Espainia iparraldeko enpresa-talde handienetako bat da ULMA. 50 urte baino gehiago daramatza merkatuan eta konpromiso argia du berrikuntzarekin, enpleguarekin eta balio erantsiarekin. 6 elkarte kooperatiba daude ULMAn eta negozioko 8 unitate estrategikoren inguruan garatzen du bere jarduera. Etengabe hazten eta zabaltzen ari da. Giza eta gizarte balioetan oinarritzen da bere filosofia. 4.000 lagun baino gehiagok egiten dute taldean lana eta 625 milioi euro baino gehiagoko osoko salmentak sortzen dituzte.