4. Gurutzegrama (JCROSS) Ohiko gurutzegramen sistema jarraitzen du joku honek. Definizio bat eman eta hitz egokia bilatu behar da. Ondoren, gurutzegraman idatzi behar da. Gurutzegramaren jarduera sortzerakoan “laguntza” atal bat gehi dezakegu. Atal hori erabiliz gero, hizki bat ematen zaio erabiltzaileari, laguntza moduan. Ordenatzekoak (JMATCH) Hitzak edo irudiak ordenatzeko balio duten ariketak dira. Zutabe batean hitzak edo irudiak azaltzen dira eta beste zutabean, beste hainbeste. Zutabe batekoak bestekoarekin lotzea da ariketaren helburua. Horretarako bi aukera ematen ditu programaki: -Ikasleak hautatutako hitza/irudia aukeratzea. -Ikasleak hautatutako hitza/irudia xaguaren bitartez mugitzea.
5. Erantzun laburrak (JBC) Aukera anitzeko jarduerak sortzeko erabiltzen da. Galdera bakoitzak erantzun desberdinak izango ditu eta bat baino gehiago aukeratu daiteke, batzuk zuzenak eta besteak okerrak izanik. Galdera bakoitza erantzun ondoren galdera zuzenen portzentaia zein den adieraziko digu. Hutsuneak bete (JCLOZE) Hutsuneak betetzeko jarduerak sortzeko balio du. Zuk nahi adina hutsune jar ditzakezu. Ikasleak zalantzak izanez gero laguntza atal bat erantsi daiteke, hutsune bakoitzeko pista bat emanez.
6. Hitzen ordena aldatuz esaldiak sortzeko aukera ematen du. Erantzun egoki bat baino gehiago egon daiteke eta jokua sortzerakoan erabakitzen da ikurrak baloratuko diren. Ikasleak laguntza behar izanez gero, horretarako aukera ere emango zaio. Ordenik gabeko hitzak (JMIX) Hot potatoes bezalako erreminta teknologikoek aukera anitz eskeintzen dizkiote irakasleari. Gai eta arlo desberdinak landu ahal izateko baliagarriak dira. Betiko euskarriak alde batera utzi gabe, bide berri hauek motibagarriak izan daitezke gaur egungo irakasleentzat eta ikasleentzat.