SlideShare a Scribd company logo
TAYLORISMOA

   SARRERA

   Frederick Winslow Taylor 856-915, Philadelphia
   Estatubatuar ingeniari eta ekonomilaria

   Familia komodo baten baitan jaioa, Harvardeko Unibertsitatean abokatu ikasketak hasi
   zituen, baina ikasketak utzi eta langile-ikasle moduan hasi zen industria-lantegi batean.
   Enpresa zenbaitetan lan egin zuen, gero eta ardura eta maila
   handiagoko zuzendaritza postuetan. Azkenean, kudeaketa arloan egindako
   ekarpenengatik ospea lortu eta azkenean unibertsitateko irakasle izan zen bere
   bizitzako azken urteetan, kudeaketa arloan betiere. Tenislari nabarmena ere izan zen.

   Lanik ezagunenak: shop management (1915), scientific management(1910), non
   industria-lantegietako eskulana ikertu zuen produktibitatea handitzeko asmoz eta
   horrela langileei soldata handiagoak eskeintzea.
   Emaitzak ikusgarriak(ekoizpena soldatak lan kostuak)
   Administrazio edo zuzendaritza zientifikoaren sortzailea eta ekoizpen antolaketaren
   aztertzailea batez ere.

   PRINTZIPOAK

1) Lehenengo printzipioa “One Best Way” delakoa da. Taylorren bere azterketa
   zientifikotik ondorioztatu zuen edozein jarduera egiteko modu bakar eta egokia zegoela.
   Bere proposamena izan zen zeregin bakoitza modu zientifikoan egitea, bertarako
   beharrezkoak diren metodoak eta tresnak erabiliz.
2) Bigarrena, lanaren azterketa, plangintza, gauzatzea eta kontrola zeharo bereiztea da,
   hau da, zuzendaritza prozesuen banaketa egitea. Honek zuzendari mota berri bat
   sortzen du eta bere eginkizunak plangintza, kontrola eta hezkuntza izango dira.
   Taylorismoaren printzipio honekin bat egiten dute gaur egun ezagutzen ditugun
   zuzendaritza prozesuaren lau urratsak: plangintza, antolaketa, kudeaketa eta kontrola
   hain zuzen ere.
3) Eginkizun espezifikoak eta langileak lotu. Hirugarren printzipio honen arabera, lanpostu
   bakoitzerako langile egokia bilatu behar da. Horrez gain, hezkuntza-programak jartzen
   ditu martxan langileak espezializatzeko.
4) Azkenik, Taylorrek sari-zigor sistema ezarri zuen. Sistema honen bitartez, langileei
   produktibitatearen arabera ordaintzen zien. Ohiko errendimendua lortzen ez duen
langilea zigortu egingo da isun baten bitartez eta horrela errendimendu normala lortu
   nahi da (sari-isun sistema). Ohiko errendimendua baino gehiago lortu nahi denerako sari
   ekonomikoen sistema diseinatu zuen, sari hau izango da langilearen pizgarria eta
   honekin errendimendu handiagoa lortu nahi da.

   MANAGERRAREN EGINKIZUNAK
   Taylorren sisteman, “Management Zientifikoan”, managerraren edo zuzendariaren
   eginkizuna areagotu nahi da, zeren sistema honetan profesional hauen ardura izango da
   langileei esatea zer egin eta nola egin.

   Laburbilduz, 4 eginkizun izango ditu managerrak:

- Lehen metodo enpirikoa erabiltzen zen eta Taylorrek horren ordez zientzia bat osatzea
  izango du helburu langilearentzat erabilgarri izango dena.
- Langileak zientifikoki hautatzea eta heztea,lehen ez bezala.
- Lana zientzia horren printzipioaz egiten dela kontrolatzea eta langileen artean elkarlana
  bultzatzea eta indartzea.
- Lana eta erantzukizuna langilearen eta managerraren artean banatzea, aurretik
  erantzukizun osoa langilearena baizen.

   Laburbilduz, “Management Zientifikoaren” lana izango da ekoizpenak dituen arazoei
   irtenbidea aurkitzea, batik bat produktibitate apala hobetzea.

   TAYLRREN IRITZIA ANTOLAKETARI BURUZ

   Taylorrek bere lan-esperientzian hainbat behaketa egin zituen. Batez ere ekoizpenaren
   antolaketa aztertu zuen, langileek ekoizpen plantan egindako lana. Lantegi-gizona zen,
   ederki ezagutzen zituen enpresetako produkzio-sistemak eta bere iritziz antolaketa
   tradizionalaren akats nagusia produktibitate apala zen eta hiru ziren horren zergatiak:

1- Langileek uste zuten produkzioa azkartuz beraien kaleratzea bultzatuko zutela.
   Langileek beraz produkzio baxua nahi zuten bestela produktibitatea handitu egingo zen
   eta pertsona gutxiago beharko zituzten lanerako.
Taylor guztiz aurka zegoen izan ere horrela enpresek hobera joan beharrean okerrera
   egiten zuten eta langileek nahiago zuten patxadan lan egin eta produktibitatea
   handitzea beren interesen kontrakotzat hartzen hasi ziren.
    Bere ustez pizgarriak sortu behar ziren langileentzat intentsoago lan egiteko eta
   emaitza bezala produktibitatea handitzeko, kostuak eta prezioa jaisteko eta bide batez
   eskaria areagotzeko.horrela gainera langileek ez lukete lanpostua galduko.
2- Lan metodoa: industria garai horretan langileek lanean batak besteari begiratuz ikasten
   zuten, ez zegoen metodo edo tresna zehatzik eta azalpenak emango zizkion inor.
   Taylorren ustez zehatz meatz aztertu beharko litzake langile bakoitzaren lan-metodoa,
   tresnak eta mugimenduak.
3- Soldata: akats handia izan zen Taylorrentzat langileari denboraren arabera ordaintzea
   langileek produkzioa moteltzen zutelako beraien interesak babesteko; Soldata
   produktibitatearen arabera izan beharko zen beretzat. Lan-erritmoari dagokionez
   defendatzen zuen langile guztiak langile makalenaren erritmoan lan egitea.

   KRITIKAK

1) Langilea makina bat da: Hau lanaren kontzepzio utilitarista bat da. Taylorrentzat langilea
   makina bat da, produkzio-kateko makina bat. Horrez gain, hauen ekoizpena teknikoki
   hobetu daitekeela uste du
2) Gehiegizko espezializazioa: produkzio-kate horrek gehiegizko espezializazioa dakar,
   langile batek ekoizpenaren zati txiki batean hartzen zuen parte eta askotan denbora
   guztian ekintza berdina egoten ziten. Honekin etorri zen lanaren alienazioa, hau da,
   langilea ez zen bere lanaren jabe sentitzen. Ondorioz gizakia hobetu beharrean, beraren
   izaera mugatzen eta garapen pertsonalerako aukerak murrizten zituen.
3) Langileen eta zuzendarien arteko banaketa nabarmena: Taylorrek eskuzko lana eta lan
   intelektuala oso modu bortitzean banatu zituen. Zuzendariak zer egin eta nola egin
   pentsatzen zuen eta langileek bere esanak bete baino ez.
4) Sari bakarra dirua: garai hartan uste zen langilearentzat pizgarri bakarra dirua dela,
   baina gaur egun badakigu hori ez dela horrela eta badirela beste motibazio bide batzuk
   ere. Esate baterako, lan baldintzak, lantokiko giroa, langileei ematen zaien tratua…
5) Garrantzia produkzio sektoreari: Taylor produkzio-sektorean bakarrik zentratu zen eta
   zaila da bere ideiak beste esparru batzuetara bideratzea.
6) Taylorren zientzia: Taylorrek bere ideiak zientzia bat bezala definitu zituen, baina ez
   zuen metodologia zientifikorik aplikatu.

   ONDORIOAK
Etorkizunean garrantzia handia izan du, eragina izan zuelako Fayol, Ford eta
gainerakoen teoria eta ideietan. Taylorismoa hartu zuten oinarritzat erta abiapuntutzat
eta hortik garatu zituzten beraien ideiak.
Taylorismoari buruz aipatutako guztia oso ongi reflejatzen/isladatzen da Charlie
Chaplinen pelikulan. Gizatasun ezaren kritika sakona egiten da pelikula honetan eta oso
argi ikusten da kapitalismoaren indarra,Chaplinek nola zanpatzen duen langileen
espezializazioa.
-BIBLIOGRAFIA:
·Wikipedia
·Irakasgaiko liburua: “Enpresa-ekonomia: antolakuntza eta zuzendaritza” (Iñaki Heras)

More Related Content

Featured

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
Marius Sescu
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
Expeed Software
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Pixeldarts
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
ThinkNow
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
marketingartwork
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
Skeleton Technologies
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
Neil Kimberley
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Kurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
SpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Lily Ray
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
Rajiv Jayarajah, MAppComm, ACC
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
Christy Abraham Joy
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
Vit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
MindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
RachelPearson36
 
Featured (20)

Taylorismoa

  • 1. TAYLORISMOA SARRERA Frederick Winslow Taylor 856-915, Philadelphia Estatubatuar ingeniari eta ekonomilaria Familia komodo baten baitan jaioa, Harvardeko Unibertsitatean abokatu ikasketak hasi zituen, baina ikasketak utzi eta langile-ikasle moduan hasi zen industria-lantegi batean. Enpresa zenbaitetan lan egin zuen, gero eta ardura eta maila handiagoko zuzendaritza postuetan. Azkenean, kudeaketa arloan egindako ekarpenengatik ospea lortu eta azkenean unibertsitateko irakasle izan zen bere bizitzako azken urteetan, kudeaketa arloan betiere. Tenislari nabarmena ere izan zen. Lanik ezagunenak: shop management (1915), scientific management(1910), non industria-lantegietako eskulana ikertu zuen produktibitatea handitzeko asmoz eta horrela langileei soldata handiagoak eskeintzea. Emaitzak ikusgarriak(ekoizpena soldatak lan kostuak) Administrazio edo zuzendaritza zientifikoaren sortzailea eta ekoizpen antolaketaren aztertzailea batez ere. PRINTZIPOAK 1) Lehenengo printzipioa “One Best Way” delakoa da. Taylorren bere azterketa zientifikotik ondorioztatu zuen edozein jarduera egiteko modu bakar eta egokia zegoela. Bere proposamena izan zen zeregin bakoitza modu zientifikoan egitea, bertarako beharrezkoak diren metodoak eta tresnak erabiliz. 2) Bigarrena, lanaren azterketa, plangintza, gauzatzea eta kontrola zeharo bereiztea da, hau da, zuzendaritza prozesuen banaketa egitea. Honek zuzendari mota berri bat sortzen du eta bere eginkizunak plangintza, kontrola eta hezkuntza izango dira. Taylorismoaren printzipio honekin bat egiten dute gaur egun ezagutzen ditugun zuzendaritza prozesuaren lau urratsak: plangintza, antolaketa, kudeaketa eta kontrola hain zuzen ere. 3) Eginkizun espezifikoak eta langileak lotu. Hirugarren printzipio honen arabera, lanpostu bakoitzerako langile egokia bilatu behar da. Horrez gain, hezkuntza-programak jartzen ditu martxan langileak espezializatzeko. 4) Azkenik, Taylorrek sari-zigor sistema ezarri zuen. Sistema honen bitartez, langileei produktibitatearen arabera ordaintzen zien. Ohiko errendimendua lortzen ez duen
  • 2. langilea zigortu egingo da isun baten bitartez eta horrela errendimendu normala lortu nahi da (sari-isun sistema). Ohiko errendimendua baino gehiago lortu nahi denerako sari ekonomikoen sistema diseinatu zuen, sari hau izango da langilearen pizgarria eta honekin errendimendu handiagoa lortu nahi da. MANAGERRAREN EGINKIZUNAK Taylorren sisteman, “Management Zientifikoan”, managerraren edo zuzendariaren eginkizuna areagotu nahi da, zeren sistema honetan profesional hauen ardura izango da langileei esatea zer egin eta nola egin. Laburbilduz, 4 eginkizun izango ditu managerrak: - Lehen metodo enpirikoa erabiltzen zen eta Taylorrek horren ordez zientzia bat osatzea izango du helburu langilearentzat erabilgarri izango dena. - Langileak zientifikoki hautatzea eta heztea,lehen ez bezala. - Lana zientzia horren printzipioaz egiten dela kontrolatzea eta langileen artean elkarlana bultzatzea eta indartzea. - Lana eta erantzukizuna langilearen eta managerraren artean banatzea, aurretik erantzukizun osoa langilearena baizen. Laburbilduz, “Management Zientifikoaren” lana izango da ekoizpenak dituen arazoei irtenbidea aurkitzea, batik bat produktibitate apala hobetzea. TAYLRREN IRITZIA ANTOLAKETARI BURUZ Taylorrek bere lan-esperientzian hainbat behaketa egin zituen. Batez ere ekoizpenaren antolaketa aztertu zuen, langileek ekoizpen plantan egindako lana. Lantegi-gizona zen, ederki ezagutzen zituen enpresetako produkzio-sistemak eta bere iritziz antolaketa tradizionalaren akats nagusia produktibitate apala zen eta hiru ziren horren zergatiak: 1- Langileek uste zuten produkzioa azkartuz beraien kaleratzea bultzatuko zutela. Langileek beraz produkzio baxua nahi zuten bestela produktibitatea handitu egingo zen eta pertsona gutxiago beharko zituzten lanerako.
  • 3. Taylor guztiz aurka zegoen izan ere horrela enpresek hobera joan beharrean okerrera egiten zuten eta langileek nahiago zuten patxadan lan egin eta produktibitatea handitzea beren interesen kontrakotzat hartzen hasi ziren. Bere ustez pizgarriak sortu behar ziren langileentzat intentsoago lan egiteko eta emaitza bezala produktibitatea handitzeko, kostuak eta prezioa jaisteko eta bide batez eskaria areagotzeko.horrela gainera langileek ez lukete lanpostua galduko. 2- Lan metodoa: industria garai horretan langileek lanean batak besteari begiratuz ikasten zuten, ez zegoen metodo edo tresna zehatzik eta azalpenak emango zizkion inor. Taylorren ustez zehatz meatz aztertu beharko litzake langile bakoitzaren lan-metodoa, tresnak eta mugimenduak. 3- Soldata: akats handia izan zen Taylorrentzat langileari denboraren arabera ordaintzea langileek produkzioa moteltzen zutelako beraien interesak babesteko; Soldata produktibitatearen arabera izan beharko zen beretzat. Lan-erritmoari dagokionez defendatzen zuen langile guztiak langile makalenaren erritmoan lan egitea. KRITIKAK 1) Langilea makina bat da: Hau lanaren kontzepzio utilitarista bat da. Taylorrentzat langilea makina bat da, produkzio-kateko makina bat. Horrez gain, hauen ekoizpena teknikoki hobetu daitekeela uste du 2) Gehiegizko espezializazioa: produkzio-kate horrek gehiegizko espezializazioa dakar, langile batek ekoizpenaren zati txiki batean hartzen zuen parte eta askotan denbora guztian ekintza berdina egoten ziten. Honekin etorri zen lanaren alienazioa, hau da, langilea ez zen bere lanaren jabe sentitzen. Ondorioz gizakia hobetu beharrean, beraren izaera mugatzen eta garapen pertsonalerako aukerak murrizten zituen. 3) Langileen eta zuzendarien arteko banaketa nabarmena: Taylorrek eskuzko lana eta lan intelektuala oso modu bortitzean banatu zituen. Zuzendariak zer egin eta nola egin pentsatzen zuen eta langileek bere esanak bete baino ez. 4) Sari bakarra dirua: garai hartan uste zen langilearentzat pizgarri bakarra dirua dela, baina gaur egun badakigu hori ez dela horrela eta badirela beste motibazio bide batzuk ere. Esate baterako, lan baldintzak, lantokiko giroa, langileei ematen zaien tratua… 5) Garrantzia produkzio sektoreari: Taylor produkzio-sektorean bakarrik zentratu zen eta zaila da bere ideiak beste esparru batzuetara bideratzea. 6) Taylorren zientzia: Taylorrek bere ideiak zientzia bat bezala definitu zituen, baina ez zuen metodologia zientifikorik aplikatu. ONDORIOAK
  • 4. Etorkizunean garrantzia handia izan du, eragina izan zuelako Fayol, Ford eta gainerakoen teoria eta ideietan. Taylorismoa hartu zuten oinarritzat erta abiapuntutzat eta hortik garatu zituzten beraien ideiak. Taylorismoari buruz aipatutako guztia oso ongi reflejatzen/isladatzen da Charlie Chaplinen pelikulan. Gizatasun ezaren kritika sakona egiten da pelikula honetan eta oso argi ikusten da kapitalismoaren indarra,Chaplinek nola zanpatzen duen langileen espezializazioa. -BIBLIOGRAFIA: ·Wikipedia ·Irakasgaiko liburua: “Enpresa-ekonomia: antolakuntza eta zuzendaritza” (Iñaki Heras)