Nondik norakoa
sekuentzia didaktikohau lehen zikloko 2.mailan burutu da.
"Curriculum"eko;trebetasunak eta abileziak,eduki blokeari jarraitzen dio.
sekuentzia didaktiko honekin ikaslearen sormen potentziala eta irudimena
bultzatzen dira,lanaren estetika eta zaindu eta hobetu egiten da eta zenbait
materialeren birziklapena egiten da.
Sekuentzia didaktiko honen helburu nagusia,gorputz hezkuntzako saioetan
jolas egiteko erabiliko den pilota sortzea izango da.
Saioa hasi aurretik pilotaren munduaren inguruko galdera batzuk egin zitzaien
haurrei,batzuek oso adituak ziren egungo pilotariei buruz hitzegitean,beste
batzuek ordea ez zuten definiturik.
Haurren motibazioa habiapuntutzak hartuta,beraiek protagonismoa har
dezaten,beraien kreatibitatea eta lan egiteko gogoa lantzen dira,horrez gain
gerora erabiliko duten materiala burutzen dute eta ikaskuntza dernboran
mantentzen da.Haurrak nahi duen unean bere materiale propioa izan dezake
eskura.
Materiala
haur bakpoitzak bi pilota egingo ditu
- arroza
- globoak(sei-zortzi ume bakoitzeko)
- Plastikozko ur botilatxo bana(hutsa,etxetik ekarria)
- Zeloa
- Artaziak
Denboraren banaketa
Haurrek bi ordu izango dute pilotak burutzeko.Saioaren hasieran jakin beharreko informazio guztia
emango zaie eta prozesua irauten duen bitartean gure laguntza jasoko dute,bai dudak galdetzeko
baita ere arazo teknikoren bat egoten bada.
2.
JARDUERAK
Lehenengo jarduera pilotakegiteko erabiliko da eta bertan ikasleek aurrerago egingo dituzten
ariketak burutu ahal izateko materiala sortu,landu eta erabiliko dute.
Honetarako informatiak gela erabiliko da;bertan ikasleek irakaslearen azalpena jasoko dute bi
eratara. Batetik ahozko azalpenak burutuko dira eta bestetik bideo emanaldi batek tutoriala
aurkeztuko du.
Erabilitako denbora; 10 min
Ikasleak beraien materiala aterako dute eta lauko taldeetan mahai bakoitzean kokatuko dira;
Lanerako giro egokia saiatuko gara lortzen eta haurrak beraien pilotak sortzen hasiko dira.
Ikasleek bete beharreko pausuak hauexek izango dira:
EGIN BEHARREKO IBILBIDEA
1- ARROZA BOTILA BARRUAN SARTU,ERDIRAINO BETE ARTE
2- GLOBOA PUZTU BAKOITZAK NAHI DUENAREN TAMAINAREN ARABERA
3- GLOBOA PUZTUTA DAGOELA BOTILATXOAREN AHOAN SARTU
4- BOTILATXOAREN EDUKIA GLOBORA PASA
5- BOTILA ETA GLOBOA ASKATU ETA GLOBOAREN MUTURRA MOZTU
6- MOZTUTAKO HERTZA ZELOZ ESTALI
7- BIGARREN GLOBOA HARTU ETA MUTURRA MOZTU
8- EGINDAKO PILOTA,BIGARREN GLOBOAN SARTU.bERRIZ EGIN,PILOTA
BAKOITZEAN HIRU GLOBO EGON ARTE
Erabilitako denbora: 50 min
Bigarren jarduera;Pilota bakarrarekin ariketak
Irakaslea haurrekin ginasiora zuzenduko da haurreko saioan burututako materialearekin.
Irakasleak ikasle bakoitzaren lana ikuskatu eta balorazioa apuntatuko du.
Haurrei malabareen inguruko historio labur bat kontatuko die eta jarraian ariketak burutzeko
azalpenak emango ditu
Erabilitako denbora; 10 min
Haurrak ginasio osoan sakabanatuta beraien materiala erabiliz ondoko ariketa hauek saiatuko dira
burutzen:
Pilota eskuan duzula goruntza bota eta lurreranzko ibilbidea burutzen utzi hartu baino
lehen;pilotaren altuera buruaren gainetik asko aldendu gabe jaurti behar da (5 min)
Altuera ezberdinetara bota eta jaso beharko da pilota,esku berdinarekin (5 min)
Ezker eskuarekin pilota askatu eta eskuin eskuarekin hartu beharko dute,pilotaren ibilbidea
parabolikoa izaten saiatu beharko dira(5 min)
- Pilota ezker eskuaz bota,airean dagoenean txalo bat eman eta eskuin eskuaz jaso (5 min)
2 pilotekin ariketak
Ariketa honekin pilotaren ibilbide parabolikoa landuko dugu.Pilota bana esku bakoitzean eta bat
askatu(gorria),puntu gorenean dagoenean,askatu ezazu beste pilota(urdina);utzi pilotak zorura
erortzen.Ibilbidearen parabolitatea lortu behar da.(5 min)
Pilota bana esku bakoitzean, pilota gorria jaurti eta goian dagoenean askatu urdina,pilota gorria
saiatu beharko dira hartzen eta urdina lurrera erortzen utzi daiteke(5 min)
Pilota bana esku bakoitzean izan da;askatu pilota gorria,hau goian dagoenean askatu pilota
urdina,pilota gorria jaso eta pilota urdina jaso.Ariketa hau bukatzean haurrak pilotak hasierako
posiziotik aldatu direla konturatuko da.(5 min)
3.
Hiru pilotekin ariketa
Eskuineskuan pilota gorria eta beltza izango dira eta ezker eskuan urdina.Pilota gorria
askatu,goian dagoenean,askatu pilota urdina eta urdina goian dagoenean ezker eskuaz pilota gorria
jaso,jasotzean pilota beltza askatu eta eskuin eskuaz jaso pilota urdina eta beltza lurrera erortzen
utzi (10 min)
Errubrika
Erabilitako materiala ondo zaintzea eta ondo % 15
erabiltzea
Beste ikasleekiko eta irakaslearekiko errespetua % 20
eta laguntasun jarrerak
Pilotaren sortze prozesuaren pausu ezberdinak % 15
egoki burutzea
Pilotak hartu beharreko itxura lortzea %5
Azalpenak egoki jarraitzen dituen % 15
Pilota bakarrarekin burutzen dituen ariketak % 10
Bi pilotekin burutzen dituen ariketak % 10
Hiru pilotekin aritzeko azalpena ulertu du % 10