Testua gehitzeko “Insertar”aukeratuko dugu. (goiko barran) eta gero “Cuadro de texto”
Eskumaldean dagoen leku zuri handia diapositibaren azalera dugu.
Hasteko gardenki bat egingo dugu testu bi sartzen. Lehenengoa testu handi bat izango da, izenburua
eta gero puntu batzuk dituen testu bat.
Saguaren punteroa izenburua kokatu nahi dugun tokian jarriko dugu eta ezkerreko botoia sakatuko
dugu.
Testua sartu nahi dugun tokian markatuta agertuko zaigu. Idatzi dezakegu eta horrekin izenburua
eginda izango dugu. Testua “Soy un genio de la informática” izango da (ea animatzeko balio duen!).
Power Pointen diapositibak orain ikusi dugun koadro bezelako elementuz egiten dira. Horrela
erreza da mugidu nahi dugunean. (testu kutxa osoa narraz eraman eta listo)
Testua mugitzeko:
A) Kurtsorea koadroaren marran jarri
B) Gurutzetxoa agertzen denean saguaren ezkerreko botoia sakatu eta horrela mantenduz
C) Kokapen berrira mugitzen dugu.
2.
Berdin egin dezakegukoadroa txikitu nahi dugunean, horizontalean dagoen koadrotxoan jarri
kurtsorea eta mugitzen saguaren eskerreko botoia erabiliz.
TESTUARI FORMATO EMAN
Saguaren ezkerreko botoia sakatuz testuan zehar mugitzen gara markatzeko.
Letra mota aukeratzeko, “Formato” menua sakatu (goiko barran) eta gero “Fuente”
Koadro bat agertu zaigu eta hor aukera dezakegu:
A) Nahi dugun letra mota, adibidez “verdana”
B) Nola nahi dugun hizkia, adibidez “Negrita” marra lodiagoa izateko.
C) Hizkiaren tamaina, adibidez handia aukeratuko dugu izenburua delako, kasu honetan 32
D) Eta efektua. Efektorik gabe utzi dezakegu testua baina erresaltatu nahi badugu itzalaz, “sombra”
koadrotxoa markatuko dugu.
E) Eta kolorea. Komenigarria da kontuz ibiltzea koloreekin. Kasu honetan urdin dotorea aukeratu
dugu.
3.
Formatua aplikatzerakoan hauxedugu emaitza:
TESTU FORMATUAREN BARRA:
Tresna barra honetan letra mota aukera dezakegu, adibidez “verdana”.
Letraren tamaina ere aukera dezakegu. Gure kasuan handi bat, adibidez 28.
Errez alda dezakegu beltzez, etzan edo azpimarratua. Adibidez etzan aukeratzen dugu.
“Insertar” eta “Cuadro de Texto” aukeratuta diapositiban jartzen dut kurtsorea idazteko eta hauxe da
lortuko duguna:
4.
TESTUAREN LERROKAPENA
Testua lerrokatzekogoiko “Formato” menutik “Alineación” sakatuz, adibidez ezkerretara lerroka
dezakegu.
“Formatu” menutik emaitza bera lor daiteke:
ZENBAKIZ ALA PUNTUZ ESKEMA BAT EGIN
Batzutan komenigarria da parrafo baten lerroak zenbatzea edo puntuak bereiztea. Horretarako:
Lehenengo testu kutxa zabaldu behar dugu (“Insertar”/ “cuadro de texto”), lehen ikusi dugun
moduan.
Eta barruan kokatuta, formatu barran zenbakiak aukeratzen ditugu
“(numeración):
Horrela 1 zenbakia agertuko zaigu. “enter” tecla sakatzen dugunean
hurrengo zenbakia jarriko digu.
5.
Berdin egin dezakegupuntutxuak nahi izatekotan (“viñetas”):
KOLOREAK
Hasi baino lehen argi izan behar dugu erabiliko dugun koloreen konbinazioa ondo geratzeko.
Power Pointen kolore asko erabil daiteke.
Testuaren ezaugarriak jartzen dugun aukera berberan (“Formato”/”Fuente”)
Kolore estandarretatik aparte, “mas colores” sakatzerakoan, gelaxkatxoa markatuz nahi dugun
kolorea aukera dezakegu eta gero “Aceptar” tekal sakatu.
6.
“Estandar pestainaren ondoan“personalizado” irakurtzen dugu. Horretan gure kolore berezia aukera
dezakegu ere, saguaren ezkerreko botoia sakatuz eta mantenduz nahi dugun kolorea lortu arte.
Orain urdin bat aukeratko dugu.
Eskumaldean dugun eskala gora eta behera mugituz kolorea gehiago zehaztu daiteke.
Erabilitako koloreak artxibatu egiten dira berdinak erabiltzeko (nahi badugu, noski)
MARRAZKETA MARRA
Honekin irudi geometrikoa eta marrazkiak sartzeko aukera dugu. Bereziki grafiko, eskema eta
organigrametan erabiltzeko.
7.
A) "Autoformas" sakatzerakoanhonako menua izango dugu bistan:
B) Lehengo lauki zuzena jartzeko "Formas Básicas" markatu eta gero lauki zuzena aukeratu.
Eta gardenkiaren gainean sakatuz zera geldituko zaigu:
Laukia txikitu edota handitu dezakegu bakarrik markatzerakoan agertzen diren koadrotxoetan jarri
eta saguaren ezkerreko botoiaz sakatu, mantendu eta narraztuz.
Nahi dugun tamaina lortzerakoan saguaren botoia askatu eta listo.
GEZIAK
Geziak jartzeko prozedura berdina erabiliko dugu. “Autoformato” markatuz “Flechas de bloque”
aukeratu eta nahi dugun gezia.
8.
Eta emaitza:
Marrazki barratikzuzenean ere jar ditzakegu geziak.
Non hasi eta non amaitu markatzen dugu eta batetik bestera mugitzen gara saguaz bidea markatzen.
LAUKI ZUZENAK MARRAZTEN
Marrazki barratik, zuzenean lauki zuzenak marraztu ditzakegu.
Goiko eskina non nahi dugun markatzen dugu eta sagua erabiliz mugitzen
gara nahi dugun tamaina lortu arte.
Sagua askatzerakoan tamaina finkotzen dugu.
9.
BOROBILAK ETA ELIPSEAKMARRAZTEN
Lauki zuzenak marrazteko erabilitako prozedura erabiliz borobilak eta elipseak marraztuko ditugu.
Marraki barran sakatuz elipse aukeratzen dugu.
Testua gehitzeko hauxe egin behar dugu:
A) Irudiaren gainean jarri eta
B) Saguaren eskubiko botoia sakatuz,
C) Agertzen den menuan "Agregar texto" aukeratzen dugu.
WORDART ERABILIZ IZENBURU ARTISTIKOAK
“Dibujo” barran, “WordArt” aukeratu.
Estiko ezberdinak agertuko zaizkigu. Baten bat aukeratu, gure kasuan urdin berezia aukeratzen
dugu eta “Aceptar” botoia sakatuko dugu.
10.
Koadro bat agertukozaigu eta bertan, “escriba su texto aquí” irakurtzen denean, gure testua idatziko
dugu horren ordez eta “Aceptar” sakatu. Horrelako zerbait geratuko zaigu.