1 art. HELBURUA. Zuzendaria eta gainerako gobernu-organoak izendatzeko prozedura arautzea.
3.
2 art. APLIKAZIOEREMUA. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza eskaintzen duten ikastetxeak, LHko ikastegi bateratuak eta Erreferentziako LHko ikastegiak salbuetsita.
4.
3 art. PRINTZIPIOOROKORRAK. 3.1. Ikastetxean ematen den irakaskuntzetako bat ematen duen karrerako funtzioari bat aukeratuko da merezimendu-lehiaketa bidez. 3.2.Merezimendu-lehiaketak bi fase izango ditu: Hautagaiak merezimenduak aurkeztuko ditu. Zuzendaritza proiektua, hau da, hezkuntza proiektua zuzentzeko proposamena.
5.
4 art. IZENGAIENBETEBEHARRAK. 4.1 Merezimendu-lehiaketan parte hartzeko ondoko baldintzak bete behar dira: Gutxienez, bost urteko antzinatasuna karrera funtzionario gisa. Ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean, bost urteko antzinatasuna irakasten. Gutxienez, azken urtebetean EAEko ikastegi batean aritzea eskolak ematen, aurkeztu nahi duen mailako ikastegian. Zuzendaritza proiektua aurkeztu behar du. Gutxienez: helburuak, jardunbideak eta hauen ebaluazioa, eta zuzendaritza taldea. Gehienez, 15 folio 4.2. Ikastetxe espezifikoak eta osatugabeak 4.3. Laboralak. %50 baino gehiago baldin badira laboralek aurkeztu ahal izango dute. Kontuan hartu ahal izango dira beste hautagaitzarik ez dagoenean edo beste hautagaitzarik aukeratzen ez denean. 4.4. Lehen aipatutako baldintzak deialdia irteten den unean beteta izan behar dira.
6.
5 art. AUKERAKETA-BATZORDEAK5.1. Ikastetxe bakoitzak berea, aukeraketa prozesua egin behar bada eta hautagairik badago. 5.2. Batzordearen osaketa: Batzordeko lehendakari: ikuskaria. Klaustroaren bi ordezkari. OMRko irakasle ez diren beste bi ordezkari; horietako bat, gutxienez, gurasoa. 5.3. Aukeraketa batzordeko kideek bi hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa bermatuko da. 5.4. Batzordekide hauek Lurralde Ordezkariak izendatuko ditu. 5.5. Zuzendaritzara aurkeztu direnek ezingo dute Batzordekide izan. 5.6-5.9. Batzordekideen gaixotasuna gertatzen badja, erabakiak baliozkoak izateko gutxieneko kopurua,…
7.
6 art. FUNTZIOJAKINAK BETETZEKO BATERAEZINTASUNAK Euren ikastetxeko merezimendu-lehiaketara aurkezten direnek ezingo dira aukeraketa-batzordeko kide izan , eta ezingo dituzte aukeraketa-prozesuan ikastetxeko zuzendariari esleitutako funtzioak bete. Funtzio horiek ikastetxeko zuzendariordeak beteko ditu.
8.
7 art. DEIALDIAZuzendari postua hutsik dagoen lekuetan deialdia egingo du HUI Sailburuak.
9.
8 art. ESKAERAKAURKEZTEA 8.1. Idatziz egin behar da eskaera Lurralde Ordezkariari. Gehienez ere hiru ikastetxetarako. 8.2. Eskaerarekin batera, merezimenduak frogatzeko dokumentazioa eta zuzendaritza proiektua. 8.3. Beste ikastetxe batera aurkeztu nahi izanez gero, lurralde ordezkaritzan kontsultatu ahal izango da ikastetxeetako dokumentazioa. 8.4. Hautagaitzaren hizkuntza.
10.
9 art. ESKAERAKONARTZEA 9.1. Lurralde Ordezkariak aztertuko du ea hautagaiak baldintzak betetzen dituen eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak diren. 9.2. Eskaerak onartu edo atzera botatzeko erabaki arrazoitua. 9.3. Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan argitartu. 9.4. Ikastetxeko iragarki-taulan argitaratu. 9.5. Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa.
11.
10 art. AUKERAKETA-BATZORDEARENERATZEA 10.1. Ikastetxean hautagai bat edo gehiago badaude batzordea eratzen da. 10.2. Ikuskari lurraldeburuak batzordeburua izango den Ikuskaria izendatzen du. 10.3. Zuzendariak (hautagaia bada honen ordezkoak) Klaustroa eta OMRa deituko ditu ordezkariak hautatzeko. 10.4. Erakunde bakoitzak bi ordezkari hautatu. OMRaren kasuan ordezkarietako bat gurasoa izango da. 10.5. Ordezkarien ordezko zerrenda egingo da. 10.6. Organo bakoitzaren bileraren akta bidali Lurralde Ordezkariari ikastetxeko zuzendariak edo bere ordezkoak. 10.7. Lurralde Ordezkariak aukeraketa batzordeko kideak izendatzen ditu. 10.8. Ikastetxe bakoitzean aukeraketa batzordearen osaketa jarri iragarki-taulan.
12.
11 art. LEHENFASEKO MEREZIMENDUEN BALORAZIOA 11.1. Lurralde Ordezkariak batzorde bakoitzari hautagaiaren merezimendu egiaztapena bidaltzen dio. 11.2. Batzordeak merezimenduak aztertu dekretuan agertzen den baremazioa kontuan hartuz. 11.3. Ikastetxe horretako hautagaiak edo hautagaiek lortutako puntuaketa argitaratu.
13.
12 art. ZUZENDARITZA-PROIEKTUABALORATZEA 12.1. Dekretuaren eranskinean aipatzen diren eduki eta balorazio-irizpideak kontuan hartuz, proiektua baloratu. 12.2. Hautagaiek, gutxienez, 35 puntu lortu behar dituzte. Hori lortu ezean aukeraketa-prozesutik kanpo geratuko da. 12.3. Aukeraketa batzordeak hurrenkera honetan baloratuko ditu hautagaiak: Ikastetxe berean diharduen irakaslea. Beste ikastetxe batean diharduen irakaslea. Horrelakorik aukeratzen ez bada, ikastetxe horretako lan-kontratudun irakaslea. 12.4 Aukeraketa batzordeak hautagaia elkarrizketatu ahal izango du. 12.5. Proiektuaren puntuazio lortzeko prozedura: 0-70 bitartean; bataz besteko aritmetikoa, 20 puntu baino alde handiagoa badago kalifikazio maximoaren eta minimoaren artean, biak automatikoki kenduko dira eta gainerakoekin egingo da bataz bestekoa.
14.
13 art. ZUZENDARIAAUKERATZEA 13.1. Ikastetxeko hautagaien artean punturik gehien lortu duen hautagaia aukeratuko du batzordeak; bigarren fasean gutxieneko puntuak lortu baditu, behintzat. 13.2. Modu horretan inor aukeratu ez bada, irizpide bera jarraituz, beste ikastetxe batetik datorrena; eta ondoren, lan-kontratuduna. 13.3. Hautagaien artean berdinketarik badago erabiliko diren irizpideak: Zuzendaritza proiektuaren puntuaketa altuena. Merezimenduen baremoko ordena jarraituta, puntuaketa altuena. Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaketa altuena. Berdinketak jarraitzen badu, batzordekideen bozketa, eta berdinketak jarraituko balu batzordeko lehendakariaren kalitateko botoa. 13.4. Batzordeko idazkariak akta jaso, puntuazio guztiekin, norbait aukeratzen bada, adierazi. Akta batzordekide guztiek sinatu. 13.5. Ikastetxeko iragarki-taulan eskegi eta Lurralde Ordezkariari bidali. 13.6. Erreklamazioak egiteko aukera Lurralde Ordezkariari. Honek ebatzi egin beharko ditu. 13.7. Erreklamazioak ebatzi ondoren, aukeratutako hautagaien zerrenda ebatzi. 13.8. Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan argitaratu. 13.9. Lurraldeko ikuskari-buruak ikastetxeari ebazpenaren berri eman. Ikastetxeko iragarki-taulan eskegi. 13.10. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke.
15.
14 art. HASIERAKOPRESTAKUNTZA PROGRAMA 14.1. Aukeratutako pertsonek hasierako prestakuntza programa gainditu beharko dute; ahal bada aurreko zuzendaritzaren agintaldia amaitu baino lehen egingo da. 14.2. Gutxienez bi urteko esperientzia dutenek ez dute hasierako formaziorik egin beharko. Euren borondatez egin ahal izango dute.
16.
15 art. ZUZENDARIAIZENDATZEA 15.1. Hasierako Prestakuntza Programa gainditu edo salbuetsia daukaten zuzendarien izendapena, uztailaren 1etik, lau urterako. 15.2. Aukeratua izan arren, hasierako prestakuntza gainditzen ez bada ez da zuzendari izendatuko. 15.3. Uztailaren 1erako prestakuntza egin ez badute behin-behineko zuzendari izendatuko dira. Programa gainditu ondoren zuzendari izendatuko dira, eta gainditzen ez badute euren agintaldia kurtso amaierarekin bukatuko da eta zuzendari postua betetzeko beste merezimendu-lehiaketa bat hasiko da.
17.
16 art. PROZESUANAUKERATU EZ DITUZTEN PERTSONAK ZUZENDARI IZENDATZEA 16.1. Hautagairik ez badago, batzordeak inor aukeratu ez badu edo prestakuntza programa gainditu ez badu, urte beterako izenduko da funtzionario bat. 16.2. Hurrengo merezimendu-lehiaketan ere hutsik geratzen bada, hiru urterako izendatuko da zuzendaria. 16.3. Irakasleen %50, gutxienez, lan-kontratudunak direnetan, horietako bat izendatu ahal izango da. 16.4. Hiru urteko epea amaituta, merezimendu-lehiaketa berri bat irekiko da.
18.
17 art. IKASTETXEBERRIETAN ZUZENDARIA IZENDATZEA 17.4. Lurralde Ordezkariak izendatuko du gehienez ere hiru urterako. Ondoren, merezimendu-lehiaketa egingo da.
19.
18 art. ZUZENDARIAKEBALUATZEA 18.1. Zuzendari kargua eta jarduerak ebaluatu egingo dira, izendapenaren aginte-aldia betetzean. Ebaluazio-prozesua agindu batek arautuko du. 18.2. Ebaluatzeko ikastetxeko aginte-organoen iritzia hartuko da kontuan.
20.
19 art. ZUZENDARIARENAGINTE-EPEA BERRITZEA 19.1. Ebaluazioa positiboa bada, aukera izango dute agintaldia lau urtez luzatzeko. Horretarako, idatziz eskatu beharko dio Lurralde Ordezkariari eta zuzendari-proiektuaren eguneratzea egin beharko du (Aurreko agintaldiko ebaluazioaren zati gisa aurkeztuko da) 19.2. Bi epe jarraian bete ondoren, berriz aurkeztu beharko da hautagaitza dagokion merezimendu-lehiaketan eta ziklo berri bat hasiko litzateke (4 +4). Prozedura hori etengabe luza daiteke. 19.3. Agintaldia ezingo da berritu administrazioak berak, merezimendu-lehiaketarik gabe, izendatu dituen zuzendarien kasuan: merezimendu-lehiaketaren ondorioz hautagairik ez dagoenean edota ikastetxe berriak sortzearen ondorioz izendatutakoetan.
21.
20 art. ZUZENDARIAKKARGU UZTEA 20.1. Zuzendariak kargua utziko du: Izendapen epea amaitzean. Zuzendaria izendatzeko baldintzetakoren bat betetze ez denean. Zuzendariak karguari uko egiten dionean. Minusbaliotasun kasuan. Bere funtzioak larriki ez betetzearen ondorioz bere funtzioetan Lurralde Ordezkariak baliogabetzen duenean, aldebiko espedientea egin ondoren. 20.2. Zuzendari epearen amaieran uzten badu kargua, deialdia egingo da zuzendari berria aukeratzeko. 20.3. Artikuluaren 1 atalean aurreikusitako kasuetan Lurralde Ordezkariak norbait izendatuko du zuzendari ezohiko moduan. Hurrengo merezimendu-lehiaketan eskainiko da zuzendari plaza hori. 20.4 Diziplina-espedientea irekitzen den kasuetan, hau ebatzi artean, zuzendariordeak beteko du zuzendari funtzioa.
22.
21 art. IKASTETXEKOPERTSONA BAKARREKO GAINERAKO GOBERNU-ORGANOETARAKO PROPOSAMENA, IZENDAPENA, KARGU UZTEA ETA KARGUTIK KENTZEA. 21.1. Zuzendariak proposatuko dizkio Lurralde Ordezkariari, Klaustroari eta OMRari jakinarazi ondoren. 21.2. Lurralde Ordezkariak zuzendariaren agintaldi-epe berbererako izenduko ditu pertsona horiek. 21.3. Zuzendaritza karguek kasu honetan utziko diote kargu izateari: Izendapen epea amaitzean. Ikastetxeko zuzendariak kargua uztean. Ikastetxean lanpostua galtzean. Zuzendariak bere kargutik kentzean. Zuzendariak karguari uko egin eta Lurralde Ordezkariak onartzean. Ezusteko minusbaliotasuna. Zuzendaritza karguari lotutako funtzioak larriki ez betetzeagatik. 21.4. Horrelako kargu uzte bat gertatzen denean, zuzendariak beste norbait proposatuko du kargurako.
23.
22 art. IKASKETABURUAKETA IDAZKARIAK EBALUATZEA 22.1. Izendapenaren aldiaren amaieran ebaluatu egingo dira euren kargua eta jarduerak. 22.2. Ebaluatzean ikastetxeko aginte-organoen iritzia hartuko da kontuan.