SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
BIZIKIDETZA. Joanes Etxeberri institutuko irakasleen definizioa. 
Bizikidetza da Institutuko kide guztien artean (ikasleak, irakasleak, bestelako langileak eta 
familiak) harremanetan jartzeko modu bat, errespetuan, elkarlanean, elkarrizketan eta 
desberdintasun indibidualekiko tolerantzian oinarritua. Horrela eraikitako harremanen bidez, 
kide guztiak gustura sentituko dira elkarrekin, eta ulertuko dute denek hartzen dutela parte 
proiektu berean; horixe da, hain zuzen ere, bizikidetzaren xede nagusia. 
Elkar errespetatzea, gainerakoek norberaren lana balioestea eta gure arteko komunikazioa 
konfiantzazkoa, tolesgabea eta etenik gabea izatea lortuko dugu bizikidetzarekin. 
Hori dela eta, 
● Irakasle eta ikasleen arteko harremanek errespetuzkoak eta hurbilak izan behar dute. 
Denek hartu behar dute aintzat bakoitzak egin duen lana eta ahalegina. 
● Irakasleen arteko harremanek begirunezkoak izan behar dute, eta elkarlanera eta 
lankidetzara bideratuak. Komunitate osoan eragina duten esparruetan, ezinbestekoa da 
denok bateratsu jokatzea, baita denok hartutako akordioak betetzea ere. Gure ustez, 
oso garrantzitsua da irakasleek eta zuzendaritzak batera hartzea erabakiak. 
● Irakasleen eta Institutuko beste langileen arteko harremanek lagunarteko giroa 
nagusitzea bultzatu behar dute, bakoitzak erantzukizunez bete dezan bere egitekoa. 
● Irakasleen eta familien arteko harremanek parte hartzea bultzatu behar dute, elkarri 
laguntzeko helburuarekin, norberaren esparrua errespetatuz. Funtsezkoa da kontuan 
hartzea denok –bai irakasleek, bai familiek– norabide berean egin behar dugula lan. 
Leku guztietan eta une guztietan nola jokatu jakiteko, arautegi argi eta laburra ezarri behar 
dugu, institutuko kide guztiok bete beharrekoa: Elkarbizitza Arauak. Jarraibide horien arabera 
jokatuta, errazago bideratuko ditugu batetik irakas- eta ikas-prozesuak, eta, bestetik, harreman 
denontzako onuragarriak. Arauok aintzat hartu behar dituzte kide guztion eskubideak eta 
betebeharrak, eta haien helburu behinena ezin da izan zigorra jartzea arauak bete ez dituenari: 
kontrara, arazoak gertatu aurretik saihestea –prebenitzea– izan behar da ardatza, betiere 
bizikidetzaren ikuskera positiboa bultzatzeko. Hitz gutxitan: Elkarbizitza Arauek hezigarriak 
izan behar dute. 
Institutuko kide guztiok ezagutu behar ditugu eta bete Elkarbizitza Arauak, bai eta –ahal den 
neurrian– denon artean adostu ere: estamentu guztiek hartu behar dute parte arauok 
diseinatzen, baina, zer esparru arautu behar den, hein handiagoan edo txikiagoan. 
Bizikidetza apurtzeak gatazkak dakartza, giza eta gizarte harreman guztietan gertatzen den 
bezala. Gatazka guzti-guztiak saihestea ezinezkoa dela onartuta ere, ikasi behar dugu nola 
gainditu. Nola kudeatzen ditugun da garrantzitsuena, ikasteko eta pertsona gisa garatzeko balio 
diezaguten. 
Gatazka bat modu egokian gainditzeko, ezinbestekoa da zergatiak analizatzea eta alderdi 
bakoitzak bere gain hartzea duen erantzukizuna. Huts egin dugula onartzen badugu eta 
eragindako kaltea garbitzen saiatzen bagara, errazago berreskuratuko ditugu harremanak, bai 
eta gatazkaren alderdi guztien arteko enpatiazko jarrera sustatuko ere. Elkarrizketa da 
funtsezko prozedura gatazkak konpontzeko, eta oso lagungarria izan liteke bitarteko – 
ararteko– bat izendatzea.

More Related Content

Viewers also liked

Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
Dbh 2ko matrikula orri berria jatorrizkoa
Dbh 2ko matrikula orri berria jatorrizkoaDbh 2ko matrikula orri berria jatorrizkoa
Dbh 2ko matrikula orri berria jatorrizkoairalekontsultazerbitzua
 
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketaMatrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketairalekontsultazerbitzua
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)iralekontsultazerbitzua
 
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoaZiklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoairalekontsultazerbitzua
 
Eskolara eroan beharrekoa mailaz maila eurena
Eskolara eroan beharrekoa mailaz maila eurenaEskolara eroan beharrekoa mailaz maila eurena
Eskolara eroan beharrekoa mailaz maila eurenairalekontsultazerbitzua
 

Viewers also liked (20)

Bizikidetzan zuzen (1)
Bizikidetzan zuzen (1)Bizikidetzan zuzen (1)
Bizikidetzan zuzen (1)
 
Curriculum vitae (jatorrizkoa)
Curriculum vitae (jatorrizkoa)Curriculum vitae (jatorrizkoa)
Curriculum vitae (jatorrizkoa)
 
Curriculum vitae (zuzenketa)
Curriculum vitae (zuzenketa)Curriculum vitae (zuzenketa)
Curriculum vitae (zuzenketa)
 
Zikloen eskaintza2 zuzenketa
Zikloen eskaintza2 zuzenketaZikloen eskaintza2 zuzenketa
Zikloen eskaintza2 zuzenketa
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
 
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
 
Urteko plana (jatorrizkoa)
Urteko plana (jatorrizkoa)Urteko plana (jatorrizkoa)
Urteko plana (jatorrizkoa)
 
Dbh 2ko matrikula orri berria jatorrizkoa
Dbh 2ko matrikula orri berria jatorrizkoaDbh 2ko matrikula orri berria jatorrizkoa
Dbh 2ko matrikula orri berria jatorrizkoa
 
Inkesta irakaslea zuzenketa
Inkesta irakaslea zuzenketaInkesta irakaslea zuzenketa
Inkesta irakaslea zuzenketa
 
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketaMatrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
 
Berdinketak (zuzenketa)
Berdinketak (zuzenketa)Berdinketak (zuzenketa)
Berdinketak (zuzenketa)
 
Gurasoentzako txostena jatorrizkoa
Gurasoentzako txostena jatorrizkoaGurasoentzako txostena jatorrizkoa
Gurasoentzako txostena jatorrizkoa
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
 
Ebaluazio orria zuzenketa
Ebaluazio orria zuzenketaEbaluazio orria zuzenketa
Ebaluazio orria zuzenketa
 
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoaZiklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
 
Eskolara eroan beharrekoa mailaz maila eurena
Eskolara eroan beharrekoa mailaz maila eurenaEskolara eroan beharrekoa mailaz maila eurena
Eskolara eroan beharrekoa mailaz maila eurena
 
Kronikazuzenketa
KronikazuzenketaKronikazuzenketa
Kronikazuzenketa
 
Inkesta ikaslea jatorrizkoa
Inkesta ikaslea jatorrizkoaInkesta ikaslea jatorrizkoa
Inkesta ikaslea jatorrizkoa
 
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
 
Berdinketak (jatorrizkoa)
Berdinketak (jatorrizkoa)Berdinketak (jatorrizkoa)
Berdinketak (jatorrizkoa)
 

Similar to Bizikidetza (zuzenketa)

Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)NekaneAristondo
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu-Zumarraga Ikastola
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetainigoarregiartola
 
Ikasbideako elkarbizitza plana
Ikasbideako elkarbizitza planaIkasbideako elkarbizitza plana
Ikasbideako elkarbizitza planaIkasbidea Ikastola
 
Ikasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza PlanaIkasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza PlanaIkasbidea Ikastola
 
Hausnarketa educación prohibida
Hausnarketa educación prohibidaHausnarketa educación prohibida
Hausnarketa educación prohibidahirukiak
 
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua eguzsal
 
Kalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboakKalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboakunaipic
 
Bizik planaren aurkezp
Bizik planaren aurkezpBizik planaren aurkezp
Bizik planaren aurkezpLur
 
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakunaipic
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivoUrteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivoIrene Gonzalez
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderakXingola
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketakatxiporreta
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUANaroa96
 

Similar to Bizikidetza (zuzenketa) (20)

Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpeta
 
Ikasbideako elkarbizitza plana
Ikasbideako elkarbizitza planaIkasbideako elkarbizitza plana
Ikasbideako elkarbizitza plana
 
Ikasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza PlanaIkasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza Plana
 
Hausnarketa educación prohibida
Hausnarketa educación prohibidaHausnarketa educación prohibida
Hausnarketa educación prohibida
 
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
Zabalarrako Elkarbizitza proiektua
 
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 Jardunaldi Pedagogikoak 2009 Jardunaldi Pedagogikoak 2009
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 
Kalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboakKalitatezko eskola inklusiboak
Kalitatezko eskola inklusiboak
 
Bizik planaren aurkezp
Bizik planaren aurkezpBizik planaren aurkezp
Bizik planaren aurkezp
 
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
 
Marko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketaMarko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketa
 
Marko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketaMarko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketa
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivoUrteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
 

Bizikidetza (zuzenketa)

  • 1. BIZIKIDETZA. Joanes Etxeberri institutuko irakasleen definizioa. Bizikidetza da Institutuko kide guztien artean (ikasleak, irakasleak, bestelako langileak eta familiak) harremanetan jartzeko modu bat, errespetuan, elkarlanean, elkarrizketan eta desberdintasun indibidualekiko tolerantzian oinarritua. Horrela eraikitako harremanen bidez, kide guztiak gustura sentituko dira elkarrekin, eta ulertuko dute denek hartzen dutela parte proiektu berean; horixe da, hain zuzen ere, bizikidetzaren xede nagusia. Elkar errespetatzea, gainerakoek norberaren lana balioestea eta gure arteko komunikazioa konfiantzazkoa, tolesgabea eta etenik gabea izatea lortuko dugu bizikidetzarekin. Hori dela eta, ● Irakasle eta ikasleen arteko harremanek errespetuzkoak eta hurbilak izan behar dute. Denek hartu behar dute aintzat bakoitzak egin duen lana eta ahalegina. ● Irakasleen arteko harremanek begirunezkoak izan behar dute, eta elkarlanera eta lankidetzara bideratuak. Komunitate osoan eragina duten esparruetan, ezinbestekoa da denok bateratsu jokatzea, baita denok hartutako akordioak betetzea ere. Gure ustez, oso garrantzitsua da irakasleek eta zuzendaritzak batera hartzea erabakiak. ● Irakasleen eta Institutuko beste langileen arteko harremanek lagunarteko giroa nagusitzea bultzatu behar dute, bakoitzak erantzukizunez bete dezan bere egitekoa. ● Irakasleen eta familien arteko harremanek parte hartzea bultzatu behar dute, elkarri laguntzeko helburuarekin, norberaren esparrua errespetatuz. Funtsezkoa da kontuan hartzea denok –bai irakasleek, bai familiek– norabide berean egin behar dugula lan. Leku guztietan eta une guztietan nola jokatu jakiteko, arautegi argi eta laburra ezarri behar dugu, institutuko kide guztiok bete beharrekoa: Elkarbizitza Arauak. Jarraibide horien arabera jokatuta, errazago bideratuko ditugu batetik irakas- eta ikas-prozesuak, eta, bestetik, harreman denontzako onuragarriak. Arauok aintzat hartu behar dituzte kide guztion eskubideak eta betebeharrak, eta haien helburu behinena ezin da izan zigorra jartzea arauak bete ez dituenari: kontrara, arazoak gertatu aurretik saihestea –prebenitzea– izan behar da ardatza, betiere bizikidetzaren ikuskera positiboa bultzatzeko. Hitz gutxitan: Elkarbizitza Arauek hezigarriak izan behar dute. Institutuko kide guztiok ezagutu behar ditugu eta bete Elkarbizitza Arauak, bai eta –ahal den neurrian– denon artean adostu ere: estamentu guztiek hartu behar dute parte arauok diseinatzen, baina, zer esparru arautu behar den, hein handiagoan edo txikiagoan. Bizikidetza apurtzeak gatazkak dakartza, giza eta gizarte harreman guztietan gertatzen den bezala. Gatazka guzti-guztiak saihestea ezinezkoa dela onartuta ere, ikasi behar dugu nola gainditu. Nola kudeatzen ditugun da garrantzitsuena, ikasteko eta pertsona gisa garatzeko balio diezaguten. Gatazka bat modu egokian gainditzeko, ezinbestekoa da zergatiak analizatzea eta alderdi bakoitzak bere gain hartzea duen erantzukizuna. Huts egin dugula onartzen badugu eta eragindako kaltea garbitzen saiatzen bagara, errazago berreskuratuko ditugu harremanak, bai eta gatazkaren alderdi guztien arteko enpatiazko jarrera sustatuko ere. Elkarrizketa da funtsezko prozedura gatazkak konpontzeko, eta oso lagungarria izan liteke bitarteko – ararteko– bat izendatzea.