More Related Content Similar to Manual frascati (vasco euskera) (20) More from Daniel Gómez Galiano (7) Manual frascati (vasco euskera)1. 2008
Ikerketa eta garapen esperimentalari buruzko azterketetarako praktika
adierazgarrien proposamena
Jarduera zientifiko eta teknologikoen neurketa
Aldaketa teknologiko, ikerketa eta garapen (I+G) handiko gure garai honetan hazkunde
ekonomikorako elementu garrantzitsua da. Industriak, administrazioak eta unibertsitateek
egindako ahaleginarekin batera, analisiak egiteko eta emaitza onak ekarriko dituzten
politikak egiteko giltza da.
Frascati-ko Eskuliburua gida metodologikoak nazioartean onesmena lortu du I+G
estatistikak biltzeko eta erabiltzeko, eta mundu osoko estatistika kabineteetarako
ezinbesteko tresna da. Funtsezko elementuen definizioak, datu-bilketari buruzko jarraibideak
eta estatistika-datuak biltzeko erabili behar diren sailkapenak jasotzen ditu.
Seigarren edizio honek hobetutako jarraibideak biltzen ditu, ELGAko ekonomien aldaketak,
zerbitzu sektoreko I+G neurketa, I+G globalizazioa, eta giza-baliabideak I+G-n barne.
Liburua formatu elektronikoan ere argitaratuko da eta horrela denbora errealean
eguneraketak egin ahal izango dira.
www.f-iniciativas.net
Liburu honen jatorrizko izenburua Frascati Manual 2002:Proposed Standard Practice for Surveys on
Research and Experimental Development izan zen ISBN 9789264199033, ©2002 Ekonomia Lankidetza eta
Garapenerako Antolakundea (ELGA), Paris. Ikerketa eta garapen esperimentala definitzeko
Itzulpen hau ELGArekin hitzarmenez argitaratu da. Ez da ELGAren itzulpen ofiziala.
proposatutako metodologia
www.oecdbookshop.org - ELGAren liburutegia ON-LINE
www.sourceoecd.org - ELGAren liburutegi elektronikoa
www.oecd.org/oecddirect - ELGAren izenburuen alerta-zerbitzua
2008
3. 2 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
4. JARDUERA ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOEN NEURKETA
Ikerketa eta Garapen Esperimental Inkestetarako
Arau Praktiko Proposamena
2002
EKONOMIA LANKIDETZA ETA GARAPENERAKO ANTOLAKUNDEA
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 3
5. Frascati-ko Eskuliburua
Ikerketa eta Garapen Esperimental Inkestetarako
Arau Praktiko Proposamena
paz
Edizioa: F-Iniciativas
Itzulpena: More than Just Words, Lda
www.morethanjustwords.org
Inprimaketa: G.C. GRÁFICA DE COIMBRA, LDA.
Palheira – Assafarge
3001-453 Coimbra
producao@graficadecoimbra.pt
2008ko abenduan inprimatua.
Lege-gordailua: 286834/08
4 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
6. HITZAURREA
Badira hamabost urte baino gehiago I+G arloko inbertsioa Europan
eta hura gauzatzeko tresnak direla gure helburu nagusia.
Hemen aurkezten dugun Frascatiren eskuliburuan dago bilduta gaur
egun zientzialarien artean, industria alorrean eta politikako nola
legegintzako esparruetan erabiltzen ari diren Ikerketa eta Garapen
kontzeptuen definizioen muina.
Buruan harturik ekarpen bat egin behar geniola “Euskadiko
Berrikuntzaren Urte” honi, iruditu zaigu oso interesgarria izan zitekeela
hainbat hizkuntzatara itzulita dagoen eskuliburu hau euskaraz ere
eskaintzea. Era horretan, geure hondar alea ekarri nahi genioke
berrikuntzaren sustapen alorrean eraldaketa Ekonomiko eta Soziala
lortzeko denon artean egiten ari garen ahaleginari.
Liburu hau ahalik eta baliagarriena izatea nahi genuke, batez ere
unibertsitateko ikasleentzat, beren lanak gero eta sarriago euskaraz egiten
baitituzte, eta baita I+G+b-rekin etengabeko harremanetan dauden
langileentzat ere, hauek ere pixkanaka euskara beren bizitza profesionalean
txertatuz joango direlakoan.
Azkenik, mila esker ELGAri eta Innobasque-ri proiektu hau aurrera
ateratzeko eman diguten laguntzagatik.
Xabier Cazabon Intxausti
F-Iniciativas – Zuzendari Elkartua
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 5
7. 6 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
8. FRASCATIren ESKULIBURUA
Euskadi bere bigarren eraldaketa ekonomikoan murgilduta dagoen
honetan iritsi zaigu Frascatiren Eskuliburua euskaraz argitaratzeko aukera,
ekimenaren bultzatzaileek diotenez Euskadiko Berrikuntzaren Urteari
ekarpena egiteko asmoz. Ekimen honek ordea, 2008 Berrikuntzaren Urteko
mugak gainditu eta gure herriari ekarpen benetan aberasgarria egiten
diolakoan nago. Izan ere, Eusko Jaurlaritzarentzat berebiziko garrantzia
duten bi arlo uztartzen baititu: Ikerketa eta Garapenerako metodologiak eta
gure hizkuntza, euskara.
Eskuliburu hau argitaratzen denean Euskadik, Gernikako Estatutoan
aurreikusitako Ikerketa eta Garapenaren eskumena jaso berri izango du eta
eskumenaren transferentzia ia hiru hamarkadako atzerapenarekin etorri
baldin bada ere, esango nuke une aproposean iritsi dela: azken urteetan
Euskadin I+Ga garatzeko egindako apostu sendo eta garrantzitsuak inoizko
emaitzarik onenak eman dituenean, arestian aipatutako Bigarren Eraldaketa
Ekonomikoaren zutabe nagusietako bat Zientzia eta Teknologia direnean eta
Berrikuntza, herri honen etorkizuna eraikitzeko oinarri bilakatu denean.
Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza gure gizarteko alor ezberdinetara
hedatzea lortu dugu azken urteetan; gero ta gehiago dira I+G+Bra
hurbiltzen ari diren pertsonak eta gero ta gehiago hurbiltze eta murgiltze
prozesu hori euskaraz egiten dutenak. Horrenbestez, behar beharrezkoa
dugu egunero erabiltzen ditugun kontzeptuak eta metodologiak gure
hizkuntzan eskura izatea, heziketa zentru zein lantegietan, erakunde
publikoetan zein pribatuetan Euskara eta I+G+B, biak uztartuta, txertatzen
joan daitezen.
Egungo ekonomiak jakintzan, ezagutzan oinarrituta daude, eta guk
gizarte aurreratuenen lasterketako onenen artean egon nahi baldin badugu,
euskarak bere toki propioa izan behar du, ezinbestean, jakintzaren gizarte
horretan. Beraz, zorionak eman nahi dizkiet Frascatiren eskuliburua
euskaraz eskaintzeko ekimena aurrera eraman dutenei, zalantza barik,
baliogarria eta aberasgarria izango dugulako guk guztiok.
Ana Agirre
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua
Eusko Jaurlaritza
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 1
9. 2 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
10. FRASCATI-KO ESKULIBURUA: SARRERA
Aurten 45 urte bete dira ikerketa eta garapen (I+G) aditu aipagarriak
Frascatin (Italia) “Falconieri Etxean” bildu zirenetik. Bertan “Ikerketa eta
Garapen Esperimentalerako Arau Praktiko Proposamenaren” lehen bertsio
ofiziala proposatu zuten, “Frascati-ko Eskuliburua” izenez ezagunagoa.
Denboraldi honetan, Zientzia eta Teknologia Adierazleen Estatuko
Aditu Taldeko aditu lan-taldeari esker (NESTI), zenbait eskuliburu
metodologiko garatu dira “Zientzia eta Teknologia” gaiarekin, “Frascati
Familia” delako izenez ezagunak. Gai hauei buruzko eskuliburuak biltzen
ditu: I+G (Francati-ko Eskuliburua), Berrikuntza (Oslo-ko Eskuliburua), Giza
Baliabideak (Camberrako eskuliburua) eta Ordainketa Balantza.
Frascati-ko Eskuliburuaren seigarren edizio hau ezinbesteko tresna
da, I+Ga eta berrikuntza ekonomiaren funtsezko zereginen artean
kokatzeko, azken hamarkadan, zorionez, gero eta interes handiagoa piztu
duena. Horretarako, gomendio eta jarraibide metodologikoak proposatu
eta sustatzen dira, batez ere I+G estatistikak hobetzeko, zerbitzu
sektorean, edota I+G-ean giza baliabideei buruzko datu zehatzagoak
biltzeko.
Bere eduki teorikotik harantzago, adituentzat, Frascatiko Eskuliburua
ELGA-k garatutako ekintzen zutabeetako bat da, zientzia eta teknologiaren
papera hobeto ulertzeko, berrikuntza sistema nazionalen analisiaren
bitartez. Erabiltzen diren adierazleetako asko, orain arte, “European
Innovation Scoreboard-EIS” kalkulatzeko, Frascati Familiako Eskuliburuen
definizio eta kontzeptuekin zuzenki lotuta daude.
Horregatik guztiagatik, Euskadi Berrikuntzaren europar erreferente
bilakatzeko beharraz euskal gizartea kontzientziatzeko jarri dugun
helburuan, Eskuliburu hau ezinbesteko erreferentzia da, abiapuntua. Seguru
nago, datozen urteetan eboluzionatu egingo dela, kontzeptu berriak, eta
Ikerketa eta Garapenaren oinarrizko alderdiak sartzeko, eta Berrikuntza-
rekin duten harremana.
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 7
11. FRASCATI-KO
HITZAURREA ESKULIBURUA: SARRERA
Innobasque-tik, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, euskarara itzulitako
Eskuliburuaren lehen bertsio honek helburu hori indartzeko, eta Euskadik
nazioarteko komunitateari, adierazle horiek etengabe hobetzen laguntzeko
balio izan dezan espero dugu sutsuki, gizarte moderno osoaren oparo-
tasuna eta aurreikuspenak neurtzeko erreferentzia ona baitira.
Pedro Luis Uriarte
Innobasque-ko presidentea
8 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
12. EKONOMIA LANKIDETZA ETA GARAPENERAKO
ANTOLAKUNDEA
1960ko abenduaren 14an Parisen sinatutako Hitzarmenaren 1.
artikuluaren arabera, 1961eko irailaren 30ean indarrean sartu zen,
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) hauetara
bideratutako politikak sustatzea du helburu:
– Ekonomia iraunkorraren eta enpleguaren ahalik eta zabalpen
handiena lortzea, eta herrialde kideen bizi maila hobetzea, finantza
egonkortasuna mantenduz eta hartara, munduko ekonomiaren
garapenari lagundu.
– Kideak diren herrialdeen eta garapen ekonomiko bidean dauden
herrialde ez-kideen zabalpen ekonomiko egokiari ekarpenak egin.
– Munduko merkataritzaren zabalpenari ekarpenak egin, baztertzailea
ez den oinarri aldeanitzarekin, nazioarteko betebeharrekin bat
etorriz.
ELGAren Hitzarmen osagilearen sinatzaileak hauek dira: Alemania,
Austria, Belgika, Kanada, Danimarka, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak,
Frantzia, Grezia, Holanda, Irlanda, Islandia, Italia, Luxenburgo, Norvegia,
Portugal, Erresuma Batua, Suezia, Suiza eta Turkia. Herrialde hauek gerora
batu zaizkio Hitzarmen honi, adierazten diren datetan:
Japonia (1964ko apirilaren 28a), Finlandia (1969ko urtarrilaren 28a),
Australia (1971ko ekainaren 7a), Zelanda Berria (1973ko maiatzaren 29a),
Mexiko (1994ko maiatzaren 18a), Txekiar Errepublika (1995eko abenduaren
21a), Hungaria (1996ko maiatzaren 7a), Polonia (1966ko azaroaren 22a),
Korea (1996ko abenduaren 12a) eta Eslobakiar Errepublika (2000ko
abenduaren 14a). Europar Komunitateen Komisioak ELGAren lanean parte
hartzen du (ELGAko Hitzarmenaren 13. artikulua).
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 9
13. ELGAk jatorrian ingelesez eta frantsesez argitaratutakoa, izenburu hauekin:
Frascati Manual 2002: Proposed Standard Practice for Surveys on Research
and Experimental Development.
Manuel de Frascati 2002: Méthode type proposée pour les enquêtes sur la
recherche et le développement expérimental.
© 2002, Ekonomian Elkarlanerako eta Garapenerako Erakundea, (OECD),
Paris.
Eskubide guztiak erretserbatuta.
© 2008 F- INICIATIVAS I+G+B Euskal edizio honetarako
Euskarazko edizio honetarako ELGArekin hitzarmenez, Paris.
Euskarazko itzulpenaren kalitatea eta jatorrizko testuarekin bat etortzea
F-INICIATIVAS I+G+B-ren ardura da.
10 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
14. Hitzaurrea
1963ko ekainean ELGAk ikerketa eta garapen (I+G) estatistiketan
nazio adituen bilera ospatu zuen, Frascati-ko Falconieri Etxean, Italian.
Bere lanen ondorioa Ikerketa eta Garapen Esperimentalerako inkesten
Araudi Praktiko Proposamenaren lehen bertsio ofiziala izan zen, “Frascati-ko
Eskuliburua” izenarekin ezagunagoa. Argitalpen hau seigarren argitaraldia da.
1994an bosgarren argitaraldia argitaratu zenetik, I+G-aren eta
ezagutzan oinarritutako ekonomiaren berrikuntzaren funtsezko zereginak
interes handia piztu du. I+G-aren jarraipena bermatzeko, estatistika eta
adierazle fidagarri eta konparagarriak izatea funtsezkoa da. Arrazoi
horregatik, Eskuliburuaren argitaraldi berri honetan askotariko
metodologia gomendio eta jarraibideak sustatzen dira, batez ere I+G-aren
estatistikak hobetzeko, zerbitzu sektorean eta I+G-aren giza baliabideei
buruzko datu zehatzagoak biltzerakoan. Globalizazio prozesua I+G-aren
inkestetarako erronka bat da, eta horregatik, argitaraldi berri honek
sailkapenetan zenbait aldaketa gomendatzen ditu, kontuan hartzeko
saiakera eginez.
Gaur egun ditugun I+G estatistikak Frascati-ko Eskuliburuan oinarri-
tutako inkesten garapen sistematikoaren emaitza dira eta ELGAko kide
diren herrialdeen estatistika sistemaren parte dira. Eskuliburua oinarrian
txosten teknikoa den arren, ELGAk garatutako ekintzen zutabeetako bat da,
zientziaren eta teknologiaren zeregina hobeto uler dadin, berrikuntza
sistema nazionalen analisiaren bitartez. Gainera, I+G-aren definizioak,
nazioarte mailan onartuak, eta beren jardueren sailkapenak ematean,
Eskuliburuak politika zientifiko eta teknologiko gaietan “praktika hobeen”
inguruko gobernu arteko eztabaidei ekarpena egiten die.
Frascati-ko Eskuliburua ez da soilik I+G-aren inkestetarako erreferen-
tzia bat ELGAko kide diren herrialdeetan. ELGAren, UNESCOren, Europar
Batasunaren eta eskualdeko erakunde desberdinen ekimenei esker, munduko
herrialde guztietan I+G-aren inkestetarako araua osatzen du.
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 11
15. HITZAURREA
Frascati-ko Eskuliburua ELGAren herrialde kideetan I+G-aren estatisti-
ketatik abiatuz lortutako esperientzian oinarritzen da. Estatuko Aditu
Taldeko estatuko adituek (NESTI) Zientzia eta Teknologia Adierazleetan
egindako talde-lanaren emaitza da. Gaur egun zenduta dagoen Yvan Fabian
izan zen hasieran Idazkaritzako buru, eta jarraian Alison Young, John
Dryden, Daniel Malkin eta Andrew Wyckoff. Idazkaritza egonkor hori
berme hartuta, azken 40 urteetan Zientzia eta Teknologia kontzeptupean
zenbait eskuliburu metodologiko garatu ditu, “Frascati Familia” izenez
ezagunak, hauei buruzko eskuliburuak barne dituena: I+Ga (Frascati
Eskuliburua), berrikuntza (Oslo-ko Eskuliburua), giza baliabideak (Kanberra-
ko Eskuliburua), ordainketa teknologiko eta patenteen balantza, zientzia eta
teknologiaren adierazletzat jotzen direnak.
Frascati Eskuliburua forma elektronikoan ere argitaratzen da (hemen
eskuragarri: www.oecd.org). Bertsio elektronikoa maiztasun handiagoz
eguneratzeko asmoa dago, elementu berriak eskuragarri dauden neurrian.
Bertsio hau I+G inkestekin erlazionatutako dokumentazioarekin osatzen da.
Eskuliburuaren seigarren argitaraldia NESTI taldeko zenbait aditu
taldek prestatu dute. ELGAren idazkaritzak batez ere (batez ere, Dominique
Guellec, Laudeline Auriol,Mosahid Khan,Geneviève Muzart eta Sharon
Standish) prozesuaren osotasunaren koordinazioan eta zenbait atalen
idazketan zeregin aktiboa izan du. Bill Pattinson-ek (NESTIko antzinako
ordezkari australiarra) bere gain hartu zituen gainbegiraketaren lehen lanak
ELGAn lan egiten zuenean. Mikael Åkerblom-ek (Finlandiako Estatistika
Institutua eta NESTIan Finlandiako ordezkaria) urtebetez lan egin zuen
ELGAn Eskuliburuaren azken bertsioa prestatzeko, NESTIko kideengandik
etorritako aipamen eta iradokizunak osatuz.
Japoniako gobernuak ELGAri egindako borondatezko ekarpen eskuza-
balari esker, gainbegiraketa hau adituen ekarpen mamitsuen onuradun izan
da eta garaiz amaitu ahal izan da. ELGAk eskerrak ematen dizkio Japoniari
borondatezko ekarpen honengatik. Eskuliburua ELGAren Idazkari
Orokorraren ardurapean argitaratzen da.
Takayuki Matsuo G iorgio Sirilli Fred Gault
Zientzia, Teknologia eta Industria NESTIko zuzendaria Gaur egungo NESTIko zuzendaria
presidentea, ELGA gainbegiraketa hasi zenean
Director da Ciência, Presidente do NESTI quando Presidente actual do NESTI
Tecnologia e Indústria, OCDE foi iniciada a quinta revisão
12 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
16. Aurkibidea
1. kapitulua. Eskuliburuaren helburua eta norainokoa .................................... 21
1.1. I+ G datuen erabiltzaileentzat aldez aurreko oharrak .............................. 23
1.2. Eskuliburuaren eremua eta I+G estatistiken erabilera .............................. 23
1.3. Frascati-ko eskuliburuaren eta nazioarteko beste arau batzuen arteko
harremana ......................................................................................................... 25
1.4. I+ G-aren inputak eta outputak .................................................................... 27
1.5. I+Ga eta antzeko jarduerak ........................................................................... 28
1.5.1. Ikerketa eta garapen esperimentala (I+G) ....................................... 28
1.5.2. Jarduera zientifiko eta teknologikoak (JZT) ...................................... 28
1.5.3. I+Ga eta berrikuntza teknologikoa .................................................. 29
1.5.4. I+G-aren identifikazioa software-an, gizarte zientzietan eta zer-
bitzuetan ................................................................................................ 30
1.5.5. Kudeaketa eta I+Gari laguntzeko beste jarduera batzuk ............. 30
1.6. I+G-aren estaldura eremu zientifiko eta teknologiko guztietan ............... 30
1.7. I+G-aren inputak neurtzea ............................................................................. 31
1.7.1. I+G-eko langileak ................................................................................ 31
1.7.2. I+G-aren gastuak ................................................................................. 32
1.7.3. I+G-erako bitarteko materialak ........................................................ 33
1.7.4. Estatuaren ahaleginak I+G gaietan .................................................. 34
1.8. I+G-aren globalizazioa eta I+G-ean elkarlana ........................................... 34
1.9. I+Ga sailkatzeko sistemak ............................................................................ 35
1.9.1. Erakundeen arteko sailkapenak ......................................................... 35
1.9.2. Banaketa funtzionala .......................................................................... 36
1.10. I+G-aren arloko inkestak, datuen fidagarritasuna eta nazioarteko kon-
parazioa ............................................................................................................. 38
1.11. Aurrekontu publikoen kredituak I+G-aren arloan ...................................... 39
1.12. Interes bereziko gaiak ..................................................................................... 40
1.13. I+ G datuen erabiltzaileentzat oharrak ........................................................ 41
2. kapitulua. Definizioak eta oinarrizko konbentzioak ................................... 43
2.1. Ikerketa eta garapen esperimentala (I+G) ................................................... 45
2.2. I+G-etik kanpoko jarduerak ........................................................................... 45
2.2.1. Irakaskuntza eta heziketa .................................................................. 45
2.2.2. Antzeko beste jarduera zientifiko eta teknologikoak ..................... 45
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 13
17. AURKIBIDEA
2.2.3. Beste industria-jarduera batzuk ......................................................... 49
2.2.4. Kudeaketa eta beste laguntza-jarduera batzuk ............................... 49
2.3. I+G-aren mugak ............................................................................................... 50
2.3.1. I+Ga antzeko jardueretatik desberdintzeko oinarrizko irizpideak 50
2.3.2. I+G, irakaskuntza eta prestakuntzaren arteko mugan arazoak .. 51
2.3.3. I+G-aren eta antzeko beste jarduera zientifiko eta teknologikoen
arteko mugan arazoak ........................................................................ 56
2.3.4. I+G-aren eta beste industria-jarduera batzuen arteko mugan ara-
zoak ....................................................................................................... 59
2.3.5. I+G-aren kudeaketaren eta zeharkako laguntza-jardueren arteko
mugan arazoak ..................................................................................... 65
2.4. I+G-aren identifikazioa software-garapenaren jardueretan, gizarte zien-
tzietan nahiz humanitateetan, eta industria- eta zerbitzu-sektoreko jar-
dueretan ............................................................................................................. 66
2.4.1. I+G-aren identifikazioa software-aren garapenean ........................ 66
2.4.2. I+G-aren identifikazioa gizarte zientzietan eta humanitateetan .. 68
2.4.3. Zerbitzu-jardueretan I+Ga identifikatzeko arazo bereziak ............ 69
3. kapitulua. Erakundeen arteko sailkapenak ...................................................... 73
3.1. Erabilitako irizpidea ........................................................................................ 75
3.2. Unitate deklaratzailea eta unitate estatistikoa ........................................... 75
3.2.1. Unitate deklaratzailea ......................................................................... 75
3.2.2. Unitate estatistikoa ............................................................................. 75
3.3. Sektoreak ........................................................................................................... 76
3.3.1. Sektorizazioaren justifikazioa ............................................................ 76
3.3.2. Sektoreen artean aukeratzea .............................................................. 77
3.3.3. Sektorizazioaren arazoak .................................................................. 77
3.4. Enpresa-sektorea ............................................................................................... 78
3.4.1. Eremua ................................................................................................... 78
3.4.2. Sektoreen arteko azpisailkapen nagusiak ........................................ 80
3.4.3. Erakundeen arteko beste azpisailkapen batzuk .............................. 85
3.5. Administrazio sektorea ................................................................................... 88
3.5.1. Eremua ................................................................................................... 88
3.5.2. Sektoreen arteko azpisailkapen nagusiak ........................................ 89
3.5.3. Beste erakunde azpisailkapen batzuk ............................................... 90
3.6. Irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuen sektorea (IAGEP) ........... 90
3.6.1. Eremua ................................................................................................... 90
3.6.2. Sektoreen arteko azpisailkapen nagusiak ........................................ 92
3.6.3. Erakundeen arteko beste azpisailkapen batzuk .............................. 93
3.7. Goi-mailako irakaskuntzaren sektorea ......................................................... 95
3.7.1. Eremua ................................................................................................... 95
3.7.2. Sektoreen arteko azpisailkapen nagusiak ........................................ 99
3.7.3. Beste erakunde azpisailkapen batzuk ............................................... 100
3.8. Atzerri sektorea ................................................................................................ 101
3.8.1. Eremua ................................................................................................... 101
14 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
18. AURKIBIDEA
3.8.2. Sektorekako azpisailkapen nagusiak ................................................ 101
3.8.3. Erakundeen arteko beste azpisailkapen batzuk .............................. 101
3.8.4. Eremu geografikoa, funtsen jatorria edo helmuga denean ........... 102
4. kapitulua. Banaketa funtzionalak ........................................................................ 103
4.1. Erabilitako irizpidea ........................................................................................ 105
4.2. I+G mota .......................................................................................................... 105
4.2.1. Banaketa erabiltzea I+G motaren arabera ...................................... 105
4.2.2. Banaketa zerrenda ................................................................................ 106
4.2.3. I+G motak desberdintzeko irizpideak .............................................. 109
4.3. Produktu motak ................................................................................................ 111
4.3.1. Banaketa erabiltzea produktu-taldeen arabera ................................ 111
4.3.2. Banaketa-zerrenda ................................................................................ 113
4.3.3. Banaketa-irizpideak ............................................................................. 113
4.4. Eremu zientifiko eta teknologikoak .............................................................. 116
4.4.1. Sailkapena erabiltzea eremu zientifiko eta teknologikoen arabera . 116
4.4.2. Banaketa zerrenda ................................................................................ 116
4.4.3. Banaketa-irizpideak ............................................................................. 116
4.5. Helburu sozioekonomikoak ............................................................................ 117
4.5.1. Banaketa erabiltzea helburu sozioekonomikoen arabera ............... 117
4.5.2. Gutxienez gomendatzen den banakatzea ......................................... 117
4.5.3. Banaketa-zerrenda ................................................................................ 119
4.5.4. Banaketa-irizpideak ............................................................................. 119
5. kapitulua. I+G-aren arloan dabiltzan langileak neurtzea .......................... 121
5.1. Sarrera ................................................................................................................ 123
5.2. I+G-ean sartzen diren langileen eremua eta definizioa ............................. 124
5.2.1. Eremu orokorra ..................................................................................... 124
5.2.2. I+G langileen kategoriak ................................................................... 126
5.2.3. Sailkapena, lanbideen arabera ........................................................... 126
5.2.4. Sailkapena, Titulazio formalen mailaren arabera ........................... 129
5.2.5. Graduondoko ikasleen tratamendua ................................................. 130
5.3. Datuak neurtzea eta biltzea ........................................................................... 132
5.3.1. Sarrera .................................................................................................... 132
5.3.2. Pertsona fisikoen inguruko datuak ................................................... 133
5.3.3. Egun osoko lanarekin parekatuta (EOLP) adierazitako datuak .... 134
5.3.4. Agregatuak eta gomendatutako aldagai nazionalak ..................... 137
5.3.5. Lanbide eta titulazioen arabera gurutzatutako datuak ................. 140
5.3.6. Eskualdeko datuak .............................................................................. 141
6. kapitulua. I+Gera bideratutako gastuak neurtzea ....................................... 143
6.1. Sarrera ................................................................................................................ 145
6.2. Barne gastuak ................................................................................................... 145
6.2.1. Definizioa ............................................................................................... 145
6.2.2. Ohiko gastuak ...................................................................................... 146
6.2.3. Kapital-gastuak .................................................................................... 149
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 15
19. AURKIBIDEA
6.3. Finantzaketa-iturriak ....................................................................................... 152
6.3.1. Neurketa-metodoak .............................................................................. 152
6.3.2. I+G-erako funtsen fluxuak identifikatzeko irizpideak ................... 153
6.3.3. I+G-eko finantzaketa-iturriak identifikatzeko modua ................... 156
6.4. Kanpo gastuak ................................................................................................. 158
6.5. Betetearazleen datuetan oinarritutako informazioaren eta finantzaketa-
-iturrietan oinarritutako informazioaren arteko desberdintasunak bate-
ratzea ................................................................................................................ 160
6.6. Eskualdeen araberako banaketa .................................................................... 161
6.7. Estatukoak guztira .......................................................................................... 162
6.7.1. Barne gastu gordina I+G-ean (GERD) ............................................... 162
6.7.2. Estatuko gastu gordina I+G-ean (GNERD) ....................................... 162
7. Kapitulua. Inkestak egiteko metodoak .............................................................. 165
7.1. Sarrera ................................................................................................................ 167
7.2. I+Gari buruzko inkesten norainokoa ............................................................ 168
7.3. Inkestak zein herritan egingo diren eta zein herritarri egingo zaizkion
identifikatzea .................................................................................................... 168
7.3.1. Enpresa-sektorea .................................................................................. 169
7.3.2. Administrazio publikoaren sektorea .................................................. 172
7.3.3. Irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuen sektorea ............ 172
7.3.4. Goi-mailako irakaskuntzaren sektorea ............................................. 172
7.3.5. Ospitaleak ............................................................................................. 173
7.4. Nola lan egin inkestariekin ............................................................................. 173
7.4.1. Elkarlana sustatzea ............................................................................. 173
7.4.2. Irizpide operatiboak ............................................................................. 176
7.5. Balioztatze-prozedurak .................................................................................... 177
7.5.1. Erantzunik ez izatea, edo zati bateko erantzuna izatea ................ 177
7.5.2. Balioztatze-prozedurak, goi-mailako irakaskuntzaren sektorean . 179
7.6. ELGA-ri eta nazioarteko beste erakunde batzuei informazioa bidaltzea 180
8. kapitulua. I+G-aren aurrekontu kreditu publikoen sailkapena helburu
sozioekonomikoka ................................................................................ 181
8.1. Sarrera ................................................................................................................ 183
8.2. Nazioarteko beste arau batzuekin harremanak ........................................... 184
8.3. Aurrekontuko datuen iturriak I+G-aren aurrekontu-kreditu publikoeta-
rako ................................................................................................................ 184
8.4. I+G-aren eremua .............................................................................................. 185
8.4.1. Oinarrizko definizioa ........................................................................... 185
8.4.2. Eremu zientifiko eta teknologikoak .................................................. 185
8.4.3. I+G-aren identifikazioa ....................................................................... 185
8.5. Administrazioaren definizioa .......................................................................... 185
8.6. I+G-aren arloko aurrekontu-kreditu publikoen eremua ............................. 186
8.6.1. Barne eta kanpo gastuak ................................................................... 186
8.6.2. Finantzatzailearen eta betearazlearen txostenak ............................ 186
8.6.3. Aurrekontuko funtsak ......................................................................... 186
16 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
20. AURKIBIDEA
8.6.4. Zuzeneko finantzaketa eta zeharkakoa ............................................ 187
8.6.5. Gastu-motak .......................................................................................... 188
8.6.6. I+G-aren aurrekontu-kreditu publikoak atzerrian I+Gari bidera-
tzea ......................................................................................................... 188
8.7. Helburu sozioekonomikoen banaketa ........................................................... 189
8.7.1. Banaketa-irizpideak ............................................................................. 189
8.7.2. Aurrekontuko kapituluen banaketa ................................................... 190
8.7.3. Banaketa ................................................................................................ 190
8.7.4. Helburu sozioekonomikoak -HSE ....................................................... 191
8.7.5. Zailtasun nagusiak .............................................................................. 196
8.8. I+G-aren arloko aurrekontu-kreditu publikoei buruzko datuen eta
I+G-ean estatuko gastu gordinaren arteko desberdintasun nagusiak .... 197
8.8.1. Desberdintasun orokorrak .................................................................. 197
8.8.2. I+G-earen aurrekontu-kreditu publikoak eta I+G-ean Administra-
zio Publikoak finantzatutako estatuko gastu gordina .................. 198
8.8.3. I+G-earen arloko aurrekontu-kreditu publikoak eta I+G-ean
estatuko gastu gordina banatzea, helburu sozioekonomikoen
arabera .................................................................................................. 198
Eranskinak
1. Eskuliburu honen historia laburra eta jatorriak .............................................. 199
2. I+Gari buruzko datuak lortzea goi-mailako irakaskuntzaren sektorean ..... 209
3. I+G-aren tratamendua, Nazio Batuen Kontabilitate Sistema Nazionalean .. 227
4. Osasunari, informazio-teknologiei nahiz komunikazioari (IKT) eta biotekno-
logiari buruzko I+Ga ........................................................................................... 241
5. I+Gari buruz eskualdeetan datuak lortzeko metodoak .................................. 257
6. Nazioarteko beste erakunde batzuek zientzia eta teknologiaren adierazleei
buruz egindako lanak .......................................................................................... 261
7. Zientzia eta teknologiaren arloko beste adierazle batzuk .............................. 267
8. I+Gari eskainitako baliabideei buruz balioztapen eguneratuak eta proie-
kzioak lortzeko metodo praktikoak ................................................................... 283
9. I+G-aren deflaktoreak eta dirua bihurtzeko indizeak .................................... 289
10. Adierazpen osagarriak, I+G-aren proiektu handiak sailkatzeko, defentsa
industriei eta industria aeroespazialei buruz aipamen berezia eginez .......... 301
11. Frascati-ko Eskuliburuan I+G-eko langileen kategoriak lanbideen arabera
bereizi ondoren, kategoria horiek eta SCO-88aren motak bat etortzea ........ 315
Akronimoak .................................................................................................................... 317
Bibliografia ..................................................................................................................... 321
Aurkibidea, atalen zenbakia kontuan hartuta .................................................... 327
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 17
21. AURKIBIDEA
Laukien zerrenda
1.1. ELGAren eskuliburu metodologikoak ............................................................. 26
2.1. I+Ga antzeko beste jarduera zientifiko, teknologiko eta industrial
batzuetatik batzuetatik desberdintzeko irizpide osagarriak ................. 50
2.2. I+G-aren eta ISCDEko 6. mailako irakaskuntza nahiz heziketaren arteko
mugak ............................................................................................................... 54
2.3. Zenbait kasu adierazgarri, I+G-aren eta beste industria-jarduera batzuen
arteko mugari buruz ........................................................................................ 60
3.1. Nazioarteko Industria Sailkapena, I+G-aren estatistika-helburuetarako
egokitua ............................................................................................................. 81
3.2. Eremu zientifiko eta teknologikoak .............................................................. 95
4.1. Banaketa funtzionalen erabilgarritasuna ..................................................... 106
4.2. Hiru ikerketa-mota Gizarte zientzietan eta Humanitateetan ..................... 112
5.1. I+Ga eta zeharkako laguntza-jarduerak ...................................................... 125
5.2. Frascati-ko Eskuliburuaren ISCED maila eta motetarako gako arautua
I+G-aren arloko langileentzat, langile horiek titulazio formalaren ara-
bera sailkatuta ................................................................................................. 131
5.3a. I+G-aren langileen guztizkoa estatuan, sektore eta lanbideen
arabera .................................................................................................... 138
5.3b. I+G-aren langileen guztizkoa estatuan sektore eta titulazio-mailen
arabera .................................................................................................... 138
5.4. I+G-aren arloko langileak lanbideen eta titulazio formalen arabera
sailkatuta .......................................................................................................... 140
6.1. Barne Gastu Gordina I+G-ean (GERD) ........................................................... 163
6.2. Estatuko Gastu Gordina I+G-ean (GNERD) ................................................... 164
8.1. NABS 1992 helburuen arabera egindako banaketa eta ELGAk eratorri-
tako banaketaren (I+G-ean aurrekontu-kreditu publikoetarako) bat etor-
tzea ................................................................................................................ 194
8.2. NABS 1992 helburuen arabera egindako banaketa eta Nordforsk bat
etortzea (I+G-aren aurrekontu-kreditu publikoetarako) ............................. 195
Eranskinen laukiak
3 eranskina
1 laukia. KSNan eta Frascati-ko Eskuliburuan sektoreak harremanetan jartzea .... 230
2 laukia. KSNaren sektoreak eta ekoizleak ................................................................. 231
3 laukia. Frascati-ko Eskuliburuan posible den eran edo behin-betiko eran sartu-
tako goi-mailako irakaskuntza-unitateak KSNean banatzea ................... 232
4 laukia. KSNaren sailkapenak, administrazio publikoen gastuetarako eta
IAGEP-en azken kontsumorako, partikularren zerbitzura ......................... 235
5 laukia. I+G-ean egiten diren gastuen ekoizpen gordina eta barne-gastuen
guztizkoa ......................................................................................................... 237
18 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
22. AURKIBIDEA
4 eranskina
1 laukia. I+G-aren aurrekontu-kreditu publikoetan osasunari buruzko
I+G-aren identifikazioa ....................................................................... 244
2 laukia. Osasunari buruzko I+Ga, betetearazleek emandako datuetatik
abiatuz: enpresa sektorea ...................................................................... 245
3 laukia. Osasunari buruzko I+G-aren identifikazioa, diziplina zientifikoaren
arabera eta helburu sozioekonomikoaren arabera ............................. 247
10 eranskina
1 laukia. Ohiko erabilerako terminologia, defentsa-industrietan eta industria
aeroespazialetan ...................................................................................... 304
2 laukia. Frantziako, Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako terminologiaren
gaur egungo sailkapena Frascati-ko Eskuliburuan .............................. 305
3 laukia. Orga blindatuaren garapena .................................................................. 312
11 eranskina
1 laukia. Frascati-ko Eskuliburuan lanbideen arabera I+G-aren arloko lan-
gileen kategoriak bereizi eta gero, kategoria horiek eta ISCO-88aren
motak bat etortzea ................................................................................. 316
Irudia
3.1. I+G-aren unitateak sektore egokiarekin lotzeko erabaki-zuhaitza .......... 79
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 19
24. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
1. kapitulua
Eskuliburuaren helburua eta norainokoa
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 21
25. 22 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
26. 1.1. I+G-eko datuen erabiltzaileentzat aldez aurreko oharrak
1. Eskuliburu hau I+G-aren inguruko estatuko datuak biltzen eta
argitaratzen dituzten estatu-kideetako estatu-adituek beraientzat
erredaktatu zuten, eta ELGAri I+G-aren inkesten emaitzak bidaltzen
dizkiete.Adibide asko ematen diren arren, Eskuliburu honek txosten
teknikoa izaten jarraitzen du, kontsulta-lantzat hartzen dena oinarrian.
2. 1. kapitulua I+G-aren datuen erabiltzaileei zuzentzen zaie batez
ere. Eskuliburuaren eremu eta edukiaren laburpena errazten du,
testuaren erabileran laguntzeko. Gainera zenbait datu zehatz zergatik
biltzen diren arrazoia adierazten du, datu horiek dakartzaten
konparazio arazoak eta beren interpretazioaren inguruan egin
daitekeen balioztapena.
1.2. Eskuliburuaren eremua eta I+G-aren estatistiken erabilera
3. Eskuliburu hau duela ia 40 urte argitaratu zen eta ikerketa eta
garapen esperimentalera (I+G) bideratutako giza- eta finantza-
baliabideen neurketaz dihardu soilik, sarritan I+G-aren “sarrera
datuak” (inputak) esaten zaienak.
4. Denborarekin, sarrera datu hauei buruzko estatistikak adierazle
erabilgarriak direla erakutsi dute eta estatuko eta nazioarteko
txostenetan erabili izan dira. Zientzia eta teknologia adierazleei
buruzko ELGAren txostenak (ELGA, 1984; ELGA, 1986; ELGA, 1989a),
ELGAren serieak, politika zientifiko eta teknologikoaren gainbe-
giraketa eta ikuspegiaren ingurukoak eta Science,Technology and
Industry Scoreboard-a (“Zientzia, teknologia eta industriaren adierazle
konparatzaileak”, ELGA, bi urtero). Horiek guztiek I+G-aren
zabaltasun eta orientazioaren neurri erabilgarriak ematen dituzte
herrialde, sektore, industria, eremu zientifiko askotan eta beste
sailkapen maila batzuetan. Hazkunde ekonomikoan eta ekoizpenean
interesatutako administrazioek I+G-aren estatistiketan konfidantza
dute, aldaketa-teknologiko adierazle modu gisa. Politika zientifikoan,
politika industrialean eta are izaera orokorreko politika ekonomiko
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 23
27. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
eta sozialetan ere interesa duten aholkulariek asko erabiltzen dituzte.
Estatistika horiek oinarrizko abiapuntua dira gobernu-programa
askotarako, eta beren ebaluaziorako tresna garrantzitsua ere badira.
Herrialde askotan, I+G-aren estatistikak estatistika-ekonomiko
orokorren partetzat hartzen dira.
5. I+G estatistikak, ordea, ez dira nahikoak. Jakintzan oinarritutako
ekonomiaren testuinguruan, gero eta nabariagoa da datuak kontzeptu
marko baten barruan aztertu behar direla. Horiek eskura dauden beste
bitarteko batzuekin, eta dagozkien I+G jardueretatik eratorritako
emaitzekin erlazionatzea ahalbidetzen dute. Adibidez, lotura hau
berrikuntza-prozesuaren bitartez ezarri beharko litzateke (ikus 1.5.3
atala) edo “inbertsio ukiezinaren” testuinguru zabalagoan: I+Ga eta
gainerako jarduera zientifiko eta teknologiko kidekoak soilik ez,
baizik eta baita software, prestakuntza, antolakuntza, eta abarreko
gastuak ere estaltzen dituena. Era berean, I+G-aren langileen datuak
langile-zientifiko eta -teknikoen prestakuntza eta erabilera eredu baten
markoan hartu behar dira. I+G-aren datuen analisia ere interesgarria
da beste aldagai ekonomiko batzuekin harremanetan, adibidez, balio
erantsiaren eta inbertsioaren datuekin. Eskuliburu honek ez du
sistema zientifiko eta teknologiko eredu aplikagarri bakar bat
inspirazio-iturri, baizik eta funtsean eredu desberdinetan erabil
daitezkeen estatistikak ematea du helburu, adierazleak ezartzea
ahalbidetuko dutenak.
6. Eskuliburu honek bi zati ditu. Lehenak zazpi kapitulu ditu
sarrerako kapitulu honetaz gain. Horietan ezarritako I+G-aren datuen
bilketa eta interpretazioari aplika dakizkion gomendio eta
printzipioak azaltzen dira. Kide diren herrialde guztiak egindako
gomendioei egokitzeko baldintzetan ez dauden arren, denak ados
daude, horretara egokitzen saiatzeko arau bat osatzearen inguruan.
7. Bigarren zatia 11 eranskinez osatuta dago, aurreko kapituluetan
landutako oinarrizko printzipioak interpretatzea eta garatzea helburu
dutena, I+G inkestak egiteko jarraibide gehigarriak emateko
helburuarekin, edota inkesta horiekin harremanetan, gai aipagarriak
lantzeko. Gehigarri hauek informazio helburuekin erabil daitezke,
baina ez dute ezinbestean dagokion gaiaren interpretazio eguneratuena
islatzen.
24 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
28. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
8. Eskuliburu hau inprimatutako bertsioan eta elektronikoan argitaratu
da, eta Internet bidez eskura daiteke. Bertsio elektronikoa dagozkion
berritasunekin sarriago eguneratuko da.
1.3. Frascati-ko eskuliburuaren eta nazioarteko beste arau batzuen
arteko harremanak
9. I+Ga jarduera-ekonomiko bat da; baina baditu zenbait ezaugarri
jarduera zientifikoen familia handitik horrenbeste desberdintzen
dutenak, parte den jarduera ekonomikoak esaterako. Hasieratik
aurreikusita zegoen ELGAk oinarrizko printzipio sail bat ezarri behar
zuela, jarduera zientifiko eta teknologien neurketaren ingurukoak.
Urte askotan, Frascati-ko Eskuliburua izan zen funtzio hau betetzen
zuen bakarra; orain dela gutxi beste lau gehitu dira. Gainera ELGAren
beste direktorio metodologiko batzuk daude, zientzia eta teknolo-
giarentzat eta erlazionatutako jarduerentzat, irakaskuntza esaterako
(Ikus 1.1 Laukia).
10. ELGAren asmoa ez zen izan jarduera-zientifiko eta -teknologikoei
aplika dakizkien nazioarteko arauak ezartzea, ordurako existitzen
baitziren. Ondorioz, Eskuliburu hau bat dator jarduera-zientifiko eta
-teknologiko guztien inguruko UNESCOren gomendioekin (UNESCO,
1978), baina I+Gaz, eta ELGAren estatu kideen beharrez ari da zehazki.
Nahiko sistema ekonomiko eta zientifiko antzekoa dute, eta kideak ez
diren estatuetatik bereizten dituzte.
11. I+Ga testuinguru zabalago batean barneratzeko beharra kontuan
hartuta, bai ikuspuntu kontzeptualetik bai datu-baseei dagokienetik,
posible izan den neurrian, Nazio Batuen sailkapenak erabili izan dira,
batez ere Estatuko Kontabilitate Sisteman (NBE, 1968;CEC et al., 1994);
Nazioarteko Industria Sailkapena ISIC (NBE, 1998a;NBE 1990);
Lanbideen Nazioarteko Sailkapena ISCO (OIT, 1968; OIT, 1990); eta
Nazioarteko Hezkuntza Sailkapena ISCED (UNESCO, 1997). Gainera,
posible den guztietan, Eskuliburuak ELGAren eremuko eskualde
erakundeen esperientzia biltzen du, batez ere Europar Batasuna (EB)eta
Nordforsk (Iparraldeko Industria Funtsa).
12. Sailkapen horietan, I+Gari egindako erreferentziak nahiko
berriak dira eta Frascati-ko Eskuliburuan oinarritzen dira orokorrean,
nazioartean errekonozitutako estatistika markotzat hartzen dena.
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 25
29. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
Tabela 1.1. Manuais metodológicos da OCDE
Datu motak Izenburua
A. “Frascati Familia” Serieak: jarduera zientifiko eta teknologikoen neurketa
Frascati-ko Eskuliburua: ikerketa eta garapen esperimen-
I+G
tal inkestetarako arau praktiko proposamena
I+G estatistikak eta output neurriak, goi-mailako
irakaskuntza sektorean. “Frascati-ko Eskuliburuaren
Gehigarria” (ELGA, 1989b)
T2eknologiagatik ordainketen “Ordainketa teknologikoen balantza neurtu eta interpre-
balantza tatzeko eskuliburua-OTB Eskuliburua (ELGA, 1990)
Berrikuntza teknologikoaren inguruko datu-bilketa eta
Berrikuntza interpretaziorako proposatutako jarraibideak – Osloko
Eskuliburua (1997a)
Patenteak “Patenteen datuen erabilera Zientzia eta Teknologia adi-
erazle gisa -Patenteen Eskuliburua” (ELGA, ELGA/GD
(94)114, 1994b)1
Z etaT langileak “Zientzia eta teknologian jarduten duten giza baliabi-
deen neurketari buruzko eskuliburua -Kanberrako Esku-
liburua (ELGA, 1995)
B. Zientzia eta teknologia neurtzeko beste obra metodologiko batzuk
Goi-mailako teknologia Goi-mailako teknologiako sektore eta produktuen sai-
lkapenen gainbegiraketa (ELGA, STIaren Lan-txostena
1997/2)
Bibliometria “Adierazle bibliometrikoak erabiltzeko eta ikerketa-anali-
siak egiteko gomendioak:Metodoak eta adibideak”,
Yoshiko Okubo-ren eskutik (ELGA, STI 1997/1aren Lan-
txostenak)
Globalizazioa Globalizazio-ekonomiko adierazleen eskuliburua (behin-
behineko izenburua, prestakuntzan)
C. ELGAren beste lan estatistiko aplikagarri batzuk
Irakaskuntza estatistikak Hezkuntza-estatistika konparatiboen Eskuliburua (pres-
takuntzan)
Irakaskuntzaren sailkapena Hezkuntza sistemen sailkapena. ISCED-97a ELGAren her-
rialdeetan erabiltzeko eskuliburua. (ELGA, 1999)
Prestakuntza estatistikak Prestakuntza-estatistikak jasotzeko metodorik onenaren
eskuliburua -Kontzeptuak, neurria eta inkestak (ELGA,
1997b)
1 Batez ere eskura dauden datuen sailkapen eta interpretazio arazoez dihardu.
Iturria: ELGA
26 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
30. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
13. Eskuliburuaren aurreko argitaraldietan bezala, I+Gari buruzko
inkestak Nazioarteko Kontabilitate Sistemaren (NKS) printzipioek
adierazten dituztenekin bateratu nahi izan dira. Ahal den neurrian,
“Frascati-ko Eskuliburuaren” eta KSNaren motako datuen arteko zubi
diren datu osagarriak biltzea komeni da. Arrazoi honegatik, funtsen
iturrien banakapenaren eta I+G-aren kanpo gastuen (mugaz kanpo)
inguruko gomendioak bereziki zehaztuta daude, eta gomendio bat
sartu da, I+Garekin erlazionatutako software inbertsioaren inguruko
datuak biltzera bideratuta dagoena. 3. eranskinak, zehaztasun
handiagoz, I+G eta estatuko kontabilitateen arteko inkesten harre-
mana aurkezten du.
1.4. I+ G-aren inputak eta outputak
14. Eskuliburu honek I+G-aren inputak neurtzea du helburu. I+Gak,
I+G unitateen I+G jarraia (formala) eta beste unitate batzuen
aldizkako I+Ga (informala) hartzen ditu bere baitan. Hala ere, I+G-
arenganako interesa gero eta gehiago da jakintza eta berrikuntza
berrien mendekoa, eta baita horietatik eratortzen diren efektu
ekonomiko eta sozialena, jarduerarena berarena baino. Inputen
inguruko estatistikak osatzeko I+G-aren emaitzen adierazleak behar
direla nabarmena da, baina, zoritxarrez, adierazle hauek definitzea eta
produzitzea askoz ere zailagoa da.
15. I+G-aren outputak, edo orokorrean, zientzia eta teknologiarenak
(ZetaT) neurtzeko zenbait baliabide daude. Berrikuntzaren inguruko
inkestak berrikuntza prozesuen emaitzak eta efektuak neurtzeko
saiakera dira, eta honetan I+Gak zeregin garrantzitsua du.
Berrikuntza- inkesten inguruko eskuliburu bat argitaratu, eta
dagoeneko behin gainbegiratu da (ELGA, 1997a).
16. Beste aukera bat dago, iturriak ustiatzean datzana. Lan
metodologiko garrantzitsuak egitea beharrezkoa izan da, Z etaT-aren
adierazleak atera ahal izateko, nazioarteko metodo estandarra
gomendatu ahal izan aurretik. Teknologia ordainketa-balantzeen
inguruko patente-datuak erabiltzeko eskuliburuak argitaratu dira,
zientzia eta teknologia adierazle hartuta (ELGA, 1990, 1994b).
Bibliometria eta datu komertzialen analisirako oinarrizko printzipioak
ere badaude, produktu edo jarduera industrial adar horren “inten-
tsitate teknologikoaren” ikuspuntutik (Ikus 1.l laukia).
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 27
31. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
Aipatutako obrak Eskuliburu honetatik desberdintzen dira, batez ere
interpretazio arazoei dagozkielako; kontuan izandako datuak ez dira
bildu Z eta Taren jarduerak aztertzeko helburuarekin, baizik eta
dauden iturrietatik bilduta, eta helburu horretarako antolatzen dira
(zehaztasun gehiagorako, ikus 7. eranskina).
1.5. I+Ga eta antzeko jarduerak
1.5.1. Ikerketa eta garapen esperimentala (I+G)
17. Eskuliburua ikerketa eta garapen esperimentalaren neurketaz ari
da soilik (oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua eta garapen
esperimentala barne dituena). 2. kapituluan jarduera horien definizio
osoa eskaintzen da.
18. I+Ga zientzian eta teknologian oinarritzen diren beste jarduera
batzuekin erlazionatuta dago. Sarritan beste jarduera horiek I+Garekin
estuki lotuta dauden arren, informazio fluxuen bitartez, eta
funtzionamendu, erakunde, langileei dagokionez, jarduera horiek ez
dira kontuan izan behar I+Ga neurtzeko orduan.I+Ga eta jarduera
kideko horiek bi izenburupean jar daitezke: jarduera zientifiko eta
teknologiko saila (JZT) eta berrikuntza zientifiko eta teknologiko
prozesua.
1.5.2. Jarduera zientifiko eta teknologikoak (JZT)
19. JZTa kontzeptu zabala UNESCOk landu du “Zientzia eta
teknologia estatistiken nazioarteko normalizazioaren inguruko
gomendioa”-ren arabera (UNESCO, 1978). I+Gaz gain, jarduera
zientifiko eta teknologikoek irakaskuntza eta prestakuntza zientifiko
eta teknikoa (STET) hartzen dute beren baitan, eta baita zerbitzu
zientifiko eta teknikoak ere (ZZT). Azken zerbitzu hauek, adibidez,
liburutegi eta museoen Z eta Taren jarduerak dituzte barne, edota Z
eta T-an itzulpena eta literatur argitalpena, kontrola eta aurreikuspena,
fenomeno sozioekonomikoen inguruko datu bilketa, entseguak,
normalizazioa eta kalitate kontrola, bezeroei aholkularitza eta
aholkularitza-zerbitzuak, eta patente eta lizentzia gaietan jarduerak
ere bai, administrazio publikoen kargura.
20. Ondorioz, I+Gak ( UNESCOk ELGAren antzera definitzen duena)
STET eta ZZTetatik desberdindu behar du.
28 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
32. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
1.5.3. I+G eta berrikuntza teknologikoa
21. Berrikuntza-teknologiko jarduerak etapa zientifiko, teknologiko,
antolakuntzazko, finantziero eta komertzial saila dira, jakintza
berrietan inbertsioak barne direla, produktuen eta prozesu berri edo
hobetuen gehikuntzara daramatenak edo eraman nahi dutenak. I+Ga
jarduera hauetako bat baino gehiago da eta berrikuntza prozesuaren
aldi desberdinetan gauza daiteke, ez baita soilik ideia sortzaile iturri
gisa erabiltzen, baizik eta baita bere edozein epetan ere, amaiera arte
sor daitezkeen arazoak konpontzeko.
22. I+Gaz gainera, berrikuntza prozesuan beste jarduera berritzaile
batzuk desberdindu daitezke. Oslo-ko Eskuliburuan (ELGA, 1997a)
agertzen den definizioaren arabera, jarduera hauek “barneratu gabeko
teknologia eskuratzea eta “know-how”-a, barneratutako teknologia
eskuratzea, erremintak prestatzea eta ingeniaritza industriala,
industria-diseinua, beste kapital eskurapen bat, ekoizpenaren hasiera
eta produktu berri eta hobetuen komertzializazioa dira”.
23. Gainera I+G-aren programa publikoetan oinarritutako berri-
kuntzez ari garenean, prozesuan frogaldi aipagarria egin daiteke.
“Frogaketa berrikuntza operatiboa eskatzen duen proiektua da, neurri
handi batean egoera errealistak oinarri dituena, honetarako: i) esta-
tuko politika definitu eta ii) berrikuntzaren erabilera sustatu” Glennan
et al. (1978). Energiaren Nazioarteko Agentziak bildutako eta
argitaratutako datuak ikertzea, garatzea eta frogatzea (I+G+F) bere
baitan hartzen dituela azpimarratu behar da.
24. I+G-aren neurketari dagokionez, akats iturri nagusia, garapen
esperimentalaren eta jarduera kidekoen arteko muga-lerroa finkatzeko
zailtasunetik eratorri da seguraski, berrikuntzarako beharrezkoak
direnak. Honi dagokionez egindako akatsak bereziki garrantzitsuak
dira, berrikuntza askok kostu handiko I+Ga zehaztu dezaketen
bitartean, ekoizpenaren berrikuntza prestatzeko kostuak sarritan
handiagoak direlako. 2. kapituluko 2.3.4 eta 2.4.1 atalek arazo hauek
konpontzeko aplikatzen diren oinarrizko printzipioak eta konben-
tzioak adierazten dituzte, eta adibideak ematen dituzte. Programa
informatikoen garapenaren eta maila handiko proiektuen arteko
mugaren oinarrizko printzipio berriak ere ematen dituzte, batez ere
defentsan. 10. eranskinean maila handiko proiektuen tratamenduari
aplika dakizkion oinarrizko printzipioak eskaintzen dira eta I+G eta
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 29
33. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
ekoizpenaren aurreko garapenaren arteko desberdintasuna ezartzea
ahalbidetzen duten adibideak ematen dira.
1.5.4. I+ G-aren identifikazioa software-an, gizarte zientzietan eta
zerbitzuetan
25. Azken urte hauetan I+Gari buruzko kalitate handiagoko
informazioak lortzeko nahia adierazi da zerbitzu jardueretan. Hasieran,
Eskuliburu honen oinarrizko definizioak eskulangintza industriarako
ezarri ziren, eta baita zientzia zehatz, naturalean eta ingeniaritzan
ikerketa egiteko ere. Gerora zerbitzuei egiten zaien aplikazioan arazo
bereziak sortzen dira, jarduera hauek sarritan, aplikazio informatikoak
eta gizarte zientzietan ikerketa lanak dakartzatelako. 2. kapituluan
atal berri bat gehitu da (2.4) arazo horiek aztertzeko.
1.5.5. Kudeaketa eta I+Gari laguntzeko beste jarduera batzuk
26. Aurretik deskribatutako I+G jarduerak gauzatzeko, funtsak
eraginkorrak izatea eta proiektuaren kudeaketa eta finantzaketa
eskatzen dituzte. Zientzia eta Teknologia Ministerioa edo Ikerketa
Kontseilua bezalako erakundeen I+G-aren finantzaketa-jarduerek ez
dute I+Ga bera osatzen. I+G-aren proiektuen barne kudeaketaren eta
bere finantzaketaren kasuan, I+Gari laguntza zuzenak, eta langilearen
eta gastuen datu sailetan sartzen direnak, desberdindu egin behar dira,
adibidez, finantza zuzendariek egindakoetatik. Horiek zeharkako
laguntza edo laguntza osagarria baizik ez dute ematen eta gastuei
buruzko datu sailean sartzen dira, gastu orokorren barnean. Laguntza-
jarduera osagarriak, elikadura zerbitzuak eta garraioa esaterako, gastu
orokortzat hartzen dira berdin-berdin. Desberdinketa hauek
zehaztasun handiagoz aztertzen dira 2., 5. eta 6. kapituluetan.
1.6. I+G-aren estaldura eremu zientifiko eta teknologiko guztietan
27. Eskuliburuaren lehen bi bertsioek natur zientziak eta ingenia-
ritzak baizik ez zituzten barne. Gizarte zientziak eta humanitateak
hirugarren argitaraldian barneratu ziren (ELGA, 1976), 1974an
egokitutakoa.Eskuliburuak metodo mota zehatz batzuk hartzea
gomendatzen duen arren, arrazoi desberdinengatik, gizarte zientzietan
eta humanitateetan desberdintasun batzuk onartu ahal izango dira.
Esperientzia ez da berdina herrialde kide guztietan: zenbaitek
30 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
34. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
balioztatzen dute, hain zuzen, inkestek modu berean estali behar
dituztela zientzia guztiak, sektorea edozein delarik ere; beste batzuek,
ordea, metodo hauek uniformeki aplikatzea beti ez dela posible uste
dute.
28. Eskuliburuaren kapitulu desberdinetan, eta agertzen joaten diren
neurrian, I+Ga neurtzeko berariazko arazoak aipatzen dira gizarte
zientzietan eta humanitateetan.
1.7. I+ G-aren inputak neurtzea
29. Helburu estatistikoekin bi input neurtzen dira: I+Gari eta
jarduera horietan diharduten langileei bideratutako gastuak. Input
hauek urteko oinarri batekin neurtu ohi dira: I+G-ean urtebetean
gastatutako horrenbeste eta I+G-ean lanean dabiltzan horrenbeste
pertsona/urte. Bi estatistika serieek abantailak eta desabantailak
dituzte, eta bietara jotzea beharrezkoa da, I+G-ean egindako
ahaleginak egoki irudikatzea lortzeko.
1.7.1. I+G-eko langileak
30. Nazioarteko konparaketarako, langile zientifiko eta teknikoen
erabileraren inguruko datuek I+Gari eskainitako baliabideak neurtzeko
bide zehatza eskaintzen dute. Hala ere, I+G-aren inputak giza
baliabideen elementu bat baino ez direla onartzen da, nazioek interes
orokorrari eskaintzen diotena, eta langile zientifiko eta teknikoak
askoz ere ekarpen handiagoa egiten diola industriaren, nekazaritzaren
eta medikuntzaren garapenari, ekoizpenean, funtzionamendua, kalitate
kontrolean, kudeaketan, irakaskuntzan eta beste funtzio batzuetan
parte hartzeari esker. Langile zientifiko eta teknikoaren neurketak
osatzen du Kanberra-ko Eskuliburuaren (ELGA, 1995) gaia; Eskuliburu
hau I+G baliabideen neurketa eta sailkapenera bideratuta dago
bereziki.
31. I+G-eko langileen datuak egun osoko lanarekin parekatuta (EOLP)
eman nahi direnean sortzen da arazoa, edota I+G-era bideratutako
pertsona/urte kopuruarekin (ikus 5. kapitulua, 5.3. atala). Datuak
pertsona fisikoen arabera biltzea gomendatzen da eredu orokorretan,
eta langile zientifiko eta teknikoen datu-baseetan erabili ahal izateko
helburuarekin.
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 31
35. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
32. I+G-ean estatuak egindako ahaleginak oso pertsona mota
desberdinen parte-hartzea eskatzen du, Nobel Saritik hasi eta bere
idazkariraino eta ikerketa espazialean espezialistatik hasi eta
laborategiko animalia zaindariarenganaino. Eskatutako titulazio- eta
jakite-eskaintza handia dela eta, I+G-aren langileak kategoriatan
sailkatzea garrantzitsua da.
33. ELGAko kide diren estatuek I+G-eko jarduerak egiten dituen
langileak sailkatzeko bi sistema erabiltzen dituzte. 5. kapituluko 5.2
atalak lanbideen araberako sailkapenari aplika dakizkion definizioak
ditu bere baitan [ahal den neurrian Lanbideen Nazioarteko Sailkapenari
lotua (ISCO OIT, 1990)] eta baita titulazio mailaren arabera egindako
sailkapenari ere [Nazioarteko Hezkuntza Sailkapenean oinarrituta
guztiz, ISCED (UNESCO, 1997)]. Irizpide hauetan oinarritutako datuak
eskuratzea komenigarria litzatekeen arren, herrialde kide gehienek
bakar bat erabiltzen dute. Beste hitz batzuekin esanda, ELGAko
herrialde gehienek datuak lanbideen arabera sailkatuta dituztenez,
horietakoren batzuek denei edo sektoreetako batzuei dagozkien titulazio-
-datuak ez jasotzeak, nazioartean konparaketa arazo garrantzitsuak
iraun dezaten eragiten du. Sistema eraginkor batean, ez litzateke bien
artean desberdintasun nabaririk izan behar; adibidez, ikertzaile gisa
lanean diharduten pertsona guztiek unibertsitate-tituluak izan zitzaten
eta I+G-ean lan egiten duten unibertsitate titulatu guztiak ikertzaile
gisa enplegatuta egon zitezen. Praktikan hau ez da horrela. Adibidez,
adin batera iritsi den ikertzaile kopuru handi batek ez du unibertsitate
mailako titulaziorik, “bigarrengoen ondorengo” beste titulazio batzuk
izan arren edo esperientzia baliokidea izan arren. Alderantziz,
unibertsitateko gazte titulatu kopuru handi bat ez dago ikertzaile gisa
enplegatuta, baizik eta goi-mailako teknikari gisa edo langile-
laguntzaile gisa.
1.7.2. I+G-aren gastuak
34. “Barne gastuek (mugaz barrukoak)” osatzen dute oinarrizko
neurria, estatistika-unitate batean edo ekonomiaren sektore batean
egindako I+G jarduerei dagozkien datuak barne hartzen dituztenak.
Beste neurri batek, “kanpoko gastuak (mugaz kanpokoak)”,
estatistika-unitatetik edo ekonomia sektoretik kanpo egindako I+G-
aren ordainketak estaltzen ditu. I+Gari dagokionez, ohiko gastuak eta
kapital gastuak neurtzen dira. Administrazio sektorean, gastuak gastu
32 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
36. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
zuzenei buruzkoak dira eta ez zeharkako gastuei buruzkoak. Balio-
galeren gastuak kanpo gelditzen dira. Eskuliburuko 6. kapituluko 6.2
atalak I+G gastuen norainoko eta edukiaren inguruan beste
zehaztasun batzuk ematen ditu.
35. I+Ga unitate, erakunde eta sektoreen arteko baliabide-
transferentzia garrantzitsuak eskatzen dituen jarduera da, batez ere
Administrazio publikoaren eta beste betetzaile batzuen artean.
Politika zientifiko arloan kontseilari eta analistentzat I+Ga nork
finantzatzen duen eta nork betearazten jakitea garrantzitsua da. 6.
kapituluak I+G-era bideratutako funtsen fluxua nola kalkulatu
adierazten du. Funtsen fluxuen identifikazioa I+G-aren betearazleen
erantzunetan oinarritu behar dela azpimarratzen du eta ez finantzatzen
dituztenen erantzunetan (ikus 6. kapitulua, 6.3 atala). Unibertsitateen
funts publiko orokorren (UFO) tratamendurako jarraibideak
proposatzen ditu, hau da, Hezkuntza Ministeriotik eratorritako izaera
orokorreko diru-laguntzekin finantzatutako unibertsitate ikerketaren
zatia eta irakaskuntzara eta ikerketara elkarrekin bideratuak. Funts
horiek unibertsitate-ikerketaren erdia baino gehiago adieraz dezakete,
eta I+G-ean laguntza publikoetarako zati garrantzitsua osa dezakete.
36. I+G-aren input serieen desabantaila nagusia, termino moneta-
rioetan adieraziak, herrialdeen prezio desberdintasunetik eratortzen
da, denboraren joanean. Sarritan truke-tasa ohikoek ez dutela herrialde
desberdinetan I+G-aren prezioen arteko harremana islatzen froga
daiteke, eta inflazio handiko garaietan, prezioen indize orokorrak ere
ez du I+G-ean gauzaketa kostuen eboluzioa garbi islatzen. I+G
estatistiketan, Eskuliburuak gomendatzen du erosteko gaitasun
parekotasunak (EGP) eta barne produktu gordinean (BPG) inplizitua
den prezio indizea aplikatzea, I+G-era bideratutako aukera kostuak,
inplikatutako “benetako” kantitateak baino hobeto islatzen dituztela
onartuz. 9. eranskinean deflaktore bereziak eta I+G-erako truke-tasak
erabiltzea ahalbidetzen duten metodoak aztertzen dira.
1.7.3. I+G-erako bitarteko materialak
37. I+G-erako eskuragarri dauden bitarteko materialei adierazleak
beha lekieke, baina gai honi dagokionez ez da ia daturik biltzen eta
Eskuliburuak ez ditu lantzen. Zenbait elementu neur litezke, hala nola
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 33
37. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
ekipoak, liburutegi funtsak, aldizkarietan izen-emateak eta ordena-
gailuak erabilitako denbora.
1.7.4. Estatuaren ahaleginak I+G gaietan
38. I+G-aren jarduerek ekonomiarekin harreman zuzena duten arren,
politika zientifikoari dagokionez, bateratasun gisa ikusten dira: “I+G-
ean estatu-ahalegin” izena hartzen du. Eskuliburuaren helburuetako
bat, beraz, I+G inputen datuetarako zehaztapenak ezartzea da, alde
batetik betetzaile sorta handi batetik bildu ahal izan daitezkeenak, eta
bestetik, adierazgarria izango den guztizko nazionala osatzeko batu
daitezkeenak. Nazioarteko konparazioetarako erabilitako barne gastu
gehigarri nagusia I+G-ean egindako barne gastu gordina da,
urtebetean herrialde baten barruan egindako I+G jarduerei dagozkien
gastuak biltzen dituena. Herrialde barruan egindako eta atzerritik
etorritako funtsekin finantzatutako I+G jarduerak hartzen ditu barne
beraz, baina I+G-erako atzerrian egindako ordainketak kanpoan
gelditzen dira, hain zuzen ere, nazioarteko erakundeetara bideratzen
direnak. Adierazitako gastuari dagokion I+G-eko langile multzoak ez
du izen berezirik. Estatuan urtebetean I+G-ean lan egiten duen
pertsona saila hartzen du bere baitan (EOLP-an adierazia). Nazioarteko
alderaketak zenbaitetan ikertzaileei mugatzen zaizkie (edo unibertsi-
tate titulatuei), ikertzaileak hartzen baitira I+G sistemaren erdi-
guneko elementutzat.
1.8. I + G-aren globalizazioa eta I+G-ean elkarlana
39. Ikerketa desberdinek erakutsi dute I+G jarduerak, gero eta
gehiago, mundu mailako jarduerak direla eta I+Ga neurri handi bat
bakarkako ikertzaileekin, ikerketa taldeekin eta ikerketa unitateekin
elkarlanean egiten dela. Enpresa multinazionalen papera handitu
egiten da, I+G egiten baitute unibertsitatearen eta beste ikerketa
unitate eta enpresen arteko elkarlanean, bai formalki, Europar
Batasuna (EB) edo Ikerketa Nuklearrerako Europar Zentroa (INEZ)
bezalako erakundeen bitartez, edo informalki, akordio aldeanitz eta
aldebikoitzen bitartez. Joera hauei buruzko informazio gehiago oso
beharrezkoa da.
40. Frascati-ko Eskuliburuaren argitaraldi honek globalizazio
prozesua du kontuan I+G-aren funtsen eta atzerriko unitateekin
34 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
38. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
transakzioetarako, kanpoko I+G- iturrien banakapen xeheagoa
iradokitzen baitu. Globalizazio teknologikoaren adierazleen beharrari
buruzko informazio gehigarria, fenomeno honen neurriaren alderdi
desberdinen ikerketa zehatzean aurkituko da (Manual of Economic
Globalisation Indicators, hurrengo argitalpenaren behin-behineko
titulua). Talde multinazionalen I+G jarduerak antolatuta, kudeatuta
eta finantzatuta egon ohi direnez, talde mailan eta taldeen azpiba-
naketetan, sarritan oso zaila da, ezinezkoa ez denean, herrialde
desberdinetan talde unitateetan gauzatutako I+G jarduerak zehaztea
eta unitate horien arteko I+G fluxuen inguruko informazioa esku-
ratzea.
41. I+G-ean elkarlana I+G inkestetan tradizionalki estalita ez dagoen
eremua da. Hori bai: oso eskergarria litzateke, erabaki politikoak
hartzen dituztenek gai honen inguruan informazio gehiago izan
zezaten. Hala ere, estatu kideetan beharrezko esperientzia nahikorik
ez dagoenez, ez da posible izan Eskuliburuaren argitaraldi honetan
I+G-ean elkarlanari buruzko datu-bilketaren gomendioak sartzea.
Erakunde mota desberdinen artean I+G fluxuei buruzko informazio
bereizleren bat dago. Berrikuntza inkestekin esperientziak erakutsi du
unitate mota desberdinen elkarlanari buruzko galdera sinple bat egitea
posible dela, eremu geografiko desberdinetan. Hau I+G galdetegietan
ere proba liteke, etorkizunean gomendio esplizituak ematea posible
izan dadin eran.
1.9. I+Ga sailkatzeko sistemak
42. I+G-aren jarduera eta zeregina ulertzeko, bi aldetatik aztertu
behar da, I+Ga gauzatzen eta finantzatzen duten erakundeei arreta
jarriz (erakunde sailkapena) eta programei beraiei erantzunez
(banaketa funtzionala).
43. Estatuko (eta nazioarteko) I+G inkestetan oinarrizko erakunde
sailkapenak erabili ohi dira inkesta prozesua errazteko helburuarekin,
banaketa funtzionalekin tartekatuz, estatistikek deskribatzen duten
egoera hobeto ulertzea lortzeko helburuarekin.
1.9.1. Erakundeen arteko sailkapenak
44. Erakunde sailkapena oinarrian I+G ekintzak gauzatu edo
finantzatzen dituzten erakundeen ezaugarriei bideratuta dago. Irizpide
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 35
39. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
honen arabera, unitate guztiak beren jarduera nagusiaren arabera
sailkatzen dira, eta estatistika-unitatearen I+G baliabide saila katego-
ria edo azpikategoria bati esleitzen zaio. Irizpide honen abantaila I+G
datuak biltzean datza, orokorrean, aldizkako estatistika ekonomikoak
bezala, eta honek inkestak egitea eta I+G datuak gainerako datu
ekonomikoekin alderatzea errazten du. Desabantaila, unitateko I+G
jarduerak zehatz-mehatz ez deskribatzea da, eta ez dute beti beren
jarduera “ofizialarekin” zuzenean erlazionatuta egon behar.
45. Eskuliburuko 3. kapitulua erabilitako erakunde sailkapenez
arduratzen da. Aldizkako estatistika-ekonomiko edo sozialekin
konparagarritasun handiena lortzeko helburuarekin, sailkapen hauek,
ahal den neurrian, Nazio Batuetan oinarritzen dira. Estatuko I+G
ahaleginen erakunde-sailkapen nagusia sektoreen araberakoa da. Bost
sektore definitzen dira: enpresak, Administrazio publikoa, irabazi
asmorik gabeko erakunde pribatuak (IAGEP), goi mailako irakaskuntza
eta atzerria. Estatuko lau sektoreetatik hirutan azpisailkapenak egiten
dira (enpresak, IAGEP-ak eta goi-mailako irakaskuntza) eta beste era-
kunde azpibanaketa batzuk iradokitzen dira, sektorizazioan nazioar-
teko desberdintasunak agerian uztera bideratuak.
1.9.2. Banaketa funtzionala
46. 4. kapituluan aztertzen den irizpide funtzionalak, I+G-aren
beraren izaera du erdigune. Unitate horren I+G jardueren izaera
aztertzen da eta banaketa modu desberdinetan egiten da: I+G motaren
arabera, produktu talde, helburu, diziplina talde eta abarren arabera
erakusteko helburuarekin. Hartara, irizpide-funtzionalak erakundeen
araberako sailkapenetik eratorritakoak baino zehatzagoak dira, eta
teorian, nazioarteko alderaketetarako egokiagoak, hemen herrialde
batetik besterako erakundeen egitura desberdintasunek eragin
txikiagoa baitute. Hala ere, sarritan, praktikan irizpide hau aplikatzea
zailagoa da. Hau horrela da I+G motaren araberako analisian
(oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua eta garapen esperimentala),
politika zientifikorako nabarmena izan arren, zientzia-teknologia
sistemaren oso eredu sinplifikatuan oinarritzen dena. Inkestari
erantzuten dionaren balioztapen subjektibo argia du barne, gainera.
Alderdi hau 4. kapituluan, 4.2.3. atalean aztertu egiten da.
36 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
40. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
47. I+G militar eta zibilaren arteko desberdinketa, estatuko I+G
ahaleginen banakapen funtzional nagusietakotzat hartzen da. ELGAko
herrialde gehienetan, defentsako I+Gak neurri batean bigarren
mailako zeregina betetzen du. Hala ere, I+G-ean jarduera garrantzitsua
garatzen duten zenbait herrialdetan, I+G gastuek defentsan, guztizko
I+G gastu publikoen erdia edo gehiago izan daitezke. Honek azaltzen
du nazioarteko alderaketak desberdinak izatea, defentsa I+Ga kontuan
hartzen den ala ez arabera. I+G eskakizuna defentsan egoera
politikoen arabera aldatzen da, eta epe luzera duen eboluzioa ere I+G
zibiletik desberdina da. Horrek adierazten du I+G-ean egindako
estatuko ahaleginen testuinguruan, beti izango dela beharrezkoa bi
gastu kategoria hauek banatzea. 10. eranskinean defentsa I+Ga
zehaztasun handiagoz aztertzen da.
48. Banaketa funtzionalak erakunde sailkapenak baino zehatzagoak
diren arren, oraindik ez dute zehaztasun nahikorik I+G datuen
erabiltzaile potentzial azpimarragarri talde batek erabil dezan.
Adibidez, oso gai zehatz batenganako interesa dutenak, azpidiziplina
zientifiko bat, edo produktu talde bat, esaterako (holografia edo
ordenagailu bidezko makina-erreminta kontrola, esaterako).
Honezkero adierazi dugunez, Eskuliburu hau I+G-ean egindako
estatuko ahaleginak neurtzeko gauzatu da funtsean, eta horiek zenbait
kategoriatan sailkatzeko. Estatu kide gutxi izan dira beren sailkapenak
fintzeko gai, zehaztasun maila zabaltzera iristeko adina, berariazko
eremuetan egindako inbentarioen kasuan izan ezik. Eta ez dirudi ELGA
guztian zehaztasun maila berdina lortuko denik.
49. Gainera estatuko administrazioei interesatzen zaizkien arauak
ezartzea zaila da, diru publikoarekin finantzatutako ikerketa-motak
aztertzen direnean, baina zenbait konnotazio politiko izan ditzake-
tenak. Ikerketa estrategikoaren gaiak arreta handia bereganatu du.
Orokorrean, adierazpen honekin herrialde batek bere ikerketaren
oinarria, eta azken batean, bere ekonomia garatzeko lehentasunez-
kotzat jotzen duen ikerketa izendatzen da. Estrategikoa denaren eta ez
denaren definizioa herrialde kideen arabera aldatzen da. Hala ere,
zenbait estatu kidetan ikerketa estrategikoaren garrantzi politikoaz
konturatzeko, Eskuliburuko 4. kapituluan bere identifikazioari errefe-
rentzia egiten zaio.
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 37
41. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
1.10. I+G-aren arloko inkestak, datuen fidagarritasuna eta
nazioarteko konparazioa
50. Zenbait datu honezkero argitaratutako datuetatik erator
daitezkeen arren, ezerk ezin du ordezkatu I+G-era bideratutako inkesta
bat. Eskuliburuaren zatirik handiena erredaktatzean, inkesta horiek
gutxienez estatuko I+G-aren betetzaile nagusi guztiek gauzatu ditzaten
hipotesiarekin egin da. Hala ere, balioztapenak egitea beharrezkoa izan
daiteke, bai inkestei erantzuten dietenen aldetik, bai erakunde inkesta-
tzaileen aldetik; kontu hau zehaztasunez lantzen da 7. kapituluan.
51. Orokorrean zaila da balioztapenak zein puntutaraino diren
beharrezkoak adieraztea edo zein neurritan eragiten dioten datuen
fidagarritasunari, egoera aldatu egiten baita herrialde batzuetatik
besteetara. Hala ere, inkestari erantzuten diotenen aldetik balioztapen
“subjektiboak” handienak izatea gertatu ohi da, oinarrizko ikerketa,
ikerketa aplikatua eta garapen esperimentalaren artean desberdintzeko
orduan; eta balioztapen zehazgabeen (gutxi gorabeherako neurketa
aplikatuz) erabilera, agentzia inkestatzaileen aldetik, seguraski
handiagoa da goi-mailako irakaskuntza sektoreko I+G-ean. Horre-
gatik, datu horiek erabiltzean kontuz ibili behar da. 2. eranskinean,
Eskuliburuko 1980ko bertsioaren gehigarri berezian, puntu honen
adierazpen osagarriak aurki daitezke (ELGA, 1989b).
52. Nahiko I+G datu zehatzak ematen dituzten estatuko inkestak
eta erabiltzaileen beharrei erantzuten dietenak, nazioarteko eremuan
konparaezinak izan daitezke. Hori izan daiteke, erraz-erraz, estatuko
definizio edo sailkapenak ez direlako nazioarteko arauen berdinak.
Orokorrean, kasu horiek oin-oharren bidez adierazi ohi dira. Arazoa
konplexuagoa da estatuko egoera nazioarteko arauekin bat ez
datorrenean. Halaxe gertatzen da sarritan sektoreen araberako
analisietan, administrazio arrazoiengatik, itxuraz antzekoak diren
erakundeak herrialdeen arabera sektore desberdinetan sailkatzen
baitira. Bestalde, estatuan arau horiek ulertzeko modua desberdina
izan daiteke, batez ere jarduera motaren araberako analisian eta
lanbideen araberako I+G langileen analisian. Desberdintasun horiek
neurtzea ezinezkoa da.
38 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
42. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
1.11. Aurrekontu publikoen kredituak I+G-aren arloan
53. I+G-ari buruzko aurrekontu-kreditu publikoen inguruko datuak,
sarritan, I+G-aren inguruko inkesten emaitzak baino askoz ere
lehenago dira eskuragarri, eta politikarientzat interes bereziko
kategoriatan jasota daude.
54. Kapitulu hau aparte lantzen da 8. kapituluan. 2. kapituluko
definizio orokorrak I+G-ari buruzko aurrekontu-kreditu publikoei
aplikagarriak diren arren, ondoren, kapituluen zehaztapenak, sarritan
ez dira hala izaten, (oinarrian betetzaileen adierazpenetan
oinarritutako inkestetarako diseinatuta egon ohi dira).
55. Analisi modu honek administrazio publikoek I+G-erako funtsak
hitzartzeko orduan dituzten asmo edo helburuak neurtzea bilatzen du
oinarrian. I+G-aren finantzanketa finantzatzen duen horrek definituta
geratzen da (unibertsitateen funts publiko orokorrak barne) eta
aurreikuspenak (behin-behineko aurrekontuak edo hasierako
aurrekontu-kredituak) edo atzera begirako datuak izan daitezke (azken
aurrekontua edo benetako gastuak).I+G estatistikak berariazko
inkesten bitartez lortzen diren bitartean, I+G-erako finantzaketa-
publikoaren datuak une zehatz batean estatuko aurrekontuetatik
ateratzen dira, eta arauetan beretan eta araututako terminologian
oinarrituta daude. Azken urte hauetan I+G-aren finantzaketa
publikoaren inkesten eta datuen arteko lotura hobetu den arren,
analisia I+G-aren ikuspuntutik desigarria den horren eta aurrekontuan
edo antzeko beste iturri batzuetan eskura dagoen horren arteko
konpromisoa izango da beti.
56. Helburu sozioekonomikoaren arabera egindako I+G-aren
finantzaketa publiko datuen sailkapenak administrazioari politika
zientifiko eta teknologikoa egiten laguntzea du helburu. Ondorioz,
kategoriak zabalak izan behar dira eta serie estatistikoek helburu
nagusira bideratutako baliabideen garrantzia islatu behar dute
(defentsa, industria garapena, etab.). Hala ere, bat etortzea inoiz ez da
perfektua eta sailkapenak programa zehatz batek arlo politikoan
dituen asmoak islatzen ditu, honen eduki zehaztua baino gehiago.
Arrazoi horregatik, eta datuak biltzeko moduari lotutako metodologia
alorreko mugaketengatik, I+G-aren finantzaketa-publiko zenbatekoan
nazioarteko konparagarritasun maila zorrotza, Eskuliburuan azter-
tutako beste sail gehienak baino txikiagoa da seguraski.
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 39
43. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
1.12. Interes bereziko gaiak
57. Sarritan I+G datuak eskatzen dira lehentasunezko eremu zehatz
batean, erakundeetako sailkapen estandar eta funtzionalak gainditzen
dituena. Eskakizun honi erantzuteko, orokorrean datu hauek berreraiki
behar dira, erauzpen edo tabulazio bereziak eginez. 4. eta 5. eranskinak
gaur egun gaurkotasun handiagoko lehentasun eremuez ari dira.
58. Azken urte hauetan botere publikoak I+G-az serioski arduratzen
hasi dira osasunaren eremuan, eta nazioarteko zenbait ikerketa
gauzatu dira. Eskuliburu honetan deskribatutako sailkapen motetako
batek ere ez du osasun arloan I+G-ari buruzko datuak zuzenean
lortzea ahalbidetzen. 4. eraskinean, ordea, osasun arloko I+G-ari
buruzko balioztapenak lortzeko metodo pragmatiko bat aurkezten da,
dauden datu iturrietatik abiatuz. Adierazleen lanketa eta interpreta-
zioari egindako laguntza bat da zehazki eta ez litzateke nazioarteko
gomendio bat bezala ikusi behar.
59. ELGA ekonomiari eta informazio gizarteari buruzko estatistikak
eta adierazleak garatzen ari da. Informazio teknologien eta komuni-
kazioen (IKT) sektoreko I+G-erako agregatu bat kalkulatzea posible
da, IKT sektoreari dagozkion industria zerrenda adostuan oinarrituz, 4.
eranskinean deskribatzen den bezala.
60. Informazio teknologiak bezala, garapen ekonomikoaren
etorkizunerako bioteknologia, esanahi handiko nonahiko teknologia
izatea espero da. ELGA bioteknologiarako marko estatistikoa garatzen
hasi da. 4. eranskinean I+G inkestetan agertu beharko luketen
bioteknologiari buruzko zenbait ideia ematen dira eta bioteknologia
inkesta berezi baten kontzeptua.
61. I+G jardueren eskualde-banaketa interes politiko handikoa da, ez
soilik EBko herrialdeetan, baizik eta baita ELGAko beste herrialde
batzuetan ere, batez ere erregimen federala duten horietan. 5. eta 6.
kapituluek eskualdeko zenbait aldagai banatzeko gomendio bat
sartzen dute eta 5. eranskinak zenbait alderdi metodologiko azaltzen
ditu.
40 FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008
44. ESKULIBURUAREN HELBURUA ETA NORAINOKOA
1.13. I+ G-aren datuen erabiltzaileentzat oharrak
62. Amaitzeko, I+G-aren estatistiken eta I+G-aren finantzaketaren
inguruko datuei buruzko izaera orokorreko lau behaketa egin behar
dira:
– Serieak jardueren eta erakundeen egitura oso konplexuen isla
kuantitatiboa baino ez dira. Ondorioz, “bere horretan” erabiltzea
arriskutsua izan daiteke. Posible den neurrian dagokion informazio
kualitatiboaren argitara aztertzea komeniko litzateke. Zehazki,
nazioarteko konparaketetarako, kontuan izandako herrialdeen
tamaina, asmoak, egitura ekonomikoa eta erakunde antolaketak
hartu beharko lirateke kontuan.
– Erabiltzaileak, orokorrean, I+G datuez ari dira, hauek bezalako
galderak buruan dituztela: unibertsitate ikerketan gure estatuko
ahalegina behera egiten ari al da? nire enpresak, sektore berdineko
beste enpresen aldean, bere funtsen zati handiagoa eskaintzen al
dio oinarrizko ikerketari? etab. Galdera hauei erantzuteko
horietako bakoitzari buruzko oinarrizko datuak identifikatzea
beharrezkoa da, eta gero I+G adierazle bat lantzeko erabiltzea.
Zenbait oinarrizko datu galdera bati erantzuteko nahikoa zehatzak
izan daitezke, baina ez beste bati. Adibidez, I+G aurrekontu-
kreditu publikoak, sarritan definizio errazeko helburuetan, joerei
buruzko galdera orokorrei erantzuteko adina zehatzak dira:
defentsan I+G-aren berreskurapen zantzuak al daude ELGAren
eremuan? Definitzeko zailagoak diren helburuei buruzko galderei
erantzutea ez dute ahalbidetzen: osotasunari begira, nire
herrialdeak x herrialdeak baino gehiago edo gutxiago gastatzen al
du ingurugiroa babesteko I+G-ean?
– Adierazleak lantzeko moduetako bat, nazioarteko konparazioetarako
bereziki erabilgarria dena, I+G-aren inputak dagozkien sail
estatistiko-ekonomikoekin harremanetan jartzean datza, adibidez,
I+G-ean barne produktu gordina, barne produktu gordinaren (BPG)
ehuneko gisa hartzea. Adierazle zabal hauek nahiko zehatzak dira,
baina desbideraketa sistematiko bat ekar dezakete, aztertutako
herrialdeen egitura ekonomikoen artean desberdintasun aipagarriak
daudenean. Adibidez, I+G intentsiboa duten multinazional handien
jarduerek barne produktu gordina I+G / BPG harremanean oso era
adierazgarrian eragin dezakete herrialde zehatz batean. Posible den
neurrian, I+G estatistika bilketarako erabilitako sailkapen eta
FRASCATI-KO ESKULIBURUA – © F.INICIATIVAS 2008 41