Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
1. Gogoeta hezkuntzari buruzko egoeran
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
Lan honetan, argazkien bidez, hezkuntzan izan ditugun esperientziak
edo ereduak eta gaur egun daudenak azaleratu nahi izan ditugu. Azkenik, nola
gustatuko litzaiguken hezkuntza izatea jarri dugu.
Gure esperientziak anitzak izan dira adin desberdina dela eta, ikastola
desberdinetara joan garela eta beste gauza asko direla eta, baina denak izan
ez arren, hainbat esperientzia berdintsuak izan direla esan dezakegu, adibidez:
eskolan ordu gehiegi pasatzea, irakasleak jartzen zizkiguten zigorrak, etxeko
lan asko bidaltzea, motxilan pisu gehiegi eramatea, programazio guztia
betetzearen ondorioz denbora gutxian helburu gehiegi lantzen genituenen
zalantza ugari sortzea, ia lan guztiak bakarka egitea, jolasaldietan denak
elkarrekin jolasten ginen edozein jokora. Azkenik, aipatu behar dena, gelan
ikasle gutxiago egoteak gauzak denok batera egitea errazten zuela da,
adibidez.
Guk jasotako hezkuntzaren eta gaur egungo hezkuntzaren artean
desberdintasun handiak sumatu ditugu, teknologia berrien erabilpena bai
klasean bai patioan , talde lana sustatzen dela, klaseen ratio handitu egin dela,
ikasleen artean berdintasuna ematen dela, ikastoletako gelen berrikuntza
musikan,plastikan, soinketan, laborategian… Aldaketak ez ditugu soilik eremu
honetan antzeman, errespetu falta gehiago dagoela bai ikasleen artean, bai
ikasle- irakasleen artean ere sumatu dugu.
Esan behar dugu, hezkuntza legeak direla eta hezkuntzan aldaketak
egotea ekarri dituela. Alde batetik, ikasgeletako haur kopurua handitzea, eta
bestetik, murrizketak egotea: laguntza eta beka gutxiago eskaintzea, eta horrek
zenbait ikastoletan jan gela zerbitzua edo eta autobus zerbitzua ez eskaintzea
eragin du. Murrizketak ez dituzte ikasleetan bakarrik eragina, irakasleak ere
jasan dituzte hauen ondorioak gero eta lan gehiago dute eta.
Guztia hau ikusi ondoren, egoera aldatzea espero dugu eta horretarako
politikak hezkuntzan eragina ez izatea eta diru laguntza gehiago eskaintzea
dela modua uste dugu. Beste alde batetik , ikasle-irakasleen arteko harremana
eta errespetu eza ekidin egin behar dela eta ikasle guztiak berdintasunez
tratatu behar direla uste dugu.
Bukatzeko esan, bideoan txertatzeko aukeratu dugun abestia “La
respuesta no es la huida- Maldita Nerea” taldearena izan dela da. Abesti honek,
gai honekin guztizko lotura daukala uste dugu, egoera aldatzeko borroka egin
behar delako, ezin dugu etsi.
2. Gogoeta hezkuntzari buruzko egoeran
Amaitzeko esan, lan hau egitea asko gustatu zaigula, metodologia ez
berdinez curriculuma lantzea egokia iruditu zaigu eta.