3. Eskatzen diren datuak sartu, zerbitzuen baldintzak onartu eta egin klik “continuar” gezian
4. Blogaren izenburua eta URL-a (helbide elektronikoa) aukeratu behar duzue Aukeratu dugun helbidearen disponibilitatea konprobatu behar duzue
5. Hurrengo pausua txantiloia hautatzea da. Diseinu aukera desberdinak agertzen dira Bakoitzaren barruan ere aukerak desberdinak daude. Erabaki behar duzue zein gustatzen zaizuen eta “continuar” sakatu
6. Bloga sortuta dago. Has gaitezke argitaratzen edota bloga kudeatzen. Egin klik “empezar a publicar” horretan
7. Blogaren “tripetan” gaude. Idazten hasi baino lehenago kudeatzeko aukerak aztertuko ditugu Ezarpenak Diseinua
8. Diseinuan sartzen bagara hauxe topatuko dugu “ Colores y fuentes” aukeran letra tipo, tamaina kolorea eta plantilaren koloreak aldadaitezke Txantiloia aldatu ahal dugu edozein momentutan “seleccionar plantilla nueva” aukeran
9. “ Elementos de la página” atalean alboko zutabea antolatzeko aukera desberdinak topa ditzakegu. “Añadir gadget” sakatu eta hainbat elementu agertuko dira. Nahi duguna aukeratzeko egin klik “+“ ikonoan
10. Agertzen diren aukera horien artean zeintzuk aukeratu? -Oinarrizkoak -Nabarmenenak -Arrakastatsuenak -Gadget gehiago -Zurea gehitu Momentuz, oinarrizko hauexek sartuko ditugu: perfila, blogaren artxiboak, esteken zerrenda, blogen zerrenda, etiketak, bilaketarako lehiatila eta jarraitzaileak. Hurrengo batean, beste gadget batzuk aztertuko ditugu
11. Gadget bakoitza sartzerakoan holako lehiatilak zabaltzen dira editatzeko. Datu batzuk sartu edo dauden aukeren artean hautatu egin beharko dugu. Esteken zerrendan, adibidez, titulua ipini behar dugu (zeri buruzko loturak izango diren) eta banan banan gure intereseko webgune hauen izenburua eta helbidea sartu. Holakoak (gai desberdineei buruzko esteken zerrendak) nani ditugun beste egin ditzakegu Amaitzen dugunean beti gorde
12. Erlojua eta egutegia ipini nahi baduzu HTML/Java Sript gadget-en + ikonoan klik egin . Lehiatila hau zabalduko da. “Izenburua” ipiniko dugu. Orain “Edukian” erloju, egutegi edo elementu horren html kodea itsatsi behar dugu. Non topatu? Interneten bilatu behar dugu. Adibidez http://relojes.gratisparaweb.com/ helbidean blogetan txertatzeko erlojuak daude. Bat aukeratu “generar código” sakatu eta kode bat agertuko da azpian. Kodea kopiatu eta “edukia” lehiatilan itsatsi. Amaitzeko, gorde ezazue.
13. Gadget direlako elementu hauek sortzen dugun heinean alboko zutabean agertzen joango dira. Nahi izanez gero ordena aldatu ahal dugu. Baten gainean jarri eta arratoiarekin mugitu gora edo behera. Holan guztiak mugitu ahal ditugu guk nahi dugun ordenean jartzeko. Prozesu osoa amaitu dugunean Goiko partean dagoen “Gorde” aldaketak” klik egin
14. Diseinuaren barruan beste atal bat dago: HTML Edizioa. Klik egiterakoan, txantiloiari dagokion kodea agertzen da. Hemen, aldaketa batzuk egin ahal dira edota txantiloi osoa aldatu interneten lortutako beste batekin ordezkatuz. Momentuz kodea ez dugu ukituko baina, nahi izanez gero, geroago ikasiko dugu zelan egiten den
15. Konfigurazioan ere atal batzuk daude. Orokorrean, aukerak “por defecto” dauden moduan utziko ditugu baina aspektu batzuetan sartuko gara. “ Oinarrizkoan”, beste gauza batzuen artean, blogaren izenburua alda dezakegu eta publikoa izango den ala ez aukeratu
16. “ Comentarios” atal honetan iritziak zelan agertuko diren, nortzuk argitaratu ahal dituzten eta abar kudeatu ahal dugu
17. “ Baimenak” atalean, bi gauza egin dezakegu: - blogean erabiltzaile berriak gehitu (gobidapenenak) - nortzuk irakurri ahal izango dute gure bloga erabaki
18. Zorionak! Bloga sortu dugu. Interneten espazio berri bat zabaldu dugu nahi dugun moduan erabiltzeko. Orain gure eskuetan dago. Hemendik aurrera elikatu beharko dugu ( jarraituko du)