3
ZARAUTZ
TOKIKO AGENDA 21ekoFOROA
HAUSNARKETA-TAILERRA
2020. urterako Ikuspegia eta Jarduera-Ildoak
lantzen
2011ko martxoa
2.
ECOEUSKADI 2020 ESTRATEGIARENDISEINURAKO
HAUSNARKETA-TAILERRA – ZARAUZKO TOKIKO AGENDA
21eko FOROA
TOKIA: Zarauzko Udaleko bilera gela
DATA: 2011ko martxoak 29, asteartea
ORDUTEGIA: 19:00etatik 21:00etara
PARTE-HARTZAILEAK
Izena / Erakundea
Itziar Otaegi
San Lertxundi
Jexus Artola
Mamen Urteaga
Edu Arana
Pedro Eceiza
Cristina Aizpurua
Antonio Sánchez
Carmen Agirretxe
Ana Belén Juaristi
Jesus Iribar
Pruden Sanchez
Julio Uzin
Sabino Arruabarrena
Pako Olaskoaga
Arkamurka Natur Elkartea
Nerea Ollokiegi (Udaleko Tokiko Agenda 21 teknikaria)
Gloria Vázquez (Udaleko Tokiko Agenda 21 zinegotzia)
2
3.
2020 Ikuspegia:
ZER ESANNAHI DU 2020an EUSKADI JASANGARRIAGOA IZATEAK?
GARBIA. Ingurumenaren onura lortu duena, autoen kutsadura
murriztuz, energia berriztagarriak eta garbiak erabiliz... Mendi eta
baso zainduak. Ibai eta erreka garbiak. Kutsadurarik gabe.
Hondartza garbiak. Paisaia berdea. Energia ez-kutsatzaileekin.
Gure lurra (herriak, mendiak eta ibaiak) txukun izatea.
OREKATUA. Itsaso, mendi, errepideak... denak bere tamainan.
AUTOSUFIZIENTEA. Behar dugun energia sortzeko. Kontsumo egoki eta murriztua.
Ekologikoki sustatuta. Geure energia beharrak geuk asetzeko gai izatea. Energia
berriztagarriekin eta ingurumenarekiko kutsadura minimoa.
EZ HAIN DEPENDIENTEA energetikoki, bizi garen denborarekiko egokituz.
BIODEGRADAGARRIA. Energia berriztagarriak %90an. Hondakin solido eta urbanoen
eta eguzki-uraren energia aprobetxatu.
JASANGARRIA. Zero CO2 isuri. Hondakin lurperatuak.
BERRITZAILEA naturaren kontserbazioan. Horretarako energia ez kutsatzaileetan
gehiago inbertituz, birziklaketa sistemak hobetuz...
BERTAKOA. Gure inguru hurbilean dugunarekin bizitzeko gai dena.
BERDEA. Aurrerapenei stop egiten jakinez. Natura balio nagusitzat hartuz.
GARATUA. Desberdintasun handirik gabeko gizartearen bila.
SOLIDARIOA. Elkarlanean, kooperazioan. Guztien bizi-maila bermatuz. Kanpotarrei
irekia. Solidarioa hirugarren adineko pertsonekin.
IREKIA, DINAMIKOA, ZABALA, ikuspegi orokorrago batekin eta guztiontzako onurari
erreparatuz.
GIZAKIA HELBURU. Teknologiari baina indar gehiago eman gizatasunari.
3
4.
KRITIKOAGOA, solidarioagoa, justuagoa.
ELKARBIZITZA BERDINTASUNEAN. Berdintasuna: gizon/emakume; kultura
desberdinekiko; handi eta txiki; aberats eta pobreen arteko ezberdintasunik gabe.
HUMANISTA. Kapitalismo basatiari baino bere kultur-ondare humanistari gehiago
begiratzen diona, beste balore batzuk lehenetsiz: austeritatea, kritiko izatea,
inmaterialarekiko garrantzia...
PERTSONAREN GARAPENA bultzatzen duena, ezkutuan ditugun potentzialtasunak
ikertuz.
KURIOSOA. Ikasteko eta aukera berriak aurkitzeko grinarekin. Hezkuntzatik jarrera
hau bultzatu behar da.
ARMONIA. Non lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren sektorea modu orekatuan
uztartzen diren.
LANGABEZI LAZGARRIRIK GABEA. Lanpostu berri bat aurkitzea ez dadila
amesgaizto bat izan, erronka positibo bat baizik.
LASAIA. Ekonomikoki garapena lortzen bada, arazo gutxiago egongo dira.
4
5.
LANDUTAKO GAKOAK
2. GAKOA:DEPENDENTZIA ENERGETIKOA ETA ALDAKETA KLIMATIKOA
Gako honen inguruan Euskadiko datu
esanguratsuenak ezagutu ondoren, eta laguntzarako
dokumentazioa banatu ondoren, Euskadik desafio
honi aurre egin dakion bultzatu beharreko jarduera-
ildoak landu dira.
Talde-dinamikaren ondorioz, zarauztarrek gako honi egindako ekarpenak gai edo alorka
antolatuta ondokoak dira:
KONTSUMO ENERGETIKO TXIKIAGOA ETA ERAGINKORTASUN
ENERGETIKO HANDIAGOA
• Tarifikazio-ordainketa sistema aldatu, kcal-en araberakoa jarriz eta ez instalazioak
subentzionatuz.
• Kontsumo murrizketak saritu eta kontsumitzaile handiak zigortu.
• Publizitatea erregulatu.
• Egunerokotasunean austeritatez funtzionatu.
• Herrietako argiztapena errotik aldatu.
• Kontsumo-gomendioak eskaini, bertako produktuen alde (garraio beharrak
murrizten direlako, beste eraginen artean).
ENERGIAREN PRODUKZIOA ITURRI BERRI BERDEEN BIDEZ
• Herrialde gisa ditugun aukeretan oinarrituz (eguzkia, lurrazpiko energia, haizea...),
estrategia energetiko jasangarri baten diseinua.
5
6.
• Energia berriztagarrien sustapena: geotermia, biomasa, eguzki-energia, energia
eolikoa.
• Ikerkuntza eta berrikuntza energia-iturri berri eta energia aprobetxatzeko
teknologia berri eta garbietan: esaterako, investigación sobre el posible
aprovechamiento de la fuerza de las olas del mar. (Itsasoko olatuen indarra
aprobetxatuz energia sortzeko aukerak ikertu).
MUGIKORTASUN ETA GARRAIO ERAGINKORRA
• Garraio publiko azkarrak, arinak eta berdeak bultzatu -orden honetan-.
• Herri eta lantegietako garraio-sisteman aldaketa sakona egin, autobus publiko eta
berdeak erabiliz baina lantegien ordutegira egokituta.
• Kotxearen erabilera murrizteko ekintzak egin. Adibidez, herri-erdiguneetara
ibilgailuen sarrera mugatu, konbinatuz:
− Teknologia berriak.
− Kotxe elektrikoa.
− Garraio publikoa.
− Car-sharinga
• Erregai bioak erabili eta ibilgailu elektrikoak sustatu.
PLANGINTZA ETA HIRIGINTZA JASANGARRIA
• Hirigintza plan jasangarriak bermatu, oinarrizko irizpideak izanik:
− Konpazitatea.
− Egun dugun etxebizitza parkearen aprobetxamendua, berriak egin aurretik.
− Etxebizitzen tamainaren egokitzapena, egungo familien beharretara.
6
7.
• Etxebizitza berriak eraikitzerakoan isolamendua eta energia berrizgarrien
erabilpena edo aprobetxamendua kontutan izan:
− Eguzkiaren indarra.
− Energia geotermikoa.
− Aire-errota txikiak.
Eta etxebizitza zaharrak irizpide hauetara egokitzeko laguntzak eskaini.
• Parke eta zona berdeak ugaritu, herritarren kopurua kontuan hartuz, CO2 isurien
isurtegi gisa duen funtzioagatik.
7
8.
5. GAKOA: BELAUNALDI-ALDAKETADESOREKATUA
Gako honi dagokionez, Euskadiko
errealitatearen datu esanguratsuenak
aurkeztu ondoren, taldeak pausoz pauso
bere proposamenak landu ditu.
Gai edo alorka antolatuta, taldearen
ekarpenak ondokoak izan dira:
PRESTAKUNTZA
• Heziketa: lan etika.
• Enplegua erraztu aholkatutako eta doako prestakuntzarekin.
• Mugikortasunarekiko beldurra ekidin. Gure gazteak beste herrialde batzuetara
irteten badira, ideia berriekin bueltatuko dira. Era berean, kanpotik datorren
prestakuntza aprobetxatu.
• Gazteriak karrera profesional gehiago ikas ditzala, eta industrian praktikak
egitearekin konbinatu.
• Gehiago baloratu CV batean “edozein gauzetan” lan egin izana, jasotako
prestakuntza kontuan izanik.
• Prestakuntzarekin bat datozen lan-kontratuak sustatu.
LAN-MERKARTUAREN EGOKITZAPENA, ENPRESA BERRIAK ETA TXIKI-
ERTAINAK
• Lanpostu berriak sortu behar berriei egokitzeko; horretarako jendea prestatu lan
merkatura egokitzeko.
8
9.
− Laugarren sektorea bultzatu. Hezkuntzak izan behar du gure indarrik handiena.
− Pertsona helduen zainketarako lanpostuak sortu.
− Industria-mota aldatu lanpostu gehiago sortzeko; ahal den heinean teknologia
altuko lanpostuak, gaur egungoak mantenduz.
• Enpresa berriak sortzea benetan sustatu (funtzionario gutxiago). Eta gazteen
artean beraien negozio propioa sortzeko ardura sorrarazi.
• Erraztu eta elkarlana bultzatu, enpresa txiki eta ertanei laguntzak, zergak
murriztu.
• Enpresetan belaunaldi-aldaketa suspertzeko laguntzak jarri.
• Bertako produktuak kontsumitu eta denda txikiei laguntzak eskaini.
• Jarrera positiboa garatu, bizitzan eta lan-esparruan egiten denaz gozatzeko.
LANALDIAREN EGOKITZAPENA ETA MALGUTASUNA
• Lanaldiak eta moduak egokitu: lanaldi partziala edo murritzagoa planteatu guztiek
lan egin ahal dezaten.
• Lan-erlazio positiboak landu eta sustatu, bakoitzaren ekarpenak baloratu daitezen
eta gizarteak lanarekiko jarrera positiboa izan dezan.
JAIOTZA-TASA ETA FAMILIA-BIZITZAREN ETA GIZARTE-BIZITZAREN
KONTZILIAZIOA
• Amatasunaren eta familia-zaintzaren errekonozimendua:
− Emakumeengan amatasunaren balorea errekonozitu eta baloratu.
− Etxeko lanak eta familiaren zaintzak pertsonaren garapena eta duintasuna
bultzatzen duela erakutsi.
9
10.
• Laguntzak:
− Haurrak izateagatik eta kide ugariko familientzat laguntza handiagoak eskaini.
− Etxean beraien haurrak zainduko dituzten gurasoei laguntza bat jarri, Gizarte
Segurantzan kotizatuz.
− Guraso eta pertsona helduak etxean zaintzen dituen familiakoari diru-laguntza
jarri eta kotizatzeko aukera eman
• Kontziliazio neurriak bultzatu:
− Lan-ordutegiak egokitu (lana+familia).
• Enplegu aukera gehiago eta egonkorragoak bermatu, etxebizitza bat izatea eta
seme-alabak mantentzea posible egiteko.
BELAUNALDI-ARTEKO ERLAZIOAK
Adineko pertsonen lana eta esperientzia lehenetsi, sustatu, baloratu, saritu edo
ordaindu.
10