SlideShare a Scribd company logo
PATXI ERREMENTARIA
Munduan asko bezala,
Aralar inguruko herrixka
batean errementari bat bizi
zen. Patxi zuen izena eta oso
gaiztoa zela esaten zuten.
Horregatik, behin, Zart
izeneko deabru bat bidali
zioten infernutik. Errementari
hura, nola edo hala, infernura
eramateko agindu zioten.
Eta horrela, goiz batean,
Zart, infernua utzirik, Patxiren
sutegiraino joan zen. Patxi
lanean ari zen: hauspoari
eragin, txingarrak astindu,
aizkorak zorroztu, sutan
burdina goritu,…
- Egun on! - esan zion
deabruak.
- Baita hiri ere! – erantzun
zion Patxik.
- Oso gaiztoa haizela
ziotek denek. Infernuan ere
horrelako kontuak entzun
ditiagu. Horregatik, hi
harantz eramateko asmotan
etorri nauk.
- Ez zegok gaizki! Baina
gose nauk eta infernurako
bidea luzea duk.
Lehenengo gosaldu egingo
diagu.
Zarti ongi iruditu zitzaion
eta biak gosaltzera joan
ziren. Mahaian eseri eta
bapo gosaldu zuten.
Gosaria bukatu zutenean,
Patxi jaiki zen eta hauxe erran
zion Zarti:
- Goazemak orain nahi baduk.
Zartek eginahalak egin zituen,
baina ezin zen jaiki. Aulkia
bikez igurtzi baitzuen aurrez
Patxik eta han erantsirik geratu
zen deabru gizajoa.
Hala eduki zuen hiru urtez
Patxik deabrua. Hiru urte luze
haiek iragan ondoren, bikea
sutan berotu zuen Patxik eta
hura urtu zenean, Zart aske
geratu zen.
Deabruak bere burua aske
ikusi zuenean, azkar alde egin
zuen handik, Patxiri kasurik
egin gabe.
Horrela, Patxi, munduan geratu
zen. Gero eta gaiztoago ari omen
zen bihurtzen. Infernuan, Patxiri
beste deabru bat bidaltzea
erabaki zuten.
Axut izeneko deabrua aukeratu
zuten horretarako. Abiatu baino
lehen, Zartek zera esan zion
Axuti:
- Kontuz ibil hadi! Patxik mahain
esertzeko esaten badik, ez eseri.
- Ez, ez nauk eseriko. Aski ongi
ezagutzen diat nik Patxi.
Eta horrela agertu zen, goiz
batean, Axut, Patxiren sutegian.
- Egun on! – esan zion Patxiri.
- Baita hiri ere!
- Gero eta gaiztakeria
haundiagoak egiten omen dituk.
Hala jakin diagu infernuan. Eta hi
harantz eramateko agindua eman
zidatek.
- Ongi duk! Baina lan asko egin
diat eta gose nauk. Gainera
infernuko bidea luzea duk. Zer edo
zer gosaldu dezagun lehenago.
- Bai, goazemak azkar! – esan
zion Axutek.
Biak sukaldean sartu ziren eta
Patxik erran zion Axuti:
- Eser hadi mahaian, lagun!
- Ez, ez, lasai. Ez diat esertzeko
ohiturarik – erantzun zion Axutek.
Etzan hadi, orduan, horko
zezeilu horretan; hainbeste bide
egin eta gero nekatuta egongo
haiz eta!
- Bai, hori egia duk – esan zuen
Axutek irribarrez.
Eta zizeiluan etzan zen.
Patxik, mahaian jarri eta lasai
gosaldu zuen. Bukatu
zuenean, Axutengana joan eta
honela esan zion:
- Goazemak orain, nahi baduk.
Baina Axut, eginahalak egin
arren, ezin zen zizeilutik jaiki.
Zizeilua ere aurrez bikez
igurtzita baitzuen Patxik.
Eta han eduki zuen hura ere
hiru urtetan. Azkenean, bikea
suaz urtu eta askatu egin zuen.
Azkar alde egin zuen Axut
gizajoak infernuko zulora.
Patxi, berriz ere, munduan
geratu zen. Gero eta gaiztakeria
haundiagoak egiten zituen. Hura
ez zegoen horrela uzterik. Zer
egin erabakitzeko, bilera bat egin
zuten deabruek infernuan.
Azkenean, nola edo hala, Patxi
infernura eraman behar zutela
erabaki zuten eta, horretarako,
beste deabru bat izendatu zuten.
Gatz zuen izena aukeratutako
deabrua. Mundura abiatu baino
lehen, honela hitz egin zioten
beste bi deabruek:
- Patxik mahaian esertzeko
agintzen badik, ez kasurik egin.
- Eta gero zizeiluan etzateko
esaten badik ere, ez etzan.
- Ez, ez! Kontuz ibiliko nauk –
erantzun zien Gatzek. Eta
mundura abiatu zen.
Goiz eguzkitsu batean, Gatz, Patxiren
sutegian sartu zen eta egun onak
eman zizkion:
- Egun on!
- Baita hiri ere – erantzun zion Patxik.
- Egia al duk gero eta gaiztakeria
haundiagoak egiten dituala? Zer habil
hor bazter guztiak nahasten?
- Hori ez duk egia!
- Ba, hi infernura eramateko esan
zidatek niri!
- Ondo zegok! Baina infernurako
bidea luzea duk eta gosaldu egin
behar diagu irten baino lehen!
- Goazemak, ba!
Sukaldean sartu orduko,
honela esan zion Patxik
Gatzi:
- Jarri mahaian.
- Ez, ez diat ohiturarik.
- Etzan hadi orduan horko
zizeilu horretan. Nakakuta
egongo haiz honezkero.
- Ez, ez, nahiko lo eginda
nagok. Ez diat etzateko
beharrik.
- Motel! Igo hadi orduan
etxe aurreko pikondora eta
jan nahi dituan guztiak, nik
gosaltzen dudan bitartean.
- Hori bai! Horixe egingo
diat.
Eta Gatz pikondora igo zen.
Gosaldu zuenean, Patxik
ataritik deitu zion Gatzi.
Gatzek jaitsi nahi
zuen, baina ezin. Pikondoa
ere bikez igurtzurik zegoen
eta bertan erantsirik geratu
zen.
Eskolako haurrek harriak
botatzen zizkioten egunero.
Deabruaren garrasiak entzun
arren, Patxi ez zen errukitzen
eta han eduki zuen hiru
urtetan. Azkenean, suaz
bikea berotu eta Gatz askatu
egin zuen.
Gatzek bere burua aske
ikusi zuenean, Patxiz ez zen
gogoratu ere egin. Infernura
joan zen lasterka.
Egunak joan eta
egunak
etorri, azkenean, Patx
iri ere iritsi zitzaion
heriotzako ordua.
Hil
zenean, mailua, burru
ntzia eta kurrikak
hartu zituen eta
zuzenean infernura
abiatu zen.
“Dan, dan, dan”, jo
zuen mailuz infernuko
atea.
- Nor da? – galdetu
zioten barrutik.
- Patxi errementaria
naiz - erantzun zuen.
Hau entzun
zutenean, deabru
guztiak, ateari eusten
jarri ziren, Patxi
errementaria sar ez
zedin. Bestela, adio
infernuko bakea...
Ikusiz gero ezagutuko zuela
pentsatu zuen deabru batek
eta ateko giltza-zulotik begira
jarri zen.
Patxi konturatu zen eta
burruntziaz begia atera zion.
Beste deabru batek,
ahotsez ezagutuko zuela eta,
makurturik, atepeko
zirrikituan jarri zuen belarria.
Patxi konturatu zen eta,
kurrikekin, belarria moztu
zion.
Azkenean, Patxi,
infernuan ez zutela hartu
nahi konturaturik, zeru
aldera joan zen.
Jo zuen zeruko atea eta
San Pedro atera zitzaion.
- Nor zara zu? - galdetu
zion honek.
- Patxi errementaria -
erantzun zion.
San Pedro ongi zekien
Patxi errementariaren berri
eta ez zion zeruan sartzen
utzi nahi.
Baina, halako batean,
andre zahar bat hurbildu
zen ate ondora. Ikusi
orduko, ezagutu zuen
Patxik andre hark eta,
beldurturik, Patxik kalterik
egin ez ziezaion, honela
hitz egin zion San Pedrori:
- Oso gizon zintzoa izan da
hau munduan. Edonori
laguntzeko prest egoten
zen beti. Ongi merezia
dauka gizon honetxek
zerua.
Orduan, San Pedrok
atea zabaldu zion eta
Patxi barrura sartu zen.
Geroztik, Patxi
errementaria zeruan
omen dago.
Hori hala bazan, sar
dadila kalabazan.
Patxi errementaria

More Related Content

What's hot

EUSKERA 5 (Ibaizabal 7.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 (Ibaizabal 7.gaia) egokitzapenaEUSKERA 5 (Ibaizabal 7.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 (Ibaizabal 7.gaia) egokitzapenaidoialariz
 
Elikadura osasungarria piramidea
Elikadura osasungarria piramideaElikadura osasungarria piramidea
Elikadura osasungarria piramidea
idoialariz
 
11 gaia tom margolari lanetan euskara 4 santillana
11 gaia  tom margolari lanetan  euskara 4 santillana11 gaia  tom margolari lanetan  euskara 4 santillana
11 gaia tom margolari lanetan euskara 4 santillana
idoialariz
 
lehen , orain, gero ariketak
 lehen , orain, gero ariketak lehen , orain, gero ariketak
lehen , orain, gero ariketak
idoialariz
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
idoialariz
 
4 ANIMALIA ORNODUNAK A3 Zubia Santillana LH3
4 ANIMALIA ORNODUNAK A3  Zubia Santillana LH34 ANIMALIA ORNODUNAK A3  Zubia Santillana LH3
4 ANIMALIA ORNODUNAK A3 Zubia Santillana LH3idoialariz
 
hitz elkartuak - ariketak
 hitz elkartuak - ariketak hitz elkartuak - ariketak
hitz elkartuak - ariketak
idoialariz
 
Txisteak 1 ziklo
Txisteak 1 ziklo  Txisteak 1 ziklo
Txisteak 1 ziklo
idoialariz
 
Makina sinple eta konplexuak ppt.
Makina sinple eta konplexuak ppt.Makina sinple eta konplexuak ppt.
Makina sinple eta konplexuak ppt.lmh34
 
Harremana (zentzumenak eta nervio sistema)
Harremana (zentzumenak eta nervio sistema)Harremana (zentzumenak eta nervio sistema)
Harremana (zentzumenak eta nervio sistema)
mikelo77
 
Ulermena escolar letra ESKUTITZA
Ulermena escolar letra ESKUTITZAUlermena escolar letra ESKUTITZA
Ulermena escolar letra ESKUTITZA
idoialariz
 
3. maila gure elikadura
3. maila  gure elikadura 3. maila  gure elikadura
3. maila gure elikadura
idoialariz
 
Aditz trinkoa nor
Aditz trinkoa norAditz trinkoa nor
Aditz trinkoa nor
ido975
 
Esaera zaharrak
Esaera zaharrakEsaera zaharrak
Esaera zaharrak
Eneko Olaziregi Garin
 
Animaliak 1 mailarako egokitzapena ikaSMina
Animaliak  1 mailarako egokitzapena   ikaSMinaAnimaliak  1 mailarako egokitzapena   ikaSMina
Animaliak 1 mailarako egokitzapena ikaSMinaidoialariz
 
9 gaia totte euskara 4 santillana
9 gaia  totte euskara 4 santillana9 gaia  totte euskara 4 santillana
9 gaia totte euskara 4 santillana
idoialariz
 

What's hot (20)

EUSKERA 5 (Ibaizabal 7.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 (Ibaizabal 7.gaia) egokitzapenaEUSKERA 5 (Ibaizabal 7.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 (Ibaizabal 7.gaia) egokitzapena
 
Ulermena
UlermenaUlermena
Ulermena
 
Elikadura osasungarria piramidea
Elikadura osasungarria piramideaElikadura osasungarria piramidea
Elikadura osasungarria piramidea
 
11 gaia tom margolari lanetan euskara 4 santillana
11 gaia  tom margolari lanetan  euskara 4 santillana11 gaia  tom margolari lanetan  euskara 4 santillana
11 gaia tom margolari lanetan euskara 4 santillana
 
Txisteak
TxisteakTxisteak
Txisteak
 
lehen , orain, gero ariketak
 lehen , orain, gero ariketak lehen , orain, gero ariketak
lehen , orain, gero ariketak
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
 
Egon aditza
Egon aditzaEgon aditza
Egon aditza
 
4 ANIMALIA ORNODUNAK A3 Zubia Santillana LH3
4 ANIMALIA ORNODUNAK A3  Zubia Santillana LH34 ANIMALIA ORNODUNAK A3  Zubia Santillana LH3
4 ANIMALIA ORNODUNAK A3 Zubia Santillana LH3
 
hitz elkartuak - ariketak
 hitz elkartuak - ariketak hitz elkartuak - ariketak
hitz elkartuak - ariketak
 
Txisteak 1 ziklo
Txisteak 1 ziklo  Txisteak 1 ziklo
Txisteak 1 ziklo
 
Makina sinple eta konplexuak ppt.
Makina sinple eta konplexuak ppt.Makina sinple eta konplexuak ppt.
Makina sinple eta konplexuak ppt.
 
Harremana (zentzumenak eta nervio sistema)
Harremana (zentzumenak eta nervio sistema)Harremana (zentzumenak eta nervio sistema)
Harremana (zentzumenak eta nervio sistema)
 
Baldintza BATUA
Baldintza BATUABaldintza BATUA
Baldintza BATUA
 
Ulermena escolar letra ESKUTITZA
Ulermena escolar letra ESKUTITZAUlermena escolar letra ESKUTITZA
Ulermena escolar letra ESKUTITZA
 
3. maila gure elikadura
3. maila  gure elikadura 3. maila  gure elikadura
3. maila gure elikadura
 
Aditz trinkoa nor
Aditz trinkoa norAditz trinkoa nor
Aditz trinkoa nor
 
Esaera zaharrak
Esaera zaharrakEsaera zaharrak
Esaera zaharrak
 
Animaliak 1 mailarako egokitzapena ikaSMina
Animaliak  1 mailarako egokitzapena   ikaSMinaAnimaliak  1 mailarako egokitzapena   ikaSMina
Animaliak 1 mailarako egokitzapena ikaSMina
 
9 gaia totte euskara 4 santillana
9 gaia  totte euskara 4 santillana9 gaia  totte euskara 4 santillana
9 gaia totte euskara 4 santillana
 

Similar to Patxi errementaria

Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
jabando
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
aneotxoa4444
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
anetxu8
 
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuinaHondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuinaIrene Gonzalez
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
mgerekaz
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bkarmengoamaeskola
 

Similar to Patxi errementaria (6)

Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuinaHondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
 

More from 948450453

1 martin arrantzalea
1 martin arrantzalea1 martin arrantzalea
1 martin arrantzalea
948450453
 
1 erroia
1 erroia1 erroia
1 erroia
948450453
 
1 ugatza
1 ugatza1 ugatza
1 ugatza
948450453
 
1 erle txoria
1 erle txoria1 erle txoria
1 erle txoria
948450453
 
1 fitxa animaliak
1 fitxa animaliak1 fitxa animaliak
1 fitxa animaliak948450453
 
Para los nacidos antes de1975
Para los nacidos antes de1975Para los nacidos antes de1975
Para los nacidos antes de1975
948450453
 
Sorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoaSorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoa948450453
 
Landa sagua, hiri-sagua
Landa sagua, hiri-saguaLanda sagua, hiri-sagua
Landa sagua, hiri-sagua948450453
 
Makilakixki
Makilakixki Makilakixki
Makilakixki 948450453
 

More from 948450453 (13)

1 martin arrantzalea
1 martin arrantzalea1 martin arrantzalea
1 martin arrantzalea
 
1 erroia
1 erroia1 erroia
1 erroia
 
1 ugatza
1 ugatza1 ugatza
1 ugatza
 
1 erle txoria
1 erle txoria1 erle txoria
1 erle txoria
 
3.taldea
3.taldea3.taldea
3.taldea
 
2. taldea
2. taldea2. taldea
2. taldea
 
1 go taldea
1 go taldea1 go taldea
1 go taldea
 
1 fitxa animaliak
1 fitxa animaliak1 fitxa animaliak
1 fitxa animaliak
 
Para los nacidos antes de1975
Para los nacidos antes de1975Para los nacidos antes de1975
Para los nacidos antes de1975
 
Sorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoaSorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoa
 
Landa sagua, hiri-sagua
Landa sagua, hiri-saguaLanda sagua, hiri-sagua
Landa sagua, hiri-sagua
 
Mari zikin
Mari  zikinMari  zikin
Mari zikin
 
Makilakixki
Makilakixki Makilakixki
Makilakixki
 

Patxi errementaria

  • 2. Munduan asko bezala, Aralar inguruko herrixka batean errementari bat bizi zen. Patxi zuen izena eta oso gaiztoa zela esaten zuten. Horregatik, behin, Zart izeneko deabru bat bidali zioten infernutik. Errementari hura, nola edo hala, infernura eramateko agindu zioten. Eta horrela, goiz batean, Zart, infernua utzirik, Patxiren sutegiraino joan zen. Patxi lanean ari zen: hauspoari eragin, txingarrak astindu, aizkorak zorroztu, sutan burdina goritu,…
  • 3. - Egun on! - esan zion deabruak. - Baita hiri ere! – erantzun zion Patxik. - Oso gaiztoa haizela ziotek denek. Infernuan ere horrelako kontuak entzun ditiagu. Horregatik, hi harantz eramateko asmotan etorri nauk. - Ez zegok gaizki! Baina gose nauk eta infernurako bidea luzea duk. Lehenengo gosaldu egingo diagu. Zarti ongi iruditu zitzaion eta biak gosaltzera joan ziren. Mahaian eseri eta bapo gosaldu zuten.
  • 4. Gosaria bukatu zutenean, Patxi jaiki zen eta hauxe erran zion Zarti: - Goazemak orain nahi baduk. Zartek eginahalak egin zituen, baina ezin zen jaiki. Aulkia bikez igurtzi baitzuen aurrez Patxik eta han erantsirik geratu zen deabru gizajoa. Hala eduki zuen hiru urtez Patxik deabrua. Hiru urte luze haiek iragan ondoren, bikea sutan berotu zuen Patxik eta hura urtu zenean, Zart aske geratu zen. Deabruak bere burua aske ikusi zuenean, azkar alde egin zuen handik, Patxiri kasurik egin gabe.
  • 5. Horrela, Patxi, munduan geratu zen. Gero eta gaiztoago ari omen zen bihurtzen. Infernuan, Patxiri beste deabru bat bidaltzea erabaki zuten. Axut izeneko deabrua aukeratu zuten horretarako. Abiatu baino lehen, Zartek zera esan zion Axuti: - Kontuz ibil hadi! Patxik mahain esertzeko esaten badik, ez eseri. - Ez, ez nauk eseriko. Aski ongi ezagutzen diat nik Patxi.
  • 6. Eta horrela agertu zen, goiz batean, Axut, Patxiren sutegian. - Egun on! – esan zion Patxiri. - Baita hiri ere! - Gero eta gaiztakeria haundiagoak egiten omen dituk. Hala jakin diagu infernuan. Eta hi harantz eramateko agindua eman zidatek. - Ongi duk! Baina lan asko egin diat eta gose nauk. Gainera infernuko bidea luzea duk. Zer edo zer gosaldu dezagun lehenago. - Bai, goazemak azkar! – esan zion Axutek. Biak sukaldean sartu ziren eta Patxik erran zion Axuti: - Eser hadi mahaian, lagun! - Ez, ez, lasai. Ez diat esertzeko ohiturarik – erantzun zion Axutek.
  • 7. Etzan hadi, orduan, horko zezeilu horretan; hainbeste bide egin eta gero nekatuta egongo haiz eta! - Bai, hori egia duk – esan zuen Axutek irribarrez. Eta zizeiluan etzan zen. Patxik, mahaian jarri eta lasai gosaldu zuen. Bukatu zuenean, Axutengana joan eta honela esan zion: - Goazemak orain, nahi baduk. Baina Axut, eginahalak egin arren, ezin zen zizeilutik jaiki. Zizeilua ere aurrez bikez igurtzita baitzuen Patxik. Eta han eduki zuen hura ere hiru urtetan. Azkenean, bikea suaz urtu eta askatu egin zuen. Azkar alde egin zuen Axut gizajoak infernuko zulora.
  • 8. Patxi, berriz ere, munduan geratu zen. Gero eta gaiztakeria haundiagoak egiten zituen. Hura ez zegoen horrela uzterik. Zer egin erabakitzeko, bilera bat egin zuten deabruek infernuan. Azkenean, nola edo hala, Patxi infernura eraman behar zutela erabaki zuten eta, horretarako, beste deabru bat izendatu zuten. Gatz zuen izena aukeratutako deabrua. Mundura abiatu baino lehen, honela hitz egin zioten beste bi deabruek: - Patxik mahaian esertzeko agintzen badik, ez kasurik egin. - Eta gero zizeiluan etzateko esaten badik ere, ez etzan. - Ez, ez! Kontuz ibiliko nauk – erantzun zien Gatzek. Eta mundura abiatu zen.
  • 9. Goiz eguzkitsu batean, Gatz, Patxiren sutegian sartu zen eta egun onak eman zizkion: - Egun on! - Baita hiri ere – erantzun zion Patxik. - Egia al duk gero eta gaiztakeria haundiagoak egiten dituala? Zer habil hor bazter guztiak nahasten? - Hori ez duk egia! - Ba, hi infernura eramateko esan zidatek niri! - Ondo zegok! Baina infernurako bidea luzea duk eta gosaldu egin behar diagu irten baino lehen! - Goazemak, ba!
  • 10. Sukaldean sartu orduko, honela esan zion Patxik Gatzi: - Jarri mahaian. - Ez, ez diat ohiturarik. - Etzan hadi orduan horko zizeilu horretan. Nakakuta egongo haiz honezkero. - Ez, ez, nahiko lo eginda nagok. Ez diat etzateko beharrik. - Motel! Igo hadi orduan etxe aurreko pikondora eta jan nahi dituan guztiak, nik gosaltzen dudan bitartean. - Hori bai! Horixe egingo diat. Eta Gatz pikondora igo zen.
  • 11. Gosaldu zuenean, Patxik ataritik deitu zion Gatzi. Gatzek jaitsi nahi zuen, baina ezin. Pikondoa ere bikez igurtzurik zegoen eta bertan erantsirik geratu zen. Eskolako haurrek harriak botatzen zizkioten egunero. Deabruaren garrasiak entzun arren, Patxi ez zen errukitzen eta han eduki zuen hiru urtetan. Azkenean, suaz bikea berotu eta Gatz askatu egin zuen. Gatzek bere burua aske ikusi zuenean, Patxiz ez zen gogoratu ere egin. Infernura joan zen lasterka.
  • 12. Egunak joan eta egunak etorri, azkenean, Patx iri ere iritsi zitzaion heriotzako ordua. Hil zenean, mailua, burru ntzia eta kurrikak hartu zituen eta zuzenean infernura abiatu zen.
  • 13. “Dan, dan, dan”, jo zuen mailuz infernuko atea. - Nor da? – galdetu zioten barrutik. - Patxi errementaria naiz - erantzun zuen. Hau entzun zutenean, deabru guztiak, ateari eusten jarri ziren, Patxi errementaria sar ez zedin. Bestela, adio infernuko bakea...
  • 14. Ikusiz gero ezagutuko zuela pentsatu zuen deabru batek eta ateko giltza-zulotik begira jarri zen. Patxi konturatu zen eta burruntziaz begia atera zion. Beste deabru batek, ahotsez ezagutuko zuela eta, makurturik, atepeko zirrikituan jarri zuen belarria. Patxi konturatu zen eta, kurrikekin, belarria moztu zion.
  • 15. Azkenean, Patxi, infernuan ez zutela hartu nahi konturaturik, zeru aldera joan zen. Jo zuen zeruko atea eta San Pedro atera zitzaion. - Nor zara zu? - galdetu zion honek. - Patxi errementaria - erantzun zion.
  • 16. San Pedro ongi zekien Patxi errementariaren berri eta ez zion zeruan sartzen utzi nahi. Baina, halako batean, andre zahar bat hurbildu zen ate ondora. Ikusi orduko, ezagutu zuen Patxik andre hark eta, beldurturik, Patxik kalterik egin ez ziezaion, honela hitz egin zion San Pedrori: - Oso gizon zintzoa izan da hau munduan. Edonori laguntzeko prest egoten zen beti. Ongi merezia dauka gizon honetxek zerua.
  • 17. Orduan, San Pedrok atea zabaldu zion eta Patxi barrura sartu zen. Geroztik, Patxi errementaria zeruan omen dago. Hori hala bazan, sar dadila kalabazan.