1. AMETS GOZOA GAZITU
Bertso hauek jarri nituen, baserritar guztia kalera
zetorrela eta. Izan ere, hain modan eduki genuen
ori bolara batean. Baina kalean ere zakurrak
hanka-hutsik. Ametsetan gozo ikusten dena, gazi bihurtu,
eta horixe gogoratuta.
Nik ere badut anai maite bat
oso gazterik hila,
hark Jainkoari eskatzen zion
gutaz eroki zedila.
Baserritik kalera datoz
neskatxa eta mutila,
bake santuko zema utzi
eta infernuaren bila.