4. Ezkatak, hegatzak eta zakatzak (urpean harnasteko)
dituztenak arrainak dira
Ezkatak lau hanka motz edo hankarik gabekoak direnak
narraztiak dira
Bizitokia kontutan hartuta, uretako animaliak dira ur gazitan
edota gezatan bizi direnak
Baina badago animalia talde bat uretan eta lehorrean bizi
daitekeena anfibioak
Jaiotzen dira forma batekin eta helduak egitean
metamorfosia izan ondoren forma berria hartzen dute,
azalean ez dute ilerik
Sailkapenekin jarraitzeko; animalia batzuk barruko
hezurdura dute eta horregatik ORNODUNAK dira eta beste
batzuk berriz, ez dute barruko hezurdurarik eta
ORNOGABEAK dira
Jaten dutenen arabera, landareak jaten dituztenak
LANDAREJALEAK dira
Beste animaliak jaten dituztenak HARAGIJALEAK dira eta
denetik jaten dituztenak berriz,OROJALEAK
JARDUERA
Orain irakurriko dugu testu bat animalien janariari buruz eta
ondoren esaldi batzuk egingo ditugu
4
5. Animaliei buruzko lanarekin jarraitzeko orain aztertuko dugu
animalien sailkapenari buruzko bi eskema
Eskema horiek oso baliagarriak izango dira gure bukaerako
lana egiteko
5
6. ANIMALIEN LANA
Taldeko lana izango da, taldekide bakoitzak bere animaliari
buruzko informazioa bilduko du
Talde bakoitzean arrain bat, uretako ugaztuna, ornogabe
bat narrazti bat eta hegazti bat egongo da
Kide bakoitzak bere informazioarekin idazlan bat egingo du
eta animaliaren marrazki zein argazki bat ekarriko du
Egin ondoren banaka aurkeztuko dute beraien animalia
gelakideen aurrean
GIDOIA
•Animaliaren itxura fisikoa, tamaina, kolorea, azala
•non eta nola bizi da?
6