SlideShare a Scribd company logo
1 of 25
Download to read offline
0
VI. Inkesta Soziolinguistikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa
Eusko Jaurlaritza (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)
Nafarroako Gobernua (Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua)
Euskararen erakunde publikoa-Office public de la langue basque
Donostia, 2016-10-14
1
AURKIBIDEA:
1. Hizkuntza gaitasuna...................................................................... 2
2. Hizkuntzaren transmisioa............................................................. 9
3. Erabilera......................................................................................... 16
4. Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrera........................... 22
2
1. HIZKUNTZA GAITASUNA
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 2016n EAEn bizi den 16 urte edo
gehiagoko biztanleriaren % 33,9 euskalduna da, % 19,1 euskaldun hartzailea
eta % 47 erdaldun elebakarra.
Hiru lurraldeak kontuan hartuz, alde handiak daude batetik bestera. Gipuzkoako
biztanleriaren erdia euskalduna da (% 50,6). Bizkaian, ordea, biztanleriaren
laurdena pasatxo da euskalduna (% 27,6). Azkenik, Arabako biztanleriaren
bostena da euskalduna (% 19,2).
3
Aurreko inkestan bezala, oraingoan ere hiriburuetako datuak emango dira.
Aipatzekoa da hiru hiriburuek euren lurraldeek baino euskaldunen ehuneko
txikiagoa dutela. Horrela, Donostian euskaldunak % 35,4 dira, Bilbon % 18,6
eta Gasteizen % 17,9.
4
Azken 25 urteotako bilakaerari dagokionez, gaur egun, 2016an 1991n baino
212.000 euskaldun gehiago daude EAEn. Ia 10 puntuko hazkundea izan dute
euskaldunek ehunekoetan (% 24,1 versus % 33,9).
Euskaldun hartzaileek ere ia 11 puntuko hazkundea izan dute 25 urte hauetan
(% 8,5 versus % 19,2).
Erdaldun elebakarrek, aldiz, 12 puntuko jaitsiera izan dute (% 59,2 ziren 1991n
eta % 47 dira 2016an).
Erdaldun elebakarren beherakada eta euskaldunen hazkundea are
azpimarragarriagoa da kontuan hartzen baditugu azken urteotan gure gizarteak
bizi izan dituen aldaketa soziodemografikoak. Batetik, euskal gizartea gero eta
zaharragoa da. Jaiotze-tasa oso txikia da; hortaz, gazteen multzoak, euskaldun
gehien biltzen dituen multzoa izanik, gero eta pisu txikiagoa du gizarte
osoarekiko.
Euskaldunek EAEko hiru lurraldeetan egin dute gora, baina Arabaren
hazkundea aipatzekoa da. Horrela, 1991n Araban euskaldunak % 7 ziren eta
gaur egun, ostera, % 19,2.
5
Lurraldeetako datuak alde batera utzi eta euskaldunen adinari erreparatuz gero,
ikus daiteke euskaldunen ehunekorik handiena 35 urtetik beherakoen artean
dagoela, 16-24 eta 25-34 adin-taldeetan. Hala ere, euskaldunen hazkundea 65
urtetik beherako adin-talde guztietan gertatu da. Gertakari hori, gainera, ez da
berria, halaxe gertatu izan baita azken 25 urteotan, baina agerikoagoa da
gazteen artean. Horrela, gaur egun 16 eta 24 urte bitartekoen % 71,4
euskaldunak dira gaur egun; 1991n, aldiz, % 25 ziren.
Hortaz, euskaldunen hazkundea gazteenetatik ari da zabaltzen. Multzorik
erdaldunena helduena da, baina urteak aurrera egin ahala, multzo hori
euskaldunak irabazten ari da azpitik eta erdaldun elebakarrak galtzen goitik.
Hau da, gazteak gero eta euskaldunagoak diren heinean, nagusienen multzoan
(duela 25 urtera arte euskaldunen ehunekorik handiena zuen) haziz doa
erdaldun elebakarren ehunekoa.
Adinaren araberako joera hori hiru lurraldeetan gertatu da, nahiz eta bateko eta
besteko ehunekoak oso bestelakoak izan.
6
Araban eta Bizkaian adinaren araberako bilakaerari dagokionez, orain dela 25
urte aurreikusten zen joera areagotu egin da. Hau da, gazteenen euskalduntzea
agerikoa da eta erdaldun elebakarren ehunekoaren jaitsiera orokorra. 16-24
urte bitartekoen artean hamarretik sei baino gehiago euskaldunak dira (% 60,1
Araban eta % 66,8 Bizkaian).
Gipuzkoan are handiagoa da euskaldunen ehunekoa adinaren arabera.
Gipuzkoako 16-24 urte bitarteko gazteen hamarretik zortzi baino gehiago
euskaldunak dira (% 83,2) eta baita 25-34 urte bitarteko gazteen bi heren (%
66,5). Azkenik, 35 urte edo gehiagokoen artean hamarretik lau baino gehiago
dira euskaldunak.
Euskaldunen erraztasuna euskaraz egiteko
EAEn 16 urte edo gehiagoko euskaldunen % 26,8k erraztasun handiagoa du
euskaraz egiteko erdaraz baino, hau da, euskal elebidunak dira. Euskal
elebidunen ehunekorik handiena 65 urtetik gorakoek dute (% 44,8), eta txikiena
35-49 urte bitartekoek (% 20,2). Gipuzkoan dago euskal elebidunen ehunekorik
handiena (% 35,9) eta Araban txikiena (% 6,7). Era berean, Bizkaiko
euskaldunen % 20,4 da euskal elebiduna.
7
Elebidun orekatuak, aldiz, erraztasun bera du euskaraz zein erdaraz egiteko eta
euskaldunen % 29,3 dira. Elebidun orekatuen ehunekorik handiena 25 eta 64
urte bitartekoen artean dago (% 30 baino gehiago). Gipuzkoak du elebidun
orekatuen ehunekorik handiena (% 34,3) eta Bizkaiak eta Arabak nahiko
antzekoa (% 24,9 eta % 22,6 hurrenez hurren).
Azkenik, erdal elebidunak erraztasun handiagoa du erdaraz egiteko euskaraz
baino, eta % 44 dira. Euskaldunen multzorik handiena da, ehunekoa handiagoa
izanik adinak behera egin ahala. Horrela, 16-24 urte bitarteko euskaldunen
erdia baino gehiago erdal elebiduna da (% 55,7). Lurraldeei dagokienez,
Arabako euskaldunen % 70,8 erdal elebiduna da, Bizkaian % 54,7 eta
Gipuzkoan % 29,8.
8
Euskaldunen erraztasuna aldatu egin da 1991tik hona. Duela 25 urte euskal
elebidunen eta erdal elebidunen ehunekoa nahiko antzekoa zen (% 34,6 versus
% 37,8). Gaur egun, ordea, erdal elebidunen ehunekoa 17 puntu handiagoa da
euskal elebidunena baino (% 26,8 versus % 44).
9
2. HIZKUNTZAREN TRANSMISIOA
Lehen hizkuntza
Lehen hizkuntzari buruz ari garenean, umeak hiru urte bete arte
gurasoengandik edo umearekin bizi diren senitartekoengandik jasotako
hizkuntzari edo hizkuntzei buruz dihardugu.
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, EAEko 16 urte edo gehiagoko
biztanleriaren % 17,5ek euskara soilik jaso du etxean eta % 6k euskara eta
erdara jaso ditu etxean. Era berean, lautik hiruk (% 76,4), erdara soilik jaso du
etxean. Erdara diogunean, gaztelaniari buruz ari gara nagusiki, baina ez da
ahaztu behar gero eta gehiagoren lehen hizkuntza errumaniera, portugesa,
errusiera eta abar direla.
Lehen hizkuntza erdara dutenak nagusi dira EAEko lurralde eta adin-talde
guztietan, baina alde handiak daude batetik bestera.
Lehen hizkuntza erdara dutenak hiru lurraldeetan nagusi badira ere, Gipuzkoak
du ehunekorik txikiena lehen hizkuntza erdara dutenen artean (% 59,2).
10
Gainerako bi lurraldeetan nagusitasun osoa du erdarak. Horrela, erdara da
Bizkaiko eta Arabako gehiengo handiaren lehen hizkuntza (% 82,4 eta % 93
hurrenez hurren).
Adinari erreparatuz, gaur egun 16-24 urte bitarteko gazteek dute euskara soilik
jaso dutenen ehunekorik altuena (% 22). Ehuneko horrek behera egiten du
adinean gora egin ahala (% 15--% 17 artekoa), 65 urte edo gehiagokoen adin-
taldera iritsi arte. Izan ere, 65 urte edo gehiagokoen adin-taldean euskara soilik
jaso dutenen ehunekoak gora egiten du (% 20,5).
Duela 25 urte, alderantziz gertatzen zen. Horrela, 1991n lehen hizkuntza gisa,
euskara soilik jaso zutenen ehunekorik altuena 65 urtetik gorakoen zuten (%
32,4) eta behera egiten zuen adinean behera egin ahala. Gazteenek zuten
ehunekorik txikiena (% 17). Gaur egun, ordea, 16-24 urte bitartekoek dute
ehunekorik handiena. Horrela, gazteen artean 5 puntuko hazkundea izan du
etxean euskara soilik jaso dutenen ehunekoak (% 17 versus % 22).
Halaber, euskara eta gaztelania batera jaso zutenen ehunekoa txikiagoa zen
oro har, gaur egun baino (% 2,6 versus % 6). Adinari erreparatuz eta alderaketa
eginez, gazteenen artean dago alderik handiena. Izan ere, duela 25 urte, 16-24
11
urte bitarteko gazteen % 3,4k jaso zuen euskara eta erdara batera lehen
hizkuntza gisa; gaur egun, ordea, adin horretako gazteen % 11,1ek jaso du,
hau da, ia 7 puntuko aldea.
Euskaldunak lehen hizkuntzaren arabera
EAEko 16 urte edo gehiagoko euskaldunak etxean jaso duten hizkuntzaren
arabera nolakoak diren aztertuko da orain.
Euskaldunen erdiak euskara soilik jaso du etxean, hau da, euskaldun zaharrak
dira (% 50). Euskaldunen % 13,2k, ordea, euskara eta erdara jaso ditu etxean,
eta jatorrizko elebidunak dira. Azkenik, herenak baino gehiagok erdara jaso du
etxean eta euskaldun berriak dira (% 36,8). Azken hauek etxetik kanpo ikasi
dute euskara, eskolan edo euskaltegian. Azpimarratzekoa da euskaldunen
artean multzo hori pisu handia hartzen ari dela.
Euskaldunen multzoa asko aldatu da azken 25 urteotan. 1991n euskaldun
gehienak (% 79,3) euskaldun zaharrak ziren, hau da, euskara etxean jaso
zuten. Euskaldun zaharrak, gainera, nagusi ziren adin-talde guztietan. 2016an,
aldiz, euskaldun zaharrek nagusi izaten jarraitzen badute ere, jatorrizko
12
elebidunek pisu handia hartu dute eta are handiagoa euskaldun berriek, batez
ere 35 urtetik beherakoen artean.
Gaur egun, 50 urtetik beherako euskaldunen ia erdia euskaldun berria da.
1991n, ordea, adin tarte horretako euskaldunen %15 besterik ez ziren
euskaldun berriak.
13
Familia bidezko hizkuntzaren transmisioa
Familia bidezko hizkuntzaren transmisioa nolakoa den jakiteko inkestatu guztiei
galdetu zaie zein hizkuntza jaso duten etxean, euren gurasoen hizkuntza-
gaitasunaren arabera.
Kontuan izan behar da inkestatuen artean 16 eta ia 100 urte bitarteko pertsonak
daudela. Horren ondorioz, orain dela ia ehun urtetik hona gurasoek nola
transmititu duten euskara jakin dezakegu.
Gurasoak biak euskaldunak izanik, seme-alaben % 83,3k euskara soilik jaso du
etxean EAEn, % 6,7k euskara eta erdara eta % 10ek ez du euskararik jaso.
Gurasoetako bat baino ez izanik euskalduna, % 55,3k erdara soilik transmititu
du eta % 44,7k euskara eta gaztelania.
Aipatzekoa da guraso biak euskaldunak izanik, euskararen transmisioa
handiagoa dela adinean behera egin ahala. Horrela, euskararen transmisiorik
handiena 16-34 urte bitarteko inkestatuek dute. Adin horretako gazteen % 90,3k
euskara soilik jaso du etxean eta % 5,2k euskara eta erdara.
Era berean, 35-50 urtera bitartean dituztenen artean, guraso biak euskaldunak
izanik, % 86,6k euskara soilik jaso du eta % 5,8k euskara eta erdara.
Azkenik, 50 urte edo gehiago dituztenen artean euskararen transmisioa
txikiagoa da: % 79,2k euskara soilik jaso dute eta % 7,6k euskara eta erdara.
14
Gurasoetako batek euskaraz ez dakienean, desberdintasun handiak daude
euskararen transmisioan adinaren arabera. Adinean behera egin ahala,
euskararen transmisioa gero eta handiagoa da.
Horrela, gurasoetako batek euskaraz ez dakienean, 50 urte baino gutxiagokoen
erdiak baino gehiagok euskara jaso du etxean erdararekin batera: 16-34 urte
bitartekoen % 61,7k eta 35-49 urte bitartekoen % 53,2k.
15
3-15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familien hizkuntza-
transmisioa
3-15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familien hizkuntzaren transmisioa
nolakoa den jakiteko inkestatuei galdetu zaie zein hizkuntza transmititu dieten
seme-alabei. Transmisio hori aztertzeko gurasoen hizkuntza-gaitasuna eta
euren lehen hizkuntza izan dira kontuan.
Guraso biak euskaldunak direnean
Gurasoak biak euskaldunak direnean eta bien lehen hizkuntza euskara denean,
seme-alaben % 94k euskara soilik jaso du etxean eta % 6k euskara eta erdara.
Gurasoak biak euskaldunak direnean eta bietako baten lehen hizkuntza
euskara denean, seme-alaben % 71k euskara soilik jaso du etxean, % 24k
euskara eta erdara eta %5ek erdara.
Gurasoak biak euskaldunak direnean eta bien lehen hizkuntza erdara denean,
seme-alaben % 45ek euskara soilik jaso du etxean, % 35ek euskara eta erdara
eta % 19k erdara.
16
Gurasoetako bat denean euskalduna
Gurasoetako bat baino ez denean euskalduna eta bere lehen hizkuntza
euskara denean, % 89k euskara eta erdara transmititu ditu eta % 11k erdara.
Gurasoetako bat baino ez denean euskalduna eta bere lehen hizkuntza erdara
denean, % 49k euskara eta erdara transmititu ditu eta % 51k erdara.
3. EUSKARAREN ERABILERA
EAEn, 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 30,6k euskara erabiltzen du neurri
batean ala bestean:
a) % 20,5ek euskararen erabilera trinkoa egiten du, hau da, euskara
erdara beste edo gehiago erabiltzen du eguneroko jardunean.
b) Aldi berean, % 10,1ek euskara erabiltzen du, baina erdara baino
gutxiago.
Gainerako guztiek (% 69,4) erdara erabiltzen dute beti edo ia beti. Kontuan
hartu behar da, hala ere, azken hauen artean badela multzo txiki bat (% 6,1)
oso gutxitan bada ere euskara ere erabiltzen duena.
17
Erabilerari buruzko emaitzetan alde handiak daude lurralde batetik bestera.
Izan ere, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak, hau da,
euskararen erabilera trinkoa egiten dutenak % 39,5 dira Gipuzkoan, % 13
Bizkaian eta % 5,6 Araban. Horietaz gain, euskara erabiltzen dutenak, baina
erdara baino gutxiago, % 10,9 dira Gipuzkoan, % 10 Bizkaian eta % 8,9
Araban.
18
Lurraldeen artean dauden alde horiek oso nabarmenak dira gune
soziolinguistikoen artean ere. Euskararen erabilera trinkoa % 3,9koa da
lehenengo gune soziolinguistikoan eta % 19,1ekoa bigarrenean. Hirugarren
gune soziolinguistikoan, aldiz, % 52,4k erabiltzen dute euskara erdara beste
edo gehiago eta laugarrenean % 78,6k.
Azken 25 urteotako bilakaera aztertuz gero, euskararen erabilerak 4,8 puntu
egin du gora EAEn. Igoera hori hiru lurraldeetan eta lehenengo hiru gune
soziolinguistikoetan gertatu da. Laugarren gune soziolinguistikoan, aldiz,
euskararen erabilerak behera egin du (9,7 puntu 1991tik hona). Beherakada
hori azken ia bi hamarkadetan izan diren biztanleen mugimenduen ondorioa da
nagusiki. Gune erdaldunetan, mugimendu horiek euskararen mesederako izan
badira ere, gune euskaldunetan euskararen kalterako izan dira oro har, bertara
bizitzera joan diren pertsonen euskararen ezagutza bertan bizi edota bertatik
atera direnena baino apalagoa baita gehienetan.
Hala ere, laugarren gune soziolinguistikoan bizi diren euskaldunak bakarrik
kontuan hartzen baditugu, euskararen erabilera gutxi aldatu da azken 25
urteotan: euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen zutenak % 97,4 ziren
19
1991n, eta % 95,3 dira 2016an (-2,1 puntu); eta euskara erdara baino gutxiago
erabiltzen zutenak % 2,1 ziren 1991n eta % 4,1 dira 2016an (+2 puntu).
Oro har euskarak erabilera-eremu guztietan egin du gora: etxean, eremu
hurbilean eta eremu formalean. Azken 25 urteotan gorakadarik handiena eremu
formalean gertatu da, bereziki udal eta osasun zerbitzuetan. 2016an, EAEko
biztanleen % 25,8k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du udal
zerbitzuetan eta % 20k osasun-zerbitzuetan (1991n, euskara erdara beste edo
gehiago erabiltzen zutenak bi eremu horietan % 8,3 eta % 13,9 ziren, hurrenez
hurren).
Eremu formaletik kanpo, aipatzekoa da azken bost urteotan etxean euskararen
erabilerak izan duen gorakada. 2011ra arte etxeko erabilerak oso igoera apala
izan du (20 urtetan ia-ia bere horretan mantendu da portzentajea, % 17).
2016an, aldiz, etxean euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak %
19 dira, hau da, 2011n baino 1,8 puntu gehiago. Igoera horren arrazoia etxeko
kide guztien artean euskararen erabilerak izan duen gorakadan dago. Igoera
hori bereziki azpimarragarria da bikotekideen arteko erabileran: % 14,9 (hau da,
0,8 puntu azken bost urteotan). 2016an, seme-alabekin euskara erdara beste
edo gehiago erabiltzen dutenak % 22,9 dira (1991n % 17), neba-arrebekin %
20
20,2 (1991n % 15), aitarekin % 17,6 (1991n % 9,5) eta amarekin %16,7 (1991n
% 11,3).
Euskararen erabilera adinaren arabera aztertuz gero, euskara erdara beste edo
gehiago erabiltzen dutenen portzentajea gero eta txikiagoa da 65 urtetik
gorakoen artean eta gero eta handiagoa adin horretatik beherakoen artean.
Hazkundea, gainera, handiagoa da adinak behera egin ahala. 2016an, 65
urtetik gorakoen artean euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak %
17,5 dira (1991n % 25,3), 50 eta 64 urtekoen artean % 17,5 (1991n % 16,6), 35
eta 49 urtekoen artean % 20,1 (% 13,3 zen 1991n), 25 eta 34 urtekoen artean
% 26,6 (1991n % 14,2) eta 16 eta 24 urtekoen artean % 29,5 (1991n % 12,4).
Beti erdara erabiltzen dutenek nagusi izaten jarraitzen dute adin-talde guztietan,
25 urtetik beherakoen artean izan ezik (16 eta 24 urtekoen artean beti erdaraz
aritzen direnak % 35,8 dira).
Adinaren araberako jokaera horiek oro har errepikatu egiten dira EAEko hiru
lurraldeetan. Gipuzkoan, gainera, azpimarratzekoa da 25 urtetik beherako
gazteen artean ez ezik (% 54,7), 25 eta 34 urtekoen artean ere (% 52,1) erdia
baino gehiago direla dagoeneko euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen
dutenak eguneroko jardunean.
21
Beraz, orain arteko emaitzak kontuan hartuta, esan daiteke EAEn gero eta
pertsona gehiagok erabiltzen duela euskara eta gero eta gutxiago direla erdara
hutsean aritzen direnak. Hau da, ahozko euskararen presentzia gero eta
handiagoa da bai familiaren esparruan, bai eremu hurbiletan, baita eremu
formaletan ere.
Inkestatuen % 72k Interneteko gizarte-sareak erabiltzen ditu, gehienek (% 61,7)
egunero. Erabiltzaileen adinari dagokionez, 65 urtetik beherako adin-talde
guztietan nagusi dira gizarte-sareak egunero erabiltzen dituztenak, eta zenbat
eta gazteagoa izan, orduan eta gehiago erabiltzen dituzte (% 56,3 dira 50 eta
64 urtekoen artean, eta 16 eta 24 urtekoen artean % 95,2).
Interneteko gizarte-sareetan gehien erabiltzen den hizkuntza gaztelania da,
baita gazteenen artean ere. Hala ere, erabiltzaileen % 17,4k maiztasun handiz
erabiltzen du euskara (euskararen erabilera % 50ekoa edo hortik gorakoa
denean). Gazteen artean (16-24 urte), euskara maiztasun handiz erabiltzen
dutenak % 29,5 dira. Gaztelaniaz eta euskaraz gain, erabiltzaileek beste
hizkuntza batzuetan ere badihardute Interneten, nagusiki ingelesez (% 2,9).
22
4. EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEARI BURUZKO
JARRERA
Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrera ezagutzeko, EAEko 16 urte
edo gehiagoko biztanleek hainbat esparrutan euskara sustatzearen alde edo
kontra erakutsi duten iritziaren araberako tipologia eratu du Hizkuntza
Politikarako Sailburuordetzak.
Inkesta Soziolinguistiko honen arabera, EAEko 16 urtetik gorako biztanleen %
65 euskararen erabilera sustatzearen alde dago, % 25,8 ez alde ez aurka eta %
9,3 aurka.
Euskararekiko jarrerak lotura handia du hizkuntza-gaitasunarekin. Izan ere,
euskararen erabilera sustatzearen alde azaltzen da euskaldunen % 87,1,
euskaldun hartzaileen % 63,4 eta erdaldun elebakarren % 49,7.
23
Euskara sustatzearen aldeko jarrera handiagoa da Gipuzkoan (% 74,6),
Bizkaian (% 62,2) eta Araban (% 53,4) baino.
Hiriburuei dagokienez, Donostiako biztanleriaren % 60,7 euskara sustatzearen
alde dago, Bilboko biztanleriaren % 53,8 eta Gasteizkoaren % 50,6. Aurka
daudenen artean, ehunekorik altuena Bilbok eta Gasteizek dute (% 15,7eta %
14,3 hurrenez hurren), eta aurkako jarrerarik txikiena Donostiak (% 8,8).
Adinari dagokionez, euskararen erabilera sustatzearen aldekoenak gazteenak
eta nagusienak dira, % 69,4 baitira 16-24 urte bitartekoen artean % 67,8 dira
25-34 urte bitartekoen artean eta % 67, ordea, 65 urte edo gehiago dituztenen
artean.
Euskara sustatzearen aldeko jarrerak gora egin du azken 25 urteotan. Izan ere,
1991n % 55 zegoen euskara sustatzearen alde, %31 ez alde ez aurka eta % 14
aurka. 2001ean, ostera, EAEko biztanleriaren % 58 zegoen euskara
sustatzearen alde eta % 10 aurka.
24
1991ko eta 2016ko datuak alderatuz, euskara sustatzearen alde daudenen
ehunekoak 10 puntuko igoera izan du (% 55 versus % 65). 2016an gutxiago
dira ez alde ez aurka agertzen direnak (% 31 versus % 25,8), eta gutxitu egin
da aurka dudenen ehunekoa (% 14 versus % 9,3).

More Related Content

Similar to VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Euskal Autonomia Erkidegoa

Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean IkerketaKultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketaibiainsa
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Joxe
 
LEGAZPIKO EUSKARA: Kale erabileraren datuak.
LEGAZPIKO EUSKARA: Kale erabileraren datuak.LEGAZPIKO EUSKARA: Kale erabileraren datuak.
LEGAZPIKO EUSKARA: Kale erabileraren datuak.azpe
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaIrekia - EJGV
 
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sistemanAtzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sistemanIrekia - EJGV
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaJoxe
 
Hizkuntza plangintza ikastaroa hiznet - barreña&juaristi
Hizkuntza plangintza ikastaroa  hiznet - barreña&juaristiHizkuntza plangintza ikastaroa  hiznet - barreña&juaristi
Hizkuntza plangintza ikastaroa hiznet - barreña&juaristiUNESCOmhok
 

Similar to VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Euskal Autonomia Erkidegoa (13)

Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean IkerketaKultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
 
Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du
Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten duEuskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du
Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du
 
Herria gorputza, hizkuntza bihotza 2
Herria gorputza, hizkuntza bihotza 2Herria gorputza, hizkuntza bihotza 2
Herria gorputza, hizkuntza bihotza 2
 
Herria gorputza, hizkuntza bihotza 2
Herria gorputza, hizkuntza bihotza 2Herria gorputza, hizkuntza bihotza 2
Herria gorputza, hizkuntza bihotza 2
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
 
Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki Iurrebaso
Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki IurrebasoHezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki Iurrebaso
Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki Iurrebaso
 
LEGAZPIKO EUSKARA: Kale erabileraren datuak.
LEGAZPIKO EUSKARA: Kale erabileraren datuak.LEGAZPIKO EUSKARA: Kale erabileraren datuak.
LEGAZPIKO EUSKARA: Kale erabileraren datuak.
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
 
518 interneterako
518 interneterako518 interneterako
518 interneterako
 
BADEA NORBAIT
BADEA NORBAITBADEA NORBAIT
BADEA NORBAIT
 
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sistemanAtzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoa
 
Hizkuntza plangintza ikastaroa hiznet - barreña&juaristi
Hizkuntza plangintza ikastaroa  hiznet - barreña&juaristiHizkuntza plangintza ikastaroa  hiznet - barreña&juaristi
Hizkuntza plangintza ikastaroa hiznet - barreña&juaristi
 

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Euskal Autonomia Erkidegoa

  • 1. 0 VI. Inkesta Soziolinguistikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Eusko Jaurlaritza (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) Nafarroako Gobernua (Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua) Euskararen erakunde publikoa-Office public de la langue basque Donostia, 2016-10-14
  • 2. 1 AURKIBIDEA: 1. Hizkuntza gaitasuna...................................................................... 2 2. Hizkuntzaren transmisioa............................................................. 9 3. Erabilera......................................................................................... 16 4. Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrera........................... 22
  • 3. 2 1. HIZKUNTZA GAITASUNA VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 2016n EAEn bizi den 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 33,9 euskalduna da, % 19,1 euskaldun hartzailea eta % 47 erdaldun elebakarra. Hiru lurraldeak kontuan hartuz, alde handiak daude batetik bestera. Gipuzkoako biztanleriaren erdia euskalduna da (% 50,6). Bizkaian, ordea, biztanleriaren laurdena pasatxo da euskalduna (% 27,6). Azkenik, Arabako biztanleriaren bostena da euskalduna (% 19,2).
  • 4. 3 Aurreko inkestan bezala, oraingoan ere hiriburuetako datuak emango dira. Aipatzekoa da hiru hiriburuek euren lurraldeek baino euskaldunen ehuneko txikiagoa dutela. Horrela, Donostian euskaldunak % 35,4 dira, Bilbon % 18,6 eta Gasteizen % 17,9.
  • 5. 4 Azken 25 urteotako bilakaerari dagokionez, gaur egun, 2016an 1991n baino 212.000 euskaldun gehiago daude EAEn. Ia 10 puntuko hazkundea izan dute euskaldunek ehunekoetan (% 24,1 versus % 33,9). Euskaldun hartzaileek ere ia 11 puntuko hazkundea izan dute 25 urte hauetan (% 8,5 versus % 19,2). Erdaldun elebakarrek, aldiz, 12 puntuko jaitsiera izan dute (% 59,2 ziren 1991n eta % 47 dira 2016an). Erdaldun elebakarren beherakada eta euskaldunen hazkundea are azpimarragarriagoa da kontuan hartzen baditugu azken urteotan gure gizarteak bizi izan dituen aldaketa soziodemografikoak. Batetik, euskal gizartea gero eta zaharragoa da. Jaiotze-tasa oso txikia da; hortaz, gazteen multzoak, euskaldun gehien biltzen dituen multzoa izanik, gero eta pisu txikiagoa du gizarte osoarekiko. Euskaldunek EAEko hiru lurraldeetan egin dute gora, baina Arabaren hazkundea aipatzekoa da. Horrela, 1991n Araban euskaldunak % 7 ziren eta gaur egun, ostera, % 19,2.
  • 6. 5 Lurraldeetako datuak alde batera utzi eta euskaldunen adinari erreparatuz gero, ikus daiteke euskaldunen ehunekorik handiena 35 urtetik beherakoen artean dagoela, 16-24 eta 25-34 adin-taldeetan. Hala ere, euskaldunen hazkundea 65 urtetik beherako adin-talde guztietan gertatu da. Gertakari hori, gainera, ez da berria, halaxe gertatu izan baita azken 25 urteotan, baina agerikoagoa da gazteen artean. Horrela, gaur egun 16 eta 24 urte bitartekoen % 71,4 euskaldunak dira gaur egun; 1991n, aldiz, % 25 ziren. Hortaz, euskaldunen hazkundea gazteenetatik ari da zabaltzen. Multzorik erdaldunena helduena da, baina urteak aurrera egin ahala, multzo hori euskaldunak irabazten ari da azpitik eta erdaldun elebakarrak galtzen goitik. Hau da, gazteak gero eta euskaldunagoak diren heinean, nagusienen multzoan (duela 25 urtera arte euskaldunen ehunekorik handiena zuen) haziz doa erdaldun elebakarren ehunekoa. Adinaren araberako joera hori hiru lurraldeetan gertatu da, nahiz eta bateko eta besteko ehunekoak oso bestelakoak izan.
  • 7. 6 Araban eta Bizkaian adinaren araberako bilakaerari dagokionez, orain dela 25 urte aurreikusten zen joera areagotu egin da. Hau da, gazteenen euskalduntzea agerikoa da eta erdaldun elebakarren ehunekoaren jaitsiera orokorra. 16-24 urte bitartekoen artean hamarretik sei baino gehiago euskaldunak dira (% 60,1 Araban eta % 66,8 Bizkaian). Gipuzkoan are handiagoa da euskaldunen ehunekoa adinaren arabera. Gipuzkoako 16-24 urte bitarteko gazteen hamarretik zortzi baino gehiago euskaldunak dira (% 83,2) eta baita 25-34 urte bitarteko gazteen bi heren (% 66,5). Azkenik, 35 urte edo gehiagokoen artean hamarretik lau baino gehiago dira euskaldunak. Euskaldunen erraztasuna euskaraz egiteko EAEn 16 urte edo gehiagoko euskaldunen % 26,8k erraztasun handiagoa du euskaraz egiteko erdaraz baino, hau da, euskal elebidunak dira. Euskal elebidunen ehunekorik handiena 65 urtetik gorakoek dute (% 44,8), eta txikiena 35-49 urte bitartekoek (% 20,2). Gipuzkoan dago euskal elebidunen ehunekorik handiena (% 35,9) eta Araban txikiena (% 6,7). Era berean, Bizkaiko euskaldunen % 20,4 da euskal elebiduna.
  • 8. 7 Elebidun orekatuak, aldiz, erraztasun bera du euskaraz zein erdaraz egiteko eta euskaldunen % 29,3 dira. Elebidun orekatuen ehunekorik handiena 25 eta 64 urte bitartekoen artean dago (% 30 baino gehiago). Gipuzkoak du elebidun orekatuen ehunekorik handiena (% 34,3) eta Bizkaiak eta Arabak nahiko antzekoa (% 24,9 eta % 22,6 hurrenez hurren). Azkenik, erdal elebidunak erraztasun handiagoa du erdaraz egiteko euskaraz baino, eta % 44 dira. Euskaldunen multzorik handiena da, ehunekoa handiagoa izanik adinak behera egin ahala. Horrela, 16-24 urte bitarteko euskaldunen erdia baino gehiago erdal elebiduna da (% 55,7). Lurraldeei dagokienez, Arabako euskaldunen % 70,8 erdal elebiduna da, Bizkaian % 54,7 eta Gipuzkoan % 29,8.
  • 9. 8 Euskaldunen erraztasuna aldatu egin da 1991tik hona. Duela 25 urte euskal elebidunen eta erdal elebidunen ehunekoa nahiko antzekoa zen (% 34,6 versus % 37,8). Gaur egun, ordea, erdal elebidunen ehunekoa 17 puntu handiagoa da euskal elebidunena baino (% 26,8 versus % 44).
  • 10. 9 2. HIZKUNTZAREN TRANSMISIOA Lehen hizkuntza Lehen hizkuntzari buruz ari garenean, umeak hiru urte bete arte gurasoengandik edo umearekin bizi diren senitartekoengandik jasotako hizkuntzari edo hizkuntzei buruz dihardugu. VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, EAEko 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 17,5ek euskara soilik jaso du etxean eta % 6k euskara eta erdara jaso ditu etxean. Era berean, lautik hiruk (% 76,4), erdara soilik jaso du etxean. Erdara diogunean, gaztelaniari buruz ari gara nagusiki, baina ez da ahaztu behar gero eta gehiagoren lehen hizkuntza errumaniera, portugesa, errusiera eta abar direla. Lehen hizkuntza erdara dutenak nagusi dira EAEko lurralde eta adin-talde guztietan, baina alde handiak daude batetik bestera. Lehen hizkuntza erdara dutenak hiru lurraldeetan nagusi badira ere, Gipuzkoak du ehunekorik txikiena lehen hizkuntza erdara dutenen artean (% 59,2).
  • 11. 10 Gainerako bi lurraldeetan nagusitasun osoa du erdarak. Horrela, erdara da Bizkaiko eta Arabako gehiengo handiaren lehen hizkuntza (% 82,4 eta % 93 hurrenez hurren). Adinari erreparatuz, gaur egun 16-24 urte bitarteko gazteek dute euskara soilik jaso dutenen ehunekorik altuena (% 22). Ehuneko horrek behera egiten du adinean gora egin ahala (% 15--% 17 artekoa), 65 urte edo gehiagokoen adin- taldera iritsi arte. Izan ere, 65 urte edo gehiagokoen adin-taldean euskara soilik jaso dutenen ehunekoak gora egiten du (% 20,5). Duela 25 urte, alderantziz gertatzen zen. Horrela, 1991n lehen hizkuntza gisa, euskara soilik jaso zutenen ehunekorik altuena 65 urtetik gorakoen zuten (% 32,4) eta behera egiten zuen adinean behera egin ahala. Gazteenek zuten ehunekorik txikiena (% 17). Gaur egun, ordea, 16-24 urte bitartekoek dute ehunekorik handiena. Horrela, gazteen artean 5 puntuko hazkundea izan du etxean euskara soilik jaso dutenen ehunekoak (% 17 versus % 22). Halaber, euskara eta gaztelania batera jaso zutenen ehunekoa txikiagoa zen oro har, gaur egun baino (% 2,6 versus % 6). Adinari erreparatuz eta alderaketa eginez, gazteenen artean dago alderik handiena. Izan ere, duela 25 urte, 16-24
  • 12. 11 urte bitarteko gazteen % 3,4k jaso zuen euskara eta erdara batera lehen hizkuntza gisa; gaur egun, ordea, adin horretako gazteen % 11,1ek jaso du, hau da, ia 7 puntuko aldea. Euskaldunak lehen hizkuntzaren arabera EAEko 16 urte edo gehiagoko euskaldunak etxean jaso duten hizkuntzaren arabera nolakoak diren aztertuko da orain. Euskaldunen erdiak euskara soilik jaso du etxean, hau da, euskaldun zaharrak dira (% 50). Euskaldunen % 13,2k, ordea, euskara eta erdara jaso ditu etxean, eta jatorrizko elebidunak dira. Azkenik, herenak baino gehiagok erdara jaso du etxean eta euskaldun berriak dira (% 36,8). Azken hauek etxetik kanpo ikasi dute euskara, eskolan edo euskaltegian. Azpimarratzekoa da euskaldunen artean multzo hori pisu handia hartzen ari dela. Euskaldunen multzoa asko aldatu da azken 25 urteotan. 1991n euskaldun gehienak (% 79,3) euskaldun zaharrak ziren, hau da, euskara etxean jaso zuten. Euskaldun zaharrak, gainera, nagusi ziren adin-talde guztietan. 2016an, aldiz, euskaldun zaharrek nagusi izaten jarraitzen badute ere, jatorrizko
  • 13. 12 elebidunek pisu handia hartu dute eta are handiagoa euskaldun berriek, batez ere 35 urtetik beherakoen artean. Gaur egun, 50 urtetik beherako euskaldunen ia erdia euskaldun berria da. 1991n, ordea, adin tarte horretako euskaldunen %15 besterik ez ziren euskaldun berriak.
  • 14. 13 Familia bidezko hizkuntzaren transmisioa Familia bidezko hizkuntzaren transmisioa nolakoa den jakiteko inkestatu guztiei galdetu zaie zein hizkuntza jaso duten etxean, euren gurasoen hizkuntza- gaitasunaren arabera. Kontuan izan behar da inkestatuen artean 16 eta ia 100 urte bitarteko pertsonak daudela. Horren ondorioz, orain dela ia ehun urtetik hona gurasoek nola transmititu duten euskara jakin dezakegu. Gurasoak biak euskaldunak izanik, seme-alaben % 83,3k euskara soilik jaso du etxean EAEn, % 6,7k euskara eta erdara eta % 10ek ez du euskararik jaso. Gurasoetako bat baino ez izanik euskalduna, % 55,3k erdara soilik transmititu du eta % 44,7k euskara eta gaztelania. Aipatzekoa da guraso biak euskaldunak izanik, euskararen transmisioa handiagoa dela adinean behera egin ahala. Horrela, euskararen transmisiorik handiena 16-34 urte bitarteko inkestatuek dute. Adin horretako gazteen % 90,3k euskara soilik jaso du etxean eta % 5,2k euskara eta erdara. Era berean, 35-50 urtera bitartean dituztenen artean, guraso biak euskaldunak izanik, % 86,6k euskara soilik jaso du eta % 5,8k euskara eta erdara. Azkenik, 50 urte edo gehiago dituztenen artean euskararen transmisioa txikiagoa da: % 79,2k euskara soilik jaso dute eta % 7,6k euskara eta erdara.
  • 15. 14 Gurasoetako batek euskaraz ez dakienean, desberdintasun handiak daude euskararen transmisioan adinaren arabera. Adinean behera egin ahala, euskararen transmisioa gero eta handiagoa da. Horrela, gurasoetako batek euskaraz ez dakienean, 50 urte baino gutxiagokoen erdiak baino gehiagok euskara jaso du etxean erdararekin batera: 16-34 urte bitartekoen % 61,7k eta 35-49 urte bitartekoen % 53,2k.
  • 16. 15 3-15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familien hizkuntza- transmisioa 3-15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familien hizkuntzaren transmisioa nolakoa den jakiteko inkestatuei galdetu zaie zein hizkuntza transmititu dieten seme-alabei. Transmisio hori aztertzeko gurasoen hizkuntza-gaitasuna eta euren lehen hizkuntza izan dira kontuan. Guraso biak euskaldunak direnean Gurasoak biak euskaldunak direnean eta bien lehen hizkuntza euskara denean, seme-alaben % 94k euskara soilik jaso du etxean eta % 6k euskara eta erdara. Gurasoak biak euskaldunak direnean eta bietako baten lehen hizkuntza euskara denean, seme-alaben % 71k euskara soilik jaso du etxean, % 24k euskara eta erdara eta %5ek erdara. Gurasoak biak euskaldunak direnean eta bien lehen hizkuntza erdara denean, seme-alaben % 45ek euskara soilik jaso du etxean, % 35ek euskara eta erdara eta % 19k erdara.
  • 17. 16 Gurasoetako bat denean euskalduna Gurasoetako bat baino ez denean euskalduna eta bere lehen hizkuntza euskara denean, % 89k euskara eta erdara transmititu ditu eta % 11k erdara. Gurasoetako bat baino ez denean euskalduna eta bere lehen hizkuntza erdara denean, % 49k euskara eta erdara transmititu ditu eta % 51k erdara. 3. EUSKARAREN ERABILERA EAEn, 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 30,6k euskara erabiltzen du neurri batean ala bestean: a) % 20,5ek euskararen erabilera trinkoa egiten du, hau da, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du eguneroko jardunean. b) Aldi berean, % 10,1ek euskara erabiltzen du, baina erdara baino gutxiago. Gainerako guztiek (% 69,4) erdara erabiltzen dute beti edo ia beti. Kontuan hartu behar da, hala ere, azken hauen artean badela multzo txiki bat (% 6,1) oso gutxitan bada ere euskara ere erabiltzen duena.
  • 18. 17 Erabilerari buruzko emaitzetan alde handiak daude lurralde batetik bestera. Izan ere, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak, hau da, euskararen erabilera trinkoa egiten dutenak % 39,5 dira Gipuzkoan, % 13 Bizkaian eta % 5,6 Araban. Horietaz gain, euskara erabiltzen dutenak, baina erdara baino gutxiago, % 10,9 dira Gipuzkoan, % 10 Bizkaian eta % 8,9 Araban.
  • 19. 18 Lurraldeen artean dauden alde horiek oso nabarmenak dira gune soziolinguistikoen artean ere. Euskararen erabilera trinkoa % 3,9koa da lehenengo gune soziolinguistikoan eta % 19,1ekoa bigarrenean. Hirugarren gune soziolinguistikoan, aldiz, % 52,4k erabiltzen dute euskara erdara beste edo gehiago eta laugarrenean % 78,6k. Azken 25 urteotako bilakaera aztertuz gero, euskararen erabilerak 4,8 puntu egin du gora EAEn. Igoera hori hiru lurraldeetan eta lehenengo hiru gune soziolinguistikoetan gertatu da. Laugarren gune soziolinguistikoan, aldiz, euskararen erabilerak behera egin du (9,7 puntu 1991tik hona). Beherakada hori azken ia bi hamarkadetan izan diren biztanleen mugimenduen ondorioa da nagusiki. Gune erdaldunetan, mugimendu horiek euskararen mesederako izan badira ere, gune euskaldunetan euskararen kalterako izan dira oro har, bertara bizitzera joan diren pertsonen euskararen ezagutza bertan bizi edota bertatik atera direnena baino apalagoa baita gehienetan. Hala ere, laugarren gune soziolinguistikoan bizi diren euskaldunak bakarrik kontuan hartzen baditugu, euskararen erabilera gutxi aldatu da azken 25 urteotan: euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen zutenak % 97,4 ziren
  • 20. 19 1991n, eta % 95,3 dira 2016an (-2,1 puntu); eta euskara erdara baino gutxiago erabiltzen zutenak % 2,1 ziren 1991n eta % 4,1 dira 2016an (+2 puntu). Oro har euskarak erabilera-eremu guztietan egin du gora: etxean, eremu hurbilean eta eremu formalean. Azken 25 urteotan gorakadarik handiena eremu formalean gertatu da, bereziki udal eta osasun zerbitzuetan. 2016an, EAEko biztanleen % 25,8k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du udal zerbitzuetan eta % 20k osasun-zerbitzuetan (1991n, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen zutenak bi eremu horietan % 8,3 eta % 13,9 ziren, hurrenez hurren). Eremu formaletik kanpo, aipatzekoa da azken bost urteotan etxean euskararen erabilerak izan duen gorakada. 2011ra arte etxeko erabilerak oso igoera apala izan du (20 urtetan ia-ia bere horretan mantendu da portzentajea, % 17). 2016an, aldiz, etxean euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak % 19 dira, hau da, 2011n baino 1,8 puntu gehiago. Igoera horren arrazoia etxeko kide guztien artean euskararen erabilerak izan duen gorakadan dago. Igoera hori bereziki azpimarragarria da bikotekideen arteko erabileran: % 14,9 (hau da, 0,8 puntu azken bost urteotan). 2016an, seme-alabekin euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak % 22,9 dira (1991n % 17), neba-arrebekin %
  • 21. 20 20,2 (1991n % 15), aitarekin % 17,6 (1991n % 9,5) eta amarekin %16,7 (1991n % 11,3). Euskararen erabilera adinaren arabera aztertuz gero, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenen portzentajea gero eta txikiagoa da 65 urtetik gorakoen artean eta gero eta handiagoa adin horretatik beherakoen artean. Hazkundea, gainera, handiagoa da adinak behera egin ahala. 2016an, 65 urtetik gorakoen artean euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak % 17,5 dira (1991n % 25,3), 50 eta 64 urtekoen artean % 17,5 (1991n % 16,6), 35 eta 49 urtekoen artean % 20,1 (% 13,3 zen 1991n), 25 eta 34 urtekoen artean % 26,6 (1991n % 14,2) eta 16 eta 24 urtekoen artean % 29,5 (1991n % 12,4). Beti erdara erabiltzen dutenek nagusi izaten jarraitzen dute adin-talde guztietan, 25 urtetik beherakoen artean izan ezik (16 eta 24 urtekoen artean beti erdaraz aritzen direnak % 35,8 dira). Adinaren araberako jokaera horiek oro har errepikatu egiten dira EAEko hiru lurraldeetan. Gipuzkoan, gainera, azpimarratzekoa da 25 urtetik beherako gazteen artean ez ezik (% 54,7), 25 eta 34 urtekoen artean ere (% 52,1) erdia baino gehiago direla dagoeneko euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak eguneroko jardunean.
  • 22. 21 Beraz, orain arteko emaitzak kontuan hartuta, esan daiteke EAEn gero eta pertsona gehiagok erabiltzen duela euskara eta gero eta gutxiago direla erdara hutsean aritzen direnak. Hau da, ahozko euskararen presentzia gero eta handiagoa da bai familiaren esparruan, bai eremu hurbiletan, baita eremu formaletan ere. Inkestatuen % 72k Interneteko gizarte-sareak erabiltzen ditu, gehienek (% 61,7) egunero. Erabiltzaileen adinari dagokionez, 65 urtetik beherako adin-talde guztietan nagusi dira gizarte-sareak egunero erabiltzen dituztenak, eta zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta gehiago erabiltzen dituzte (% 56,3 dira 50 eta 64 urtekoen artean, eta 16 eta 24 urtekoen artean % 95,2). Interneteko gizarte-sareetan gehien erabiltzen den hizkuntza gaztelania da, baita gazteenen artean ere. Hala ere, erabiltzaileen % 17,4k maiztasun handiz erabiltzen du euskara (euskararen erabilera % 50ekoa edo hortik gorakoa denean). Gazteen artean (16-24 urte), euskara maiztasun handiz erabiltzen dutenak % 29,5 dira. Gaztelaniaz eta euskaraz gain, erabiltzaileek beste hizkuntza batzuetan ere badihardute Interneten, nagusiki ingelesez (% 2,9).
  • 23. 22 4. EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEARI BURUZKO JARRERA Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrera ezagutzeko, EAEko 16 urte edo gehiagoko biztanleek hainbat esparrutan euskara sustatzearen alde edo kontra erakutsi duten iritziaren araberako tipologia eratu du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Inkesta Soziolinguistiko honen arabera, EAEko 16 urtetik gorako biztanleen % 65 euskararen erabilera sustatzearen alde dago, % 25,8 ez alde ez aurka eta % 9,3 aurka. Euskararekiko jarrerak lotura handia du hizkuntza-gaitasunarekin. Izan ere, euskararen erabilera sustatzearen alde azaltzen da euskaldunen % 87,1, euskaldun hartzaileen % 63,4 eta erdaldun elebakarren % 49,7.
  • 24. 23 Euskara sustatzearen aldeko jarrera handiagoa da Gipuzkoan (% 74,6), Bizkaian (% 62,2) eta Araban (% 53,4) baino. Hiriburuei dagokienez, Donostiako biztanleriaren % 60,7 euskara sustatzearen alde dago, Bilboko biztanleriaren % 53,8 eta Gasteizkoaren % 50,6. Aurka daudenen artean, ehunekorik altuena Bilbok eta Gasteizek dute (% 15,7eta % 14,3 hurrenez hurren), eta aurkako jarrerarik txikiena Donostiak (% 8,8). Adinari dagokionez, euskararen erabilera sustatzearen aldekoenak gazteenak eta nagusienak dira, % 69,4 baitira 16-24 urte bitartekoen artean % 67,8 dira 25-34 urte bitartekoen artean eta % 67, ordea, 65 urte edo gehiago dituztenen artean. Euskara sustatzearen aldeko jarrerak gora egin du azken 25 urteotan. Izan ere, 1991n % 55 zegoen euskara sustatzearen alde, %31 ez alde ez aurka eta % 14 aurka. 2001ean, ostera, EAEko biztanleriaren % 58 zegoen euskara sustatzearen alde eta % 10 aurka.
  • 25. 24 1991ko eta 2016ko datuak alderatuz, euskara sustatzearen alde daudenen ehunekoak 10 puntuko igoera izan du (% 55 versus % 65). 2016an gutxiago dira ez alde ez aurka agertzen direnak (% 31 versus % 25,8), eta gutxitu egin da aurka dudenen ehunekoa (% 14 versus % 9,3).