SlideShare a Scribd company logo
1 of 22
Download to read offline
Eragintza Kultur Erakundearen aurkezpena > 3 Eskolaz kanpokoen garrantzia > 4 Helburu orokorrak eta zehatzak > 6 - Goiztiarrak programa > 7 - Haur hezkuntzarako proposamenak > 10 
- Lehen hezkuntzarako proposamenak > 13 
- Bigarren hezkuntzarako proposamenak > Baliabideak > 19 Koordinazioa eta kudeaketa eredua > 20 Ebaluazio eredua > 21 Aurrekontuak >22
ERAGINTZA Kultur Erakundea 1998. urtean URTXINTXA Eskolaren baitan sortu zen irabazi asmorik gabeko jendartearen esku-hartzerako erakundea da. Bi arrazoi nagusirengatik sortu zen: 
- Orduko esku-hartze eskaintzan Urtxintxa Eskolak bultzatu nahi zuen eredurik ez zegoelako. 
- Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek, esku-hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren balioak transmititu ahal izateko. 
Erakundearen helburu nagusia balioetan oinarritutako suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea da. 
Esku-hartzearen eta suspertze soziokulturalaren alorrean izaera desberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere, norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera desberdinak eskainiz. 
Erakundea sortu zenetik, anitzak izan dira diseinatutako eta martxan jarritako programa kultural zein sozialak: Udal ludotekak, familientzako jarduerak, haur parkeak, ludoteka ibiltariak, dinamizazioak, udaleku irekiak, Gazte-guneak, eskolaz kanpoko jarduerak… 
Aisiaren eta astiaren antzaldatzean sinisten dugu eta baita astialdi hezitzailean ere, gauzak horrela, balioetan oinarritutako egitasmoak burutzen ditugu eta helburu eraldatzailea dugu presente. 
Gure eragin eremua Euskal Herria da eta jasotzaileei dagokienez, adin tarte guztietako pertsonak izaten ditugu gurean. Aniztasunean oinarritzen da jasotzaileen profila, kultura, sexu, gaitasun… zein hizkuntza desberdinak aintzat hartzen direlarik.
Eragintza Kultur Erakundeak 2014-2015 ikasturterako hurrengo eskolaz kanpoko ekintzen proposamena luzatzen du. Gure elkarteak, urteak daramatza zenbait ikastetxetan mota honetako egitasmoak aurrera eramaten, eta urteetako esperientziatik eta eskarmentutik abiatuta, zure ikastetxeko behar eta nahiei egokitutako proposamena aurkezten dizuegu. Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatuko dugu, baina bestelako helburu batzuk ere landuko ditugu: kooperazioa, kultura aniztasuna, aukera berdintasuna, talde izaera, errespetua, parte hartze aktiboa, eta abar. 
Espazioak garrantzia handia du jolasaren garapenean, izan ere, ondo eta kontzienteki egituratutako espazio-denbora batek, errazago bultzatuko du hainbat trebezia eta ahalmenen bilakaera. Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da; honek funtzio desberdinak ditu: 
•Funtzio ludikoa: jostagarria da, ondo pasatzeko unea. 
•Funtzio soziala: kideen arteko elkarrekintza gertatzen da eta norbanakoa taldearekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du 
•Funtzio hezitzailea: gorputza eta adimena entrenatzeko unea da eta bertan hainbat abilezia eta trebetasun garatu daitezke.
Jolasa funtsezko jarduera da pertsonaren bizitzan, jolasaren bidez ikasten baitugu eta jendarteratzen baikara; bereziki haurrak bere burua antzemateko jolasten du, besteek aintzat har dezaten, inguruko mundua aztertu, bereganatu eta menderatzearren. 
Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da. 
Beraz, ikastetxeko jolastokiak dituen ezaugarriengatik oso egokia da zenbait helburu lantzeko: 
• Alde batetik, euskararen erabilera sustatzen da; partaideen euskararenganako ikuskeran eta motibazioan eragin nahi genuke, hizkuntza-ikasketak dikotomia kolokan jarriz eta euskara bizitzaren arlo ez-formaletarako ere hizkuntza baliagarria dela erakutsiz. Beraz, euskaraz ere jolastu eta gozatu daitekeela transmititu nahi genieke, hau da, aisialdia hizkuntzarekin lotu eta aldi berean erregistro berezi hau landu. 
• Bestetik, gaur egun hain indartsuak diren jolas motak (bakarkakoak eta teknologia berrietan oinarritutakoak) alde batera utzita balore positiboak eta elkar ekintza transmititzen dituzten bestelako jolasak sustatzea dugu helburu: talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak, eta abar.
HELBURU OROKORRAK 
Euskara eta jolasa lotzea 
Lagunarteko hizkera indartzea. 
Euskara, harreman hizkuntza bezala sustatzea. 
Garapen pertsonala, bultzatzea. 
Aisialdiaz gozatzea 
Isolamendua dakarten jolasen aurrean (PSP...) betiko jolas kooperatiboak berpiztu eta sustatzea, elkartasun eta laguntasun baloreak landuz. 
Kultur aniztasuna balore gisa lantzea. 
Aukera berdintasuna sustatzea. 
HELBURU ZEHATZAK 
Partaideak aisialdian euskaraz mintzatzea. 
Aisialdirako zein jolaserako erabilgarria den hizkuntza barneratzea. 
Partaideek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea. 
Partaideek irudimena eta sormena garatzea. 
Psikomotrizitatea garatzea. 
Partaideek gustuko jarduerak burutzea. 
Partaideek gauza berriak ikastea. 
Elkarrizketan oinarritutako harremanak izatea. 
Partaideek talde sentimendua izatea. 
Partaideek beste kultura batzuk ezagutzea. 
Kultur aniztasuna aberastasun iturri gisa ikustea. 
Partaideek genero berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzea. 
Estereotipo eta eredu zehatzetatik kanpo, ekintza guztietan partaide guztiek parte hartzea.
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. 
ZERGAITIK GOIZTIARRAK? 
Sarritan gurasoen eta seme-alaben ordutegiak ez doaz bat eta ondorioz eskola hasi arte haurrak uzteko leku bat beharrezkoa da. Programa honen bidez ikastetxeetako goizeko ordutegia luzatu nahi da familiek dituzten beharrak asetzeko helburuarekin. 
Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizeko 07:30etik 09.00etara eskainiko da ea arratsaldez 16:15etik 17:15era. 
Hala ere, aurkezten dugun proposamena irekia eta malgua da beraz, aurrerago sortzen diren beharren arabera moldatu eta egokitu liteke. 
GOIZTIARRAK: ZER DA? 
Ekintza anitzeko gunea proposatzen dugu: irakurketa, marrazketa, ipuin kontularitza, jolas txikiak, etab… berez gurasoek haurrak uzteko espazio baten beharra dute baina, bide batez, espazio hori, parte hartzaileen beharretara egokitutako gune hezitzailea bilakatuko dugu. 
Jasotzaileei dagokionez, talde heterogeneoa izango delakoan gaude, ezaugarri desberdineko haurrek osotuta, beraz, hasiera baten, ekintzak txokotan planteatuko genituzke baina, posible dugun guztietan, adin desberdinetako umeen arteko harremanak sustatuko ditugu.
Euskararen erabilerarekiko erlazionatuak: 
•Euskararen erabilera jolaskideen artean sustatzea. 
•Euskaraz jolasteko baliabideak luzatzea. 
•Umeak euskara eta dibertimendua lotzea. Jasotzaileekiko erlazionatuak: 
•Parte hartzaileen irudimena eta sormena aktiboki bultzatzea. 
•Umeei aisialdirako aukera egokiak eskaintzea. 
•Familiei lan eta eskola ordutegiak uztartzeko baliabideak eskaini. Baloreen hezkuntzarekin erlazionatuak: 
•Neska-mutilen arteko harremanak genero berdintasunean oinarrituak izatea. 
•Umeen arteko elkarrenganako errespetua indartzea. 
•Hizkuntza medio, kultur artekotasunaren alde egitea. 
•Ingurumenaren zainketa ekintza konkretuen bitartez bultzatzea. 
•Ohitura osasuntsuak barneratzea. 
HELBURU OROKORRAK 
•Parte hartzaileen garapen integrala sustatzea. 
•Partaideen arteko elkarlana eta harremanak bultzatzea. HELBURU ZEHATZAK
JARDUERA 
ADINA 
AZALPENA 
HELBURUAK 
ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ 
HAUR 
HEZKUNTZA 
LEHEN 
HEZKUNTZA 
Mota desberdinetako jolasak burutuko dira; talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak, dantzak eta abestiak, munduko jolasak, hizkuntza jolasak… 
Euskararen erabilera sustatzea 
Jolasetarako baliabideak eskaintzea 
Euskara ikasiz eta erabiliz gozatzea 
TXIKI·ERRITMO 
(PSIKOMOTRIZITAT.) 
HAUR 
HEZKUNTZA 
Musika, jolas eta ariketa desberdinen bidez gorputzaren ezagupena, mugimenduak eta erritmoa landuko dituzte. 
Jolasen bidez gozatzea, beste haurrekin harreman orekatuak ezarriz, diskriminazioak eta jarrera oldarkorrak eta sexistak baztertuz. 
Gorputzaren mugimendua eta erritmoa lantzea 
Umeen harremanak bultzatzea 
Bakoitzak bere gorputza ezagutzea 
Gorputza sendotzea 
TXIKI TAILERRAK 
HAUR 
HEZKUNTZA 
Material desberdina jarriko da partaideen eskura, esku trebezia eta sormena landu dezaten; margoak, plastilina, folioak, gometxak, kartulinak, fieltroa, artaziak, kola, haria… 
Material desberdinak frogatzea 
Material desberdinen bidez esku trebezia lantzea 
Material desberdinen bidez sormena garatzea 
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. 
!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
JARDUERA 
ADINA 
AZALPENA 
HELBURUAK 
EUSKAL DANTZAK 
HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA 
Mota desberdinetako euskal dantzak ikasteko aukera izango dute. 
Euskal kultura ezagutzea eta transmisioa bermatzea. 
Psikomotrizitatea eta gorputz adierazpena lantzea. 
DANTZA SALTSA 
HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA 
Dantzak eta musikak emozioak sorrarazten dituzte eta adierazpen modu berriak garatzen laguntzen dute. Saio hauen bitartez, modu dibertigarri eta gozagarrian dantza ezberdinak eta gorputz adierazpena landuko dute txikienek. 
Haurren garapen psikomotorra eta kognitiboa garatzea. 
Haurrak musika, dantza eta gorputz adierazpenaren esparruan murgiltzea 
IPUINKONTALARITZA 
HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA 
Ekintza honetan ipuinen munduan murgilduko gara. Ipuinak kontatuko ditugu, ipuinak eta pertsonaiak asmatu, amestu eta marraztuko ditugu. Kantu eta korru jolasak ere egiteko parada izango dugu eskolaz kanpoko ekintza honetan. Etorri ondo pasatzera! 
Haurrak ipuinen munduan murgiltzea. 
Ipuinen transmisioa sustatzea. 
Umeen irudimena lantzea. 
Talde-lana eta elkarlana sustatzea.
JARDUERA 
ADINA 
AZALPENA 
HELBURUAK 
MARRAZKETA 
LEHEN 
HEZKUNTZA 
Material eta teknika desberdinak erabiltzen ikasiko dute eta horien bidez, bakarka edo taldeka haien lanak sortuko dituzte. 
Teknika eta material desberdinak ezagutzea 
Irudimena eta sormena lantzea 
IKAS LIBU 
LEHEN 
HEZKUNTZA 
Etxeko lanak egiteko, edukietan errefortzua jasotzeko, ikasteko tekniketan trebatzeko edota irakur zaletasuna bultzatzeko tartea izango da. 
Ikasteko teknikak eskuratzea 
Irakur zaletasuna sustatzea 
Ikasketetan dituzten zailtasunak gainditzen laguntzea 
INFORMATIKA 
LEHEN 
HEZKUNTZA 
Programa desberdinak erabiltzen ikasteko aukera izango dute eta blog bat sortzen lagunduko diegu. 
Ezagupen berriak barneratzea eta ikasitakoa praktikatzea 
Programa zehatzak erabiltzen ikastea. 
KIROL ANITZA 
LEHEN 
HEZKUNTZA 
Kirol desberdinak frogatzeko aukera izango dute: saskibaloia, tenisa, futbola, boleibola, eskupilota, atletismoa, badminton, hockey, aerobic, eta bestelakoak… Ekintza hau edozein adineko umeei zuzen daiteke baina oso egokia da lehen hezkuntzako lehenengo ziklokoentzat. 
Kirol eta jolas desberdinak ezagutzea eta praktikatzea, kirola bera, onuragarri eta dibertigarria dela barneratuz lehiakortasunetik eta norberekeriatik kanpo. 
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. 
!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
JARDUERA 
ADINA 
AZALPENA 
HELBURUAK 
SORMEN TAILERRA 
LEHEN 
HEZKUNTZA 
Material desberdinak erabiliz eta batez ere berrerabiliz, objektuak, ipuinak, jokoak, jolasak eta abar sortzea interesgune batetik abituak. 
Teknika eta material desberdinak ezagutzea 
Irudimena eta sormena lantzea 
Materialak berrerabiltzea 
EUSKARA INDARTZEKO SAIOAK 
LEHEN HEZKUNTZA 
Euskararekin zailtasunak dituztenentzat edota gure herrira heldu berriak direnentzat modu ludikoan lantzeko saioak izango dira. 
Euskararen ezagutza eta erabilera lantzea. 
Euskararekiko motibazioa areagotzea. 
Euskara landuz gozatzea. 
IKUS ENTZUNEZKO TAILERRA 
LEHEN HEZKUNTZA 
Teknologia berrien bidez sormena landuko dugu, antzerkiak, blogak, laburmetraiak eta abar sortuz. 
Irudimena eta sormena lantzea 
Teknologia berriak ezagutzea 
INGELESA 
LEHEN HEZKUNTZA 
Ingelesa modu ludikoan ikastea eta indartzea, jolasen, abestien, antzerkien eta ipuinen bitartez. 
Ingelesa modu gozagarrian ikastea eta indartzea. 
ANTZERKIGINTZA 
LEHEN HEZKUNTZA 
Antzerki munduan murgilduko dira hainbat teknika ikasiz eta gorputz adierazpena landuz. 
Antzerki mundura hurbiltzea eta mundu hau ezagutzea. 
Gorputz adierazpena eta ahozkotasuna garatzea.
JARDUERA 
ADINA 
AZALPENA 
HELBURUAK 
PATIOKO DINAMIZAZIOA 
LEHEN 
HEZKUNTZA 
DBH-KO 1. ETA 2. MAILA 
Institutu edo ikastetxeetako jolasaldiak balioetan dinamizatzeko aukera eskaintzen dugu. Espazioak eta aisialdia balore konkretuak lantzeko erabili daitezke: parekidetasuna, kulturartekotasuna... Tokian tokiko egoerei eta beharrei erantzuteko proposamena eraikiko dugu. 
Patioari balio hezitzailea eranstea 
Patioan euskararen erabilera sustatzea 
Euskarazko aisialdia gozamenarekin lotzea 
Gazteen parte-hartzea lantzea 
EUSKARA INDARTZEKO SAIOAK 
LEHEN HEZKUNTZA 
DBH-KO 1. ETA 2. MAILA 
Euskararekin zailtasunak dituztenentzat edota gure herrira heldu berriak direnentzat modu ludikoan lantzeko saioak izango dira. 
Euskararen ezagutza eta erabilera lantzea. 
Euskararekiko motibazioa areagotzea. 
Euskara landuz gozatzea.
LIBURUTEGIKO DINAMIZAZIOA 
LEHEN 
HEZKUNTZA 
DBH-KO 1. ETA 2. MAILA 
Gure liburutegian irakurmena, kultura, tertulia dialogikoa, tailerrak... bezalako ekimen sortzaile eta aktiboak proposatu eta dinamizatzeko programa da. 
Liburutegiari balio hezitzailea eranstea 
 Liburutegian euskararen erabilera sustatzea 
Euskarazko aisialdia gozamenarekin lotzea 
 Gazteen parte-hartzea lantzea 
IKUS ENTZUNEZKO TAILERRA 
DBH-KO 1. ETA 2. MAILA 
Teknologia berrien bidez sormena landuko dugu, antzerkiak, blogak, laburmetraiak, lip dub-a, argazkigintza eta abar landuz. 
Irudimena eta sormena lantzea 
Teknologia berriak ezagutzea 
ANTZERKIGINTZA 
DBH-KO 1. ETA 2. MAILA 
Antzerki munduan murgilduko dira hainbat teknika ikasiz eta gorputz adierazpena landuz. 
Antzerkiaren bidez balio hezitzaileak eta bizikidetza lantzea 
Sormena eta gorputz adierazpena lantzea 
Euskarazko aisialdia gozamenarekin lotzea 
 Gazteen identitatearen eraikuntzan laguntzea
Azpiegitura 
Eskolako azpiegitura erabiliko dugu eta garrantzitsua izango litzateke eremu jakin bat mugatzea jarduerak beti bertan burutzeko eta parte-hartzaileek erreferentziazko jolasgune gisa har dezaten. 
Bestalde, kanpoko jarduerei dagokionez, ezinbestekoa litzateke aterpe, pilotaleku edo gimnasioa eskuragarri izatea eguraldi txarra edo euria den egunetarako. 
Azkenik, ekintza desberdinak burutzeko erabiliko dugun materiala gordetzeko leku bat ere beharrezkoa izango da. 
Materiala Ikastetxeko baliabideak eta materialak erabiliko dira eta materiala erosi behar izatekotan, aparte kobratuko da. Burutuko ditugun ekintzak eta jolasak material gutxi behar dutenetarikoak izango dira, erraz topa daitezkeen baliabideak erabiliko ditugu eta ahal den heinean, norberak sor ditzakeen elementuez baliatuko gara: zapiak, pilotak, baloiak, klarionak, sokak, goma, kanikak, iturriak, etab… Giza baliabideak Hezitzaile guztiak aisialdiko begirale tituludunak izango dira eta horrez gain, hurrengo ezaugarriak izango dituzte: 
•Euskaldunak eta euskararen erabileraren sustapenean trebatuak. 
•Haurren hezkuntzan eta dinamizazioan trebatuak. Generoaren eta kultuartekotasunaren alorrean trebatuak.
KOORDINAZIOA 
Eragintza Kultur Erakundeko koordinatzaileak ekintzen jarraipena egingo du eta programaren arduradunarekin lotuko da beharrezkoak diren gai guztiak lotzeko. 
Beste alde batetik, ikastetxearen arduradunekin ere koordinatuko da, azpiegiturak ezagutzeko eta bestelako oharren berri izateko. 
EKINTZEN KUDEAKETARAKO EREDUA 
Eragintza Kultur Erakundeak eskaintzen duen eskolaz kanpoko ekintzen kudeaketak hurrengo ezaugarriak ditu: 
Giza baliabideei dagokionez Ikastetxeak berak duen lan poltsarekin lan egiteko aukera. Gure lan poltsako hezitzaileekin lan egiteko aukera. Hezitzaileak ingurune hurbilekoak izatea. Hezitzaileek gizarte esku-hartzerako lan hitzarmenaren araberako kontratua izango dute. (Interbentzio soziala hitzarmen kolektiboa, BAO 10/13) Ekintzaren jarraipenari dagokionez Ikasturte hasieran ekintzaren plangintza egingo da. Hiru-hilabeteka jarduera bakoitzaren ebaluazioa egingo da plangintzaren garapena zein izan den ezagutzeko eta suerta daitezkeen arazo edo gabeziei aurre egiteko. Ikasturte amaieran jardueren ebaluazioa jasotzen duen memoria txostena aurkeztuko da.
Eskola bakoitzean hezitzaileak fitxa labur bat bete beharko du. Fitxa horrek honako datu hauek izango ditu: 
Ikastetxea. 
Eguna. 
Begiraleen izenak. 
Burututako ekintzak. 
Partaide kopurua. 
Eguneko oharrak eta balorazioa. 
Fitxa hori, hiruhilabeteko ebaluazioa egiteko erabiliko da
Harremanetarako: 
eragintza@eragintza.biz 
www.eragintza.biz 
Tel. 94 432 0445

More Related Content

Viewers also liked

Presentazione alghe movimento
Presentazione alghe movimentoPresentazione alghe movimento
Presentazione alghe movimentosoulplace
 
A to Z of B2B Web Marketing
A to Z of B2B Web MarketingA to Z of B2B Web Marketing
A to Z of B2B Web MarketingObility
 
Piero della Francesca's Lands
Piero della Francesca's LandsPiero della Francesca's Lands
Piero della Francesca's Landssoulplace
 
Enfoque curricular del rea
Enfoque curricular del reaEnfoque curricular del rea
Enfoque curricular del reacacune
 
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroakeragintza
 
σχέσεις βυζαντίου δύσης
σχέσεις βυζαντίου δύσηςσχέσεις βυζαντίου δύσης
σχέσεις βυζαντίου δύσηςfrofro
 
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8Tania Pramesti
 
Chemistryppt chemical equilibrium
Chemistryppt chemical equilibriumChemistryppt chemical equilibrium
Chemistryppt chemical equilibriumAnkit Agarwal
 

Viewers also liked (11)

Film making
Film makingFilm making
Film making
 
Presentazione alghe movimento
Presentazione alghe movimentoPresentazione alghe movimento
Presentazione alghe movimento
 
A to Z of B2B Web Marketing
A to Z of B2B Web MarketingA to Z of B2B Web Marketing
A to Z of B2B Web Marketing
 
The Kiva Zip Journey
The Kiva Zip JourneyThe Kiva Zip Journey
The Kiva Zip Journey
 
Piero della Francesca's Lands
Piero della Francesca's LandsPiero della Francesca's Lands
Piero della Francesca's Lands
 
Enfoque curricular del rea
Enfoque curricular del reaEnfoque curricular del rea
Enfoque curricular del rea
 
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
 
Thorax
ThoraxThorax
Thorax
 
σχέσεις βυζαντίου δύσης
σχέσεις βυζαντίου δύσηςσχέσεις βυζαντίου δύσης
σχέσεις βυζαντίου δύσης
 
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
 
Chemistryppt chemical equilibrium
Chemistryppt chemical equilibriumChemistryppt chemical equilibrium
Chemistryppt chemical equilibrium
 

Similar to 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)iralekontsultazerbitzua
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesiaEquipoa754
 
M A T R I K U L A Z I O A
M A T R I K U L A Z I O AM A T R I K U L A Z I O A
M A T R I K U L A Z I O Atximinotxiki
 
Musika aurkezpen pp definiivo
Musika aurkezpen pp definiivoMusika aurkezpen pp definiivo
Musika aurkezpen pp definiivoNagoreArbaiza
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
2001-2009 Tratamiento integrado de lenguas Hizkuntz trataera bateratua ibilbi...
2001-2009 Tratamiento integrado de lenguas Hizkuntz trataera bateratua ibilbi...2001-2009 Tratamiento integrado de lenguas Hizkuntz trataera bateratua ibilbi...
2001-2009 Tratamiento integrado de lenguas Hizkuntz trataera bateratua ibilbi...adela
 
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakPrintzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakAlaira Maps
 
Getxolinguae2010copia
Getxolinguae2010copiaGetxolinguae2010copia
Getxolinguae2010copiaguestaed6e59
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!kipuli
 
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetanAhozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetanAinhoa Ezeiza
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu-Zumarraga Ikastola
 
Kultura aniztasuna
Kultura aniztasunaKultura aniztasuna
Kultura aniztasunamamj
 

Similar to 14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko (20)

Hezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaHezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektua
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
 
Txokoak eta tailerrak
Txokoak eta tailerrakTxokoak eta tailerrak
Txokoak eta tailerrak
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia
 
M A T R I K U L A Z I O A
M A T R I K U L A Z I O AM A T R I K U L A Z I O A
M A T R I K U L A Z I O A
 
Musika aurkezpen pp definiivo
Musika aurkezpen pp definiivoMusika aurkezpen pp definiivo
Musika aurkezpen pp definiivo
 
Irrien Lagunak Kluba
Irrien Lagunak KlubaIrrien Lagunak Kluba
Irrien Lagunak Kluba
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
2001-2009 Tratamiento integrado de lenguas Hizkuntz trataera bateratua ibilbi...
2001-2009 Tratamiento integrado de lenguas Hizkuntz trataera bateratua ibilbi...2001-2009 Tratamiento integrado de lenguas Hizkuntz trataera bateratua ibilbi...
2001-2009 Tratamiento integrado de lenguas Hizkuntz trataera bateratua ibilbi...
 
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakPrintzipioakbalioaketaezaugarriak
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
 
Getxolinguae2010copia
Getxolinguae2010copiaGetxolinguae2010copia
Getxolinguae2010copia
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetanAhozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
 
Familia IñAki E
Familia IñAki EFamilia IñAki E
Familia IñAki E
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
 
Kultura aniztasuna
Kultura aniztasunaKultura aniztasuna
Kultura aniztasuna
 

14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko

  • 1.
  • 2. Eragintza Kultur Erakundearen aurkezpena > 3 Eskolaz kanpokoen garrantzia > 4 Helburu orokorrak eta zehatzak > 6 - Goiztiarrak programa > 7 - Haur hezkuntzarako proposamenak > 10 - Lehen hezkuntzarako proposamenak > 13 - Bigarren hezkuntzarako proposamenak > Baliabideak > 19 Koordinazioa eta kudeaketa eredua > 20 Ebaluazio eredua > 21 Aurrekontuak >22
  • 3. ERAGINTZA Kultur Erakundea 1998. urtean URTXINTXA Eskolaren baitan sortu zen irabazi asmorik gabeko jendartearen esku-hartzerako erakundea da. Bi arrazoi nagusirengatik sortu zen: - Orduko esku-hartze eskaintzan Urtxintxa Eskolak bultzatu nahi zuen eredurik ez zegoelako. - Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek, esku-hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren balioak transmititu ahal izateko. Erakundearen helburu nagusia balioetan oinarritutako suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea da. Esku-hartzearen eta suspertze soziokulturalaren alorrean izaera desberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere, norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera desberdinak eskainiz. Erakundea sortu zenetik, anitzak izan dira diseinatutako eta martxan jarritako programa kultural zein sozialak: Udal ludotekak, familientzako jarduerak, haur parkeak, ludoteka ibiltariak, dinamizazioak, udaleku irekiak, Gazte-guneak, eskolaz kanpoko jarduerak… Aisiaren eta astiaren antzaldatzean sinisten dugu eta baita astialdi hezitzailean ere, gauzak horrela, balioetan oinarritutako egitasmoak burutzen ditugu eta helburu eraldatzailea dugu presente. Gure eragin eremua Euskal Herria da eta jasotzaileei dagokienez, adin tarte guztietako pertsonak izaten ditugu gurean. Aniztasunean oinarritzen da jasotzaileen profila, kultura, sexu, gaitasun… zein hizkuntza desberdinak aintzat hartzen direlarik.
  • 4. Eragintza Kultur Erakundeak 2014-2015 ikasturterako hurrengo eskolaz kanpoko ekintzen proposamena luzatzen du. Gure elkarteak, urteak daramatza zenbait ikastetxetan mota honetako egitasmoak aurrera eramaten, eta urteetako esperientziatik eta eskarmentutik abiatuta, zure ikastetxeko behar eta nahiei egokitutako proposamena aurkezten dizuegu. Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatuko dugu, baina bestelako helburu batzuk ere landuko ditugu: kooperazioa, kultura aniztasuna, aukera berdintasuna, talde izaera, errespetua, parte hartze aktiboa, eta abar. Espazioak garrantzia handia du jolasaren garapenean, izan ere, ondo eta kontzienteki egituratutako espazio-denbora batek, errazago bultzatuko du hainbat trebezia eta ahalmenen bilakaera. Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da; honek funtzio desberdinak ditu: •Funtzio ludikoa: jostagarria da, ondo pasatzeko unea. •Funtzio soziala: kideen arteko elkarrekintza gertatzen da eta norbanakoa taldearekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du •Funtzio hezitzailea: gorputza eta adimena entrenatzeko unea da eta bertan hainbat abilezia eta trebetasun garatu daitezke.
  • 5. Jolasa funtsezko jarduera da pertsonaren bizitzan, jolasaren bidez ikasten baitugu eta jendarteratzen baikara; bereziki haurrak bere burua antzemateko jolasten du, besteek aintzat har dezaten, inguruko mundua aztertu, bereganatu eta menderatzearren. Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da. Beraz, ikastetxeko jolastokiak dituen ezaugarriengatik oso egokia da zenbait helburu lantzeko: • Alde batetik, euskararen erabilera sustatzen da; partaideen euskararenganako ikuskeran eta motibazioan eragin nahi genuke, hizkuntza-ikasketak dikotomia kolokan jarriz eta euskara bizitzaren arlo ez-formaletarako ere hizkuntza baliagarria dela erakutsiz. Beraz, euskaraz ere jolastu eta gozatu daitekeela transmititu nahi genieke, hau da, aisialdia hizkuntzarekin lotu eta aldi berean erregistro berezi hau landu. • Bestetik, gaur egun hain indartsuak diren jolas motak (bakarkakoak eta teknologia berrietan oinarritutakoak) alde batera utzita balore positiboak eta elkar ekintza transmititzen dituzten bestelako jolasak sustatzea dugu helburu: talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak, eta abar.
  • 6. HELBURU OROKORRAK Euskara eta jolasa lotzea Lagunarteko hizkera indartzea. Euskara, harreman hizkuntza bezala sustatzea. Garapen pertsonala, bultzatzea. Aisialdiaz gozatzea Isolamendua dakarten jolasen aurrean (PSP...) betiko jolas kooperatiboak berpiztu eta sustatzea, elkartasun eta laguntasun baloreak landuz. Kultur aniztasuna balore gisa lantzea. Aukera berdintasuna sustatzea. HELBURU ZEHATZAK Partaideak aisialdian euskaraz mintzatzea. Aisialdirako zein jolaserako erabilgarria den hizkuntza barneratzea. Partaideek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea. Partaideek irudimena eta sormena garatzea. Psikomotrizitatea garatzea. Partaideek gustuko jarduerak burutzea. Partaideek gauza berriak ikastea. Elkarrizketan oinarritutako harremanak izatea. Partaideek talde sentimendua izatea. Partaideek beste kultura batzuk ezagutzea. Kultur aniztasuna aberastasun iturri gisa ikustea. Partaideek genero berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzea. Estereotipo eta eredu zehatzetatik kanpo, ekintza guztietan partaide guztiek parte hartzea.
  • 7.
  • 8. !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. ZERGAITIK GOIZTIARRAK? Sarritan gurasoen eta seme-alaben ordutegiak ez doaz bat eta ondorioz eskola hasi arte haurrak uzteko leku bat beharrezkoa da. Programa honen bidez ikastetxeetako goizeko ordutegia luzatu nahi da familiek dituzten beharrak asetzeko helburuarekin. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizeko 07:30etik 09.00etara eskainiko da ea arratsaldez 16:15etik 17:15era. Hala ere, aurkezten dugun proposamena irekia eta malgua da beraz, aurrerago sortzen diren beharren arabera moldatu eta egokitu liteke. GOIZTIARRAK: ZER DA? Ekintza anitzeko gunea proposatzen dugu: irakurketa, marrazketa, ipuin kontularitza, jolas txikiak, etab… berez gurasoek haurrak uzteko espazio baten beharra dute baina, bide batez, espazio hori, parte hartzaileen beharretara egokitutako gune hezitzailea bilakatuko dugu. Jasotzaileei dagokionez, talde heterogeneoa izango delakoan gaude, ezaugarri desberdineko haurrek osotuta, beraz, hasiera baten, ekintzak txokotan planteatuko genituzke baina, posible dugun guztietan, adin desberdinetako umeen arteko harremanak sustatuko ditugu.
  • 9. Euskararen erabilerarekiko erlazionatuak: •Euskararen erabilera jolaskideen artean sustatzea. •Euskaraz jolasteko baliabideak luzatzea. •Umeak euskara eta dibertimendua lotzea. Jasotzaileekiko erlazionatuak: •Parte hartzaileen irudimena eta sormena aktiboki bultzatzea. •Umeei aisialdirako aukera egokiak eskaintzea. •Familiei lan eta eskola ordutegiak uztartzeko baliabideak eskaini. Baloreen hezkuntzarekin erlazionatuak: •Neska-mutilen arteko harremanak genero berdintasunean oinarrituak izatea. •Umeen arteko elkarrenganako errespetua indartzea. •Hizkuntza medio, kultur artekotasunaren alde egitea. •Ingurumenaren zainketa ekintza konkretuen bitartez bultzatzea. •Ohitura osasuntsuak barneratzea. HELBURU OROKORRAK •Parte hartzaileen garapen integrala sustatzea. •Partaideen arteko elkarlana eta harremanak bultzatzea. HELBURU ZEHATZAK
  • 10.
  • 11. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA Mota desberdinetako jolasak burutuko dira; talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak, dantzak eta abestiak, munduko jolasak, hizkuntza jolasak… Euskararen erabilera sustatzea Jolasetarako baliabideak eskaintzea Euskara ikasiz eta erabiliz gozatzea TXIKI·ERRITMO (PSIKOMOTRIZITAT.) HAUR HEZKUNTZA Musika, jolas eta ariketa desberdinen bidez gorputzaren ezagupena, mugimenduak eta erritmoa landuko dituzte. Jolasen bidez gozatzea, beste haurrekin harreman orekatuak ezarriz, diskriminazioak eta jarrera oldarkorrak eta sexistak baztertuz. Gorputzaren mugimendua eta erritmoa lantzea Umeen harremanak bultzatzea Bakoitzak bere gorputza ezagutzea Gorputza sendotzea TXIKI TAILERRAK HAUR HEZKUNTZA Material desberdina jarriko da partaideen eskura, esku trebezia eta sormena landu dezaten; margoak, plastilina, folioak, gometxak, kartulinak, fieltroa, artaziak, kola, haria… Material desberdinak frogatzea Material desberdinen bidez esku trebezia lantzea Material desberdinen bidez sormena garatzea !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
  • 12. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK EUSKAL DANTZAK HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA Mota desberdinetako euskal dantzak ikasteko aukera izango dute. Euskal kultura ezagutzea eta transmisioa bermatzea. Psikomotrizitatea eta gorputz adierazpena lantzea. DANTZA SALTSA HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA Dantzak eta musikak emozioak sorrarazten dituzte eta adierazpen modu berriak garatzen laguntzen dute. Saio hauen bitartez, modu dibertigarri eta gozagarrian dantza ezberdinak eta gorputz adierazpena landuko dute txikienek. Haurren garapen psikomotorra eta kognitiboa garatzea. Haurrak musika, dantza eta gorputz adierazpenaren esparruan murgiltzea IPUINKONTALARITZA HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA Ekintza honetan ipuinen munduan murgilduko gara. Ipuinak kontatuko ditugu, ipuinak eta pertsonaiak asmatu, amestu eta marraztuko ditugu. Kantu eta korru jolasak ere egiteko parada izango dugu eskolaz kanpoko ekintza honetan. Etorri ondo pasatzera! Haurrak ipuinen munduan murgiltzea. Ipuinen transmisioa sustatzea. Umeen irudimena lantzea. Talde-lana eta elkarlana sustatzea.
  • 13.
  • 14. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK MARRAZKETA LEHEN HEZKUNTZA Material eta teknika desberdinak erabiltzen ikasiko dute eta horien bidez, bakarka edo taldeka haien lanak sortuko dituzte. Teknika eta material desberdinak ezagutzea Irudimena eta sormena lantzea IKAS LIBU LEHEN HEZKUNTZA Etxeko lanak egiteko, edukietan errefortzua jasotzeko, ikasteko tekniketan trebatzeko edota irakur zaletasuna bultzatzeko tartea izango da. Ikasteko teknikak eskuratzea Irakur zaletasuna sustatzea Ikasketetan dituzten zailtasunak gainditzen laguntzea INFORMATIKA LEHEN HEZKUNTZA Programa desberdinak erabiltzen ikasteko aukera izango dute eta blog bat sortzen lagunduko diegu. Ezagupen berriak barneratzea eta ikasitakoa praktikatzea Programa zehatzak erabiltzen ikastea. KIROL ANITZA LEHEN HEZKUNTZA Kirol desberdinak frogatzeko aukera izango dute: saskibaloia, tenisa, futbola, boleibola, eskupilota, atletismoa, badminton, hockey, aerobic, eta bestelakoak… Ekintza hau edozein adineko umeei zuzen daiteke baina oso egokia da lehen hezkuntzako lehenengo ziklokoentzat. Kirol eta jolas desberdinak ezagutzea eta praktikatzea, kirola bera, onuragarri eta dibertigarria dela barneratuz lehiakortasunetik eta norberekeriatik kanpo. !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
  • 15. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK SORMEN TAILERRA LEHEN HEZKUNTZA Material desberdinak erabiliz eta batez ere berrerabiliz, objektuak, ipuinak, jokoak, jolasak eta abar sortzea interesgune batetik abituak. Teknika eta material desberdinak ezagutzea Irudimena eta sormena lantzea Materialak berrerabiltzea EUSKARA INDARTZEKO SAIOAK LEHEN HEZKUNTZA Euskararekin zailtasunak dituztenentzat edota gure herrira heldu berriak direnentzat modu ludikoan lantzeko saioak izango dira. Euskararen ezagutza eta erabilera lantzea. Euskararekiko motibazioa areagotzea. Euskara landuz gozatzea. IKUS ENTZUNEZKO TAILERRA LEHEN HEZKUNTZA Teknologia berrien bidez sormena landuko dugu, antzerkiak, blogak, laburmetraiak eta abar sortuz. Irudimena eta sormena lantzea Teknologia berriak ezagutzea INGELESA LEHEN HEZKUNTZA Ingelesa modu ludikoan ikastea eta indartzea, jolasen, abestien, antzerkien eta ipuinen bitartez. Ingelesa modu gozagarrian ikastea eta indartzea. ANTZERKIGINTZA LEHEN HEZKUNTZA Antzerki munduan murgilduko dira hainbat teknika ikasiz eta gorputz adierazpena landuz. Antzerki mundura hurbiltzea eta mundu hau ezagutzea. Gorputz adierazpena eta ahozkotasuna garatzea.
  • 16.
  • 17. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK PATIOKO DINAMIZAZIOA LEHEN HEZKUNTZA DBH-KO 1. ETA 2. MAILA Institutu edo ikastetxeetako jolasaldiak balioetan dinamizatzeko aukera eskaintzen dugu. Espazioak eta aisialdia balore konkretuak lantzeko erabili daitezke: parekidetasuna, kulturartekotasuna... Tokian tokiko egoerei eta beharrei erantzuteko proposamena eraikiko dugu. Patioari balio hezitzailea eranstea Patioan euskararen erabilera sustatzea Euskarazko aisialdia gozamenarekin lotzea Gazteen parte-hartzea lantzea EUSKARA INDARTZEKO SAIOAK LEHEN HEZKUNTZA DBH-KO 1. ETA 2. MAILA Euskararekin zailtasunak dituztenentzat edota gure herrira heldu berriak direnentzat modu ludikoan lantzeko saioak izango dira. Euskararen ezagutza eta erabilera lantzea. Euskararekiko motibazioa areagotzea. Euskara landuz gozatzea.
  • 18. LIBURUTEGIKO DINAMIZAZIOA LEHEN HEZKUNTZA DBH-KO 1. ETA 2. MAILA Gure liburutegian irakurmena, kultura, tertulia dialogikoa, tailerrak... bezalako ekimen sortzaile eta aktiboak proposatu eta dinamizatzeko programa da. Liburutegiari balio hezitzailea eranstea  Liburutegian euskararen erabilera sustatzea Euskarazko aisialdia gozamenarekin lotzea  Gazteen parte-hartzea lantzea IKUS ENTZUNEZKO TAILERRA DBH-KO 1. ETA 2. MAILA Teknologia berrien bidez sormena landuko dugu, antzerkiak, blogak, laburmetraiak, lip dub-a, argazkigintza eta abar landuz. Irudimena eta sormena lantzea Teknologia berriak ezagutzea ANTZERKIGINTZA DBH-KO 1. ETA 2. MAILA Antzerki munduan murgilduko dira hainbat teknika ikasiz eta gorputz adierazpena landuz. Antzerkiaren bidez balio hezitzaileak eta bizikidetza lantzea Sormena eta gorputz adierazpena lantzea Euskarazko aisialdia gozamenarekin lotzea  Gazteen identitatearen eraikuntzan laguntzea
  • 19. Azpiegitura Eskolako azpiegitura erabiliko dugu eta garrantzitsua izango litzateke eremu jakin bat mugatzea jarduerak beti bertan burutzeko eta parte-hartzaileek erreferentziazko jolasgune gisa har dezaten. Bestalde, kanpoko jarduerei dagokionez, ezinbestekoa litzateke aterpe, pilotaleku edo gimnasioa eskuragarri izatea eguraldi txarra edo euria den egunetarako. Azkenik, ekintza desberdinak burutzeko erabiliko dugun materiala gordetzeko leku bat ere beharrezkoa izango da. Materiala Ikastetxeko baliabideak eta materialak erabiliko dira eta materiala erosi behar izatekotan, aparte kobratuko da. Burutuko ditugun ekintzak eta jolasak material gutxi behar dutenetarikoak izango dira, erraz topa daitezkeen baliabideak erabiliko ditugu eta ahal den heinean, norberak sor ditzakeen elementuez baliatuko gara: zapiak, pilotak, baloiak, klarionak, sokak, goma, kanikak, iturriak, etab… Giza baliabideak Hezitzaile guztiak aisialdiko begirale tituludunak izango dira eta horrez gain, hurrengo ezaugarriak izango dituzte: •Euskaldunak eta euskararen erabileraren sustapenean trebatuak. •Haurren hezkuntzan eta dinamizazioan trebatuak. Generoaren eta kultuartekotasunaren alorrean trebatuak.
  • 20. KOORDINAZIOA Eragintza Kultur Erakundeko koordinatzaileak ekintzen jarraipena egingo du eta programaren arduradunarekin lotuko da beharrezkoak diren gai guztiak lotzeko. Beste alde batetik, ikastetxearen arduradunekin ere koordinatuko da, azpiegiturak ezagutzeko eta bestelako oharren berri izateko. EKINTZEN KUDEAKETARAKO EREDUA Eragintza Kultur Erakundeak eskaintzen duen eskolaz kanpoko ekintzen kudeaketak hurrengo ezaugarriak ditu: Giza baliabideei dagokionez Ikastetxeak berak duen lan poltsarekin lan egiteko aukera. Gure lan poltsako hezitzaileekin lan egiteko aukera. Hezitzaileak ingurune hurbilekoak izatea. Hezitzaileek gizarte esku-hartzerako lan hitzarmenaren araberako kontratua izango dute. (Interbentzio soziala hitzarmen kolektiboa, BAO 10/13) Ekintzaren jarraipenari dagokionez Ikasturte hasieran ekintzaren plangintza egingo da. Hiru-hilabeteka jarduera bakoitzaren ebaluazioa egingo da plangintzaren garapena zein izan den ezagutzeko eta suerta daitezkeen arazo edo gabeziei aurre egiteko. Ikasturte amaieran jardueren ebaluazioa jasotzen duen memoria txostena aurkeztuko da.
  • 21. Eskola bakoitzean hezitzaileak fitxa labur bat bete beharko du. Fitxa horrek honako datu hauek izango ditu: Ikastetxea. Eguna. Begiraleen izenak. Burututako ekintzak. Partaide kopurua. Eguneko oharrak eta balorazioa. Fitxa hori, hiruhilabeteko ebaluazioa egiteko erabiliko da