TXANGOA PRESTATZEN Txangorajoan baino lehen, Urdaibaiko informazioa begiratuko dugu, hara heltzerakoan ikusten duguna hobeto ulertzeko. Horretarako www.urdaibai.org helbide elektronikora bisita bat egingo dugu.
TXANGOAREN EGITARAUA Biegunetako jarduera izanik, landuko ditugun gaiak hainbat izango dira eta, txangoa beste jarduera batzuk osatzeko erabiliko dugu.
6.
1go EGUNEKO GOIZAHeltzen garenean, gure gauzak logeletan utzi eta gero, bi egunetan zehar egingo dugunaren azalpen bat emango dugu. Ondoren, geratzen den goiz osoa beheko solairuko krokisa egiteko erabiliko dugu. “Baratze Baserri-Eskolaren planoa marraztu” jardueran azaldu den bezala, 3 pertsonako taldeetan egingo dugu lana. Horretarako, metroa, orriak eta arkatzak emango zaizkizue.
7.
1go EGUNEKO ARRATSALDEABazkaldu eta gero, “Herbario bat egin” jardueran azaldu den bezala, hostoak biltzera irtengo gara Urdaibai ingurutik. Paseoan zehar, klasean ikusitako teoria errealitatean ikusi ahal izango dugu. Irakasleak, ikusten diren zuhaitzen inguruan emandako azalpenak bergogoratuko ditu, inguruak (klima, altuera …) arbola espezietan duen garrantzia ahaztu gabe.
8.
1go EGUNEKO ARRATSALDEAPaseoa, “Uraren zikloa eta baliabidearen garrantzia” jarduera osatzeko ere erabiliko dugu. Ibai baten itsasoratzean gaudenez, toki ezin hobea da uraren zikloa ikusarazteko eta sortu diren edo sortu ahal zaizkizuen dudak argitzeko.
9.
2. EGUNA BaratzeBaserri-Eskolak antolatzen dituen ekintzetan parte hartu beharko dugu. Ekintza guztiak nekazal bizimodua ezagutzeko balio izango digu. Burutuko ditugun ekintzak ikusteko klikatu hemen