1. Gaia: Kanpinak badu zer hobetu
Bilbo, 2020ko ekainaren 18a
Laredoko kanpineko arduradun agurgarri hori:
Ezer baino lehen, nire burua aurkeztuko dut. Ni Igor Astiz naiz,
Donostiarra naiz, eta urtero zure kanpinera joaten naiz nire
familiarekin egun batzuk pasatzera, izan ere, asko gustatzen zaigu
hiriaren zaratatik urruntzea. Eta gutun honen bidez jakinarazi nahi
nizkizuke jarduera-eskaintzaren inguruan sortutako kezka batzuk.
Hasteko, esan beharra dago, nik ez nuela kanpina ezagutzen,
baina orain dela lauzpabost urte nire koadrilako bati ikusitako
argazki batzuei esker zuen berri izan nuen. Gainera, geroago irratsaio
batean iragarki bat entzun nuen eta azkenean nire emaztearekin hitz
egin ondoren animatu ginen joatera.
Hasieran, oso eroso geunden aurkitutako guztiarekin, baina
egunak pasa ahala, konturatu ginen espero genuena eta bertan
ikusitakoa bat ez zetorrela. Alde batetik, kirola egiteko instalazioak
nahiz igerilekuak asko gustatu zitzaizkigun. Garbitasuna asko
nabaritzen zen eta dena berria izango balitz bezala ikusten zen. Baina
beste aldetik, eskainitako jarduerak, gure ustez, eznahikoak ziren.
Dakizunez, web-orrian eta irratian diozue muturreko kirolak
egiteko aukera paregabea dela, eta helduak kirolean aritzen garen
bitartean gure umeak zaintzeko pertsonak dituzuela, baina hau ez da
egia. Muturreko kirol bakarra ibai batetik behera kanoa batekin
jaistea da, eta gure umeekin egoteko emakume bakarra dago. Beraz,
ez gaude batere ados aipatutakoarekin.
Horregatik, hurrengo urterako hobetu ahal izateko bi
proposamen ekartzen dizkizut. Lehenengoa, eta garrantzitsuena,
bezeroei gezurrik ez esatea da. Hau da, eskaintzen duzuena eta guk
aurkitzen duguna parekoak izatea. Eta bukatzeko, zuen jarduera-
2. eskaintza hobetzea, adibidez, bizikletan ateratzeko taldeak osatzea
edota txikientzako antzerkiak antolatzea.
Besterik gabe, esandakoari kasu egingo duzulakoan, mila esker zure
denboragatik
Adeitasunez
Igor Astiz