Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Sistema konbinatzional baten ebazpena
1. SISTEMA KONBINATZIONAL BATEN EBAZPENA
Ur-Biltegi batean bi hodi desberdinetatik hel daiteke ura. Ur mailaren arabera, hodi bat
edo biak irekiko dira; ur maila neurtzeko hiru sensore jarri ditugu. Hodien irekiera edo
itxiera ondoko baldintzen araberakoa izando da:
Ura S1 azpitik badago P1 eta P2 ireki egingo dira.
Ura S3-ren gainetik egonez gero, bai P1 bai P2 itxi egingo dira.
Ura S1 eta S2 tartean dagoenean, bakarrik P1 piztuko da.
Ura S2 eta S3 tartean dagoenean, bakarrik P1 piztuko da.
1. Egin behar dugun lehenengo gauza da antzematea ditugun irteerak eta
sarrerak.
Sarrerak Irteerak
S3 P2
S2 P1
S1
2. Hurrengoa da izen horiek gure sistemara egokitzea.
Ariketa Logo!
S3 I3
S2 I2
S1 I1
P2 Q2
P1 Q1
2. 3. Oso garrantzitsua da sarrera eta irteeren balioak ondo definitzea.
SARRERAK
S
= 0, esan gura du urak ez duela sensorea ikutzen..
S
= 1, esan gura du urak kontaktua ikutzen duela.
IRTEERAK
P
= 0, esan gura du desaktibatuta dagoela, eta beraz ura ez dela igarotzen.
P
= 1, esan gura du aktibatuta dagoela, eta beraz ura hoditik igarotzen dela.
Zer sensore eta elektro-balbula erabiltzen dugun arabera, sarrera eta irteeraren balioak
alda daitezke, kontrakoa hartuz. Beraz balioak ematerakoan jakin behar dugu zer
motatako sensore eta aktuadore jarriko ditugu.
4. Sistemaren taula edo erdarazko “Tabla de la verdad” egin behar dugu,
horretarako ariketak ematen dizkigun baldintzetara joango gara
S3 S2 S1 P2 P1 Esan nahia
0 0 0 1 1 S1 azpitik dagoenean bi hodiak ireki
0 0 1 0 1 S1 eta S2 tartean, bakarrik P1 ireki
0 1 0 X X Kasu hau ezinezkoa da, ura ez baitezake erdian egon.
0 1 1 0 1 S2 eta S3 tartean, bakarrik P1 ireki.
1 0 0 X X Ezinezko kasua.
1 0 1 X X Ezinezko kasua.
1 1 0 X X Ezinezko kasua
1 1 1 0 0 Ura S3-ren gainetik, beraz bi hodiak itxita.
Aurreko taula, ondoko programan sartzen dugu:
4. Beraz ekuazioak gelditu dira horrela, eta 3. puntuan esannahiari begiratuz gero.
2 1P S= P2 irekita dago urak S1 sensorea ukitzen ez duen bitartean.
1 3P S= P1 irekita dago urak S3 sensorea ukitzen ez duen bitartean.
5. Eta amaitzeko Logo!-n Egin beharko dugu programa. Eta ekuazioen arabera
honela geratuko da: