2. Laguntza gela
Irakurri hitz hauek, lehenengo, ezkerretik eskuinera, eta gero,
eskuinetik ezkerrera. Zer gertatzen da?
AHOA
APOZOPA
ARRA
OKERREKO
RADARRA
IKILIMILIKI AKERREN ERREKA
AMAMA
AI, AMA
AI AMA, AMAIA!
NIKI
NIKI ZIKIN
2
3. Laguntza gela
Irakurri astiro-astiro olerkiak eta…
ahalegindu buruz errepikatzen
Urteak dauzka lau soineko
loreduna udaberrirako,
eguzkitsua udarako,
urre kolorekoa udazkenerako
eta zuri-zuria negurako.
Olerkiak sortu zuen lurra
lurrak sortu zuen ura
urak sortu zuen zura
zurak sortu zuen hostoa
hostoak sortu zuen haizea
haizeak sortu zuen karnaba
karnabak sortu zuen olerkia.
3
4. Laguntza gela
Gor batek entzun zuen
mutu batek kontatzen zuela
itsu batek ikusi zuela
herren bat dantzan
soka baten gainean.
Amaierarik gabeko ipuina
Hego bi dauzka beleak:
bata beltza,
beltzagoa bestea.
Nahi duzu berriro esatea?
4
5. Laguntza gela
Irakurri zotz egiteko formula hauek. Ikasi buruz …
ea bizkor-bizkor esateko gai zaren!!!
Dona-dona katona
sutondoan amona
lepotik behera kutuna
atera kanpora neska
edo mutil tuntuna.
Harriola marriola
orratza da zorrotza
zizta gaitza hari txarra
tira bira
zirrin zarran
eta zast!
Martin bonbin
errege eta sorgin
tipula eta gatza
Martin, ipurdi latza.
5
6. Laguntza gela
Ea aho korapilo hauek …
ondo irakurtzeko gai zaren!!!
AKERRAK
ADARRAK
OKERRAK DITU.
KATU JATUN
ASTUN
ZIRRIN-ZARRAN ETA KUTTUN.
ZIRRIN-ZARRAN
MATTIN ZOZO
ZERRAN.
BITXILORE LORE BITXI
PATXI PITXI BITXILORE
BATZEN BILTZEN ZORTZI LORE
6
7. Laguntza gela
Bilatu ezkerreko hitzak zutabeetan ahalik eta azkarren, eta
esan bakoitza zenbatgarrenean dagoen.
barau 1 2 3 4 5
barau bizar kilker azti
kirten buru garesti
garden
kirten zirikatu nahiko
lau
ziztatu
aran
ziztatu garau baizik
kirten arbi
garbi ziztatu
aski
garbi pitzatu barau
aski bera
mintzatu zazpi garatu
aski saski
bisitatu
garbi
Adierazi, ahalik eta azkarren, hitz bakoitza zenbat aldiz
errepikatzen den.
janari
janaldi, janari, jantoki, jaki,jan, jaki, janari, jarraitu, janaldi,
jangarri, janzkera, janari, jantzi, janarazi, janaldi, janleku, jangela, janari,
jaki, jantoki, jangarri, jantoki
ikusmin
ikuskizun, ikusi, ikusmin, ikustaldi, ikuspegi, ikusi, ikuskizun, ikusmin,
ikustatu, ikusmen, ikusmolde, ikustoki, ikuspegi, ikusle, ikusmin, ikusi, ikusmira,
ikusnahi, ikustaldi, ikuspuntu
7