Igande honetan, martxoak 13, Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Ormaiztegin goizeko 11.00etatik aurrera.
Goruntz Dantza Taldeko Kideak antolatuta, Euskal Herriko bost talde gonbidatuetako 200 dantzari inguru ibiliko dira herriko kaleak musika eta dantzekin girotzen.
Ezinegona eta presa kudeatu ezinez gabiltza, bizitzaren egoeren aurrean, emozioak bideratzeko zailtasunez. Seme-alabek beren ikasketetan zein bide hartu behar duten zalantzan daude bere dohain eta talentuen berri ez dakitelako. Pentsamendu ezkorrei bere bidea egiten utzi diotenen kopurua ugaldu da depresio zein antsietate kasuak askotuz. Kanpora begira gabiltzan honetan, irtenbidea: gure baitara biltzea da, gure IZANA begiratuz, berau BERATASUNez edo SAMURTASUNez landuz.
BIOBERATASUNAren disziplina hau aurkeztuz, nahi dizut egoera horiei eta beste batzuei aurre egiteko bidea eskaini.
Zatoz!
HITZALDI-AURKEZPENA
Noiz: 2016ko martxoaren 9an, asteazkena
Ordua: Arratsaldeko 18:00etan Ormaiztegiko Kultur Aretoan
GIDARIA: Andoni Salamero Alberdi
Kultura Saretzenen baitan Gipuzkoako Foru Aldundiak museoekin elkarlanean otsailean eta martxoan gauzatuko den ekimena jarri du martxan: Jolastera? Museora!
Publiko oso espezifikoari zuzendutako jarduerak antolatu dituzte museoek, gaika eta asteka banatuta: umedun familientzako jarduerak, museoaren gaiaren arabera asteka sailkatuta.
Udaleku Irekiak Ormaiztegin 2015 / Colonias abiertas en Ormaiztegi 2015
Ormaiztegi San Migelak 2015
1. 2015 | San Migel
Ospakizunak Ormaiztegin
Irailak 25, ostirala
Arratsaldean ORMAIZTEGIKO VI. BINAKAKO SASI PELOTA
TXAPELKETAREN FINALA, Zubipe kiroldegian.
19:00 “36ko GERRA ORMAIZTEGIN” DOKUMENTALAREN
AURKEZPENA ETA KAFE TERTULIA, Kultur aretoan.
IrailaK 26, larunbata
10:00 MENDI BIZIKLETA PROBA,
herrian zehar osaturiko ibilbidean.
Irteera eta helmuga: Udaletxe aurrean.
Amaieran partaideei hamaiketakoa banatuko zaie eta
kirol materiala zozketatuko da.
Izen ematea: goizeko 9.30etan Udaletxe aurrean.
11:45 XXIV. SAN MIGEL TOKA TXAPELKETA HERRIKOIA,
Muxika egurastokian. Izen-ematea 12:15etan itxiko da.
Sariak: Irabazleari garaikurra eta arkumea. Bigarrenari
garaikurra eta legatza.
Ondoren XX. HARRIKALARI TXAPELKETA HERRIKOIA,
Berjaldegi zelaian.
Harriaren pisua: 2.080 gr.
Sariak: Irabazleari
garaikurra eta harriaren
pisua txuletetan.
Bigarrenari garaikurra eta
harriaren pisua odolkitan.
Harrikalariak
ORMAIZTEGI
2. 16:00 XXV. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA Ormaiztegiko
herritarrentzako, eliz atarian. Izen-ematea 16:30etan
itxiko da. Bikoteak 10 € ordainduko ditu.
Sariak: Bikote irabazleari txapela, garaikurra eta afaria.
Bigarren bikoteari garaikurra, gazta eta ardo kaxa.
16:30 FUTBOL 3
Ibaialde kaleko pistan. Izen ematea 16:00etatik
16:30etara. 16:30etan 10 urtetik aurrerakoen partiduak.
17:30etan 10 urtetik beherakoen partiduak.
HAURRENTZAKOJOKOAK
(Harrikalarijokoa,igela,aurpegiakmargotu...)
GurasoElkarteakantolatua,udaletxeondokoenparantzan.
Jarraian HAURRENTZAKO MERIENDA
Guraso Elkarteak antolatua, herriko enparantzan.
17:45 IX. SAN MIGEL PATATA TORTILLA TXAPELKETA,
herriko enparantzan.
Gehienez 10 bikotek parte
hartu ahalko dute (lehentasuna
izen-ematearen arabera). Sua,
zartagiak eta osagarriak bertan
banatuko dira.
Izen-emateak: irailak 18tik 25era
udal liburutegian edo kultura.
ormaiztegi@gmail.com-en
Sariak: Bikote irabazleari mantalak eta afaria.
20:15 ARDO KUPELAREN IREKIERA, Muxika egurastokian.
21:00 AFARI HERRIKOIA
Muxika egurastokian.
Herriko tabernetan erosi beharko den afarirako
txartelean (2 €) sarrerakoak (odolkia eta txorixo egosia)
eta edaria sartzen dira. Gainontzeko jakiak parriletan
prestatzeko aukera izango da.
*Oharra:eguneanbertanezingodaafarirakotxartelikerosi.
Amaieran *Norberak bere mahaia garbitu, hondakinak dagokion
edukiontzietan sailkatu eta aulkia jaso dezala.
*Udalaren platerak, edalontziak eta kubiertoak
zehaztutako edukiontzietan jaso. MILA ESKER
Jarraian Joxe Mendizabalekin ERROMERIA izango da.