. 5. Gelan duten arrainaren bizi prozesuarekin, erritmo biologikoak beraien gorputzetik kanpo bizi eta ulertzeko gai izango dira. 6. Musika geletan, erritmoa eta denbora lantzeko aukera dute abesti eta jolasen bitartez. Beraz, ikus daitekeenez, denbora kontzeptua globalki eta zeharka lantzen dute etaeguneko jardueren errutinekin, umeek denbora kontzeptua barneratzen doaz, horretarakomaterial anitza (argazki belkrodunen panela, arbela digitala, abestiak, musika saioak, musikatresnak) erabiltzen dutelarik. Eskolara bisita egin ostean, umeekin denbora kontzeptua lantzeko zailtasun handiakdaudela konturatu ginen, eta beraiekin denbora era orokorrean lantzen zela ikusi genuen, izan 5
  7. 7. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU.ere, beraientzat denbora kontzeptua oso abstraktua baita. Hau dela eta, gauzak sarrierrepikatu behar direla jabetu ginen. Umeek ideiak barneratu arte sarri errepikatu behar dirajarduerak, askotan errutinetan bihurtuz. Gainera, momentu oro haien bizitzekin etaesperientziekin zuzenean lotura duten erreferentziak eman behar zaizkie. Erreferentzi hauek,ekintza ezberdin eta espazio antolamenduarekin lotuta egongo behar direlarik. Azken finean,“El tiempo y el espacio en la didáctica de las ciencias sociales” testuan esaten duen bezala,haurrek, denbora nozioa hobeto barneratuko dute baldin eta haien bizi esperientzietatikabiatzen bagara. Beste alde batetik, gure proiektua IKT-rekin lotuta zuzena izan behar zuela jakinda,gelan aurki genezakeen baliabide elektronikoetan ere fijatu ginen eta gelan bertan honakotresnak aurkitu genituen: ordenagailua, CDrom.ak, interneteko atari ezberdinak, arbeladigitala, argazki kamara,... Nolabait, espero genuena aurkitu genuen ez zegoen berezitasunhandiko aparatu elektronikorik. Baliabide tekniko eta elektroniko hauek, ekintza eta jarduera ezberdinak jorratzekoerabiltzen dituzte irakasleek. Adibidez, CDrom-etan jolas ezberdinekin gai ezberdinakjorratzen dira, hiztegia, ipuina, matematikak, musika, ingelesa... Arbela digitala gelatik kanpodago eta astean behin joaten dira honekin jarduera ezberdinak lantzeko.Gustatuko litzaiguke aipatzea, irakasleak komentatu zigunaren arabera umeek baliabidehauekiko duten jarrera oso ona dela, asko gustatzen baitzaizkie. Baliabide hauekin egindakojarduerak, umeentzako oso motibagarriak dira eta beraien atentzioa piztu eta mantentzenlaguntzen dute. 6
  8. 8. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 3. LANAREN JUSTIFIKAZIOA Eskolara joateak denboraren inguruan diseinatutako materialak eta jarduerak egitekolagungarria izan zaigu, testuinguru erreal bat ikusteko aukera izan dugulako. Ikusitakoa, gureproiektuaren oinarria izan da, eta bisita hori izan da gure abiapuntua jarduerak proposatzekomomentuan. Honez gain, gaur egun eskoletan egiten den lana ikusi eta ezagutzeko aukera izandugu. Errutinak zelan lantzen diren hurbiletik ikusteko aukera izan dugu, hala nola, egutegia,eguraldia, prikomotrizitatean denbora mugatua... Aipatu dugun bezala, laneko hainbat erabaki hartzerako orduan, eskolara egindakobisitan oinarrritu gara eta gure proiektua burutzeko baldintzak zehazterakoan ere, bertanikusitakoa kontuan hartu dugu. Denbora lantzeko jarduera gehienak egunerokotasunean oinarritzen zirela kontuanizanda, urtebetzeakin lotutako proiektu bat sortzea pentsatu genuen, izan ere, urtebetetzeabera eta honekin batera lotutako ohitura guztiak umeentzako oso garrantzitsuak direlakonturatu ginen. Beraz, hori guztia aprobetxatuz denbora lantzeko urtebetetzearen gaiajorratzea oso egokia eta interesgarria iruditu zaigu. Proiektua 5 urteko haurrei zuzentzea pentsatu dugu, alde batetik bisitatu duguneskolako haurrek 5 urte zituztelako eta beraz, jasotako informazio guztia zuzeneanaprobetxatu genezakeelako. Beste arrazoietako bat izan da, nagusiagoak direnez, gaitasungehiago dituztela jarduera konplexuagoak eta esanguratsuagoak egiteko. Izan ere,urtebetetzeen gaia jorratzea nahiko konplexua izan daiteke eta denboraren gaia ere esandugun bezala oso abstraktua da. Hori guztiagatik egokiena 5 urteko haurrekin lan egitea delaerabaki dugu. Proiektu honetan zehar planteatu ditugun jarduera guztiak beraz, bost urtekohaurrei zuzenduak egongo dira, haietako batzuekin hainbat moldaketa burutuko ditugularik.Denera, sei jarduera proposatu ditugu: ipuin bat, ipuinaren segidak ordenatzeko jarduera bat,hiru errutina eta kanta bat. 7
  9. 9. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU.4. MATERIAL DIDAKTIKOA DISEINATZEA Goian azaldu dugun moduan, gure proposamen didaktikoa URTEBETETZEEN inguruanizango da eta hauen inguruko ezaugarri asko jorratuko ditugularik. Modu honetan, umeek urtenaturalaren kontzientzia hartzea dugu helburu. Honez gain, umeek denboran zehar haiengorputzak izan dituzten aldaketez jabetzea nahi dugu, baita denbora nozioak barneratzea etaegoki erabiltzea ere. Denborarekin lotuak dauden helburuak jorratzeaz aparte (jarduerakonkretu bakoitzean espezifikoki landuko ditugularik), beste hainbat azpi helburu markatuditugu; matematika lantzea, hizkuntza gaitasuna lantzea...besteak beste. Honetarako bost jarduera ezberdin planteatu ditugu: Lehenengo eta behin eta gaiankokatzeko, umeei "Urtebetetzea" ipuina irakurriko diegu. Honekin lotuta, ipuinekogertakizunen denbora-segira jarduera egingo dugu. Eta errutinetan zentratuz, lau errutinamota landuko ditugu; egutegia (bertan urtebetetzeak, hileak, asteak, egunak… jorratukoditugu), urtebetetze ospakizuna (koroa eta marrazkia eginez), urtebetetze kanta eta haurrenbizitzako argazkien segida.Ondoren, jarduera bakoitza banaka eta bertan erabiliko dugun materiala aztertuko dugu: 1- "URTEBETETZE" IPUINA Umeak borobil erdi batean eseriko dira, irakaslea beraien aurrean kokatuko delarik. Modu honetan, ume guztiek ipuinaren irudiak ikusi ahal izango dituzte. Ipuina kontatzen hasi aurretik, arauak guztion artean birgogoratuko dira,Jardueraren deskribapena hurrengo esaldiarekin: "begiak zabalik, belarrik erne, ahoa itxita eta ipurdia eserita". Ondoren, irakasleak ipuina irakurriko du, ahots tono egokiarekin eta erritmoa zainduz. Garrantzitsua izango da, irakasleak "orain", "beranduago", "gero", "azkenik",... bezalako denbora hitzekin ipuina kontatzea. Ipuina irakurri ostean, irakasleak haurrei galderak egingo dizkie: "zelan ospatzen duzue zuen urtebetetzea?", "zer opari jasotzen duzue?"... 8
  10. 10. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. Zertarako nahi dugu? Zer Batez ere, ipuina irakurri nahi dugu URTEBETETZEAREN gaiari nahi dugu egin material sarrera bat egiteko. Baita, urtebetzearen kontzeptua honekin? barneratzeko eta ospakizun honen inguruko ohiturak lantzeko. Materialaren helburu 1- Urtebetetzea eta honen inguruko ospakizuna lantzea espezifikoak 2- Denbora antolatzen lagunduko dizkien kontzeptuak lantzea: "orain", "beranduago", "gero", "azkenik",... - Eguneroko jarduerek denboran duten segidaz jabetzea eta jardueren iraupena intuizioz kalkulatzen hastea (lehenengo zikloa1. bloke a: ingurune fisiko eta naturalarekiko interakzioa) Konpetentzia eta helburu - Denboraren joanean bizimoduan eta ohituretan gertatu didaktikoak formulatu. diren zenbait aldaketa identifikatzea (Lehenengo Zikloa. 3. blokea: kultura eta bizitza gizartean) 2. mailako helburua: - Kide garen lehenengo gizarte-taldeak identifikatzea: familia eta eskola. Era askotariko familia-ereduak, senidetasun- harremanak, familiako kideak... (lehenengo zikloa 2. blokea: bizitza ingurukoekin) Noiz, zein testuingurutan Eskolan, gelako irakurketa txokoan denak borobilean eseriak eta nork erabiltzeko? gaudelarik. Erabiltzaileen rolak Irakasleak irakurketa osena egiten duen bitartean, haurrak adi definitu. Ikasleen eta isilik egongo dira. Ondoren, irakasleak interakziorako aktibitateak zeintzuk galderak plazaratuko ditu eta haurrak parte hartuko dute. izango dira? 9
  11. 11. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. Edukinaren eskema edo Estetikoki ez da ipuin oso erakargarria, irudiak oso gidoia hiru aspektuak estereotipatuak egoteaz aparte koloreak ez dira kontutan harturik: erakargarriak. Ipuinaren tamaina ere ez da egokia, oso txikia estetikoa, interakibitatea baita. Honez gain uste dugu, orri bakoitzean elementu gehiegi eta edukin edukatiboa. agertzen direla. Honek haurren atentzioa galarazi dezake. Edukiak, esan bezala ez dira guztiz hezitzaileak, familia mota bakarra adierazten baitu. Horregatik, irakasleak honi buelta emateko tresnak erabili behar ditu, haurrei haien familien inguruko galderak botaz eta hausnarketarako bideak zabalduz. 10
  12. 12. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 2- "URTEBETETZE" IPUINAREN DENBORA SEGIDA Aurretik landutako "Urtebetetze" ipuina ardatza harturik, irakasleak ipuineko irudiak kartulina txikietan erakutsiko dizkie haurrei, bakoitzari ipuin osoa banatuz. Hauek, denbora segida egokian ordenatu beharko dituzte bertan agertzen diren irudiak,Jardueraren deskribapena ipuineko gertakizunen ordenaren arabera. Horretarako, haur bakoitza irudiak koloreztatzeaz aparte, moztu eta orden egokian pegatu beharko ditu. Hau guztia aurrera eramateko, irakaslearen laguntza edukiko dute. Galderak eginez eta aurretik landutako denbora kontzeptuak azpimarratuz ("orain", "beranduago", "gero", "azkenik",...) . Zertarako nahi dugu? Zer Denboran, gauza batzuk lehenago eta beste batzuk beranduago nahi dugu egin material geratzen direla ulertzea nahi dugu. Eta bizitzan, gertakizun guztiek honekin? orden bat jarraitzen dutela ikastea. Materialaren helburu - Umeek denbora nozioak (hiztegia) ezagutzea eta egoki espezifikoak erabiltzea. - Psikomotrizitate fina lantzea. - Zenbait eginkizunek eta ziklok duten iraupena kalkulatzea denbora-unitatetan (eguna, astea, urtaroak, urteak...), eta eguneroko jarduerak denboran kokatzea (eguna, gaua, goiza, arratsaldea, astea, jaieguna...). (bigarren zikloa. 1. blokea: Konpetentzia eta helburu ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria) didaktikoak formulatu. -Denboraren joanean bizimoduan eta ohituretan gertatu diren zenbait aldaketa identifikatzea (3. blokea: kultura eta bizitza gizartean) Noiz, zein testuingurutan Gela orduan burutuko den jarduera da. Oraingoan, ikasleak eta nork erabiltzeko? mahaietan egongo dira, materiala eskuragarri dutelarik. 11
  13. 13. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. Erabiltzaileen rolak Klasean, irakasleak azalpen txiki bat egin ostean ikasleek jarduera definitu. Ikasleen burutuko dute.. Beti ere, irakaslearen laguntza eta gidaritzapean. aktibitateak zeintzuk Ikasleak sormen lana aurrera eramango dute. izango dira? Edukinaren eskema edo Aurretik esan dugun bezala, ipuineko irudiak ez dira oso politak gidoia hiru aspektuak baina haurrek beraiek, haien irudimena eta sormena landuz kontutan harturik: irudiak edertu ahal dituzte. Alde hezitzaileari dagokionez, irudien estetikoa, interakibitatea segida egitean denboraren nozioa barneratzen joango dira. eta edukin edukatiboa. 12
  14. 14. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 3- EGUTEGIAREN ERRUTINA Urte osoko egutegi bat egin ostean, hile bakoitzean haur bakoitzaren urtebetetzea agertuko da islatua argazki baten bidez. Hilabete bakoitzaren hasieran, hile horretan bertan urteak betetzen dituzten haurren birpasa egingo dugu. Modu honetan hurrengo kontzeptu hauek lantzeko aukera edukiko Jardueraren deskribapena dugu: urtearen luzeera (12 hilatebe), hilabeteak (izenak), asteak (7 egun). Hilabete bakoitzeko lehenengo egunean, errutina berdina errepikatuko da: zein hilabetean gauden, zenbat klase-kideek betetzen dituzten urteak, aurreko hilabeteekin konparatu... Honekin jarraituz, urtebetetze egun bakoitzean errutina konkretu batzuk landuko dira: koroa egin, marrazkiak egin, abestu... Jarduera hau, haurrek denboraren nozioa gutxika Zertarako nahi dugu? Zer barneratzen joateko planteatzen dugu. Urtea, hilabeteak, nahi dugu egin material asteak, egunak lantzea helburuetako bat izanik. Hori honekin? aprobetxatuz, matematika eta konparazioak (hizkuntzaren bidez) landuko ditugu. Materialaren helburu Haurrak denbora kronologikoan haien buruak kokatzen espezifikoak jakitea eta aldi berean, denbora aurrera joan ahala nagusitzen doazelaren kontzientzia hartzea. Beste helburu batzuk, edo bigarren mailakoak matematika lantzea eta hizkuntz komunikazio gaitasuna izango dira. - Zenbait eginkizunek eta ziklok duten iraupena kalkulatzea denbora-unitatetan (eguna, astea, urtaroak, urteak...), eta Konpetentzia eta helburu eguneroko jarduerak denboran kokatzea (eguna, gaua, goiza, didaktikoak formulatu. arratsaldea, astea, jaieguna...). (Bigarren Zikloa. 1. blokea: ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria) - Eguneroko bizitzan zenbakiek duten balio funtzionala eta zenbakien baliagarritasuna aztertzea eta horretaz jabetzea. 13
  15. 15. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. (Bigarren Zikloa. 1. blokea: ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria) Kurtso osoan zehar landu beharreko jarduera da hau, batez ere enfasia hilabete bakoitzeko lehen egunean egongo Noiz, zein testuingurutan delarik. Gelan bertan burutuko den jarduera da eta ikasleak eta nork erabiltzeko? izango dira protagonistak, baina jarduera bideratzeko asmoz, irakasleak galdera eragileak luzatuko ditu. Hilabete bakoitzean, urteak betetzen dutenak protagonismoa hartuko dutelarik. Hilabete horretan urteak betetzen dituen haurra/k Erabiltzaileen rolak protagonista izango da/dira. Hala ere, guztien artean definitu. Ikasleen jarduera hau eramango dute aurrera irakaslearen galderak aktibitateak zeintzuk erantzunez. Irakaslea, jardueraren gidaria izango da. izango dira? Edukinaren eskema edo Egutegia, estetikoki ahalik eta ederren eta erakargarrienen gidoia hiru aspektuak osatzea da gure helburua. Honetan irakasleak nolabaiteko kontutan harturik: ardura dauka, egutegia polito gera dadin. Aldi berean, estetikoa, interakibitatea denbora jorratzeko tresna oso baliagarria eta hezitzailea dela eta edukin edukatiboa. uste dugu. Honekin urte oso batean denborari lotuta eman daitezkeen ezaugarriak landu ditzakegu. 14
  16. 16. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 4- URTEBETETZEEN OSPAKIZUNA Ume guztien artean, irakaslearen laguntzaz, urteak betetzen dituen umearentzat, koro bat egingo dute. Irakasleak koroa moztu eta zorionak hitza idatziko du, umeek apain dezaten : gometsak jarri, margotu, ea … Jardueraren deskribapena Jarduera honekin batera, gelako ume guztiek urteak betetzen dituen umearentzako marrazki bana egingo dute eta irakasleak prestatutako karpetatxo batean, marrazki guztiak sartu eta umeari oparituko dizkiote. Guk pentsatutako jarduera KOROA eta MARRAZKIAK egitea da. Jarduera honekin urteak betetzen dituen umeari Zertarako nahi dugu? Zer garrantzia emango zaio guztion artean klasean berarentzako nahi dugu egin material koro polit eta erakargarri bat eginez. Bidali nahi dugun honekin? informazioa honako hau da: urtebetetze eguna, egun berezia dela eta berezia delako, ospatu egiten dugula. Materialaren helburu Denbora pertsonala lantzeaz gain, umeak bizi duen espezifikoak egozentrismo horretatik ateratzen languntzea. - Denboraren joanean bizimoduan eta ohituretan gertatu diren zenbait aldaketa identifikatzea (Lehenengo Zikloa. 3. blokea: kultura eta bizitza gizartean) - Norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, Konpetentzia eta helburu bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatu eta didaktikoak formulatu. adieraztea. Norberaren sentimenduak eta emozioak pixkanaka kontrolatzen ikastea. 15
  17. 17. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. Eguna hasten denean, umearen urtebetetzea dela gogoraraziko diegu gelakideei. Koroa eta marrazkiak egitearen jarduerak, gelako umeen urtebetetze egunetan Noiz, zein testuingurutan erabiliko ditugu, umeak festa horretan murgil daitezen. eta nork erabiltzeko? Jarduera hau gelako ume guztien urtebetetze egunetan egingo da. Urteak betetzen dituena protagonista izango da; berari egingo zaio bai koroa baita marrazkiak ere. Urteak betetzen duen haurra, egun berezi honetako protagonista izango da, horregatik koroa eramango du Erabiltzaileen rolak jantzita eta marrazkiak jasoko ditu opari bezala. Irakasleak definitu. Ikasleen haurrak toki egokietan antolatzeko ardura hartuko du. Denek aktibitateak zeintzuk materiala eskura eduki dezaten, irakasleak adi egon beharko izango dira? da. Haurrak orokorrean, jardueran parte hartuko dute marrazkia eginez eta urtebetetzeko haurrari oparituz. Ekintza guztiz parte hartzailea da hau. Jarduera honetan, aurrekoan bezalaxe, irakasleak badu nolabaiteko ardura haurraren koroa (jatorriz behintzat) Edukinaren eskema edo estetikoki polita izan dadin. Baina, noski gero haurrek beraiek gidoia hiru aspektuak dekoratuko dutenez, haien sormenaren araberakoa izango kontutan harturik: da. Estetikari dagokionez, erabiliko dugun materiala ahalik estetikoa, interakibitatea eta politen eta erakargarrien erabiltzen saiatuko gara: eta edukin edukatiboa. koloredun kartulinak, gometsak, aluminiozko paperak,…Jarduera hau, oso hezitzailea dela uste dugu Haur Hezkuntzako edozein ziklotan egiteko, azken finean urteak betetzen duen haurrari opari sinple baina polit bat ematen zaiolako. 16
  18. 18. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 5- URTEBETETZE KANTA Urtebetetze eguna den bakoitzean, hurrari Txirri, Mirri eta Txiribitonen abestia abestuko zaio. Jarduera hau, haur Jardueraren deskribapena guztiekin egingo da, errutina bihurtuz. Kanta hau, bideo formatoan egongo da. Jarduera honen helburua, haurrak, gutxinaka denboraren nozioaz baliatzea da. Jarduera hau burutzerakoan, Zertarako nahi dugu? Zer urtebetetze egunari garrantzia eman nahi diogu eta honekin nahi dugu egin material batera haurrei transmititu nahi dieguna, urtebetetze eguna honekin? berezia dela eta horregatik ospatu egiten dugula. Haurrak denbora kronologikoa eta denbora pertsonala Materialaren helburu lantzea. Bestetik, denbora pasa ahala, nagusitzen doazela espezifikoak konturatzea. Kantarekin eta musikarekin batera, baita denbora lantzeko aukera eduki dezakegu, erritmoa izango delarik jarduera honetako beste ardatzetako bat. Konpetentzia eta helburu - Denboraren joanean bizimoduan eta ohituretan gertatu didaktikoak formulatu. diren zenbait aldaketa identifikatzea (Lehenengo Zikloa. 3. blokea: kultura eta bizitza gizartean) Kurtso osoan zehar landuko dugu jarduera hau urtebetetze eguna den bakoitzean eta ikasgelan aurkitzen diren guztiak Noiz, zein testuingurutan paper garrantzitsua beteko dute. Jarduera hau gelan eta nork erabiltzeko? burutuko da, eta bertan aurkitzen diren guztiek, irakasle zein ikasle, ZURI ZORIONAK abestia abestuko diote urteak betetzen dituen haurrari.. 17
  19. 19. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. Erabiltzaileen rolak Urteak betetzen dituen haurra protagonista izango da eta definitu. Ikasleen beste guztiek bigarren paper batean geratuko dira. aktibitateak zeintzuk Irakasleak, kanta eta dantza (egotekotan) ongi dinamizatu izango dira? beharko ditu. Haurrak kantatzera eta ongi pasatzera animatuko dituelarik. Edukinaren eskema edo Oraingo honetan, IKT-ak erabili ditugu eta estetikoki oso gidoia hiru aspektuak jarduera polit eta erakargarria da. Kanta bera, kolore eta kontutan harturik: irudi ederrekin aurkeztuko dugulako bideo formatoan. estetikoa, interakibitatea eta edukin edukatiboa. 18
  20. 20. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 6- BIZITZA ARGAZKIEN SEGIDA Urteak betetzen dituen haurrak, bera txikia zeneko argazkiak eramango ditu klasera. Posible bada, bere bizitzako urte bakoitzeko argazki bana eramango du. Behin argazkiak ekarrita, klasekideei hauen ganeko azalpenak emango dizkie, kontuan izanda argazki horiek esanahi berezi bat edukiko dutela haientzat. Jardueraren deskribapena IKT-en erabilpena egiteko, haurrek hain bizitzako argazkiak urteak bete baino aste bete lehenago ekartzea pentsatu dugu. Modu honetan, irakasleak bideo edo power point xume bat egiteko denbora edukiko du. Horrela, argazkiak digitalizatuak geratuko dira, eta hau guztien argazkiak ordenadorean sartuak gera daitezke. Alde batetik, denbora aurrera doalaren nozioa barneratzea eta batez ere, denbora aurrera pasatzeak haien gorputzean aldaketak sortzen dituela (altuera, ilea, lodiera, aurpegiaren Zertarako nahi dugu? Zer forma,...) konturatzea. Bestetik, norberak bere bizitzako nahi dugu egin material hainbat aspektu adieraztea, egoera pertsonalen gaineko honekin? azalpenak ematean, haurrek lotsak gainditzen dituztelako eta elkar hobeto ezagutzen direlako. Hirugarrenik hizkuntza lantzeko eta ahozko gaitasun komunikatiboa lantzeko aukera egokia da. Materialaren helburu Denborak gugan (bai fisikoki zein mentalki) sortzen dituen espezifikoak aldaketak ezagutzea; pertsonen eboluzioaz ohartzea. 19
  21. 21. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. Izaki bizidunetan zenbait jokabide, funtzio, ezaugarri eta aldaketa identifikatzea. Bizi-zikloa, jaiotzatik heriotzarakoa, Konpetentzia eta helburu ezagutzen hastea. Izaki bizidunei buruzko usteak adieraztea. didaktikoak formulatu. (Lehenengo Zikloa. 2.. blokea: natura ezagutzen hastea) - Eguneroko jarduerek denboran duten segidaz jabetzea eta jardueren iraupena intuizioz kalkulatzen hastea (lehenengo zikloa1. blokea: ingurune fisiko eta naturalarekiko interakzioa) Ikaskide baten urtebetetzea den bakoitzean burutuko den jarduera da. Klasean bertan burutuko da, eta protagonista den ikaslea beste guztien aurrean jarriko da argazkiak Noiz, zein testuingurutan erakusteko eta azalpenak emateko. Beraz, jarduera honen eta nork erabiltzeko? protagonista nabarmena urteak betetzen dituen haurra izango da. Ondoren, beste haurrek galderak eta zalantzak plazaratzeko tartea edukiko dute. Urteak betetzen dituen haurra protagonista izango da, beste Erabiltzaileen rolak haurrak berriz entzute aktiboa egingo dute eta baita definitu. Ikasleen galderen txanda denean, parte hartzeko aukera izango dute. aktibitateak zeintzuk Kasu honetan, irakaslearen funtzioa moderatzaile bezala izango dira? agertzea izango litzateke. Edukinaren eskema edo Azken jarduera honetan ere IKT-ak erabiliko ditugu. Ikasle gidoia hiru aspektuak bakoitzak, irakaslearen laguntzarekin bere argazkien bilduma kontutan harturik: modu digitalean erakutsiko die beste klasekideei. Informazio estetikoa, interakibitatea guzti hau ordenadorean gordeta geratuko delarik, etorkizun eta edukin edukatiboa. batean edozein klase-kidek argazkiak berriro ikus ditzan eta IKT-ekin interaktibitatea eduki dezan. Alde estetikoa zaindua egongo da, eta horretaz irakaslea arduratuko da. Jarduera guztiz hezitzailea dela uste dugu, denbora nozioa lantzeaz aparte, IKT-en erabilpena ere jorratzen baitugu. 20
  22. 22. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 5. HAUSNARKETA Lan honen bitartez, denbora pertzepzioaren inguruko hainbat kontzeptu landu, garatueta ikasi ditugu, gero haur hezkuntzako ikasgeletan aurrera eramateko kapazak izatekolagungarria izango zaizkigunak. Gure ustez oso garrantzitsua da denboraren garrantzia transmititzea, eta haurhezkuntzan bereziki lantzen hastea, nahiz eta 8-9 urte arte guztiz bereganatzen edo perzibitzenez duten kontzeptua izan arren. Proiektuarekin hasi ginenean, haurrei denbora nolatransmititu geniezaiokeen pentsatzen hasi eta lan zaila egin zitzaigun, inoiz ez garelakohorretan pentsatzen ipini. Azken finean, helduok guztiz barneratuta dugun kontzeptua dadenbora. Denek ongi dakizkigu orduak, minutuak, asteak, urteak… bezalako kontzeptuek zeresan nahi duten eta inoiz ez diogu geure buruei galdetu gauza bakoitza zer den. Horregatik,proiektuaren hasieran nahiko galduta ibili ginen ez genekielako zelan transmititu eta zelanirakatsi denboraren pertzepzioa haur bati, baina gero egindako jardueren bitartez etairakurritako teoriaz baliatuz, pixkanaka- pixkanaka lanaren mamira heldu ginen, gureproposamena modu egokian garatu arte. Lehen esan dugun moduan, hasieran oso galduta geunden baina klasean landutakokontzeptuak; hala nola, orduak, egunak, hilabeteak, urteak, oso lagungarriak izan dira proiektuhoni amaiera emateko, kontzeptu horien definizio gabe zailago izango litzateke aurrerajarraitzea, buruan ez genukeelako izango kontzeptu horien benetako definizioa eta ikuspegia. Aurreko kontzeptu guzti horiek kontuan izanda konturatu gara baliabide askorekinlandu ahal daitekeela denboraren pertzepzioa, beti ere umeen egunerokotasunera hurbiltzen.Baliabideen artean ipuinak, kantak, filmak, marrazkiak, egutegiak….ditugu. Aipaturiko baliabideak aukeratzerakoan kontutan izan behar dugu haurraren adinerakoegokiak izatea, funtzio didaktiko bat izatea eta garrantzitsuena, alde edo funtzio ludikoaizatea, horrela umeek modu dibertigarri batean ikasteko aukera gehiago izango dute. Laburbilduz, irakasgai honetan eta bereziki proiektu honetan landu duguna gureetorkizunerako oso baliagarria dela uste dugu. Alde teorikoan soilik ez zentratzeak, baizik etaalde praktikoa ere jorratzeak (denbora jardueren proiektua) izugarri lagundu digu ikasgai 21
  23. 23. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU.honetako edukiak barneratzeko, denboraren pertzepzioa bereganatzeko eta haur hezkuntzandenborari lotutako zer nolako jarduerak proposatu dezakegun ikasteko. Oso garrantzitsuaikusten dugu denboraren pertzepzioarekin haur hezkuntzan hastea, denbora pertsonala etahistoria bereziki bermatzen joatea. 22
  24. 24. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. ERANSKINAK 23
  25. 25. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. Ondoren aurkeztuko ditugun eranskinak, URTEBETETZEA lantzeko proiektuan zeharaurrera eraman ditugun jardueren materiala agertuko da. Jardueraz jarduera, erabili ditugunmateriala txertatuta agertuko da. 1. JARDUERA: “Urtebetetze” ipuina 2. 24
  26. 26. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 25
  27. 27. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 26
  28. 28. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 2. JARDUERA: “Urtebetetze” ipuinaren denbora segida Urtebetetze Ipuina Nola ordenatuko zenuke ipuina? 27
  29. 29. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 28
  30. 30. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 3. JARDUERA: Egutegiaren errutina 29
  31. 31. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 4. JARDUERA: Urtebetetzeen ospakizuna URTEBETETZE KOROA: 30
  32. 32. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. MARRAZKIAK 31
  33. 33. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 32
  34. 34. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 33
  35. 35. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 5. JARDUERA: Urtebetetze kanta ZURI ZORIONAK, ON ONAK, ZURI ZORIONAK, ZORIONAK. Urte bat gehiago bete duzu gaur, belarritik tira, opariak jaso. Tori zure tarta, egizu putz, putz, putz... kandela akabo. Izan zoriontsu gurekin batera. Ondo pasa ezazu, maite zaitugu eta. Hemendik aurrera, oraindik zuk, zuk, zuk... asko bete itzazu. 34
  36. 36. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU. 6. JARDUERA: Bizitza argazkien segidaHILABETEAK:URTE 1: 35
  37. 37. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU.2 URTE:3 URTE: 36
  38. 38. Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza. Begoña Molero./HH2,31. Taldea: Matxinsaltoak.2012/2013 ikasturtea. Irakasleen Magisteritza Eskola, EHU.4 URTE:5 URTE: 37

×