1. TEKNOLOGIAK, ZERTARAKO?
Gaur egun, gizarte teknologiko batean bizi gara, eta gizarte kidea sentiarazteko
hauek menperatzea ezinbestekoa da. Hau da, mobil bat, ordenagailua, telebista… nola
erabiltzen diren jakin behar dugu.
Teknologian ematen diren aurrerapausuak oso azkar doaz, gizartea horrelako
erritmoan biziaraziz. Honek pertsonei teknologi beharrak edukitzea sortarazi die, esate
baterako, merkatuan atera den azken mobila, Play Station 3, MP4… Orain, belaunaldiz-
belaunaldi, kultura teknologiaren bidez transmititzen da, pertsonen arteko transmisioa
desagertuz.
Zientzia teknologia gabe ez litzateke ezer izango, hau da, zientzian izan diren eta
izango diren aurrerakuntza guztiak teknologiari esker suertatu dira. Makina berriak
sortzen direnez, esperimentu berriak egin daitezke, eta ondorioz, aurkikuntza berriak
lortzen dira.
Hezkuntzari dagokionez, teknologia oso azkar eta bat-batean sartu da. Orain,
teknologiaren bidez edukiak eta ebaluaz