SlideShare a Scribd company logo
Scratch Eguna 2011

      Gida
Sarrera

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia
da. Munduko hainbat puntutatik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu
partekatzen ikasteko eta ikasten partekatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.
Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako
jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia…

Scratch Eguna 2011 izango da Euskadin egingo den lehen Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta
6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe
konpartitzeko aukera izango dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek…
informazio zuzena jaso ahal izango dute.




Antolakuntza
                                        Koldo Olaskoaga, lrobotikas
                                        Borja del Rio, Lauro Ikastola
                                 Josu Garro, a2click, Colegio P. A.Urdaneta
                                             Oskia Alvarez, Isuri


Antolakidetza




Laguntzaileak
Gida                                                               Baloreak

Scratch Eguna 2011rekin lotutako xehetasun eta                           •   Jolastu nahi dut
argibide guztiak batzen dituen dokumentua da                             •   Dibertitu nahi dut
Scratch Eguna 2011 Gida.                                                 •   Ikasi nahi dut
                                                                         •   Jendea ezagutu nahi dut
Scratch Eguna 2011n parte hartzera doan edozein
                                                                         •   Egiten eta ikasten dudan guztia partekatu
pertsonak derrigorrezkoa du gida irakurtzea, eta era
                                                                             nahi dut
berean, nahitaezkoa da parte hartzaileetako kide
bakoitzari antolakuntzari buruzko xehetasunen berri                      •   Beste pertsonekin taldean lan egin nahi dut

ematea.                                                                      beraiekin ikasteko
                                                                         •   Besteekiko errespetua adierazten dut
                                                                         •   Nire burua etengabe hobetu nahi dut




Aurkibidea

Scratch Eguna 2011 - Gida..................................................................................................4
     Konpromisoak................................................................................................................4
       Scratch Taldearen antolaketa........................................................................................5
       Prestakuntza..................................................................................................................5
       Aurretiko lanak...............................................................................................................7
       Komunitatea...................................................................................................................8
       Jardunaldia....................................................................................................................9
       Eranskinak.....................................................................................................................9
Scratch Eguna 2011




                       Scratch Eguna 2011 - Gida
Konpromisoak
Scratch Bideratzailearen Konpromisoa
    •   Umeek dute lehentasuna. Scratch Eguna 2011aren helburua umeak dibertitzea da.
        Printzipio horrek gidatuko du nire taldearen jarduera guztia.
    •   Umeek egin behar dute lana. (Beharrak umeek egiten dituzte). Ikasteko eta garatzeko
        aukera dute honako honetan. Nire taldeko umeek egingo dute programazio, ikerketa eta
        arazoen konponketa guztiak. Helduek, erantzunak aurkitzeko laguntza eman
        diezaiekete, baina ezin dizkiete besterik gabe erantzunak eman, ez eta euren izenean
        erabakiak hartu ere.
    •   Nire taldea 6 pertsonek osatuko dute gehienez ere, eta behar bezala erregistratuta
        dago Scratch Eguna 2011ko webgune ofizialean. Nire taldeko kide guztiak Lehen
        Hezkuntzako 5. eta 6. mailan daudela bermatzen dut.
    •   Scratch Eguna 2011k, funtsean, posta elektronikoaren bidez gauzatzen ditu nire
        taldearekiko harremanak. Nire ardura da nire taldeko kideei, gainerako bideratzaileei,
        gurasoei, ikastetxeko zuzendaritzari eta abarri Scratch Eguna 2011aren jarraibide eta
        arauen berri ematea.
    •   Animatu egingo ditut nire taldeko kideak, gainerako bideratzaileak, gurasoak eta
        ikastetxeko zuzendaritza ekitaldiko baloreak aplika ditzaten; balio horiek Scratch Eguna
        2011aren xedea islatzen dute eta gainerakoak gure taldeen ekintza eta lorpenen bitartez
        inspiratuz, kultura-aldaketa positiboa bideratu nahi du.
    •   Scratch Eguna 2011an parte hartzen duten pertsona guztiek Norberaren irudia
        erabiltzeko baimena (ikus A eranskina) guraso edo tutoreek behar bezala sinatuta ekarri
        duten aztertzeko konpromisoa hartzen dut.

Scratch Taldearen Konpromisoa
    •   Jolasten ari garela dibertitu eta ikasi nahi dugu
    •   Proposatutako erronkei gure kabuz irtenbideak ematen saiatuko gara, inoren
        laguntzaren zain egon gabe
    •   Gure artean eta elkarlanean bideratzaileak proposatutako ekintzak burutzen ditugu
    •   Gure aurkikuntzak, iturriak eta garapenak partekatzen ditugu




                                                 4
Scratch Eguna 2011


        •   Besteen lanarekiko errespetua adierazten dugu eta iradokizunak eta konponbideak
            proposatuko ditugu ahal den neurrian

Scratch Taldearen antolaketa

Bideratzailea

Bideratzailea da Scratch Eguna 2011aren talde bakoitzaren oinarria, eta bideratzaileak gai izan
behar du:

        •   Taldearen zuzendaria izateko
        •   Bikaintasunez komunikatzeko
        •   Lehentasunak bideratzeko

Bideratzaileak erabiltzaile mailako informatika ezagutza izan behar du: posta elektronikoa,
Interneten nabigazioa eta fitxategien kudeaketa. Scratchen programatzen jakitea ere
interesgarria izango litzateke baina ez da behar-beharrezkoa, bere funtzioa prozesu osoan
zehar sustatzaile-lanak egitea baita.


Kideak

Scratch Taldeek Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko (5. eta 6. mailako) 5 edo 6 ikaslez
osatuta egon behar dute gutxienez.

Funtzio eta betebehar asko daudenez Scratch Taldeen barruan aniztasuna mantentzen saiatu
behar da. Eraikuntza eta programaziotik aparte kontuan hartzeko zenbait aspektu daude,
besteak beste: logo eta posterren diseinua, testuen idazlana, agertoki eta objektuen diseinua...
Scratch Talde bakoitzaren barruan kide bakoitzaren ardurak behar bezala izendatuak egotea
komeni da. Talde bakoitzaren barruan funtzioak hauek izan daitezke: Animazioaren arduraduna,
Jolasaren arduraduna, Aplikazio Errealaren arduraduna, arduradun grafikoa, diseinuaren

arduraduna...


Prestakuntza

Lehendabizi Bideratzaileak Scratch Taldeak sortu beharko ditu, bakoitzaren habilezi eta
trebakuntzen arabera. Taldeak definituak daudenean, taldearen izena eta logoa sortu behar
dira.
Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat (derrigorrezkoa) eta




                                                   5
Scratch Eguna 2011


eskaitzen diren hiru Scratch motaren artean, gutxienez bi. Hiru programa mota horiek
Animazoa, Jolasa edo Aplikazio Erreala dira. Dena den 4 produktuak egiten saiatzea biziki
baloratuko da. Produkto guztietan diseinu koherentea eta gai komuna izatea baloratuko da.

Animazioa

Animazioa, aurkeztu behar den lehenengo programa da. Animazioak derrigorrez spot baten
iraupena izan beharko du: 24 segundo. Gidoia, gaia eta diseinua libreak izango dira baina
hurrengo produktuen itxura definituko dituzte. 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi
hondo izatea baloratuko da.

Jolasa

Jolasak aurreko animazoaren diseinu eta gaia jarraitu behar du. Jolas mota librea da.
Partidaren garapena zenbatzeko puntuazio sistema bat izatea bereziki baloratuko da. Era
berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere baloratuko da.

Aplikazio Erreala

Aplikazio erreala ere Taldearen gai eta itxurarekin bat etorri behar da. Eraikuntza edozein
materialarekin egin ahal izango da: papera, kartoia, egurra, soka... Aplikazioa Mundu
Errealarekin interaktiboa izan behar da eta noski Scratchekin programatua egon behar da.
Aplikazioaren akzioa Mundu Errealera igarotzeko derrigorrezkoa da LEGO Educationen WeDo
Kitan datozen 3 elementu teknikoetatik gutxienez bat erabiltzea (motorra, gertura-sentsorea edo
inklinazo-sentsorea). Era berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere
baloratuko da.

Posterra

Nahiz eta Glosgster Edurekin sortzeko aukera izan, Posterra, digitala ez den produktu bakarra
da (ikus B Eranskina). Posterra Talde bakoitzaren aurkezpen txartela da eta bertan
derrigorrezko zenbait datu agertu beharko dira:

    •    Taldearen izena
    •    Taldearen logoa
    •    Taldekideak: izena eta adina
    •    Ikastetxearen izena
    •    Interesdun estekak: ikastetxearen webgunea, gelako bloga...




                                                  6
Scratch Eguna 2011


Posterraren toki nagusi batean egindako Scratchei buruzko informazioa agertu beharko da:

     •   Izenburuak
     •   Bakoitzaren deskripzio laburrak
     •   Irudiak (pantaiazoak)
     •   Izendatze kodigoa (ikus beherago)
     •   Scratch bakoitzaren zailatsun eta arrakasten deskribapenak, kasu bakoitzean gauzarik
         zailenen azalpenekin.

Posterra eskuz egiten bada DIN A4an egin beharko da eskaneatu ahal izateko (ahalik eta
erresoluzio handienean) .pdf formatuan bidali ahal izateko.
Posterrak DIN A2an inprimatuak izango dira antolakuntzaren aldetik eta Scratch Eguna 2011ean
standak apaintzeko erabiliko dira. Era beran posterraren kopia txikiago eta eramangarriagoak
ere inprimatuko dira, bisitariek eramateko modukoak.


Aurretiko lanak

Antolakuntza arazoak direla eta Ikastetxe bakoitzak ezin izango ditu talde ofizial bi baino
gehiago inskribatu. Ikastetxe bakoitzean Scratch Eguna 2011ren aurretik antolatu behar duen
guztia talde guztien artean azkenik bi talde aukeratzeko, nahi bezala antolatu ahal izango da.

Inskripzioak

Inskripzioak www.scratcheguna.eu webgunean bereziki agertuko den formularioaren bidez egin

behar izango dira 2011ko apirilaren 15a baino lehen. Inskripzioetan Ikastetxearen izena,
harremanetarako kontaktua eta Scratch Eguna 2011n Alhondiga Bilbaora eramango diren
Scratch Talde kopurua (1 edo 2) adieraztea beharrezkoa izango da.
Ikastetxearen eskuetan geratzen da Ikastetxean dauden Scratch Talde guztien arteko talde
ofizial bien aukeraketaren prozesua. Prozedura honetan komeni da Scratch Eguna 2011k
definitutako balore eta filosofia jarraitzea.

Irudien Baimena

Scratch Eguna 2011ren garapenean gerta daiteke zenbait komunikabide agertzea jardunaldiaren
estaldura egiteko. Scratch Eguna 2011an parte hartzeko erabat derrigorrezkoa da Permiso de

Imagen A Eranzkina, behar bezala betetzea eta guraso edota tutorek sinatuta. Baimen berezi




                                                7
Scratch Eguna 2011


hauek Scratch Eguna 2011aren harreran antolakuntzari eman beharko dira, bestela ezin izango
da Scratch Eguna 2011n parte hartu.

Netbooken eskaria

Scratch Eguna 2011n parte hartu ahal izateko, gutxienez 4 ordenagailu eraman behar izango
dira. Ikastetxearen Eskola 2.0-ko netbook-ak erabili ahal izateko, Eusko Jaurltzako Hezkuntza
Sailak sortutako eskari orria beteta bidali behar zaie (ikus C Eranskina). Prozesu guzti hau
Scratch Taldeen Bideratzailearen esku geratzen da.

Lan ematea

Fitxategi guztiak: Animazoa, Jolasa, Aplikazioa Erreala eta Posterra; korreo elektronikoaren
bidez antolakuntzak behar bezala adieraziko duen helbide batetara bidaliak izan beharko dira
maiatzaren 12a baino lehen. Fitxategien izenak hurrengo atalean azaldutako izendatze
kodigoaren bitartez jarri beharko dira. Scratch produktuak ere derrigorrez Scratch webgunera
igoak izan beharko dira (ikus Komunitatea atala).

Fitxategien izendatze kodigoa

Scratch programa guztiak eta Posterra, honetarako bereziki sortutako izendatze kodigo
bereziaren bitartez izendatuak izan beharko dira. Honek Scratch zerbitzarian bilatze lanak
erreztuko ditu. Kodigoa antolakuntzak emango ditu eta ondorengo ereduaren arabera emango
dira:

SE11XXX1_a.sb
        •   SE11 = Scratch Eguna 2011
        •   XXX = Ikastetxe bakoitzari emandako hiru hizkien kodigoa.
        •   1 = Tadeari emandako zenbakia (1 edo 2)
        •   _a = Scratch programa bakoitzari emandako hizkia (a = Animazioa, j = Jolasa, w =
            Aplikazio Erreala, p = Posterra)
        •   .sb/.pdf = Fitxategiaren luzapena

Komunitatea

scratch.mit.edu webguena oinarrrizko ikasketa tresna bezala, funtsezko muina da. Bertan,
komunitateak garatutako makina bat programa jeisteko eta ikasteko prest aurki daitezke.
Scratchen aurreratzeko metodorik onena, dagoeneko eginda dauden programak ikertzea da.
Horrela zenbait prozedura ikasten dira eta trebetasuna irabazten da.

Scratch softwarea bera, oinarritik pentsatua dago scratch.mit.edu-n partekatze prozesu hau



                                                  8
Scratch Eguna 2011


erabat xinplea izan dadin, klik erraz baten bitartez webgunera igotzen baita garatutako
programa.
Programak igotzeko aukera izateko, lehendabizi webgunean izena eman behar da kontu bat
zabaltzeko. 14 urte baino nagusiagoa izan behar denez kontua zabaltzeko Scratch Taldeen
produkzioak Bideratzaileak zabaldu behar duen kontuaren bitartez igo beharko dira.
Webgunera igotzen diren programa guztiak izendatze kodigoaren bitartez izendatuta egon
beharko dira. Horrela, erraz aurkitu, partekatu eta iruzkindu ahal izango dira Scratch Eguna
2011an. Programa igotzerakoan etiketatzeko aukera ematen digunez Scratch guztiek etiketa
berarekin igotzea eskatzen da: Scratch Eguna 2011.


Jardunaldia

Deskribapena

Scratch Eguna 2011 azoka formatudun jardunaldia da. Ez da lehiaketa bat, elkarrekiko ikasketa
esanguratsua sustatzeko eta taldeen lanak partekatzeko esparrua da.
Azoka, zenbait mahai dituen eremu zabal batean ospatuko da. Mahai bat egongo da Scratch
Talde baoitzrentzako. Kideek mahaiak libreki apaindu beharko dituzte standetan bihurtzeko.
Apainketa guztiz librea da, eta edozein materialarekin egin ahal izango da, baina zenbait
elementu komunak eukiko dituzte:

    •   Poster handia (aurretik bidalitakoa eta antolakuntzak emanda)
    •   Banatzeko eta neurri txikiko posterraren kopiak (aurretik bidalitakoa eta antolakuntzak
        emanda)
    •   Proiektu bakoitzarentzako ordenagailu bana
    •   Beste ordenagailu extra bat beste funtzio batzuetarako. Fitxategien kopiaketa, blog
        erakusketa, glogsterren erakusketa...

Scratch Taldeek denbora nahikoa izango dute (9:30-11:00) ekipoak instalatzeko, Aplikazio
Erreala eraikitzeko eta standa behar bezala apaintzeko.
11:00etan azoka bera hasiko da. Talde desberdinen kideak azoka osotik libreki mugitzeko
aukera izango dute, kontuan hartuta norbere standean gutxienez 3 kide egon beharko direla
bisitariei euren proiektuei buruzko azalpenak emateko prest.
Azokaren helburua ikasketa bera da. Beste taldeko kideak ezagutzea, euren lanari buruzko
zalantzak galedetzea eta denon arteko elkarrekiko ezagutza garatzea.




                                                9
Scratch Eguna 2011


Jardunaldiaren bukaeran (14:00) zenbait opariren zozketa egingo da eta honen ostean Scratch
Eguna 2011ri amaiera emango diogu.


Eranskinak

A – Irudi Baimena

http://www.slideshare.net/Borjario/scratch-eguna-2011-permisos-de-imagen/download

B – Posterraren eredua




C – Netbooken eskaria Eusko Jaurlaritzari

https://posta.irakasle.net/publico/Resolucion_Eskola_Privados_e.pdf




                                             10

More Related Content

Viewers also liked

Condos + Smoke = Trouble
Condos + Smoke = TroubleCondos + Smoke = Trouble
Condos + Smoke = Trouble
markpetrie1
 
Hoarders, Board Member Hostility & Controlling Rental Tenants
Hoarders, Board Member Hostility & Controlling Rental TenantsHoarders, Board Member Hostility & Controlling Rental Tenants
Hoarders, Board Member Hostility & Controlling Rental Tenants
markpetrie1
 
Elections And Voting
Elections And VotingElections And Voting
Elections And Voting
markpetrie1
 
Dealing With Nuisance Violations
Dealing With Nuisance ViolationsDealing With Nuisance Violations
Dealing With Nuisance Violations
markpetrie1
 
Fiduciary Duties
Fiduciary DutiesFiduciary Duties
Fiduciary Duties
markpetrie1
 
Assessment Collections
Assessment CollectionsAssessment Collections
Assessment Collections
markpetrie1
 

Viewers also liked (8)

Zelda
ZeldaZelda
Zelda
 
Hezeguneak 2011
Hezeguneak 2011Hezeguneak 2011
Hezeguneak 2011
 
Condos + Smoke = Trouble
Condos + Smoke = TroubleCondos + Smoke = Trouble
Condos + Smoke = Trouble
 
Hoarders, Board Member Hostility & Controlling Rental Tenants
Hoarders, Board Member Hostility & Controlling Rental TenantsHoarders, Board Member Hostility & Controlling Rental Tenants
Hoarders, Board Member Hostility & Controlling Rental Tenants
 
Elections And Voting
Elections And VotingElections And Voting
Elections And Voting
 
Dealing With Nuisance Violations
Dealing With Nuisance ViolationsDealing With Nuisance Violations
Dealing With Nuisance Violations
 
Fiduciary Duties
Fiduciary DutiesFiduciary Duties
Fiduciary Duties
 
Assessment Collections
Assessment CollectionsAssessment Collections
Assessment Collections
 

Similar to Scratch eguna 2011 gida 1.0

1_saioa-scratch-garatu13-14
1_saioa-scratch-garatu13-141_saioa-scratch-garatu13-14
1_saioa-scratch-garatu13-14
Scratch Eguna
 
¿Te atreves a crear un videojuego?: “engánchate” al SCRATCH: Qué es Scratch?
¿Te atreves a crear un videojuego?: “engánchate” al SCRATCH: Qué es Scratch?¿Te atreves a crear un videojuego?: “engánchate” al SCRATCH: Qué es Scratch?
¿Te atreves a crear un videojuego?: “engánchate” al SCRATCH: Qué es Scratch?
Ikaskidetza Sarea
 
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
Pilar Etxebarria
 

Similar to Scratch eguna 2011 gida 1.0 (8)

1_saioa-scratch-garatu13-14
1_saioa-scratch-garatu13-141_saioa-scratch-garatu13-14
1_saioa-scratch-garatu13-14
 
Herriak eta hiriak
Herriak eta hiriakHerriak eta hiriak
Herriak eta hiriak
 
Herriak hiriak
Herriak hiriakHerriak hiriak
Herriak hiriak
 
¿Te atreves a crear un videojuego?: “engánchate” al SCRATCH: Qué es Scratch?
¿Te atreves a crear un videojuego?: “engánchate” al SCRATCH: Qué es Scratch?¿Te atreves a crear un videojuego?: “engánchate” al SCRATCH: Qué es Scratch?
¿Te atreves a crear un videojuego?: “engánchate” al SCRATCH: Qué es Scratch?
 
Herriak eta hiriak
Herriak eta hiriakHerriak eta hiriak
Herriak eta hiriak
 
Herriak eta hiriak
Herriak eta hiriakHerriak eta hiriak
Herriak eta hiriak
 
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
 
Kosmodisea
KosmodiseaKosmodisea
Kosmodisea
 

More from Borja del Río

Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013
Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013
Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013
Borja del Río
 
Solasgune Irakale 2013
Solasgune   Irakale 2013Solasgune   Irakale 2013
Solasgune Irakale 2013Borja del Río
 
Fitxen ereduak udako lanak
Fitxen ereduak   udako lanakFitxen ereduak   udako lanak
Fitxen ereduak udako lanakBorja del Río
 
Fitxen ereduak irakurketaren jarraipena
Fitxen ereduak   irakurketaren jarraipenaFitxen ereduak   irakurketaren jarraipena
Fitxen ereduak irakurketaren jarraipenaBorja del Río
 
Fitxen ereduak gurasoekin elkarrizketak
Fitxen ereduak   gurasoekin elkarrizketakFitxen ereduak   gurasoekin elkarrizketak
Fitxen ereduak gurasoekin elkarrizketakBorja del Río
 
Fitxen ereduak fotokopien eskaria
Fitxen ereduak   fotokopien eskariaFitxen ereduak   fotokopien eskaria
Fitxen ereduak fotokopien eskariaBorja del Río
 
Ikasturte hasierako materiala
Ikasturte hasierako materialaIkasturte hasierako materiala
Ikasturte hasierako materialaBorja del Río
 
Scratch Eguna 2012 Guía
Scratch Eguna 2012 GuíaScratch Eguna 2012 Guía
Scratch Eguna 2012 GuíaBorja del Río
 
Resolucion eskola privados_c
Resolucion eskola privados_cResolucion eskola privados_c
Resolucion eskola privados_cBorja del Río
 
Scratch eguna 2011 guía 1.0
Scratch eguna 2011 guía 1.0Scratch eguna 2011 guía 1.0
Scratch eguna 2011 guía 1.0Borja del Río
 
Scratch eguna 2011 permisos de imagen
Scratch eguna 2011 permisos de imagenScratch eguna 2011 permisos de imagen
Scratch eguna 2011 permisos de imagenBorja del Río
 

More from Borja del Río (20)

Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013
Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013
Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013
 
6 a ordutegiak
6 a ordutegiak6 a ordutegiak
6 a ordutegiak
 
Solasgune Irakale 2013
Solasgune   Irakale 2013Solasgune   Irakale 2013
Solasgune Irakale 2013
 
Arduino s4 a
Arduino s4 aArduino s4 a
Arduino s4 a
 
Fitxen ereduak udako lanak
Fitxen ereduak   udako lanakFitxen ereduak   udako lanak
Fitxen ereduak udako lanak
 
Fitxen ereduak irakurketaren jarraipena
Fitxen ereduak   irakurketaren jarraipenaFitxen ereduak   irakurketaren jarraipena
Fitxen ereduak irakurketaren jarraipena
 
Fitxen ereduak gurasoekin elkarrizketak
Fitxen ereduak   gurasoekin elkarrizketakFitxen ereduak   gurasoekin elkarrizketak
Fitxen ereduak gurasoekin elkarrizketak
 
Fitxen ereduak fotokopien eskaria
Fitxen ereduak   fotokopien eskariaFitxen ereduak   fotokopien eskaria
Fitxen ereduak fotokopien eskaria
 
5 a ordutegiak
5 a ordutegiak5 a ordutegiak
5 a ordutegiak
 
5 a ordutegiak
5 a ordutegiak5 a ordutegiak
5 a ordutegiak
 
Ikasturte hasierako materiala
Ikasturte hasierako materialaIkasturte hasierako materiala
Ikasturte hasierako materiala
 
Zenbakien idazkeraz2
Zenbakien idazkeraz2Zenbakien idazkeraz2
Zenbakien idazkeraz2
 
Oferta scratch 2012
Oferta scratch 2012Oferta scratch 2012
Oferta scratch 2012
 
Scratch Eguna 2012 Guía
Scratch Eguna 2012 GuíaScratch Eguna 2012 Guía
Scratch Eguna 2012 Guía
 
2 ilusion
2 ilusion2 ilusion
2 ilusion
 
Resolucion eskola privados_c
Resolucion eskola privados_cResolucion eskola privados_c
Resolucion eskola privados_c
 
Scratch eguna 2011 guía 1.0
Scratch eguna 2011 guía 1.0Scratch eguna 2011 guía 1.0
Scratch eguna 2011 guía 1.0
 
Scratch eguna 2011 permisos de imagen
Scratch eguna 2011 permisos de imagenScratch eguna 2011 permisos de imagen
Scratch eguna 2011 permisos de imagen
 
Lh4 c01
Lh4 c01Lh4 c01
Lh4 c01
 
Lh4 c02
Lh4 c02Lh4 c02
Lh4 c02
 

Scratch eguna 2011 gida 1.0

  • 2. Sarrera Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutatik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu partekatzen ikasteko eta ikasten partekatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik. Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia… Scratch Eguna 2011 izango da Euskadin egingo den lehen Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izango dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izango dute. Antolakuntza Koldo Olaskoaga, lrobotikas Borja del Rio, Lauro Ikastola Josu Garro, a2click, Colegio P. A.Urdaneta Oskia Alvarez, Isuri Antolakidetza Laguntzaileak
  • 3. Gida Baloreak Scratch Eguna 2011rekin lotutako xehetasun eta • Jolastu nahi dut argibide guztiak batzen dituen dokumentua da • Dibertitu nahi dut Scratch Eguna 2011 Gida. • Ikasi nahi dut • Jendea ezagutu nahi dut Scratch Eguna 2011n parte hartzera doan edozein • Egiten eta ikasten dudan guztia partekatu pertsonak derrigorrezkoa du gida irakurtzea, eta era nahi dut berean, nahitaezkoa da parte hartzaileetako kide bakoitzari antolakuntzari buruzko xehetasunen berri • Beste pertsonekin taldean lan egin nahi dut ematea. beraiekin ikasteko • Besteekiko errespetua adierazten dut • Nire burua etengabe hobetu nahi dut Aurkibidea Scratch Eguna 2011 - Gida..................................................................................................4 Konpromisoak................................................................................................................4 Scratch Taldearen antolaketa........................................................................................5 Prestakuntza..................................................................................................................5 Aurretiko lanak...............................................................................................................7 Komunitatea...................................................................................................................8 Jardunaldia....................................................................................................................9 Eranskinak.....................................................................................................................9
  • 4. Scratch Eguna 2011 Scratch Eguna 2011 - Gida Konpromisoak Scratch Bideratzailearen Konpromisoa • Umeek dute lehentasuna. Scratch Eguna 2011aren helburua umeak dibertitzea da. Printzipio horrek gidatuko du nire taldearen jarduera guztia. • Umeek egin behar dute lana. (Beharrak umeek egiten dituzte). Ikasteko eta garatzeko aukera dute honako honetan. Nire taldeko umeek egingo dute programazio, ikerketa eta arazoen konponketa guztiak. Helduek, erantzunak aurkitzeko laguntza eman diezaiekete, baina ezin dizkiete besterik gabe erantzunak eman, ez eta euren izenean erabakiak hartu ere. • Nire taldea 6 pertsonek osatuko dute gehienez ere, eta behar bezala erregistratuta dago Scratch Eguna 2011ko webgune ofizialean. Nire taldeko kide guztiak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan daudela bermatzen dut. • Scratch Eguna 2011k, funtsean, posta elektronikoaren bidez gauzatzen ditu nire taldearekiko harremanak. Nire ardura da nire taldeko kideei, gainerako bideratzaileei, gurasoei, ikastetxeko zuzendaritzari eta abarri Scratch Eguna 2011aren jarraibide eta arauen berri ematea. • Animatu egingo ditut nire taldeko kideak, gainerako bideratzaileak, gurasoak eta ikastetxeko zuzendaritza ekitaldiko baloreak aplika ditzaten; balio horiek Scratch Eguna 2011aren xedea islatzen dute eta gainerakoak gure taldeen ekintza eta lorpenen bitartez inspiratuz, kultura-aldaketa positiboa bideratu nahi du. • Scratch Eguna 2011an parte hartzen duten pertsona guztiek Norberaren irudia erabiltzeko baimena (ikus A eranskina) guraso edo tutoreek behar bezala sinatuta ekarri duten aztertzeko konpromisoa hartzen dut. Scratch Taldearen Konpromisoa • Jolasten ari garela dibertitu eta ikasi nahi dugu • Proposatutako erronkei gure kabuz irtenbideak ematen saiatuko gara, inoren laguntzaren zain egon gabe • Gure artean eta elkarlanean bideratzaileak proposatutako ekintzak burutzen ditugu • Gure aurkikuntzak, iturriak eta garapenak partekatzen ditugu 4
  • 5. Scratch Eguna 2011 • Besteen lanarekiko errespetua adierazten dugu eta iradokizunak eta konponbideak proposatuko ditugu ahal den neurrian Scratch Taldearen antolaketa Bideratzailea Bideratzailea da Scratch Eguna 2011aren talde bakoitzaren oinarria, eta bideratzaileak gai izan behar du: • Taldearen zuzendaria izateko • Bikaintasunez komunikatzeko • Lehentasunak bideratzeko Bideratzaileak erabiltzaile mailako informatika ezagutza izan behar du: posta elektronikoa, Interneten nabigazioa eta fitxategien kudeaketa. Scratchen programatzen jakitea ere interesgarria izango litzateke baina ez da behar-beharrezkoa, bere funtzioa prozesu osoan zehar sustatzaile-lanak egitea baita. Kideak Scratch Taldeek Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko (5. eta 6. mailako) 5 edo 6 ikaslez osatuta egon behar dute gutxienez. Funtzio eta betebehar asko daudenez Scratch Taldeen barruan aniztasuna mantentzen saiatu behar da. Eraikuntza eta programaziotik aparte kontuan hartzeko zenbait aspektu daude, besteak beste: logo eta posterren diseinua, testuen idazlana, agertoki eta objektuen diseinua... Scratch Talde bakoitzaren barruan kide bakoitzaren ardurak behar bezala izendatuak egotea komeni da. Talde bakoitzaren barruan funtzioak hauek izan daitezke: Animazioaren arduraduna, Jolasaren arduraduna, Aplikazio Errealaren arduraduna, arduradun grafikoa, diseinuaren arduraduna... Prestakuntza Lehendabizi Bideratzaileak Scratch Taldeak sortu beharko ditu, bakoitzaren habilezi eta trebakuntzen arabera. Taldeak definituak daudenean, taldearen izena eta logoa sortu behar dira. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat (derrigorrezkoa) eta 5
  • 6. Scratch Eguna 2011 eskaitzen diren hiru Scratch motaren artean, gutxienez bi. Hiru programa mota horiek Animazoa, Jolasa edo Aplikazio Erreala dira. Dena den 4 produktuak egiten saiatzea biziki baloratuko da. Produkto guztietan diseinu koherentea eta gai komuna izatea baloratuko da. Animazioa Animazioa, aurkeztu behar den lehenengo programa da. Animazioak derrigorrez spot baten iraupena izan beharko du: 24 segundo. Gidoia, gaia eta diseinua libreak izango dira baina hurrengo produktuen itxura definituko dituzte. 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea baloratuko da. Jolasa Jolasak aurreko animazoaren diseinu eta gaia jarraitu behar du. Jolas mota librea da. Partidaren garapena zenbatzeko puntuazio sistema bat izatea bereziki baloratuko da. Era berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere baloratuko da. Aplikazio Erreala Aplikazio erreala ere Taldearen gai eta itxurarekin bat etorri behar da. Eraikuntza edozein materialarekin egin ahal izango da: papera, kartoia, egurra, soka... Aplikazioa Mundu Errealarekin interaktiboa izan behar da eta noski Scratchekin programatua egon behar da. Aplikazioaren akzioa Mundu Errealera igarotzeko derrigorrezkoa da LEGO Educationen WeDo Kitan datozen 3 elementu teknikoetatik gutxienez bat erabiltzea (motorra, gertura-sentsorea edo inklinazo-sentsorea). Era berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere baloratuko da. Posterra Nahiz eta Glosgster Edurekin sortzeko aukera izan, Posterra, digitala ez den produktu bakarra da (ikus B Eranskina). Posterra Talde bakoitzaren aurkezpen txartela da eta bertan derrigorrezko zenbait datu agertu beharko dira: • Taldearen izena • Taldearen logoa • Taldekideak: izena eta adina • Ikastetxearen izena • Interesdun estekak: ikastetxearen webgunea, gelako bloga... 6
  • 7. Scratch Eguna 2011 Posterraren toki nagusi batean egindako Scratchei buruzko informazioa agertu beharko da: • Izenburuak • Bakoitzaren deskripzio laburrak • Irudiak (pantaiazoak) • Izendatze kodigoa (ikus beherago) • Scratch bakoitzaren zailatsun eta arrakasten deskribapenak, kasu bakoitzean gauzarik zailenen azalpenekin. Posterra eskuz egiten bada DIN A4an egin beharko da eskaneatu ahal izateko (ahalik eta erresoluzio handienean) .pdf formatuan bidali ahal izateko. Posterrak DIN A2an inprimatuak izango dira antolakuntzaren aldetik eta Scratch Eguna 2011ean standak apaintzeko erabiliko dira. Era beran posterraren kopia txikiago eta eramangarriagoak ere inprimatuko dira, bisitariek eramateko modukoak. Aurretiko lanak Antolakuntza arazoak direla eta Ikastetxe bakoitzak ezin izango ditu talde ofizial bi baino gehiago inskribatu. Ikastetxe bakoitzean Scratch Eguna 2011ren aurretik antolatu behar duen guztia talde guztien artean azkenik bi talde aukeratzeko, nahi bezala antolatu ahal izango da. Inskripzioak Inskripzioak www.scratcheguna.eu webgunean bereziki agertuko den formularioaren bidez egin behar izango dira 2011ko apirilaren 15a baino lehen. Inskripzioetan Ikastetxearen izena, harremanetarako kontaktua eta Scratch Eguna 2011n Alhondiga Bilbaora eramango diren Scratch Talde kopurua (1 edo 2) adieraztea beharrezkoa izango da. Ikastetxearen eskuetan geratzen da Ikastetxean dauden Scratch Talde guztien arteko talde ofizial bien aukeraketaren prozesua. Prozedura honetan komeni da Scratch Eguna 2011k definitutako balore eta filosofia jarraitzea. Irudien Baimena Scratch Eguna 2011ren garapenean gerta daiteke zenbait komunikabide agertzea jardunaldiaren estaldura egiteko. Scratch Eguna 2011an parte hartzeko erabat derrigorrezkoa da Permiso de Imagen A Eranzkina, behar bezala betetzea eta guraso edota tutorek sinatuta. Baimen berezi 7
  • 8. Scratch Eguna 2011 hauek Scratch Eguna 2011aren harreran antolakuntzari eman beharko dira, bestela ezin izango da Scratch Eguna 2011n parte hartu. Netbooken eskaria Scratch Eguna 2011n parte hartu ahal izateko, gutxienez 4 ordenagailu eraman behar izango dira. Ikastetxearen Eskola 2.0-ko netbook-ak erabili ahal izateko, Eusko Jaurltzako Hezkuntza Sailak sortutako eskari orria beteta bidali behar zaie (ikus C Eranskina). Prozesu guzti hau Scratch Taldeen Bideratzailearen esku geratzen da. Lan ematea Fitxategi guztiak: Animazoa, Jolasa, Aplikazioa Erreala eta Posterra; korreo elektronikoaren bidez antolakuntzak behar bezala adieraziko duen helbide batetara bidaliak izan beharko dira maiatzaren 12a baino lehen. Fitxategien izenak hurrengo atalean azaldutako izendatze kodigoaren bitartez jarri beharko dira. Scratch produktuak ere derrigorrez Scratch webgunera igoak izan beharko dira (ikus Komunitatea atala). Fitxategien izendatze kodigoa Scratch programa guztiak eta Posterra, honetarako bereziki sortutako izendatze kodigo bereziaren bitartez izendatuak izan beharko dira. Honek Scratch zerbitzarian bilatze lanak erreztuko ditu. Kodigoa antolakuntzak emango ditu eta ondorengo ereduaren arabera emango dira: SE11XXX1_a.sb • SE11 = Scratch Eguna 2011 • XXX = Ikastetxe bakoitzari emandako hiru hizkien kodigoa. • 1 = Tadeari emandako zenbakia (1 edo 2) • _a = Scratch programa bakoitzari emandako hizkia (a = Animazioa, j = Jolasa, w = Aplikazio Erreala, p = Posterra) • .sb/.pdf = Fitxategiaren luzapena Komunitatea scratch.mit.edu webguena oinarrrizko ikasketa tresna bezala, funtsezko muina da. Bertan, komunitateak garatutako makina bat programa jeisteko eta ikasteko prest aurki daitezke. Scratchen aurreratzeko metodorik onena, dagoeneko eginda dauden programak ikertzea da. Horrela zenbait prozedura ikasten dira eta trebetasuna irabazten da. Scratch softwarea bera, oinarritik pentsatua dago scratch.mit.edu-n partekatze prozesu hau 8
  • 9. Scratch Eguna 2011 erabat xinplea izan dadin, klik erraz baten bitartez webgunera igotzen baita garatutako programa. Programak igotzeko aukera izateko, lehendabizi webgunean izena eman behar da kontu bat zabaltzeko. 14 urte baino nagusiagoa izan behar denez kontua zabaltzeko Scratch Taldeen produkzioak Bideratzaileak zabaldu behar duen kontuaren bitartez igo beharko dira. Webgunera igotzen diren programa guztiak izendatze kodigoaren bitartez izendatuta egon beharko dira. Horrela, erraz aurkitu, partekatu eta iruzkindu ahal izango dira Scratch Eguna 2011an. Programa igotzerakoan etiketatzeko aukera ematen digunez Scratch guztiek etiketa berarekin igotzea eskatzen da: Scratch Eguna 2011. Jardunaldia Deskribapena Scratch Eguna 2011 azoka formatudun jardunaldia da. Ez da lehiaketa bat, elkarrekiko ikasketa esanguratsua sustatzeko eta taldeen lanak partekatzeko esparrua da. Azoka, zenbait mahai dituen eremu zabal batean ospatuko da. Mahai bat egongo da Scratch Talde baoitzrentzako. Kideek mahaiak libreki apaindu beharko dituzte standetan bihurtzeko. Apainketa guztiz librea da, eta edozein materialarekin egin ahal izango da, baina zenbait elementu komunak eukiko dituzte: • Poster handia (aurretik bidalitakoa eta antolakuntzak emanda) • Banatzeko eta neurri txikiko posterraren kopiak (aurretik bidalitakoa eta antolakuntzak emanda) • Proiektu bakoitzarentzako ordenagailu bana • Beste ordenagailu extra bat beste funtzio batzuetarako. Fitxategien kopiaketa, blog erakusketa, glogsterren erakusketa... Scratch Taldeek denbora nahikoa izango dute (9:30-11:00) ekipoak instalatzeko, Aplikazio Erreala eraikitzeko eta standa behar bezala apaintzeko. 11:00etan azoka bera hasiko da. Talde desberdinen kideak azoka osotik libreki mugitzeko aukera izango dute, kontuan hartuta norbere standean gutxienez 3 kide egon beharko direla bisitariei euren proiektuei buruzko azalpenak emateko prest. Azokaren helburua ikasketa bera da. Beste taldeko kideak ezagutzea, euren lanari buruzko zalantzak galedetzea eta denon arteko elkarrekiko ezagutza garatzea. 9
  • 10. Scratch Eguna 2011 Jardunaldiaren bukaeran (14:00) zenbait opariren zozketa egingo da eta honen ostean Scratch Eguna 2011ri amaiera emango diogu. Eranskinak A – Irudi Baimena http://www.slideshare.net/Borjario/scratch-eguna-2011-permisos-de-imagen/download B – Posterraren eredua C – Netbooken eskaria Eusko Jaurlaritzari https://posta.irakasle.net/publico/Resolucion_Eskola_Privados_e.pdf 10