SlideShare a Scribd company logo
Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 019 194 – Faxa: 945 019 302 – Helbide elektronikoa: gabinete1-san@ej-gv.es
URDULIZEKO ALFREDO
ESPINOSA OSPITALEAREN
IREKIERA
OSAKIDETZA
2016KO UZTAILA
2
3
Osakidetzaren osasun-azpiegituren sarearen hobekuntza EAEn, pertsonen
zerbitzuan kalitatea eta hurbiltasuna sendotuz
Uribeko Eskualdeko 175.000 pertsona artatuko ditu
Zerbitzu eta espezialitate ugariren bitartez, prestazioak eta herritarrenganako
laguntza-kalitatea handitu du
Ospitaleak osasuna artatzen arituko diren Osakidetzako 600 profesional baino
gehiago izango ditu, eta kalitateko beste 425 lanpostu sortuko dira
Abian jartzeko 60 milioi euro inbertitu dira
Azken 32 urteetan Bizkaian ireki duten zentro ohedun bakarra da
4
Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea martxan da jada eta Uribeko Eskualdeko biztanleen osasun-arreta hobetuko
du. Eskualdeko 175.000 biztanleei emango die arreta, udalerri hauetakoak barne hartuta: Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Fruiz,
Gamiz-Fika, Gatika, Getxo, Gorliz, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sopela eta Urduliz.
Osakidetzaren ospitale moderno eta funtzional honek 60 milioi euroko inbertsioa izan du. Azken 32 urteetan, hain zuzen
ere, 1984ko abenduaren 14an Galdakao-Usansolo ospitalea inauguratu zenetik, Bizkaian ireki den zentro ohedun bakarra da, eta
azken urteetan biztanleria-hazkuntza handiena izan duen eremuetako batera laguntza-baliabideak hurbiltzeko aukera emango
du.
Uztaileko lehen astean hasiko da zerbitzua ematen, eta horrek Osasun Sailak eta Osakidetzak Uribeko Eskualdeko
herritarrei ematen dien osasun-arreta nabarmenki hobetuko du, egungo prestazioak eta pazienteenganako laguntza-
kalitatea handituko baitira.
Eraikin modernoa da, ingurumen-jasangarritasuneko irizpideen arabera eraikia. 38.000 metro koadro ditu eta
zerbitzu eta espezialitate askotarikoak artatuko ditu, teknologia aurreratua erabiliz. Osakidetzeko 600 langile baino gehiago
ariko dira bertan.
Osasun-arloko azpiegitura berri eta garrantzitsu hori Osakidetzak EAEko geografian barrena hedatutako Erakunde
Sanitario Integratuen sarean sartuko da. Sarea honakoek osatzen dute: 10 ospitale orokor, egonaldi ertain eta luzeko 3 ospitale,
osasun mentaleko 4 ospitale eta 324 anbulatorio, osasun-zentro eta kontsultategi.
5
6
Ekipamendua
Urdulizko ospitale berriak ekipamendu hau du:
 148 ospitaleratze-ohe, 5 unitatetan banatuta. Beste ospitaleratze-unitate bat ere bada, 32 erreserbako ohe dituena,
etorkizuneko premiei aurre egin ahal izateko.
 8 ebakuntza-gela.
 Eguneko ospitale kirurgiko 1, 26 postukoa; eta eguneko ospitale mediko 1, 24 postukoa. Orotara, beraz, 50
eguneko ospitaleratze-postu daude.
 Erradiologia zerbitzua, makina hauek dituena; erresonantzia magnetiko nuklearra (1), ordenagailu bidezko
tomografia axiala (1), mamografia (1), ekografia (3), ortopantografia (1) eta erradiologia konbentzionala (3).
 Analisi klinikoetako laborategia.
7
 Digestio-endoskopiarako unitatea, 3 gelakoa.
 Espezialitate-proba osagarriak.
 Helduentzako eta pediatriako larrialdietako zerbitzua, 2 triaje-postu, 9 kontsulta, 2 tratamendu-gela eta 14
bilakaera-box dituena.
 Erreanimazio-zerbitzua, 13 postukoa.
 Kanpo-kontsulten eraikina, 5 solairu eta 53 kontsulta-gela dituena, espezialitate gehienak artatzeko.
 eta hemodialisi-unitate bat egongo da, 12 postukoa.
8
Zerbitzu-zorro handia
Urdulizeko Ospitalea Uribe ESIren barne dago. Zerbitzu-zorro handia izango du, eta, horri esker, Gurutzetako
Unibertsitate Ospitaleko laguntza-presioa txikituko da, eta horrek berarekin dakar itxaronaldiak txikitzea, konplexutasun
handieneko pazienteekiko arreta hobetzea, ohe eskuragarriak ugaritzea, etab.
Ospitale berri eta moderno honetako zerbitzu-zorroa poliki-poliki osatuz joango da, kalitate handiena eta beste laguntza-
baliabideekin koordinazioa bermatzeko helburuarekin. Orain arte Mungia, Areeta eta Algortako anbulatorioetan ematen
diren prestazioak handituko ditu. Hala ere, anbulatorio horiek kanpoko kontsultak egiten jarraituko dute. Era berean, Areetako
anbulatorioan erradiodiagnostiko-zerbitzua ematen jarraituko dute.
Hain zuzen ere, eremuko hiru anbulatorioen ESIan sartzeak aukera eman dio lehen-mailako arretako profesional-taldeari
ospitaleko arretarekin modu koordinatuan lan egiten hasteko, baita arlo soziosanitarioarekin ere. Arlo horretan Uribe ESIk
lan handia egin du, eta haren ibilbideagatik, kulturagatik, baliabide ugariengatik eta etorkizunera begirako aukerengatik, eremu
soziosanitarioan gune erreferentzialtzat hartzeko modukotzat jo da.
Ospitale berriak larrialdiak, ospitaleratzea eta bestelako baliabideak hurbildu eta lehen mailako arreta eta ospitale-
zerbitzuak batuko ditu. Aurrerapauso honek osasun-zerbitzuak koordinatzeko aukerak gehituko ditu, maila guztietan, nola gizarte-
arlokoetan hala osasunekoetan, eta laguntza-jarraitasuna handituko du.
9
Espezialitate hauek izango ditu ospitale berriak:
• Zerbitzu medikoak. Alergologia, Digestio-aparatua, Kardiologia, Dermatologia, Endokrinologia, Hematologia, Barne-
medikuntza, Neurologia, Onkologia medikoa, Psikiatria, Erreumatologia, Nefrologia eta Pneumologia.
 Zerbitzu kirurgikoak. Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoa, Ginekologia, Oftalmologia, Otorrinolaringologia,
Traumatologia eta Urologia.
 Arreta-zerbitzu orokorrak. Analisi klinikoak, Anatomia patologikoa, Farmazia, Erradiodiagnostikoa, Medikuntza
prebentiboa, Anestesiologia eta erreanimazioa, Errehabilitazioa eta Helduen larrialdiak eta pediatriakoak.
10
Jardunean hastea eta zerbitzuak gradualki zabaltzea
Ospitalea uztailaren lehen astean hasiko da lanean. Harrera- eta informazio-zerbitzua, kanpoko kontsultak, eta proba
funtzionalak eta erradiodiagnostikoa izango dira jardunean.
Kanpoko kontsultak 12 espezialitatekin hasiko dira lanean:
 erreumatologia
 digestio-sistema
 kardiologia
 pneumologia
 oftalmologia
 neurologia
 endokrinoa
 traumatologia
 ginekologia
 otorrinolaringologia
 dermatologia
 urologia
11
Erradiodiagnostikoa dela eta, zerbitzuak erresonantzia magnetiko nuklearra, ohiko erradiologiako 3 gailu, teleagintea,
mamografoa, ortopantomografoa, OTA eta 3 ekografo izango ditu.
Zerbitzuak mailaka zabalduko dira, ezaugarri hauetako ospitale bat abian jartzea oso konplexua baita.
Lehen fasean jarriko dira martxan kirurgia anbulatorio handirako ebakuntza-gelak, digestio-endoskopiak egiteko
gelak, eguneko ospitale kirurgikoa, analisi klinikoetarako laborategia eta helduen zein haurren larrialdi-zerbitzua.
Bigarren fasean berriz, abian jarriko dira mediku- eta kirurgia-ospitaleratze zerbitzuak, ospitaleratze psikiatrikoak, kirurgia-
blokea, erreanimazio unitatea (EU) eta etxez etxeko ospitaleratzea. Horrela, Urdulizeko ospitale berria jardun betean ariko da.
Prozesua mediku-onkologia eta eguneko mediku-ospitalea jartzen direnean abian amaituko da.
12
3 eraikin-bloke 38.000 metro koadroko azaleran
Espazioen banaketa
Urdulizeko ospitaleak 38.000 metro koadro ditu, 8 solairutan eta hiru eraikin-bloketan banatuta. Beheko solairuaz gain,
hiru blokeek bi lurpeko solairu eta gorako 5 solairu bitartean dituzte, eta horrela banatzen dira:
C blokea kanpoko kontsultak egiteko da; A blokean ebakuntza-gelak eta larrialdiak daude, eta B blokean ospitaleratze-
solairuak, endoskopia-aretoak, anbulatorioko kirurgia handirako ebakuntza-gelak eta eguneko mediku- eta kirurgia-ospitaleak.
13
600 profesional baino gehiago osasunaren zaintzan
Urdulizeko ospitalean
Osakidetzako 600 profesional baino gehigago arituko dira Ospitalean, Uribeko Eskualdeko herritarren osasuna
zaintzen.
Ospitale berriko langileetarik 425 kategoria guztietako lanpostu berrietan arituko dira, eta Gurutzetako Unibertsitate
Ospitaleko profesionalei gehituko zaizkie. Azken horiek arreta espezializatua eman dute orain arte Uribeko Eskualdean, baina
aurrerantzean erakunde sanitario berriaren mende egongo dira.
14
60 milioi euro
Inbertsioa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Urdulizeko ospitale berrian 59,4 milioi euroko inbertsioa egin du. Obra eta ekipamendua
hartzen ditu barne, 52,7 milioi eta 6,7 milioi euro, hurrenez hurren.
Ospitalearen urteko funtzionamenduak 45 milioi euroko kostua izango du.
15
Bisita gidatuak
Urdulizeko ospitalearen erabiltzaile guztiek ospitale berria, instalazioak, funtzionamendua, ematen dituen zerbitzuak eta hari
buruzko beste edozein kontu lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute, uztaileko arratsaldeetan bisitaldi gidatuak antolatu
baititu. Uribe ESIk antolatu ditu, eta hitzordua egiteko honako telefono honetara deitu behar da: 94 613 48 00
Aldi berean, lehenengo egunetan informazio-errefortzuak izango dira, pazienteei erantzuteko.
16
Alfredo Espinosa
Alfredo Espinosa Orive medikua (Bilbo 1903-Gasteiz 1937) lehen Osasun Kontseilaria izan zen Agirre lehendakariaren
gobernuan. Halaber, herritarrek pobreen mediku gisa ezagutzen zuten, egoera okerrenean zeudenenganako arduragatik, izan
haur ebakuatuak, umezurtzak, elbarriak, gerra-arrazoiengatik preso edo errefuxiatuak. Gainera, politika aitzindariak bultzatu zituen
higienean eta osasun publikoan, eta ospitale berriak eraiki eta zeudenak hobetu zituen. 1937ko ekainaren 26an fusilatu zuen
Francoren armadako exekuzio-pelotoi batek.

More Related Content

Viewers also liked

Ley 115
Ley 115Ley 115
Ley 115
yurley florez
 
Tugas 3 individu rekayasa web 0916
Tugas 3 individu rekayasa web 0916Tugas 3 individu rekayasa web 0916
Tugas 3 individu rekayasa web 0916
rangga priyatna
 
Drawing on Found Papers
Drawing on Found PapersDrawing on Found Papers
Drawing on Found Papers
Fort Mill High School
 
Lamiak. Lamien iturburuetatik (ibilbide mitologikoa)
Lamiak. Lamien iturburuetatik (ibilbide mitologikoa)Lamiak. Lamien iturburuetatik (ibilbide mitologikoa)
Lamiak. Lamien iturburuetatik (ibilbide mitologikoa)
Irekia - EJGV
 
Worksheet laboratorium kimia
Worksheet  laboratorium kimiaWorksheet  laboratorium kimia
Worksheet laboratorium kimia
Affan Salaffudin
 
digitizer // inspiration : 7 Erfolgsfaktoren. So gelingt die digitale Transfo...
digitizer // inspiration : 7 Erfolgsfaktoren. So gelingt die digitale Transfo...digitizer // inspiration : 7 Erfolgsfaktoren. So gelingt die digitale Transfo...
digitizer // inspiration : 7 Erfolgsfaktoren. So gelingt die digitale Transfo...
Digital Transformation Network Nachname
 
Our School In Two-Point Perspective
Our School In Two-Point PerspectiveOur School In Two-Point Perspective
Our School In Two-Point Perspective
Fort Mill High School
 
Technologien in der Unterricht Lorenc_Cici
Technologien in der Unterricht Lorenc_CiciTechnologien in der Unterricht Lorenc_Cici
Technologien in der Unterricht Lorenc_CiciLorenc C.
 
Mesy 1 291214
Mesy 1 291214Mesy 1 291214
Mesy 1 291214
SKTU2
 
Για την Ήβη...!!!
Για την Ήβη...!!!Για την Ήβη...!!!
Για την Ήβη...!!!
Dim Karakostas
 
learning with new Media - Pro-Kontra
learning with new Media - Pro-Kontralearning with new Media - Pro-Kontra
learning with new Media - Pro-KontraLis1987
 
Viewers also liked (11)

Ley 115
Ley 115Ley 115
Ley 115
 
Tugas 3 individu rekayasa web 0916
Tugas 3 individu rekayasa web 0916Tugas 3 individu rekayasa web 0916
Tugas 3 individu rekayasa web 0916
 
Drawing on Found Papers
Drawing on Found PapersDrawing on Found Papers
Drawing on Found Papers
 
Lamiak. Lamien iturburuetatik (ibilbide mitologikoa)
Lamiak. Lamien iturburuetatik (ibilbide mitologikoa)Lamiak. Lamien iturburuetatik (ibilbide mitologikoa)
Lamiak. Lamien iturburuetatik (ibilbide mitologikoa)
 
Worksheet laboratorium kimia
Worksheet  laboratorium kimiaWorksheet  laboratorium kimia
Worksheet laboratorium kimia
 
digitizer // inspiration : 7 Erfolgsfaktoren. So gelingt die digitale Transfo...
digitizer // inspiration : 7 Erfolgsfaktoren. So gelingt die digitale Transfo...digitizer // inspiration : 7 Erfolgsfaktoren. So gelingt die digitale Transfo...
digitizer // inspiration : 7 Erfolgsfaktoren. So gelingt die digitale Transfo...
 
Our School In Two-Point Perspective
Our School In Two-Point PerspectiveOur School In Two-Point Perspective
Our School In Two-Point Perspective
 
Technologien in der Unterricht Lorenc_Cici
Technologien in der Unterricht Lorenc_CiciTechnologien in der Unterricht Lorenc_Cici
Technologien in der Unterricht Lorenc_Cici
 
Mesy 1 291214
Mesy 1 291214Mesy 1 291214
Mesy 1 291214
 
Για την Ήβη...!!!
Για την Ήβη...!!!Για την Ήβη...!!!
Για την Ήβη...!!!
 
learning with new Media - Pro-Kontra
learning with new Media - Pro-Kontralearning with new Media - Pro-Kontra
learning with new Media - Pro-Kontra
 
Similar to Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)

Gernika-Lumomoko Ospitalea - Dossierra
Gernika-Lumomoko Ospitalea  -  DossierraGernika-Lumomoko Ospitalea  -  Dossierra
Gernika-Lumomoko Ospitalea - DossierraIrekia - EJGV
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraAFMENICA
 
Buenavista osasun-zentroa dossierra
Buenavista osasun-zentroa dossierraBuenavista osasun-zentroa dossierra
Buenavista osasun-zentroa dossierraIrekia - EJGV
 
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan ZuzendariaArabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan ZuzendariaIrekia - EJGV
 
Segurtasun biologiko handiko ospitaleratze eremu berria Donostia Unibertsitat...
Segurtasun biologiko handiko ospitaleratze eremu berria Donostia Unibertsitat...Segurtasun biologiko handiko ospitaleratze eremu berria Donostia Unibertsitat...
Segurtasun biologiko handiko ospitaleratze eremu berria Donostia Unibertsitat...Irekia - EJGV
 
Laborategietako eraikin berria - Gurutzetako Unibertsitate Ospitala
Laborategietako eraikin berria - Gurutzetako Unibertsitate OspitalaLaborategietako eraikin berria - Gurutzetako Unibertsitate Ospitala
Laborategietako eraikin berria - Gurutzetako Unibertsitate OspitalaIrekia - EJGV
 
Osakidetzaren 2016ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2016ko jarduera balantzeaOsakidetzaren 2016ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2016ko jarduera balantzea
Irekia - EJGV
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
Irekia - EJGV
 
Arabako Unibertsitate Ospitalea kanpo kontsultak.pdf
Arabako Unibertsitate Ospitalea kanpo kontsultak.pdfArabako Unibertsitate Ospitalea kanpo kontsultak.pdf
Arabako Unibertsitate Ospitalea kanpo kontsultak.pdf
Irekia - EJGV
 
Buenavista-Portugalete Osasun Zentroa.pdf
Buenavista-Portugalete Osasun Zentroa.pdfBuenavista-Portugalete Osasun Zentroa.pdf
Buenavista-Portugalete Osasun Zentroa.pdfIrekia - EJGV
 
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdfKanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdfIrekia - EJGV
 
2017ko jardueraren balantzea Osakidetzan
2017ko jardueraren balantzea Osakidetzan2017ko jardueraren balantzea Osakidetzan
2017ko jardueraren balantzea Osakidetzan
Irekia - EJGV
 
Salburuko Osasun Zentroa
Salburuko Osasun ZentroaSalburuko Osasun Zentroa
Salburuko Osasun ZentroaIrekia - EJGV
 
Osakidetza: 2013ko balantzea eta itxaron zerrendak
Osakidetza: 2013ko balantzea eta itxaron zerrendakOsakidetza: 2013ko balantzea eta itxaron zerrendak
Osakidetza: 2013ko balantzea eta itxaron zerrendakIrekia - EJGV
 
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Irekia - EJGV
 
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
Irekia - EJGV
 
Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018
Irekia - EJGV
 
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Irekia - EJGV
 
Similar to Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila) (20)

Gernika-Lumomoko Ospitalea - Dossierra
Gernika-Lumomoko Ospitalea  -  DossierraGernika-Lumomoko Ospitalea  -  Dossierra
Gernika-Lumomoko Ospitalea - Dossierra
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskera
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskera
 
Web eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskeraWeb eskualdekoberriak 00_euskera
Web eskualdekoberriak 00_euskera
 
Buenavista osasun-zentroa dossierra
Buenavista osasun-zentroa dossierraBuenavista osasun-zentroa dossierra
Buenavista osasun-zentroa dossierra
 
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan ZuzendariaArabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
 
Segurtasun biologiko handiko ospitaleratze eremu berria Donostia Unibertsitat...
Segurtasun biologiko handiko ospitaleratze eremu berria Donostia Unibertsitat...Segurtasun biologiko handiko ospitaleratze eremu berria Donostia Unibertsitat...
Segurtasun biologiko handiko ospitaleratze eremu berria Donostia Unibertsitat...
 
Laborategietako eraikin berria - Gurutzetako Unibertsitate Ospitala
Laborategietako eraikin berria - Gurutzetako Unibertsitate OspitalaLaborategietako eraikin berria - Gurutzetako Unibertsitate Ospitala
Laborategietako eraikin berria - Gurutzetako Unibertsitate Ospitala
 
Osakidetzaren 2016ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2016ko jarduera balantzeaOsakidetzaren 2016ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2016ko jarduera balantzea
 
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
2023-2027 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoa
 
Arabako Unibertsitate Ospitalea kanpo kontsultak.pdf
Arabako Unibertsitate Ospitalea kanpo kontsultak.pdfArabako Unibertsitate Ospitalea kanpo kontsultak.pdf
Arabako Unibertsitate Ospitalea kanpo kontsultak.pdf
 
Buenavista-Portugalete Osasun Zentroa.pdf
Buenavista-Portugalete Osasun Zentroa.pdfBuenavista-Portugalete Osasun Zentroa.pdf
Buenavista-Portugalete Osasun Zentroa.pdf
 
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdfKanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
 
2017ko jardueraren balantzea Osakidetzan
2017ko jardueraren balantzea Osakidetzan2017ko jardueraren balantzea Osakidetzan
2017ko jardueraren balantzea Osakidetzan
 
Salburuko Osasun Zentroa
Salburuko Osasun ZentroaSalburuko Osasun Zentroa
Salburuko Osasun Zentroa
 
Osakidetza: 2013ko balantzea eta itxaron zerrendak
Osakidetza: 2013ko balantzea eta itxaron zerrendakOsakidetza: 2013ko balantzea eta itxaron zerrendak
Osakidetza: 2013ko balantzea eta itxaron zerrendak
 
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
 
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)
 
Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018
 
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
 
More from Irekia - EJGV

La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdfLa protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
Irekia - EJGV
 
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
Irekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Irekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
Irekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
Irekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak

Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Irekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
Irekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)

  • 1. Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tel.: 945 019 194 – Faxa: 945 019 302 – Helbide elektronikoa: gabinete1-san@ej-gv.es URDULIZEKO ALFREDO ESPINOSA OSPITALEAREN IREKIERA OSAKIDETZA 2016KO UZTAILA
  • 2. 2
  • 3. 3 Osakidetzaren osasun-azpiegituren sarearen hobekuntza EAEn, pertsonen zerbitzuan kalitatea eta hurbiltasuna sendotuz Uribeko Eskualdeko 175.000 pertsona artatuko ditu Zerbitzu eta espezialitate ugariren bitartez, prestazioak eta herritarrenganako laguntza-kalitatea handitu du Ospitaleak osasuna artatzen arituko diren Osakidetzako 600 profesional baino gehiago izango ditu, eta kalitateko beste 425 lanpostu sortuko dira Abian jartzeko 60 milioi euro inbertitu dira Azken 32 urteetan Bizkaian ireki duten zentro ohedun bakarra da
  • 4. 4 Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea martxan da jada eta Uribeko Eskualdeko biztanleen osasun-arreta hobetuko du. Eskualdeko 175.000 biztanleei emango die arreta, udalerri hauetakoak barne hartuta: Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Getxo, Gorliz, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sopela eta Urduliz. Osakidetzaren ospitale moderno eta funtzional honek 60 milioi euroko inbertsioa izan du. Azken 32 urteetan, hain zuzen ere, 1984ko abenduaren 14an Galdakao-Usansolo ospitalea inauguratu zenetik, Bizkaian ireki den zentro ohedun bakarra da, eta azken urteetan biztanleria-hazkuntza handiena izan duen eremuetako batera laguntza-baliabideak hurbiltzeko aukera emango du. Uztaileko lehen astean hasiko da zerbitzua ematen, eta horrek Osasun Sailak eta Osakidetzak Uribeko Eskualdeko herritarrei ematen dien osasun-arreta nabarmenki hobetuko du, egungo prestazioak eta pazienteenganako laguntza- kalitatea handituko baitira. Eraikin modernoa da, ingurumen-jasangarritasuneko irizpideen arabera eraikia. 38.000 metro koadro ditu eta zerbitzu eta espezialitate askotarikoak artatuko ditu, teknologia aurreratua erabiliz. Osakidetzeko 600 langile baino gehiago ariko dira bertan. Osasun-arloko azpiegitura berri eta garrantzitsu hori Osakidetzak EAEko geografian barrena hedatutako Erakunde Sanitario Integratuen sarean sartuko da. Sarea honakoek osatzen dute: 10 ospitale orokor, egonaldi ertain eta luzeko 3 ospitale, osasun mentaleko 4 ospitale eta 324 anbulatorio, osasun-zentro eta kontsultategi.
  • 5. 5
  • 6. 6 Ekipamendua Urdulizko ospitale berriak ekipamendu hau du:  148 ospitaleratze-ohe, 5 unitatetan banatuta. Beste ospitaleratze-unitate bat ere bada, 32 erreserbako ohe dituena, etorkizuneko premiei aurre egin ahal izateko.  8 ebakuntza-gela.  Eguneko ospitale kirurgiko 1, 26 postukoa; eta eguneko ospitale mediko 1, 24 postukoa. Orotara, beraz, 50 eguneko ospitaleratze-postu daude.  Erradiologia zerbitzua, makina hauek dituena; erresonantzia magnetiko nuklearra (1), ordenagailu bidezko tomografia axiala (1), mamografia (1), ekografia (3), ortopantografia (1) eta erradiologia konbentzionala (3).  Analisi klinikoetako laborategia.
  • 7. 7  Digestio-endoskopiarako unitatea, 3 gelakoa.  Espezialitate-proba osagarriak.  Helduentzako eta pediatriako larrialdietako zerbitzua, 2 triaje-postu, 9 kontsulta, 2 tratamendu-gela eta 14 bilakaera-box dituena.  Erreanimazio-zerbitzua, 13 postukoa.  Kanpo-kontsulten eraikina, 5 solairu eta 53 kontsulta-gela dituena, espezialitate gehienak artatzeko.  eta hemodialisi-unitate bat egongo da, 12 postukoa.
  • 8. 8 Zerbitzu-zorro handia Urdulizeko Ospitalea Uribe ESIren barne dago. Zerbitzu-zorro handia izango du, eta, horri esker, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko laguntza-presioa txikituko da, eta horrek berarekin dakar itxaronaldiak txikitzea, konplexutasun handieneko pazienteekiko arreta hobetzea, ohe eskuragarriak ugaritzea, etab. Ospitale berri eta moderno honetako zerbitzu-zorroa poliki-poliki osatuz joango da, kalitate handiena eta beste laguntza- baliabideekin koordinazioa bermatzeko helburuarekin. Orain arte Mungia, Areeta eta Algortako anbulatorioetan ematen diren prestazioak handituko ditu. Hala ere, anbulatorio horiek kanpoko kontsultak egiten jarraituko dute. Era berean, Areetako anbulatorioan erradiodiagnostiko-zerbitzua ematen jarraituko dute. Hain zuzen ere, eremuko hiru anbulatorioen ESIan sartzeak aukera eman dio lehen-mailako arretako profesional-taldeari ospitaleko arretarekin modu koordinatuan lan egiten hasteko, baita arlo soziosanitarioarekin ere. Arlo horretan Uribe ESIk lan handia egin du, eta haren ibilbideagatik, kulturagatik, baliabide ugariengatik eta etorkizunera begirako aukerengatik, eremu soziosanitarioan gune erreferentzialtzat hartzeko modukotzat jo da. Ospitale berriak larrialdiak, ospitaleratzea eta bestelako baliabideak hurbildu eta lehen mailako arreta eta ospitale- zerbitzuak batuko ditu. Aurrerapauso honek osasun-zerbitzuak koordinatzeko aukerak gehituko ditu, maila guztietan, nola gizarte- arlokoetan hala osasunekoetan, eta laguntza-jarraitasuna handituko du.
  • 9. 9 Espezialitate hauek izango ditu ospitale berriak: • Zerbitzu medikoak. Alergologia, Digestio-aparatua, Kardiologia, Dermatologia, Endokrinologia, Hematologia, Barne- medikuntza, Neurologia, Onkologia medikoa, Psikiatria, Erreumatologia, Nefrologia eta Pneumologia.  Zerbitzu kirurgikoak. Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoa, Ginekologia, Oftalmologia, Otorrinolaringologia, Traumatologia eta Urologia.  Arreta-zerbitzu orokorrak. Analisi klinikoak, Anatomia patologikoa, Farmazia, Erradiodiagnostikoa, Medikuntza prebentiboa, Anestesiologia eta erreanimazioa, Errehabilitazioa eta Helduen larrialdiak eta pediatriakoak.
  • 10. 10 Jardunean hastea eta zerbitzuak gradualki zabaltzea Ospitalea uztailaren lehen astean hasiko da lanean. Harrera- eta informazio-zerbitzua, kanpoko kontsultak, eta proba funtzionalak eta erradiodiagnostikoa izango dira jardunean. Kanpoko kontsultak 12 espezialitatekin hasiko dira lanean:  erreumatologia  digestio-sistema  kardiologia  pneumologia  oftalmologia  neurologia  endokrinoa  traumatologia  ginekologia  otorrinolaringologia  dermatologia  urologia
  • 11. 11 Erradiodiagnostikoa dela eta, zerbitzuak erresonantzia magnetiko nuklearra, ohiko erradiologiako 3 gailu, teleagintea, mamografoa, ortopantomografoa, OTA eta 3 ekografo izango ditu. Zerbitzuak mailaka zabalduko dira, ezaugarri hauetako ospitale bat abian jartzea oso konplexua baita. Lehen fasean jarriko dira martxan kirurgia anbulatorio handirako ebakuntza-gelak, digestio-endoskopiak egiteko gelak, eguneko ospitale kirurgikoa, analisi klinikoetarako laborategia eta helduen zein haurren larrialdi-zerbitzua. Bigarren fasean berriz, abian jarriko dira mediku- eta kirurgia-ospitaleratze zerbitzuak, ospitaleratze psikiatrikoak, kirurgia- blokea, erreanimazio unitatea (EU) eta etxez etxeko ospitaleratzea. Horrela, Urdulizeko ospitale berria jardun betean ariko da. Prozesua mediku-onkologia eta eguneko mediku-ospitalea jartzen direnean abian amaituko da.
  • 12. 12 3 eraikin-bloke 38.000 metro koadroko azaleran Espazioen banaketa Urdulizeko ospitaleak 38.000 metro koadro ditu, 8 solairutan eta hiru eraikin-bloketan banatuta. Beheko solairuaz gain, hiru blokeek bi lurpeko solairu eta gorako 5 solairu bitartean dituzte, eta horrela banatzen dira: C blokea kanpoko kontsultak egiteko da; A blokean ebakuntza-gelak eta larrialdiak daude, eta B blokean ospitaleratze- solairuak, endoskopia-aretoak, anbulatorioko kirurgia handirako ebakuntza-gelak eta eguneko mediku- eta kirurgia-ospitaleak.
  • 13. 13 600 profesional baino gehiago osasunaren zaintzan Urdulizeko ospitalean Osakidetzako 600 profesional baino gehigago arituko dira Ospitalean, Uribeko Eskualdeko herritarren osasuna zaintzen. Ospitale berriko langileetarik 425 kategoria guztietako lanpostu berrietan arituko dira, eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko profesionalei gehituko zaizkie. Azken horiek arreta espezializatua eman dute orain arte Uribeko Eskualdean, baina aurrerantzean erakunde sanitario berriaren mende egongo dira.
  • 14. 14 60 milioi euro Inbertsioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Urdulizeko ospitale berrian 59,4 milioi euroko inbertsioa egin du. Obra eta ekipamendua hartzen ditu barne, 52,7 milioi eta 6,7 milioi euro, hurrenez hurren. Ospitalearen urteko funtzionamenduak 45 milioi euroko kostua izango du.
  • 15. 15 Bisita gidatuak Urdulizeko ospitalearen erabiltzaile guztiek ospitale berria, instalazioak, funtzionamendua, ematen dituen zerbitzuak eta hari buruzko beste edozein kontu lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute, uztaileko arratsaldeetan bisitaldi gidatuak antolatu baititu. Uribe ESIk antolatu ditu, eta hitzordua egiteko honako telefono honetara deitu behar da: 94 613 48 00 Aldi berean, lehenengo egunetan informazio-errefortzuak izango dira, pazienteei erantzuteko.
  • 16. 16 Alfredo Espinosa Alfredo Espinosa Orive medikua (Bilbo 1903-Gasteiz 1937) lehen Osasun Kontseilaria izan zen Agirre lehendakariaren gobernuan. Halaber, herritarrek pobreen mediku gisa ezagutzen zuten, egoera okerrenean zeudenenganako arduragatik, izan haur ebakuatuak, umezurtzak, elbarriak, gerra-arrazoiengatik preso edo errefuxiatuak. Gainera, politika aitzindariak bultzatu zituen higienean eta osasun publikoan, eta ospitale berriak eraiki eta zeudenak hobetu zituen. 1937ko ekainaren 26an fusilatu zuen Francoren armadako exekuzio-pelotoi batek.